602 guaixe

Page 1

2017-06-23 OSTIRALA / 602. zenbakia / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA gUAIXE.eus

Bederatzi herrietan erabakiaren hazia erein zen Gure Esku Dagoren igandeko galdeketen bidez / 2-3

Herri-lurrei buruzko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren uda-ikastaroa / 5

Jose Ramon Anda eraikuntza-prozesuak ikusgai daude Oteiza Museoan dagoen erakusketan / 22

Parlamentuko Mahaia Altsasuko auziaren "proportzionaltasun faltarekin" kezkatuta dago / 6

Artzain Egunaren antolakuntzak Nafarroako Gobernuaren aitortza jaso du / 8

Irati Igoa eta Aroa Cerezo futbol jokalariak bigarren mailako Mulier taldean ariko dira / 18 Ziordiko ur beltzen araztegiko lanak urte akaberarako despedituta izanen dira / 7

Etxarriko Triku Trail mendi lasterketak 350 korrikalari elkartuko ditu igandean / 19

Imanol Irurtzun futbol epaileak 2. B mailara igotzeko azterketan estatuko nota onena atera du / 18

Udako solstizioa Suak piztea eta San Joan festak ekarriko ditu / 9-13


2

ezkaatza

ostirala 2017-06-23 guaixe

Ziordiarrak igandeko herri galdeketan botoa ematen. utzitakoa

Erabakiaren haziaren ereitea hasi da Sakanan Herri galdeketan 12.511 sakandarrek zuten parte hartzeko aukera eta haietatik %23,67k erabili dute eskubide hori. Baiezko erantzuna %95,75k eman diote. Ezezkoa, berriz, %2,26 izan da; boto txuriak %1,65 eta baliogabeak, %0,34 sakana Gure Esku Dagok (GED) Irurtzunen, Irañetan, Arruazun, Lakuntzan, Arbizun, Urdiainen, Altsasun, Olatzagutian eta Ziordian herri galdeketak antolatu zituen. Estatus politikoari buruzko iritzia emateko aukera izan zuten herritarrek. GEDeko ordezkariek egunaren akaberan azaldu zutenez, igandean “Na-

farroan erabakiaren aroa zabaldu dugu. Gaur 7.781 herritarrek burujabe izateko borondatea erakutsi dugu; Euskal Herri osoan, jada, 150.000 baino gehiagok erakutsi dugu nahi hori”.

Borondatea eta konpromisoa Galdeketen sustatzaileen iritziz igandean erakutsi zen “Nafarroan ere badela borondate eta

konpromisorik erabakiaren bideari ekiteko”. GEDetik jakinarazi dutenez, “datozen hilabeteetan ere lanean jarraituko dugu, borondateak ehunduz, adostasunetan sakonduz eta herritarrak ahaldunduz, Euskal Herrian erabakia gauzatu arte, libre eta demokratikoki. Gaur pauso bat hurbilago gaude atzo baino helburu horretatik”. Igan-

dean Nafarroan zabaldutako bideak “jarraipena izanen duenaren itxaropena” dute Gure Esku Dagoko kideek. Antolatzaileen iritziz galdeketek “demokrazian sakontzen eta burujabeago izaten laguntzen dute. Azken batean, etorkizuna erabakitzea denoi dagokigu, denon artean egin behar dugu”. GEDtik adierazi zuten galdeketen olatu nafarra esanahi “berezia” zuela nafarrendako: “Nafarroa Garaian estatus politikoa zehaztu zenean, herritarrok ezin izan genuen zuzenean erabaki. Ukatu egin zitzaigun Foru Hobekuntza bozkatzeko aukera”. Igandean, erabakitzeko eskubidea “aldarrikatzetik gauzatzera” pasa zela gaineratu zuten, “sinistuz herritarron hitza aintzat hartzea eta hautestontziak kalera ateratzea dela bidea, herri baten etorkizun politikoa erabakitzeko”.

Prozesuaz Herritarrek estatus politikoari buruzko iritzia botoaren bidez adierazteko aukera herritarrek “ireki” dutela eta herritarrak “ahaldundu” egin direla nabarmendu dute. Azaldu dute nola galdeketa egunera iristeko “maila guztietan bateratzailea izan den parte hartze prozesua” egin duten. Botoa emanez herritarrak “erabakitzen” ari direla eta “ilusio handiz, Nafarroan ere erabakiaren aroa zabaltzeko gogoz” daudela gaineratu dute GEDtik. Galdeketa ekarri duen prozesua “aberatsa” izan dela nabarmendu dute eta horren adierazle “herrietan adostutako galdera desberdinak” jarri dituzte. “Olatu nafar honetako galderekin galdeketen prozesu orokorra aberastu” dutela uste dute. Galdera desberdinak izanda ere

guztietan bi kontzeptu nagusi daudela gaztigatu dute: “nafartasuna eta burujabetasuna. Nafarroa osorako balio tuten zutabeak dira, Nafarroako eremu guztietan erabaki ahal izateko eta burujabe izateko borondatearekin bat egiten dutenak”. Nafarroako olatuaren ondoren, Euskal Herriko udalerrien %24an (166) galdeketak eginak izanen dira, eta Hegoaldekoen %31. Sakanako hamabost udalerrietatik hamaiketan herri galdeketak egin dira, %73an.

Begiraleak, Kataluniatik eta Mungiatik Gure Esku Dagok antolatutako galdeketen olatu nafarraren eguerdiko ekitaldia Altsasun egin zen eta han Zelai Nikolasek "zoriontzeko" hartu zuen hitza. Berarekin batera, taldeko hainbat kide eta begirale moduan etorri ziren Mungiako bi ordezkari, Kataluniako ANCko ordezkariak, Gerard Gomez Junts pel Siko diputatua eta Joan Coma Vic-eko CUPeko zinegotzia izan ziren. Olatzagutian bazkaldu zuten guztiek. Herri bazkari horretan 115 pertsona elkartu ziren, Urdiainen 180 eta Ziordian 80. Ohiko hedabideez aparte, Feroe uharteko kazetari bat aritu zen Nafarroako herri galdeketen jarraipena egiten.


Ezkaatza

guaixe 2017-06-23 ostirala

%23,68ko parte hartzearekin, baiezkoa nagusi izan zen IraĂąetan emandako boto guztiak baiezkoak izan ziren. Gainontzeko herrietan %90etik gora egon zen. Sakana Igandeko herri galdeketetan Arruazun bakarrik bozkatu zuen erroldaren erdia baino gehiagok, %54,55. Baina Bakaikuren joan den urteko parte hartzetik 11

puntura. Hamar erroldatuetatik lauk botoa eman zuten Ziordian (%46,36), Urdiainen (%45,49) eta Arbizun (%42). Gainontzeko herrietatik bakarrak gainditu zuen parte hartzearen herena, Lakun-

tzak (%36,1). Galdeketak antolatu ziren bi herri handienetan, Irurtzunen (%15,5) eta Altsasun (%17,29), izan zen parte hartze txikiena. Bietan ez zuten udalek festen daten aldaketez antolatutako herri galdeketen parte hartzea lortu (%20 eta %23,6). Irurtzunen eta Urdiainen galdera bikoitza erantzun behar zuten. Bietan Bai-Bai aukera nagusitu zen, baina bigarren galderan behera egin zuen.

