Sexu erasoa Altsasun
>>3/5
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 12, ostirala • 2. aroa • 540. zenbakia
«Mari» film laburra mustuko du Mazkiaranek Kultura >> 15
Altsasuko nesken futbol taldea Txapeldunen Faserako sailkatu da bere estreineko denboraldian. Otsailaren 20an ekinen diote
Kirolak >> 13
Zortzi egunetan bi hildako errepideetan Larunbatean Aizkorben gizon bat hil zen. Aurreko astean auto batek gaztea harrapatu zuen >>6
Parlamentariek klinika bisitatuko dute Klinika publiko bihurtzea aztertzeko mozioak ez du Nafarroako Parlamentuan aurrera egin >>8
Altsasuarretik duen Goya saria San Felipe «Hijos de la Tierra-n» >>14
Kinto ospakizunak joan dira>>10-11
Ihote deiaren segida
>>16-23
2
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
ZORION agurrak ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!
Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • zorion@guaixe.eus • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke: 3035 0018 47 0181012564 Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!
»
otsailak
12-18
Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: gutunak@guaixe.eus
Eukene Zorionak Eukene!!!!! Asko maite zaitugu guapa. Izei, Olaia eta famlia.
Zorionak aitatxo!!!!! Bihar ospatuko dugu. Maite zaitugu. Izei, Olaia eta ama.
Musika
Erakusketak
Gani Mirzo. Otsailaren 13an,
Zero grabitatea. Otsailaren 18tik martxoaren 17ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.
Hitzaldiak Euskal preso eta iheslariak etxera. Otsailaren 12an, ostiralean, 18:00etan Arbizuko udaletxean. Hizlaria: Juan Mari Olano.
larunbatean, 20:00etan Irurtzungo kultur etxean. Irak-eko Domiz
Izei Zorionak Izei!!!!
Eneritz ZORIONAK
Gure etxeko kirolaria. Izugarri maite zaitugu. Olaia ta gurasoak.
5. urtebetetzean. Familia guztiaren partez.
Bazkideek deskontua Bakarra:
errefuxiatu eremuarekiko elkartasun kontzertua.
Zinema Paulina. Otsailaren 12an, ostiralean, 21:45ean eta otsailaren 14an, domekan, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Joy. Otsailaren 12an, ostiralean, 22:00etan eta otsailaren 14an, domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean. El viaje de Arlo. Otsailaren 14an, domekan, 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Los odiosos ocho. Otsailaren 18an, ostegunean, 19.00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.
Bazkideak:
Film laburrak Mari. Otsailaren 14an, domekan, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Yolanda Mazkiaran Zelaia.
Bizikleta irteerak Mendiluzeko harrespila. Otsailaren 14an, domekan, 8:30ean Altsasuko Zumalakarregi plazatik eta 9:20ean Urbasako kanpinean. 60 km. Barranka txirrindulari taldeko mendi bizikleta taldea.
Baratza eta ilargia. Otsailaren 12an, ostiralean, 19:15ean Bakaikuko udaletxeko goiko aretoan. Hizlaria: Aingeru Tabar.
Elikadura jokaeren nahasteen errealitatea (anorexia, bulimia eta abar). Otsailaren 15ean, astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Garbiñe Agirre, anorexiaren eta bulimiaren kontrako Euskadiko elkartekoa.
Bestelakoak Inauteri festa. Otsailaren 13an, larunbatean, 17:00etatik aurrera Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Futbolin txapelketa. Otsailaren 14an, domekan, 18:00etan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Zerbitzu sozialen defentsan, zaintza zaindu. Otsailaren 15ean, astelehenean, Etxarri Aranazko azokan, otsailaren 16an, asteartean, Irurtzungo azokan eta otsailaren 17an, asteazkenean, Altsasuko azokan, 11:00etatik 13:00etara. LAB.
Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren 12an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak. Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren 14an, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan, elkarretaratzea.
Altsasu
Sagrado Corazoni ingurumen saria SagradoCorazonikastetxearenpatioan ehun urte izanen dituen hagina dago. Zuhaitzaren inguruko diziplinaartekoproiektualanduduteikastetxeko DBHko ikasleek, natur zientziak,literatura,matematikaketateknologia ikasgaiak hartzen zituena. Josune Perez eta Eva Uriz irakasleenkoordinaziopeanGure Zuhaitzak lana ondu zuten. Felix Rodriguez de la Fuente fundazioaren EnArbolar lehiaketaraaurkeztuzutenetazuhaitz berezieningurukoNafarroakosaria irabazi du Sagrado Corazon ikastetxeak. Zehazki, bizitzarako zuhaitz handiak proiektuaren barruko sariketa da Altsasuko ikastetxean irabazidutena.EuropakoBatasunaren Life+programarenlaguntzadu.Bere helburua zuhaitz bereziak eta mendeak dituzten basoak zaintzea eta haien gaineko kontzientzia handitzea da.
SAKANA
Elikadura jokaeren nahasteak zertan diren jakiteko Otsailaren 15ean, astelehenean, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean hitzaldia
Gaztaroan izan daitezkeen elikadura jokaeren nahasketen errealitateagurasoeiazaltzea.HorixedaAltsasu institutuko guraso elkarteak eta Burunda Mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako hitzaldiaren helburua.Anorexiaetabulimiadituzten pertsonen senideen elkarteko, Acabeko, koordinatzaile Garbiñe Agirre izanen da hizlaria. Gaiarekin interesa duen edozein pertsona dago hitzaldira gonbidatuta.
»
Sari gehiago Sagrado Corazon ikastetxea ikastetxe jasangarrien sareko kide da, (EsenRed). Jasangarritasunaren nazioartekogazteenkonferentzian, Confint-en, Nafarroa ordezkatuz Bartzelonan izan ziren ikasleak 2014an eta, gero, haietako bat Bruselan joan den urtean. Bestalde, Atresmedia fundazioak eta SantillanakemandakoHezten duten ekimenak saria eskuratu zuen ikastetxeak 2014an. Ingurumen arloan, energia kontsumoa murrizteko eta sortzekoTxirrindulargiproiektua dute. Ikasleak ikastetxera oinez segurtasun osoz joateko ibilbidea egina dute. Bestalde, birziklatutakotresnekintxokoberdeaketalorategi bertikalak egin dituzte.
Interneten Erabilera Seguruaren Eguna ikastoletan Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako DBHko 4. mailako ikasleek, Nafarroako gainontzeko ikastoletako ikasleen modura, Interneten Erabilera Seguruaren Eguna ospatu zuten atzo, otsailaren bigarren asteko bigarren egunean. Nafarroako ikastolak Europako eTwinning eskola sare-kideak dira horren barruan, Jolas dezazun zure partea Internet seguruagoa lortzeko lelopean ospatu zen eguna. +www.guaixe.eus
3
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
ezkaatza >> Sexu erasoa Altsasun »
Altsasu
Jendetzak sexu erasoa salatu du Eraso sexistarik ez, ez Altsasun ez inon. Aski da! leloa zuen pankartaren atzean mila bat pertsona elkartu ziren Foru plazan herenegun. Larunbateko kinto ospakizunak zirela eta Altsasun festa giroa nagusi zela emakume batek taberna batean eraso matxista larria pairatu zuen, Guardia Civila ikertzen ari dena. Sexu eraso hori salatzeko Altsasuko mugimendu feministak
kontzentrazioa deitu zuen. Harekin bat egin zuten makina bat altsasuarrek, baita udaleko kideek ere. Gainera, UPNko Cristina Altuna, Geroa Baiko Consuelo Satrustegi eta EH Bilduko Asun Fer nandez de Garaialde Lazkano parlamentariak izan ziren. Kinto ospakizunetako azkena zuten gazteek, zortzikoen dantzak eten eta kontzentrazioarekin bat
egin zuten. Ordu laurdeneko elkarretaratzea txaloekin eta erasorik ez eta erasorik ez erantzunik gabe moduko oihuekin bukatu zen.
Bilkuran Altsasuko mugimendu feministatik adierazi zutenez, “Euskal Herri guztia festetan den egun hauetan hainbat herritan eraso matxistak izan dira: Tolosan, Lantzen eta bai-
ta Altsasun ere. Eraso bat eraso bat da eta ez du justifikaziorik. Berdin da zein testuingurutan den, festak badira ere”. Festa giroko jokabide matxista guztiekiko gaitzespena adierazi zuten, “larrienetik txikienera. Jaia eta festa ez dira inolako aitzakia duintasunaren kontrako jokabideak onartzeko”. Feministek gogorarazi zutenez, “kaleak, gauak, egunak, jaiak, per-
tsona guztion gozamenerako dira”. Eta gaztigatu zuten: “eraso hauek gizarte arazo bat dira. Jendarte guztiaren ardura da akto matxista hauei erantzutea. Kolektiboki ardura hori gureganatzen dugun heinean, halako erasoak gutxitzen joanen dira”. Horri lotuta, “eraso matxisten aurrean, jarrera aktiboa mantentzea pertsona guztion ardura” dela gogorarazi zuten.
»
»
Eraso sexistaren aurrean Altsasuko Udalaren adierazpen instituzionala
Eraso kasuan zer egin? 112 telefonora hots egin
Larunbatean Altsasuko taberna batean gertatu zen sexu erasoaren aurrean Altsasuko Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen atzo
Altsasuko Udalak jokabide matxista ororen aurka dagoela adierazten du, “edozein izanik ere hura eragin duen pertsona edo entitatea, eta are gehiago emakumeen osasunaren, duintasunaren eta askatasunaren aurkakoa denean”. Gehiago, uste osoa duela festetan eta jai-eremuetan ohiko diren jokabide hauek
ez direla gertatzen giroarengatik edo drogak kontsumitzeagatik, baizik eta emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasun ezan oinarrituta daudelako. Era berean, Altsasuko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria edo eraso matxistak pairatu dituzten emakumeen alde egiteko eta, batez ere, egoera horiek prebenitzeko, Udalak argi baitu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea dela bide
bakarra, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Herritar guztiei dei egiten die modu aktiboan parte hartzera udalak garatzen dituen eta berdintasunarekin eta indarkeriaren prebentzioarekin lotuta dauden programa eta proiektuetan. Adierazpen horren bidez dei egiten die, alde batetik, Altsasuko neskei eta emakumeei eremu pribatua eta publikoa erabakitzen duten eran okupatzeko duten esku-
bideari eutsi diezaioten; eta, bestetik, Altsasuko mutilei eta oro har gizonezkoei emakumeen aurkako indarkerian duten arduraren gainean gogoeta egin dezaten, eta kontuan har dezaten haien jokaera erabakigarria izango dela hura ezabatzeko. Altsasuko Mugimendu Feministak atzorako deitu zuen elkarretaratzearekin bat egin zuen udalak eta altsasuar guztiak parte hartzera gonbidatu zituen.
bat. Ez ditugu neurtu behar: hau txikia izan da eta ez dugu salatu behar. Eraso bat da. Pertsonaren duintasunaren kontra egin du. Eta, horregatik, salatu behar da.
erronka bat da. Gure defentsa, gure eskubidea da. Ez bakarrik indibiduala. Kolektiboa ere izan behar du. Emakume guztiok bat egin behar dugu eta defendatzeko eskubidea daukagu. Ez da soilik erasoa jasaten duen pertsonaren kontu bat. Autodefentsa kolektiboa izan behar du, guztion ardura.
Indarkeria matxistaren eraso bat jasan duen emakumeak 112 telefonora hots egin behar du. Altsasuko berdintasun teknikari Idoia Goikoetxea Gomezek azaldu digunez, “dei bakar horrekin erakunde eta profesional guztiak koordinatzen dira”. Etxera joan eta beste ezer egin baino lehen, “erasoa gertatu eta lehenengo gauza” 112 telefonora deitu beharra azpimarratu du teknikariak.
