587 guaixe

Page 1

Emakumeen Eguna, aldarrikapenez beteta

>>3 Ilargi Legarra Prieto

SAKANAKO ASTEKARIA • 2017ko marsuak 3, ostirala • 2. aroa • 587. zenbakia

Mozorro-festa ez da bukatu >>16-23

Lizarragan argindarra sortzeko era berritzailea

Etxarriko plaza hobetzeko parte-hartze prozesua

Ura erabiliko duen mikrosarea sortuko dute argindarra sortzeko >>9

Hilaren 13ra arte galdetegia erantzun daiteke. Bi batzar eginen dira ere >>5

Final-erdirako pasea jokoan Zabaletak eta Ezkurdiak >>11

Karasatorre bertsolari txapelketan ariko da >>15


2

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

ZORION agurrak

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • zorion@guaixe.eus • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke: 3035 0018 47 0181012564

ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!

Martxoaren 4an, larunbatean, 18:00etatik aurrera Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

3-9

Marsuak

Lakuntzako Gure Esku Dagoren batzarra. Martxoaren 5ean, igandean, 12:00etan Lakuntzako kultur etxean.

Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: gutunak@guaixe.eus

Nahia Miguel Goikoetxea Zorionak Txoriak, katagorriak, marigorriak , katuak eta txakurren esker berria zabaldu dute; zure urtebetetzea ailegatu dela.Mila zorion. Muxu potolo asko.

Musika

Bizikleta irteerak

Korrika kulturala

100 to 8. Martxoaren 4an, larunbatean, 19:00etan Lakuntzako kultur etxean.

Lubierri eta bordak (49 km.) Martxoaren

Erradikalak gara. Martxoaren 4an, larunbatean, 19:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean. Ane Labaka eta Beatriz

Dokumentalak Adarrak dantzan. Martxoaren 4ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur guneko erakusketa gelan.

5ean, domekan, 8:30ean Altsasuko Zumalakarregi plazatik eta 9:20ean Bioitza kanpinetik. Barranka txirrindulari taldeko

Erakusketak Altsasuko inauteriak. Martxoaren 4ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean. Oroimenaren begirada arte-terapiaren ikuspuntutik. Martxoaren 7tik apirilaren 2ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ixildutako emakumeak. Martxoaren 8tik aurrera Irurtzungo osasun etxean.

Olaia Zorionak OLAIA! Guapa!!!!!! Izugarri maite zaitugu. Izei, aita eta ama

Egizabal.

mendi bizikleta taldea.

Hitzaldiak Mujeres en la retaguardia. Martxoaren 7an, asteartean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Tasio Erkizia. Bizipenak eta hausnarketak. Martxoaren 3an, ostiralean, 19:00etan Irurtzungo Iratxo elkartean. Liburu aurkezpena.

Kurdistango emakume borrokalariak. Martxoaren 9an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko gaztetxean.

Alimentación saludable. Martxoaren 7an,

asteartean, 18:00etan Altsasuko Txioka haur eskolan. Hizlaria: Eli Gallego, dietista. Sarrera librea.

La aportación feminista a la memoria histórica. Martxoaren 9an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Marta Brancas Escartin.

Literatura Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe). Matxoaren 9an, ostegunean, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian. Irakurle taldea.

Bestelakoak Arakilgo zuhaitzaren eguna. Martxoaren 4an, larunbatean, 10:30etik aurrera Izurdiagako futbol zelaian. Inauterifesta+musika+mozorrocall+afaria.

Kultura itxez-itxekoa. Martxoaren 5ean, igandean, 18:00etan Lakuntzako plazatik hiru etxetara. Txingurriye.

Deialdiak Altsasukoak aske. Martxoaren 3an, ostiralean, 19:00etan Altsasuko udaletxe parean. Euskal Presoak Euskal Herrira! Martxoaren 3an, ostiralean, 20:00etan Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan, elkarretaratzeak. Beilatokia toki egokian. Nahi izanez gero posible da. Martxoaren 5ean, igandea, 12:30ean Etxarri Aranazko Kale Nagusiko 7. zenbakian. Euskal Presoak Euskal Herrira! Martxoaren 5ean, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan, elkarretaratzea. Feminismoak egiten gaitu herri. Martxoaren 8an, asteazkenean, 19:00etan Arbizuko plazan. Emakumeok borrokan oztopoak apurtzen. Martxoaren 8an, asteazkenean, 19:00etan Altsasuko udaletxe parean. Bertsolariak eta merendua ondoren.

Zinema Mustang. Martxoaren 3an, ostiralean, 19:00etan Etxarrengo elkartean. Zineforuma. Erratzak Astinduz.

Zorionak bikote zuen bostgarren urtebetetzeagatik. Zuen familiaren partez

Bazkideek deskontua Bakarra:

Vivir de noche. Martxoaren 3an, ostiralean, 22:00etan eta martxoaren 5ean 20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean. Orm elurretako erresuman. Martxoaren 5ean, domekan, 12:00etan eta 17:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. La La Land. Martxoaren 9an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Film laburrak Bazkideak:

Mari. Otsailaren 14an, domekan, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Yolanda Mazkiaran Zelaia.

Lakuntzako Osasuna eskolako neska-mutikoak asteazkenean Sadarren izan ziren eta argazkia atera zuten Osasunako jokalariekin.


3

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a 44 LANGABE GUTXIAGO: Otsailak Altsasuko enplegu bulegoan utzi dituenak. 961 langabe dira , joan den urtean garai berean baina %14,04 gutxiago. 388 kontratuetatik 37 ziren mugagabeak. +www.guaixe.eus

barrutik kanpora

ezkaatza >> Emakumeen Eguna

»

Irurtzun

Buruzko Ordezkaritza Emakumeari Jardunaldiek 24. edizioa berri dute aurten Irurtzungo emakumeen taldeak, kenetik aurrera Ixildutako emabaten Kultur kontseiluaren eta Irurtzun- kumeen erakusketa ikusgai izanen aldarrikapena goUdalarenlaguntzaz,bestebehin da osasun etxean. Gaur egun, edozein kolektibok bere barne antolakuntza eta kudeaketan ordezkaritzari ematen dion garrantzia nabaria da. Kolektiboak bere garapenean topatzen dituen arazoak, lortu behar dituen baliabideak, aldarrikatu behar dituen eskubideak… partaide arduratsuez osatutako ordezkaritza eskatzen dute eta ordezkaritzak agertzen duen gaitasunaren arabera lortuko dira edo ez kolektiboaren h e l bu r u a k . Ju b i l at u o k e re kolektibo bat gara eta kolektibo handia. Gizartearen %ko zati zabala osatzen dugu eta, zoritxarrez, ezin esan guri gauzak ongi doakizkigula. Egia da urteetan lanean aritu den langileari, jubilatzen den unean, arazo bat sortzen zaiola: zer egin gelditzen zaion denbora libre horretan? Gaur hain ezagunak diren JUBILATUEN ELKARTEAK gai izan dira eta dira arazo honi konponbide erakargarri bat emateko. Elkarte hauek lan oso ona egin dute eta egiten jarraitzen dute, beharrezkoak dira aisialdian jolasteko, harremanak sortzeko, bidaiatzeko… Baina aski al da? Ez. Jubilatuen arazo bakarra ez da aisialdia, eta larriena ere ez. Gaur egun asko dira jubilatuoi kezkatzen gaituzten arazoak: pentsioak, dependentzia, osasun zerbitzuak, zaharretxeak, zahartzaro duin baten bermea, gure eskubideak…Arazo asko, larriak eta oinarrizkoak. Jubilatuen problema hauek aldarrikatzeko badugu “Consejo del Mayor” deritzaion ordezkaritza bat, baina erakunde burokratiko bat besterik ez da, ez gaitu behar bezala ordezkatzen, ez du ezer egiten. Horregatik, ongi ordezkatuak egoteko ordezkaritza berri baten aldarrikapena egiten dugu. Jubilatuen arazoetaz jabetu eta borrokatzeko gai diren pertsonak osatutako ordezkaritza nahi dugu,aurrean dauzkagun erronkei erantzuteko gai diren ordezkariak behar ditugu, gure artean eztabaida, kontzientzia, konpromisoa piztu de zaketen ordezkariak. Asmoak badira, eman dira lehenengo pausoak, guztion parte-hartzea lantzen ari gara; jarri gaitezen lanean. Sasoia jubilatuen elkartea

martxoan Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu dituzte. Emakumeen Eguna dela eta hilabetean zehar hainbat ekimen izanen dira. Egitaraua gaur, 19:00etan Etxarrengo elkartean mustuko da. Mustang filma ikusgai izanen da eta ondoren hari buruzko zineforuma izanen da. Iritziak partekatu eta gero otamena izanen da guztiendako. Jardunaldietan ohikoa da Iruñeko zinema-toki batera irteera egitea. Hori asteazkenean izanen da. Joan nahi dutenek 18:00etan dute hitzordua plazan. Gainera, asteaz-

»

Kultur eskaintza

Emakume talde bat muralean mezuak itsasten.

Antzerkiak eta musikak ere tokia dute Emakumeari Buruzko Jardunaldien egitarauan. Heldu den ostiralean, hilak 10, Detritus Teatro taldeak Ovarios verdes fritos antzezlana jokatuko du kultur etxean, 20:30ean. Hurrengo egunean Garazi Goietxe bakarlariak kontzertua eskainiko du Pikuxarren, 19:30ean. Ondoren afaria iragarria dago, 22:00etan, eskolako jantokian. Afaldu ondoren Lorena Arangoa clownaren saioa izanen da.

Emakumeen Egunaren inguran antolatutako egitarauan, hilaren 18rako, kafe tertulia iragarria dago. Hilerokoa, gure emakume energiarekin bat eginez gaia hartuta ariko dira Rosa Legarrarekin, 18:00etan, liburutegian. Hurrengo egunean despedituko dira jardunaldiak helduendako berdintasunari buruzko film-laburren emanaldiarekin. Katti Goikoetxeak b i d e r at u ko d u e m a n a l d i a ,

Afariko izen ematea Astelehenera arteko epea dago izena emateko. Laboral Kutxako kontu honetan 16 euro ordaindu behar dira, izen-abizenak adieraziz: ES72 3035 012091 1201032867.

19:00etan, Pikuxarren.

Altsasu

Emakumeen Egunak egitarau zabala dakar Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak martxoaren 8rako Emakumeen presentzia erakutsiz leloa aukeratu du. Eta ohi duen moduan hainbat arlotako jarduerak antolatu ditu ere. Egitaraua historia-memoriari buruzko saio batekin hasiko da. Marta Brancas Escartinek, kazetaria eta historialaria, historia sozialean eta genero-historian adituak, La aportación feminista a la Memoria Histórica hitzaldia eskainiko du. Iortia kultur gunean izanen da, ostegunean, 19:00etan. Emakumeak kiroleanere parte hartzen dutela ikustarazteko Altsasuko Kirol Eskola guztietako neskak parte hartuko duten kirol erakustaldia antolatu dute hilaren 11rako Zelandi kiroldegian, 17:00etan. Hurrengo egunean, eguerdian, Lilasterketa Foru plazatik abiatuko da. Literaturari eskainitako tartea hilaren 22an izanen da Iortia kultur gunean, 18:00etatik 22:00etara. Indomable liburuari buruzko hizketaldia iragarri dute eta hartan Fatima Djarra Sani idazleak parte hartuko du. Bera Médicos del Mundo elkarteko immigrazio

»

Iazko Lilatoiaren irudi bat. Aurtengoa martxoaren 12an izango da, hurrengo igandean, eguerdian.

eta emakumezkoen sexu mutilazio arloetako teknikoa, baita Flor de Africa, Nafarroan Afrikako emakumeen elkartearen idazkaria ere.

Mugimendu feminista Altsasuko Feministak eta Altsasuko Bilgune Feministak prestatutako egitaraua asteartean abiatuko da. Iortia kultur gunean Mujeres en la retaguardiadokumentala emanen dute, 19:00etan. Emakumeen Egunean, ordu berean, udaletxe parean kontzentrazioa egi-

Arbizu

Martxoaren 8aren inguruko egitaraua Arbizuko Bilgune Feministak Emakumeen Eguna dela eta egitaraua prestatu du. Heldu den asteazkenean herritarrak kontzentrazio batean parte hartzera gonbidatu dituzte. Feminismoak e giten gaitu her ri leloa du 19:00etan plazan eginen den kon-

tzentrazioak. Hilaren 12an, igandez, Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izanen da Arbizun, emakumeei zuzendutako kontaketa saioa eskaintzen. Egitaraua hilaren 18an Argi-bidea elkartean izanen den antzezlan batekin despedituko da.

nen dute. Aurtengorako emakumeok borrokan oztopoak apurtzen! Leloa aukeratu dute. Elkarretaratzearen ondoren bertsolariak eta ohiko merendua izanen dira. Altsasuko mugimendu feministaren egitaraua ostegunean despedituko da. Gaztetxean Kurdistango emakume borrokalarien inguruko dokumentala emanen dute, 19:00etan hori ere.

Intxostiapunta gazte gunea Astean zehar hilotz-aparta ekimenean parte hartzeko aukera izanen

dute gazteek. Nork bere berdintasunaren aldeko lekukotza hutsik dagoen mural batean utziko du. Abesti zatia, olerkia, argazkia, marrazkia… dena delakoa izan daiteke. Baina muralean jarri ondoren estali eginen dute. Aste akaberan ekarpen-muraleko estalkiak kendu eta mezu guztiak agerian geldituko dira. Haiek irakurrita eztabaidarako aukera izanen da. Heldu den ostiralean Oihartzuna laukotearen kontzertua eta larunbatean sexismoari buruzko hitzaldia daude iragarriak gazte gunean.


