Katalogoa irun

Page 1

IRUN Auzolan, 44

- EKOCENTER - ean aurki daitekzken produktuak

www.emaus.com

1


Argizaiolak tradiziozko kultu tresna bat dira eta batez ere Gipuzkoan erabiliak izan dira. Bereziki Santu Guztien egunean erabiltzen da, eukaristiaren zehar eta bere helburua hildakoak gogoratzea da, sugarra bizirik mantentzea eta etxeko beroaren ideia besteei transmititzea. XVII. mendeko pieza honek Euskal Herrian esan nahi sinboliko garrantzitsua du. Ref: 061

Force markako bi platereko antzinako balantza. Bost kilo arte pisatzen du. Ref: 132

Burdinezko bi plantxa hauek, lisatzeko burdin pieza hauek sutan berotzea beharrezkoa zeneko garai haiek ekartzen digute gogora, beraien funtzioa ongi betetzeko. Beranduago, ikatza asmatu zen, ikatza ez zen burdina bezain azkar hoztzen. Ref: 133

Labana makurra, dekorazio motiboekin apainduta. Ref: 134

Ispilua, betidanik zibilizazio guztietan oso erabilia izan den objektu bat izan da: egiptoarretatik, greziarretatik edo etruskoetatik hasi eta gaur egun arte. Hemengo hau zilarrezko ispilu dotore bat da, ziurrenik gela bat edo bainu-gela bateko apaingarria izan da. Ref: 135

www.emaus.com

2


Ama Birjinaren eskaiolazko irudia. 50cmko garaiera. Birjinaren errepresentazio hau, Martuteneko kartzelako kaperaren itxieraren ondoren eman zen. Ref: 136

Hermle alemaniar markako tximiniako ordularia, 1922 urtean sortua eta egun aktibo dagoena, bere ordulariak 80 herrialde baino gehiagora esportatzen ditu. Ref: 137

Portzelanazko dantzari hauskorra. Nao zigilua du, marka hau Grupo Lladró-ri dagokio baina, gai ausartagoak eta irudi arruntagoak lantzen ditu. NAO izena, garai kolondarraren antzinako belaontzietatik dator, jatorrira itzulera bidaia bat sinbolizatuz, sormena, asmatzea eta magia emanez. Modu horretan, anaien ametsa beteko litzateke, portzelanazko irudi merkeak egin edertasunaren maitale guztientzat. Ref: 138

Pendleton Royak markako armentzat garbiketa maletina. Bere produktu guztiak Erresuma Batuan manufakturatzen dira eta enpresa 1869 urtean ezarri zen. Ref: 139

Rocafort eta Dalmau-ren “España Regional” liburua. “1ª parte, texto I” eta “2ª parte, texto II”. Beste bi aleek lurraldeetako 50 hiriburuetako koloretako planoak eta espainiar 50 lurraldeen eta Afrikako jabetzen koloretako mapak dituzte. Ref: 140

www.emaus.com

3


Antonio Blázquez-en, 1920 urteko, urre-koloreko grabatuak dituen Gran Atlas Geográfico. Irudi oso ederrak dituzte eta bere kontserbazio egoera ona da. Ref: 141

HMV-T-2600 magnetofono transistorizatua. Jatorrizko erabilera liburuxkan azaltzen den moduan, “hiru tresna batean edukitzea bezala da: magnetofonoa, diktafonoa eta anplifikadorea”. HMV hizkiek “His Master Voice” esan nahi dute, euskaraz “bere jabearen Ahotsa” bezala uler dezakegu. Ref: 142

Antzinako kinkea. Tramankulu honek, bere asmatzailea Argand suitzar fisikoa izan zelarik, olio lanparei lekua kendu zien. Bitxikeria gisa, Quinqué izena, Antonie Quinquet-etik dator, tresna honetan hobekuntzak egin zituen eta bere erabilera Frantzian ezagutzera eman zuten, frantses farmazeutikoa. Ref: 143

