SAKANAKO ASTEKARIA • 2013ko azaroak 29, ostirala • 2. aldia • 442. zenbakia
Oporretan gaudelako, datorren ostiralean ez da Guaixe astekaririk ezta Beleixeren irratsaiorik egonen
Munduko aizkolari azkarrena zein den erabakiko da igandean Arbizun. 70 aizkolari baino gehiago ariko dira, Axioren omenez
Kirolak >> 11
Mendinueta eta Barandalla aske
Sexu-indarkeriaren kontrako mezua
>>7
>>5
Euskararen alde egitera deitu du EHEk
Nazabalen erakusketa Altsasun >>11 Hartzekodunak Inasako plana aztertzen >>8
Kulturarteko bitartekaritzan trebatzen >>9
Urteko egun guztietan, euskaraz Kartelekin argazkiak egin eta gero haiek jartzeko gonbitea >>5
Ovejerorendako bi urte >>9
>>9
Euskaldunak biltzeko ekitaldiak Irurtzunen>>15
2
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
ZORION agurrak
Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9 (atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke. Jarraitu gaitzazu
ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!
Lur Beltza Zia Zorionak maitte!
Haitz ZORIONAK Haitz!! Muxu eta besarkada haundi
Asko maite duzugu!
bet denon partez, pottolo!! Oso ongi pasa.
Irati Irigoien Zubiria Zorionak eta muxu haundi bat aitatxo eta amatxoren partetik!
Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!
Iraia ZORIONAK Iraia!!
Eneko ZORIONAK Eneko!!
Oso ongi pasa zure zorion egunean. Muxu haundi bat zure lehengusuaren partez.
abuelos!!!!
29-12
Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: gutunak@guaixe.net
Musika Elortz ibarreko abesbatza. Azaroaren 30ean, larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Derailed+Patxuko Nice+Kaos Urbano. Azaroaren 30ean, larunbatean, 23:00etan Arbizuko Arbi Bidea elkartean.
Zurrumurru antzerki taldea.
Pailazoak
Urbasa eta Orobeko sakontasunak. Abenduaren 7an, larunbatean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Altsasuko Mendigoizaleak.
Sakana ibarra. Abenduaren 1ean, domekan, 9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatik. Burundako
Komiki tailerra. Abenduaren 7an, ostegunean, 18:00etan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Bezperara arte izen ematea. +12 urte.
Epic. Abenduaren 1ean, domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. El mayordomo. Abenduaren 6an, ostiralean, 20:10ean eta abenduaren 8an, domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean. Zipi y zape y el club de la canica. Abenduaren 8an, domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.
Dokumentalak
Pirritx, Porrotx eta Mari Motos. Bizipoza. Abenduaren 3an, asteartean, 17:00etan Irurtzungo kiroldegian. Aizpea.
Ziztadak. Abenduaren 5ean, ostegunean 22:00etan Bakaikun.
Ipuin kontalaria
Literatura
Hamaika kolore eta zirriborro bat. Azaroaren 29an, ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Eñaut
Irakurle taldea. Abenduaren 12an, ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian. Hizketagaia: Jon
Erkudengo Ama abesbatza. Abenduaren 3an, asteartean, 13:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.
Gorbea.
Arretxeren 19 kamera.
Bertsolaritza
Mendi irteera
Antzerkia
Julio Soto eta Eneko Lazkoz. Azaroaren 30ean, larunbatean, 22:00etan Bakaikuko elkartean.
Aixita. Abenduaren 1ean, igandean, goizez. Irurtzungo Iratxo mendi taldea.
Elkarrekin abesbatza. Abenduaren 3an, asteartean, 13:00etan Irurtzungo elizan.
Klownstrofobia mendian. Abenduaren 6an, ostiralean, 18:00etan Bakaikun.
Bakaikuko Gazte Asanblada.
Aupa Mario!! Trebe zara hainbeste urterekin… Erdia duzula badirudi ere…Muxu handi bat! Amaia, Ainhoa eta amatxo. Zorionak!
Tailerrak
Las brujas de Zugarramurdi. Azaroaren 29an, ostiralean, 22:00etan eta abenduaren 1ean, domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.
azaroak-abenduak
amatxo eta Nagoreren partez.
Mario
Txirrindula irteerak
Una pistola en cada mano. Azaroaren 29an, ostiralean, 21:45ean eta abenduaren 1ean, domekan, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.
Urteurren berezi honetan, zorionak
sa eguna eta muxu asko familiaren partez!
Saioa Zorionak aitatxo,
Proiekzioa
Zinema Urrezko ezteiak, ZORIONAK!! Segi aurrera diamantezko ezteiak lortu arte!!!
Ihalar Larraza Mendia Zorionak , ongi pa-
mendi bizikleta taldea. 50 km.
Deierri. Abenduaren 8an, domekan, 7:30ean Altsasuko Burundako mendi bizikleta taldearen bajeratik. 40 km.
Irteerak Orba ibarra, Baldorba. Abenduaren 6an, 9:00etan Irurtzungo autobus geltokitik. Bazkaria Garinoainen. Aizpea.
Erakusketak Dekorazio arteak. Azaroaren 29ra arte, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta, domeketan, 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Yolanda Arnedoren tailerra. Zigilua, prozesua eta interakzioa. Abenduaren 1etik 23ra arte, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta, domeketan, 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Itziar Nazabal. Zer egiten duzu etxean? Abenduaren 22ra arte, zabalik dagoenetan, Altsasuko Iortia kultur guneko ezkaratzean.
Hitzaldiak Yosemiten eskalatzen. Azaroaren 29an, ostiralean, 19:00etan Bakaikun. Hizlaria: Joseba Arlegi.
Sardiniako askapen mugimendua. Abenduaren 29an, ostiralean, 19:30ean Altsasuko Gure Etxean. Askapena. ¿Como ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskara? Abenduaren 10ean, asteartean, 15:00etan Altsasuko Zelandi ikastetxean. Iñaki Eizmendi. Mank.
Bestelakoak Arbizuko Gazte eguna. Azaroaren 30ean, larunbatean, 10:30etik aurrera. Ping-pong lehiaketa. Abenduaren 3an, asteartean, arratsaldez Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Iyoteak indartzeko batzar irekia. Abenduaren 11n, asteazkenean, 20:00etan Etxarri Aranazko udaletxean.
Deialdiak Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren aurkezpena. Azaroaren 29an, ostiralean, 18:00etan Lakuntzako udaletxean; abenduaren 6an, ostiralean, 18:00etan Arbizuko udaletxean; abenduaren 11n, asteazkenean, 20:00etan Uharteko udaletxean eta abenduaren 12an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Euskal Presoak Euskal Herrira! Azaroaren 29an, ostiralean, 20:00etan Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea.
Euskal Presoak Euskal Herrira! Abenduaren 1ean, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan. Sakanako Langabetuen Asanblada. Abenduaren 2an eta 9an, astelehenean, 15:30ean Altsasuko Gure Etxean. Hipotekek kaltetutakoen Plataforma. Abenduaren 6an, ostiralean, 19:00etan Altsasuko Gure Etxean, bilera.
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
publizitatea
3
4
iritzia
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
editoriala Euskarak 365 egun Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian euskaraz bizi, aldarrikatu, plazaratu, izan eta ospatzeko deia egin dugu Euskaltzaleen Topagunetik, herriz herri antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteetatik. Aurten, Euskarak 365 Egun dituela aldarrikatu nahi dugu, euskaraz nonahi eta noiznahi aritu nahi dugula, baina orain eta hemen nahi dugula euskaraz bizi. Euskaraz bizitzeko hautua egin dugunon aldarrikapena da, baina aldarrikapenetik haratago doana, ekimenetik eta antolakuntzatik asko duena. Euskaltzaleon hautua, hautu antolatua izan da urtetan; antolatzeko izan dugun bisioa hizkuntza komunitatearen garapenaren oinarrietako bat izan da: jakin dugu biltzen, elkarren arrimuan eragiten, hedabideak sortzen, euskarazko kulturgintzari bizia ematen, euskarazko hezkuntza antolatzen, aisialdia euskaraz bizitzeko guneak loratzen, helduak euskalduntzeko sarea osatzen eta transmisio mekanismoak martxan jartzen. Jakin dugu, batez ere, kolore anitzeko euskaltzaleentzat euskaltasunean oinarritutako espazio askeak egituratzen. Hautu hori egin dugun euskaltzaleok osatzen dugu euskararen herriaren muina eta erantzukizunez jokatzen jarraitzea dagokigu. Gure esku dago euskararen herria osatzen jarraitzeko baldintzak sortzea. Euskaltzaleon ekarpena behar beharrezkoa izango da etorkizunean ere, inoren zain egon gabe, jarraitu behar dugu espazioak sortzen eta geureganatzen, harreman sareak ehuntzen, ardurak eskatzen eta hartzen, botereguneetan eta inguru hurbilenetan eragiten. Euskaltzaleen esku dago euskararen herriaren garapena: herrian antolatzen diren euskaltzaleen esku, administrazioetan erabakiak hartzeko ardura duten euskaltzaleen esku, harreman sareak ehuntzen diharduten euskaltzaleen esku, enpresatan lanean eta aginte organotan ari diren euskaltzaleen esku, zure eta gure esku. Plazara irten gaitezen, herria, kalea, plaza, euskaraz bete dezagun. Bizi gaitezen euskaldun eta euskaltzale, geu izateko euskararen herrian. Bierrik fundazioa (Euskaltzaleen Topagunea)
astekoa barrutik kanpora Azaroa
Eduardo Galan
Mozal legea “Zer moduz? Ba, ezin gara kexatu. Beraz, ondo doakizue? Ez, ez. Ezin garela kexatu esan nahi nuen.” Herritarren Segurtasunerako Aurreproiektuaren zirriborroa, lehengoko “Corcuera” edo “Ate ostikada” eta gaurko “Fernández” edo “Mozal” legeak, Estatuko Barne eta Justiziazko Ministerioek Moncloa-ko labeetan egindakoa, gizarteari zerbizatzeko prest dauka gure gobernuak. Honetan, orden publiko, erlijio, kirol edo beste entretenimendu gertaeretan, eta Kongresuko, Senatuko, Autonomi legebiltzar edo Goreneko Epaitegien aurrean, administrazioari komunikatu
gabeko kontzentrazioak antolatzenbadira,nahizetamomentuhartan hauek ez izan jarduera, arauhauste hau oso larri bezala agertzen da non, partehartzaileei edo antolatzaileei 30.001 €-tik 600.000 € ra isuna jarri dakieke. Kasu praktiko bat: Abuztuak 15, goizeko 03:00tan ERE batean murgildutako langileenmanifestaziobatNafarroako Parlamentuaren aurrean. Halaber, arau-hauste oso larritzat agertuko da ere Estatuko Segurtasun Indar, bere kide edo hauen esku-hartzeen irudi grabaketak kamaraz edo mugikorrez hartzen badira interneten, adibidez, zabaltzeko non polizien oho-
hara zer dien
Zer aukeratzen duzu zure bizitzarako? Gaur metafora interesgarri bat uzten dizuet eta espero dut ondorio garrantzitsuak ateraraziko dizkizuela. Bi otso. Goiz batean Cherokee tribuko buruzagiak bere bilobari hitz egin zion bizitzari buruz. Esan zion: borroka handi bat gertatzen ari da nire barruan, borroka beldurgarri bat, bi otsoen arteko borroka. Bat gaiztoa da: haserrea, tristura, jeloskortasuna, ezkortasuna, oilarkeria, kulpa, gezurra, nagusitasuna, gutxitasuna,beldurra, harrokeria eta berekoikeria da. Bestea, ona da: poztasuna, bakea, amodioa, umiltasuna, laguntasu-
na, itxaropena, ontasuna, eskuzabaltasuna, lasaitasuna eta fedea da. Bilobak minutu batez pentsatu ondoren aitonari galdetu zion: Zein otso ari da irabazten? Cherokee zaharrak erantzun zion: zuk elikatzen duzuna. Eta zu zein otso ari zara elikatzen zure bizitzan? Gelditu zaitez metafora honetaz pentsatzen. Egunean zehar zenbat aldiz aukeratzen duzu okerreko otsoa elikatzea? Aste honetan zure burua behatzera gonbidatzen zaitut. Normalean gure komunikazioak beti egin duguna egiten jarraitzeko dugun modua islatzen du, geure burua-
re-eskubidea edo bere irudia ahultzen dituztenak. Esate baterako, nork ez ditu ikusi Bartzelonako kaleko irudi horiek, zeinean 8 Mossos de Esquadra-ko esku-hartze batean hauek, ostikoka, lurrean zegoen gizon hura erahiltzen? Lege honekin, irudi horiek grabatu zituenari, isuna jarri daiteke. Nahi gabe burura datorkit Francisco de Quevedo-k esandakoa “Justizia gutxi dagoen tokian, arriskutsua da arrazoia izatea” eta honen ondoren Gila umoristaren, “mundua geldi dadila, nik jaitsi nahi dut eta” egin nahiko nuke. Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com
ri eta besteei esplikazioak ematen dizkiegu gure egoerari buruz, horrela gure jarrera geldia eta egonezina justifikatuz; azken finean, ez dugu pausorik ematen gauden konfort gunetik ateratzeko nahiz eta arriskutsua eta kaltegarria izan gauden gunea. Nire galdera: Horrela nahi al duzugauzakaldatzeazurebizitzan? Egunero egiten da zoriontasunera eramaten zaituen bidea, nahi duzun ongizate egoerara. Beraz, egunero aukeratu behar duzu zein otso elikatu, zeren eta bizitzan beti daude egoerak, gertaerak edo erlazionatzen garen pertsonak, kaltetzen gaituen otsoa aukeratzea erraztu egiten digutenak. Hala ere, zure eskuetan dago gauzak aldatzea zure bizitzan, zuk zure kabuz aukeratzen baduzu. Ana Morales, Coach Profesional Certificado www.anamoralescoach.com www.essencoaching.com
Txakurrak darabiltzate bisita arakatzeko, umeei izua sortaraziz/Atxilotuak, kartzelatuak, gose grebak (Sevillan 33 egun gaur), entregak, aske 8/Bizi-baldintza ankerrak, tratu iraingarriak, kolpeak/Istripu berri bat/Iheslari bat hil da/Harrika egin diete Murtzian familiartekoei, bi aldiz astebetean / 30 urte bete dira Lasa eta Zabala bahitu, torturatu, tiroz hil eta kare bizian ehortzi zituztela, ... eta abar luzea. Bisita egin zitzaien Sakanako iheslariei. Urtarrilaren 13an marea urdinak hartu behar du Bilbo. Poxtiña eta Bautista: Ongietorri beroena. Asier: Aurreko ikasketak bukatu ondoren Pedagogia karrerari heldu dio. Oihan: Aita bilakatu da berriki, baimen zain dago semea ezagutzeko: Zorionak!. Juan Ramon: Bete du Frantziako kondena, prebentibo dute orain preso Espainiako kondena betetzera ekarri arte. Urtebetetzeak: Bautistak, Luisek eta Jon Gurutzek abenduan, Unaik urtarrilean. Zorionak! Estrasburgoko epaia izan da notizia: Parot dotrinarekin egin zuten astakeriaren ondoren, lotsa, gorrotoa eta mendeku egarria irentsiz, Espainia behartuta aurkitu da presook kaleratzen. Trikimailu guztiekin ahale gindu dira kanporatz ea atzeratzen. Oraindik horretan diraute, lehen egunetik behar zuten denak aske. Miserablea da kartzelako zigor baten aitzakiaz bi presoren askatzea zenbait egunez atzeratzea. 33 ziren askatuak idazten dugun unean, aste honetan izanen ahal dira gehiago, tartean Poxtiña eta Bautista. 30 inguru geratzen dira legez kontra oraindik kartzelan dirautenak. Mehatxu latzekin debekatu dituzte mota guztietako ongietorriak. Ez digute poza lapurtuko. Ongietorri.