»
“Kaleak eta parrandak ere emakumeenak dira” Altsasuko mugimendu feministako kideak Eraso matxista larria festa giroan… Hori da Altsasun gertatu dena. Askotan iruditzen zaigu gauza hauek kanpoan gertatzen direla. Gure herrietan ere gertatzen da. Lantzen, Tolosan, Gasteizen… Festa hauetan leku askotan izan dira eraso matxistak. Zoritxarrez, Altsasun ere. Halakoak gertatzen direnean festa giroarena nabarmentzen da. Erasoaren ondoren aitzakiak entzun
izan ditugu. Hau ere zerbait feminista da. Aitzakiak entzuten dira gure ardura onartzen ez dugulako. Berriro ere emakumea dudan jartzen da halako aitzakiekin: parranda zela, ez naizela gogoratzen, zu ere etorri zinela… Halako gauza sentsazionalistak ezin ditugu onartu. Kontzentrazio bukaeran esan duzuenez, eraso bat eraso bat da beti. Hori da. Eraso bat beti da eraso
Eraso hau festarako leku batean izan da, baina erasoak edozein lekutan gerta litezke. Kasu honetan parranda zen, gaua zen. Egia da guk, emakumeok, oraindik leku hauek gureganatu behar ditugula. Kaleak eta parrandak ere gureak direlako. Ezin dugu ahaztu egunerokotasunean gertatzen direla, eta edonon. Autodefentsa feminista aipatu duzue behin baino gehiagotan. Autodefentsa feminista gure
Halako erasoa jasaten duen emakume batek zer egin behar du? Hasteko feministok hemen gaudela jakin behar du. Eta herriaren elkartasuna duela. Oso garrantzitsua da jabetzea errua ez dela berea. Bera parrandan, edo edozein testuingurutan dago, eta berak ez du erasoa probokatu. Jakin dezala errua berea ez dela eta lasai egon dadila.
Erasoa pairatu duen emakume batek zer ez du egin behar. Behar bada pertsonala da. Baina egin behar ez duena da bere ohiturak aldatu. Horrela sentitzen badu, ateratzen segitu behar du. Bere eskubideak eskatzen segitu behar du. Isilik egotea azkena, bere ahotsa oso garrantzitsua baita. Eta mugimendu feministatik jendeari zein eskaera egiten diozue? Ez dezagun ahaztu, gu Sakana edo Euskal Herri gisa, ez gara munduko parentesi bat. Mundu osoan bezala hemen ere erasoak gertatzen dira. Ez da zerbait ezberdina. Adi eta lanean egon behar dugu, beti.
4
iritzia
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
astekoa Raf Atxuri
* Sakana japonieraz.
Fiturren
Fiturrera bertaratu zen Madrilera sakandarren multzo adoretsu bezain ongi gosaldutako bat. Momotxorroak, Juan Tranposoa, txistulariak, ereileak… baita Unanuko mamuxarruak dandismoaren kutsu pinpirin bat ematen ziotela ikuskizun basatiari. Sakandar segizio odoltsu, beldurgarri eta deigarria zinez. Sakana bazter urrunetako publiko zabalaren begibistan paratzea zen xedea eta segurue-
nez zerbaitean bete da helburua. Agerpenaren harian egunkari batek sakandar ordezkaritzaren kide baten adierazpen bitxi bat orriratu zuen: “ Jendeak ez du Sakana ezagutzen. Japoniarra ematen duela esan digute”. Bada ezjakin horiek ez zebiltzan oso oker japonieraz sakana hitzak arraina esan nahi duelako. Bitxikeria linguistikoaz harago miraz nago ordezkari haren txundimen eta eskandaluarengatik. Sakana
Pirinio eta Kantauri ondoko makina bat eskualde bezain ezezaguna da, Arabako lautada, Arratia edo Amikuze konparazione baterako. Niretako zinezko txundigarriena ondoko hau izan zen: sakandar saldo bat Madrilera joan eta ez zapaltzea Auzitegi nazionala, huraxe bai berritasunaren nabar mena. Pentsamendu honek ekarri ninduen beste eldarnio apokaliptiko batera: momotxorroak eta enparauak
senak agindurik eta adarraren deiak besterendurik Fiturrera gabe Auzitegi nazionalera sartzen ziren joare eta zintzarrien durundi hotsak lagun. Epaiketa gelan eta Enrike Zelaiaren begirada zorrotzaren pean eta Morkotsen arkatzik undergroundena erne momotxorro dantzarik psikodelikoena gauzatzen zuten. Palacios epailesak bitartean beste kafe bat eskatzen zuen axolabaiko. Hura bai akelarrea!
larriago izan. Etxeratek lan egiten du dispertsioak sortu dituen 16 hildakoak gatazkaren biktima gisa aitortu ditzaten. Istripuz hil ziren, baina istripuak euskal presoen senide eta lagun zirelako gertatu ziren. Karmele Solaguren Ekain Gerraren ama zelako hil zen duela 12 urte, eta otsailaren 18an, haren oroimenezko ekitaldia eginen dute. Berriz ere inoiz gerta ez dadin, dispertsioaren 16 biktimen aitortza behar dugu. Nafarroatik atera gabe, berta-
ko Parlamentuak istripua salatu du, zaurituari eta presoaren gertukoei elkartasuna adierazi die eta salbuespen espetxe politikak gaitzetsi ditu, presoen sakabanaketa eta urruntzea barne, eta horiek bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere ildo beretik doan adierazpena onetsi dute. Espainiako Auzitegi Nazionalean ere ohi ez bezalako jokabidea erakutsi dute fiskaltzak eta
epaileek, Askapenako auzipetuei absoluzioak emanez froga faltaren argudioan oinarriturik; zenbat euskal preso ez ote ziren kalean egonen Auzitegi horrek argudio bera aplikatu izan balie. Gure aldetik esan pozgarria dela jakitea auzipetuek haiek saihestu dutela, eta haien senideek etxean izanen dituztela. Arestian esan bezala pozaz baina zuhurtziaz hartu beharreko erabakiak eta epaiak dira. Etxerat
garri baten antzekoa den aminoazido natural bat dauka. • Kafeina eta teina daukaten edariak ez hartu (kafea, tea, “cola” edariak eta txokolatea), gutxienez, oheratu baino 3 edo 4 ordu lehenago. • Bazkaldu ondorengo siesta 30 minutukoa baino motzagoa egin. • Logelan tenperatura epela mantendu eta argi eta zarata maila baxuak izan.
• Ohean honako jarduera hauek ez egin: telebista ikusi, irakurri, irratia entzun. • Lo egin baino 2 ordu lehenago ez egin ariketa bizirik, ez erabili ordenagailurik edo ez ikusi telebistan programa bortitzik. • Arratsaldetan ariketa arinak egin. • Alkoholak eta tabakoak kalte egiten diote loari. Josefina Arregui Klinika
barrutik kanpora
Ilbeltz gazi-gozoa Baionako eta Bilboko karriketan oraindik aditu daiteke urtarrilaren 9ko manifestazioko oihuen oihartzuna. Gure senide presoen eta iheslarien eskubideak urratzen dituen espetxe politika amaitzeko aldarriak argi eta ozen ailegatu ziren Madril eta Parisko Gobernuen belarrietara berriz ere. Baina, denbora tarte txikia pasatu da politika horretan epe motzean funtsezko aldaketarik gertatuko den esateko; eta, hala ere, urte hasiera hau gertakariz
beterik etorri zaigu: alde txarrak eta onak; ohiko gertakari latzak, baina inoiz ez ohitzekoak; eta ohi ez bezalako erabakiak, pozaz baina zuhurtziaz hartu beharrekoak. Olga Comes bisitatzera zihoala haren lagun batek istripua izan zuen Leongo bidean Euskal Herritik atera baino lehen. Nafarroa eta Errioxa arteko mugan, atzetik jo zuen beste auto batek eta ospitalera eraman zuten zaurituta; baina, zorionez, ez zen
hara zer dien
Loa pertsona edadetuetan Lo egiteko arazoak sarriak dira pertsona adinduengan. Faktore askok izan dezakete eragina loaren kalitate edo kantitate aldaketetan: • Adina. • Zahartzearekin bat agertzen diren aldaketa fisiologikoak. • Gaixotasunak (bihotzeko hutsegiteak, gaixotasun kronikoen erruzko minak, arnas-arazoak…).
• Botikak, alkohola, tabakoa: • Estresa, antsietatea, depresio moduko faktoreak…, lo egiten den tokiaren beraren ezaugarriak: argia, zarata…, bizimodua, txandakako lana, pixa egiteko jaiki beharra… Pertsona edadetuen loa ez da gazteena bezain sakon eta etenaldi gabekoa. Lo hartzea gehiago kostatzen zaie eta goizago jaikitzen dira. Denbora gehiago pasatzen
Guaixe ERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • guaixe@guaixe.eus ERREDAKZIOA: Maider Betelu Ganboa • kirolak@guaixe.eus MAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria Pikabea PUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • publizitatea@guaixe.eus eta Eneida Carreño Mundiñano • publi@guaixe.eus ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,
dute ohean lo egin gabe. Pertsona adinduak gaueko 3 edo 4 aldiz esnatzen dira, nahiz eta osasuntsu egon. Lo pasatzen duten denbora mantentzen da edo arinki murrizten da (6,5-7 ordu gaueko). Lo onerako higiene neurriak: • Oheratzeko eta jaikitzeko ordu finkoa mantendu, asteburuak eta oporrak barne. • Jende askori esne epelak logalea suspertzen dio, izan ere, lasai-
Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano eta Erkuden Ruiz Barroso ZUZENTZAILEA: Felix Altzelai ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • fundazioa@guaixe.eus DISEINU ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia Amilibia Salgado • argi@guaixe.eus ADMINISTRAZIOA: Gixane Andueza Goikoetxea • zorion@guaixe.eus LEGE GORDAILUA: NA-633/1995 TIRADA: 3.200
LAGUNTZAILEAK:
BAZKIDEAK
5
GARBIÑE AGIRRE
>> Anorexia eta bulimiaren kontrako elkarteko koordinatzailea Astelehenean, 17:00etan, ON-LINE ELKARRIZKETA Bidali galderak www.guaixe.eus-era
sakanerria >>
Sexu erasoa Altsasun »
Altsasu
«Emakumezkoek jasaten dugun indarkeria egoera dago»
bakarrik joatea eta tabernatik bakarrik ateratzea, egoera arriskutsutzat dituzte. Haiek argi daukate momentu horretan ezin dutela bere laguna bakarrik utzi. Gaztetxoek hausnartu dute. Nik uste dut besteok ere zein egoeratan bizi garen hausnartu behar dugula.
Idoia Goikoetxea Gomez Altsasuko berdintasun teknikaria Larunbatekoaren moduko erasoen ondoren festa giroarena aitzakia gisa aipatzen da. Askotan entzuten dugu “mozkortua egonen zen”, “drogak kontsumitu zituen”, edo antzekoak. Guretako hori ez da erasoaren kausa. Eta aitzakia moduan ez dugu erabili behar. Nahiz eta gero epaiketan aringarriak izan. Gure ustez hor azpian emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremana dago. Botere harremana eta ezberdintasuna. Halako eraso matxista baten muinean, nahiz eta oso gogorra izan, emakumezkoek jasaten dugun indarkeria egoera dago. Hori argi! Gainontzeko komentarioak, aitzakiak besterik ez dira. Erasoak erantzun jendetsua
izan zuen. Zer iruditzen zaizu herriak emandako erantzuna? Pozik nago. Erantzuna inoiz baino handiagoa izan zen. Jende gazte pilo zegoen. Oso garrantzitsua da. Oso. Horrelako kontzentrazioak emakumeari laguntza emateko balio du. Baina, batez ere, hainbeste erasorekin, ukituekin, irainekin eta indarkeriarekin nazkatuta gaudela esateko balio du. Jendetsua eta gazteak aipatu dituzu. Oso ongi ulertzen du gure herriak halako basakeria bat gertatzea eta jendeak erantzuna eman nahi eta behar izatea. Dena den, nik esanen nieke erantzun hori ezin dela hemen gelditu. Sexu indarkeriaren kontra erantzuten segi-
tu behar da. Sexu indarkeriaren kontrako egunean DBHko 4. mailako ikasleek euren konpromisoak azaleratu zituzten. Festa giroa askotan aipatzen zen. Sexu indarkeriaren inguruan hausnartu zuten. 15 urteko neska-mutikoendako eraso sexistak halako egoeretan gertatzen dira, festa giroan. Nik neskek hartutako konpromiso bat azpimarratu nahi nuke: nire laguna sekula ez utzi tabernako komunera bakarrik joaten edo tabernatik bakarrik ateratzen. Zergatik? Nire ustez konpromiso horrek adierazten duena garrantzitsua da. Neskek egoera horiek, komunera
Gazteek hori bizi dutelako, halako presentzia kontzentrazioan? Baietz uste dut. Aurreko urtean festetan sexu indarkeriaren kontrako nahiko kanpaina handia egin zen. Neska-mutil gazteek argi zeukaten haien artean eraso sexistak gertatzen ari direla. Pentsatzen dut zure lanean erasoen berri jasoko duzula, ezta? Normalean gurean urteetan ematen diren indarkeria prozesu luzeak izaten ditugu. Etxe barrukoak. Normalean jasotzen dugun salaketa mota hori da. Gutxien halako eraso matxista puntualak izaten dira. Salaketa asko dira? Bai, asko dira. Ezkutuko indarkeria da. Denok dakigu gaur egun gizonezkoen eta emakumezkoen arteko harremanak ez direla per-
tsonen artean izan beharko luketen bezalakoak. Horrekin ere zerbait egin behar dugu. Gizon-emakumeek, jendarteak, halakoak ez egoteko egiteko bat du orduan? Bai. Lehenik, atzo jende pilok erantzun zuen. Guztiok informatu beharra dugu. Zeri buruz hitz egiten ari garen jakin behar dugu. Zer den eraso matxista bat, zergatik esaten dugun matxista… Baina ez guk profesionalok edo talde feministek erabiltzen ditugulako. Lege guztiak indarkeriari buruz hitz egiten ari dira. Munduko indarkeria larriena da. Zer da? Horregatik, lehenengo, informazioa. Gero hausnarketa. Euren bizitzetan sexu indarkeriaren hausnarketa zein egoeratan agertzen da? Eta, azkenik, erantzun. Erantzuna ez da soilik eginkizun pertsonal bat. Erakunde guztiek egin behar dute lan hori. Lantegietan emakumeen kontrako indarkeria adierazpenak agertuko dira. Ikastetxeetan beste batzuk agertuko dira. Osasun zerbitzuetan bestelakoak, familietan beste batzuk… Toki guztietan dago. Hori egin beharrekoa dela uste dut.