Super 8 zine proiektagailu soinuduna, Mirage Sound 8000. 8 milimetroko pelikula bat erabiltzen du, SUPER 8 bere izenaren jatorria izanik. Etxean erabiltzeko pentsatuta sortu zen, baina zinemagile apalen eskutan maila handia lortu zuen. Zinta magnetikoan eraikitako (bideoa) irudien erregistro sistema berrien iritsierarekin, bere erabilera erabat murriztu zen. Ref: 144 Lladró markako samurai irudi bat. Egileek, ekialdeko gerlari kementsu eta ohoretsuen janzkeraren zehaztasunen xehetasun guztiak irudikatu dituzte. Jantzien elementu bakoitza xehetasun guztiarekin aztertua izan da, beraien jaunak babesten zituzten gizonen estetika errepikatzeko. Neurriak: 62x29 cm. Idulkia dauka. Piezaren bat hautsia du baina bertan daude, ondoren konpondu ahal izan daitekeelarik. Ref: 145

www.emaus.com

4


Solac eibartar markako antzinako kafetera. Solac, Grupo Cegasako parte izatera pasa zen eta egun Grupo Taurus. Apaingarri bezala objektu ederra da. Ref: 146

“Un, dos, tres, responda otra vez” programa mitikoan inspiratutako mahai-jokoa. Programa hori 1972 urtean hasi zen ematen Espainian eta 10 denboraldi iraun zituen. Televisión Española-ko sinbolo bat da eta joko hau, klasiko hori berriz bizitzeko modu entretenigarri eta heziketa modu bat da. Ref: 147

Mahai jokoak: “Intelect” eta “El Super Robot”. Historian zehar mahai jokoan asko aldatzen joan dira, ezagutzen den lehenengoa Senet egiptoar jokoa izanik (duela 5.500 urte) eta hauek biak horren adibide dira. Ref: 148

Sanidad de Guerra aldizkaria, 1938 urtekoa, espainiar Gerra Zibilean zehar. Ale honetan, gerrako kirurgiako estandarrak azaltzen diren eskuliburu bat da, testuinguru honetan ohikoak diren hausturen arau eta salbuespen terapeutikoak, etab. Ref: 149.

Ale hau, L’Illustration argitalpenen bilduma bat da, 1833 eta 1944 urteen artean argitaratu zen astekari frantses bat. L’Illustration-en artxiboak, XIX. mendeko eta XX. mende hasierako mundu ikonografikoan garrantzitsuenen artean hartzen dira. Ref: 150

www.emaus.com

5


Antzinako banku-terminala Minitel 1 La Radiotechnique. Antzerako pieza bat Museé de I’Informatique-n aurki daiteke, Frantzian. World wide web-aren antzekoena bezala hartua, tresna honekin tren erreserbak egin zitezkeen, dendetako stocka begiratu, telefono direktorioetan bilatu eta baita, mezuen sarrera erretilu bat izatea ere. Ref: 151

XVIII. mendeko bi liburuko sorta. Horietako bat “Mística ciudad de Dios” liburuaren bigarren partea da eta bestea latinez idatzia dago eta bere izenburua ““Compendium latino-hispanum utriusque linguae veluti lumen petri de salas”. Lehenengo liburua bere garaian oso liburu ospetsua izan zen – berrehun eta berrogeita hamar edizio baino gehiago egin direlarik, hizkuntza desberdin askotan – teologikoa eta literarioa nahasten dituelarik. Biek kontserbazio egoera nahikoa narriatuta dute. Ref: 152

Olympia markako idazmakina. Olympia enpresa 1930 urtean sortu zen eta kutxa erregistratzaileak, kalkulagailuak eta idazmakinak fabrikatzen ditu.. Ref: 153

Urre koloreko marrazki ederrekin atondutako makina beltz horietako bat da, gure amona eta birramonen herentzia. Bildumagileen benetako bitxi preziatuak dira, askotan apaingarri gisa jartzeko erabiltzen direlarik. Sigma enpresak 100 urte daramatza sektore honetan lan egiten. Ref: 154

60 hamarkadako Zeis Ikon Ikophot markako alemaniar fotometroa. Fotometroak argiaren intentsitatea neurtzeko eta esposizio egoki bat zehazteko erabiltzen ziren, kamerak integratuta eramaten ez zutenean. Ref: 155

www.emaus.com

6


ColaCao hiru kaxa metalikoko sorta, ekialdeko irudiekin. “El negrito del África Tropical” OHOko belaunaldi osoa nostalgiaz betetzen du. Nutrexpa-ko produktu izarra Bartzelonan sortu zen 40 hamarkadan. Urteetan zehar produktua metalezko kaxetan eskaintzen zen, beste erabilera batzuetarako berrerabiltzen zirelarik. Gehienak etxeko jostun-otarrean bihurtzen ziren. Ref: 156