gutunak
Mila esker Mª Cruz Mundiñano Orayen eta Arturo Carreño Mundiñano, Anfaseko boluntario eta laguntzaileak
Guaixe ERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • guaixe@guaixe.net ERREDAKZIOA: Maider Betelu Ganboa MAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria Pikabea PUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • publizitatea@guaixe.net eta Eneida Carreño Mundiñano • publi@guaixe.net ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta
ANFAS fundazioak aurreko astean antolatutako “Elkartasun pintxoa” ekimenean parte hartzeagatik. Mila esker, Altsasuko Akelarre eta Kaixo tabernei. Mila
Maialen Huarte Arano ZUZENTZAILEA: Patxi Flores ARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • bierrik@guaixe.net DISEINU ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia Amilibia Salgado • argi@guaixe.net ADMINISTRAZIOA: Gixane Andueza Goikoetxea LEGE GORDAILUA: NA-633/1995 TIRADA: 3.200
esker, Etxarriko Leku Ona tabernari eta Aldaz harategiari bere txistorra goxoak emateagatik. Mila esker, zuri, pintxoaz gozatu duzun horri.
LAGUNTZAILEAK:
Etxerat
BAZKIDEAK
5
Guaixe • 2013ko azaroaren 22a FILIPINETARAKO LAGUNTZA: Altsasuko Udalak aho batez erabaki zuen herenegun Filipinetako tifoiak kaltetu dituen pertsonei laguntza emateko 2.000 euro bidera-
»
Durangorako bidean Halaxe jarriko dira sakandar asko abenduaren 5etik 8ra. Guztiak ere Durangoko Azokaren 48. edizioa izanen dute helmuga. Landako erakustazokan 122 parte-hartzailek jarritako 238 standetan 353 nobedade izanen dira ikusgai. Haien artean, esaterako, Castillo Suarezen Erikaren ttilikak (2013, Aizkorri), Dora Salazarren Bizkaia emakumeen begiradan eta Jon Arretxeren 612 € (2013, Erein) liburuak edo Hesian taldearen zuzeneko diskoa opatzeko aukera izanen da. Durangora joaten den bisitariak Azoka Hiriarekin topo eginen du. Izan ere, Landakotik Durango guztira zabaldu da azoka eta hiriko hainbat espazio kultura eskaintzez betekodituzte.Horrekprogramazioaaberastea ekarri du. 700 metroko tartean, 5 minutuko paseoan euskal kulturaren arlo eta diziplinak ezagutzeko ibilbidea proposatzen du aurten azokak.
Landakotik Durangora Landako erakustazokan, ohi bezala, liburu eta diskoak opatzeko aukera izanen da. Erakustazokan sartu eta eskuinean Kabi@n egonen da, kultura digitalaren plaza. Erdi partean, berriz, Areto Nagusia (euskal kulturaren zabalkunderako gunea). Aldamenean Saguganbara izanen da (familia osoari eskainita), Plateruena ondoan (kontzertuak). Trenbidea zena zeharkatuta Ahotsenearekin topo eginen du bisitariak (sortzaileek aurkezpenak egiten dituzten espazioa). Zugaza zinemak Irudienea hartuko du, euskarazko zinemagintzaren erakusleihoa. Eta han bertan dago artisau azoka ere. Aurrera eginez eta ibaia zeharkatu ondoren, San Agustin kultur gunean Szenatokia izanen da, euskarazko antzerkigintzaren eremua.
tzea. Diru-laguntza hori Nafarroako DYA erakundeari emanen zaio, berak kudeatu dezan. Hara lau kide bidali ditu.
sakanerria >>
SAKANA
Euskaltzale, plazara!
Editoriala Laugarren orrian dago.
Euskaraz bizitzeko aukerak sortzen segitzeko deia luzatu zaie euskaltzaleei
satatik) euskaraz bizitzeko aukerak sortzen segitzeko deia.
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren kontura Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 Egun lema duen kanpaina martxan jarri du, Sakanan Irurtzungo Aizpea euskara taldeak eta Bierrik fundazioak garatuko dutena. Euskarak 365 Egun ekimenaren bidez euskaltzaleei plazara ateratzeko deia egin nahi izan dute antolatzaileek. Euskararen normalizazioan euskaltzaleek egindako lanaren aldarrikapena egin nahi du Topaguneak. Gainera, etorkizunean
Sakanarako deia
»
Kartelarekin argazkia egin dute makina batek dagoeneko.
ere hizkuntzaren normalizazioari bultzada berri bat emateko deia egin die euskaltzaleei, bakoitzak
bere lekutik (euskaltzale elkarteetatik, bestelako gizarte mugimendutatik, erakundetatik edo enpre-
Gaurko Guaixe astekariaren ale bakoitzean Euskarak 365 Egun ekimeneko kartela banatu da. Aizpeatik eta Bierriketik dei bikoitza egin zaie sakandarrei. Batetik, kartela egoki jotzen duten tokian jartzeko: balkoian, lantokian, ikastetxean… Hori egin aurretik kartelarekin argazki bat egin eta www.365egun.eu atarira bidaltzea proposatzen da. Urteko egun guztietan euskaraz bizi nahi duten komunitate euskaltzalearekin bat egiteko gonbitea hain zuzen.
Altsasu
“Euskaraz bizitzea desobedientzia bada desobedienteak izango gara” Duela bi urteko EHE-ko Ezabatu eta euskaraz bizi! ekimenean parte hartu zuten Itziar Claverrek eta Haizea Ramirez de Aldak. Foruzaingoak identifikatu zituen eta “irregulartasunez” beteriko epaiketa ondoren trafiko seinaleak ezabatzeagatik 6.000 euroko isuna eta bi eguneko etxe lokalizazio iraunkorra betetzera zigortu zituzten. Claverrek eta Ramirez de Aldak Gure Etxea eraikinean pasa zuten “zigorraren” 48 orduak, baina euskaraz bizitzearen aldarrikapena bihurtu zuten epaia. “Zigor honek ez gaitu kikildu, ez du gure jarrera apur bat ere higatu”. Epaiari buelta eman eta euskaraz bizitzeko hautua hedatzen jarraitzeko erabili dute zigorra
Elkartasuna eta euskaraz bizitzeari “zigorrik ez” aldarrikatu zen. Erkuden Ruiz
Claverrek eta Ramirez de Aldak. Ostiraleko gauerdian Gure Etxean sartu ziren eta domeka gauerdian atera ziren. 48 ordu horietan “ez gara espaloitik jaitsiko” aldarrikatzeko erabili zuten. Elkartasun zeinuak ez ziren falta izan. Larunba-
tean bertso bazkarian 70 lagun bildu ziren eta arratsaldeko Euskaraz bizitzeari zigorrik ez. Ezabatu eta euskaraz bizi! leloa zuen manifestazioan 300 bat pertsona bildu ziren. Manifestazioa akaberan Claver eta Ramirez de Alda Gure Etxe-
ko balkoira atera ziren eta “espaloian tinko jarraituko” dutela azpimarratu zuten. Gizartea bide horretatik urratsak ematera deitu zuten: “Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera pasa behar gara”. Euskaldun eta euskaltzale “pasiboaren figura” ez datorrela bat haiekin gaineratu zuten. Egun “arraroak” izan ziren, Claverren hitzetan, baina “gelditu gabe” egon ziren eta ez zuten han egotearen sentzaziorik izan. Itxialdia hasi aurretik hainbat ekimen antolatu zituzten, baita “atxiloaldian” ere. Larunbateko manifestazioaren ondoren pintxo poteoa, kontzertuak eta karaokea izan ziren. Igandean photoshop ikastaroa eta Eneko Garaialde Desobedientziatik intsumisiorantz bide bat hitzaldia eman zuen. Arratsaldean elkarretaratzea egin zuten. Asteburuan izandako babesa eta jendearen parte hartzea goraipatu zuten biek.
6
sakanerria
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
»
SAKANA
Andra Mari ikastolaren iragana eta geroaren arteko lokarria Eraikin berriaren lehenengo harria jarri dute
Duela 44 urte Etxarri Aranazko lau “zorok” haien seme-alabendako euskarazko hezkuntza nahi izan zuten eta proposamen hori Andra Mari ikastolan gorpuztu zen. Larunbatean ikastola berriaren lehenengo harria jarri zuten. “Kutxa hau etorkizunaren hazia da”. Kutxan eguneko egunkariak eta ikasleek egindako hainbat lan sartu zituzten, etorkizunean ikastolaren ibilbidearen lekuko izateko. Pedro Lizarraga ikastolaren sortzaileetako batek, Olatz San Martin eta Ekhi Errazkin bi eta bost urteko ikasleek lurperatu zuten kutxa. Ikastola berria 20142015 ikasturtean mustu nahi dute. “Harri honek lurpera eraman dezala orain arteko ibilbidearen lekukotza eta lurpetik zain dezala ikastolaren geroa”. Igor Artieda Andra Mari ikastolako Guraso Elkarteko presidenteak ikastola berriaren lehenengo harria
»
Haur eta Lehen Hezkuntza
Sortzailea, ikasleak eta zuzendaria lehen harria jartzen. Erkuden Ruiz Barroso
“etorkizunaren hazia” dela adierazi zuen. Lau hamarkadetan gorpuztutako “hazia” da “auzolanarena, konpromisoarena, elkartasunarena, euskal nortasunarena, euskararena eta ama-lurrarena”. Irakasleak, ikasleak, gurasoak, herria eta udalak ikastola aurrera eramateko ezinbesteko “zangoak” direla gaineratu zuen Artie-
dak. Hortaz, gobernuaren gabeziak herriak bete dituela esan zuen, baita inguruko udalak ere. Joxi Bakaikoak, Etxarri Aranazko alkateak, ikastolaren ibilbidean hainbat erronka gainditu behar izan dituztela gogoratu zuen. Baina ilusioarekin, alaitasunez eta konfiantzarekin aurrera jarraitu dutela gaineratu zuen.
Larunbatean ikastola berriaren lehenengo fasearen harria jarri zuten. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza hartuko duen eraikina Utzubar Txikin egongo da eta 7.000 metro koadroko azalera izango du. Beheko solairuan 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako sei gela egongo dira, eta bigarren eta hirugarren solairuan lehen hezkuntzako hamabi gela. Eraikinak soinketa gela, gune estalia eta jantokia izango ditu, baita kirol pista eta espazio berdea ere. Administrazioa eta zuzendaritza eraikinaren alde batean egongo dira. Aurrekontua 2.600.000 eurokoa da eta obrak Obenasak egingo ditu. Bigarren fasean DBHko eraikina egingo dute. Orduraino DBHko ikasleek Maisuen etxean eraikinean jarraituko dute. Azken fase batean Batxilergoko edo Lanbide Heziketarako eraikina egitea aurreikusi dute.
Lizarraga
Hotza lagun San Klementeetan Lizarragan San Klemente festak ospatu ziren asteburuan. Igandea egun garrantzitsua izan zen Pedro Igoa eta Luzia Lakuntza lizarratarrendako aurtengo omenduak izan baitira. Herritarrak pixkanaka iritsi ziren auzatera gazta eta ardoa dastatzeko eta “miresten” dituzten pertsonak emozioz omendu zituzten. Pedro Igoak 80 urte ditu eta artzaina zen, “hori zen gure bizia”. Inasan ere urte asko lan
egin zuen. Semea eta alabarekin hartu zuen Lizarragako omenaldia. Luzia Lakuntza sukaldaria zen. Etxarrin urte asko lan egin zuen. Lizarragako sukaldari hoberenetarikoa omen da. Ziza larreak topatzeko usain ona ere badu Lakuntzak. Senideen ondoan jaso zuen omenaldia. Aurrera pozik jarraitzeko indarrak eman zizkioten herritarrek. Bi omenduek plakak jaso ondoren dantzaldiarekin despeditu zuten
»
»
Arbizu
Bihar, Gazte eguna Arbizuko Gazte Asanbladak biharko egun osoko egitaraua prestatu du Gazte eguna ospatzeko. Eguna maiatzetik udazkenera pasa zutenetik ospakizuna garai horretan izaten den bosgarren aldia da aurtengoa.
Egitaraua
Bakaikuko Gazte Asanbladak 16 urte bete ditu. Hori ospatzeko hurrengo bi asteburuetarako egitaraua prestatu du. Hazi berriak landatzera goaz lelopean antolatu ditu gazte erakunde bakaikuarrak egitaraua.