4

iritzia

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

astekoa

Pinpilinpauxa eragina Aingeru Mikeo Ihoteak joan zaizkigu eta azpimunduko izaki liluragarrien eremura egin dugu joan-etorria. Negu ilunaren eguna luzatuz doa eta ate joka sumatzen da eguberria. Azpimundutik atera, eta pasatu gara mundu absurdora. Gero eta indar handiagoa hartzen ari da Kataluniako afera. Hor dabiltza buruzagi kataluniarrak Madrileko epaitegietan

bueltaka. Zergatik eta? Herritarrei zer izan nahi duten galdetzeagatik. Sakanan ere pil-pilean dago gaia; gero eta handiag o a d a g a l d e t u a k i z at e ko jendearen nahia. Charles Puigdemont Governeko lehendakaria herriari dagokiona aldarrikatzen azaltzen da, zuzentasunez eta gogor; berriz, Rajoy, totem bihurtutako lege bat

guztiaren gainetik jarrita, hitz gutxiko eta egoskor. 7,5 milioi herritarren gainetik Konstituzioa mehatxukor. Estatuaren jarrera, primus inter pares joku-araua ezarrita, baten nagusitasuna besteari inposatuta, manu militari, baita indar militarra baliatuta ere. Zer burutan sartzen da andaluziar, edo gaztelar, edo nafar batek eraba-

hara zer dien

Etorkizuneko zaintzaileak Dakigunez, biztanleria zahartzen ari da eta urte batzuk barru edadetuenek zaintza gehiago beharko dituzte. Hori dela eta, nahitaezkoa dugu epe luzera begiratzea eta gure nagusien zaintzaileen belaunaldia izango dena hezitzeko, kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko gai izatea. Urte batzuk dira Josefina Arre-

gutunak

Heriotza, bizitza eta Etxarri Aranazko Izarra beilatokia Juana Mari Jauregi Flores

Ez, orain ez naiz inpartziala, baina Etxarriko Izarra beilatokiko lanak hasi berriak zirenean eta gaia objetibotasunez ulertzen nuelarik, proiektu honen aurka zeuden pertsona talde batek prestatutako paper bat sinatzera gonbidatu ninduten. Erabat ezetz erantzun nien. Jaso dudan heriotzaren zentzu ezkor eta beldurgarriari aldaketa sakon bat ematea nire buruari eta bizitza berari zor diodan eskaintza eta hausnarketa da. Erraza ez den heriotzarekiko hurbiltasuna eta onarpena. Beilatokia zure etxearen azpian eraikiko balute modu

gui Zentroak Altsasuko ikastetxe batzuekin batera belaunaldi-arteko programa bat garatzen duela; helburuak haurrei zein adinduei begira ezartzen ditugu. Haurrei begira: Alzheimer gaixotasuna ezagutzea gaitzak duen estigmatizazioari aurre egiteko asmoz. Gaixoekin nolako harremana izan behar dugun ikastea

eta zer beharko duten ikustea. Belaunaldi berriak adin desberdinen artekoen errespetuan eta tolerantzian hezi nahi ditugu, eta baita ere zahartzaroa gaitasun ezarekin lotzen dituzten argumentuak zalantzan jarri. Horretaz gain, haien heziketa osatu nahi dugu biziko duten esperientziaren bitartez eta nagu-

Atal honetan ahalik eta iritzi gehienek tokia izan dezaten 1.500 karaktere (espazioekin) baino gehiago duten gutunik EZ DA ONARTUKO. Karaktere kopuru horretatik gorako gutun guztiak LABURTU eginen dira. Gutunean izen-abizenak, telefonoa, helbidea

eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Gutunak asteazkeneko goizeko hamarretarako egon behar dira gurean; bestela, ez da aste horretan publikatuko. Guaixe aldizkariak ez du bere gain hartzen derrigorrez, aldizkarian adierazitako esanen

berdinean pentsatuko zenuke?galdetu izan didate hainbatetan.-Bai, berdin pentsatuko nuke. Nik maite ditudan pertsonen heriotza ohoratzen duten moduan, nire inguruko pertsonen heriotza ohoratzen dut; beldurrik gabe, tristurarik gabe baina sakoneko errespetuz. Badira azken honetan Etxarrin eta inguruko herrietan izan diren heriotzei buruz aipatu nahiko nukeen zerbait. Familiek bere hildakoak eskubide osoz eraman dituzte beste tanatorio batzuetara eta errespetuz onartzen dut. Baina, posibilitateak posibilitate, kasu bat baino gehiagotan erabaki horren zergatia herrian zabaldutako beldurra eta asmo txarrez eragindako mehatxuak direla ez ebidenziatzea zaila egiten zait.

Herritar askoren nahia da Izarra beilatokia lasaitasun osoz erabiltzea, gure herriko zerbitzu bat delako eta bere erabilpena gure eskubidea. Kontziente naiz pertsona batzuen sentimenduak mindu izan ditudala, nik ere horrela sentitzen ditut nireak. Baina nire iritzia herritar askoren isla denez, azaldu duten gaia adierazteko beharrean sentitu naiz.

Guaixe ERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • guaixe@guaixe.eus ERREDAKZIOA: Maider Betelu Ganboa • kirolak@guaixe.eus MAKETATZAILEA: Ruben Imaz Alcaide • maketazioa@guaixe.eus PUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • publizitatea@guaixe.eus eta Eneida Carreño Mundiñano • publi@guaixe.eus

Ezjakintasunaren lasaitasunean Aintzane Sarasola Sanchez

Goizero bezala, prentsari begirada bat bota diot. Alabaina, hemendik aur rera alferrikako aldizkariak nahia-

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Erkuden Ruiz eta Jon Otermin Benito ZUZENTZAILEA: Miren Alonso Razkin ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • fundazioa@guaixe.eus DISEINU ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • gk@gkomunikazioa.eus ADMINISTRAZIOA: Gixane Andueza Goikoetxea • admin@guaixe.eus LEGE GORDAILUA: NA-633/1995 TIRADA: 3.200

ki behar duela katalandarren etorkizuna? Inondik ere, konkista-inperioan fosildutako pentsabidea. Horregatik, errefuxatu egiten dut demokratikoa ez den konstituzioa eta uko egiten diot espainiar pueblo soberano izatearen erabakimenari, eta eskaintzen diet kataluniar herritarrei. Berdintasunean, pares inter pares, izan bedi etorkizu-

neko harremana, lagunen artean jateko txistorra eta butifarra, edo edateko sagardoa eta cava. Txinatar esapide batek dionez “pinpilinpauxa baten hegal-eragiteak ekaitza sor lezake munduaren beste aldean”. Sakanan ospatzear diren erabakitzeko eskubidearen galdeketek halako oihartzuna eduki bezate Madrilen!

siek transmititzen dietenaren bitartez. Nagusiei begira helburuak dira: estimulazio fisikoa eta funtzionala, adinduen mugikortasuna laguntzen duten jardueren bitartez; estimulazio kognitiboa; estimulazio emozionala haur eta nagusien artean harreman afektiboa eta entzutezkoa sortu dadin saiatuz; estimulazio soziala nagusien eta komunitatearen arteko loturak estutuz. Hau guztia haurrek Klinikako Eguneko Zentrora eta nagusiek eskoletara egiten dituzten bisiten bidez lortzen dugu.

Bai nagusiek eta bai haurrek ere esperientzia hau oso modu positiboan bizi izan dute. Profesionalek ere ikusi dugu urte hauetan guztietan ezarritako helburuak betetzen goazela. Belaunaldi ezberdinetako pertsonak bizi diren etxeetan oso garrantzitsua da denen arteko lotura indartzea eta elkarrekin egin daitezkeen jarduerak sustatzea. Izan ere, batzuek eta besteek ongizatea eta poztasuna lortzeko bide izango dira. Egitera animatzen zaituztegu! Josefina Arregi Klinika

eta iritzien erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko: Foru plaza, 23, 1 Altsasu; gutunak@guaixe.eus edo 948 564 275 telefonoa.

go izanen ditudala uste dut, nire buruaren ondorengo lasaitasunerako hobe izango baita ezjakintasunaren lasaitasunean bizitzea. Ondorio (faltsu) honetara Giza Eskubideen inguruko Amnistia Internazionalaren 2016/2017. urteko txostena irakurri ondoren ailegatzen naiz, “gu haien kontrako urtea” bezala laburbiltzen dutelarik. Txostena deskargatu eta zuzenean 182. orrialdera joan naiz, Estatu espainolaren suspentso guztiekin nire burua gozarazteko. Inork zalantzarik bazuen, aurreko urteetan jada gorriz markatuta zetozen alderdietan huts egin du berriz ere. Paragrafoak honela dio:“Persistió el uso del delito de “enaltecimiento del terrorismo” para

LAGUNTZAILEAK:

procesar a personas que ejercían de manera pacífica su derecho a la libertad de expresión.” Egia esan, “justiziarekin” topo egin behar izan duten artistak datozkit burura. Eta, kasualitatez, tortura salaketen ikerketa eza leporatzen zaion “justizia” beraz ari gara. Bizkor, “Inpunitatea” titulutzat duen puntura pasa naiz. Nóos Kasuko liderrak kartzela ekiditeko aukera izanen duela irakurri ondoren, ez dut ezer gehiago jakin nahi. Gaurko, bederen, nahikoa irakurri dudala uste dut. Konturatzerako, nire begiek “Emakumeen kontrako bortizkeria” izenburutzat duen paragrafora salto egin dute. Gordina benetan irakurtzen dudana. Eta bai, Patricia Karinaren olerki batek dioen moduan, ni ere feminista naiz emakume hitzaren arerio den lurralde batean. Ez dakit txostena irakurtzen jarraituko dudan baina, hobe esanda, “haiek gure kontra”- ko urtea izan delakoan nago.

BAZKIDEAK


5

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a HAUR ESKOLEN AURREMATRIKULAZIOA: Sakanako haur eskoletan aurrematrikulazio epea zabalik dago. Uharte Arakilgo udaletik jakinarazi dutenez hilarne 15era

»

arteko epea dago izena emateko. Etxarri Aranazko haur ludotekan, berriz, hilaren 24ra artekoa da.

sakanerria >>

Etxarri Aranatz

Plaza hobetzeko parte hartze prozesua martxan jarri da Galdera-sorta bat erantzun eta bi batzarretan parte hartzeko gonbidapena egin du udalak

Etxarriarren artean plazan estalope bat egiteko komenigarritasuna hizketa gaia izan da askotan. Batez ere, eguraldi txarra egiten duenean non estali izateko, edo plazan antolatu diren ekitaldiak bertan behera gelditu direlako. Arazo horiek ere udaleko festa, iyote eta feria batzordeetan azaldu dira. Horrekin batera, udalean kontu-

»

ratu dira Larrañeta kalean, Iturri Eder ingurua eta frontoiaren parean, gero eta mugikortasun arazo gehiago izaten ari direla. Ibilgailuen eta oinezkoen espazioa ez dago behar bezala antolatuta. Horregatik, udalak etxarriarren iritzia jakiteko parte hartze prozesua jarri du martxan. Etxarriar guztiek galde-sorta bati erantzuteko aukera izanen dute. Galdetegiak plazako estalpe posibleari buruzko sei galdera eta

Altsasu

Udalak zortzi lanetarako diru-laguntza eskaera aurkeztu du

Nafarroako Gobernuaren 2017-2019 Toki Inbertsio Planera kaleen zorua, saneamendua, argiteria eta udaletxea berritzeko lanen memoriak aurkeztu ditu. 2.616.246,5 euroko inbertsioa litzateke

“Inbertsio errealistak dira eta udal honek markatutako helburua gauzatu nahi dute: Altsasu hobetzea”. Javier Ollo Martinez alkateak gaineratu duenez, “azken urteetan ezin izan da garrantzizko lanik egin, batetik Inbertsio Plan berririk ez zegoelako eta, bestetik, Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Jasangarritasun Legeak udalei euren ekonomia baliabideak libreki erabiltzea galarazten dielako”. Zortzi lanetako bi Altsasuko argiteria berritu eta egungo farolak LED teknologiakoengatik ordezkatzeko dira. Bi epetan eginen litzatekeen lan horiek 133.657,88 euroko aurrekontua lukete. Bestalde, jakina da Altsasuko ur biltegian Urdalurtik sartzen den eta udalak fakturatzen duen ur kopuruaren artean milioi bat metro kubikoko aldea dago. Horrek Altsasuko Udalak Sakanako Mankomunitateari uragatik ordaindu beharrekoa izugarri igotzen du. Ur biltegiaren irteeran eta Isasian denbora errealeko neurgailuak jarri nahi lituzke udalak ur ihesak dauden edo kontrolatu gabeko kontsumoak dauden jakiteko. 4.235,4 euroko inbertsioa da. Gobernuari egindako dirulaguntza eskaeren artean herriko

bi guneko sareak, zoladura zerbitzuen kanalizazioa berritzeko lanak daude. Alde batetik, Amaia, Bakea eta Zumalakarregi plazakoak eta, bestetik, Isidoro Melero eta Ermita kalekoak. Bi gune horietan etxeetako ur zikinak eta euri ura hoditeria bakarrean jasotzen dira eta horrek Urdiaingo araztegiaren lana zailtzen du. Aurreneko lanak 1.102.632,8 euroko aurrekontua du. Bigarrenak, berriz, 825.600,28 eurokoa. Azkenik, udaletxean honako lanak egin nahi lituzke udalak: eskailerako hutsunean igogailua jarri (189.059,03 euro), teilatua konpondu (52.440,76 euro), leihoak aldatu, suteen kontrako ibilbideak legedira egokitu eta isolamendua hobetu (308.620,65 euro).

Larrañeta kaleko mugikortasunari buruzko beste bi galdera ditu. Galdera sortak martxoaren 13ra arte erantzun daitezke. Galdetegiak10:00etatik 14:00etara udaletxean eta 16:30etik 20:30era liburute-

gian eskuratu daitezke. Gainera, ondoren bi batzar eginen dira. Aurrenekora joaten direnek zer du hobetzeko gure plazak eta inguruak? galderari erantzuna ematen saiatuko dira.

Martxoaren 16an izanen da batzar hori eta bi aste geroago, martxoaren 30ean, plazan estalope bat eginen dugu? Non? galderak izanen dira erantzun beharrekoak. Bi batzarrak ostegunean dira, 17:30ean, udaletxean. Bietan haurtzaindegi zerbitzua izanen da. “Udal-erabakia galdeketan jasotakoa iritzietan eta tailerretan adostutako proposamenetan oinarrituko da”, jakinarazi du Eneka Maiz Ulaiar alkateak. Udalak talde eragile bat sortu du prozesua bideratzeko. Bestalde, parte-hartze prozesua zerbitzu espezializatu batek dinamizatuko du.