Elgorriaga markako goxokien kaxa, José L.López-en irudiekin. Chocolates Elgorriaga enpresa Espainian txokolate eta beste gozo batzuen fabrikatzaile nagusienetako bat da, bere lehen egoitza Irunen zegoelarik. Ia etxe guztietan Elgorriaga goxokien kaxa bat dago, behin amaitzen direnean, jostun-otarrean bihurtzen dira, botoiak edo oroitzapen txikiak gordetzeko kaxa batean. Ref: 157

Jesusen Azken Afaria, bere dizipuluekin irudikatzen duen koadroa. Eskaiola gainean margotuta dago eta erliebedun koadro bat da. Ref: 158

80 hamarkadako Polaroid impulse Portratit uneko argazki kamera, unea jasotzeko erabilia eta betiko paperean gordetzeko. Egungo Instagramen aurrekoa, bertsio analogikoan. Nostalgikoentzako bitxi bat. Ref: 159

Mari Pepa sei ipuineko sorta. Mari Pepa oso panpina ospetsua izan zen. Baina panpina bat izan aurretik, literaturako pertsonaia bat izan zen, ipuinetako, ebakigarrietako… protagonista, FLECHAS Y PELAYOS aldizkarian agertu zen lehen aldiz 1936 urtean. Bere sortzailea Emilia Cotarelo de los Rios izan zen (Donostia 1912 – Madril 1972), Filosofia eta Letretan lizentziaduna eta haur literaturan espezializatua. Bere ilustratzailea Maria Claret donostiarra izan zen, 40 eta 50 urteetako haur ipuinetako ilustratzaile nagusienetako bat. (…)

www.emaus.com

7


Mari Pepa Mendoza pertsonaia 7 urteko neskato bat bezala agertzen da ipuinetan, klase ertain altuan kokatua, dibertigarria eta inteligentzia zorrotz batekin. Lehen irudietan dagoeneko, ospetsua egingo duten ezaugarriekin agertzen da: ile horia eta begi handi oso adierazgarriak. Istorioetan zehar Mari Peparen inguruan dauden pertsonaiak barneratzen doaz: bere gurasoak, bere anaiarrebak, bere lagunak, etab. Ref: 160 Antzinako Meva markako petrolio edo parafina kale-argia, antzinako Txekoslovakian fabrikatua. Jatorrizko kristala du eta egoera onean dago. Ref: 161

Yashica FxD Quartz argazki kamera reflex analogikoa. 80 hamarkadan oso erabilia izan zen erabilera erraza zuelako. Yashica enpresa japoniar bat da eta argazki kamerak fabrikatzen ditu. Ref: 162

Soher markako mahai-gaineko ordularia. Marka hau, etxe barruko dekorazioaz arduratzen da, dotoretasunez eta adeitasunez. Bere produktuak dotoretasun, luxu eta esklusibotasun keinu bat izateagatik ezaugarritzen dira. Ordulari honek Soher markaren baloreak betetzen ditu. Ref: 163

Eduardo Zamora eta Caballeroren “Historia de EspaĂąa y de sus posesiones de ultramarâ€? liburua. I liburukia. 1873 urtea. El Tiempoko erredaktorea izan zen eta La Europako zuzendaria eta gainera hainbat kargu publiko bete zituen, Kanarietako gobernadore zibila bezala.

Ref: 164

www.emaus.com

8


“Mundo gráfico” liburua, bi liburuki. 1916 urtean dago datatua. Aldizkari herrikoi irudiztatu bat da eta bere zuzendaria Francisco Verdugo Landi izan zen, Malagako margolari eta marrazkilaria. Mundo Gráfiko-az gain, La Esfera (1914) bezalako aldizkarietako irudigilea izan zen, kulturako aldizkari astekaria. Ref: 165

Satsumako portzelana txarroak. Japoniako portzelana mota bat da. VI. mendean sortu, Azuchi-Momoyama garaian bitartean, eta oraindik gaur egun ere ekoitzi egiten da. Ref: 166

Liburu hau, “The Illustrated London News” aldizkariaren aleen bilduma bat da, 1842 urteko maiatzean egin zuen aldizkari honek lehen aldiz bere irteera. XXI. mende arte gertatutako ekitaldien, gertaeren eta gertakizunen irudikatze onenetako bat dela diote. Bere irudien eta litografien kalitateagatik nabarmentzen da. Ref: 167