Luzia plakarekin eta aldamenean, eserita, Pedro. Erkuden Ruiz Barroso
omenaldia. Festetan giro ona egon zen. Hotza izan zen oztopo nagusia bai-
na aurre egin zioten. Larunbatean egindako afarian 80 bat lagun bildu ziren.
» Egitaraua
>> Azaroak 29, ostirala 19:00etan Yosemiten eskalatzen hitzaldia. Joseba Arlegi
>> Azaroak 30, larunbata 15:00tatik aurrera Futbito txapelketa mutxiangularra. 22:00etan Bertso afaria: Julio Soto eta Eneko Lazkoz.
>> Abenduak 5, osteguna 22:00etan Ziztadak dokumentala.
>> Abenduak 6, ostirala 18:00etan Klownstrofobia mendian.
herri kirol ginkana.
>> Abenduak 7, larunbata
Sakanako gazteria Bakean, alde hemendik! 21:00etan Bokatada. 23:00etan Kontzertuak: Patxuko Nice, Derailed eta Kaos Urbano.
»
Altsasu
Seme-alabei etxeko lanetan nola lagundu euskara jakin gabe Abenduaren 10ean, asteartean, 15:00etan Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoan tailerra
Hori posible dela azalduko du Iñaki Eizmendik. Seme-alabak HaurHezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasten ari diren gurasoei zuzendutako tailerrada.Dituztenkezkakuxatuetaikasketaprozesuanlaguntzekobitartekoak eskainiko dizkie. Esaterako, eskolako lanei buruzko oinarri nagusi batzuk eta ikasteko ohiturak sustatzeko ideiak emanen dizkie. Eskolako lanen ezaugarrien gainean ere ariko da eta haietako batzuk gurasoekin eginen ditu, hizkuntza muga gainditzeko ideiak azalduz.
Ergoiena
Udalak animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza onartu du
10:00etan Gosaya. 11:00etan Biri-biri finalak! 13:00etan Trikipoteua. 14:00etan Gazte bazkaya. 16:00etan Gazte asanbladen arteko 18:00etan Ttek Elektrotxaranga. 20:00etan Kontzentrazioa: Utzi
Hilaren 14an egindako bilkuran Sakanako Mankomunitateko batzarrak heldu den urteko prezio publikoak onartu zituen. Mank-eko kideek erabaki zuten 2014ko tasak Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) pare igotzea, hau da, %0,2.
»
Bakaiku
BGAren urteurren ospakizunak hurrengo bi asteburutan
Mank-eko tasak KPI igoko da
Zurrumurru antzerki taldea. Gazte eta helduendako. 19:00etan Pintxo lehiaketa. 20:00etan Pintxo dastaketa.
14:00etan Makarronada.Ondoren: Gazte kafea + pastak 16:00etan Mus eta partxis txapelketa. 18:00etan Bakaiku Trivial lehiaketa. 20:00etan Kontzentrazioa. 22:00etan Afaria. Ondoren Ramon Txilindron monologista
Etxarri Aranatz
Iyotiek indartzeko batzar irekia Abenduaren 11n, asteazkenean, 20:00etan udaletxean
Etxarriko ihote egutegiak bost ospakizunegunditu:astearteihotea,haren aurreko igandea eta aurreko hiru ostegunak. Azken hiru egun horietako ospakizunen inguruan eta orokorrean ihoteen inguruan hausnartzeko batzar irekia antolatu du udalak. Etxarriarrak bilera horretara haien proposamenak eramateko eskatu da, guztien artean ihote ospakizunak indartzeko.
Heldu den urteko datak Gizakunde, otsailak 13; Andrekunde, otsailak 20; Garikunde, otsailak 27; Zalduniyote, martxoak 2; Astearteiyote, martxoak 4
Ergoienan bizi diren etxeko animaliak edukitzeko baldintzak arautzen duen ordenantza onartu du udalak. Ordenantzak bi helburu ditu: alde batetik, pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzea; eta, bestetik, animaliak babestea, kontuan hartuta haien laguntasuna oso garrantzitsua dela pertsona askorendako. Araudiak aipatzen dituen etxeko animaliak dira: txakurrak, katuak, zenbait hegazti eta txori, gida-txakurrak, obrak eta enpresak zaintzeko txakurrak akuarioko eta terrariumeko animaliak. , eta udalerri osoan aplikatuko da.
»
Altsasu
Chef eskola Intxostiapuntan Altsasuko Gazte Guneak sukaldaritzaeskolaantolatudu12urtetikgorako gazteendako. Ilbeltzaren 9tik eta martxoaren 13ra arteko ostegunetan izanen da ikastaroa, 17:30etik 19:30era. Ikastaro praktikoa izanen da eta, beraz, saio bakoitza afarimeriendarekindespeditukoduteparte-hartzaileek. Izen emateak 20 euro balio ditu eta ilbeltzaren 6ra arte egin daiteke. Plaza mugatuak dira.
sakanerria
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
7
SAKANA
Ikasleek sexu-indarkeria gaitzetsi dute Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Ezabapenerako Nazioarteko egunaren kontura egindako ekitaldian izan da
Aurten estatuan euren bikotekideak edo bikote kide ohiak eraildako 45 emakumeen izenak eta adina esanez bukatu zuten ikasleek sexuindarkeria gaitzesteko adierazpenaren irakurketa astelehenean. Aralarko Mikel Donea institutua, Iñigo Aritza ikastola eta Sagrado Corazon ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleak eta Lanbide Heziketakoak parte hartu dute ekitaldian; 250 bat. Guztiek adierazi zuten ez dutela sexu-indarkeriaren agerpen mota bat bera ere onartzen. Aldi berean, indarkeria jaso edo erailak izan diren emakumeenganako elkartasuna aitortu zuten.
Adierazpena Ikasleek, hasteko eta behin, ohartarazi zuten “Nazio Batuen Erakundeak esanetan sexu-indarkeria giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketarik larrienetako bat” dela. Eta azal-
du zuten ez dela berdinen arteko gatazka bat, ezta emakumeen arazoa soilik, jendarte guztiarena” baizik. “Indarkeria honen jatorria jendartean errotuta dago. Hau da, gure antolakuntza sistema patriarkalean errotuta”. Ikasleek adierazi zutenez, “jendartearen arlo guztietan gauzatzen da genero berdintasun eza eta diskriminazioa, baita adin, kultura eta herrialde guztietan gertatzea ere”. Emakumeak emakume izate hutsagatik pairatzen duten indarkeria salatu zuten: kalte fisiko, sexual, psikologiko nahiz ekonomikoak ekartzen edo ekar dezakeena, baita mehatxuak eta derrigortzeak edo emakumeen askatasunaren murrizketak ere. Ikasleendako argi dago sexuindarkeria ez dela iraganeko gaitza. “Emakumeen aurkako indarkeriak hamaika aurpegi ditu, eta den-denak, gaur egun ere indarrean dirauen berdintasun-ezaren isla dira”. Horren kontra hezkide-
Ikasleek aurten eraildako 45 emakumeak izan zituzten gogoan.
Osasunaren Mundu Erakundeak “emakumeenganako indarkeria mundu guztian arazoa da, epidemia gisako proportzioak dituena”. Ikasleek azaldu dutenez, munduan 15 urtetik gorako emakumeen %35ak (920 milioi emakume) pairatu du noizbait bere bikotekidearen indarkeria fisikoa edo bikotekidea ez den norbaitek eragindako sexu-erasoa. Espainiako gazteriari buruzko azken azterlanak (2012. urtekoa)
adierazten du behar izanez gero ia gazteen laurdenak uste duela emakumea dela etxean geratu behar dena adingabeak zaintzen. Ikasleek ziurtatu dutenez, “gazteen artean oraindik ikuspegi sexistak daude genero-rolen inguruan eta hauek indarkeriaren haziak dira”. Eta gaineratu dute indarkeria sexista mota berriak (ziberjazarpena edo sexting) sortzen ari direla. Joan zen urtean estatuan sexuindarkeria dela medio eraildako 52 emakumeetatik 15ek 30 urte
baino gutxiago zuten.18 urte baino gazteagoen sexu-delituak %33ko igoera izan dute aurreko urtearekin alderatuta. Nafarroan, 2012an indarkeria matxistagatik aurkeztutako 3 salaketatik 1 emakume gazte batena zen. Altsasuko Udalak, Emakumeen Bilgunearen eta Kultura zerbitzuaren bitartez antolatu da adierazpena. Horren ondoren, Iortia kultur gunean La bicicleta verde filma ikusteko aukera izan dute. Saudi Arabian bizikleta bat eskuratzen duen neska baten istorioa.
tzan oinarritutako hezkuntza sistema aldarrikatu zuten. Bildutakoek “emakumeen eta gizonen
arteko benetako berdintasunaren aldeko apustua egiten dugu, parekidetasunean, baliokidetasunean,
elkarrenganako errespetuan eta tratu onetan oinarritutako harremanak sustatuz”.
Datuak
»
Sexu indarkeria, lehen mailako arazoa Eta mundu guztian. “Indarkeria matxista gizarte, politika eta kultura arazoa da, gizonek emakumeengan ezartzen duten botere erlazioan eta zapalketan gauzatzen da”. Hori baieztatu zuten astelehenean, emakumeen aurkako indarkeriaren ezabapenerako nazioarteko egunaren kontura Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak antolatutako kontzentrazioan. 45 bat pertsona bildu ziren. Bi erakundeetako ordezkariek gaineratu zuten sexu-erasoak ez direla kasu isolatuak, ezta bikote erlazio soilak ere. “Emakumeenganako indarkeriak ez du mugarik, egiturazkoa da eta modu asko-
tan azaltzen da; arlo guztietan eta gizarte, politika, kultura, justizia eta ideologia engranaje guztian presente dago”. Horren guztiaren ondorioz emakumeen hiritartasuna gauzatzea trabatu, gelditasuna bultzatu eta emakumeen gorputzen gaineko kontrola sustatzen dela adierazi zuten. Sexu-indarkeriari emandako erantzuna gizarte guztiak eman behar diola nabarmendu zuten. Aldi berean, egiturazko aldaketa sakonak eskatu zituzten, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko botere erlazioak ezabatuko dituztenak. Emakumezkoen independentzia eta autonomia bermatu-
Etxarrin, Altsasun eta Olatzagutian egin ziren elkarretaratzeak.
ko duten baliabideak ere aldarrikatu zituzten. Etxarri Aranatzen 30 bat bildu ziren Erasoen aurrean, autode-
fentsa leloa zuen pankartaren atzean. Altsasun, berriz, 45 bat izan ziren elkartu zirenak indarkeria sexistarik ez leloaren atzean.
Parte-hartzailea Etxarriko elkarretaratzean bildutakoen artean hitzak zituzten paperakbanatuzituzten.Haiekin jendeakbipanelosatubeharizan zituen. Batean ikusten diren eta ez diren tratu txarren piramidea irudikatu zuten (erailketa goian, beheko mailetan irainak, mehatxuak,baliogabetzea,publizitate, hizkuntza edo umore sexista). Bestean, auto eta defentsa galderei erantzuna eman behar zieten. Esaterako,emakumezkoakeuren buruaren jabe izan nahi dutelako, salbatzailerik nahi ez dutelako edo defentsa fisikoaz aparte eguneroko erasoen aurrean izan beharreko jarrera (norberaren buruarekikoerrespetuanetaautoestiman oinarrituta).
8
sakanerria
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
»
SAKANA
Berdintasunerako hezkidetza lanagatik LHko institutua saritua Sakana Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoko ordezkariek hezkidetza lantzeko egindako lanagatik 3. saria jaso zuten herenegun. Ikastetxea Hezkidetza Lantzen Sarean dago eta berdintasunerako hezkidetzan egindako lanaren aitortza jaso du sariare k i n . B e r d i n t a s u n e r a ko hezkidetzaren bidez ikasleak pertsona gisa nahi dituzte, ez gizon edo emakume gisa. Horretarako, genero bakoitzari jarritako rolak eta estereotipoak hausteko ekimenak sustatzen dira Lanbide Heziketa institutuan. Ikastetxearen ezaugarriak direla eta berdintasuneko hezkidetzara propio bideratutako ekintzak prestatzen dituzte. Eta ikasleen parte hartzea ezinbestekoa jotzen dute. Hala ikasketa buruak ikasgeletako ikasle ordezkariekin biltzen dira, martxoaren 8an, azaro-
»
Sakanako sariak Duela 6 urte sartu zen Sakana LH IIP Hezkidetza Lantzen Sarean. Orain dela hiru urte ikastetxeak ohorezko aipamena jaso zuen eta hura jasotzeko ekitaldian egun institutu atean dagoen eskultura mustu zuten. Gaur egun soldadurako ikasleek egiten dituzten eskultura horren erreplika txikiak, hezkidetza sariak jasotzen dituztenendako sariak dira.
LHko ikasleak Haziaren itzala eskulturaren mustutzean.
aren 25ean edo abenduaren 21ean egin daitezkeen ekimenak zehazteko eta haiek ikaskideen ekarpenak jaso ditzaten. Gainera, Lanbide Heziketan ari diren emakumeen lana nabarmendu eta rol
estereotipoak apurtzeko ibarreko beste ikastetxeetara zabaldu zuten mezua. Hasierako prestakuntza profesionaleko programan eta prestakuntza zikloetako lehen ikastaro-
an dauden ikasleak Etxarriko Emakumearen Arretarako Zentroko hezitzailearekin biltzen dira ikasturtean zehar. Sexu harremanen inguruko zalantzak eta kezkak izaten dituzte hizketa-gai. Aurretik, gai horren inguruko inkesta osatu dute ikasleek.