Igandeko galdeketen emaitzak, 1. galdera Herria

Errolda Partehartzea Botoak% Bai Botoak% Ez Botoak% Txuriak Botoak%

Irurtzun IraĂąeta Arruazu Lakuntza Arbizu Etxarri A. Bakaiku Urdiain Altsasu Olatzagutia Ziordia Guztira

1849 142 88 1047 900 1951 297 554 6326 1275 330 14759

288 29 48 378 378 851 194 252 1094 342 153 4007

%15,58 %20,42 %54,55 %36,10 %42 %43,62 %65,32 %45,48 %17,29 %26,82 %46,36 %27,15

270 %93,75 29 %100,00 47 %97,92 364 %96,30 362 %95,77 804 %94,48 156 %80,41 239 %94,84 1066 %97,44 319 %93,27 140 %91,50 3796 %94,73

5 0 0 11 10 18 26 4 17 12 8 111

%1,74 %0,00 %0,00 %2,91 %2,65 %2,12 %13,40 %1,59 %1,55 %3,51 %5,23 %2,77

11 0 1 2 5 26 10 7 9 9 5 85

%3,82 %0,00 %2,08 %0,53 %1,32 %3,06 %5,15 %2,78 %0,82 %2,63 %3,27 %2,12

Baliogabeak

Botoak%

2 0 0 1 1 3 2 2 2 2 0 15

%0,69 %0,00 %0,00 %0,26 %0,26 %0,35 %1,03 %0,79 %0,18 %0,58 %0,00 %0,37

Emandako babesen eta botoen arteko alderaketa Herria

Errolda Partehartzea

Irurtzun

1849

288

Botoak%

Ez

Botoak%

Txuriak

Botoak%

Baliogabeak

Botoak%

Irurtzun Urdiain

250 223

%86,81 %88,49

15 12

%15,21 %4,76

21 15

%7,29 %5,95

2 2

%0,69 %0,79

Aurtengo galdeketa olatuetako parte hartzea Igandeko Nafarroako eskualdeetako parte hartzea Mendialdea

%39,56

Imotz-Basaburua

%37,62

Bortziriak

%26,66

Sakana, 18an

%23,67

Sakana, guztira

%27,15

Martxoan

%24,83

Apirilean

%28,25

Maiatzean

%25,52

Garagarrila

%28,73

%20,01

Aldea

%

-82

%-4,43

142

29

%20,42

19

%13,38

10

%7,04

88

48

%54,55

27

%30,68

21

%23,86

Lakuntza

1047

378

%36,10

541

%51,67

Arbizu

900

378

%42,00

334

%37,11

44

%4,89

Urdiain

554

252

%45,49

267

%48,19

-15

%-2,71

Altsasu

6326

1094

%17,29

935

%14,78

159

%2,51

Olazti

1275

342

%26,82

330

%25,88

12

%0,94

-163 %-15,57

Ziordia

330

153

%46,36

140

%42,42

13

%3,94

Guztira

12511

2962

%23,68

2963

%23,68

-1

%-0,01

Babes adina boto jaso dira Igandeko galdeketetan emandako botoak jasotako sinadurak baino bat gutxiago izan ziren. Hiru kasutan eman zuten herritarrek jasotako sinadurak baino boto gutxiago: Lakuntzan (-163; %15,57 gutxiago), Irurtzunen (-82; %4,43) eta Urdiainen (-15; %2,71).

Datuak Egindako galdeketak: 166

Errolda:

154.374 %26,79

Bai

370

IraĂąeta

Parte hartzea:

Herria

Babesa Sinadurak%

Arruazu

576.152

Igandeko galdeketen emaitzak, 2. galdera

% %15,58

Euskal estatuaren alde: %95

3


4

iritzia

ostirala 2017-06-23 guaixe

astekoa xabier reparaz extramiana

Piromanoak kontutan hartzen bere ekintzen oihartzuna. Haien ondorioak ikusirik, su haren edertasun paregabeaz justifikatzen ditu. Ez dio axola txinparta batek alde egin eta ingurua kiskaldu izana. Momentu gailen hark, bere buruan merezi izan zuelako. Ez du bere bizkarra egindakoarekin mindutako

Sua pizteko gutxi behar da. Hala dio piromanoak. Abarrak, papera eta pizgarri bat. Suaren edertasunaz sinisturik, hari so liluraturik. Txinparta txikienetik, txikitik handira, abarretan gora kiribilduta, oxigenoarekin jolasean su garrak bere gorena hartzen duenean du gustukoen. Piromanoak ez du

haien sufrimenduaz zamatuko. Ahatik, paper, abar, larre, soro eta basoaren suntsipenak haien patutzat hartzen ditu. Merezitako ondorio soiltzat. Suaren festaren ataria da gaurkoa, eguzkiaren goreneko momentua, urteko mugarri sendoa. Sua auzo eta karriketan, sua herritarren

bihotzetan. Horrenbeste su eta erregaik txinpartak ateratzeko erraztasuna izan ohi dute. Ingurukoek pairatu beharreko suteak sor ditzake auzotarren artean. Sua pizteko hitz bat nahikoa. Sua pizteko ekintza soil bat. Harrotasun zentzugabeak eragindako gehiegikeriak, ezintasun eta beldurren

ispilu. Piromanoen antzera, eragindako kalteen ardurari ihesi, gure ekintzen ondorioak patuari dagozkiola sinistera iritsi gaitezke. Errespetuz jokatzea aldamenekoaren lekuan jartzea da, festak guztiek goza ditzagun, piromanoetatik salbu, inork kiskalita amaitu gabe.

benetako egoeraz ohartzen eta ondo dagoelakoan alkohola edaten jarraitu dezake. Honek suposatzen duen arriskuarekin: indarkeria, istripuak…Ikerlariek jakin nahi zuten edari energetikoak eta alkohola nahasterakoan, beste pizgarri batzuk, kokaina esaterako, eta alkohola nahasterakoan ematen diren efektu berdinak ematen ziren

ala ez. Eta erantzuna baiezkoa da, maila bajuago batean, kokaina pizgarri gogorragoa delako, baina berdina. Ondorio garbia atera dezakegu, beraz: edari energetikoak beraiek bakarrik dituzten arriskuak nahikoak dira, arriskuak dakartzan beste ezerrekin nahasteko beharrik gabe.

hara zer dien Edari energetikoak eta alkohola: nahasketa arriskutsua Sakanako Prebentzio Zerbitzuak SAKANA

bere gain duten kafeina eta azukre kantitate handiak direla eta –hauetako lata bakar batek 4 kafek duen kafeina kopuru berbera omen dauka–, alkoholarekin nahasten direnean hauen arriskua bikoiztu egiten da. Canadako Adikzioen Ikerketa Zentroak egindako ikerketa batek dioenez, edari energetikoek mozkorkeriaren

Edari energetikoak gero eta ospetsuagoak dira. Erabilera anitzetarako hartzen ditu jendeak. Parranda gauak luzatzeko ere erabili ohi dituzte batzuek, edari hauek duten kafeina kopuru altuaz baliatuz. Edari hauek beraiek oso arriskutsuak izan badaitezke,

pertzepzioa txikitu egiten dute; beraz, kontsumitzaileak, mozkorraldian egonda ere, edaten jarraitzen du eta honek arrisku gehiagoren aurrean jartzen du kontsumitzailea. Kafeinaren efektu pizgarriak alkoholak sortarazten dituen efektu lasaigarriak estaltzen ditu; horregatik kontsumitzailea ez da bere

Atal honetan ahalik eta iritzi gehienek tokia izan dezaten 1.500 karaktere (espazioekin) baino gehiago duten gutunik EZ DA ONARTUKO. Karaktere kopuru horretatik gorako gutun guztiak LABURTU eginen dira. Gutunean izen-abizenak, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Gutunak asteazkeneko goizeko hamarretarako egon behar dira gurean; bestela, ez da aste horretan publikatuko. Guaixe aldizkariak ez du bere gain hartzen derrigorrez, aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko: Foru plaza, 23, 1 Altsasu; gutunak@guaixe.eus edo 948 564 275 telefonoa.

www.guaixe.eus

SAKANAKO ASTEKARIA

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus Maketatzailea: Ruben Imaz Alcaide maketazioa@guaixe.eus Publizitatea: Maria Saez de Albeniz Bregaña publizitatea@guaixe.eus

eta Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 948 562 107 618 882 675 661 523 245

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

LAGUNTZAILEAK

Diseinu zerbitzua: GK, Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gixane Andueza Goikoetxea admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Maria Luisa Zelaia Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

BAZKIDEAK


sakanerria

guaixe 2017-06-23 ostirala

5

Herri-lurrei buruzko ikastaroa Lakuntzan

Erraldoien magia pizteko, haiek eramanen dituztenak behar dira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ikastaroak herri-lurrak hiru ikuspuntutatik aztertuko ditu: teoria, Europa eta Nafarroako adibideekin historian izan duten garrantzia eta adibideen ikuspegietatik jorratuko ditu.