6 »
sakanerria
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
»
Etxarri Aranatz
Etxarriko ikastetxeetan Sakanako hizkeren araberako euskara batua landu dute Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ibarreko hizkerak lantzeko saio bana antolatu du Etxarri Aranazko bi ikastetxeetan, irakasleei zuzenduta. Tailerrak Jose Luis Erdozia etxarriarrak (euskal filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea) eman zituen, ilbeltzaren 27an San Donato eskolan eta otsailaren 4an Andra Mari ikastolan. Tailerraren helburu nagusia Sakanako euskalkien eta batuaren erabilerari buruz hausnartzea zen. Irakasleei zenbait galdera egin zitzaizkien: euskara batu berbera
»
erabili behar dugu Iruñean eta Etxarrin klaseak emateko? Hizkera berbera erabili behar da historia klasean, soinketan eta atsedenaldian? Hizkera berbera erabili behar da goi mailetan eta haur hezkuntzan? Galdera horiei erantzuteko zenbait baliabide eman zaizkie, nagusiki, Sakanako hizkeraren ezaugarri morfologikoak, sintaxi mailakoak eta lexikoak, euskara batuan onartuta daudenak. Gaiak interesa sortu du bi ikastetxeetan. Horren adierazle bi ikastetxeetan taldea sortu zela. Denera ia 30 irakasle elkartu ziren.
Etxarri Aranazko eskola.
Ordu eta erdiko saioa motz egin zitzaien irakasleei eta etorkizune-
an gaia lantzen jarraitzeko gogoz gelditu ziren.
Eskolako bi talde Iruñeko robotika proban Eskolakoen santaeskea eta inauteriak
Bi talde urdiaindar robotika proban Iruñean neurtu ziren. Utzitakoa
Nafarroako First Lego Leagueko Nafarroako kanporaketa Iruñeko Baluarte jauregian ilbeltzaren 30ean. Lehiaketaren helburuak zientzia, kultura, robotika eta balioen sustapena dira. Aurreko edizioetan bezala errobota egin, harekin probak bete eta, gainera, ikastetxean hondakinen birziklatzeari buruz egindako lan bat aurkeztu behar zuten talde parte-hartzaileek.
»
Gizona auto istripuan hila Aizkorberako sarreran, NA 240-A errepide bazterrean dagoen etxe baten kontra zuzenean jo zuen auto batek larunbatean, 15:05ean. Talkaren ondorioz 60 urteko Burlatako gizonezko gidaria hil egin zen. Suhiltzaileek gorpua autotik atera behar izan zuten. Ezbeharra Guardia Civilak ikertu zuen. Zazpi egunetan Sakanan errepidean hildako bigarren pertsona da burlatarra. Ilbeltzaren 31n Etxarritik Arbizurantz oinez zihoan gazte arbizuarra auto batek harrapatu zuen eta hil zuen. Auto gidariak ihes egin zuen. Joan den urtean trafiko ezbehar bategatik sakandar bat hil zen.
»
Urdiain
Nafarroa guztiko 23 talde neurtu ziren, 10 eta 16 urte arteko 200dik gora ikasle. Haien artean Urdiaingo eskolako bi zeuden: Electrodinamiks eta Jentiltroniks. Lehen taldea hamar ikasle “handik” osatu zuten eta 4. parte-hartzea zuten lehiaketan. Bigarren taldean zortzi ikasle “txiki” zeuden eta estreinako parte-hartzea zuten lehiaketan. Urdiaingo eskolako ikaslea den
Asierrek esan zigunez, herrian plastikoko ontzien tapoiak jasoko zituztela esanez oharra zabaldu zuten. “Asko jaso genituen eta birziklatzeko enpresara eraman genituen”. Jasotako dirua Urdiaingo Udalari eman diote, “kirola egin ezin duten haurrendako” bideratzeko. Handien taldeak, berriz, QR kodigoa eta web orria sortu zuten. Zaborrik onena, sortzen ez dena leloari jarraituz, web orrian
Urdiaingo herri eskolan ostegun eta ostiral ezberdinak izan zituzten aurreko astean. Santa Ageda bezpera zela eta eskolako ikasleak santa-eskean ibili ziren. Dagokion moduan, makilez lagunduta, herrianbarrenakantuanibiliziren etaetxeetatikbotatakopatatafrijitu poltsak eta bestelako litxarreriak jaso zituzten. Haiekin guztiekinmerenduaeginzutenarratsaldean.Hurrengoegunean,inauteriak bertan zirela eta, txokolate-jana izanzuteneskolangoizean.Ondorentxanoakjantzietaeskolanprestatutakodantzakgurasoenaurrean dantzatu zituzten.
enpresek produktuendako ordezko piezak proposatzeko aukera dute, “matxuratutako produktuak zaborretara ez botatzeko”. Bi taldeek errobota egiten denbora asko eman zuten, baina txikienek handienen laguntza izan zuten.
Emakumeak ere
Aurten, estreinakoz, emakume unanuar batek katola jarri du.
Aurten nobedadeak izan dira U n a n u ko i n a u t e r i e t a n e t a Urdiaingo Santa Agedako kinto ospakizunetan. Unanun, aurreneko aldiz, emakume bat atera da mamuxarroz jantzia eta katola aurpegian. Muttuaren pertsonaian murgildu zen Aintzane Marin astearte ihote egunean. Muttuak mamuxarroak dira baina ez dituzte kaskarinak janzten. Hortaz, ez dute hotsik egiten eta ez zaie entzuten. Marinek Berria egunkarian adierazi duenez
Etxarri Aranatz
Udalak zerbitzu anitzetarako langabetuak kontratatuko ditu Etxarri Aranazko Udalak bando bidez jakinarazi du zerbitzu anitzen lantaldean peoi gisa aritzeko langabetuak kontratatuko dituela aurten ere. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin bi pertsona urte erdirako kontratatuko dira. Interesa duten etxarriarrek astelehen eguerdira arteko epea dute Altsasuko enplegu bulegoan izena emateko. Udaletik gaztigatu duenez, euskara jakitea nahitaezkoa izanen da, euskara lan hizkuntza baita. Hizkuntza proba hilaren 17an eginen da eta teorikoa eta praktikoa 24an. Informazio gehiago www.etxarriaranatz.eus-en.
SAKANA
Unanu / Urdiain
Unanun lehenengoz emakume bat jantzi da muttuz eta Urdiainen kintotan zortzikoa dantzatu du lehenengoz emakume batek
Aizkorbe
“pozik nago, emakume bat atera den lehen aldia delako eta herriko inauterietan parte hartu dudalako aktiboki, eta ez pasiboki, orain arte bezala”. Bestalde, Urdiaingo kintoek, ohi bezala, zortzikoa dantzatu zuten igande eguerdian plazan. Urdiaingo 6 kintok dantzatu zuten zortzikoa eta tartean zegoen Sarabe Arakama. Bera kintotan zortzikoa dantzatu duen lehenengo nesakia izan zen. Bestalde, Urdiainen ohitura izaten da zortzikoan kintoek, mutilek, euren amak dantzara ateratzea, eta Sarabek ama atera zuen ere dantzara.
Gurasoendako emozio-adimen tailerra Hurrengo hiru ostegunetan izanen da, 18:00etatik 19:30era, Uharte Arakilgo udaletxean
Gurasoei zuzendutako emozioadimen tailerraren helburua da ama eta aita direnak gaitasun eta kontzientzia emozionala garatzea, horrek familia barruan emozioak era egokiagoan erregulatzen eta kudeatzen lagunduko dielako. Emozio-adimena lantzeko tailerrean teoriarekin batera talde dinamikak eginen dira. Horrek norberaren hausnarketa erraztuko du eta gurasoek egunerokotasunean erabiltzeko estrategiak eta baliabideak jasoko dituzte. Tailerra Blas Campos Pedagogoa, orientatzailea eta familia eta bikotekide terapeutak emanen du. Tailerra Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du eta Irañetako, Uharte Arakilgo eta Arruazuko gurasoei zuzenduta dago. Tailerra otsailaren 18an hasiko da eta hilaren 25ean eta martxoaren 3an izanen du segida.
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
publizitatea
7
8
sakanerria
Non erabili GIXANE ESTETIZISTA
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
SAKANA
Gobernuak ez du klinika publiko bihurtzeko aukera aztertuko
ALTSASU
Produktua opari.
PINPILINPAUSA ALTSASU
50 €tik gorako erosketetan %10eko deskontu-bale bat hurrengo erosketarako.
TEXARTU IRUÑEA
Eskaintza kanpainaren arabera.
Josefina Arregiko langileak gaixo batekin. Artxiboa
CLINKER
Erreferentziako zentroa denez, hala eskatzen zuen EH Bilduren mozio bat atzera bota dute Nafarroako Parlamentuan
OLAZTI
Menu bereziarekin txupitoa doan.
SORKUNDE HARATEGIA ALTSASU
50 €ko erosketetan etxeko produktua doan
BERRIA EGUNKARIA Harpidetza eginez gero %50eko deskontua.
IKER KIROLAK ALTSASU
50 €tik gorako erosketetan, %10eko deskontu-bale bat hurrengo erosketan erabiltzeko.
URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA ETXARRI ARANATZ
% 20ko deskontua kontsultan.
BASOMUTUR ALTSASU
Menuan eta kartan %6ko deskontua.
BILTOKI TABERNA ALTSASU
Egunekomenuan,kafeadoan. Karta menuan, kopa doan.
www.guaixe.eus-en zerrenda osoa ikusgai
BAZKIDETZA 50€ 948 564 275
Nafarroako Parlamentuak, beste behin ere, Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak egiten duen lana aho batez aitortu zuen. EH Bilduko Bakartxo Ruiz Jasok eraman zuen AltsasukoklinikarenaipamenaParlamentura. Ruizek Parlamentuari proposatu zion klinika zentro kontzertatua izatetik publiko izatera pasatzeko aukera azter zezala. Hau da, “Osasunbideko sare publikoan sartzeko aukera azter dezala”. Ruizek adierazi zuenez, “azterketa horretan gobernuak irizpide juridiko, ekonomiko eta osasungintzaren planteamendu estrategikoari dagozkionak aintzat har-
Bisita Nafarroako Parlamentuko kideak martxoan Altsasuko klinika psikogeriatrikoa bisitatuko dute. EH Bilduk eskatu du bisita.
tu beharko lituzke eta eman beharreko urratsak”. EH Bilduk gobernuari eskatu zion “aipatu azterketa Parlamentuan hiru hilabetere n b u r u a n a u rke z t e ko ” . Proposamena bozkatu zen eta ez zuen aurrera egin. EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu zuten (17 boto), UPNk eta PPNk kontra (17 boto). Geroa Bai eta PSN abstenitu ziren. Berdinketa kasuetan mozioak ez du aurrera egiten.