Jesus gurutzean dagoeneko irudia. Materiala: eskaiola. Ref: 168

Jesus predikatzen dagoeneko irudia. Materiala: eskaiola

Ref: 169

www.emaus.com

9


Toledoko Marto ezpata, Grupo Marto familia enpresak fabrikatua, 100 urte baino gehiago daramatza lan honekin aurrera egiten. Ezpata historiko, fantastiko eta kondairakoen kategoriari dagokio eta zehazki, bere izena Mandoble Claymore da. Claymore ezpataren erabilerak bi eskuak behar ditu astindua izateko. Ref: 170

Plastikoz eta metalez egindako Barreiros Kamioia, Casa Payá-k egina. Motor elektriko batekin funtzionatzen duen iraulki-kamioi altxagarri bat da. Payá familia enpresa bat zen, eguneroko produktuen latorrizko erreprodukzioak fabrikatuz hasi ziren, eta polikipoliki jostailuen fabrikazioan espezializatuz joan ziren. Fundatzailetako baten goiburua zen: “jolasten ez duen helduak, bere barruan bizi zen haurra betiko galtzen du”.

Citroën Tiburón 19 klasikoa jostailuan bihurtua. Citröen etxeak 55 eta 75 urteen artean fabrikatutako autoa. Bere itxuragatik, bere estiloagatik nabarmena izan zen auto bat izan zen, baita maila teknikoan zituen hobekuntzengatik. Ref: 172

Blasco Ibáñezen “Historia de la Guerra Europea”. Valentziar idazlea, Munduko Lehen Gerraren ohiz kanpoko lekuko izan zen. 1914 urteko abuztuaren 4ean, Errusiak gerra adierazi eta hiru egun beranduago, Blasco Ibáñez «gerra handiko kronista» bihurtzeko prestakuntzak hasi zituen. Idazleak, aliatutako kausa besarkatu zuen enfrentamendua hasi zenean eta 1914 urteko irailak 24ean, gatazka sortu eta hilabete batera, El Pueblo egunkarian eta europar eta latinoamerikar beste egunkari batzuetan, gerrari buruzko artikulu ospetsuak argitaratzen hasten dira. 1914 urteko azaroaren 17an, gatazka sortu eta lau hilabete ondoren, Historia de la Guerra Europea-ren lehen alea agertzen da. Ref: 173

“Geografía general del País Vasco-navarro” liburuen bilduma. Francisco Carreras Candi, Vicente Vera, Carmelo de Korta Echegaray, Julio Altadil eta Serapio Múgica Zufiría eskutik. Oso irudiztatua koloretako laminekin, mapa politiko, geografiko eta nekazari zehaztuekin eta testu-arteko argazki askorekin. Horrez gain, lurralde bakoitzeko Artearen Historiaren gaineko hainbat berri jasotzen ditu ere.

Ref: 174 www.emaus.com

10


“Historia de España en el SXIX” liburua, bere egileak Francisco Pi y Maragall eta Francisco Pi y Arsuaga. 1902 urtean Miguel Seguí-k editatua. 8 liburukitik 5 ditu. Pi y Maragall Espainiako Lehen Errepublikako Botere Exekutiboaren presidentea izan zen, 1873 urteko ekaina eta uztaila bitartean, eta hau izan zen bere azken obra, bere gertaeren narrazio zehaztu bat eta bere gizonen juizio kritiko zabal bat. Liburua modu bateratuan idatzia dago, Francisco Pi y Arsuaga bere semearekin, politikoa ere. Ref: 175

1930 urteko Hispano Olivetti m40 idazmakina. Olivettik bere lehen idazmakina 1911 urtean fabrikatu zuen eta hemengo hau, diseinatu zuen hirugarren modeloa da, honen ondoren beste asko gehiago izan zirelarik. Ref: 176

Zenith markako antzinako disko-jogailu mahaia. Zenith enpresa urrutiko kontrol modernoaren asmatzailea izan zen. Zenith izena, erabilitako seinale adierazletik dator, 9ZN, “Zenith Radio”. Bere soinua bikaina eta inguratzailea da, egurrak oihartzun paregabea ematen diolako. Ref: 177

Moto zaleak diren guztientzat inbidia den objektu bat da. Velosolex moto bat da. Bere ekoizpena 1941 urtean hasi zen eta arrakasta handiena 1950 urteen inguruan lortu zuen, prezio herrikoiengatik. 1970 urte inguru arte fabrikatzen jarraitu zen. Ref: 178

Kutxa hau Karinaren “bahúl de los recuerdos” izan zitekeen. Zabala eta leku askorekin, mota guztietako objektuak gordetzeko aproposa, eta gainera apaingarri funtzioa betetzen du.