Irurtzun Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsako kideek oharra zabaldu dute haiekin bat egin eta erraldoiak dantzatzera animatzeko. Konpartsan sartzea gurasoek eta seme-alabek "zerbait magikoa partekatzeko aukera" izan daitekeela diote oharrean. "Ez da bakarrik kaleetan sortzen den giroa, baizik eta konpartsaren giroa. Pertsona desberdinak gara, gure haurrekiko konpromisoak lotuta, alaitasuna, ilusioa, magia… festetara eraman eta, gainera, ongi pasatu, tarte onak

partekatu… mila eta bat irribarre elkarren ondoan egin". Hori guztia aurtengo festetan probatu nahi duenak aukera izan dezake. Erraldoia jantzi, bizia eman, bere magia sentitu. Izena eman nahi duenak Txeli Garcia hots egin dezake, 663 990 145 telefonoa. Berak azaldu digunez, sartzen direnak ez dute zergatik erraldoiak dantzatu behar. Haiek batetik bestera eramatea ere laguntza handia da konpartsa-kideendako. Erraldoiak dantzatzen ikasi nahi duenak aurrerago luke aukera.

LABek "elkartasuna" azaldu dio Lakuntzan kaleratutakoari

Britainiar tour-operadoreak Urbasan

LABek jakinarazi duenez, Lakuntzako Soldaduras Uskain enpresan ari zen langilea "lan gaixotasun baten ondorioz ingresatua izan zen unean kaleratua izan zela" jakinarazi du. LABek kaleratutako langileari "babesa eta elkartasuna" azaldu dio. LABek "onartezintzat jotzen du langileak merkantzia bezala erabiliak eta kaleratuak izatea".

Bretainia Handiko 11 handizkako bidaia-agentziak Nafarroako natur-guneak ezagutu eta gune horiek turismo aktiboa egiteko eskaintzen dituzten aukerak ikusi zituzten hilaren bigarren asteburuan. Tartean Urbasa-Andia natur parketik pasa ziren. Gobernutik esan dutenez, "Nafarroa kalitatezko helmuga dela konbentzituta joan ziren".

Etxarriko jubilatu elkartean ate irekien jardunaldia igandean

Altsasun erakundeen udal erregistroaren araudiari ekarpenak

"Jendeak elkartea ezagutzeko eta hara sartzen animatzeko"helburuz antolatu dute igandekoa. Elkartetik pasatzen direnak argazki erakusketa (zaharrak, txangoetakoak), festa egitarauen erakusketa eta jatekoak izanen ditu. 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara izanen da. "Elkartean ongi pasatzeko aukera" eskaintzen dela esan dute.

Altsasuko Udalak irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen udal erregistroaren araudia, ordenantza onartuko du. Herrian lan egiten duten taldeak zein diren zehaztu eta haiekin harremana erraztu nahi du. Araudiari ekarpenak egiteko 28ra arteko kontsulta epea zabalik dago. Horretarako altsasu@altsasu.net e-postara jo.

lakuntza Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) berriro Sakana aukeratu du bere uda ikastaro bat emateko. Duela bi urte hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa hartu zuen Altsasun. Heldu den astearte eta asteazkenean, Lakuntzak Herri-lur eta herribasoen itzulera. Historia eta esperientzia naturaren maneiuan ikastaroa hartuko du. NUPetik azaldu dutenez, "XVIII. mende erdialdetik jabetza eredu zaharkitu eta ezeraginkortzat jo diren komunalak joan den mendeko 80ko hamarkadatik, teorikoki eta praktikoki, berreskuratu dute nazioartean". Unibertsitatetik gaineratu dutenez, "baliabideak kudeatzeko eredu horri epe luzean aniztasuna eta produktibitatea uztartzeko gaitasuna, konfiantza eta kohesioa sor dezakeen elkartze dentsitatea eta sendotasuna eta aldatu ondoren berera bueltatzeko gaitasuna lotzen zaizkio".

Nafarroan herri-lurrak eta herri basoak lurraldearen %40 dira.

Merkatuaren bidezko jabetza pribatuaren eta estatuaren jabetzaren artean herri lur eta basoak "hirugarren bide" gisa ikusiak dira, "tokiko taldeek baliabideak erabiltzeko autonomia eskaintzen duelako. Uni-

bertsitatetik gaztigatu dute nazioarteko erakundeek garapenerako laguntza programetan jaso dituztela. Elinor Ostromek 2009an Ekonomiaren Nobel Saria jasotzeak ikuspegi aldaketa baieztatu omen zuen.

Uda ikastaroaren egitaraua Asteartea 27 • 9:15-9:45 Hasiera-ekitaldia. Isabel Elizalde kontseilaria. • 9:45-11:30.Herri-ondasunak diziplina anitzeko aztergaia. Leticia Merino (UNAM); Mª del Mar Delgado (U. Córdoba); Nuria Oses (NUP). • 12:00-13:45 Esperientzia komunalak ikuspegi historiko batetik. JM Lana (NUP); Iñaki Iriarte (U.Zaragoza); Ignacio

Garcia (IHC Lisboa, EuroNatura). • 16:00-20:30. Ateraldia. Aralar: Herri-lurretan eta herri-basotan ekoiztutako jakiak bateratzen. Patxi Razkin (Aralar Elkartea) eta Aritz Ganboa (abeltzaina). Asteazkena 28 • 9:15-11:00. Esperientzia komunalak etorkizuneko ikuspegi batetik. Hizlariak:

Antonio Ortega (U.Granada); Pedro Alvarez-Icaza (CONABIO); Pilar Berrio eta Jon Pascal (Tafallako Udala). • 11:30-13:30. Mahaingurua. Esperientziak, aukerak eta ikuspuntuak herri-baliabideen kudeaketan. Miren Eseberri, Jokin Resano, Gustavo Goiena, Oskia Gorostiaga, Rosa Mª Canals, Nuria Oses. • 13:30-13:45. Akabera.

Irurtzungo festak hasteko aste gutxi falta direnean, Erraldoi eta buruhandien konpartsak deialdia egin du


6

sakanerria

ostirala 2017-06-23 guaixe

"Proportzionaltasun faltagatik" kezkatuta

Parlamentuko Mahaia altsasuarren etxean bildu zen

Halaxe dagoela adierazi du Nafarroako Parlamentuko Mahaia eta Bozeramaileen batzordeak. Altsasun bilera egin zuen astelehenean eta ferietako liskarraren inguruko adierazpena onartu zen. Auzipetuen gurasoek taldeei txosten bana eman zieten

Altsasu Altsasuarren etxean elkartu zen Nafarroako Parlamentuaren Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea astelehenean. Javier Ollo Martinezek "ohoretzat" hartu zuen. Jakinarazi zuenez, irailean eskatu zuen bilera Altsasun egitea, "herriarendako eta udalarendako zerbait positiboa" zelako. Taldeetako ordezkariekin herriko erronkez aritzeaz aparte, udal haur eskola berrira bisitan joan ziren denak. Ollok gaineratu zuenez, "Iruñetik, Parlamentutik, gauzak modu batera ikusten dira eta oso ona da herrietara joatea eta bertako arazoak gertutik ikustea". Bileraren antolakuntzaren lan gehiena Parlamentutik egin zutela eta udalarendako lan gutxi izan zela azaldu digu Ollok eta gainontzeko udalak halakoak egitera animatu ditu.