Iritziak UPNkoSergioSayasekazalduzuen atzo, gobernua funtzionatzen ez duenakonpontzekodagoela.Erregionalistakfuntzionatzenduenazergatik aldatu behar ote den galdetu zuen. Baliabide publikoak egungokontzertuarekinegokibideratuak daudela adierazi zuen. UPNkoek kontrako boza eman zuten. Geroa Baik abstentzioara jo zuen. Maria Solana parlamentariak EH Bilduk proposatutako ikerketa interesgarria dela esan zuen. Hala ere, osasun departamentuaren eta klinikaren arteko premiazko elkarlan markoa sortzea proposatu zuen. Marko horretan inplikatutako eragile guztiak parte hartzea proposatu zuen. Koalizioa zerbitzuak publiko egitearen alde agertu zen baina lehentasunak markatuz. Ruizek errepika unean erantzun zion elkarlan markoa egoki jotzen zuela. “Emendakin gisa aurkeztu bazenute, alde bozkatuko genuke”. Baina zerbitzua hobetzeko aukerak jakinak direla gaineratu zuen, kontzertua hobetzea edo publiko egitea. Ahal Duguko Tere Saezek klinika publiko bihurtzearen alde daudela, eta beraz, azterketa egitea egoki jo zuen. Aldi berean, gobernua sustengatzen duten lau indarren programa-akordioarenberdintasun atala ekarri zuen gogora langileen lan baldintzez aritzean: “klinikako 52 langileetatik 48 emakumezkoak dira eta 4 gizonezkoak”.
PSN abstenitu egin zen. Maria Chivitek administrazioak populazioari eman beharreko zerbitzuak zein diren zehaztu behar dituela aipatu zuen, “ez klinikaren premiak zein diren”. Ikerketa egitearen alde agertu zen sozialista, baina ez publikoa egitearen alde. “Zergatik klinika hau edo ez San Juan de Dios edo beste bat?” Kontzertuak errebisatu beharra aipatu zuen. Errepika txandan Ruizek azaldu zuen %98ko jarduera publiko duen San Juan de Dios klinika publiko bihurtzearen alde dagoela EH Bildu. “Baina ez Iruñeko eta Altsasuko klinikek duten kontzertuak ez dira gauza bera. Altsasun aurrera egiten da langileen lan baldintzen prekarizazioagatik eta boluntarioen lanari esker”. PPk kontrako botoa eman zuen. JavierGarciaJimenezekazalduzuenez,“egokifuntzionatzenduenazergatik aldatu behar da? Aldatzeko ez dugu beharrik ikusten”. Baliabideen optimizazioaren eta publiko eta pribatuaren elkarlanaren alde agertu zen. Gartziak beste klinika batzuk zergatik ez diren aipatu nabarmen du. Eta Ruizek erantzuneangogorarazizionaurrekontuen emendakinetanAltsasukoklinikari dirua kentzea eta hura Cimara etaCUNerabideratzeaeskatuzutela popularrek. Azkenik, I-Ek aldeko boza eman zuen. Marisa Simonekazalduzuenez,“herritarrenpremiadaetaklinikakpublikoabeharko luke”.Ikerketaintegralaegiteaeskatu zuen.
»
LABek zerbitzu sozialen defentsan sinadura bilketa eginen du Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Altsasuko azoketan sinadura jasoko ditu astelehenean, asteartean eta asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara. Hezkuntza eta Osasun sistemaren pareko izanen den gizarte zerbitzu publiko eta unibertsalen beharra aldarrikatu du. LAB sindikatuak zerbitzu sozialen defentsan zaintza zaindu kanpaina abiarazi du. Sakanako hiru ibar buruetako azoketan, enpresetan eta hainbat gunetan sinadura
bilketa eginen du. Jasotako babesak Hego Euskal Herriko bi gobernuei aurkeztuko dizkiete, hiru eskaerarekin batera. Batetik, adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan plantillak handitzea. Bestetik, arreta integrala eskaintzea posible izan dadin, administrazioei profilen eta funtzio profesionalen hedapena berma dezatela. Eta, azkenik, langileen, erakunde sozialen eta erabiltzaileen parte-hartzea, zerbitzu sozia-
letako langileen beharrekin loturiko ebaluazio, kudeaketa eta erabakietan. Azken finean, Sakanako LABeko arduradun Gaizka Uhartek azaldu digunez, “bizitzan, eta hamaika zergatirengatik, gizartelaguntzen beharra izan dezakegu. Administrazioak bermatu behar du eskubide hori, onuragarriak eta hurbilak diren zerbitzuak eskainiz”. Uhartek gaztigatu duenez, “gizarte zerbitzuen egoera oso kezkagarria da. Gizarte laguntzaren eskariak erruz gainditzen du eskaintza”. LABeko kideak azaldu digunez, “lehendik ahulak ziren gizarte zerbitzuek gaina jo dute ekonomia- eta gizarte-krisialdiagatik. Eskatzaileen kopurua igo egin da eta beharrak, premiak handitu”.
Ondorioak Uhartek azaldu duenez, “egun gizarte zerbitzuak eredu neoliberalaren arabera eratzen dira. Administrazioek zerbitzuak murriztu dituzte, eta era berean, erakunde pribatuen esku uzten ari dira, eta beraz, horiek irabaziinteresak nagusitzen dira, zaintzaren kalitatearen kaltetan”. Irabazien beharrak prestakuntza txi-
Lan osasunaren aldeko LABen ekimena.
kiagoko langileak kontratatzea, haiek gero eta lan baldintza kaskarragoak ezartzera, gero eta eskasagoa den zerbitzua eskaintzera. “Gizarte zerbitzuetako lan baldintzek ezinezko egiten dute laguntza egokia eskaintzea”, adierazi du Uhartek. LABeko kideak azaldu digunez, “profesionalen eta zaindu beharreko pertsonen arteko proportzioak adierazten digu lanaren gainkarga dagoela, eta ondorioz, bidera ezina da zaintza pertsonalizatua izatea. Baldintza horietan gizarte zerbitzuetako langileek egin behar duten ahaleginaren ondorioz haien osasunak txarrera egiten du”. Josefina Arregi klinikako eta Aita Barandiaran egoitzako langileen artean lanarekin zerikusia duten gaixotasunek gorantz egin dutela esan du.
eskelak
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
9
Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu
Pio Anso Urriza Zure umore eta irrifarra ez dugu inoiz ere ahaztuko.
Bidali mezua zorion@guaixe.eus-era edo hots egin 948 564 275 telefonora
Familia
1 HIGIEZINAK
4 DENETARIK
7 AISIA/KIROLA
NORBANAKOEN IRAGARKIAK
HARREMANETARAKO
2 TEKNOLOGIA
5 IBILGAILUAK
8 FAMILIA/ETXEA
3 LANA/NEGOZIOAK
6 HARREMANAK
Guaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan. Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.
Telefonoa: 948-56 42 75 Posta elektronikoa: zorion@guaixe.eus
amalur@amalurelkartea.org
Lana/ Negozioak LAN ESKAINTZA
Euskara irakaslea behar dut Hezkuntza Eskolako goi-mailako azterketa prestatzeko. Interesatuek hots egin dezatela 669 97 63 44 telefonora.
Higiezinak ETXEAK SALDU
Etxebizitza lursailarekin salgai Etxarri Aranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela, garajea eta 130 metro karratuko lursaila. Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.
Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 84 m2 erabilgarriak, berrituta, eguzkitsua, 3 logela, komuna, egongela, sukaldea, trasteleku bat pisuan bertan, berogailua. 72.000 €. Interesatuek hots egin 654 23 41 02 telefonora. ERRENTAN EMAN 2
80 m dituen etxebizitza alokatzen dugu Etxarri Aranazen. 3 logela, sukaldea, komuna eta egongela. Altzariz horniturik. Garajea eta 30 m2 ko lorategia barne. Tel 609 84 55 99.
Opatutakoak / galdutakoak OPATUTAKOAK
Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.
Ikastaroak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU). Bere udaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila eta maiatza bitartean 4 ikastaro eta 4 hitzaldi antolatu ditu Nafarroan, www.ueu.eus
Oharrak
Elkartasun afaria Altsasun. Ukrania antifaxistarekin elkartasun afaria antolatu dute hilaren 19rako Altsasun, 21:00etan. Biltoki eta Lezea tabernetan eman daiteke izena. Egun berean, 19:00etan Interunit brigadako kideek hitzaldia emanen dute gaztetxean. EGA prestatzen lagunduko dizut ingelesarekin laguntzen badidazu. Tel 634 42 29 74.
Sakanako Belenzaleen zozketa. 324 zb. Egoitzara joan saria jasotzera.
GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan, Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioa jasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...
Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostua Liburu aurkezpena. “¿Quién con fuego?” eleberria aurkeztuko du Carlos Ollo Razkinek Ziordiko liburutegian otsailaren 25ean, 18:30ean. Irurtzungo irakurle taldea. “La madre” Maximo Gorki. Martxoaren 3an, 18:00etan liburutegian
sortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honako laguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektua garatzea, enpresa sortzea edota martxan dagoen jarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 70 10 , sakana@cederna.es edo sakana.admon@cederna.es
Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denon Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisia duen neska olaztiarra atzerrian operatzeko dirubilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korronte honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 5365 2301 0002 9770.
Lamias, Nafarroako Emakume Gazteak. Atzerrian dauden Estatu Españoleko gazteendako konpetentzia digitalak on line eta doan ikasteko aukera. Prestakuntza-programa 2016ko martxoaren 7an hasiko da eta bukatu ekainaren 5ean, 140 ordu izanen dira. Plaza mugatuak. Argibide gehiago: formacion@mujeresjovenes.org. Izen ematea: http://ow.ly/Xgg9Y
Benigno omentzeko auzolana. Apirilean egun osoko omenaldia eginen da Urdiainen. Proiekturako den ikusentzunezkoa egiteko argazkiak behar dira. Baita egunean bertan lan egiteko. Harremanetarako: benignolagunak@gmail.com
Berria Beka. Berria Hedabideen Fundazioak, Berria Taldearen eta Laboral Kutxaren laguntzaz, Berria bekaren hirugarren aldirako deialdia egin du, euskara, hedabideak eta teknologia berriak kontuan hartuta proiektu berriak sortu eta martxan jartzeko. Proiektuak 2016ko apirilaren 1erako aurkeztu beharko dira eta proiektu irabazleak 12.000 euroko laguntza jasoko du proiektua martxan jartzeko.
laguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabeezin
Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diru ekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke: Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878, Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 eta Caixabank 2100 2173 87 0200346965. Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina. Informazio gehiago: www.euskonews.com/laguntza euskonews@euskonews.com, 943- 32 22 94.
3MBk kontu korrontea zabaldu du. Rural kutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak 3008 0093 66 2460985811 Auzolana Josefina Arregui klinikan. Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 38 50 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoetara hots egin dezatela.
Bazkideak Josefina Arregi klinikarako. Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahi duen kopurua eman dezake. Informazio gehiago: amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com eta amigosjosefinaarreguilagunak@gmail.com
Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€ko
Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua, beren ongizatea bermatzen duen proiektu euskalduna. Harremanetarako 620 25 42 30 eta
ardo loteak, 121, 1886 eta 2376.
Lakuntzako elkartasun zozketa. Zenbaki sarituak, hauek dira: Egur berogailua, 1244; Gurutz saskia, 828; Brindi saria, 681; Eder saskia, 2393;
kuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edo bete formularioa gure webgunean www.guai-
xe.eus.
Jaiotzak
Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,
• Luken Fernandez Sanchez,
Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez, Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publikoen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen. Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakian dago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman. Laguntza jasotzeko ondoko kontu korrontea zabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 68 9152623199.
• Nisrin El Marnissi Azdoud,
Lugorri produktu ekologikoen elkartea eta denda. Sakanan produktu ekologikoak zuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari eta abeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).
Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarriko boluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoak direnak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udako arropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora eraman: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkenetan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.
Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzua Sakanan. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena: itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hizkuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osasun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetan. Astelehenetan Etxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen eta ostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu 648 07 07 10 edo immigrazioa@sakana-
ilbeltzaren 31n Lakuntzan. otsailaren 2an Uharte Arakilen. • Nicolas Vargas Florescu,
otsailaren 5ean Iturmendin. • Rayan El Hassouny Blanco,
otsailaren 5ean Altsasun. Heriotzak • Josefina Frauca Jaen, otsailaren 2an Altsasun. • Migel Angel Etxarri Irurtzun,
otsailaren 6an Lakuntzan. • Pio Anso Urriza, otsailaren 8an Bakaikun. Informazio hau epaitegietan eta udaletan jasotzen da. Agertu nahi ez duenak, han jakinarazi dezala.
mank.com posta elektronikoan.
Gazteendako sexualitate aholkularitza. Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo gazteria@altsasu.net helbidea). Adina: 12-30 urte.
Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakien bat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru pertsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez. Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du: kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz. Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, sakana_mintza@aek.org e-posta edo sakanamintza.blogspot.com ataria. Euskal Memoria Fundazioak babesleak behar ditu. Euskal Herriaren memoria berreskuratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak 6000 babesle behar ditu. Informazio guztia: www.euskalmemoria.com web gunean.
Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontu zenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko: 3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa) eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).
10 kintoak
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
Kintoak Sakanan
Kinto ospazkizunak Sakanan
Altsasuko kintoek 16.000â‚Ź jaso dituzte.
Arbizuko kintoak kaleak alaituz ibili ziren.
Larunbatean eskean ibili ziren Bakaikuko kintoak.
Etxarri Aranazko kinto neska-mutil kuadrilla ederra.
Larunbat goizean Iturmendiko kintoak elkarrekin gosaldu eta kalez kale eskean ibili ziren.
Lakuntzako kintoak Pikota aurrean atera zuten talde argazkia.
kintoak 11
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
Kintoak Sakanan
Olaztiko kintoak larunbat goizean opilak banatzen ibili ziren.
Uharte Arakilgo kintoek bat egin zuten ihote ospakizunekin.
Eguerdiko zortzikoak dantzatu eta gero poz-pozik elkartu ziren talde argazkia egiteko.
Larunbat goizean trikitilariak lagundurik, ziordiarrei ardoa eta tabakoa eskaini zieten esker onez.
12
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
kirola >>
ARETO FUTBOLA
LAGUNARTEKOA: Europako Kopa jokatzen ari denez, liga etenaldian dago. Lehiaketaren erritmoa ez galtzeko, gaur lagunarteko
partida jokatuko du Magna Gurpea Xotak Santa Colomaren kontra, Katalunian. Usin eta Yoshikawa euren selekzioekin daude.
Atletismoa
Futbola PREFERENTE MAILA. 1. multzoa
Sakanako Kopa jaso dute Sakanako XII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak banatu ziren ostegunean. Izaskun Beunza eta Sergio Garcia de Eulate izan dira txapeldunak
Atletismoa sustatu eta Sakanako atletismo probatan korrikalari sakandarren parte hartzea bulkatzeko sortu zuen Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Atletismo Kopa. 2015ean Sakanako Atletismo Koparen XII. edizioa izan zen, eta aurreko urteetan bezala Lasa Kirolak laguntzailea denez, Lasa Kirolak Saria izena ere hartu zuen probak. Sari ematea ostegunean, otsailaren 4an burutu zen, Altsasuko Lasa Kirolak dendan. Bost probek puntuatzen zuten XII. Sakanako Atletismo SariaLasa Kirolak Sarirako: Iturmendin jokatutako XII. Aitzkozar herri krosak (maiatzak 30), Ziordiko II. Herri Krosak (ekainak 7), Ergoienako XII. Birak (irailak 19), Sakanako XV. Herri Lasterketak (urriak 24) eta Altsasuko Barricarteren XXXV. Oroimenezko Oinezko Lasterketak (abenduak 8). Sakanako 10 onenek puntuatzen zuten, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, eta gutxienez 4 probatan parte hartu beharko zen. Emakumezkoetan Izaskun
Sailkapena >> 1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .40 p 4. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p 6. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p Asteburuko jardunaldia Lagun Artea – Berriozar (Igandean, 16:30ean, Lakuntzan) Etxarri Aranatz – Mutilbera (Igandean, 16:00etan, Etxarri Aranatzen)
Antolatzaileak, babesleak eta sarituak, talde argazkian. Aurten ere jokoan izanen da Sakanako Atletismo Kopa.
Beunza olaztiarrak bildu zituen puntu gehien, Ginesa Lopez altsasuarraren eta Maite Zabaleta etxarriarraren aurretik. Gizonezkoetan Sergio Garcia de Eulate altsasuarrarendako izan da Kopa, Raul Audikana olaztiar raren eta Iban Gonzale z urdiaindarraren aurretik. Lasa Kirolak dendan egindako sari ematean lehendabizikoek 80 euro jaso zituzten kirol materialean, bigarrenek 60 euro kirol mate-
rialean eta hirugarrenek 40 euro kirol materialean. Bestalde, Koparako baliagarriak diren proba guztietan parte hartu zuten korrikalarien artean –Izaskun Beunza, Iban Gonzalez eta Sergio Garcia– saria zozketatu zen, bi pertsonendako gau bat eta gosaria Lizarragako Bentan, eta Izaskun Beunza izan zen zorteduna. Sari ematea borobiltzeko mokadutxo bat hartu zuten bertan bildutako guztiek.
Pilota Binakakoa. Sailkapena Irujo-Rezusta: Olaizola-Urrutikoetxea: Bengoetxea-Untoria: Artola-Albisu: Ezkurdia-Barriola: Altuna III.a-Merino II.a: Berasaluze II.a-Beroiz: Irribarria-Merino:
9 puntu 7 puntu 6 puntu 6 puntu 4 puntu 3 puntu 3 puntu 2 puntu
Binakakoa. 11. jardunaldia
Ezkurdiak eta Barriolak ez zuten egun ona izan.
“Ahazteko moduko partida izan da, desastre hutsa” aipatu zuen Barriolak Irujoren eta Rezustaren kontra 22 eta 7 galdu eta gero. Leitzarrak bere buruari bota zion errua, baina onartu beharra dago ez berari eta Ezkurdiari ez zitzaizkiela gauzak ongi joan. Aldiz, Irujo eta Rezusta bikain aritu ziren eta guztia atera zitzaien ongi. Aste bateko bajaren ondoren Irujo izugarri aritu zen. Zezen bat bezala hasi zen, eta berehala hasi zen aldea ateratzen. Gantxoz 8 tan-
Sakanako XII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria: Emakumezkoak: 1. Izaskun Beunza Azazeta 2. Ginesa Lopez Cid 3. Maite Zabaleta Gomez Gizonezkoak 1. Sergio Garcia de Eulate Maia 2. Raul Audikana Arrese 3. Iban Gonzalez Barroso
to egin zituen Iberokoak. Ezkurdiak eta Barriolak ezin zuten ezer egin. Rezustak ere atzean agindu zuen. Bukaeran jipoi ederra jaso zuten Ezkurdiak eta Barriolak. Irujok eta Rezustak sailkapeneko buru jarraitzen dute –jokatutako 10 partidetatik 9 irabazi dituzte–. Aldiz, Ezkurdia eta Barriola 5. postuan daude, 4 punturekin, eta finalerdietarako sailkatzeko lehen lau postuetan sailkatzea aldapa gora jarri zaie, Artola-Albisuk eta Bengoetxea-Untoriak seina puntu dituztelako, Olaizola-Urrutikoetxeak 7 puntu eta Irujo-Rezustak 9 puntu. Baina esperantza galtzen den
Victor-Beroiz/AltunaIII.a-Merino II.a (ostiralean, 22:00etan, Labastidan. ETB1, ntb) Irujo-Rezusta / Irribarria-Merino (larunbatean, 17:45ean, Iruñean) OlaizolaII.a-Urrutikoetxea/Bengoetxea VI.a-Untoria (larunbatean,17:45ean,Bilbon.ETB1,ntb) Ezkurdia-Barriola / Artola-Albisu (igandean, 17:00etan, Oñatin. ETB1, ntb)
azkena denez, egoerari buelta eman eta lehen fasea despeditzeko geratzen diren 3 jardunaldietan etxeko lanak ongi egitea dute buruan arbizuarrak eta leitzarrak. Igandean Ezkurdiak eta Barriolak euren arerio zuzenak diren Artola eta Albisu izanen dituzte aurrez aurre.
ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa 19. jardunaldia
Altsasu 1 – Amaya 0 Larunbat eguerdian Dantzalekun jokatutako partidan hiru puntuak Altsasun geratu ziren eta altsasuarrek bikain ospatu ahal izan zituzten Santa Agedak. Hasieratik agindu zuen Altsasuk eta 24. mnutuan Paulettek gol ederra sartu zuen, Amaiaren tiro baten erreboteari behar bezala erantzun eta gero. Amaia saiatu zen baina Altsasuk onfi defendatu zuen. Sailkapena >> 1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .50 p 9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .23 p
www.sakana-mank.com Sailkapen osoa begiratzeko.
Pilota goxua
Aldapa gora
Ezkurdia-Barriolari Binakakoa hankaz gora jarri zaie, Irujoren eta Rezustaren kontra 22 eta 7 galdu ondoren
19. jardunaldia
Bidezarra – Etxarri Aranatz Burlades – Lagun Artea Etxarrik ez zituen 3 puntuak eskuratu eta aldiz, bosgarren garaipena segidan lortu zuen Lagun Arteak. Egun laugarrenak dira lakuntzarrak eta etxarriarrak gainditu dituzte, hauek seigarren postura jaitsi baitira. Burlatan, 13. minuturako aurreratu zen Burlades baina Lagunek behetik gora egin zuen eta atsedenaldia baino lehen Anderrek berdindu zuen. Bigarren zatian Burlades aurreratu zen, baina Anderrek bina berdindu eta partida bukaeran Laguneko Urkok garaipenaren gola sartu zuen. Noainen Bidezarrak 3 eta 1 irabazi zion Etxarriri partida oso lehiatuan. Goikoetxeak Etxarri aurreratu zuen baina Bidezarrak berdindu zuen. Bigarren zatian Bidezarra finago ibili zen eta bi gol sartu zituen.
II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa Altsasun Martxoaren 4an hasiko da, Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatuta
Altsasuko gaztetxearen 25. urteurreneko ekitaldien barruan Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu zen iaz, irailaren 18tik urriaren 9ra bitartean. Txapelketak arrakasta handia izan zuen, guztira 32 bikote aritu baitziren, bi mailatan banatuta. Arrakasta hori ikusita, aurten txapelketarekin jarraitzea erabaki dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajaukuk. II. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu dute, martxoaren 4an hasi eta maiatzaren 7an, Altsasuko Alde Zaharreko jaietan, despedituko dena. Hiru mailatan jokatuko da: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila. Partidak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira, ostiral gauetan eta igande arratsaldetan.
Izena ematea zabalik Otsailaren 27a baino lehen eman behar da izena, 646 772 899 telefonoan edo altsasukogazteasanblada@gmail.com e-postan.
Asteburuko jardunaldia Altsasu – Beti Onak (Larunbatean, 12:15ean, Altsasun)
Pilota
Julen Martija pilotariaren debuta ikusteko autobusa jarri dute Otsailaren 12ra arte egin daiteke izena ematea
Etxeberriko Julen Martija pilotariak Asperekin debutatuko du otsailaren 21ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Yves Salaberri “Xala” izango du bikote Martijak, Lekuinekoaren agurretako bat izango den partidan. Bailarako semearen debuta ikusteko autobusa antolatu du Arakilgo Udalak eta horretaz gain, Udalak sarreren erreserba erraztuko du. Kantxako sarrerek 30 euro balio dute eta goiko harmailetakoak 15 euro. Izena ematea otsailaren 12ko 12:00ak baino lehen egin daiteke Arakilgo Udalean (948 500 101 edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org). Autobusa eguerdiko 12:00etan abiatuko da, eta itzulera ordua 20:00ak aldera.