Irurtzun
Inasako zuzendari Santiago Gonzalez Berganzonesek enpresarendako bideragarritasun plana aurkeztu du. Haren eta Bavaria Industrial Kapital AGen (Baikap) asmoa da Irurtzungo lantegia zabalik mantentzea Portugalgo Cacemeko Portalex enpresan ekoiztutako aluminio profilak saltzeko. Bederatzi langile ariko lirateke lanean. Baikapek joan den urteko azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Orain bi neurri jasotzen dituen bideragarritasun plana aurkeztu du. Alde batetik, gizarte-aurreikuspeneko plana ezabatzea. Inasan hamar urte baino gehiago lan egin duten langileek, edo haien alargunek, jubilatzerakoan enpresatik hilero diru kopu-
ru bat jasotzen dute. Urtero haren balioa handitzen da. 600 bat pertsonak jasotzen dute osagarri hori eta Baikapek hura kentzea eskatu du. Bestalde, hartzekodunei zorraren erdia barkatzea eskatu die Baikapek. Hartzekodunek onartuko balute, Baikap hartzekodunen lehiaketatik aterako litzateke eta 16 milioi euroko balioa duten Inasako lurrekin eta pabilioiekin geldituko litzateke.
Langileen iritzia Inasan aritu ziren langileak astelehenean merkataritza-arloko epaitegian eskatu zuten gizarteaurreikuspeneko plana ez ezabatzeko. “Guk sortutako eskubide bat da. Epaitegiak bidegabekeria hau ez baimentzea espero dugu”. BBVA Seguros da gizarte-aurreikuspeneko plana kudeatzen duena eta hura ere salatu dute langileek: “planeko konpromisoak bete ahal izate-
Lastaila akaberan iraila despeditzean baino 17 langabe gutxiago zeuden Sakanan, 1.737 guztira. Nafarroako langabeziaren %3,41 ibarrekoa da (herrialdearen %3,22 populazioa gara). Lan bila dabiltzan gehienak, 898, emakumezkoak dira (%51,7; 8 gutxiago). Gainontzeko 839ak gizonezkoak dira (%48,3; 9 gutxiago). Lan bila ari diren gehienak 45 urtetik gorakoak dira.
Inasako langile ohiek gizarte-aurreikuspeneko plana defendatuko dute.
ko Inasak egin beharreko ordainketak ez dizkio eskatu”. Gaineratu dutenez, Baikapek BBVAri 6 milioi euro zor dizkio. Gaur bilduko da Inasako hartzekodunen batzarra. Langilen ordezkariek azaldu dutenez, luze joko du hartzekodunen inguruan
»
SAKANA
Langabezia behera
Pertsonen datuak dituzten fitxategiak arautu ditu musika eskolak Altsasuko Udal Musika Eskolako Patronatuak hala erabakita, datu pertsonalak dituzten fitxategiak arautu eta erregistratu egin ditu. Datu pertsonalak dituzten hiru fitxategi dira musika eskolan dituztenak: administrazio orokorrekoa, eskolakolangileenkudeaketarakoaetaikasleena. Fitxategi horiek soilik aurreikusitako eginkizunetarako erabiliko ditu horretarako baimena duten pertsonek.
Bandakoak entseatzen.
SAKANA
Hartzekodunen batzarrak Inasako bideragarritasun plana aztertzen 600 langileen pentsio funtsa kentzea, hartzekodunek zorraren erdia barkatzea eta komertzializatzaile gisa segitzea proposatu du Baikapek
Altsasu
Langabezia udalerrika. Lastaila Udalerria Guztira Altsasu 846 Arakil 70 Arbizu 69 Arruazu 2 Bakaiku 17 Ergoiena 8 Etxarri Aranatz 156 Irañeta 11 Irurtzun 217 Iturmendi 22 Lakuntza 85 Olatzagutia 120 Uharte Arakil 58 Urdiain 29 Ziordia 27 Guztira 1.737
-16 -2 -6 +1 +2 -2 -8 0 +14 +5 -8 +4 -2 -1 +2 - 17
erabakia hartzea, behar izanez gero langileek eurena dena epaitegietan defendatzeko asmoa baitute. Gaineratu dute Portugalgo enpresa ixtear dagoela eta bideragarritasun planak ez duela etorkizunik, gizarte-aurreikuspeneko plana desegin nahi du.
Barcinak Sakana aipatu zuen UPNren egunean UPNk igandean alderdiaren eguna ospatu zuen Azkoienen. Mila afiliatu eta jarraitzaile inguru bildu ziren ekitaldian. Yolanda Barcina Angulo alderdi buruak Nafarroako ekonomia eta politika egoera izan zituen hizpide. Horretaz aparte, Guardia Zibilak D ereduko 1600 irakasleren pentsaeraren inguruan egindako ikerketa ere hizpide izan zuen. Funtziopublikoarenetazigorkodeaaldatzeko proposamenak eginen dituztela azaldu zuen, “terrorismo ekintzak egin dituztenak” ikastetxeetan eskolarik ez emateko. HorrenhariraBarcinakadierazizuen: “euskalhizkuntzaeureninterespolitikoen alde manipulatuz min gehien egiten diotenek, euskararen kontra aritzea leporatuko digute. Bildu eta hura adoretzen dutenak dira euskararen etsairik handienak”. Barcinak adierazi zuenez, Bilduk enplegua suntsitzea,langabeziagehiagoetahizkuntzaarrazoiengatikikasleakbereiztea proposatzen du. “Sakanan gertatzendenaikusteabesterikezdago”, gaineratu zuen Barcinak.
Altsasu
Zer egiten duzu etxean? Galdera horri erantzunez marrazkia osatzeko eskatu zitzaien Altsasuko ikastetxeetan ari diren Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Etxeko lanen bat egiten zuten edo ez irudikatu behar zuten. 40 neskak eta 48 mutilek egindako marrazkiek osatzen dute Iortia kultur guneko ezkaratzean jarritako erakusketa.
Gainera, ikastetxe bakoitzetik launa marrazki hautatu eta egutegia egin du Altsasuko Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Itunak. Ikasleen bidez etxeetara iritsi da dagoeneko. Bestalde, etxeetara txartel bat banatu da. Harekin Iortia kultur gunera joaten direnek egutegia musutruk jasotzeko aukera izanen dute eta, bide batez, han dagoen era-
kusketa ikusi. Abenduaren 19ra arte dago ikusgai. Ekimen horren bidez, zaintzaren etika aintzat hartuz, etxeko egin beharren erantzukidetasunaren aldeko kontzientzia sustatu nahi da. Aukera berdintasunerako gakoa zaintzan dago. Ekimena ere bateragarritasuna ahalbidetzeko lanabesa da.
sakanerria
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
9
SAKANA
Mendinueta eta Barandalla aske Estrasburgok 197/2006 doktrinari buruzko epaia betearaziz eta fiskaltzaren aldeko iritziarekin Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, astearte arratsaldean aske gelditu ziren, artean, Jesus Mari Mendinueta Flores eta Bautista Barandalla Iriarte. Biek ere gaixotasun larri eta sendaezina dute. Arbizuarra 1991n espetxeratu zuten eta 2011ko maiatzaren 4rako zuen irteera data. Doktrina aplikatuta espetxetik 2021ean ate-
rako litzateke. Etxarriarra 1990ean espetxeratu zuten eta 2009ko garagarrilaren 30erako zuen irteera data. Doktrina ezarri eta 2020ra arte luzatu zioten zigorra. Bere gaixotasuna dela eta 2009ko garagarrilaren 16an kaleratu zuten eta ordutik, kontrol neurriekin, etxean egon da. Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen auzitegiak Espainiaren helegitea lastailaren 21ean bota zuen atzera. 37
egun geroago daude aske bi sakandarrak. 197/2006 doktrina ezarri zieten 60 euskal presori eta gehienak dagoeneko aske daude. Unai Parot Navarro da espetxean se gitzen duenetako bat. 1990ean espetxeratu zuten eta doktrina irteera data zehaztu aurretik ezarri zioten. 197/2006 doktrina ezarri zioten aurreneko presoa izan zen Parot eta bere abizenarekin ere ezagutarazi zuten.
Mendinueta aske gelditu berri gertukoak agurtzen.
»
Kultura-arteko bitartekari boluntarioak trebatzen Mank-ek 13 sakandar berri prestatu ditu Magrebeko eta ibarreko kulturen arteko zubi lanak egiteko
Hainbat arlotako profesionalen aldetik eskatu izan zaio Immigrazio Zerbitzuari bitartekoak jartzeko, bereziki Afrika ipar-mendebaldeko, Magrebeko, pertsonekin hartu-emanak errazteko, bai hizkuntza bai kultura arloan. Horrela, duela ia 4 urte Immigrazio Zerbitzuak Bitartekaritza Zerbitzua jarri zuen martxan eta han Magrebeko pertsonak aritzen ziren. Hizkuntza eta kultur bitartekaritza egiten zuten ikastetxe, osasun etxe eta beste hainbat arlotan. “Hasieratik oso baikorki baloratua izan zen zerbitzua, baina zailtasun ekonomikoko egoeragatik ezin izan zaio jarraipena eman”, azaldu digu immigrazio teknikari Bego Zestau Baraibarrek.
Zerbitzurik ez baina elkar ulertzeko premiak, bi kulturen arteko bitartekaritza premiak segitzen du Sakanan. Bitartekaritza Zerbitzuari jarraipena emateko, boluntarioen aukera aztertu zen eta, horregatik, estreinakoz ikastaroa antolatu du Mank-ek, Magrebdar jatorriko saskandarrak trebatzeko, bi kulturak ezagututa bitartekari izan daitezen.
Ikastaroa Kultura-arteko bitartekaritza ikastaroan 13 sakandar berrik parte hartu dute azaroan. Irurtzunen sei emakumek parte hartu dute ikastaroan. Herenegun bukatu zuten ikastaroa. Altsasun bi emakumezko eta bost gizonezko trebatu dira kultura-arteko bitartekari izateko. Zazpikoteak gaur despedituko du ikastaroa. Saio praktikoak izan
Sakandarrak Irurtzungo bigarren eskuko azokan. Artxiboa
dira eta gehienak Immigrazio Zerbitzuak eman ditu, baina Sakanako beste arloetako profesionalak ere aritu dira. Batean eta bestean parte hartze handiarekin eta primeran joan dira ikastaroak. Abiapuntua egunerokotasuna izan da eta horrek
»
SAKANA
makina bat gai lantzeko aukera eman die: aurre-iritziak, estereotipoak, bazterkeria, bitartekotza (definizioa, motak eta esparruak), kultura (definizioa, artekotasuna, aniztasuna, asimilazioa, integrazioa…), bitartekari (ezaugarriak, funtzioak, etika…), datu
babesa, konfidentzialtasuna, euskara edo esparru anitzetako informazioa eta bitartekotza premiak (udalak, osasuna, gizarte zerbitzuak, ikastetxeak…). Zestauk azaldu digunez, ikastaroak giro alaian garatu dira. “Parte-hartzaileak asko ikasi izanaren sentipena dute eta euskara ikasteko ikastaroak eskatu dituzte bi taldeek”. Gaineratu duenez, “elkarrekiko ditugun aurre-iritzi eta estereotipoei aurre nola egiteari ere arreta jarri diote”. Immigrazio Zerbitzuaren berri bazutela ere nabarmendu du Zestauk. Ikastaroak luzeagoak izatea estimatuko luketela gaineratu dute. Esperientzia baikorra eta premiazkoa izan dela ziurtatu digu immigrazio teknikariak. Hamahiruak prest daude boluntarioki bitartekari lanak egiteko.
Arruazu
Elikagai bilketa erraldoia
Bi urteko espetxe zigorra Ovejerori
Nafarroako Elikagaien Bankuak Elikagai bilketa erraldoia antolatu du asteburu honetan Nafarroan. Helburua 300.000 kilo elikagai biltzea da, Nafarroako 253 entitateren bidez arazoak dituzten 38.000 pertsonari banatzeko. Tartean Altsasun eginen da bilketa, BM, Eroski, Eroski City eta Dia dendatan, ostiralean eta larunbatean.
Espainiako Auzitegi Nazionalean Mugitu! Mugimenduko Gorka Ovejerori, Julio Villanuevari eta Ibon Garciari bi urteko espetxe zigorra eta bakoitzari 900 euro inguruko isuna ezarri die Yolanda Barcinari tarta bana botatzeagatik. Lagundu egin zituelako Mikel Alvarezek urte bateko espetxe zigorra eta 300 euro inguruko jaso du. Epaileak tar-
Diru ekarpenak Laboral Kutxa (3035 0069 52 0690024878), Rural Kutxa (3008 0001 16 0700279128), eta Caixabank (2100 2173 87 0200346965).
takadak atentatutzat jo ditu, “indarkeriazko ekintza fisiko bat” izan zela eta tartekin Barcina hirutan“kolpatu” zutela. M!M kideek ez dute espetxean sartu beharko. Helegiteak iragarri ditu haien abokatuak, “egun bakarreko espetxe zigorra ezartzen duen sententzia ere onartezina da auzi honetan”. Arbazuarrak “pozik”
hartu du espetxean sartu behar ez izatea. Baina Abiadura Handiko Treneko lanak bere horretan jarraitzen dutela eta haiek “benetako atentatua” direla adierazi du. Epaia baloratzerakoan esan du “argi utzi izan dute horrelakorik ez dutela onartuko eta, gu espetxera sartuko ez bagaituzte ere, kartzela hor dagoela ohartarazi nahi izan dute”.
10 oharrak
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
Borja Ondarra Ondarra
Borja Ondarra Ondarra
VI. urteurrena
VI. urteurrena
Hainbat momentu, hainbat pasarte igaroak elkarrekin, lagunen lagun benetakoa ezin adierazi hitzekin. Zure barrea eta alaitasuna gogoan ditugu gurekin, zauden lekuan zaudela ere beti izango gara zurekin. Zure kuadrila
Neguko goiz batean ihintzak hormatu zizun bizitza gurean lausotu zitzaigun eguna. Aitzitik, zu horren gertu egia gaude, zu itzuli bitartian. Etxekoak
jaiotzak
Martin Zabala Igoa Zure hitzak aitta, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal.
Luis Mari Arratibel Mendinueta Angelines Madrigal Lopez
• Ander Viedma Santano,
azaroaren 14an Altsasun. • David Florin Dinu, azaroaren 16an Altsasun. Ezkontzak • Byron David Alomia Castillo eta Jazmin Roxana Canales Rojas,
Elur gainean txori hanka ariñek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe.
azaroaren 23an Irurtzunen. Heriotzak
Etxekuek
Zuen kintuek
Etxarri Aranatz, 2013ko azaroak 24.