altsasu Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak Altsasun astelehenean egindako bileran ferietako auziaren inguruko adierazpena onartu zuen. Nafarroako Parlamentuak, lehenik, “elkarbizitza, justizia eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekin konpromiso irmoa” adierazi du, “zuzenbide estatuaren berezko printzipio izanik”. Parlamentua Nafarroako Lurralde Auzitegiarekin bat etorri eta gertaerak “terrorismoa” ez direla eta haiek Iruñean epaitu behar direla dio bigarrenik. Horrekin batera, gazteen auziaren inguruan “kezka” azaldu du Parlamentuak, “proportzionaltasun faltak inguratzen baitu”. Horregatik, “behin behineko espetxeratzea, bakartzea eta dispertsioa bertan behera uzteko” deia egin zuen. Bestalde, Parlamentuko presidenteari “preso sartutako gazteen egoera zein den ezagutzeko” beharra ezarri diote. Bestalde, onartutako adierazpena estatuko beste parlamentuetara eta Batzar Nagusietara bidaliko da haiek adierazpenarekin bat egin dezaten eskatuz. Nafarroako Gobernuari eusten dioten lau indarrek aurkeztu

Parlamentariak udal bilkura gelan.

zuten mozioa. Aurreneko puntuan alderdi eta koalizio guztiek bat egin dute, UPNk izan ezik. Gainontzeko puntuetan erregionalistekin batera PSNk eta PPk kontrako botoa eman dute.

Txostena Auzipetutako gazteen gurasoak astelehenean talde guztietako ordezkariei auziaren inguruko txosten bana emateko baliatu zuten. PPko Ana Beltran haien presentziagatik kexu azaldu bazen ere. Gurasoak "lehen inpresio ona" jaso zuten, "batzuekin

hitz egitea besteekin baino errazagoa izan bada ere". Guztiekin egoteko helburua bete zuten eta txostenak hartzea eskertu diete. Haietako bat UPNko Alberto Catalanekin hizketatu zen eta haiek "inozentzia presuntzioa, proportzionaltasuna eta justiziaren printzipioa beti defendatu dituztela" esan zuen. Justiziaren lanean sinisten dutela eta haren erabakiaren zain, erregionalistek altsasukoak "terroristak" direla ez dutela esan nabarmendu nahi izan zuen Catalanek. "Haien ideiak printzipio horietan oinarritzea" eskertu zioten. Adur, Jokin eta Oihan sakabanatu ondorengo aurreneko bisita izan zuten aurreko asteburuan. Gurasoek, lehen-lehenik, espetxeak urrutiago daudela nabarmendu zuten "horrek guretako kalte gehiago ekartzen du". Adur eta Oihanen espetxeak txikiagoak dira. Lehenak bakartuta segitzen zuen, baina "ongi" ikusi zuten. Funtzionarioekin harreman lasaiagoa izan dute gurasoek. Baina presoak espetxe berrietara, araudira, kide berrietara ohitzen ari direla azaldu digute. Bestela, asteartean Iruñean hainbat erakunderekin batzartu ziren. Eta herenegun, Madrilen, gauza bera.

Bilera bukatu ondoren udal ordezkariak haiekin bildu eta herriko arazoen inguruan hitz egin zuten

Parlamentariak haur eskolan bisitan.

Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek azaldu digunez, halakoak erakundea herrietara gerturatzeko egiten dutela, "herri bakoitzean dauden proposamenak eta beharrak bertan ikusteko". Hiru hilabetean behin ateratzen da Iruñetik.

LABeko zuzendaritzako sei kide ordu bat kontrolean geldi LAB sindikatuak jakinarazi duenez, aurreko aste akaberan, ohiko bilera bat tarteko Altsasuko egoitzara zihoazela, Guardia Civilak Altsasun jarritako kontrol batean geratu eta haietako batzuk ia ordubete inguru erretenituak izan zirela salatu du. "LABeko militanteon lan politiko eta sindikalari traba egitea izan zuten helburu eta, jazarpen politiko eta pertsonalarekin, tartean

larriena, guardia zibilaren eskutan torturatua izandako batek jasotako iseka". LABekoendako hori Altsasun gertatzea "ez da kasualitatea. Altsasuko herria etengabe ari da nozitzen eta salatzen jazarpen poliziala, herritarren eguneroko bizitzan zuzenean eragin eta normaltasun demokratikoa oztopatzen duena". Herriari elkartasuna azaldu dio.


sakanerria

guaixe 2017-06-23 ostirala

Ur araztegia urte akaberarako despedituta beharko luke

Mank-ek hondakin teknikari eta idazkari deialdiak eginen ditu

Lanak duela bi aste hasi zituzten. Aurreneko hilabetean lurra ateratzen ari direlako kamioi ugari ibiliko dira

Sakanako Mankomunitateko buruak jakinarazi duenez, hondakin teknikaria kontratatzeko deialdia aurki eginen dute. Idazkariaren postua betetzeko asmoa ere badute. Aurretik ere egin zuten. Baina plaza eskuratu zuen langileak bi urteko eszedentziaren ondoren postuari uko egin dio. Haren hutsunea, momentuz, Arakilgo idazkariak bete du.

ziordia Texeria bidean, Olatzagutiarako bidean, Ziorditik 520 bat metrora ur beltzen araztegia egiteko lanak duela bi aste hasi dira eta Patxi Bengoetxea alkateak jakinarazi duenez, sei hilabeteko iraupena izanen dute. Araztegiak Mirari kale ondoan dagoen hobi septikoa ordezkatuko du. Hala ere, hura ez da erabili gabe geldituko. Orain arte bezala han jasoko dira herriko ur zikinak, baina hodi baten bidez araztegiraino eramanen dituzte, han garbitu eta ibaira botatzeko. Lanak hobian sortzen diren usainak eragotzi eta batzuetan izaten diren ur beltzen isurketak eragotziko ditu. Bengoetxeak jakinarazi du araztegia kokatzeko eta hoditeria eramateko lurra atera behar dela. Lur hori hondakindegi zaharrera eramanen dute ka-

Udazkenean iritsi liteke 5. edukiontzia Altsasura Araztegia egiteko lanak.

mioietan. Horregatik, lanen aurreneko hilabetean herrian kamioien trafikoa handituko da eta arretaz ibiltzeko eskaera egin dute udaletik. Nilsa enpresa publikoak eraikiko du araztegia, 738.619 euroko (BEZ kanpo) aurrekontuarekin.

Materia organikoa biltzeko 5. edukiontzia jartzea adostu zuten Mank-ek eta Altsasuko Udalak. Mank-eko buruak esan duenez, “izena eman dutenekin udazkenerako edo hastea espero dut". Aitortu du jende "oso gutxik eman duela izena. "Helburuak ez dira inondik inora bete. Baina materia organiko hori jasotzen hasi beharko dugu�.

Erabilera anitzeko gelan berogailua jarriko dute

Lizarra-Beasain errepideko segurtasuna hobetu

Jose Luis Legarra Hiriberriko kontzeju-buruak azaldu digunez, gas bidezko berogailua izanen da. Txitera elkartearen ondoan dagoen biltegitik hartuko dute. “Kontsumoa oso txikia denez, ez du bestelako aukeren alde egitea merezi� argitu du Legarrak. Berogailua udazkenerako jarrita egotea da asmoa eta 24.218,55 euro baliatuko ditu. .

Nafarroako Gobernuak errepideetako bide bazterretako segurtasun hesiak hobetzeko lanak emanen ditu. Zehazki ibilgailuak bidetik ateratzean hesi horien ertzak duten arriskua txikitu nahi da. Lizarra-Beasain (NA120) errepidean Lezaun-Etxarriko autobia sarbidera eta Zarapi zubitik Lizarrusti tarteak hobetuko dira.

Dokumentalaren aurkezpenean, beteta.