Ref: 179

www.emaus.com

11


Alfa markako josteko mahaia. Egoitza Eibarren duen enpresa honek 1920 urtetik darama etxeko tresna elektriko txikiak fabrikatzen, baina produktu esanguratsuenetako bat beti josteko makina izan da. Ref: 180

PARA TI aldizkariaren 15 aleko sorta, Raúl Manterolaren azal irudiztatuarekin. 1922 urtean sortutako, argentinar jatorrizko aldizkari femenino bat da eta mundura ireki ziren emakumeei zuzendutako lehen hamar aldizkarietako bat. Aldizkariak Chanel nº5 jaiotza, emakumearen bozka, Evitaren heriotza…ikusi ditu. Ref: 181

“Blanco y Negro” aldizkariaren bi ale. 1891 sortutako espainiar aldizkari irudiztatu bat izan zen, Torcuacto Luca de Tena eta Álvarez Ossorio-ren eskutik. Argitalpenak irudien berritasuna aurkezten zuen eta arrakasta handia izan zuen bertako artikulu eta lankidetza literarioengatik. Lehen espainiar aldikako argitalpena izan zen, kolorea eta couche papera erabili zuena. 1912 urteko maiatzaren 15ean Espainiako prentsaren lehen koloretako argazkia argitaratu zuen. Ref: 182

Eguneroko meza-liburua, Arantzazu Ama Birjinaren larruzko azalarekin. Meza-liburuek meza ospakizunerako zeremonia, otoitz eta errubrika guztiak dituzte. 1956 urtekoa da eta honek azalean Gipuzkoako zaindariaren irudia du. Ref: 183

Zigiluen bilduma egitea jende askok duen aisialdi bat eta bilduma hau egin zuen pertsonak, urteetan zehar gorde eta zaindu zituen.

Ref: 184

www.emaus.com

12


1929 urtean argitaratutako “Vida gráfica española”ren aparteko argitalpena. Espainiako lurraldeak zeharkatzen ditu, bertan gertatu diren berrien eta gertaeren arabera, hori guztia argazki eta irudiekin osatuta. Ref: 185

Letoizko horma ordularia. Pendulua galdua du. Ref: 186

D’azucar panpina tailerrean egindako panpina, Alacanten. Panpinak, historiako jostailurik antzinakoenak kontsideratzen dira, K.a. XXI. mendeko indusketetan aurkitu direlako eta oraindik gaur egun ere, neska-mutilen artean arrakasta handiko jostailuak dira. Egurrezko, trapuzko, argizarizko, portzelanazko panpinaren ondoren, hau plastikozkoa da eta tanto gorridun soineko dibertigarri bat darama. Ref: 187

Bi panpina hauek, egungo panpinen aurrekoak dira. Panpinak, historiako jostailurik antzinakoenak kontsideratzen dira, K.a. XXI. mendeko indusketetan aurkitu direlako eta oraindik gaur egun ere, neska-mutilen artean arrakasta handiko jostailuak dira. Panpina hauek, lehengo neskak jolasten zirenekoa aurkezten digute. Ref: 188

Hiru estetoskopioko sorta bat. Horietako bat deigarria da antzinakoa delako eta eremu honetan izandako eboluzio nabarmena islatzen du. Estetoskopioa, fonendoskopioa bezala ere ezagutua, René Laënnex mediku frantsesak asmatu zuen, pazienteen bularrera belarria gerturatzeak sortzen zion lotsaren ondorioz. Behin, emakume gaixo baten lotsaren aurrean, eta honen senarraren aurrean, emakumearen bularrera gerturatzeari uko egin zuela eta pazientearen bihotz-taupadak entzuteko hodi itxuran bildutako paper bat erabili zuela diote. Arratsalde horretan bertan, lehen egurrezko estetoskopioa izango zena enkargatu zuen. Ref: 189