• Francisco Lakuntza Lanz,
azaroaren 19an Lakuntzan. • Aniceto Rodrigo Olleta,
azaroaren 23an Altsasun. • Elvira Iparragirre Antoñana,
azaroaren 23an Olaztin. amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com eta amigosjosefinaarreguilagunak@gmail.com
Informazio hau epaitegietan eta udaletan jasotzen da
Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€ko
NORBANAKOEN IRAGARKIAK
HARREMANETARAKO
Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doan Guaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste
Telefonoa: 948-56 42 75 Posta elektronikoa: zorion@guaixe.net
Higiezinak ETXEBIZITZAK SALGAI
Irurtzunen pisua salgai. 70 m2 ditu. Eraikuntza berria. Plazan dago. Garajea, trastelekua eta igogailua. 2 logela, 2 komun, sukaldea, arropa zabaltzeko tokia, egongela zabala. Telefonoa 650 57 95 42 Irantzu. ERRENTAN EMAN
Estreinatzeko dagoen apartamentua. Alokatzen da Altsasun. Deitu 660 87 75 50 edo 666 78 50 45 telefonoetara.
Euskararen Ginkana. Antolatu du Kutxa
Informazioa: www.elhuyar.org.
Ekoguneak Euskaltzaleon Topagunearen laguntzarekin. 3.000 € jasoko ditu talde irabazleak. Abenduaren 3tik urtarrilaren 16ra. Informazioa www.euskararenginkana.net webgunean.
Etxarriko irakurle taldea. Abenduaren 12an bilduko dira 19:00etan, Jon Arretxeren “19 kamera” liburuaz hitz egiteko. Izena eman liburutegian.
ETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizka
Argia ikastolari laguntzeko. Laboral
lehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura orokorreko galderei erantzun beharko diete. Interesatuek euren datuak eta kontakturako modua hizkamizka@eitb.com e-postara bidali beharko dute.
kutxa:3035 0102 39 1020046142; Rural kutxa: 3008 0003 01 2598878821; Caixa: 2100 3695 18 2210009146; Kutxa: 2101 2505 16 0128446333.
Oharrak Nobel-Truk ekimena. Arrasate Euskaldun
Ikastaroak Guraso erdaldunendako tailerra. Hizlaria: Iñaki Eizmendi. Altsasuko Zelandi eskolan. Abenduak 10. Ordutegia: 15:00-16:15. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
IFESek hainbat ikastaro antolatu ditu Iruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 94815 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak: izen ematea http://www.ifes.es
Forem Navarra – CCOO ikastaroak. Informazio gehiago: www.foremnavarra.org
AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehiago: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/
Lehiaketak
Dezagun (AED) elkarteak JOKIN ZAITEGI itzulpen sariketa jarri zuen martxan. Haren bidez azken urteetan izendutako azken Literatura Nobel saridunaren lan esanguratsu bat euskaratu da. Beka deialdia baten bidez egiten da. Ekimenak aurrera segitzeko haren laguntzaile egin eta dirulaguntza ematera deitu du AEDk. Informazioa: www.aedelkastea.com. Abenduaren 20ra arte.
Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomikoa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591 korrontean sartu daiteke. CAF-ELHUYAR beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak. Ilbeltzaren 31ra arte. Saria 5.000€.
Haurraren erritmoak errespetatzen dituen eskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 04 20 telefonora.
Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina. Informazio gehiago: www.euskonews.com/laguntza euskonews@euskonews.com, 943- 32 22 94.
Hizkuntzak – trukea. Informazio gehiago larre-
kuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edo bete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.
Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma laguntzeko. Eliza katolikoak, Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez, Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publikoen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotzeko ondoko kontu korrontea zabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 68 9152623199.
Lugorri produktu ekologikoen elkartea eta denda. Sakanan produktu ekologikoak zuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari eta abeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).
zabaldk@inigoaritza.com
3MBk kontu korrontea zabaldu du. Rural kutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak 3008 0093 66 2460985811
Auzolana Josefina Arregui klinikan. Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 38 50 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoetara hots egin dezatela.
Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarriko boluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoak direnak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako arropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora eraman: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkenetan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.
Bazkideak Josefina Arregi klinikarako. Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahi duen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:
Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzua Sakanan. Sakanako Mankomunitateko
Immigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena: itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hizkuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osasun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetan. Astelehenetan Etxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu 648 07 07 10 edo immigrazioa@sakanamank.com posta elektronikoan.
Gazteendako sexualitate aholkularitza. Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo gazteria@altsasu.net helbidea). Adina: 12-30 urte.
Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakien bat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru pertsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez. Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du: kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz. Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, sakana_mintza@aek.org e-posta edo sakanamintza.blogspot.com ataria. Euskal Memoria Fundazioak babesleak behar ditu. Euskal Herriaren memoria berreskuratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak 6000 babesle behar ditu. Informazio guztia: www.euskalmemoria.com web gunean.
Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontu zenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko: 3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa) eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).
11
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
kirola >> Aizkora
Munduko aizkolari azkarrena sarituko dute Arbizun Igandean, 11:30ean, 70 aizkolari baino gehiago lehiatuko dira Arbizun. Ekitaldiak Jose Ignazio Flores “Axio” aizkolaria omendu nahi du
Egur Sportek, Piensos Diva, Sakanako Aizkolari Eskola eta Arbizuko Udalaren laguntzarekin, aizkora proba ikusgarria antolatu du iganderako, 11:30ean, Arbizuko kiroldegian. 2013ko Munduko Aizkolari Txapelketa jokatuko da, aizkolari azkarrenaren modalitatean. Guztira 70 aizkolari baino gehiago lehiatuko dira eta proba ikusgarria izanen da. Txapelketa honetan Jose Ignazio Flores “Axio” aizkolari ohiari errekonozimendua egin nahi zaio, omenaldia, eta horrekin batera, sarreretatik jasotakoa Ziordian bizi den aizkolari arbizuarra laguntzera bideratuko da. Jakina denez, Axiok herri kirolen alde lan handia egin izan du eta egun gaixotasun larria du. Kanporaketa sisteman jokatuko da txapelketa, enbor bakarrera, 5 kategoriatan:18 urtez azpikoa, 23 urtez azpikoa, elitea, 50 eta 60 urte arteko beteranoak eta 60 urtetik gorako beteranoak.
Aizkolari guztiak Axiorekin Egun lehian dauden aizkolari gehienek egon nahi dute Axioren ondoan eta igandean Arbizun izanen dira, aizkolari sakandarrak barne, Munduko Aizkolari Txapelketako aizkolari azkarrenaren lehian. Julen Larrea III.a izango da txapelketan ariko den aizkolari gazteena, eta Jose Ignazio Orbegozo “Arria II” aizkolari mitikoa beteranoena. Bitarte horretan aizkolari ugari lehiatuko dira Arbizun: Floren Nazabal txapeldun etxarriarra, Jose Mari Olasagasti, Aitzol Atutxa… Gaztetxoen mailan Iker Vicente da faborito nagusia, 23 urtez azpikoetan Ruben Saralegi eta Ander Erasun, elite mailan Floren Nazabal, 50 eta 60 urteko beteranoen artean Jose Mari Olasagasti eta Donato Larretxea, eta 60 urtetik gorakoetan Jose Ignazio Orbegozo “Arria II.a”, Jesus Olaizola “Agite”, Mikel Mindegia, Leontzio Goñi eta Joaquin Garmendia. Munduko Aizkolari Txapelketa, aizkolari azkarrenaren modalitatean, 2006an jokatu zen Tolosan azken aldiz, eta Berako Dona-
Euskal Herriko Maila Nagusiko finala jokatuko du Nazabalek
Euskal Herriko 6 txapel ditu Floren Nazabalek eta zazpigarrena lortzeko asmoz lehiatuko da abenduaren 8an Elgoibarren. Berarekin batera ondoko aizkolariak ariko dira final handian: Unai Otaño, Iñaki Azurmendi, Jon Rekondo, Aitzol Atutxa eta Jose Mari Olasagasti. Floren Nazabal sasoi betean dago eta egun gainontzeko aizkolariak baino koska bat gorago dago. Bera da txapela janzteko faborito nagusia, ezbairik gabe. Berriki Nafarroako txapela jantzi zuen, modu ikusgarrian, Jon Rekondori 4 minutu eta 9 segundo aterata. Etxarriarra inoiz baino hobeto dago eta badirudi oraindik mugara ez dela heldu. Dena den, Euskal Herriko finalean arerio gogorragoak ditu etxarriarrak, ustez gehiago estutuko dutenak. Kanporaketan etxarriarra gailendu zen, baina Unai Otañori 34 segundo ateraz. Hain zuzen ere Otaño, Azurmendi eta Rekondo izango dira bere arerio nagusiak finalean. Ea Nafarroako txapelketan eman zuen maila bikaina ematen duen. “Oraintxe bertan sinatuko nuke hori” adierazi zigun etxarriarrak aurreko larunbatean Lakuntzan, Juanjo Lopez Azpilikuetarekin erakustaldia egin ondoren, irribarrez. Zorterik onena opa diogu etxarriarrari eta ea Euskal Herriko zazpigarren txapel hori Etxarrira datorren.
Atletismoa
Abenduaren 8an jokatuko den Alberto Barricarte memorialak Sakanako Kopa erabakiko du
12,4 km Herrian barna antolatutako zirkuituari lau buelta eman beharko dizkiote korrikalariek, guztira 12,4
Leitzan jokatu zen Euskal Herriko 3. Mailako Aizkora Txapelketako finala. Sei aizkolari lehiatu ziren, Iban Resano dorrobarra eta Goizeder Beltza etxarriarra tartean. 54 ontzako 3 enbor eta 60 ontzako 2 enbor erdibitu behar izan zituzten. Joxemari Telletxeak eta Eneko Otañok lehia estua izan zuten eta azkenean Telletxeak jantzi zuen txapela (12:59), Eneko Otañori 8 segundo atera eta gero (13:07). Iban Resano dorrobarrak osatu zuen podiuma (13:45). Goizeder Beltzak ez zuen esperotako maila eman. Hasieratik nahastu egin zen eta ia enbor guztietan buelta eman behar izan zuen enborra moztu ahal izateko. Azken postuan sailkatu zen (15:34). Mieltxo Mindegia 4.a izan zen (14:00) eta Asier Pellejero 5.a (14:48). Lehen bi postutan sailkatzeagatik Telletxeak eta Otañok 2. mailara igotzea lortu dute.
to Larretxea gailendu zitzaion Laurence O´Toole aizkolari australiarrari. Ikusiko dugu igandean nor den munduko azkarrena Arbizun.
Pilota
Altsasuko Barricarte herri lasterketa ate joka Altsasuko Zubeztia elkarteak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako Herri Lasterketak 33. edizioa beteko du aurten, eta 30. urtea izango da aipatu lasterketak Alberto Barricarte memoriala izena hartu zuela. Proba herrikoi hau, ohi denez, abenduaren 8an jokatuko da, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunean, igandearekin, 11:30ean. Festa eguna da, eta askorendako egutegian gorriz markatutako urteroko zita, San Silvestrearekin batera urteko azken hitzordua izaten baita korrikalari sakandarrendako. Aurreko urtean 221 korrikalarik hartu zuten parte proban, eta Ritxar Fernandezek eta Marisol Ramosek irabazi zuten. Antolakuntzak antzeko parte hartzea espero du.
Resano hirugarrena eta Beltza seigarrena Euskal Herrikoan
Aurreko urtean hotzari eta euriari egin behar izan zioten aurre korrikalariek.
km osatuz. Goizeko 11:30ean abiatuko da lasterketa, Zubeztia elkartearen alboan, eta toki berean despedituko da proba.
Izena ematea egunean bertan Izena ematea dohainik da. Aurretik www.dantzalekusakana.com web gunean egin daiteke edo egunean bertan, lasterketa baino lehen. Bi kategoria izanen dira: 18 eta 39 urte arteko emakumeak eta gizonak, eta 40 urtetik goragoko emakumeak eta gizonak. Bukaeran Zubeztia elkarteak hartuko du
sari ematea, eta bildutako guztiendako auzate ederra izanen da.
Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketa
Irurtzun finalerdietan Nafarroako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako azken jardunaldia jokatu da asteburuan. Lehen mailan Lakuntzan jokatu zen Irurtzun eta Oberenaren arteko lehia. Banakakoan Armendarizek (Irurtzun) 18-8 irabazi zion Apeztegiari (Oberena) eta finalerdietara sailkatzea lortu zuen. Binakakoan, aldiz, Oberenak zuzenean finalera sailkatzea lortu zuen, Ansak eta Iturriagak Irurtzun taldeko Ongayri eta Mitxelenari 22-19 irabazi eta gero. Oberenan dabilen Ansa altsasuarrak partida bikaina egin zuen. Horrela, Irurtzungo Ongayk eta Mitxelenak finalerdia jokatu beharko du Huarte Iruñeko Yoldi-
ren eta Linzoainen kontra.
2. mailan Altsasu-Oberena finala Bigarren mailan itzuliko partidak jokatu ziren. Oberena B-k eta Irurtzun B-k berdindu egin zuten, banakakoa Oberenak eta binakakoa Irurtzunek irabazi eta gero. Baina tantoen kopuruak Oberenari egin zion mesede, eta, hortaz, Oberenak jokatuko du finala Altsasuren kontra, San Migel taldea itzulerako partidetara ez baitzen aurkeztu. Oberena eta Altsasuren arteko finala larunbatean jokatuko da, Iruñeko Labriten, 2. Mailako 22 urtez azpiko finala erabaki eta gero.
Sakanako atletismo kopako azken lasterketa Lasterketa honekin, gainera, Sakanako IX. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariari bukaera emango zaio. Momentuz gizonezkoetan Javier Moreno altsasuarra da lehena, Felix Benjumea eta Juantxo Arregi atzetik dituela. Emakumezkoetan Erkuden San Martin etxarriarra da buru, Jone Pelaezen eta Ixa San Martinen aurretik.