7

Festetan lanak mustutzera Satrustegiko Kontzejuko buru Igor Lanz Rapunen asmoa hori litzateke, herriko sareak eta zorua berritzeko lanak agorrilerako despedituta egotea. Apirilean hasi zituzten lanek 700.000 euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuak %70eko diru-laguntza eman du baina hor ez dira eginen diren lan guztiak jasotzen. Arakilgo Udalak berea pagatzeko mailegua eskatu du.


8

sakanerria

ostirala 2017-06-23 guaixe

Gobernuak Artzain Egunari aitortza egin dio Aralar Mendi elkarte antolatzaileko ordezkaritza batek Karlos III.a Prestuaren gurutzea jaso zuen larunbatean. Elkarteak, asteburuan, Artzain Egunaren inguruko jardunaldiak antolatu zituenean jaso du "konpromisoaren eta eskuzabaltasunaren" esker ona Uharte Arakil Uxue Barkos Berruezo lehendakariaren eskutik Karlos III.a Prestuaren domima Aralar Mendi elkartearen izenean Jose Mari Ustarrozek, Txomin Uhartek eta ZuriĂąe Beltzak jaso zuten. Eta uhartear mordo bat gehiago izan zitezkeen, elkartekide edo laguntzaile gisa, makina batek lagundu dutelako Artzain Eguna aurrera egin eta aurten 50. ediziora iristea. Larunbateko bultzadak orain arte "egindako lana aitortu" eta lan egin duten moduan horretan segitzeko "bultzada" dela aitortu zuen Uhartek. Barkosek ekitaldian esan zuenez, "Aralar Mendi Elkartearen etengabeko esfortzuari esker, kalitatezko gaztak, artisautza, artzain-txakurren gaitasuna, motzaldia, folklorea eta artzain -kultura bateratzen direlako, Nafarroako mila urteko tradizio honek indarrean jarraitzen duela erakutsiz, oraingo eta etorkizuneko landa-ekonomiaren funtsezko euskarria delako". Aipatu beharra dago uhartearrak ez zirela ekitaldian izan ziren sakandar bakarrak. Nafarroako DYAk 40 urte bete dituela eta aitortza bera jaso zuen, " gehien behar den uneetan herritarrei lagundu die, arriskuak saihestuz eta zerbitzu paregabea

aroia berastegi

Festa ederrak Lizarragan Primerako giroan joan dira Lizarragako festak. Baina bakarra azken egunean, astelehenean, euriak plazako herri-afaria bertan behera utzi izana. Korrika eta presaka mahaiekin aterpe bila joan behar izan zuten lizarratarrek, frontoira, elkartera‌ Hala ere, festak umorez despeditzeko gogorik ez zen falta izan.

Ustarroz, Barkos, Uharte eta Beltza larunbateko ekitaldian. Nafarroako Gobernua

emanez gizarteari oro har". Elkarteko ordezkaritza osatzen zutenen artean Alfredo Zelaia bakaikuarra zegoen.

Jardunaldia asteburuan Agorrilaren 27an 50 urte beteko ditu Artzain Egunak. Haren antolatzaile Aralar Mendi elkarteak bere kideek eta uhartearrek egindako lana eskertzeko asteburuan jardunaldia antolatu zuen. Eta dakien moduan egin zuen, artzaintzaren eta haren ohituretara gerturatzeko asteburuko jardunaldia antolatuz.

Larunbat arratsaldean ardi latxari buruzko azalpenak jaso zituzten eta ardiak jezteko aukera izan zuten. Kaikua eta gazta nola egiten diren erakutsi zuten eta gazta dastatze batekin bukatu zen. Igandean, berriz, euskal artzain-txakurren inguruko azalpenak eta trebakuntza erakustaldia izan ziren. Eguerdian ardi-moztailea lanean aritu zen eta hark artilearen erabilerak zein diren argitu zuen. Azkenik, ardiki on bat prestatzeko sekretuak azaldu eta dastaketarekin despeditu zen.

Festa handia Etxarri Aranatzen Eguraldiak aurreko bi urteetan utzi ez bazuen, ostiralean festa handia egin ahal izan zuten etxarriarrek San Adrian ermitaren ondoan. Udalak eskainitako fritadan 60 kilo haragi gisatu banatu ziren. Baita 1.200 litro ardo ere. Bazkariak, piperropilak jan, dantzak basoan, lau beharrean bos geldialdiko herrira bueltako kalejira, afari legea eta, bukatzeko, dantzaldia.


SAN juan festak

guaixe 2016-06-23 ostirala

Ospakizunez beteta dator udako solstizioa Urteko egun luzeena eta gaurik motzena dakar udako solstizioak. Eta, berarekin, makina bat ohitura eta ospakizun. Udaren atarian sua piztearena da ohituretako bat. Eta urtaro aldaketarekin batera hainbat herrietan festak ditugu, udari ongi etorria egiteko sakana

Aizkorbe. Sua, afaria prestatzeko eta saltatzeko Hilaren 3an herriko festak ospatu eta 20 egunetara, atzera ere, aizkorbearrak beste ospakizun batean elkartuko dira gaur. 20:00etan frontoian elkartu eta etxe guztietatik eramandako egurrekin su handia piztuko dute eta hartan txistorra, urdaia eta saiheskiak prestatuko dituzte. Brasak egitean prestatuko dituzte jakiak. Afari-meriendako menua osatzeko etxeetatik prestatuta eramandako entsaladak eta postreak ere izanen dira. Afaldu bitartean, sua bizitzeko, egur gehiago botako dute eta, afaldu ondoren, su gainean saltoka ariko dira, su handian edo txikian.

Errotz. Plazan su gainean saltoka Nafarroa plaza erroztarren bilgune bihurtuko da atzera ere San Juan bezperan. Gaur, 21:30 aldera, han elkartu eta sutan urdaia, txistorra eta bestelakoak prestatuko dituzte afari-merienda egiteko. Jatekoak aldi batez utzi, su gainean salto egitera joan eta berriro tripa betetzera joan etorriak eginen dituzte batek baino gehiagok.

eramandako tortillekin osatuko da menua. Elkarrekin jateko guztiena egin ondoren, 22:00 aldera sua piztu eta haren gainetik salto egiteko garaia iritsiko da.

Egiarreta. Elkartean elkartuta Sua piztea eta haren gainean saltatzea aitzakia ezin hobea izanen da egiarretarrak elkartzeko. Elkartera joan eta koadrillek euren jatekoak prestatuko dituzte, afaltzeko. Kanpoan sua egin eta haren gainean salto eginen dute.

Etxarren. Kalejira eta kalejira artean, jaso eta dantza

IraĂąetako sutea piztuta. Maialen huarte

Irurtzun. Sua, dantza eta salto Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak San Juan gauerako gonbidapena luzatu du. Hitzordua 21:00etan jarri dute plazan. Norberak bere etxetik eramandako ogitartekoak afalduko dituzte lehenik. Trikitilariek eta bestelako musikak giroa alaituko dute. Afaldu ondoren zortzikoa, zazpi jauzi eta bestelako herri dantzak dantzatzeko aukera izanen da. Aldi berean, irurtzundarrek gorroto dituztenak paperean idatzi ahalko dituzte. Fale hotsak nagusituko

dira iluntzearekin batera, joaldunek herrian barnako buelta egin eta euren ibilbidea, 10:30ean, plazan despedituko dute. Su handia piztuko da eta sorginek dantza eginen dute. Garrak txikitzean irurtzundarrak gainetik salto egiten hasiko dira.