6

sakanerria

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANA

SAKANA

Alusti Testari aitortza Josefina Arregi klinikan garatutako lanak Bilboko Psikogeriatria Kongresu Nazionalean bere sailean poster onenaren saria jaso du

Iosu Alustiza Navarro, Josefina Altsasuko klinikako fisioterapeuta, eta Juan Jose Calvo Agirre geriatra Alusti Testa garatzen ari dira. Pertsonen gaitasun fisiko eta funtzionala baloratzeko balio duen eskala bat sortu dute. Asteburuan Bilbon izan dira, Deustuko Unibertsitatean izan den Psikogeriatriako Espainiako Sozietatearen 23. nazio kongresuan. Alusti Testa-

Industria-elektrikari instalatzaile ikastaroan plazak daude

ren laburpena aurkeztu zuten Alustizak eta Calvok, 123 pazienteren inguruko ikerketa. Epaileen aurrean euren lana defendatu eta poster onenaren saria jaso zuten. Alustizak sariaren balioa nabarmendu du: “epaimahaiko denak psikiatrak ziren eta gure lana aukeratzea poztasun handia da. Haiek burua dute kontuan eta gurea fisikoarekin zerikusia duen lana da”. Josefina Arregiko fisioterapeutak esan digunez, aitortzak “ordezkarien eta laborategien ateak zabaltzen lagunduko

Iosu Alustiza eta Juan Jose Calvo Agirre argazkian.

digu”. Hurrengo hitzordua Galizian dute, geriatriako nazio kongresuan, garagarrilean. Han lan osatuago bat aurkeztuko dute, 300

pazienterengan oinarrituta. Alustizak esan digunez, gero eta jende gehiagok galdetzen dio sortutako eskalaren inguruan.

»

Xabier, erromesaldien helmuga Iritsi dira kristau nafarrek parte hartzen duten erromesaldi handiak: xabierraldiak. Elkarrekin oinez leloa aukeratu du Iruñeko eta Tuterako artzapezpikutzak 76. Xabierraldirako. Francisco Perez Gonzalez gotzainak erromesei zuzendutako gutunean adierazi duenez, “Xabierko Frantziskok, maitasunez misioari bere bizitza eskaintzen jakin zuena eta bere lagunen ondoan oinez ibili zena, aurrez aurre Irribarrearen Kris-

»

toari begiratzen erakuts gaitzala. Horrela, elkarrekin oinez segitzeko indarra opatuko dugu”. Aurreneko Xabierraldia igandean izanen da. Zangozatik Xabierrerako gurutze-bidea 8:00etan abiatuko da. Hura despedituta, gaztelu pareko zabalgunean meza izanen da, 10:00etan. Hainbat sakandarrek parte hartuko dute. Ibilgailutan joanen dira asko, bezperan abiatuta, oinez besteak. Bigarren Xabierraldia heldu den

Extremera Nafarroako PPko buru izateko hautagai

Xabierreko gazteluaren irudia.

larunbatean izanen da, hilaren 11n. Egun horretan gurutze bidea Zangozatik 15:00etan abiatuko da eta Xabierko elizkizuna 17:00etan hasiko da. Grazia bederatziurrena bihartik hilaren 12ra arte ospatzen da eta horren barruan kokatzen dira

Xabierraldiak. Baina bi erromesaldi nagusiez aparte, Nafarroako hainbat eskualdeetako erromesaldiak egiten dira Xabierko Frantziskoren sainduaren gaztelura. Mendialdeakoa asteazkenean izanen da eta egun horretan meza elebiduna izanen da.

Kintoak 2017 »

Uharte Arakil

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, jakinarazi duenez, langabetuei zuzenduta Altsasun eginen den industria-elektrikari instalatzaile ikastaroan oraindik ere izena eman daiteke. Ikastaroa horretan kontrol, neurketa eta prezisio ekipoen mantentzea eta konponketa irakatsiko da. 390 orduko iraupena du eta ProfesionaltasunZiurtagiriaemanendiote hura gainditzen duenari. Ikastaroa astelehenean hasiko eta garagarrilaren 27an despedituko da. 15:00etatik 20:15era izanen dira klaseak, astegunetan. Izena eman edo informazioa jaso nahi duenak Internet bidez egin dezake, www.formacion.info web orriaren bidez.

»

Lakuntza

Hala izanen da gaurko 19:00etarako 90 babes lortzen baditu. Juan Antonio Extremera Apestegia aurreko legegintzaldian eta honetan PPk Etxarri Aranatzen duen zinegotzia da eta alderdiaren Nafarroa iparraldeko arduraduna ere. Popular nafarrek hilaren 25ean eginen dute kongresua Iruñean. Extremeraz aparte Ana Beltran parlamentaria aurkeztuko da Nafarroako PPren lehendakari postura. Beltranek alderdiaren zuzendaritzaren babesa du. Bai batak bai besteak ordainketak egunean dituzten 350 bat afiliatuetatik 90en babesa beharko dute hautagaitza aurkezteko. Extremerak Diario de Noticias egunkariari azaldu dionez, babesak jaso arren berak batasuneko zuzendaritza osatzeko batere arazorik ez luke. +www.guaixe.eus

» Kintoak mozorroarekin.

»

Arbizu

Plazako iturrian.

Lakuntzako “pikotan” talde-argazkia atera zuten kintoek.

»

Etxarri Aranatz

Herriko taberna baten sarreran argazkia ateratzen.

Irurtzun

EH Bilduk bi liburu aurkezpen antolatu ditu martxorako Irurtzungo EH Bilduk ezker abertzaleko bi kide beterano ekarriko ditu herrira, zein bere liburua aurkeztera. Lehena Tasio E r k i z i a i z a n e n d a . G a u r, 19:00etan, Irurtzungo Iratxo elkartean Bizipenak eta hausnarketak liburua aurkeztuko du. Hurrengo aurkezpena Patxi Zabaletak eginen du martxoaren 17an. Tres tristes trileros. Arbeloa, Del Burgo y Aizpun liburua aurkeztuko du Pikuxarren, 19:00etan. Zabaletak liburu hori Floren Aoiz eta Jose Mari Esparzarekin batera idatzi du.


sakanerria

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

»

»

Altsasu

Arakil / Izurdiaga

Iruñekoaren ondoren, ostiraleroko kontzentrazioa

Izurdiagak hartuko du ibarreko zuhaitzaren eguna

Udaletxe parean kontzentrazioa eginen dute, atzera ere, gaur, 19:00etan. Ferietako liskarragatik preso dauden hiru gazte altsasuarren askatasuna eskatu eta “polizia-, epaitegi- eta hedabide-muntaiak” salatuko dituzte. Joan den asteko Iruñeko bilkura jendetsuaren ondoren heldu da gaurkoa. Ehun egun preso bete zituztela eta protestaldia Iruñeko Sarasate pasealekura eraman zuten. 2.000 bat pertsonek bat egin zuten deialdiarekin. Jendeak eskutan zituzten paperetan honakoak irakur zitezkeen: Altsasuko 11k aske!; Oihan, Adur eta Jokin askatu! edota polizia-muntaiarik ez. Akaberan gurasoek “gurekin egoteagatik” eskerrak eman zituzten. Esan zutenez, “100 egun baino gehiago daramatzagu larri, beldurrez, sufrimenduz… eta, batez ere, 100 egun baino gehiago gure 3 seme-

Larunbatean, 10:30etik aurrera, Izurdiagako futbol zelaian

Saraasate pasealekua gainezka.

en falta sumatzen”. Espetxeko FIES 3 erregimena “kartzela kartzelaren barruan” dela gaztigatu zuten. Euren kasua “justizia gabeko kasua” dela gaineratu zuten. Eta “amorrua eta ezintasuna sortarazten digu”. Herri-asanbladatik “erakundeen inplikazioa garrantzitsua” dela gaztigatu zuten eta Nafarroako Gobernuari eskatu zioten Diputatuen Kongresuari hiru atxilotuen askatasuna eskatzeko.

100 eguneko datuak

Martxoaren 8an

57.700 km: espetxeratuen senide eta lagunek kartzelara egindako joan etorriak. 16.400 euro: espetxetarako joanetorrietan gastatutakoa.

Asteazkenean, 12:30ean, Iruñeko Justizia Jauregiaren parean kontzentrazioa eginen da. Auzipetuen gurasoek bilkuran parte hartzera deitu dute.

Urtetik urtera ibarreko herri batetik bestera salto egiten duen hitzordua da Arakilgo zuhaitzaren eguna. Joan den urtean Egiarretako Itxasperri ermitan izan zen hitzordua. Aurten, berriz, Izurdiagako futbol zelaian. Zuhaitz eguna ez da haurrek eta helduek eginen duten landaketara mugatuko. 10:30ean eskulan tailerra dago iragarria. Ordu erdi geroago, 11:00etan, zuhaitzak landatuko dituzte. Eta lanada despeditu ondoren, eguerdian, otamena izanen da parte-hartzaile guztiendako. Udalaren Kultura Zerbitzutik arakildarrei parte hartzeko gonbidapena egin diete, baita joanen direnendako oharra eman ere: aitzurra eraman.

»

7

Lakuntza

Kultura itxez-itxekoa bueltan Igandean, 18:00etan plazatik hiru etxetara joanen dira, elkar ezagutza sustatu eta kulturartekotasuna sustatzeko

Azaro erdialdeko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Txingurri-

Itxez-itxekoaren aurreneko geldialdian lakuntzar batek Marokon tea nola egiten den ezagutzeko balioko du. Infusio gozoa dastatu ondoren, errondak segida izanen du eta

Marokoko gutiziak dastatzen.

ye elkarteak Kultura-itxez-itxekoa antolatu du bigarrenez. Festetako etxez-etxeko erronda moldatu eta lakuntzarren artean kulturartekotasuna sustatzeko ekimena da Kultura Itxez-itxekoa. Txingurriyek proposatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek igandean, 18:00etan, plazan dute hitzordua. Handik aterako da kulturartekotasun erronda.

Amerikan ihoteak nola ospatzen diren ezagutzeko aukera izanen dute errondan dabiltzan lakuntzarrak. Itxez-itxekoa lakuntzar batek eginen duen Senegalgo danborjotzearen erakustaldiarekin despedituko da. Erronda bukatuta, denak elkarrekin taloak egin eta betiko euskal kantak abestuko dituzte. Beti ere jatorri desberdinetako lakuntzarren arteko loturak estutzeko.


8

sakanerria

Non erabili TXIKITXO ALTSASU

60 €tik gorako erosketeetan, %10eko deskontu-txartel bat hurrengo erosketan erabiltzeko.

NAMASTE YOGA ALTSASU

Bi yoga klase doan.

TIPI TAPA OINETAKOAK ALTSASU

60€koerosketagatik%10eko deskontua (eskaintza ez metagarria).

VIZU ILEAPAINDEGIA ITURMENDI

30€ko gastuarekin, %10eko deskontua.

ALDASORO HARATEGIA ALTSASU

30€ko erosketa batengatik etxeko produktua opari.

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

»

Irañeta

“Asiako liztorrari aurre egiteko garai hoberena udaberria da”

Erkuden Ruiz Barroso

Asiako erlamina asko daude gure inguruan? Bai. 2005ean hasi ziren Frantziako kostaldean, Burdeos inguruan. Asiako edo Txinako ontzi batzuetan etorri omen ziren eta hortik zabaldu ziren. Gaur egun Europa ia osoan dago. Hemen hasi zen kostaldetik sartzen, Etxalar inguruan. Gainera, toki oso baxua da eta hezetasuna eta epeltasuna oso ongi etortzen zaio. Duela bost edo sei urte iritsi ziren. Irurtzun aldetik azaldu ziren. Orduan, ni Nafarroako Erlezainen Elkartean nago, liztorrari aurre egiteko neurriak pentsatzen hasi ginen. Harrapatzeko modu bat esan zuten eta begiratzen hasi ginen.

ALFA INMOBILIARIA ALTSASU

Etxe edo pisu baten erosketagatik 100 €ko txekea opari.

KIXKUR ESTETIKA ZENTROA ZIORDI

Edozein produktu erostean, bigarrenean %20eko deskontua.

IORTIA HORTZ KLINIKA ALTSASU

%10 aho garbiketetan eta hortz ateratzeetan. Azterketa doan.

JULENE KORTSETEGI ETA LENTZERIA ALTSASU

%5eko deskontua 50 €tik gorako erosketetan.

JON CORDON TAXIA IRURTZUN

%10eko deskontua. www.guaixe.eus-en zerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€ 948 564 275

posible litzateke klima berrietara egokitzea? Nik pentsatzen dut hainbeste zabaldu egin direla etortzen diren lekuko klima hemengoaren antzekoa delako. Hemen gauza berri bat denez, ez dituzte harrapakaririk eta askoz gehiago zabaltzen dira. Jaun eta jabe dira. Hasieran nahiko alarma piztu zen. Espezie kolonizatzaileak dira. Urtero pixka bat hedatzen dira. Biziraupena ziurtatzen joaten dira. Hasieran kabi bat ikusten zenean suhiltzaileek kentzen zuten, baina gobernuak esan zuen suhiltzaileen lana ez dela hori. Eta saiatu dira dron batekin ere. Baina, jakina, nik esaten dut dronak eta ongi daudela eta bere lana egiten dutela. Kabian sartzen dira eta pozoia botatzen dute. Eta akatzea lortzen badute oso ongi. Baina udazkenean, kabiak ongi ikusteko aukera dagoenean, berandu samar dela uste dut. Barruan larbak egonen dira, baina beste guztiak joan dira.