Bazkaria Bestalde, Etxeberriko Herri Erdi elkarteak bazkaria antolatu du Eibarren. Izena emateko 626 062 897 telefonora deitu behar da.
kirola 13
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
Txirrindularitza
Atletismoa
Izaskun Beunza bederatzigarrena Nafarroako Kros Luzeko Txapelketan Javier Nagorek eta Ana Ollok irabazi zuten txapelketa
Lizarrako Los Llanos parkeko zirkuituan jokatu zen Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa, igandean. Gizonezkoek 9,7 km eta emakumezkoek 7,3 km osatu behar izan zituzten. Nafarroako Kros Motzean gertatutakoa errepikatu zen,
Azanzaren Euskadi Fundazioa, aurkeztuta Taldeak 2016ko egitasmoa Guggenheim Museoan aurkeztu zuen, ostiralean
Ostiralean, otsailaren 5ean Euskadi Fundazioa txirrindularitza taldeak aurkezpena egin zuen Bilboko Guggenheim Museoan. Migel Madariaga manager duen taldearen helburua “txirrindularitza eskola onena izatea” dela, eta helburua “ez da horrenbeste lasterketak irabaztea, txirrindulariak trebatzea baizik, baina ez diogu ezerri uko egiten” gaineratu zuen. Aurreko urtean denboraldi bikaina egin zuen Euskadi Fundazioak, eta bi txirrindularik lortu dute profesionaletara salto egitea, Mikel Iturriak eta Mikel Aristik. Jorge Azanza altsasuarra eta Gorka Gerrikagoitia izanen dira, atzera ere, taldeko zuzendariak. Beren aginduetara 16 txirrindulari izanen dituzte, afizionatuen mailan lehiatuko direnak; Egoitz Fernandez, Oscar Gonzalez eta Xabier San Sebastian dira nabarmentzen direnak. Euskaldun Torneoa, Lehendakari Txapelketa eta Espainiako Kopa dira helburu nagusienak, eta baita Portugalgo eta Frantziako egutegiko proba jakin batzuk ere. “Gu lasterketa guztiak irabaztera aterako gara. Lehiakorra izan behar da, irabazi ala ez” azaldu zuen Gerrikagoitiak aurkezpenean. Aurreko urtean 30 lasterketa baino gehiago irabazi zituen Euskadi Fundazioak, tartean Altsasuko festetako Altsasuko 86. Txirrindularitza Proba, Jorge Azanzaren zuzendaritzapean Mikel Iturriak irabazitakoa. Proba horrek erabaki zuen Euskaldun Torneoa, Mikel Iturriarendako izan zena.
Javier Nagore (30:30) eta Ana Ollo (26:37) izan baitziren txapeldunak. Izaskun Beunza bederatzigarrena iritsi zen helmugara (30:21). Olaztiarrak aipatu digunez “lehertuta bukatu nuen, baina oso kontentu”. Kros Laburrean 11.a sailkatu zen olaztiarra, baina luzean hobeto ibili da, 9.a izan baita.
Izaskun Beunza, erdian, Altsasuko Barricarteren Omenezko Lasterketan.
Futbola
Altsasuko neskak, Txapeldunen Fasera Nafarroako 6 talde onenen artean sailkatu dira altsasuarrak
Aurten estreinatu da Altsasu emakumezkoen taldea. Eta hara zer nolako debuta egin duen. Emakumezkoen Futbol 8 ligako lehen multzoan lehiatzen ari dira altsasuarrak eta primeran ibili dira. Lehen faseko azken jardunaldian, hamalaugarrenean, Altsasuk Ardoi B taldeari 5 eta 1 irabazi eta gero –Irati Igoak 3 gol eta Eiderrek eta Nereak bana–, Gazte Berriak Antsoain da liderra, 27 punturekin, eta Altsasu bigarrena da, puntu berberekin (27 puntu). Futbol 8 ligako lehen fasea bukatuta, orain bigarrenari ekingo zaio. Futbol 8 ligako 3 multzoetako bi talde onenek Txapeldunen Fasean jokatuko dute, sei talde guztira. Tartean dago Altsasu.
Emakumezkoen Futbol 8 ligako sei talde onenen artean daude altsasuarrak, Kirol Sport, Lagunak, Amigo, Beti Gazte eta Gazte Berriak Antsoain taldeekin batera. Txapeldunen fasea otsailaren 20an hasiko da. “Oraindik ez dugu sinisten, lehen urtean horren denboraldi ona egitea oso zaila delako. Gainera, izugarri kostatu zitzaigun nesken taldea ateratzea. Beraz, lortutakoaz disfrutatu behar dugu eta oraindik lan handiagoa egin beharko dugu bigarren fase honetan, Txapeldunen Ligan, partida batzuk irabazteko” adierazi du nesken taldeko entrenatzaile eta Sociedad Deportiva Alsasuako futbol koordinatzaile Gorka Paskuak. Neskak entrenatzeko lanbidean Adrian Claver du bidaide Gorka Paskuak.
Emakumeen Altsasu Futbol Taldea
Jokalariak: Jone Apaolaza, Saioa Sayas, Nerea Arellano, Udane Vergara, Ainhoa Agirre, Amets Oteiza, Aroa Cerezo, Silvia Amores, Maider Granizo, Irati Igoa, Naroa Barriola eta Eider Vicente. Entrenatzaileak: Gorka Paskua eta Adrian Claver. Hasieran Ane Cantero zen Paskuaren laguntzailea, baina utzi egin behar izan du Galiziari joan delako futbolean jokatzera.
»
Etxarriko futbol eskolakoak Sadarren Etxarri Aranazko Futbol Eskolako ikasleak Sadarren izan ziren igandean, Osasuna Fundazioak futbol eskolekin egiten duen kanpainaren barruan, Osasunak eta Almeriak jokatutako partida ikusten. Horretaz gain, Osasunako futbol taldearekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten Etxarri Aranazko eta Berriobeitiko futbol eskoletako neska-mutikoek, haien gozamenerako.
Etxarriko futbol eskolako neska-mutikoek Osasunako jokalariekin talde argazkia atera zuten, Sadarren. osasuna
Irristaketa
Iratxe Lapuente bikain Iruñean Benjaminetan lehena sailkatu zen
Asteburuan Iruñeko San Juan kiroldegiak irristaketako lehen indoor proba hartu zuen. Bertan aritu ziren Sakana Irristaketa Taldekoak, Juli Acebes monitorearen aginduetara. Ongi aritu ziren, eta tartean Iratxe Lapuente Perez emakumeen benjamin mailan lehena sailkatu zen. Albiste bikaina, beraz, Sakanako irristaketarako.
14
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a AHO ZAPORE ONAREKIN ETXERA: Etxarriko abesbatzak eta Pamplonesa bandak elkarrekin aritu ziren igandean. Iruñeko Gaiarre antzokia beteta zela, entzuleen gogokoa izan zen kontzertua.
kultura >> Gure bardo talde bat aurrera
Zer ote da espazioan bizitzea? Zero grabitatea erakusketa otsailaren 18tik martxoaren 17ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean
Altsasuarretik duen Goya saria Film labur dokumental onenaren Goya saria jaso duen Hijos de la Tierra lana sortzen aritu da Javier San Felipe Larrea altsasuarra
spainiako Zinema Akademiak film labur dokumental onenaren Goya saria Hijos de la tierra lanari eman ziola jakinaraztean poz oihu bat entzun zen aretoan. Javier San Felipe Larrearena zen. Patxi Uriz Domezain eta Axel O’Mill Tubau zuzendariak saria jasotzera igo ziren, baina altsasuarra bere aparteko aulkian pozak ezin kabitu zegoen. San Felipek esan digunez, “Lanari, konstantziari eta ahaleginari emandako saria da”. Aurretik, Madrilera iristean halako gorakada izan zuten. “Lortutako helmuga zen. Baina irabaziko genuenaren sentipena genuen”. Sariak eguneroko lanean aurrera egiteko balio diela azaldu digu. Altsasuarrak Uriz duela bospasei urtetik ezagutzen du. Orduan haren sorterriko, Garesko, belar-biltzaile bat eta Amazonia arteko lotura egin nahian zebilen zuzendaria. San Felipek proiektuak 2011tik izan duen garapena gertutik ezagutu du. Azkenean, Hijos de la Tierra izenburua hartu zuen. Lana Altsasun proiektatzen saiatuko da.
E
Nafarroako taldekako bertso ekimenean Etxarri Aranazko Einnekin taldeak egin du aurrera. Lehen parte-hartzea zuen Altsasuko Bota lasairen txandak, beste batean izan beharko du
txarri Aranazko gaztetxean jokatutako bertso-merendu saioan lortutako puntuarekin Einnekin taldeak aurrera egin du Bardoak ekimenean. Maider Ansak aurkeztutako saioan Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel etxarriarrak Barañaingo Barakinak taldeko Ander Perezekin, Lizar Alemanekin, Jon Arrizibitarekin eta Pablo Perezekin bertsotan neurtu ziren. 40 bat bertsozaleren aurrean aritu ziren. Etxarriarrek eskuratu zuten puntua eta bigarren fasera pasatu da taldea, beste bostekin batera. Etxarriarrak Berako Larungo
E
antenak taldearekin neurtuko da bigarren fasean edo final erdikoetan. Etxarriko bardoekin neurtzeko prest dira Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo bertsolariak. Joanetorriko bertso saioen ondoren martxoaren 19ko Etxarri Aranazko finalerako hiru taldek eskuratuko dute txartela.
Bota lasai Altsasuko bertso eskolako taldeak (Aitziber Grados, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Josema Leitza eta Aritz Goikoetxea) aurreneko parte-hartzea zuen Nafarroako taldekako bertso ekimenean. Etxeko saioa irabazi bazuen ere ezin izan du lehiaketan aurrera egin. Hala ere, bertsolari altsasuarrek plaza berrietan kantatzeko aukera izan dute.
ldian behin, nazioarteko espazio-estazioaren berri ematen dute albistegietan. Edo halako herrialde batek espaziomisio bat bidali duela jakinarazten digute. Pertsonak espazioaren erdian. Astronauta deitzen zaie mendebaldean. Kosmonauta Errusian. Eta taikonauta Txinan. Eta askotan hor goian dauden pertsona horiei buruzko galdera berak sortzen zaizkigu askori: nola bizi dira? Nola trebatzen dira? Zer jaten dute? Nola asetzen dituzte behar fisiologikoak? Zer da beharrezko hutsean bizi ahal izateko? Jakin-min hori asetzeko aukera izanen da Iortia kultur gunean ostegunetik aurrera. Espaziobidaiariekerabiltzendituztenobjektu eta material errealak ikusgai izanen dira: maketa, jantzi, argazki, elementu tekniko eta eguneroko objektuak. Horien bitartez espaziobidaiarien eguneroko bizitza hobe ezagutzeko aukera emanen du Zero grabitatea erakusketak. Horrekin batera, espazioaren konkista, SESBen eta AEBen arteko espazio lasterketa, ilargiaren konkista, sateliteak, Marte eta beste planetetara bidalitako esplorazio gailuak… Horiek guztiak eta gehiago gogoraraziko dizkigu erakusketak.
A
Sarean ikusgai Trailerra https://vimeo.com/88798212 helbidean ikusi daiteke. 1,84 euro pagatuta film laburra https://vimeo.com/ondemand/hijosdelatierra/146345391 helbidean ikusteko aukera dago.
Haize Berriak bandaren DVDaren salmenta martxa onean Sakanako musika eskoletan eta ibarreko herri gehienetako hainbat denda eta tabernatan 10 eurotan salgai dago. 661333523 telefonoan edo bandahaizeberriak@hotmail.com eskatu daiteke ere. Jasotako dirua inbertsioa estali eta bandaren egitasmo berrietara bideratuko da
aize Berriak Bandako kideek esker ona azaldu diete Enrike Zelaiaren omenez antolatu zuen kontzertua posible egin zuten guztiei. Bereziki mezenazgo legearen bidez, Mecnaren bidez, diru ekarpena egin zuten guztiei. Horrela, 4.000 euro jaso zituen bandak. Kontzertua Zatoz agur izenburuko DVDan jaso da eta hura posible egin dutenei ere eske ona azaldu die bandak.