Etxeberri. Lehenik jan, gero salto Etxeberriarrak 21:00ak baino lehen elkartuko dira. Otamenean eskainiko diren urdaia eta txistorrak behar bezala prestatu eta erretzen hasiko dira. Etxetik

Haur eta guraso etxarrendarrak 11:00etan elkartuko dira gaur. Elkarrekin herrian barna kalejira eginen dute, baina ez parranda giroan, lanean baizik. Izan ere, iluntzean erreko diren materialak jasoko dituzte eguerdi partean. Jasotako guztia Aranburu frontoiaren inguruan utziko dute. Hara 19:30 aldera joanen dira berriro. Lau neska etxarrendarrek osatzen duten Txoripanas taldeak bere ikuskizuna eskainiko du. Festetan ohi dutenez, hiruzpalau kantari koreografiak jarriko dizkiete eta jendaurrean eskaini. Estreinako aldia dute San Joanetan ariko direna. Haien ondoren, 20:00etan, gaitariekin kalejiran ibiliko dira etxarrendarrak. Segizioak frontoi inguruan bukatuko du, atzera ere. Baina oraingoan txistor -jana izanen dute zain. Sabeleko zuloa berdindu ondoren, su gainean saltoka aritzeko garaia helduko zaie. Etxarrenen udako solstizioko suak egin gabe luze egon ondoren, berreskuratu zirenetik laugarren urtea da aurtengoa eta gogotsu daude.

9

Ekai. Afaldu ondoren, salto Ekaitarrak goiko plazan, iturri ondoan, elkartu eta sua piztuko dute 21:00etan. Hartan prestatuko dituzte ondoren janen dituzten txistor eta urdaiak. Afariaren ondoren, su gainean saltatzeko prest egonen dira.

Zuhatzu. Solstizio ospakizuna garbitoki ondoan Zuhatzuarrak garbitoki zaharraren ondoan 18:00etatik aurrera elkartzen hasiko dira, herriko beheko partean. Aurreneko lana sua prestatzea izanen da. 20:00ak aldera, sutan txistorrak sardinak eta bestelakoak onduko dituzte eta harekin otamena eginen dute. Ondoren su gainean saltatzeko garaia iritsiko da. Batzuk horretan ari diren bitartean besteak txalaparta joko dute edo musika izanen da.

Satrustegi. Jakiendako eta saltorako suak Plazan elkartuko dira satrustegiarrak 21:00ak aldera. Su txikia egin eta han txistorra, sardinak eta odolkiak prestatuko dituzte. Iluntzeko otamena egin ondoren, su handia pizteko txanda izanen da. Haren gainean saltoka ibiliko dira, luze.

Hiriberri. Goizekoa gauean erre Hiriberriko haurrak goiz lanpetua izanen dute gaur. Gurdia hartu eta han-hemen opatzen duten agotza eta basoko egurrak jasoko dituzte, beste hainbatekin batera. Guztia Txitera elkartearen ondoan utziko dute, iluntzean sua han piztuko baita, 21:00ak aldera. Baina su gainean saltoka hasi aurretik, 20:00etan, Txitera elkarteko zuzendaritzakoek parrillan prestatutako txistorra, urdaia eta saiheskiak dastatzeko aukera izanen da.


10

san juan festak

ostirala 2017-06-23 guaixe

Ihabar. Aparkalekuan otamena eta saltoak

Su handiena elkartearen ondoan eginen du Bakaikuko Gazte Asanbladak. Larunbatean, egun guztian, haurrendako puzgarriak izanen dira eskolako belardian. San Juan plazak, 13:00etan, auzatea hartuko du, musikak. Bakaikuko jubilatu elkarteak bazkaria antolatu du 14:00etarako. Arratsaldean, 17:30ean, haurrei opilak banatuko zaizkie auzoan, txokolatean bustita dastatuko dituztenak.

Autobiako sarrera ondoan dagoen aparkalekuan, San Joan kalearen goiko aldean dagoen aparkalekuan da gaurko hitzorduaren tokia. 21:30ean ihabardarrek bat egin eta sutan txistorra eta sardinak erreko dituzte. Behar bezalako otamena egin eta haiek bulkatzeko sagardoa eta ardoa banatuko dira. Jan eta edanez asetu ondoren, udako solstizioa su gainean saltoka ospatzeko garaia iritsiko da.

Iturmendi. Loteak, sua eta afaria

IraĂąeta. Jan eta salto Udako solstizioan Txapel-azpi elkarte ondoan batuko dira irintarrak. Urdaia eta bestelako jakiekin afari-merienda eginen dute. Salto egiteko indarra hartuta, eguzkia estaltzean pizten den suaren gainean saltoka ariko dira. Irintarren batek garai bateko esaera errepikatuko du: zorriyek eta partzak, sarna fuera!

Arruazu. Ezkilen erritmora saltoka Iluntzearekin batera auzatea izanen da arbazuarrendako. Frontoi ondoan udalak piztutako suan txistorra eta urdaia prestatuko dira eta hura bulkatzeko ardoa banatuko da. Su handiago bat 22:00etan piztuko da eta garrak handitzearekin batera Tomas Ganboa ezkila-joleak errepika joko du. Ganboa lagundu nahi dutenek kanpandorrera igotzeko aukera izanen du. Bitartean, behean, su gainean saltoka ariko dira.

Lakuntza. Auzoan eta ezkila-dorrean Lakuntzarrak auzoka elkartu eta aldamenekoekin afalduko dute. Jubilatu elkartean nahi duen guztiarendako sardina-jana prestatu dute. Suak ere auzoka piztuko dituzte 22:00etatik aurrera eta elkarren ondoan bizi direnak ariko dira su gainean saltoka. San Juan bezperan ohikoa denez, ezkila-dorrera makina bat lakuntzar igoko dira. Edozeinek ezkilak jotzeko aukera izanen du 22:00etatik gauerdira arte. Orduan, ezkilak gelditzean, auzatea eskainiko da.

Unanu. Su parea piztuko dute Urteko gaurik motzena bizitzeko unanuar talde bat elkartu eta medikuaren kontsultako zelaigunean bi su piztuko ditu;

Urdiaindarrak ardoa dastatzen.

txikia haurrendako, handia helduendako. 20:30 aldera piztuko dituzte. Eta haien gainean saltoka ibili eta gero afari-merienda eginen dute.

Dorrao Gaur udako solstizioa ospatzeko sua piztuko dute dorrobarrek autobus geltoki ondoan eta haren gainean saltoka ibiliko dira iluntzean. Handik gora dagoen aldapa igoko dute 19:00etan, San Juan ermitara joateko. Bezperak eta arrosarioa izanen dira errepide kontra dagoen Nenau despopulatuko eliza zenean. Otoitzaldia despeditu eta gero kontzejuak elkartzen diren guztiendako gazta, ogia eta ardoa banatuko ditu. Larunbatean, atzera ere, errepide kontrako ermitara buelta eginen dute dorrobarrek. Oraingoan, 10:30ean, meza izanen baitute. Elizkizunaren ondoren auzatea izanen da. Ohikoa denez, Itur-aldea elkarteak gosaria eta bazkaria hartuko ditu. Dorraoko Kontzejuak herriko-etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du horietara.

Lizarraga. Intxaurreta kalean da hitzordua Ergoienako udaletxe parean piztuko dute udako solstizioari dagokion sua. Badira sei edo zazpi urte aldamenek sua egin eta haren gainean saltatzeko ohitura hartu zutela. Aitzakiak afaltzera elkartzeko balio du ere. Lizarragan, garai batean,

karrika bakoitzean egiten ziren suak. Garai batean ohikoa omen zen zagi bat erretzea eta sortutako bikearekin herriko etxeen paretak zikintzea. San juanetako edo San Pedro suen gainetik saltatzean purrin San Juan edo ipurdin San Juan esateko ohitura zuten. Hori esan eta berehala giroaren araberako beste esaldi bat botatzen zuten. Lizarraga Ergoienako euskara liburuan honako adibideak jarri zituzten: salero pepe; Unanuko tripotak lehertzeko; Etxarriko tripotak lehertzeko; Lizerraakuek aungi izeteko; Lizerrakuek aungi atiatzeko; subiek ez piketzeko; ergun idiyek ez ozka itteko; tximitxek ez pikatzeko; arkokosuek ez pikatzeko; zorriyek eta partzak hiltzeko‌

Etxarri Aranatz. Su gainean saltoka Etxarri Aranazko makina bat karriketan suak piztu eta haur, gazte eta heldu haren gainean saltoka ibiliko dira. Hori egitean batek baino gehiagok egun horretan errepikatzen den esaldia esanen dute: zorriyek eta partzak hiltzeko!