Duela hamabi bat urte iritsi zen Asiako erlamina Europara. Frantziatik sartu omen zen, eta, dagoeneko, kontinente osoan hedatu da. Sakanara iritsi da ere. Floren Beraza erlezaina da eta azken urteetan Asiako liztorraren aurkako neurriak hartu behar izan ditu erleak zaintzeko. Udaberri hasiera da Asiako erlaminak harrapatzeko garai hoberena. Beraza laster hasiko da tranpak prestatzen.

Hasieran esaten zuten kabia lehenbailehen harrapatu behar zela erlamina gehiago ez hedatzeko. Traba nahikoa da? Uste dut urtero hamar kilometro baino gehiago ibiltzen direla, orduan kolonizatzen joaten dira. Beraien metodoa da: udazkenean kabi handiak egiten dituzte, laurogei zentimetro edo metro bateko diametroko habiak egiten dituzte zuhaitzen puntan. Hor bi mila eta hiru mila ale tartean egoten dira. Eta udazkenean uzten dute hori. Baina hortik ateratzen diren liztorrak helduak dira, ernaldutak daude eta negua talde txikitan edo banaka pasatzen dute. Suposatzen da neguan asko hiltzen direla. Horregatik, leku epeletan errazago ateratzen dira, kostaldean-eta. Horregatik, kostaldetik Galiziaraino iritsi dira. Udaberrian negua pasa duten ale horiek ernalduta daudenez, erreginak dira, eta zuhaitzen azpian edo behean kabi txiki bat egiten dute. Eta arrautzak jartzen dituzte. Larbak ateratzen dira eta janaria behar dute. Orduan, jana bilatzera joaten dira erlamin berriak aurrera ateratzeko eta erleak ehizatzera joaten dira. Hori da lehenengo fasea. Gero, hortik ateratzen diren erlaminak, zuhaitzaren puntara joaten dira eta kabi berri bat sortzen dute. Kabi berria elikatzeko erlaminak ateratzen dira. Horregatik, esaten dute garrantzitsua dela erlaminak udaberrian harrapatzea, erlamin berri horiek harrapatzen dituzulako. Lehenengo prozesu horretan harrapatzen baduzu, kabi berri bat kentzen duzu. Horre-

Floren Beraza erlauntzarekin. Utzitakoa

gatik, udaberrian ateratzen hasten direnean jarri behar ditugu tranpak. Udazkenean ere egin daiteke, baina nahiko hedatuta egonen da. Kabiak, beraz, zuhaitzetan jartzen dituzte. Bai. Hasieran behean eta gero puntara joaten dira. Hogei metrotara-edo. Orduan kentzeko zaila da. Gainera, hostoen artean ez da ikusten eta arbolaz-arbola begiratzen joan behar zara. Eta noiz ikusten dira ongi? Udazkenean, hostoak erortzen direnean. Baina, orduan, prozesua dagoeneko egina dute. Alferrik da harrapatzea. Harrapatzen bada hobe, baina hor ez daude. Alde egin dute. Zergatik dira hain arriskutsuak? Asiako erlaminek erleak jaten dituzte elikatzeko. Erleen bila joaten dira. Itxoiten egoten dira eta erlea janariarekin etortzen denean, motelago hegan egiten duela, harrapatzen dute eta bazter batera joaten dira. Burua kentzen diote eta beste guztia jaten dute, polena eta guzti. Bordelen hasi zen zabaltzen, eta bertan mahasti pila bat daude. Udazkenean erlamin horiek mahatsak jan zituzten. Orduan konturatu ziren zerbait gertatzen zela. Eta administraziotik horri aurre egiteko zerbait egin behar zela esan zuten. Bordeleko ardoa oso garrantzitsua delako. Udazkenean asko jaten dute. Esperientzia txarrik izan duzu? Bi gauza. Alde batetik, erlaminak erleak jaten dituztela, eta, bestetik, erleak oso biziak direla. Orduan badakite arerio bat dagoela eta beldurrez daudenez ez dira ateratzen. Beraien artean mezua

bidaltzen dute, eta ez dira ateratzen. Nafarroako hegoaldean ere erlaztarra dago eta horrelako zerbait gertatzen da ere. Beraz, erleek holako arriskua ikusten dutenean ez dira lanera ateratzen. Eta ez badute biltzen, ez dago janaria eta ez dira hazten; edo, behintzat, gutxiago hazten dira. Momentu honetan pentsatzen dute denborarekin aurre eginen dietela. Harrapakari bat da, eta erleak ez daude aurre egiteko prestatuta. Gainera, janari gutxi ikusten badute erlaminak barruraino sartzen dira ere. Babes moduan erlamin bat erlauntzan sartzen bada erle guztiak biltzen dira liztorraren inguruan eta berotasuna sortzen dute. Erlamina horrela hiltzen da. Erle baten bat ere hilko da, baina aurre ateratzeko modu bat izan daiteke. Baina oraindik ez dakigu nola ariko diren. Eta momentu horretan ezin duzu ezer egin? Oso azkarrak eta indartsuak dira. Erleak baino hiru edo lau aldiz handiagoak dira eta, gainera, oso gogorrak dira. Noizbait bat harrapatu dut eta zapaltzerakoan ez da txikitzen. Zer egiten duzue harrapatzeko? Oso erraza da. Plastikozko botila bat hartu, goiko aldeari buelta eman eta leiho bat egin behar da. Barruan ahabia zukua, ematen du oso ona dela; ardo txuri bat eta garagardoa sartu behar da. Erleak ez dira sartzen eta liztorrak sartzen direnean ito egiten dira. Besterik gabe. Aurten orain hasiko naiz. Tranpak jartzeko garaia da. Asiako erlaminek epeltasuna behar dute bizitzeko. Baina,

Gizakiongan arriskua dago? Printzipioz, animalia guztiek bezala. Animaliak ez dira gure etsaiak. (…) Baina, bestela, erleek ez dute eraso egiten. Erleak defenditzen dira. Haien etxera asko hurbiltzen bazara, erasotuak sentitzen dira, eta orduan defenditzen dira. Erlaminak berdin. Erleendako, gainera, nahiko uda gogorra izan omen da. Udaberrian hezetasun handia egon zen. Euri langarra eta horrela. Orduan erleek ez dute lan handirik egiten. Baina garaia denez, erreginak arrautzak jartzen ditu eta asko daudela ikusten dutenez banatu behar dira. Horrela, erlauntza berri bat eginen da eta guztiondako jana izanen dute. Erregina berria sortzen denean hori hartzen duzu eta kutxa berri batean sartzen duzu. Eta gosez hiltzen ziren. Udaberriko hezetasunaren ondoren uda oso lehorra izan zen. Nik ez nuen pentsatu, baina ez zuten jana biltzen eta urte oso kaxkarra izan zen. Sakana nahiko gune zaila da haiek hezetasuna behar dutelako, hezetasunarekin loreak loratzen direlako eta, horregatik, da hain garrantzitsua udaberria. Baina, beste aldetik, eguzkia behar da ere. Euria dagoen bitartean loreak ixten dira, erleak ez dira jana bila ateratzen eta ez dira indartzen. Hemendik hamar kilometrotara beste mundu bat da. Baina, nahiz eta uzta handia ez atera, izugarrizko mesedea egiten diozu ingurumenari. Polinizazioa hor dago eta ezin da ukatu. Haien lana egiten dute. Eta kasu horietan, zer egiten duzue? Azukrearekin eta urarekin egiten da elikagaia. Nik normalean ez dut erabiltzen. Puntualki egiteko da. +www.guaixe.eus


sakanerria

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANA

LOMCEren kontrako greba deialdia Eskola Publikoaren aldeko Estatu Plataformak hezkuntza arloko greba orokorra deitu du heldu den ostegunerako. Mobilizazio horrekin Rajoyren gobernuari hezkuntza legea aldatzeko eskatuko diote. Deitzaileek salatu dutenez Espainiako Parlamentuansortutakoazpi-batzordearen helburuak aldatu direla eta hezkuntza-lege berria egin beharrean 2020 urterako estrategia dokumentua eginen duela, “agian lege berri baterako balioko duena, edo ez”. Hezkuntza arloan “gauzak dauden eran ezin dutela segitu” iritzita, deitu dute greba orokorra. Plataformako kideen eskarien artean daude, besteak beste: LOMCE bertan behera uztea, murrizketen lehengoratzea, hezkuntzarako aurrekontua handitzea, aukera berdintasuna bermatuko duen beka sistema berreskuratzea, unibertsitate kontraerreformak eta Lanbide Heziketako ordaindu gabeko praktikak bertan behera uztea, langileria berreskuratzea, irakasleen lan baldintzak duintzea, hezkuntzaren pribatizatzea gelditzea edota ikasgelako ikasle ratioak jaistea. Deitzaileen artean UGT eta CCOO sindikatuak daude, besteak beste. Euskal gehiengo sindikalak hilaren 22rako deitu du greba.

»

9

Lizarraga

Kontzejuak argindarra sortzeko sistema berritzailea jarriko du Herrian dagoen malda erabili eta ura gora eta behera zirkuitu itxi batean mugituz sortuko da argindarra

Lizarragako Kontzejuak argindarra sortzeko mikrosarea eraikiko du. Eta, horretarako, ura erabiliko du. Gaur egun Ergoienako herriak Urdalurko ubarkako ura hartzen du. Herriko ur biltegi zaharra ez da erabiltzen. Neguan ur asko du eta udan ez hainbeste. Xabier Senar Veiga kontzeju-buruak azaldu digunez, herrian dagoen maldari probetxua atera eta argindarra sortuko dute ura erabiliz. Nilsa enpresa publikoa Telleriako bide bazterrean, kanpo santu ondoan, araztegia egiten ari da. Senarrek esan digunez, Nilsakoekin ados jarri dira eta araztegia hartuko duen lur-sailean ur biltegi berri bat eginen dute. Herriaren goiko aldean dagoen ur biltegi zaharra eta kanpo santu ondokoa hoditeria batekin lotuko dituzten. Eta zirkuitu itxia sortuz ura gora eta behera mugituko da. Behetik gora ura mugitzeko punpatu eginen dute. Kontzeju-buruak esan digunez, goitik beherakoan ura tur-

Herri gaineko ur-biltegi zaharretik aroztegi ondoko berria lotuko ditu argindar mikrosareak.

binatik pasatzean sortzen duen argindarrarekin kaleak, kontzeju-etxea, frontoia eta eliza argiztatuko dituzte. Gaur egun kontzejuak horiek ordaintzeko 12.000 euro inguru bideratzen ditu eta sistema berriarekin 9.000 euro inguru aurreztea espero dute. Urte akaberarako martxan izan nahiko lukete. “Bateriarik ez du behar. Guztiz ekologikoa da”, gaztigatu du Senarrek.

Proba-lekua Lizarragako mikrosarea mota horretako Nafarroako aurrenekoa izanen da. Duela bi urte herrian gaizki zer zegoen aztertzen hasi ziren. Ikerketa horretan Sakanako Garapen Agentziako energia teknikari Aintzane Iriberriren eta Sarrigurenen kokatuta dagoen Energia Berriztagarrien NazioZentroaren, Cenerren, laguntza izan dute.

»

Senarrek azaldu digunez, Telleriako bide ondoan eginen den ur-biltegiaren gainean eguzki plaka bat jarriko dute eta herri gaineko ur-biltegiaren ondoan, berriz, haize bidezko energia sorgailua. Kontzejuburuak gaztigatu duene z, “enpresaren batek sorgailuak probatu nahi balitu aukera izanen luke. Lizarraga prest azpiegiturak uzteko”.

SAKANA

»

Uraren inguruko gazte-ikerketen lehiaketa Nafarroako Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta Lanbide Heziketako ikasleek Stockholmeko Uraren Sariaren (Stockholm Junior Water Prize) gazte edizioan parte hartzekoaukeradute.Ikasleekhonakogaien inguruan egin beharko dituzte lanak: ur-baliabideen kudeaketa, uraren babesa eta haren tratamendua. Gainera, izan daitezke esperimentazio zientifikoan eta teknologien garapenean oinarritutako ikerketak edo izaera sozialeko lanak, jada eginak direnak. Lanak banaka edo bikoteka aurkeztu daitezke, tutore batek gainbegiratuta. Estatuan sariketaz arduratzen da Uraren Eskola, eta Nilsa enpresa publiko nafarrarekin akordioa sinatu du. Parte-hartzaileek lanak apirilaren 7a baino lehen bidali beharko dute hola@laescueladelagua.com e-posta helbidera. Aurkeztutako lanen artean bat Espainia ordezkatzeko aukeratuko dute eta talde egileak Suediara bidaiatuko du. Beste lan batzuen aitormena eginen du epaimahaiak ere.

Araztegiko lanak hasita daude

Euskara ez-sexista erabiltzeko

Lanak garagarrilerako despedituko dira eta orduan hasiko da martxan

Ikastaro espezifikoa antolatu dute Altsasun, martxoaren 31n, dohainik. Izena ematea zabalik dago

Nilsa enpresa publikoaren eta Lizarragako Kontzejuaren akordio baten ondoren hasi dira araztegiko lanak. Construcciones V. Santesteban enpresak ilbeltzean hasi zituen araztegiko lanak eta haiek despeditzeko sei hilabeteko epea du. Haien truke 232.582,66 euro jasoko ditu enpresak, lanen deialdian aurreikusitako kopurua bere eskaintzarekin %25,1 txikitu ondoren. Lanak despeditu ondoren martxan jarriko dute araztegia. Baina ura tratamendu guztia jasoko badu ere, aurreneko bi hilabeteak probaldikoak izanen dira. Bi hilabete horietan egin beharreko doikuntzak eginen lituzke Nilsak.

Tratamenduaz Lizarragak 186 biztanle ditu eta herri kaskoan bi gaztandegi ditu. Gaur egun herriko ur zikinak Imhoff arazte biltegi batean jasotzen dira. Zaldua errekaren ondoan dago, hilerriaren ondoan. Imhoff araztegia 2004an egin zen, Ergoienako Udalak sustatuta. Nilsak eginen duen azpiegiturak Lizarragako ur beltzen arazte biologikoa eginen du, iragazki biologikoetan oinarrituta. Nafarroan ohikoena den tratamendu sistema da.

Aroztegiko lanak aurreratuak daude.