H
+www.guaixe.eus
Musikari kurdua Irurtzunen Bihar, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean Gani Mirzok Irak-en menpeko Kurdistango Domiz errefuxiatu eremuaren aldeko elkartasun kontzertua eskainiko du
kialdearen eta mendebaldearen arteko zubi lana egiten du Gani Mirzoren musikak. Kurdistango, ekialdeko musikak flamenkoarekin eta jazzarekin nahastuz sortzen ditu. Lautearen eta gitarren arteko bidegurutzea da. Hiru disko argitaratu ditu. Gaur egun bere banda Neila Benbeyk (kantaria, Arjelia), Juan Jose Barredak (espainiar gitarra, Espainia), Martin Melendezek (Txeloa, Kuba) eta Aziz Hodayk (perkusioa, Maroko) osatzen dute. +www.guaixe.eus
E
bazterretik Izaskun Beunza
Alejandro Aravena Arkitektoak 2016ko Pritzker Saria jaso du Pritzker Arkitektura Saria, eskuarki Arkitektura Nobela gisa aipatuta, urtean behingo nazioarteko ospe handieneko saria da eta arkitekto bat ohoratzeko ematen den garrantzitsuena. Epaimahaiak Alejando Aravena aukeratu du 2016. edizioko irabazle. Aravena 41. sariduna eta lehen txiletarra da aipamena jasotzen. Aurtengo sariak arkitektoei aten-
tzioa eman nahi izan die, oinarrizkoan fokuratzeko gonbidapen positiboa luzatuz. Izan ere, Aravenak arkitekturaren eragin eremua handitzeko duen gaitasuna nabarmendu nahi izan da. Hiriinguruneak hobetzeko eta etxebizitza edukitzearen inguruan segurtasunik eza sortzen duen munduko krisiari aurre egiteko konponbideak zehazteko ahalmena saritu da. Gizartearekin konprometitutako 48 urteko arkitektoak 2500 etxebizitza sozial baino gehiago erai-
kitzea lortu du etxebizitza politika publikoetan nahasiz eta bere lanbideaerabiliz,gizarteanirismenhandiko benetako inpaktua sortzeko. Gaur egun, Hego Amerikan 400 milioi pertsona baino gehiago bizi dira, munduko populazioaren %6, eta hauetatik %80 hirigunean bizi da. Honek eskualdean etxebizitzadefizit altua sortu du eta ondorioz planifikazio zehatzik gabeko kokaguneak sortu dira. Ordenaziorik gabeko urbanizazio prozesu hauek etxebizitza gune guztiz prekarioak sortu dituzte. ONU habitat-ek
igorritako azken txostenaren arabera, Hego Amerikan eta Karibean etxebizitza prekarioetan bizi diren pertsonen kopurua 110,7 milioietara heltzen da. Hiri-hazkundeari erantzuna emateko, hemendik 2030. urtera garapen bideko herrialdeetan aste bakoitzeko miloi bateko biztanleria izango lukeen hiria eraikitzeko gai izan beharko ginateke. Arevalo ELEMENTAL taldeko buru da. Arkitekto talde honek behartsuenei etxebizitza emateko lan egiten du. Pertsona eta gizarte-
aren onurarako emaitzarik onenak lortzea du helburu eta horretarako politikari, abokatu, ikertzaile, egoiliar, tokiko agintari eta konstruktoreekin elkarlanean dihardu. Sariduna arkitektoaren irudi unibertsal eta tradizionaletik harago doa; dagoeneko eraikitako arkitekturan, ingurumenean, konponbide sozialak aurkitzea eta praktikan jartzea du helburu. Diseinua balio erantsia izan dadin eta ez kostu gehigarria, Arkitektura berdintasuneranzko bidezidor.
kultura 15
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
“Mari jainkosa sekulako tresna da gure jatorri eta etorkizunaz jabetzeko” Yolanda Mazkiaran, “Mariren sua” egitasmoaren sortzailea
Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza
uskal mitologian bada ororen gainetik gailentzen den figura bat: Mari jainkosa. Kondairen arabera, gainontzeko izaki guztiak eta fenomeno naturalak haren esanetara daude. Euskaldunen herri jakintzan Marik bizitza eta bizi-irrika irudikatzen ditu. Sortzaile handi eta naturaren pertsonifikazio kontsideratzen da, eta emetasuna boterez hornitzen du. Ezaugarri horiek guztiek pertsonaia liluragarri bilakatzen dute. Uste horretakoa da Yolanda Mazkiaran altsasuarra, “Mariren sua” egitasmoaren sortzailea. Hainbat urtez Mariren inguruko materiala biltzen aritu ostean, iragan abuztuan jainkosa ardatz duen film laburra grabatu zuen San Pedroko zelaian. Luxuzko parte-hartzearekin, gainera: Enrike Zelaia akordeoilaria, Itziar Nazabal margolaria, Raul, Naiara eta Maddi Urkijo txalapartariak eta Altsasuko hainbat dantzari eta abeslari. Filma igande honetan mustuko dute, 19:00etan, Iortia kulturgunean.
E
Zer dela erabaki zenuen film labur hau ekoiztea? Urteak daramatzat “Mariren sua” proiektuaren baitan Mari ikertzen. Jainkosareninguruanmaterialugari daukat eta jendarteratzeko beharra ikusten nuen. Udan, Altsasun nengoela, bideo labur bat egitea erabaki nuen. Helburua proiektua indartuetahauspotzeada.Denaden, bideoa beregaina da, ez du beste elementu batzuen beharrik osotasuna izateko. Zer berezitasun ditu Mari jainkosak? Intelektual asko Mari aztertzen ari dira. Marija Gimbutas antropologoaren arabera, Neolitikoan eta Paleolitikoan Ama Jainkosa gurtzen zuten, bular handi, aldaka zabal eta bizitza emateko gaitasuna zuen emakumea zena. Gimbutas Euskal Herriko herri kultura aztertzen aritu da, eta ondokoa ondorioztatu du: Neolitiko eta Paleolitikotik bi harribitxi datozkigu, euskara eta Mari. Azken honen oroimenak oraindik bizirik dirau. Gauzak horrela, proiektuaren bidez jainkosaren izana jendarteratu nahi dut. Euskal mitologiaren erdigune dela ikusirik, merezi du. Zure esanetan, Mariri buruzko ezagutzak emakumeak ahalduntzeko balio dezake. Mari sekulako tresna da gure jatorri eta etorkizunaz jabetzeko. Adurra, barne indarra, kendu ezin zaion kemena duen izakia da. Egun
kanpoko indarrean galduta gabiltza, adurraren bila ibili beharrean. Kanpokoak alde egiten du, baina barne indar hori elikatuz gero, boteretsuago bilakatu gaitezke. Emakumeok gauza asko irabazi ditugu, baina oraindik gauza asko daude egiteke. Mariren figurak aukera ematen du emetasunaren boterea, emakumeok umetokian dugun adurra aldarrikatzeko eta, horrekin batera, gizarte patriarkalari kontra egiteko. Horretarako, baina, jainkosaren berri izan behar da. Jendeak badu honen inguruko ezagutzarik? Gaur egun jende askok ez du bere berri, Mari sekulako altxorra den arren. Elkarbizitza denon ahotan dabilen garaiotan, Mariren legeari erreparatzea ez legoke gaizki. Izan ere, honek bizikidetzarako kontzeptu oso baliagarriak jasotzen ditu. Harroputza ez izatea, gezurrik ez esatea, lapurretarik ez egitea, begirunea inori ere ez galtzea, elkarlaguntza ez ukatzea… printzipio horiek guztiak jasotzen ditu Mariren legeak. Oso aproposa litzateke gure arbasoek zuten jakituria hori gaur egun aplikatzea. Horrez gain, Mari ama-lurraren gurtzarekin ere loturik dago. Egun lurrari kalte handia ari zaio egiten gizakia, eta serio hartu beharreko kontua da. Ama-lurra errespetatzen ikasi behar dugu, eta horretarako Mariren ekarpena oso baliagarria da. Euskararekin, paganismoarekin, animismoarekin… ere lotura estua dauka. Urrezko altxorra da. Harribitxia izaki, nola da posible jendartean honen inguruko ezagutza zabalagoa ez izatea? Sarritan herri jakinduria galduz joaten da, eta Mariren kasuan hala gertatu dela esan daiteke. Nolanahi, Euskal Herrian oraindik badago nolabaiteko memoria. Esaterako, Enrike Zelaiak azaldu dit nola behin Altsasuko herri guztia kale-
ra irten, eta askok gaupasa egin zuten Mari zerua zeharkatzen ikusteko. Beraz, hor bada sentimendu, izpiritu, ideia, sinesmen bat. Filmaren ekoizpen prozesua magiko gisa definitu duzu. Bai, guztiz magikoa izan baita! Grabazioan oso ongi pasa genuen, giroa aparta izan zen. Mariren energia alde izan genuela esan daiteke. Dena primeran atera zitzaigun. Egun bakar bat nahikoa izan genuen grabaketa guztiak egiteko. Hor funtsezkoa izan zen niretzat Joseba Salegiren laguntza. Zuzendari laguntzaile gisa oso lagungarria izan zen. Eta ondoren edizioan ere lan handia egin du. Euskara erabili zenuten. Hizkuntzaren hautuari zer nolako garrantzia eman zenion? Handia. Jende askok uste du Altsasun apenas dagoela euskaldun jendea, eta ez da horrela. Euskara hitz egiten da, bizirik dago. Grabazioan 30 bat pertsona izan ginen, eta hiruzpalau pertsona kenduta beste guztiok euskara dakigu. Enrike Zelaia eta Joseba Salegik, esaterako, ez dakite euskaraz hitz egiten, baina hasieratik garbi esan ziguten komunikazioa euskaraz izatea nahi zutela. Mundu honetan baduzu eskarmentua. Hainbat dokumental eta film labur egindakoa zara. Proiektu hau nolako esperientzia pertsonala izan da zuretzat? Zoragarria. Prestaketa lanean eta grabaketan izugarri gozatu dut. Egia da post-produkzio lana astunagoa egin zaidala. Otsailaren 14an filma jendaurrean aurkeztea ere ez da lan erraza. Baina denera iritsi naiz, eta balorazioa, oro har, primerakoa da. Laburmetraiaren aurkezpena Santa Ageda eta Inauteri inguruan
egingo duzue. Erabaki kontzientea da? Guztiz. Santa Ageda emakumeen jaia zen, erromatarrek ospatzen zuten matronaliarekin lotura estua zeukan. Proiektu hau ere emakumeena da, nahiz eta gizonek ere lagundu diguten. Lotura bat ezarri nahi izan dugu egitasmoaren eta Santa Agedaren jatorri eta izaeraren artean. Eta Inauteriei dagokienez, hauek gure sustraiak eta errito paganoak irudikatzen dituzte, eta polita iruditu zitzaigun aurkezpena honekin ere lotzea. Bideoa “Mariren sua” proiektuaren barruan dago kokaturik. Egitasmo honek bestelako ekimenak ere barnebiltzen ditu? “Mariren sua” zuzeneko ikuskizunetan oinarritzea nahiko nuke. Orain film labur bat egin dudan arren, proiektua ez da egitasmo zinematografiko bat. Bideoak bilatzen duena da jendea proiektura erakartzea. Nire asmoa jendea naturara eraman eta bertan ikuskizuna eskaintzea da. Performance hau Marik, sorginek, eta bestelako izakiek osatuko lukete; esaterako, xamanek. Mexikoko xamanak ezagutu ditut, eta konturatu naiz xaman horiek eta hemengo sorginek bat etortzen diren gauza asko dituztela. Bestalde, hauetan emakumeen
umetokiaren askapena ere jor ratu nahiko nuke. Puntu oso energetikoa da, oso boteretsua, baina oso zigortua izan da. Egun mugimendu handia dago umetokiaren askapena bultzatzeko, eta ikuskizunetan horri ere heldu nahiko nioke. Igandean aurkeztuko dudan bideoa nahiko tradizionala da, baina ikuskizuna guztiz garaikidea izango da, modernoa, elementu asko bilduko dituena.
16
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
erreportajea sakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia
Mozorro landia IRAĂ‘ETA
IHABAR Ihote ospakizuna bihar-etzi Ihabardarrak ihoteei eskainiko diete asteburu hau. Baserritarrez jantzitako gazteek puska biltzeari ekinen diote bihar, 11:00etan. Gazteek jasotako puska horiek bihar eta etziko bazkarietako menua izanen dira. Mahaira Gure Kabiya elkartean eseriko dira ihote segiziokoak. Larunbatean, bazkaldu eta gero, 18:00ak aldera, moxorroek etxez etxeko erronda eginen dute. Eskutan zigorra eta beste eramanen dituzte. Haiekin bidean opatzen dituztenak berotu eta zikinduko dituzte. Erronda despeditzean herri afaria eta dantzaldia izanen dira. Igandean ihote segizioko gazteak bazkaltzera elkartuko dira. Iluntzean Ihabarra urteroko bisita eginen du Aitezarkoak, Landarrak eta Niniak osatutako familiak. Eta haiekin batera hartzak. Moxorroak eta txistulariak lagun dituztela kalejira eginen dute. Plazan Aitezarko gaiztoaren epaia beteko da, sutan erretzea, Landarra negar batean gelditzen den bitartean. Gaiztakeria garaitu ondoren, ihotea despeditzeko, ihabardarrek otamena izanen dute.