Bakaiku. Suak, auzateak eta jolasa Gaur, San Juan bezpera izanda, Bakaikuko auzo-gelan auzatea egonen da, 20:00etan. Musikak girotutako auzatea izanen da. Iluntzearekin batera ohikoak diren suak piztuko dira herrian.

Ilargi aldiak joan den urtean aurreratzea eskatu zuen, baina aurten, bai, udako solstizioarekin batera, Iturmendiko Udalak etxetarako egur loteak banatuko ditu. Egiteko hori 19:30 aldera izanen da. 21:30ean sua piztuko da Arrano Beltza plazan. Haren gainetik saltoka ariko dira haur, gazte eta helduak. Gosea egin arte. Plazan bertan herri-afaria izanen da. 90en bat elkartu ziren joan den urtean. Txikienendako izozkiak banatuko dituzte ere.

Urdiain. Kantaita, baseliza, sua eta afariak Udako solstizioarekin San Juan ermita bisitatuko dute urdiaindarrek gaur. 19:30ean abiatuko dira kalejiran herriaren etxetik. Txistularien doinura aitzinako jantziak dituzten neska gazteak eta herritarrak jaitsiko dira. Elizkizunaren ondoren ermitako plazan sua piztuko da. Eta haren ondoan San Joan kantaita abestuko dute neska gazteek, elkarri eskua emanda dutela: "Egun bai egun honek San Juan dirudi/ ez da San Juan baina hala alunbra bedi. Goazen San Juanera gaur arratsean/ etorriko gerala bihar goizean..." Kanta saioaren ondoren, dantzarena izanen da. Eta auzatearekin despedituko da hango aldia. Bitartean txikiak suarekin jolasean ariko dira, adarren muturretan dauden arto koxkolak errez. Herrian bueltan, koadrilaka edo auzoka antolatutako afariak izanen dira Urdiainen.

Olatzagutia. Iturri ondoan, festa Altzaniaren magalean dago itur bedeinkatua, edo batueko iturria. Haren ingurua izanen da olaztiarren San Juan ospakizunen gunea. Larunbat goizari Burundar Txistularien kalejirak jarriko dio doinua, 10:30ean hasita.

Herriari deia egin eta gero, San Migel plazatik iturrirantz abiatuko dira. Bi km pasatxo ibili eta gero iturri ingurura iritsi eta 11:00etan gosaria izanen da elkartu diren guztiendako. Horren ondoren koadrila bakoitza bere bazkaria prestatzen hasiko da eta mahaira 14:30 aldera eseriko dira. La Cigarra txaranga 17:30ean jotzen hasiko da eta haren doinuak olaztiarrak mahaitik jasoko ditu. 19:00etan sardin jana egin ondoren, herriko bidea hartuko dute olaztiarrek. Itur bedeinkatuko ura berezia da, bai usainarengatik bai zaporearengatik; gatz mineral asko eta amonio, sodio eta materia organikoen kontzentrazio handiak ditu. Ura erortzen den tokia zuri-zuri dago, kaltzio eta magnesio sulfatoen prezipitazioen ondorioa da. Aspaldiko erromeria tokia da olaztiarrendako. Garai batean San Juan bezperan han elkartzen ziren, inguruan suak piztuz eta iturriko urarekin prestatutako txokolatea jaten zuten. Azaleko gaixotasunen bat zuenak edota erreuma zutenek gorputza lohiarekin igurtzi edo ur horrekin garbitzen zuten. Hori bihar izanen da, gaur jubilatu elkartearen eta gaztetxearen ondoan eta Sarasate plazan su bana piztuko direlako eta olaztiarrak haien gainean saltoka ariko dira.

Ziordia. Ziordiarrak udako solstizioan Batueko iturrira bueltan Aspaldi ziordiarrek San Juan bezperan itur bedeinkatura joaten ez zirela. Garai batean Olatzagutia eta Ziordiko Udalek urtetik urtera auzate baten antolaketan txandakatu egiten ziren. Ohitura galdu zen eta udalak aurten Altzania magalean dagoen iturrira joateko ideia berreskuratu du. Hala, 18:00etan, itur bedeinkatuan auzatea eskainiko du udalak hara hurbiltzen diren guztiendako. Herrira bueltan, txipudian, bigarren urtez jarraian ziordiarren arteko herri kirol txapelketa jokatuko da. Lau talde izanen dira neurtuko direnak. Talde bakoitzak herriko dermio baten izena hartuko du. Aurtengoak joan den urtekoaren desberdinak izanen dira. Neurketaren ondoren, txipudian bertan herri afaria izanen da, 21:30ean. Eta ordu bat geroago sua piztuko dute.


san juan festak

guaixe 2016-06-23 ostirala

11

Altsasun birritan bilduko dira San Joanen omenez Gaur, San Joan bezperan, ermitara joko dute altsasuarrek eta gero suak piztu eta auzo eta koadrila arteko afariak izango dira. San Juan egunean, atzera ere, meriendak izanen dira. Asteburuan San Juan kalean festak ospatuko dituzte altsasu Altsasuarrek gaur eta bihar ospatuko dute San Joan. Udako solstizioan suak piztea ohikoa dela eta Altsasuko Udalak kaleetako zorua ez izorratzeko harea herrian barna zabaldu. Suak egin nahi dutenek handik hartu, geruza lodia jarri eta haren gainean sua piztea gomendatu dute udaletik. Harea honako tokitan eskuratu daitezke: Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai (Caixa zegoen tokia eta sutegia), Intxaurrondo (E roski), Idertzagain (Xagu), Amaia (errotonda), Zumalakarregi eta Iortia (kultur gunea). Bestalde, sua pizteko basotik egurra hartu nahi dutenei botatako zuhaitz adarrak eta sasiak hartzeko aholkatu die; “lehorrak daude eta hobeki hartzen dute su.”

Iratzeak eta abardiak Larunbata esnatzearekin batera moztu berri diren iratzeak etxeetako ataurretan jarriko dituzte altsasuarrek. Etxea babesteko ohitura da hori eta Altsasuko Udalak hura mantentzeko gonbidapena egin du. Udalak beste ohitura bat gorde eta sustatzeko lehiaketa antolatu du: abardiak jartzea. Abardia jarri dutenek argazkia atera eta iortia@altsa-

Izurdiagan su-garrekin dantzatuko dute ere.

Izurdiaga, hiru festa egun aurretik Izurdiagako herritarrek San Juanekin batera ospatuko dituzte herriko festak. Egitarau zabala prestatu dute Udako solstizioak eta festen hasierak bat egin dute aurten Izurdiagan. Horregatik, kontzeju-etxearen inguruan elkartu eta

Altsasuarrek berriz ere suaren inguruan egingo dute dantza.

ostegunean san pedro eguna ospatuko dute altsasuarrek sanpedrozelain su.net helbidera bidali beharko dute hilaren 26a baino lehen. Saria: festetako herri bazkarian bi pertsonendako txartel bana. Aurreko urteetan bezala, Egubera taldeak udako solstizioa Foru plazan ospatuko du 19:30etik

aurrera. Fanfarrea eta Zubiondo elkarteko abesbatzak jarritako musikarekin piztuko dute sua. Ondoren, fanfarrearen doinura dantzariek udari ongi etorria eginen diote aurreskua dantzatuz. Hura despedituta, elkartutakoek eramandako miura sutara botako dute. Auzatea izanen da ere. Ferietako liskarraren ondoren sortutako herri -plataformak, berriz, ostiraleroko kontzentrazioaren ondoren Foru plazako sura “herriaren mina” botatzeko deia egin du, 20:30erako..