Ur zikinak putzu batean jasoko dira lehenik eta handik araztegira pasako dute. Barnealdean betegarri plastikoa dago, edo harrizkoa. Bakterioak betegarri horri atxikiak hazten dira, eta uraren karga kutsagarriaz elikatzen dira, ura araztuz. Garbitu-

tako ura gaur egungo biltegira eramanen da. Handik ateratzen den urarekin hezegune artifiziala eginen dute, 276 metro karratu izanen duena eta 40 cm-ko ur maila. Han txunkeak edo ihiak izanen dira gehien haziko diren landareak.

Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udaleko Emakume eta Berdintasun Batzordeak euskara ez-sexista ikastaro espezifikoa antolatu dute Altsasun, martxoaren 31n, ostiralarekin, 8:15etik 11:15era, Gure Etxean. Helburuak euskara erabiltzen dugunean generoari buruzko hausnarketa egitea eta estrategia egokiagoak erabiltzea dira. Ikastaroa EGA edo C1 maila duten toki-administrazioko langileei zuzendua dago eta Inma Zestau Baraibar Nafarroako Gobernuko teknikariak gidatuko du. Batetik, hizkera sexista antzematen irakatsiko da, batik bat gaztelaniatik datorkiguna eta, bestetik, euskara ez-sexista sortzeko estrategiak erabiltzen irakatsikoda.Ikastaroaaurrezaurrekoaizango da, dinamikoa eta praktikoa. Testu errealak landuko dira eta, hortaz, ikasleei euren materiala eramatea eskatu zaie. Izena eman Izena ematea zabalik dago, martxoaren 28a baino lehen, euskara1@sakana-mank.eus posta elektronikoan. Dohainik da. Ikastaroa lanaren orduen kontura eginen da eta bertaratzen direnei asistentzia-agiria igorriko die Nafarroako Gobernuak. Informazio gehiago Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara1@sakana-mank.eus).


10 oharrak

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

Gorka Larrea Ondarra

Gorka Larrea Ondarra V. urteurrena

V. urteurrena

Egunero zaitugu oroitzen, uneoro zaitugu sentitzen, denbora aurrera doan arren gure artean zaitugu sentitzen

Zeinen gogorra den zu gabe bizitzea, beti gurekin zaude, baina ez da gauza bera. Gero eta gehiago maite zaitugu.

Amiña Katalina, izeba Pilar, Irene, Koldo, Oihane eta Maitane · Arbizu-Bakaiku ·

Zure etxekoak

Josinazio Gurutxarri Lakuntza

Gorka Larrea Ondarra

Gorka Larrea Ondarra

V. urteurrena

V. urteurrena

IV. urteurrena

ta itzeltzen eztalakos goguatzen zeittugu.

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen negar egin genuenean malko haien esker orain itsasoa gara, orain itsasoa gara!

Zue fameliye

Bihotzez, zure lagunak

Maitasune sekule ezta itzeltzen,

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu. Bidali mezua eskelak@guaixe.eusera edo hots egin 948 564 275 telefonora

Zure indarra, gure eredu. Beti gure bihotzetan.

Iker eta Erkuden

Bakaikun, martxoak 3an

1 HIGIEZINAK

3 LANA/NEGOZIOAK

5 IBILGAILUAK

7 AISIA/KIROLA

2 TEKNOLOGIA

4 DENETARIK

6 HARREMANAK

8 FAMILIA/ETXEA

Kontratu mugagabea. Interesatuek deitu telefono honetara 675 551 510.

HIGIEZINAK ETXEBIZITZAK ALOKATU

Etxe bat terrenoarekin alokatzen da. Bakaikun. Tel 690 343 978

LANA | NEGOZIOAK LAN ESKAINTZAK

Etxarri Aranazko Udalak garbitzaile lanetan behin behinekotasunean aritzeko zerrenda sortu behar du, beharren arabera, etorkizunean kontratazioak egiteko. Izena emateko epea 2017ko martxoaren 17an 14:00etan. Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian etxarriaranatz.eus, udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Uharte Arakilen Garbiñe Azurmendiren botikarako farmazialari bat behar da jornada osorako.

IKASTAROAK Argazkilaritza. Reflex kamera eta photoshopa. 12 eta 30 urte bitartekoendako. Martxoaren 8tik maiatzaren 17ra, 16:30etik 18:30era, asteazkenetan Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Izen-ematea 30 €, 948 564 785 edo intxostiapunta@altsasu.net.

OHARRAK Nafarroako haur kantari jaialdiak 2017. Izen-ematea zabalik dago 6-16 urte bitarteko. Nafarroako haur guztiek har dezakete parte; bakarlari, bikote zein taldetan. Izena emateko amadominguez@tafallaikastola.org. Jaialdiak martxoak 18, Zangozan; 19an, Lakuntzan; 25ean Lesakan eta apirilaren 1ean, Burlatan.

NORBANAKOEN IRAGARKIAK

HARREMANETARAKO

Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doan Astekarian: Saldu/erosi, errentan eman/hartu, lan eskaintzak 8€ / 3 aste

Telefonoa: 948-56 42 75 Posta elektronikoa: iragarki@guaixe.eus

Enplegarritasuna hobetzeko biterkaritza eta aholkularitza zerbitzua.

Josefina Arregui klinikako bazkidea izan nahi baduzu, urtean 12 € edo nahi

Sakanako Enpresarien Elkarteak langabeei eta lan bila dabiltzanendako duen aholkularitza zerbitzua da. Harremanetarako, 948 468 307 telefonoa.

duzun kopurua eman dezakezu. Informazio gehiago amigosjosefinaarreguilagunak@gmail.com edo amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com

Gazteei jarritako isunak ordaintzeko. Euskal preso eta iheslariek aldeko abenduaren 30 eki ekimenean parte hartu zuten gazte sakandarrek 6000 euroko isuna jaso dute. Mozal legearen aplikazio horri elkartasunetik erantzun kolektiboa emateko dinamika martxan jarri dute gazteek. Diru ekarpenak egiteko kontu korrontea zabaldu dute. ES67 3008 0014 2133 8075 1119

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisia duen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korronte honetan sartu dezake dirua: ES33 2100 5365 2301 0002 9770.

Etxarri Aranazko irakurketa taldea. Martxoaren 9an, ostegunan, 19:00etan Etxarrriko liburutegian elkartuko dira Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko liburuaz hizketatzeko.

OPATUTAKOAK / GALDUTAKOAK OPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauza hauek ditu: diruzorroak, poltsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurrekozorroak: 42. Euritakoak eta mikilak: 19. Belatitakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak. GALDUTAKOAK

Auzolana Josefina Arregui klinikan. Parte hartu nahi dutenek 948 56 38 50 (klinika) edo 689 03 51 02 (Patxi) telefonoetara hots egin dezatela

gabe-ezin

Mintzakide proiektua.

Mugikorra galdu nuen. LG H850 zilar

Egonkortzeko denon laguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finantzatzen: http://goteo.org/project/zu-

kolorekoa, Arbizu eta Unanu artean. Deitu 948 56 42 75 (Guaixe).

Jaiotzak • Iradi Satrustegi Markotegi, otsailaren 20an Etxarri Aranatzen. • Izadi Anda Galarza, otsailaren 16an Iturmendin. Heriotzak • Migel Razkin Unanua, otsailaren 22an Dorraon. • Valentin Mozo Lizarraga, otsailaren 27an Unanun. Informazio hau epaitegietan eta udaletan jasotzen da. Agertu nahi ez duenak, han jakinarazi dezala.


11

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

kirola >> »

Pilota

Binakakoa: irabaziz gero, finalerdietan egongo dira Zabaleta eta Ezkurdia Ezkurdiak eta Merinok Altuna III.a eta Barriola izango dituzte aurkari eta Elezkano II.ak eta Zabaletak Bengoetxea VI.a eta Larunbe

Jon Gorriti, goian, txapelarekin.

Jon Gorriti Malerrekako txapelduna Azpirirekin bikotea osatuta 22 eta 18 gailendu ziren Salaberria eta Arratibelen kontra, 15. Malerreka Pilota Txapelketako finalean

Doneztebeko frontoian jokatu ziren, larunbatean, 15. Malerreka Pilota Txapelketako finalak. Benjaminen, kimuen, haurren, kadeteen jubenilen, seniorren eta eliteen mailan jokatu da aipatu txapelketa. Eliteen mailan Azpirirekin (Elorrio) osatu zuen bikoa Jon Gorriti uhartearrak (Erreka). Final oso estuan, Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa) izan zituzten aurkari. Txapela Sakanara ekarri zuen Gorritik, berak eta Azpirik 22 eta 18 irabazi baitzieten Salaberriari eta Arratibeli.

Zizurko lau t´erdian Murgiondo f inalera Asteburuan Zizurko lau t´erdiko finalerdiak jokatu dira. Benjaminen I. Mailan Lasok (Irurtzun) 16 eta 5 hartu zuen menpean Camara (Urbion), gazteen mailan Goikoetxeari (Aldabide) 16 eta 18 irabazi zion Azpitartek (Intxurre) eta seniorretan Urmenetari (Eple Errenteria ) 6 tantotan utzi zion Murgiondok (Aldabide).

Futbola

Endika Irigoien Osasunako lehen taldekoekin entrenatzen Astelehenean Osasuna Promesaseko jokalaria nagusiekin entrenatu zen

Osasuna futbol taldeko asteleheneko entrenamenduetan Osasuna Promesas talde filialeko hainbat jokalari aritu ziren talde nagusiarekin batera entrenatzen. Tartean zegoen Endika Irigoien urdiaindarra.

Aurretik programatuta ere, ez litzateke horrenbeste emozioko txapelketa aterako. Izan ere, Binakako Pilota Txapelketarako finalerdietarako soilik Irribarria eta Rezusta daude sailkatuta (11 puntu). Bengoetxeak eta Larunbek 7 puntu dituzte, baina oraindik ez dira sailkatu, eta 6 puntu dituzten 5 bikote daude: Elezkano-Zabaleta, Ezkurdia-Merino II.a, Olaizola II.a-Untoria, Artola-Albisu eta Urrutikoetxea-Beroiz. Altuna III.ak eta Barriolak 4 puntu dituze. Hortaz, asteburu honetan jokatuko den azken jardunaldiak erabakiko du zein izango diren finalerdietan egongo diren hiru bikoteak.

ko dira. Eta Astelehenean, 7 puntu dituzten Bengoetxea VI.a eta Larunbe dituzte aurkari Elezkanok eta Zabaletak. Etxarrengoak Zaratamokoak irabazten badute, finalerdietarako sailkatuko dira. Eta, gainontzekoek egiten dutenaren arabera, galduta ere finalerdietan egoteko aukera dute Bengoetxea VI.ak eta Larunbek. Beste bi partidei dagokienez, Irribarriak eta Rezustak Urrutikoetxea eta Imaz menpean hartzen badituzte, aukerarik gabe utzi ditzazkete. Eta Olaizola II.a-Untoria eta Artola-Albisu bikoen arteko partidan, galtzaileak agur esango du eta irabazleak sailkatzeko aukera izango du Elezkano-Zabaletak edo Ezkurdia-Merino II.ak galtzen badute.

Emozioa azken unera arte Lau partida, lau final Beraz, jokatuko diren lau partidak lau final izango dira. Sakandarren kasuan, Ezkurdia eta Merino II.ak jokoan ezer ez duten Altuna II.a eta Barriola dituzte aurkari igandean Logroñon. Irabazten badute finalerdietarako sailkatu-

Hortaz, asteburu luze honetan egunez egun pilota zaleek indar eta intentsitate handiko partidak izango dituzte aurrez aurre. Azken egunera arte emozioa ez da faltako. Ea gure bi ordezkariek irabazi eta finalerdietara sailkatzeko aukera duten.

Mendi lasterketak

Lauak finalerdietan ikusi nahi ditugu.

Urrezko aukera galdu zuten Zabaletak eta Ezkurdiak Binakako finalerdietarako ligaxkarako sailkatzeko urrezko aukera galdu zuten aurreko jardunaldian Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak. Aimar Olaizolak binakakoan aukerak izaten jarraitu nahi duela erakutsi zuen, eta Untoriarekin batera, 22 eta 16 irabazi zieten Ezkurdiari eta Merinori. Eta astelehenean Tolosan jokatutako partidan Mikel Urrutikoetxeak eta Ander Imazek 22 eta 16 hartu zituzten menpean Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta. Asteburu honetan, bai ala bai, irabaztera behartuta daude sakandarrak.

Binakako Pilota Txapelketa. Hasierako ligaxkako 14. jardunaldia Irribarria-Rezusta / Urrutikoe t xe a - I m a z ( o st i ra l e a n , 22:00etan, Bergaran. ETB1) Olaizola II.a-Untoria / ArtolaAlbisu (larunbatean, 17:00etan, Labriten. ETB1) Ezkurdia-Merino II.a / Altuna III.a-Barriola (igandean, 17:00etan, Logroñon. ETB1) Bengoetxea VI.a-Larunbe / Elezkano II.a-Zabaleta(astelehenean, 16:30ean, Tolosan)

Pilota

Lakuntza-Aralar lasterketan izena ematea zabalik

Zilarrezkoa: Errandonea eta Martija finalerdietan

Ostiralean zabaldu zuten epea

Finalerdietarako lehen jardunaldian Arteaga II.a eta Erasun izango dituzte aurkari. Joanes Bakaikoa eta Ladis Galarza ez dira finalerdietarako sailkatu

Ekainaren 11n, goizeko 9:30ean abiatuko da XIV. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa, Zabalarte klubak antolatutakoa. Aurreko urtean bezala, bi ibilbideren artean aukeratu ahalko da: ibilbide luzea (25 km, 1.200 m desnibel positiboa) eta ibilbide laburra (13 km, 640 m desnibel positiboa). Antolatzaileek ostiralean zabaldu zuten izena emateko epea. Aurten aldaketa txikia egin dute ibilbide nagusian, 9. eta 10. kilometroen artean. Horrela, ibilbidea 300 m luzeagoa izanen da eta 150 metro desnibel positibo gehiago izango ditu. Zehazki, Beloki gaina (1.195 m) igo ondoren, bertatik jaitsi eta Unagako Putzura pistatik joan beharrean, Txorrotxeta (1.273 m) igoko dute korrikalariek eta bertatik jaitsiko dira Unagako putzura.