www.emaus.com

13


Horietako bat Santanderreko 50 pezetako billete bat da, 1936 urteko azaroan ateratakoa, Gerra Zibilean, Santanderreko Espainiako Bankuak. 1937 urte amaiera arte kalean egon zen. Atzealdean, emagin baten irudia Espainiako eta Santanderreko armarriekin, hiriaren ikuspegi bat eta Santanderren Espainiako Bankuaren eraikuntza. Beste bi billeteak 50 eta 100 pezetakoak dira, 1937 urtean Gerra Zibilean zehar aterata, Euskal Herriko Gobernu Probisionalaren Ogasun Sailaren bitartez, Espainiako Bankuaren monetababesarekin. Euskal lurraldeak jasaten zuen moneta urritasunaren ondorioz, Bigarren Errepublikarekin leial izanez, Euzkadiko lehen Gobernuko Ogasun Sailburua eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide den Heliodoro de la Torrek, Espainiako Bankuak abala emandako zatikizko moneta ateratzea erabaki zuen. 1937 urtea arte kalean izan zen. 50 pezetako billeteak, atzealdean euskal arrantzaleen irudia. 100 pezetako billeteak, goldearekin dagoen laborari baten irudia. Ref: 190

Kaliz hau gipuzkoar eliza batekoa izan zen eta ziurrenik eukaristiaren ospakizunean erabilia izan da urteetan zehar, ardoa sagaratzeko. Hiru patena ere baditu. Ref: 191

Kaliz hau gipuzkoar eliza batekoa izan zen eta ziurrenik eukaristiaren ospakizunean erabilia izan da urteetan zehar, ardoa sagaratzeko. Hiru patena ere baditu. Ref: 192

Antzinako tintontzia, bere garaian idazteko lumari tinta emateko erabilia. Objektu honek pasatako garai batera eramaten gaitu, bertan ez arkatzak ez bolalumak ere, are gutxiago ordenagailuak, existitzen ez ziren garaia.. Ref: 193

www.emaus.com

14


Zilar kolorez margotutako egurrean landutako mahai-gaineko edo tximiniako ordularia. Antzinako mekanismo bat du eta aurreko malgukia. Ref: 194

Zilar kolorez margotutako egurrean landutako mahai-gaineko edo tximiniako ordularia. Antzinako mekanismo bat du eta aurreko malgukia. Ref: 195

Deluxe, Swiza eta Mikro markako hiru ordulariko sorta. Guztiak oso desberdinak dira, bereziena Swiza markako tapadun ordularia izanik, tonu urreztatu eta urdinekin, bere dotoretasunarekin guztien arreta deitzen du. Ordulari-etxe gutxi dira, etxe honek duen historia hain luzea izateaz harro ager daitezkeenak. Ref: 196

Zeramikazko oinarria duen kinke hauskorra. Tramankulu honek, bere asmatzailea Argand suitzar fisikoa izan zelarik, olio lanparei lekua kendu zien. Bitxikeria gisa, Quinqu茅 izena, Antonie Quinquetetik dator, tresna honetan hobekuntzak egin zituen eta bere erabilera Frantzian ezagutzera eman zuten, frantses farmazeutikoa. Ref: 197

Sams贸 markako antzinako industria-baskula. Enpresa honen egoitza Donostiako San Martin kalean egon zen.

Ref: 198

www.emaus.com

15


45 kalibreko arkabuza. Tiro egiteko txinparta-giltza mekanismoa du. Ref: 199

Bando frankistaren soldaduen militar jantzia. Botak, kasaka, petatea, txapela eta osagarriak. Kutxa batean agertu ziren, kondekorazioekin eta dominekin batera. Txapela Casa Villaverde-koa da, Madril. Ref: 200

Podium Gong markako hormako ordulari ederra. Ref: 201

“Colonie estive fasci italiani all’estero” italiar domina bat, euskara itzultzen badugu, “Fasci italianien (Mussolinik sortutako erakunde politiko faxista, etorkizuneko Partidu Nazional Faxistaren nukleoa) udalekuak atzerrian”. Ref: 202

La Voz de España egunkariko aleak, Francoren heriotzaren egunari eta ondorengo egunei dagozkionak. Francisco Francoren heriotzaren gertaera kontatu zeneko ikuspegi bat da, 35 egun gaixorik egon ondorengo heriotza.

Ref: 203

www.emaus.com

16


Kรถniger markako disko-jogailua, Faro 2001 modeloa. Ref: 204

Antzinako petroliozko berogailua. Ref: 205

Beirazko argazki plakak. Argazki inprimatze metodo hau XX. mende hasieran desagertu zen. Baina, komunitate fisikoak (zehazki astrologoak eta fisikoak) erabiltzen jarraitu zuen XX. mende amaiera arte, bereizmen oso ona eskaintzen zutelako eta gainera, plakak ordezkatzen hasi ziren pelikulak baino egonkortasun eta zurruntasun gehiago zutelako. Ref: 206

www.emaus.com

17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.