ALTSASU Altsasuarrek euren ihote zikloa bihar despedituko dute. Haurren eta hiri ihoteen ondoren, bihar hiri ihotearen txanda izanen da. Lagun koadrilak euren mozorroekin kalera aterako dira eguerditik aurrera.
>> Otsailak 13, larunbata. Hiri inauteria 13:30ean Dantza poteoa Sakaranga txarangarekin. 17:00etan Mozorro lehiaketa, Intxostiapunta gazte gunean. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Jamaica Show taldearekin, Foru plazan. 21:00etan Gazte afaria, Intxostiapunta gazte gunean. 22:30etik 00:30era Dj Sergey, Intxostiapunta gazte gunean. 00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Jamaica Show taldearekin, Foru plazan.
OLATZAGUTIA Mari Arrokaren eta zamarroen bisitak Asteartean haurren inauteria ospatu ondoren, olaztiarrek Mari Arrokari harrera eginen diote gaur. Diotenez, Mari Arroka mendi batetik bestera suzko igitai baten gainean hegaz joaten zen. Gaur zamarroek
IRURTZUN
tiratutako gurdi gainean irudikatuko dute. Mari Arroka, eskutan suzko igitaia duela, kalez kale ibiliko da eta plazraa iristean ihoteei ongi etorri eginen die. Hala, zamarhandiak eta zamartxikiak bihar iluntzean kalez kale ibiltzeko aukera izanen dute. Haiekin batera, ihote segizioa alkate jaun-andreek, auntzaiak, apaizak eta medikuak osatuko dute. Garai batean mutilek etxez etxe eskatzen zuten zekalea udaletxera eraman eta saldu ondoren horiei ordaintzeko.
Berritasuna Hiri inauterien barruan udalak aurreneko gurdi lehiaketa antolatu du. 14 urtetik gorako koadrilek parte hartu ahalko dute. Gaia librea da. Gurdia orijinala eta beste inoiz parte hartu gabea izan beharko da. Parte-hartzaileek beraiek egindako gurdiak izan beharko dute. Egunean bertan eman beharko da izena, gurdiaren izen txikiarekin batera. Epaimahaia bi zinegotzik eta Kultura Batzordeko kide batek osatuko dute. 200 eta 100 euroko bi sari banatuko dituzte.
IRURTZUN
Egitaraua
>>Otsailak 12, ostirala 19:00etan Mari Arrokarri ongi etorria girotzeko mozorratzea, gaztetxean. 20:00etan Mari Arrokari ongi etorria, gaztetxe ondoan. 21:00etan Auztaea, parte-hartzaileendako gaztetxean.
>>Otsailak 13, larunbata 11:00etan Puska-biltzea, gaztetxetik, kalejiran. Jasotakoa herriko elikagaien bankuari eta Paris 365eri emanen diete. 14:30ean Bazkaria, gaztetxean. 18:30ean Herri ihoteak, areto futboleko zelaitik abiatuta. Akaberan, zortzikoa, plazan.
>>Otsailak 20, larunbata 12:00etan Gurdi lehiaketako izen ematea, areto futboleko pistan. Ondoren, ihote gurdien irteera. 14:30ean Herri bazkaria, frontoian. 16:00etatik 19:00etara Los Pasai txaranga. 19:00etatik 23:00etara Dantzaldia Nemux diskorekin. 20:00etan Karrozen lehiaketako sari banaketa, dantzaldian.
IRAĂ‘ETA
ZIORDIA Helduen txanda Ziordiar txikienak asteartean mozorrotu ondoren, nagusien txanda bihar. Mozorrotuendako hitzordua 19:00etan jarri dute, orduan triki-poteoa abiaraziko baitute. Ondoren, 21:30ean, Errekakartea elkartean mozorrotuen afaria izanen da. 78 pertsonek eman dute izena.
OLAZTI
ZIORDIA
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
SAKANAKOINAUTERIAK2016
17
Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en
UHARTE ARAKIL
IRURTZUN
URDIAIN
ARRUAZU
LAKUNTZA
UHARTE ARAKIL
ARBIZU
UNANU
LIZARRAGA
ARRUAZU
ITURMENDI
IRURTZUN
18
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
erreportajea sakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia
ETXARRI ARANATZ
LIZARRAGA
ETXARRI ARANATZ
ARBIZU
LAKUNTZA
ITURMENDI
URDIAIN
UNANU
ARBIZU
ALTSASU
ALTSASU
OLAZTI
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
SAKANAKOINAUTERIAK2016
19
Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en
ZIORDIA
LAKUNTZA
ARRUAZU
IRURTZUN
UNANU IRAÑETA
Aurten estreinakoz, astearte ihotean emakume batek, Aintzane Marinek, jantzi du katuela.
UHARTE ARAKIL
ARRUAZU
LAKUNTZA
LIZARRAGA
UHARTE ARAKIL
IRAÑETA
20
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
erreportajea sakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia
IRURTZUN
arbizu
ZIORDIA
OLAZTI
ETXARRI ARANATZ
LIZARRAGA
ZIORDIA
OLAZTI
BAKAIKU
URDIAIN
ALTSASU
ZIORDIA
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
SAKANAKOINAUTERIAK2016
21
Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en
URDIAIN
URDIAIN
ITURMENDI
ALTSASU
UNANU
ITURMENEDI
ETXARRI ARANATZ
UNANU
UHARTE ARAKIL
URDIAIN
arbizu
ETXARRI ARANATZ
22
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
erreportajea sakanako inauteriak 2016 >> Mozorrolandia
LIZARRAGA
UNANU
ARRUAZU
LAKUNTZA
ALTSASU
IRAÑETA
UNANU
ALTSASU
OLAZTI
ETXARRI ARANATZ
LAKUNTZA
ITURMENDI
Guaixe • 2016ko otsailaren 12a
SAKANAKOINAUTERIAK2016
23
Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en
urdiain
ARRUAZU
UHARTE ARAKIL
altsasu
Olazti
ZIORDIA
IRURTZUN
LAKUNTZA
ETXARRI ARANATZ
ALTSASU
IRAÑETA
ARBIZU
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko otsailak 12, ostirala • 2. aroa • 540. zenbakia
G
asteko >> : eguraldia ostirala
larunbata
: tenperatura>> igandea
astelehena
asteartea
asteazkena
osteguna
euria: 98%
euria: 99%
euria: 99%
euria: 99%
euria: 96%
euria: 55%
euria: 70%
Min: 5 Max: 11
Min: 9 Max: 12
Min: 5 Max: 6
Min: 3 Max: 3
Min: 1 Max: 3
Min: -2 Max: 4
Min: -1 Max: 5
Bazkide zozketa OTSAILEKO
SARIAK:
RIA:arrera 1. SA berri: 2 s
Max. °C
Irurtzun Etxarri A. Altsasu Aralar Urbasa
Min. °C
: ilargiaren aldia>> euria l/m2
15.5. . . . . . . -0.5 . . . . . .27.2 14.9. . . . . . . -2.5 . . . . . .48.5 14 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .61.3 6.8. . . . . . . -1.9 . . . . . .22.6 -. . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-
ilgora
ilbete
15 22
ilbehera
ilberri
1
9
>>11 galdera
Ekain %10eko Kanpina: o k a z a rt A a deskontu sneki lotea :e le ra tu c a L sarrera useoa: 2 z doan m m Artiu te e : 3 hilab Gaztezulo ea: 2 sarrera rp Magna Gu
4. SARIA: 2.,3. ETA ina np : -%10 Artazako Ka Lacturale: esneki lotea a Artium museoa: 2 sarrer an do ez bet hila 3 o: Gaztezul a Magna Gurpea: 2 sarrer
Peio Goietxe Sakana Harrera Hiriak ekimeneko kidea Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza
1.- Berriki eratu duzue Sakana Harrera Hiriak erakundea. Zein da honen helburua? Xedea errefuxiatuen errealitateaz eta krisiaz informatu eta sentsibilizatzea da. Horrez gain, Europako estatuetako gobernuen jarreraren berri ere eman nahi dugu. Eta horretaz gain, dirua lortu nahi dugu Domizeko errefuxiatu-gunera bidaltzeko. 2.- Nola sortu zitzaizuen ekimena abiatzeko ideia? Sakana ere errefuxiatuekiko elkartasun olatura batzea erabaki genuen. Sakana Harrera Hiriak ez da soilik informatzeko edota salatzeko sortu; sareak ehundu eta errefuxiatuei babesa eta elkartasuna eskaintzea ere funtsezkotzat jotzen dugu. 3.- Proiektua gorpuztea lan neketsua izan al da? Ez, nahia eta inplikazioa izanda horrelako egitasmoak aurrera irteten dira. Orain proiektua zabaltzea dagokigu. Horretarako funtsezkoa izango da eskolekin, udalekin eta Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean aritzea. 4.- Orokorrean sakandarrak errefuxiatuen egoeragatik kezkaturik daudela uste duzu? Bai. Irurtzunen, esaterako, jendea oso sentsibilizaturik dago herri kurduarekin. Dena den, oraindik lan asko dago egiteke. Gure zeregina da sentsibilizazioa Sakana osora zabaltzea, errefuxiatuekiko elkartasuna ahalik eta handiena izan dadin.
5.- Erakundea aste honetan ari zarete aurkezten, Irurtzunen. Bai. Herenegun errefuxiatu-eremuei eta harrera hiriei buruzko hitzaldia eman genuen, eta bihar Gani Mirzo, Alepoko artista kurduak kontzertua emanen du. Ondoren elkartasun afaria izanen da Iratxon. Lortutako dirua Domizeko kanpalekura bidaliko dugu. 6.- Ibarrean barrena aurkezpen gehiago egingo dituzue? Noski, proiektua Sakana mailakoa delako. Herri desberdinetan proiekzioak, hitzaldiak eta bestelakoak egitea daukagu aurreikusirik. 7.- Zein izango da hurrengo urratsa? Gaiaz sentsibilizatzeko bide desberdinak aztertuko ditugu. Horrez gain, ibar osoan barreiatutako lantaldea nola koordinatu pentsatu beharko dugu. Izan ere, ekimenak herri guztietako jendea bilduko du. Horretaz landa, instituzioen inplikazio handiagoa lortu nahiko genuke, bai udalen partetik, bai Nafarroako Gobernuaren partetik. Horretarako presio lana egitea dagokigu. 8.- Diru-bilketarako zer bide erabiliko dituzue? Alde batetik, kontzertu, afari eta hitzaldietarako txartelak salduta. Eta, bestetik, borondatezko ekarpenen bidez. Horretarako bi kontu korronte ireki ditugu. Lorturiko diruarekin Domizeko errefuxiatu-guneari laguntzeko gure aletxoa jarriko dugu.
9.- Nolakoa da errefuxiatuek Domizen bizi duten egoera? Domiz Irakeko Kurdistanen dago kokaturik. 30.000 pertsona hartzeko gaitasuna dauka, baina egun 50.000 errefuxiatu inguru daude bertan. Ez dago nahikoa baliabiderik bertan dauden pertsona guztien beharrei erantzuteko. Baldintzak benetan gogorrak dira: ur eta higiene instalakuntzak oso kaskarrak dira, eta gaitzak harrapatzeko arrisku handia dago. 10.- Gobernu europarrek errefuxiatuekiko izan duten jarrera nolakoa da? Lotsagarria. Pasibotasun handia ari dira erakusten benetan larria den gai batekiko. Jendea itsasoan hiltzen ari da, eta Europa ezikusiarena ari da egiten. Are gehiago, kasu batzuetan errefuxiatuak lagundu nahi dituztenen aurka ari dira egiten. Adibidez, Greziako Lesbosen dabiltzan boluntario asko ustez pertsona-trafikoan aritzeagatik atxilotu dituzte. Elkartasuna zigortu egiten dute. Erotzekoa da. 11.- Krisi humanitario hau geldiarazteko giltza zein izan daiteke? Herritarren eta instituzioen arteko sarea osatzea da bururatzen zaidan irtenbidea. Siriako errefuxiatuen migrazioak eteteko modu bakarra bertako gerra etetea da. Herritarrek kalera irten, salatu eta aldarrikatu dezakegu, baina azken hitza estatuek dute. Eta hauek oso interes gutxi dute gerrarekin amaitu eta errefuxiatuen egoera konpontzeko. Egoera zaila da.