Aurreko urteko irteera.

gabekoek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta ibilbide motzerako, federatuek 12 euro eta federatu gabekoek 15 euro.

Izena emateko

Larunbatean Putterrira

Izena ematea zabalik dago ekainaren 9ra arte, www.lakuntzaaralar.com edo www.herrikrosa.eus web orrietan. Ibilbide luzerako federatuek 15 euro eta federatu

Zabalarte Mendi Elkarteak larunbatean mendi ibilbidea antolatu du. Goizeko 8:00etan jarri dute hitzordua, Lakuntzako plazan, Putterriraino joateko.

Zilarrezko Binakako azken jardunaldian, Joanes Bakaikoak eta Ladis Galarzak hirugarren garaipena lortu zuten, Elordi ordezkatu zuen Gorkari eta Erostarberi 17 eta 22 irabazi eta gero. Txapelketan behetik gora egin dute Bakaikoak eta Galarzak, galtzen hasi eta gero azken hiru partidak irabazi baitituzte. Tamalez, ez da nahikoa izan eta, 3 punturekin, ez dira finalerdietarako sailkatu. Aldiz, Ugalde eta Irustari 15 eta 22 irabazi zieten Errandoneak eta Martijak. Horrela, Zilarrezko Binakako finalerdietarako sailkatu dira Errandonea eta Martija (4 puntu), LasoIturriaga (6 puntu), Peña II.a-Salaberri (3 puntu) eta Arteaga II.a-Erasun (5 puntu) bikoteekin batera. Zilarrezko finalerdien ligaxkako lehen jardunaldian, Arteaga II.a eta Erasun izango dituzte aurkari Errandoneak eta Martijak astelehenean Tolosan. Ostiralean jokatuko da beste finalerdia, Lodosan.

Zilarrezkoa. Finalerdien 1. jardunaldia Laso-Iturriaga / Peña-Salaberri (ostiralean, 22:00etan, Lodosan) Arteaga II.a-Erasun / Errandonea-Martija (astelehenean, 16:00etan, Tolosan)

Julen Martijak finalerdiei ekingo die.

Hura zabaltzen duen partidan Bakaikoak Tainta izango du aurkari lau t´erdian.


12 kirola

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

Duatloia

Herri kirolak

Futbola Federatutako txapelketa Haurren mailan, proba konbinatuan 12 talde lehiatuko dira: Basaburua, Berriozar A, Berriozar B, Berriozar C, Antsoain, BRT Menditar, Araxes, Artzanegi, Iñigo Aritza eta Andra Mari 1, 2 eta 3. Haurren mailako sokatiran (480 kilo), aldiz, aipatu talde guztiak lehiatuko dira BRT Menditar eta Artzanegi izan ezik. Kadeteetan, bai proba konbinatuan eta bai sokatiran (540 kilo), hiru talde ariko dira: Basaburua, Araberri eta Andra Mari 1.

15 talde sakandar

Iñaki Gallego Valtierran. fototri

V. Valtierrako Duatloian sakandarrak ongi Juan Luis Maiza 15.a sailkatu zen eta Iñaki Gallegok paratriatloi kategorian irabazi zuen

Nafarroako Kirol Jokoak: 15 talde sakandar lehian

Sakandarrak V. Valtierrako duatloian 1.Marcos Yaniz (Saltoki-Trikideak) 1:00:20 15.Juan Luis Maiza (Sakana.) 1:03:42 21.Fco. Javier Gomez (Sakana) 1:04:07 37.Ivan Sobredo (Sakana) 1:06:14 38.Gorka Garcia (Sakana) 1:06:15 41.Isidro Asurabarrena (Sakana) 1:06:21 46.Juan Carlos Gomez (Sakana) 1:06:32 Paratriatloia 1.Iñaki Gallego (Sakana)

1:16:19

Abian da Nafarroako duatloi denboraldia. Otsailaren 19an V. Valtierrako Duatloia jokatu zen (5 km korrikan,21kmbizikletaneta2,5kmkorrikan). 170 duatletek osatu zuten proba eta Saltoki Trikideak taldeko Marcos Yaniz izan zen azkarrena (1:00:20).SakanaTriatloiTaldekokideek maila bikaina eman zuten. Juan Luis Maiza etxarriarra izan zen azkarrena, 15. postuan, eta paratriatloi kategorian Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Gallego gailendu zen (1:16:19).

Igandean jokatuko da XXX. Kirol Jokoen lehen jardunaldia, Ororbian, 11:00etatik aurrera

Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Nafarroako Kirol Jokoak igandean hasiko dira, Ororbian. Aurten 30. edizioa da jokoan dagoena eta parte-hartzea handia izango da, Sakanako Andra Mari ikastolako eta Iñigo Aritza ikastolako taldeena, bereziki.

Hiru kategorietan jokatuko da txapelketa: kimuen maila (11-12 urte), haur maila (13-14 urte) eta kadete maila (15-16 urte). Kimuen mailako proba konbinatuan 19 talde arituko dira: Basaburua, Berriozar A, Berriozar B, Artzanegi, Antsoain, Ezkaba, BRT Menditarrak, Igantzi A, Igantzi B eta Iñigo Aritza eta Andra Mari Sakanako ikastolako taldeak, 10 guztira: Iñigo Aritza 1, 2 eta 3 eta Andra Mari 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 taldeak.

Txirrindularitza

Etxeberria bigarrena eta Riaño laugarrena Villatuertan

Josu Etxeberria helmugara iristen. martin early

Mendi txirrindularitza BTT

Larunbatean Iratxe kanpingean 2017ko BTT Nafarroa Klubeko taldeen aurkezpena egin zuten. Hasiberrietatik junior bitartera arteko taldeak Sparta Sport Center izena hartuko du eta elite eta 23 urtez azpikoen mailak SH Metalfraf. Guztira 32 txirrindulari ariko dira aipatu bi taldeen artean. Sparta Sport Center taldeak horietatik 23 ditu eta tartean dago Javier Larraioz Sanz irurtzundarra.

30. Nafarroako Kirol Jokoetako lehen jardunaldia igandean jokatuko da, 11:00etan, Ororbian. Bigarren jardunaldia Beteluk hartuko du martxoaren 12an, hirugarrena Altsasuk, martxoaren 19an, laugarrena Berriozarrek, martxoaren 26an eta bosgarrena edo final handia Etxarri Aranatzen jokatuko da, apirilaren 2an.

Magna Gurpeak ez zuen El Pozoren kontra galtzea merezi izan Sailkapen orokorrean zazpigarrena da talde berdea eta ostiralean Levante izango du arerio

Berehala jokatuko dira Sakanako Duatloi probak. Altsasuko Duatloia martxoaren18anjokatukodaetaizena ematea zabalik dago www.navarratriatlon.com web gunean. Arbizuko duatloia, aldiz, martxoaren 25ean jokatuko da.

BTT Nafarroa klub klubekoa da aipatu taldea, hasi berrietatik junior mailara bitartekoa

3. jardunaldia Altsasun eta finala Etxarrin

Junior mailako denboraldiari hasiera bikaina eman diote gure txirrindulariek

2017ko juniorren mailako denboraldia asteburuan hasi zen, Villatuertan (77 km). Proba lehiatuan, Elproex-Iturribero taldeko Oier Lazkano izan zen azkarrena (1:54:57), helmugara bakarrik iritsi eta gero. 49 segundora Aralar klubeko Intersport-Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra sartu zen, eta 57 segundora, 4. postuan, Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Juan Riaño. Josu Etxeberria lehen urteko juniorren sailkapenean lehena izan zen. Iñigo Fernandez (Q.A.) 17.a sailkatu zen, Mateo Gonzalez (Q.A.) 18.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 24.a,

20. jardunaldia

Asteburuan ez da jardunaldirik jokatu. Igandean preferente mailako derbia jokatuko dute Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek Zelai Berrin. Sailkapena dago jokoan, bi taldeek 31 puntu dituztelako.

Sailkapena >> 1. Bidezarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46 p 4. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .31 p 5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p Asteburuko jardunaldia Lagun Artea – Etxarri Aranatz (Igandean, 16:45ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 1. multzoa atzeratutako jardunaldia

Altsasu 4 – Lagunak 2 Erregional mailako liga despedituta dago, baina asteburuan atzeratutako partidak jokatu ziren. Horrela, Dantzalekun Altsasuk 4 eta 2 irabazi zion Lagunak taldeari. Gorritxoek ongi jokatu zuten hasieratik. Lagunakek ate propioan sartutako golari esker eta Josebak sartutakoarekin 2 eta 0 aurreratu zen Altsasu, baina atsedenaldia baino lehen gola sartu zuen Lagunakek. 2. zatian Josebak eta Imanolek gol ederrak sartu zituzten, eta nahiz eta Lagunakek bigarrena sartu, 3 puntuak etxean geratu ziren. Horrela, sailkapenean postu bat egin zuen gora Altsasuk. Liga despeditua, aurki Kopari ekingo diote altsasuarrek. Sailkapena >> 1. San Jorge . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p 6. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21 p

Areto futbola

Altsasuko Duatloia martxoaren 18an eta Arbizukoa 25ean

Javier Larraiozen Sparta Sport Center taldea aurkeztu dute

Beraz, guztira Sakanako 15 taldek hartuko dute parte Nafarroako Kirol Jokoetan: 10 kimuen mailan, 4 haurren mailan eta bakarra kadeteen mailan. Taldeak mistoak dira. Proba konbinatuetan koxkol biltzea, zakulariak, korrikalariak eta trontza probak osatu beharko dituzte, kimuen mailan izan ezik, kimuak ez baitira trontzan ariko.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa

Hodei Zia (Q.A.) 36.a, Imanol Galarza (I.I.) 46.a eta Iker Cerviño (I.I.) 51.a. Taldeka, Quesos Albeniz hirugarrena sailkatu zen eta Intersport Irabia zortzigarrena.

Afizionatuak Asteburuan mustu zen ere afizionatuen 2017ko denboraldia. Euskaldun Torneorako baliagarria den IX. Zumaiako Saria jokatu zen. Aldro Team taldeko Julen Amarika izan zen esprintean gailendu zena (2:39:47). Sakandarrei dagokienez, Asier Ormazabal (Lizarte) 76.a sailkatu zen, Alex Unzilla (Quick Step Telcom Gimex) 125.a, Eneko Aramendia (Rural Kutxa-Seguros RGA) 145.a eta Odei Juango (Rural KutxaSeguros RGA) 150.a.

Magna Gurpea Xotak eta El Pozo Murciak partida oso lehiatua eskaini zuten ostiralean Iruñean. Hasieratik arrisku handia sortu zuten Imanol Arregiren mutilek. Horrela, laugarren minuturako Dani Saldise irurtzundarrak Magna Gurpea aurreratu zuen, baina murtziarrek berehala erantzun zuten eta bi minutura berdintzea lortu zuten. Gainera, minutu eskasera bigarren gola sartu zuen El Pozok. Imanol Arregiren mutilek ez zuten partida galdutzat eman eta behin eta berriz eraso egin zioten El Pozo talde ahaltsuari, baina emaitzarik gabe. El Pozoko Flavio atezainaren geldialdi bikainek eta berdeen punteria faltak euren asmo guztiak zapuztu zituen. Horrela, 1 eta 2 galdu zuten nafarrek etxean.

Ligan zazpigarrenak Movistar Inter da lehen mailako liderra (57 puntu). Magna Gurpea Xota zazpigarrena (37 puntu). Gaur, ostiralean 15 punturekin sailkapenean 14.a den Levante izango du arerio Magna Gurpea Xotak Levanten.

EMAKUMEZKOEN ERREGIONALA 17. jardunaldia

Amigo 1 – Altsasu 3 Sailkapena >> 1. Osasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43 p 10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 p Asteburuko jardunaldia Altsasu – Lagunak (Larunbatean,10:00etan, Altsasun)

»

Sakanako Futbol 8 Topaketak: kimuen 11. jardunaldia Igandean jokatuko da Urdiainen, Olaztin eta Lakuntzan

Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketetan, kimuen mailako 11. futbol jardunaldia jokatuko da igandean.

Sakanako Futbol Topaketak: Kimuen 11. jardunaldia (igandean) 11:00etan: Sutegi – Kaixo (Olaztin) 12:00etan: Lagun Artea – Etxa-

rri Aranatz(Lakuntzan) 12:00etan: Urdiain – Tipi Tapa

(Urdiainen)


PROMESAK (14): Xabier Curiel Peña, Izai Igeltz Irizar, Unai Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Flores Agirre, Markel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Alex Gonzalez Juanez, Ion Unai Gonzalez Mañeru, Aitzol Hernaz Iraola, Gabriel Gonzalez Juanez, Eneko Pinto Vicente, Ibai Galarza Zubiria, Ekaitz Zufiaurre Goikoetxea, Joan Lizarraga Senar eta Egoi Urtasun Etxeberria. HASIBERRIAK 10): Ekaitz Perez Barrenetxea, Ekiñe Agirre Lopez, June Etxeberria Anton, Maider Ondarra Lopez, Ekain Imaz Perez, Hegoi Garcia Duran, Ohian Arregi Cano, Ohian Hernaz Iraola, Luken Zelaia Ganuza eta Izaro Ramos Santamaria. KIMUAK (9): Ion Aierbe Senar, Iker Begiristain Andueza, Pablo Senosiain Galarza, Iker Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Etxeberria Anton, Mikel Regil Fernandez, Aitor Barandalla Granizo, Mikel Lizarraga Senar eta Oier Agirre Lopez. HAURRAK (8): Julen Guerrero Carrasco, Ander Villalobos Hernaz, Mikel Uncilla Aldasoro, Unax Trevejo Rodriguez, Nahia Imaz Perez, Ohian Etxeberria Anton, Ion Chamorro San Martin eta Hugo Aznar Vijuesa. ENTRENATZAILEAK: Ismael Perez Auzmendi eta Gorka Mintegi Mazorriaga. BABESLEAK: Qualery, La Tasca de Don Jose eta Katealde.