Irurtzun eta Oberenaren arteko lehia. Ansak (aurrean) partida bikaina egin zuen.
12 kirola
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
Pala
Pala
II. Napar Pala Etxarrira Aristorenatarrak Nafarroako finalerdietara Nafarroako Emakumezkoen Paleta Goma txapelketan Saioa eta Yanira Aristorena etxarriarrek (Oberena), finalerdiak jokatuko dituzte Calanda-Argainen kontra (San Migel) hurrengo asteburuan. Beste finalerdian Muneta-Larrionek (San Migel) Leunda-Kontin (Oberena) izanen dituzte aurkari.
Sakanako Nesken VIII. Pala Txapelketa
5. eta azken jardunaldia jokoan Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Nesken Pala Eskolarekin batera antolatutako Sakanako Emakumeen VIII. Pala Txapelketan 26 biko daude lehian. Asteburuan 5. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, hasierako ligaxkako azken jardunaldia. Ondoren, onenak sailkatuko dira abenduaren 6an jokatuko diren finalerdietarako.
2012ko Napar Pala txapelketako finalistak, aristorenatarrak tartean. utzitakoa Etxarri Aranatzek Nafarroako elite mailako Emakumeen Napar Pala Txapelketako I. jardunaldia hartuko du igandean, 11:00etan. Hiru etxarriar lehiatuko dira txapelketan: Saioa Aristorena, Janira Aristorena eta Olaia Izagirre.
antolatzeko ardura, aurreko urteko sustatzaileekin batera. Nafarroako Gobernuaren eta Magna enpresaren babesa izango dute.
Bi maila Igandean abiatuko da II. Napar Pala Txapelketa. Txapelketan Nafarroako elite mailako palistak lehiatuko dira. Aurreko urtean antolatu zen lehenengoz Napar Pala Txapelketa, Etxarriko Pala Eskolak, Aristorenatarrak buru, eta Maite Ruiz munduko pala txapeldun eta selekzionatzaile nafarrak antolatuta. Helburua emakumezkoen gomazko pala sustatzea zen, palan elitean ari diren emakume gazteak lehen planora ekarriz eta emakumeen pala Nafarroako pilotaleku guztietara eramanez. Izan ere, emakumezkoek paletan geroz eta maila handiagoa dute. Txapelketa arrakastatsua izan zen eta aurten II. edizioa antolatu da, baina Nafarroako Pilota Federazioak hartu du txapelketa
Bi mailatan jokatuko da txapelketa: lehen mailan eta eliteen mailan. Maila bakoitzean 6 bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. Hasieran hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta denak denen kontra lehiatuko dira. Ondoren finalerdien txanda izango da, eta, azkenik, final handiak jokatuko dira. Txapelketa Nafarroako txoko ezberdinetara eramateko asmoz, 1. kanporaketa asteburu honetan jokatuko da, Ezkarotzen eta Etxarri Aranatzen. Abenduaren 8an 2. kanporaketa jokatuko da Otsagabian eta Leitzan eta abenduaren 15ean hirugarrena Tafallan eta Zubirin. Abenduaren 22an finalerdiak erabakiko dira Larragan eta Lekunberrin eta Napar Palako final handia, aldiz, aben-
Areto futbola
Racing San Migel eta Auzomotojorik lider 5.jardunaldiko emaitzak Racing San Migel 7 – Arbizu 4 Bunker 5 – Bil Toki 6 Auzomotojorik 3 – Iturmendi 1 Atsedena: Etxarriko Gaztetxie
www.futsalsakana.es Txapelketakoinformazioguztia,kronikakbarne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.
5.jardunaldia
Etxarri Aranatzen, igandean, 11:00etan 1.maila: Irantzu Leunda-Maider Senper/EliPagola-EdurneArgain Eliteak: Yanira Aristorena-Maider Mendizabal / Ainhoa Garmendia-Maite Ruiz de Larramendi *Amaia Ariztegi-Saioa Aristorenak eta Olaia Izagirre-Maider Huizik atsedena dute.
Gaur, Etxarri Aranatzen Kimuak: Maitena-Elai / Elorri-Saioa Ane-June / Naroa-Irantzu Atsedena: Uxue-Naroa O Haurrak: Amaiur-Naroa L. / Aroa-Oihane Maddalen-Nahia / Dinora-Ainhoa Kadeteak: Irati L.-Lide / Maddi-Amaia Garazi-Aiora / Ariane-Uxue A.Nagore-Maddi / Irati I.-Ane Gazteak: Ainara-Ekhiñe / Irati-Miriam Andrea-Irati L. / Olaia-Izar Atsedena: Uxue-Andrea Helduak: 19:30ean: Ainhoa-Maddi / NaroaGarazi / 20:15ean: Aitziber-Ixone / Laura-Nagore 21:00etan: Maite-Saioa / YaniraRebeka
3 etxarriar II. Napar Palan hiru etxarriar lehiatuko dira: Yanira Aristorena, eliteen mailan, Maider Mendizabalekin bikotea osatuta; Saioa Aristorena, lehen mailan, Amaia Ariztegirekin batera, eta Olaia Izagirre, Maider Huizirekin jokatuta.
Igeriketa
Futsal Sakana Txapelketa
Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketan 5. jardunaldia jokatu da. Racing San Migelek Arbizu menpean hartu eta gero, uhartearrak eta Auzomotojorik etxarriarrak dira liderrak. Asteburuan 6. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak. Momentuz Racing San Migeleko Asier Turumbay da pitxitxia, 9 golekin. 8 gol sartuak ditu Arbizuko Joseba Razkinek. Bestalde, gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da.
II. Napar Pala
duaren 29an hartuko du Labrit pilotalekuak.
6.jardunaldia Larunbatean, Uharte Arakilen 16:00etan: Arbizu – Auzomotojorik 17:00etan: Iturmendi – Etxarriko Gaztetxie 18:00etan: Racing San Migel – Bil Toki Atsedena: Bunker
Futbola federatutako txapelketa
Areto futbola
Ikastetxeetako igeriketa ikastaroari agur
Marfil Santa Coloma hartuko du Magna Xotak
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ikastetxeetako igeriketa ikastaroa antolatu du, urtero moduan. Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte Altsasuko Zelandi igerileku estalian eta Arbizuko igerileku estalian eskainitako igeriketa ikastaroan. Helburua haur guztiek igeriketako oinarrizko ezagutzak izatea da. Oinarrizkomailadutenekin,aldiz,hobekuntza landu dute. Guztira 174 haur ibili dira ikastaroan. Irailean Arbizuko igerilekuan aritu ziren Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako eta Etxarri Aranazko San Donato eta Lakuntzako Luis Fuenteseko ikastetxeetako ikasleak. Aldiz, lastaila eta azaroaren artean Altsasuko Zelandi igerilekuetara joan dira Urdiaingo Herri ikastetxekoak, Iñigo Aritza ikastolakoak, Olaztiko DomingoBadosikastetxekoak,Altsasuko Jesusen Bihotzeko ikastetxekoak eta Altsasuko Zelandikoak. Gogoratu behar da Iturmendikoak bi urterik behin joaten direla.
Imanol Arregi irurtzundarrak zuzentzen duen Magna Nafarroa Xotari primeran etorri zaio aste honetako atsedena, aurreko bi asteetan izan zuen partida maratoiaren ostean. Bartzelonaren kontrako partida aurreratu zuenez, indarrak berreskuratzen aritu da Irurtzungo taldea. Egun, Inter Movistar da ohorezko mailako liderra (31 puntu). Magna Nafarroa Xota 8.a da (15 puntu). Irurtzungo taldeak gaur 19 punturekin 6.a den Marfil Santa Coloma hartuko du Arrosadiako pabilioian, 20:30ean. Arerio zuzena da Marfil, eta distantziak murrizteko jokoan dauden 3 puntuak eskuratzea primeran etorriko litzaioke Magnari.
Lottok Magna babesten jarraituko du Italiako kirol arropako Lotto etxeak MagnaNafarroaXotababestenjarraituko du beste bi denboraldi gehiagotan,2016raarte.Horrela,Irurtzungo klubak 20 urte beteko ditu Lotto etxeko kirol arropa janzten.
3. MAILA 14. jardunaldia
Burlades 3 – Lagun Artea 1 Lakuntzarrak aurreratu ziren, 23. minutuan Montoyak sartutako golari esker, baina atsedenaldirako 2-1 erremontatu zuen Burlades taldeak. 2. zatian Burladesek jarraitu zuen dominatzen eta 3. gola sartu zuen. Lagun Arteak ez zuen partida galdutzat eman eta bere jokoa egiten saiatu zen, baina, tamalez, markagailua ez zen aldatu. Sailkapena >> 1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32 p 14. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 p Asteburuko jardunaldia Lagun Artea – Cirbonero (Igandean, 15:30ean, Lakuntzan) Artajones - Lagun Artea (Abenduaren 8an)
ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa 11. jardunaldia
Etxarri Aranatz 1 – Altsasu 0 Lagun Artea B 2 - Rotxapea 1 Etxarri Aranatz eta Altsasuren arteko derbyko 3 puntuak Etxarri Aranatzen geratu ziren. Bi taldeak kiroltasun handiarekin aritu ziren. Lehen zatian Etxarrik dominatu zuen, baina gol aukera asko huts egin zituen. Azkenean, 40.minutuan Mikelek Altsasuren atea zulatzea lortu zuen. Bigarren zatian Etxarrik dominatzen jarraitu zuen, eta Altsasuk, nahiz eta aukera politak izan, ez zuen asmatu. Lagun Artea B eta Errotxapearen arteko partida estuan 2. zatian Lagun Artea B-k dominatu egin zuen eta 2-1 irabazi. Sailkapena >> 1. 2. 8. 13.
Beti Kozkor . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22 p Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .15 p Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .10 p
Asteburuko jardunaldia Altsasu - Amaya (Igandean, 15:45ean, Altsasun) Beti Onak B – Etxarri Aranatz (Igandean, 12:00etan, Atarrabian) Univ. de navarra – Lagun Artea B (Larunbatean, 15:30ean, Unibertsitatean)
Futbola Sakanako Futbol 8 Txapelketa
6. jardunaldia jokoan
Kimuen Futbol 8 Topaketan asteburuan joaneko 5. jardunaldia jokatu zen. Igandean 6. jardunaldia hartuko du Altsasuko Dantzalekuk.
6.jardunaldia Igandean, Altsasuko Dantzalekun 11:30etik 12:30era: Tipi Tapa – Lagun Artea 12:30etik 13:30era: Dantzaleku – Urdiain 11:30etik 12:30era: Kaixo – Txartel 12:30etik 13:30era: Sayas – Arbizu K.T. Atsedena: Etxarri Aranatz
kirola 13
Guaixe • 2013ko azaroaren 29a
Mendia / espeleologia
Urbasa eta Orobe, lurrazpitik Abenduaren 7an espeologia proiekzioa Altsasuko Iortia Kultur Gunean, 19:00etan
Altsasuko Mendigoizaleak Dantzaleku Sakana taldeak antolatuta, abenduaren7anespeleologiaproiekzioa hartuko du Altsasuko Iortia Kultur Guneak, 19:00etan. Igor Lanz, Sergio Hernandez eta Iñaki Oraa espeleologo sakandarrek prestatu duten Urbasako eta Orobeko sakontasunak proiekzioaz gozatzeko aukera izanen dute hitzordura hurbiltzen direnek. Lanean Basaura, Orobe, Tximua, Catedral, Mil Uno, Akuandi, Escalonada, Txintxaleze eta Los Cristinos kobazuloetako irudi ikusgarriekin gozatzeko aukera egongo da. Lanz, Hernandez eta Oraa espeleologoek Urbasan eta Oroben egindako espeologia irteeratan hartutako irudiak dira ikusgai jarriko direnak. Urbasa eta Orobe barrutik eta lurrazpitik ikusteko aukera paregabea, beraz.
Motoziklismoa Espainiako Abiadura Txapelketa
Ate handitik Mariñelarenak irabazi zuen Jerezeko lasterketa, Espainiako Abiadura Txapelketako azken proba. Txapelketa Ramosek irabazi badu ere, Mariñelarena ate handitik atera da, Mundialean ariko da hurrengo denboraldian
Jerezeko lasterketa 1. 2. 3.
Alex Mariñelarena Kafizh Syahrin Sebastian Porto
29:51.169 0.869ra 3.207
Pilota
keta irabaztea zen eta lortu dugu. Bagenekien txapelketa oso zaila zegoela eta Romanek akats bat egin ezean ez genuela aukerarik. Sekulako ilusioa eman dit denboraldia horrela bukatzea, garaipenarekin. Nire taldeari, Targobank Motorsporti bihotzez eskertu nahi diot urte honetan barna egindako lan guztia. Talde handia da” adierazi zuen irurtzundarrak.
Espainiako Abiadura Txapelketa. Moto 2 1. 2. 3.
Roman Ramos Alex Mariñelarena Kafizh Syahrin
173 puntu 167 puntu 155 puntu
Jerezek hartu zuen Espainiako Abiadura Txapelketako azkeneko proba. Moto 2an Alex Mariñelarenak (Targobank Motorsport, Kalex) motorraren gainean hegan egin zuen eta entrenamendu ofizialetan polea lortu zuen, lasterketan lehen postutik ateratzea, hain zuzen. “Txapelketa lortzea oso zaila ikusten dut, Ramosek 20 puntu ateratzen dizkidalako. Baina Mundialera joan aurretik Espainiako Abiadura Txapelketari garaipen batekin esan nahi diot agur, Targobank Motorsport nire taldearendako” adierazi zuen Mariñelarenak lasterketa hasi baino lehen.
Jaun eta jabe
Urbasako Akuandi. internet
Sekulako progresioa
Esan eta egin. Román Ramos (Ariane) liderrak nahiago izan zuen Espainiako Abiadura Txapelketa ziurtatzea, eta horregatik ez zen aurreko lehia estuan sartu. Baina Mariñelarenak hasieratik aurrea hartu zuen eta sekulako ikuskizuna eman zuen. Lasterketako protagonista nagusia izan zen eta nahiz eta Kafizh Syahrin malasiarra (Kalex) atzean izan, ez zuen arazorik izan Jerezeko proba irabazteko. Syahrinek eta Sebastian Portok osatu zuten podiuma. Roman Ramos liderra 5.a izan zen eta Espainiako Abiadura Txapelketa irabaztea lortu zuen, irurtzundarrari 6 puntu aterata.
Sari potoloena: Mundialera joatea Espainiako Abiadura Txapelketa irabazteak pastelari ginda jarriko lioke, baina sari nagusia lortu du Mariñelarenak, inportanteena: hurrengo urtean Munduko Motoziklismo Txapelketan aritzea, Moto 2 mailan, Tech 3 eskuderia frantziarrarekin. Yamaha eskuderia ofizialeko talde satelitea da. Alexek Danny Kent pilotua ordezkatuko du eta Marcel Schrotter pilotu alemaniarra izango du taldekide. Dagoeneko talde berriarekin entrenamendu batzuk eginak ditu. Esaterako, aste honetan astearte, asteazkenean eta ostegunean Almerian egon zen, Tech 3 taldeak denboraldi honetan erabili duen Mistral610 motorra probatzen. “Kontentu daude. Sentsazioak onak dira. Oraindik taldean egokitzea falta zait, esperientzia hartzea, baina gogoz nago” kontatu digu pilotuak. Abenduan eta ilbeltzean atseden
Denboraldi bikaina egin du Mariñelarenak. Espainiako Abiadura Txapelketan 4 garaipen lortu ditu –Montmelón, Albaceten, Nafarroako Zirkuituan eta Jerezen–, baina Aragoiko Motorlanden 3.a izan zen eta Albaceten 5.a, eta hor egin zion ihes txapelketak. Nolanahi ere, denboraldian barna sekulako progresioa egin du irurtzundarrak, eta Mundialeko 7 probatan parte hartu du. Lehenik eta behin Jerezen eta Alemanian aritu zen, bere ohiko taldearekin, Targobank Motorsportekin, gonbidatu moduan. Gero Misanon, Aragoin, Malasian, Australian eta Japonian lehiatu zen, Blusens Avintia taldearekin, Dani Rivas pilotua ordezkatzen. Nahiz eta Japoniako Sari Nagusian eskumuturra hautsi eta oraindik osatzen egon –horregatik ezin izan zuen Mundialeko azken proban, Chesten aritu–, igandeko Jerezeko garaipen ikusgarriarekin denboraldiari eta Espainiako Txapelketari agur esan dio pilotu irurtzundarrak. Ospatzeko afari ederra egin zuen igandean pilotuak Targobank Motorsport taldeko kide guztiekin. “Alde batetik pena ematen dit taldea uzteak. 3 urtez nire taldea izan da eta oso harreman estua dut eurekin. Baina esan diet harremanetan jarraituko dudala eta denbora aterako dudala eurei ere laguntzeko. Ni ordezkatzeko beste pilotu bat hartuko dute eta ahal dudanean laguntza ematera jaitsiko naiz” adierazi digu Alexek.
hartzen dute mundialeko taldeek, erregelamenduari jarraiki ezin dira entrenamendu ofizialak egin. Hortaz, otsailean ekingo dio irurtzundarrak lanari, martxoan abiatuko baita Mundiala, Qatarren. Bitartean atsedena hartuko du, lesionatuta duen eskumuturra osatzeko. “Lehiatzen aritu naizenez oraindik ez da behar bezala osatu. Atsedena ongi etorriko zaio eskumuturrari” adierazi digu barrez.
Kirofanoa Atzera ere kirofanotik pasako da Mariñelarena, eskuineko besoan “sindrome compartimental” deritzona duelako, motor gidariek ohi-
koa duten lesioa. Besaurrea gehiegi garatzen zaie, eta nerbioak estututa gelditzen dira. Ondorioz, ezin dituzte behatzak behar bezala erabili. “Lasterketaren batean arazoren bat izan dut eta ebakuntza egitea beharrezkoa dut” esan digu. Lehenbailehen osatzea nahi du pilotuak, denboraldi berriari ekiteko. Zaragozan bizi da baina osatzeko prozesu honetan Irurtzunera etorriko da. “Badaukat etxera etortzeko gogoa. Enduroko motorra badut, eta bueltatxo batzuk emango ditut, forman jarraitzeko” aipatu digu. Gero Mundialaren eromena etorriko zaio. Ibilbide berrian zorte onena opa diogu.
Taldeari eskaini zion garaipena
Bakaikoa Nafarroako lau t´erdiko finalera Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuak Nafarroako Gazteen Mailako Lau t´erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko finalerdiak hartu zituen asteazkenean: Lehen partidan Lasori (Uharte) 13-18 irabazi zion Olaizolak (Bortziriak). Eta bigarrenean Zalduendo (San Migel) 7 tantotan utzi zuen Erreka taldean dabilen Joanes Bakaikoa etxarriarrak. Hortaz, finalerako sailkatu da Bakaikoa eta txapela janzteko Bortziriak taldeko Olaizolaren kontra aritu beharko du. Hala ere, ostiralean Olazarren aritubeharkoduBakaikoak,laut´erdian. Altuna izanen du arerio.
“Oso kontentu nago gaurko garaipenarekin. Gure helburua laster-
Mariñelarena Tech 3 taldearen Mistral610 motorra probatzen, aste honetan Almerian. facebook
Saskibaloia Sakanako I. Saskibaloi Topaketak
3. jardunaldia
3. jardunaldia hartuko du Altsasuk
Igandean, Altsasuko Zelandin 11:00etan: Putterri – Martinsasti 12:00etan: Balankaleku – Beriain
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako I. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu, hainbat erakunderen laguntzarekin. Helburua sasakibaloia sustatzea da. Aipatu topaketetan premini mailako taldeak lehiatzen dira, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak. Igandean 3. Jardunaldia hartuko du Altsasuko Zelandi kiroldegiak.
14
Guaixe • 2013ko azaroaren 22a HAURREK ALBUM ILUSTRATUA SORTZEKO GONBITEA: Mank-eko Euskara Zerbitzuak eta Altsasuko Udalak eginiko eskaintza da, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei
kultura >> Iturralde irakurri, gozatu eta hizketatu Abenduaren 18an, asteazkenean, 9:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da idazlea
Hizpide izanen diren liburuak Poloniako lautada izoztuak eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak dira onbite bikoitza egin dute Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta AEK-k. Joxe Mari Iturralde idazlearen bi liburu proposatu dituzte, haietako bat, edo biak irakurtzeko gonbitea eginez. Haiek irak u r r i z g o z at u o n d o r e n , idazlearekin berarekin iritziak trukatzeko aukera izanen da, tolosarra literatur solasaldi batera gonbidatu baitute antolatzaileek. Euskaltegietako ikasleei eta gainontzeko sakandarrei euskarazko
G
literaturako bi obra horiek ezagutzeko gonbitea luzatu diete Manketik eta AEK-tik.
Liburuak Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001). Erdi mailakoa. Maitasunistorio bat kontatzen du bukaerara arteargitukoez dena. Horrela liburu guztian zehar misterioa mantenduko du. Narrazio berezia da, misteriotsua eta interesgarria, normalean oharkabean pasatzen diren detaile txikien deskribapenari garrantzi handia ematen diona. Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Goi mailakoa. Rasputin ErrusiakoRomanov dinastiaren azkenurteetan ospehandikopertsonaiaeztabaidatsuaizanzen.JoxemariIturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.
zuzenduta. Abenduaren 20an, ostiralean, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Abenduaren 17a baino lehen eman izena 948 564 155 edo iortia@altsasu.net
Etxarriko Irakurle Taldea Arretxeren azken liburuarekin Abenduaren 12an, ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian
txarriko Irakurle Taldea heldu den ostegunean elkartuko da Victoriano Huizi udal liburutegian. Jon Arretxeren 19 kamera liburua izanen dute hizketa-gai, Patxi Mikeoren gidaritzapean. Euskaraz irakurtzeko ohitura indartu eta irakurritakoaren gainean beste irakurle batzuekin partekatzeko, gozatzeko, sortu da Irakurle Taldea. Parte hartu nahi duenak liburua irakurri eta liburutegian izena eman beharko du.
E
Irakurketa plana Abenduaren 12an, 19 kamera, Jon Arretxe. Ilbeltzaren 30ean, Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe Martxoaren 13an, Zoaz infernura, laztana, Andu Lertxundi. Maiatzaren 8an, Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre. Garagarrilaren 26an, erabaki gabe (Durangoko azokako berriren bat).
Elortz ibarreko abesbatzak errepertorio anitza ekarriko du Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Emanaldi dibertigarria eta mugimendu askokoa iragarri dute
rkudengo Ama Abesbatzak gonbidatuta etorriko dira Altsasura Noain inguruko abeslariak. Biharko prestatu duten programa erlijio-musika, musika espainiarra, euskal folklorea eta Hego eta Ipar Amerikako musikak osatzen dute. Laura Alvarezek zuzenduko du abesbatza. Pianoan Isabel Alvarez ariko da, eta perkusioan Jesus Mari Olleta. Aurreneko biak ere Noaingo musika eskolako irakasleak dira eta eskarmentu handia dute, hainbat abesbatzarekin elkarlanean aritu baitira. Noain-Elortz ibarreko musika eskolatik sortu zen abesbatza, 1998an. 2002an hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza Laura Alvarezek. Ibarreko ekitaldi eta ospakizunetan parte hartzen hasi ziren eta handik Nafarroako eta kanpoko beste herrietara egin zuen salto.
E
bazterretik Juankar Lopez-Mugartza
Tartarin Tarascongoa Egun hauetan Rafael Carasatorreren Barranca Burunda liburua irakurtzen ari naiz, beti bezala, atsegin handiz. Izan ere, 1993an argitaratu bazen ere, ez du gaurkotasunik galdu eta, liburu-dendetan deskatalogaturik ez badago, erostea gomendatzen dizuet. Adibidez,liburuarenatalbateanArakilgo despopulaturiko herriei buruz hitz egiten da eta beste batean Sakanako herri guztien oikonimia (etxeen izenak) eta toponimia jasotzen da;bainalanerraldoihonetangehien nabarmentzen den atala hiztegiare-
na da. Hitzak, esapideak… gai asko biltzen dira liburu honetara; adibidez, tartagileen hiztegia (“aie” esnez, irinazetaazukreazegindakoahiada, “aparra” esnearen mamia, “artopila”), sukaldariena (“ajoliyue” ozpina, gatza eta baratxuria irabiaturik lortzen den saltsa), artzain eta abeltzainena (“firri”, “altxerriye” ardiaren ongarria, “azpiontza” ongarri legamiatua) eta beste ogibiderena. Halere, nire mesanotxean liburu bat baino gehiago izan ohi dut. Izan ere, azken aldi honetan Alphonse Daudet idazle frantziarraren Tartarin Tarascongoa izeneko eleberria irakurtzen ari naiz. Bertan, On Kixo-
te berri bat balitz bezala, errealitatearen gordintasuna gainditu duen gizon ameslari baten abenturak kontatzen dira. Egilea (eta harekin batera bere eleberriaren protagonista) Flaubert, Goncourt, Guy de Maupassant edo Emile Zolaren beraren naturalismotik haratago doa, literatur mugimendu honi darion ikuspegi tragikoa, umorez gainditu nahi baitu edo, gutxienez, saiatu, beti garaile ateratzea lortzen ez badu ere. Giro umoretsu berean, nik kontatuko dizuet Daudetek berak kontatzera ausartu ez zena. Tartarin ez da etxean gelditzen, Marseillara doa, Afrikara, Aljeria alde-
ra, edo behar den lekura ongiaren alde egiteko, jasan ditzakeen zigor larrien beldur izan gabe. Liburuaren pasarte batean Okzitaniako Tolosara hurbiltzen da “Aingeruguardiyekoeguna”-ren kariaz auzate bat antolatu baitu hango udalak eta ardoa, gazta eta axuria banatu behar omen ditu jendearen artean. Hamaiketako ederra egiteko gogoz doa gure Tartarin, baina, a zer desengainua! Hara hurbildu eta haundi-maundiak besterik ez daude bilkura hartan eta ez diote ezta sartzen ere uzten. Berak ez du horregatik amore ematen: dotore-dotore jantzi eta, orain bai,
lortzen du sartzea jaiaren erdian. Halako batean, mahaietan zeuden aie,aparra,artopila,ajoliyueetabesteakhartuetahaizatuegitenditubaxalo guztien traje berriak zikinduz eta markesa itxura duen emakume batenmusuaaparrezbetetzen.Hango gizon prestuak blastakoak ematen hasten zaizkio Tartarin arinari, baina honek ez du, halere, bere aitoren seme itxura galtzen eta jipoia estoikokijasotzenduenbitarteanhitz zuhur hauek esaten ditu ozen eta gora: “Gure abereen ekoizpen gozoenak eman dizkizuet gaur zuei; zuek, ordea, egunero ematen dizkiguzue guri firri, altxerriye eta azpiontza.”
kultura 15
Guaixe • 2013ko azaroaren 22a
Astearte musikatua afarroako Gobernuak, abenduaren 3an, asteartean, Nafarroaren Eguna ospatzeko makina bat ekitaldi antolatu ditu. Haien artean daude egun horretan bertan, 13:00etan, Nafarroako 75 abesbatzak eta orkestrak beste horrenbeste herritan eskainiko dituzten kontzertuak. Guztiak Nafarroako Ereserkiarekin hasiko dira. Sakanako musikariek ere parte hartuko dute egitarau horretan. Irurtzungo elizan, Berriozarko Elkarrekin abesbatza ariko da. Altsasuko Iortia kultur gunean, berriz, kontzertua eskainiko du Erkudengo Ama abesbatzak. Etxarri Aranazko abesbatza, azkenik, Lekunberriko elizan ariko da.