ESKOLA

BABESLEAK

KADETEAK (4): Unai Villalobos Hernaz, Iker Mintegi Claver, Unai Aznar Vijuesa eta Jonathan Felix Vega Barrio. ENTRENATZAILEAK: Ion Irigoien Fresneda eta Eneko Vilar Sisamon. BABESLEAK: Quesos Albeniz eta Makor.

52 neska-mutiko Burunda klubean. Larunbatean aurkeztu zuten 2017 denboraldia, Iortia Kultur Gunean. Burunda txirrindularitza taldean pozik daude aurreko urtetik hona taldea hazi egin delako. 52 neska-mutiko trebatuko dira aurten. Taldearen helburuak betikoak izanen dira. “Neska-mutikoak hezi nahi ditugu, pertsona bezala trebatu. Lagunak egin ditzatela, talde lana egiten jakin dezatela, diziplina har dezatela, arauak betetzen jakin dezatela… balore horietan hezi nahi ditugu” nabarmendu dute. Nafarroako egutegian aritzeaz gain, kadeteak eta juniorrak Euskal Herriko zenbait probatan ibiliko dira. Denboraldia hasita, gogo biziz daude.

JUNIORRAK: Josu Jaka Parrizas, Ailetz Lasa Lizarraga, Mateo Gonzalez Torres, Iñigo Fernandez Martinez, Hodei Zia Lopez, Daniel Izquierdo Saenz-Torres eta Juan Riaño Lopez. ENTRENATZAILEAK: Tomas Martinez Viedma eta Aritz Irigoien Fresneda. BABESLEAK: Quesos Albeniz eta Makor.

Oscar Guerrerok jarraitzen du Burundako presidente lanetan. Alboan Iñaki Lasa (presidente ordea), Gorka Mintegi (idazkaria), Ismael Perez (diruzaina), Joxean Begiristain eta Goyo Chamorro ditu. Entrenatzaileek, senitartekoek eta txirrindulariek osatzen dute Burundako familia.

Burunda Txirrindulari Taldea 2017

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

kirola 13


14

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

kultura >> Klinikatik kultur guneko erakusketa gelara

Erradikaltasunaren inguruko elkarrizketa berezia Larunbatean, 19:30ean Etxarri Aranazko kultur etxean

ne Labaka bertsolaria da. Beatriz Egizabal, berriz, antzezlea eta ipuin kontalaria. Biak elkartu eta Erradikalak gara ikuskizuna sortu dute. Egizabalek azaldu duenez, biek aspaldi elkarrekin egin nahi zuten zerbaiten emaitza dela azaldu du. Lasarteko 2016ko udaberriko bertso saioan du hazia ikuskizunak. Orduko hartan bakarrizketak eta bertsolaritzak uztartu zituzten. Egizabal bakarrizketekin ausartu zen. “Oso ongi atera zen. Bakarrizketa formatuan gustura sentitu nintzen”. Labaka saio hartan zegoen ere eta elkarrekin zer eginen zuten garbi gelditu zen. Ordubete inguruko emanaldia da Etxarrira ekarriko dutena. Bien arteko elkarrizketa bat izanen da oholtzan. Baina batek bakarrizketak eta besteak bertso jarriak erabiliko ditu esan beharrekoak esateko. Feminismoa da elkarrizketa horren gaia. Labakak azaldu duenez, “gehien bat kontraesanen inguruan ariko gara”. Gaineratu digutenez, “erradikalak

A

Asteartetik apirilaren 2ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean

roimenaren begirada arteterapiaren ikuspuntutik erakusketa Altsasun bertan sortutakoa da; Josefina Arregi klinikako arte-terapiako ikasleek, zehazki. Joan den urteko udaberrian Helena Santano Cid arte terapeuta klinikako eguneko zentroko sei eta kanpo kon-

O

Yakusi Altsuko eskua bideolehiaketako lanak ikusteko aukera

tsultetako hiru erabiltzaile izan zen. Altsasuarra haiengan sortzeestimulazioa sustatzen saiatu zen; batez ere, burmuinaren eskuin aldearen bizitzea. Hainbat sortze-tresna eman eta erabiltzaileen sormen askea sustatu zuen Santanok. Beraz, hainbat teknikarekin sortutako lanak izanen dira ikusgai. Erakusketa Altsasun ikusgai izan aurretik, abenduan Iruñeko Arte Eskolan izan zen.

ltsasuko hizkera sustatzeko bideo-lehiaketa antolatu zuen Altsasuko Udalak, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Lehiaketara aurkeztu ziren lanak martxoaren 31n, ostiralean, eta apirilaren 2an, domekan, ikusteko aukera izanen da. Bi egunetan ere Igelak filmaren emanaldiaren ondoren izanen da, Iortia kultur gunean.

Lanku Beka Etxarrin taularatuko den obra

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak bertso edukien sormenerako bekaren aurreneko edizioa irabazi du. Bekaren helburuak bi dira: batetik bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, berriz, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea. Lau lan aurkeztu ziren eta guztiak oso ongi baloratuak izan dira epaimahaiaren aldetik. Saridunek 800 euroko saria jaso zuten eta Erradikalak gara lanaren gidoi osoa aurkezteko 8 hilabeteko epea izan dute.

bazterretik Ilazki Martirena

Slow Fashion Next plataformaren Crowdfunding kanpaina

A

garela esaten digute. Askotan entzun dugu hori. Baina, nolabait, gaur egungo egoera azaldu nahi dugu eta iruditzen zaigula ez garela, igual, izan beharko genukeen bezain erradikalak”. Erradikaltasunaren eta erradikaltasun ezaren barruan hainbat gai ukituko dituzte, “maletak kontraesanez beteta dakartzagu”. Biak ere “erraietatik” ariko dira, “umorez, erroetara iritsi nahian”.

Oraingoan Slow Fashion Next plataformak abian jarri duen Crowdfunding kanpaina izanen dut hizpide. Crowdfunding hitz ingelesa da; finantziazio kolektiboa adierazten du. Eta kanpaina honekin lortu nahi da Moda Iraunkorreko Direktorioa erreferentzia izan dadin eta herritar guztiek informazio puntu bat izan dezaten. Ekimena Slow Fashion Next, Espainiako ModaIraunkorrekoplataformanjaio da. Gema Gómez zuzendariak dio: “Moda Iraunkorreko Direktorioa erreferentea izango da moda munduan: modako idazleen, estilisten, argazkilarien, kontsumitzaileen, kazetarien, blogarien, instagramersen, eta abarren eskura egonenda.Bertaninformazioasailkatua aurkituko dute; gardentasuna eta erraztasuna eskaini nahi den webgunea sortu nahi dugu”. Verkami-ren webgunean aurkitu

ahal izango duzue kanpaina. Sartzerakoan,"Bienvenidos a las Marcas de Moda con Impacto Positivo by Slow Fashion Next" bilatu behar da. Bi eratako hartzaileentzat dira: · Kontsumitzaileentzat: 7 €-ren truke, direktorioaren lehendabiziko bi asteetan %20ko deskontua izanen da jantzi marka guztietan. Horrela, ekoizpen-kate guztian ingurumena errespetatzen duten enpresak garatzen lagunduko da. · Marka eta moda iraunkorreko den-

dentzat: Moda iraunkorreko markak direktorioan parte izan daitezke urtean 35 € ordainduta. Eta slowfashionnext.com plataformatik eskainitako ikastaroetan %15eko deskontuak izango dituzte. Bezeroaren aurrean sinesgarritasuna lortzea eta bezero berriak erakartzea da jarriak dituen beste helburuak. Moda iraunkorreko 8 markak baieztatua dute beren parte hartzea direktorioan: Skunfunk, Project IOU-a, Thinking Mu, CoShop, Elisa

Muresan, El Naturalista, to Slow Move eta Agua Style Berdea. Beraz, animatzen zaituztet Crowdfunding honetan parte hartzera eta honekin batera moda munduko aldaketetan zuzeneko parte izatera. Nire marka, nola ez, parte izanen da eta bere ekarpena egingo du. Direktorio honetan parte hartzekoorduanzalantzariksortuzgero, info@slowfashionnext.com helbidera idatzi eta argituko dizuete. Eskerrik asko.


kultura 15

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

Puntu erdiko aldeagatik galdu du Lazkozek zuzeneko txartela

Aimar Karrika 344,5 Eneko Lazkoz 344 Iker Gorosterrazu 300 Joanes Illarregi 299,5 Oier Lakuntza 288 Egoitz Gorosterrazu 263,5

Etxarri Aranazko bertsolaria bigarren izan zen Lakuntzako finallaurdenekoan. Oier Lakuntza bosgarren sailkatu zen

akuntzako kultur etxea bete egin zuten 200 bertsozalek atzo. 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena Luis Fuentes eskolako ikasleen agurrarekin hasi zen. Ondoren, Ainhoa Aranburuk gai-jartzaileak sei bertsolariak lanean jarri zituen. Lanak despedituta Aimar Karrika nagusitu zen Lakuntzako final-laurdenean eta, horrenbestez, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Txartel hori puntu erdigatik ihes egin zion Eneko Lazkozi. Hala ere, hiru final laurden jokatu ondoren, bai Karrika bai Lazkoz behin-behineko sailkapeneko buruan daude. Oier Lakuntza bosgarren sailkatu zen atzokoan. Etxarriko eta Urdiaingo bertsolariak final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

L

Behin behineko sailkapena 1. Aimar Karrika Iribarren 344.50 2. Eneko Lazkoz Martinez 344.00 11. Oier Lakuntza Irigoien 288.00

Guztira, 30 bertsolarietatik 18k eginen dute aurrera. Jokatzeko falta diren final-laurdenak dira horiek eta biak asteburuan jokatuko dira. Beraz, igande iluntzean txapelketan aurrera egin duten 18 bertsolariak zein diren jakinen da. Eta aukera dago Sakanako hiruak izateko.

Nazabalen obra Getxon ikusgai artxo guztian Getxoko Torrene Aretoak Itziar Nazabalen Loreen sentsualitatea erakusketa hartuko du. Ikusgai dauden koadroetan loreak dira protagonistak. Klase askotakoak. Akuarela edo akrili-

M

tzu Gonzalez dantzari altsasuarra eta Jorge Cordon, Iortx, musikari irurtzundarra izanen ditu aldamenean. Hiruen artean performancea eginen dute. Nazabal hilaren 18an pintura sortze ikuskizuna eskainiko du. Zuzenean bere sortze

Nafarroakoan mustutzera Hainbat bertsolari gazteren plazarako saltoa izan da Bardoak, Nafarroako bertso ekimena. Horietako bat da Saats Karasatorre. Bardoak ekimenaren bigarren edizioan, 2014an parte hartu zuen. Ordutik lehiaketa eta saioetan esperientzia pilatu egin du eta 43. Nafarroako Bertsola-

Uriberen azkenaz hizketatzera Hileroko hitzorduari hutsik egin gabe, Etxarri Aranazko irakurle

prozesua ikusteko aukera izanen da: sentipen leherketa lehenik (gorputza erabiliz margotuta), loreak pintatuko ditu ondoren eta, azkenik, eztandaren zipriztinak azkenik. Erakusketako azken igandean, hilaren 26an, 6 urtetik gorako haurrei eta gazteei zuzendutako parte-hartze tailerra emanen du Nazabalek.

taldea heldu den ostegunean elkartuko da. Victoriano Huizi liburutegian, 19:00etan, elkartuko dira eta Kirmen Uribe idazlearen azken liburua izanen dute hizketa gai: Elkarrekin esnatzeko ordua. Haren irakurketak sortu dizkien inpresioak, iritziak, partekatuko dituzte.

ri Txapelketan merezimendu osoz ariko da, Karasatorre izan baitzen abenduan jokatutako kanporaketa irabazi zuena. Karasatorre laugarren finallaurdenean ariko da bertsotan, Iruritan, larunbatean. Eta berarekin batera Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo eta Ekaitz Astiz izanen

dira. Egin beharko duten lana honakoa da: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian eta kartzelako lana (banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian eta banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian).

Sakanako pop-rock lehiaketan 11 taldek eman dute izena

opa edo rocka lantzen duten 11 talde sakandarrek eman dute izena Lakuntzako Udalak, La Banda del jefe Bigun taldeak eta Hatortxu Rockek antolatutako lehiaketan. Guztiek ere antolakuntzak zehaztutako datetan euren musika sorkuntza jendaurrean defendatu beharko dute. Zuzeneko horiek apirila eta maiatza bitartean izanen dira, Lakuntzako kultur etxean, 19:30ean hasita. Talde bakoitzak 15 eta 25 minutu arteko musika-laginak uzteko aukera izanen du. Gutxienez eurenak diren lau kantu izan beharko dira, gai-

P

koa abiapuntu, teknika nahasiarekin sortutako margolanak dira altsasuarrak jarri dituenak. Guztiek ere Nazabalen zigilua duten pinturak dira. Erakusketaren mustutzen ekitaldia gaur eginen da, 19:00etan. Maiatzean Altsasun egin bezala, Nazabalek bere aldamenean Iran-

Lakuntzako sailkapena

Parte-hartzaileak Taldea Shokdown SLD Embajada Brutal Room Atzapa Rock Unnamables Alerta Gorria Dentera KasKataKo Zintz Garabatos

nontzekoak bertsioak izan litezke.

Sariak 1. Diskoa grabatzeko 40 orduko grabaketa antolakuntzak aukeratutako musika-estudio batean. Master-kopia edo nahasketa, taldearen kontura. 2. Abesti baten produkzioa eta grabaketa egiteko 8 orduko jardunaldia musika-estudio batean, ekoizle profesionalarekin. SARI BEREZIA: Hatortxu Rock 20n kontzertua ematea.