N
Bertsolariak Bakaikun akaikuko Gazte Asanbladaren 16. urteurrenaren barruan, bihar bertso-afaria izanen da Bakarrekoetxea elkartean. Julio Soto eta Eneko Lazkoz ariko dira bertsotan. Etxarriarra aurreko asteburuan Altsasun izan zen Xabier Silveirarekin batera, EHEko bi kideen etxeko atxilo-aldia zela eta antolatutako bertso bazkarian.
B
Euskaldunak biltzeko ekitaldi sorta Irurtzunen Abenduaren 3tik ilbeltzaren 4ra izanen dira Euskal Ekitaldiak
izkuntzaren erabilera sustatzeko guneak, proposamenak, antolatu eta Euskal Ekitaldiak programa elkartu ditu Aizpea euskara taldeak. Gero eta irurtzundar gehiago dira euskara dakitenak. Ezagutzeak, ordea, ez du erabiltzea esan nahi eta hori nabarmena da Irurtzunen. Horregatik, Aizpeatik euskara dakiten irurtzundarrei (eta inguruko herrietakoei) plaza batzuk eskaini nahi dizkiete, euren hizkuntzan, euskaraz aritu daitezen.
H
Alez ale Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek urtero abenduaren 3a Irurtzunen egonen direla badakite. Eta aurten ere hala izanen da, 17:00etan. Bizipoza ikuskizun berria ekarriko dute Irurtzunera pailazoek. Sarrerak 6 € Martxuetan eta Pikuxarren daude salgai abenduaren 2ra arte. Kiroldegiko
txarteldegia 16:00etan zabalduko da abenduaren 3an. Euskal Ekitaldietan urtero ez da txangorik falta. Izena ematen duten irurtzundarrek abenduaren 6an Orba ibarreko erromanikoa ezagutzeko aukera izanen dute. Arkitektura estilo hori ezagutu ondoren Garinoainen bazkaltzeko aukera izanen da. 9:00etan abiatuko dira autobus geltokitik. 20 €, bazkaria barne. Izen ematea Pikuxarren edo Iratxon egin daiteke abenduaren 3ra arte. Erika Lagoma eta Uxue Alberdiren bertsokerarekin gozatzeko aukera izango da, abenduaren 21ean, 21:30ean, Iratxo elkartean. Txartelak 15 €tan eskuratu daitezke. Pikuxarren eta Iratxon eman daiteke izena. Gehienez ere 80 pertsonarendako tokia dago. Euskal Ekitaldiak Irurtzun Telebistaren 5. saioaren mustutzearekin despedituko dira ilbeltzaren 4an, larunbatean, 20:00etan Pikuxarren. Telebista irurtzundarrak larunbatean bere 4. saioa
Nazabal, sortze prozesu parte-hartzailean Zigilua, prozesua eta interakzioa erakusketa abenduaren 1etik 23ra arte, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta, domeketan, 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean
tziar Nazabalek bere margolanak sortzeko estilo bat, zigilu bat opatu zuen aspaldi: leherketak. Koadro baten sortze prozesuan lehen lehenik sentimendu, mantxa eta testuren leherketa egiten du. Eta oihal gaineko zipriztin horiek oinarri hartuta sortzen du margolana Nazabalek. Teknika hori erabiliz Marokoko arkitekturak eta leku bitxiak margotzen hasi zen. “Iritsi zen momentu bat leherketa hori bera bakarrik ederki lan egiten zuena eta obra abstraktuak sortu nituen”, azaldu digu margolariak. Eta handik biluzien eta pasioaren isla diren koadroetara pasa zen. Emakumezkoen posturak, gizonak, bikoteak eta sexua biltzen dituen sail horren zergatiaz galdetuta, Nazabalek azaldu digu “denok esaten dugu denok oso libre, irekiak garela. Baina, egia esanda, ez gara ausartzen eta ez dugu normaltasunez hitz egiten. Ni neu barne. Nabaritu nuen gai hau landu nahi nuela eta, gainera, normaltasunez. Hori nire obran islatu nahi nuen. Artera eraman nahi nuen. Nik uste era sentsual eta erotiko batean”. Teknika horren garapena hiru sail horietan ikusteko aukera izanen da Iortia kultur gunean, baina
I
Egitaraua Euskarak 365 egun. Abenduaren hasieran. Noiznahi, nonahi, orain, hemen. Geu izateko euskararen herrian, egizu argazkia euskararen alde. Bizipoza. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots. Abenduaren 3an, asteartean, 17:00etan kiroldegian. Erromanikoa Orba ibarrean. Abenduaren 6an, ostiralean, 9:00etan autobus geltokitik. Bertso-afaria. Erika Lagoma eta Uxue Alberdi. Abenduaren 21ean, larunbatean, 21:30ean Iratxo elkartean. Irurtzun Telebistaren 5. saioa. Ilbeltzaren 4an, larunbatean, 20:00etan Pikuxarren.
mustu zuen. Ferien, Pikurock-en, antzerki zikloaren edota San Martin festen berri jaso nahi duenak Irurtzungo Euskaraz blogean
Parte hartzeko gonbitea Oihal handi bat egonen da. Jendearen kolaborazioa Abenduaren 12an, eskatzen nean, 23:00etan egu ost dutetanire sortze prozesuko lehen pauso hori, leherketa, egiteko. Jendeak sentitzen duena egin dezala. Berdin du non bota nahi duen mantxa, nola, testura… Horretarako han material batzuk egonen dira. Joan zaitezte zikintzekoaproposadenarroparekin. Une hori oso garrantzitsua da. Gero niretako ez da batere erraza izanen. Etxean leherketak neurri batean bideratu ditzakedalako. Hemen ez. Jende askok bideratu-
bereziki biluzi eta pasio sailekoak, horiek ez baititu herrian erakutsi. Haiekin batera, sail horietako koadro txikiak ere izanen dira, edozein
Egunero euskaraz Abenduaren3a,asteartea,Euskararennazioartekoegunada.Egun horretaneuskararenaldekomakinabatadierazpenizatendira.Aizpea euskara taldeak Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako kanpaina bere egin du eta euskaraz 365 egunez aritzeko deia luzatu du.Kanpainakokartelarekinherrikotaldeeiargazkiakegitenarizaizkie eta harekin mosaiko bat osatzekoasmoaduteAizpeakoek.Nahi duenak argazkiak egiteko gonbitea luzatu dute. Euskaraz bizitzeko gonbitea egin du Aizpeak.
(http://blogak.com/irurtzuneuskaraz) du ikusgai.
ko ditu leherketak. Ez dakit zer egin e n Abenduaren 16tik 22ra, 20:00etatik 22:00etara dudan. Leherketa ikusi arte. Buruari eman beharko diot. Kaleak izanen direla suposatzen dut. Biluziak lantzeko prozesua aldrebes baita. Lehenikikatz-ziriekinbiluziaklandueta ondoren leherketa doa. Zuzenean margotuko dut erakusketan eta jendeak ni lanean ikusteko aukera izanen du. Presioa da niretako baina oso polita ere bada. IrantzuGonzalezdantzariaksalaeta , koadroartean Abenduaren 1ean dantzan musn ea 18:30 tuko du erakusketa. Azalpenak emateko prest izanen da Nazabal aurreneko egunetik.
poltsikorako eskuragarri direnak. Erakusketako 5. atala bidaietan Nazabalek akuarelaz egindako lanak izanen dira ikusgai.
SAKANAKO ASTEKARIA • 2013ko azaroak 29, ostirala • 2. aldia • 442. zenbakia
G
asteko >> : eguraldia ostirala
euria: 18% Min: -1 Max: 6
: tenperatura>>
larunbata
igandea
astelehena
asteartea
asteazkena
osteguna
euria: 85%
euria: 30%
euria: 23%
euria: 5%
euria: 13%
euria: 18%
Min: 2 Max: 5
Min: 1 Max: 4
Min: 0 Max: 4
Min: 0 Max: 9
Min: 0 Max: 9
Min: 1 Max: 7
Azaroko
bazkide zozketa
Max. °C
Irurtzun Etxarri A. Altsasu Aralar Urbasa
Min. °C
: ilargiaren aldia>> euria l/m2
-. . . . . . . . . . - . . . . . . . . .6 . . . . . . . . -3.8 . . . . . .68.8 6 . . . . . . . . -0.1 . . . . . .69.2 0 . . . . . . . . -7.7 . . . . . . . .2 . . . . . . . . -4 . . . . . . . .67.6
ilberri
ilgora
3
9
ilbete
ilbehera
17 25
>>11 galdera
Agustin Lopez de Zubiria Bakaikuko gaztain mozte egunaz Testua eta argazkia: Erkuden Ruiz Barroso
AZAROKO SARIAK: 1- KUKUXUMUXU MAINDIRE LOTE BAT + 2 SARRERA EKAINBERRI + XOTA IKUSTEKO 2 SARRERA 2- PIRRITX ETA PORROTX SUDADERA + LACTURALE ZENTRORAKO BI SARRERA + XOTA IKUS-
TEKO 2 SARRERA 3- SUKALDEKO LACTURALE ZAPIA + LACTURALE ZENTRORAKO BI SARRERA + XOTA IKUSTEKO 2 SARRERA 4- LIBURU LOTEA+ LACTURALE ZENTRORAKO BI SARRERA + XOTA IKUSTEKO 2 SARRERA
1. Zer zen gaztaina mozte eguna? Lehen gure bizia zen. Gaztainak eraman behar genituen etxera, guk jateko eta txerriei emateko. Gauza askotarako erabiltzen genuen gaztaina. Data hau ailegatzen zen eta esaten zen gaur gaztaina mozte izango zela. Herri guztia joan eta hemen pasatzen genuen, gaztainak bildu arte. Orain ez da lehen bezala. Orain hasi da mugitzen eta inportantea da egitea. Ea hartzen duen indarra hurrengo urteetarako. 2. Zer pisu zuten gaztainek garaiko elikadurarako? Egunero jaten genituen. Lehendabizikoak egosiak. Gozo zeuden, freskoak zirenean. Lehortzen zirenean zuloan edo danbolinean egiten genituen. Maiatza arte geneuzkan gaztainak. Guk zazpi gurdi atera izan ditugu. Etxean, ganbaran utzi eta ostiral guztietan buelta eman behar zen, hurrengoan berriz ere buelta eta horrela hilabete bat edo. Gaztaina fresko zegoen, baina ez zen gogortzen ezta usteltzen ere. Bertan uzten badugu usteldu egiten da, mugitu egin behar da. 3 Familia bakoitzak hainbat gaztainondo zituen, ez? Bai. Bakoitzak zeuzkan arbolak markatuta. Orduan, batzuek zeuzkaten 10 gaztainondo, beste batzuek 20 eta beste batzuek 200, denok ere asko. Nik gaztaina asko neuzkan. Arbolak nahastuta zeuden basoan, eta bakoitzak bazekien berea zein zen eta behean jartzen ginen, gaztainak makilekin moztu eta haiek bildu egiten genituen. Aldemenekoak igual bete betea zuen lurra eta haiek ezta ukitu ere. Errespetatzen ginen eta horrela egitean ondo.
4. Zenbat gaztainondo zeuden Bakaikun? Hori bai ezin dizudala esan. Milaka, ez dakit zenbat egongo ziren. Hirurogei edo laurogei etortzen ginen gaztainak moztera eta hamar arbola baino gutxiago ez zeuzkan inork eta ehundik asko gora batzuek, beraz, ez dakit zenbat izango ziren. 5. Zer gertatu zen? Zergatik daude gutxiago? Gaitza sartu zen eta ihartzen hasi ziren. Gainera, gu kasu gutxiago egiten hasi ginen eta gero pagoa, haritza eta sasia etorri ziren eta jan du bastante lekua. 6. Lehen gaztainondoak asko zaintzen zenituzten. Ikusten bagenuen adar bat zakarra zela edo ihartu behar zela aizkorarekin lepatu esaten dena egiten genuen. Hurrengo urtean kima bat ez bazen ateratzen arbolari gaztaina on baten adarra txertatu egiten genion. Horrela arbola zabal-zabal hazten zen, eta ez altueran. Baina utzi denean asko luzatu dira eta punta ihartzean gaztaina ezin da hartu. 7. Zenbat gaztaina mota daude? Nik ezagutzen ditut hiru klase. Basoan gehien aurkitzen ziren gaztainak latxak ziren. Hori zen ona. Lehendabizi ateratzen dena eta handiena da. Etxera eramaten genituen eta gero hamar egunera edo saboia, beranduagokoa, zegoen. Orduan saboia hartzeko deia egiten zen. Inurrin bat egoten zen bitartean, baina saboia zen azkenekoa. Arbolan ikusten da zer klasekoak diren. Gaztaina botatzen hasten denean latxak ikusten ditu-
gu. Lehendabizi ateratzen dira. Latxa hartzen ari garela inurri ateratzen da, inurrian bi ipurximur eta bat ona dago. Eta gero saboia ikusten da goian dagoela berde-berde. Itxoin behar da, eta haiek botatzen hasten direnean bildu. 8. Jendea basora etortzen da gaztainen bila? Asko. Orain, kotxeak daude eta bidea ona denez, egunero etortzen da jendea. Orain gaztainak erortzen hasten direnean egunero pasatzen dira hemendik, herrikoak eta kanpokoak. 9. Zer moduzko urtea izan da gaztainetarako? Txarra. Lehortu zuen eta bere garaian lora hartu behar zuenean edo hezetasuna zegoenez lore gutxi hartu zuen. Gaztaina mozte egunean uste genuen ez genuela hartu behar bat ere. Baina handi batzuk eta berandukoak atera dira, ale onak, gainera. 10. Bakaikuko basoetan fruitu lehor gehiago aurkitu daitezke? Ez, hemen basoan gaztaina dago. Sagarmina ez dago ia, ez dauzkagu herrian sagarrak eta maizpilak lehen hartzen genituen ere. Orain txoriek jango dute edo ez dakit. Ez diote kasurik egiten. 11. Nola gustatzen zaizkizu zuri gehien? Niretzako ondo jartzen direnean erreta, ondo erreta, ez gehiegi. Horrela bada gaztaina ona da jateko. Zaila da ongi erretzea, ez da gehiegi erre behar. Hortza onak dituenak gordinik jan ditzake, eta ximeltzen edo lehortzen direnean goxoak dira egosiak.