Herria Irurtzun, Lakuntza Etxarri Aranatz Arbizu, Altsasu Arruazu, Lakuntza Etxarri Aranatz, Olatzagutia Arbizu, Altsasu eta Olatzagutia Altsasu Arbizu, Olatzagutia Urdiain, Altsasu Iturmendi, Urdiain, Altsasu Iturmendi Etxarri Aranatz, Urdiain, Altsasu

Hiru talde onenak akabera fasera pasako dira eta azken jaialdian erabakiko dira lehiaketako hiru sariak. Kanporaketa fasean kontzertuetara joaten den jendeak sari berezirako botoa emateko aukera izanen du. Boto horiek epaimahaikide baten balio bera izanen dute.


16

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

erreportajea sakanako inauteriak 2017 >> Mozorrolandia

Ez gorde mozorroak irurtzun

HIRIBERRI Itxitxarko edo Aittitxarko herrian da Edo hobe esan, bihar izanen da. Inauteri ospakizunen arratsaldean. Baina, aurretik, 50 bat hiriberriar Txitera elkartean bazkaltzera elkartuko dira. 14:30 aldera jarriko dira mahaira. Majo bazkaldu ondoren, gaiztakeria guztien errudun Itxitxarko edo Aittitxarko erre eginen dute. Elkarte ondoan izanen da. Baliteke, eskuan zigorra edo erratza duela, moxorroren bat agertzea eta hark hiriberriarrak lasterka jartzea.

IHABAR Ihote asteburua Bihar-etzi inauteri ospakizunak nagusi izanen dira Ihabarren. Bihar, 11:00ak aldera, baserritarrez jantzitako gazteek puska-biltzea eginen dute herrian barna. Jasotako jakiekin biharko eta etziko bazkariak prestatuko dituzte. Ihote-segizioa osatuko duten herritarrek Gure Kabiya elkartean bazkalduko dute. Mahaitik jaso eta, 18:00ak aldera, moxorroek etxez-etxeko erronda hasiko dute. Haiekin topo egiten duenak zigor kolperik jaso nahi ez badu korrika ihes egin beharko du. Sukohautsarekin, lokatzarekin edo dena delakoarekin zikintzeko ohitura badute ere. Erronda eta gero afaria eta dantzaldia izanen dituzte. Inauteriko bigarren eguneko ospakizunak bazkari ederrarekin hasiko dute ihabardarrek. Urtean behin bisitatzen dute Ihabar Aitezarkoak, Landarrak eta Niniak. Eta familiarekin batera, hartza. Laurek, moxorroek eta txistulariek segizioa osatuko dute. Ibilbidea plazan bukatuko da. Epaiak Aitezarko sutan erretzera zigortuko du. Landarrak, espantuka, negar batean, hartuko du epaia. Gaizkiarenak egin ondoren, denendako otamena izanen da.

ALTSASU Hiri-inauteriaren txanda Momotxorroek, maskaritek, Juan Tranposoek, ereintzak, akerrak eta gainontzekoek natura esnatu ondoren, garizuma betean, hiri-inauteriaren txanda izanen da bihar Altsasun. Lagun koadrilak irudimena dantzan jarri eta taldeka mozorro-

tzen diren eguna da larunbata. Koadrilabatzukgosaltzeraelkartukodira, baina gehienak eguerdi partean aterako dira kalera. 12:30ean Haize Berriak bandak abiarazitako kalejirak haietako batzuk batuko ditu ziurrenik. Sakanako musika bandak ihotekontzertua eskainiko du Foru plazan, 13:30ean. Emanaldiaren bitxikeria da ez dela zuzendaririk izanen eta musikarik gabe ez gelditzeko altsasuarrak banda zuzentzera animatu beharko direla. Emanaldiak lagun-arteko bazkariei txanda emanen die. Gaztetxoek mozorrocall-en parte hartzeko aukera izanen dute 17:00etatik aurrera. 18:00etan, berriz, ihote-jaitsiera eginen da Sakaranga txarangak lagunduta, Intxostiapuntatik Foru plazara. Jamaica Show taldeak 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etara 3:00etara dantzaldia eskainiko du plazan. Bitartean, Intxostiapunta gazte gunean gazte afaria 22:00etan eta Serguey disko-jartzailearekin diskofesta izanen dira.

arruazu

LAKUNTZA

Argazki lehiaketako Larunbatean egindako argazkiekin Altsasuko Dendari Elkarteak antolatutakoargazkilehiaketanpartehartzeko aukera izanen da. Facebook sare sozialean argitaratu behar dira argazkiak ADE@altsasukodendarienelkartea aipatuz eta #altsasukoinauteriak17 hastag-a erabiliz.

OLATZAGUTIA Ihoteen bigarren zatia Herri-inauteria pasa ondoren, hiri inauteriaren txanda izanen da biharkoa.Olaztiarrakkoadrilakamozorrotuko dira. Animatuenek mozorroen osagarri gisa gurdia ere prestatuko dute.Guztiakere,areto-futbolekopistan elkartuko dira, eguerdi partean. Gurdilehiaketanpartehartunahidutenek han bertan eman beharko dute izena. Mozorrotuen bilkurak kalejira koloretsu eta animatuari emanen dio segida. Herrian barnako kalejiraren ondoren, mozorrotuen bazkaria hartuko du frontoiak. Bazkal ondorengoa Los Pasai txarangak alaituko du, 17:00etatik 19:30era. Haiek bukatu aurretik, 19:00etan, plazan disko festa hasiko da, 23:00etaraino iraunen duenak. Musika emanaldiaren etenaldi batean, 20:00etan, gurdi lehiaketako sariak banatuko dituzte. Dantzaldiak eta mozorro-parrandak ordu txikiak arte iraunen du.

unanu

ZIORDIA Ihote-afaria Ziordiko haurrek asteartean luzatutako lekukoari eutsiko diote helduek eta inauteri ospakizunak izanen dira bihar. 19:00ak aldera ziordiarrek triki-poteoa abiaraziko dute. 21:30ean, berriz, Errekakartea elkartean mozorro-afaria izanen da. Eta mahaitik jaso ondoren Pantxo Balbuenarekin dantzaldia izanen da.

bakaiku


Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANAKOINAUTERIAK2017

17

Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en

urdiain

altsasu

arbizu

Arbizu

ziordia

Altsasu

olatzagutia

unanu

lizarraga

Altsasu

arruazu

bakaiku


18

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

erreportajea sakanako inauteriak 2017>> Mozorrolandia

etxarri aranatz

irurtzun

arbizu

arruazu

Altsasu

etxarri aranatz

irurtzun

lizarraga

bakaiku

lakuntza

olatzagutia

altsasu


Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANAKOINAUTERIAK2017

19

Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en

altsasu

uharte arakil

unanu

lakuntza

olatzagutia iturmendi

irurtzun

etxarri-aranatz

arbizu

Lizarraga

urdiain

ziordia


20

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

erreportajea sakanako inauteriak 2017 >> Mozorrolandia

altsasu

arbizu

irurtzun

iturmendi

etxarri aranatz

lakuntza

uharte arakil

lizarraga

urdiain

unanu

olatzagutia

ziordia


Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANAKOINAUTERIAK2017

21

Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en

Urdiain

uharte arakil

unanu

Lakuntza

Etxarri aranatz

Irurtzun

Iturmendi

Lakuntza

Olazti

ziordia

urdiain

iturmendi


22

Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

erreportajea sakanako inauteriak 2017 >> Mozorrolandia

Arbizu

lakuntza

altsasu

lizarraga

Arbizu

Uharte Arakil

Uharte Arakil

Irurtzun

iturmendi

Altsasu

Urdiain

Etxarri Aranatz


Guaixe • 2017ko marsuaren 3a

SAKANAKOINAUTERIAK2017

23

Mozorrolandia Argazki gehiago www.guaixe.eus-en

altsasu

irurtzun

iturmendi (kontxi zelaia)

Lizarraga

Olazti

uharte arakil

Urdiain

Altsasu

Urdiain

lakuntza

etxarri aranatz

Iturmendi


SAKANAKO ASTEKARIA • 2017ko marsuak 3, ostirala • 2. aroa • 587. zenbakia

G

asteko >> : eguraldia ostirala

larunbata

: tenperatura>> igandea

astelehena

asteartea

asteazkena

osteguna

euria: 25%

euria: 70%

euria: 70%

euria: 70%

euria: 30%

euria: 40%

euria: 20%

Min: 10 Max: 15

Min: 6 Max: 8

Min: 4 Max: 10

Min: 7 Max: 14

Min: 8 Max: 13

Min: -8 Max: 16

Min: -7 Max: 16

Bazkide zozketa MARSUKO

SARIAK:

RIA:arrera 1. SA berri: 2 s

Max. °C

Irurtzun Etxarri A. Altsasu Aralar Urbasa

Min. °C

: ilargiaren aldia>> euria l/m2

19 . . . . . . . . -0.5 . . . . . . .7.1 18.9. . . . . . . -3 . . . . . . . . .7.5 18 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .11.6 11.9. . . . . . . -4.1 . . . . . .11.2 -. . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

ilgora

5

ilbete

ilbehera

ilberri

13 20 28

>>11 galdera

Ekain %10eko Kanpina: o k a z a rt A a deskontu sneki lotea :e le ra tu c a L tez doan : 3 hilabe era lo u z rr Gazte a s rpea: 2 Magna Gu

4. SARIA: 2.,3. ETA ina np : -%10 Artazako Ka Lacturale: esneki lotea doan Gaztezulo: 3 hilabetez a rer sar 2 a: rpe Gu Magna

Ibai Jimenez Claver Bahrain-Merida txirrindulari taldeko masajista Testua: Jon Otermin Benito

1. Noiz eta nola hasi zinen txirrindularitzaren munduan? Orain dela urte asko. Guztiok bezala hasi nintzen pedalei eragiten, eta gero masajista moduan sartu nintzen.

izatera? Mundu hau asko gustatzen zitzaidan eta ikastaroak egiten hasi nintzen. Masajistak beharrezkoak dira, baina hori azkeneko kontua da. Ez gara masajistak soilik.

2. Noiz utzi zenuen txirrindula? Txirrindularitza, pedalei eragiteari dagokionez, 17 urterekin utzi nuen. Baina mundu hau asko gustatzen zait eta ez naiz hortik atera. Hemen sartuta jarraitzen dut.

6. Desberdintasun handirik al dago lasterketaren aurreko eta ondorengo masajeen artean? Bai. Gauza asko landu behar dira. Lasterketa bukatzen duzunean gorputza bero-bero dago. Izotza jarri behar da tenperatura jaisteko. Dena ondo landu behar da. Lasterketa baino lehenago egiten direnak pixka bat berotzeko egiten dira. Ondorengoak, ordea, ordubete edo ordu eta erdi inguru irauten du. Orain, taldean Indiba-ko makina batekin lanean ari gara masajeak emateko. Ionek eskatu zuen eta, gainera, lana errazten digu.

3. Nola iritsi zara Bahrain Merida taldean sartzera? Urte asko daramatzat masajista moduan. Caja Ruralen hasi nintzen, 2012an. Gero Euskaltel-en sartu nintzen eta hor Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra ezagutu nuen. Hortik aurrera, masajeak ematen nizkion eta gustatzen zitzaion nola egiten nuen lan. Horrela sartu naiz Bahrain taldean. 4. Zein da zure egitekoa talde berriaren barruan? Gauza asko. Goiz esnatzen gara, 7:00ak aldera. Masajista, mekaniko eta zuzendari guztiekin egunaren nondik norakoei buruz hitz egiten dugu eta bidoiak, hozkailuak eta hornidura guztia prestatzen hasten gara. Gero, karrera baino lehen berotzeko masajea ematen diegu. Lasterketa bukatzean hotelera joaten gara eta hor masajea berriz ere. Maila psikologikoa ere lantzen dugu. Denetarik egiten dugu: garbigailua jarri, eta abar. 5. Zerk bultzatu zintuen masajista

7. Ion Izagirre ormaiztegiarraren konfiantzazko gizona zara. Nola ezagutu zenuten elkar? Euskaltelen. Urtean zehar masajeak ematen nizkion, baita bere anaia Gorka Izagirreri ere. Gorka Ziordian bizi da eta Ion Agurainen. Beti niregana etortzen dira masajeak hartzeko eta konfiantza horrek talde batean sartzea errazten dizu. Horregatik hots egin zidan, konfiantzazko masajista bat behar zuelako eta bakarrik ez sentitzeko. 8. Nolakoa da egunerokotasuna talde profesional baten barruan? Caja Rural talde txikia zen. Euskaltelen oso ondo egon ginen, familia bezala. Barhain-en, aldiz, leku askotako jendea dago: esloveniarrak, ita-

liarrak, kroaziarrak… Lana ongi egiten da, jende asko dagoelako. Baina oso desberdina da. Dena oso ongi aztertzen da eta zerbait eskatzen baduzu ematen dizute, baina lasterketetan tentsio puntu bat dago, dena ondo atera behar baita. 9. Etapa batean, non egon behar du masajista batek? Orain Paris-Niza egitera goaz. Lau masajista eta zortzi txirrindulari joanen gara. Bakoitzak bere lanak egiten ditu. Masajista bat autobusarekin joaten da eta hasierak eta helmugak egiten ditu. Besteok beste kotxe batzuetan egoten gara, hornidura eta ura emateko. 10. Talde berriarekin probarik izan duzue dagoeneko? Bai. Abenduan hasi ginen eta denok ezagutzeko kontzentrazio bat izan genuen, Kroazian. Gero, Benidormen egon ginen ia hilabete osoz. Eta orain dela bi aste Murtzia, Almeria eta Andaluzian lehiatu ginen. 11. Zein da egutegia? Ia itzuli guztietan egonen gara. Nire egutegiak Ionek eginen duenarekin dauka zerikusia, baina beraz aparte egun batzuk eginen ditut. Paris-Niza, Katalunia, LiejaBastogne-Lieja, Romandia, Toura prestatzeko kontzentrazioa eta ondoren Tourra. Hortik aurrera oraindik ez dakigu zer eginen dugun. Ionek jendea nahi du bere ondoan. Liderra da, Nibaliren atzetik. Egunak pasatzeko eta berarekin hitz egiteko ni bezalako jendea behar du. Oso pozik nago berarekin urte osoa emango dudalako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.