Altsasu, birritan San Joanen omenez Udako solstizioak eta festen hasierak bat egin dute aurten Izurdiagan. Horregatik, kontzeju-etxearen inguruan elkartu eta han afari-magikoa eginen dela iragarri digute. Iluntzearekin batera piztutako suaren gainean saltoka ariko dira izurdiagarrak. Garagartzaroak 24, ostirala • 20:00 Txupinazoa.

• 21:00 El akelarre mágico antzezlana. • 22:00 Afaria, parrilan prestatua. • 00:00 Kontzertuak. Garagartzaroak 25, larunbata • 11:00 Futbol 7 txapelketa. • 12:00 Puzgarriak. • 14:00 Kalderete lehiaketa. • 16:00 Afrikar etxez-etxekoa.

• 00:00 Karaoke lehiaketa. • 01:30 Bizkai akordeoilaria. Garagartzaroak 26, igandea • 11:30 Meza eta otamena. • 12:00 Puzgarriak. • 14:30 Bazkaria, katering. • 17:00 Puzgarriak eta haur jolasak. • 19:00 Txokolate-jana.

han afari-magikoa eginen dela iragarri digute. Iluntzearekin batera piztutako suaren gainean saltoka ariko dira izurdiagarrak.

Izurdiagako San Juanak Garagartzaroak 24, ostirala • 20:00 Txupinazoa. • 21:00 El akelarre mágico antzezlana. • 22:00 Afaria, parrilan prestatua. • 00:00 Kontzertuak. Garagartzaroak 25, larunbata • 11:00 Futbol 7 txapelketa. • 12:00 Puzgarriak. • 14:00 Kalderete lehiaketa.

• 16:00 Afrikar etxez-etxekoa. • 00:00 Karaoke lehiaketa. • 01:30 Bizkai akordeoilaria. Garagartzaroak 26, igandea • 11:30 Meza eta otamena. • 12:00 Puzgarriak. • 14:30 Bazkaria, katering. • 17:00 Puzgarriak eta haur jolasak. • 19:00 Txokolate-jana.


12

san juan festak

ostirala 2017-06-23 guaixe

Arbizuko san juanak 19:00-20:30 Arbizuko musikarien kontzertua. 20:00 Aate. 22:00 Zezensuzkoa. 21:30-23:00 Dantzaldia Batek daki taldearekin. 24:00-2:00 Dantzaldia Batek daki taldearekin

asteartea 27

ostirala 23 19:30 Suziria. 19:30 Jaiak txaranga. 20:00 Bezperak San Juanen. Arbizuko eta Etxarriko abeslariekin. 20:30 Marilonbreren zaldiya.

17:00 Haurrendako emanaldia: Antxo ta Pantxa.

20:00 Aate. 20:30-22:00 The Buffalos River Band.

16:30 Gazte jokoak.

10:30 Diana Jaiak Txarangarekin.

00:00-4:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

12:30-14:00 Puzgarriak eta buruhandiak, plazan. 13:00 Aate (Aldabide Elkartea). 13:30 Txaranga plazan.

12:00 Aate (Argi-bidea).

14:30 Gazte bazkaria.

20:30-22:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin.

12:00 Meza nagusia San Juanen.

12:00 Txupinazoa.

13:00 Trikipoteoa.

san juan eguna

11:30 San Juanera igoera txarangarekin.

23:30-01:30 Dantzaldia Ezten giro taldearekin.

19:00 Walkman antzezlana.

igandea 25 kintoen eguna 10:30 Dianak herriko txistulariekin. 11:00 Kintuek pixket eskien. 12:30-14:00 Puzgarriak eta buruhandiak plazan. 13:00 Lakuntzako erraldoien konpartsa eta Elai Alai dantza taldea.

23:00-12:30 The Buffalos River Band.

20:00 Aate.

11:30 Diana (herriko txistulariak).

18:00 Emarri taldea, Emakume tiratzaileen proba.

20:00 Lehiaketen sari banaketa.

19:00 Karrika-dantza Arbizuko dantza taldearekin.

20:30-22:30 Dantzaldia Ezten giro taldearekin.

17:00 Zirika Zirkusen zirku tailerra eta jolasak.

20:00 Aate.

17:00 Hi ere artixta! emanaldia.

10:00 Haur eta kadeteen pilota txapelketa.

17:00-19:00 4 x 4 Utzubarren.

23:30-3:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin

16:00-18:00 Bodyart, haurrendako.

21:00 Emakumeen afaria.

14:30 Arbizu Gora Gora Kantas, plazan.

21:30 Jaitsiera.

12:30-13:30 Etxarriko Gaiteroak.

Gazte eguna

17:00 Kalejira Txarangarekin.

19:30 Daniarren eta arbizuarren arteko desafioa.

larunbata 24

12:30 Aate (Zotola).

13:00 Jubilatuen auzatea.

12:30-14:00 Puzgarriak eta buruhandiak, plazan. 12:30 Xakea, plazan.

16:30-18:30 Adur herri kirol jokoak, haurrendako.

osteguna 29 preso eta iheslarien eguna 11:30 Diana herriko txistulariekin. 12:30 Puzgarriak eta buruhandiak. 12:30 Aate (Etxerat). 13:00 Arbizuko trikitilariak.

18:00 Matraka elektrotxaranga.

13:00 Paella lehiaketa.

18:00 Piperropil tailerra.

Haurren eguna

20:00 Aate.

15:00 Herri bazkaria bertsolariekin: Eneko Lazkoz eta Julio Soto.

11:30 Diana herriko fanfarrearekin.

23:30 Kontzertuak: Kuarrel Kids eta Arkada Social

17:00-18:00 Plaza Irrintzika haurrendako.

astelehena 26

12:00-14:00 Jolas parkea.

asteazkena 28

18:00 Herri kirolak. 19:00 Izozkiak haurrendako.

12:30 Aate (jubilatuak).

jubilatuen eguna

12:30 Kulturartekotasun tailerra.

11:30 Diana herriko txistulariekin.

19:30 Manifestazioa, Etxarriko eta Arbizuko zanpantzarrarekin.

13:00 Arakilgo Batukada.

12:30-14:00 Puzgarriak eta buruhandiak, plazan.

20:00–22:00 Dantzaldia dj-rekin.

12:00 Jubilatuen meza.

20:00 Aate.

12:30 Kulturartekotasun tailerra eta talo tailerra.

23:00–2:00 Dantzaldia dj-rekin.

15:00 Haurren bazkaria. 16:30-18:30 Jolas parkea. 17:00 Mus txapelketa.


san juan festak

guaixe 2016-06-23 ostirala

uharte arakilgo san juanak ostirala 23 17:30 Festen iragarpen suziria. 50. urteurrena egiten duen Artzain Egunaren esku. Ondoren, Donibane jubilatuen elkartearen eskutik, auzatea. 18:00 Aralarko Mikel Donearen (1756-2017) Irudi berriztatuaren aurkezpena.

19:45 Aralarko Mikel Doneari harrera Uharte Arakilgo konpartsa eta gaiteroekin batera. 20:00 Meza (elizak antolatuta). 21:00 Patata tortillen 7. lehiaketa. Tortillak aurreko15 minututan aurkeztuko dira. 22:30 San Juan suak. Uharteko Zanpantzar eta

txirrista, wipeout-a eta umeendako txirrista. 12:00 San Juan meza (elizak antolatuta). 12:45 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa gaiteroek lagunduta, ondoren,13:00etan Alhondigan.

20:00etan Alhondiga. 20:30-22:00 Elegancia Mexicana mariatxiak. 22:00 Zezensuzkoa. 00:30-4:30 Disko mobila.

astelehena 26

Fanfarrearen laguntzarekin (herriko argiteria itzaliko da).

13:30 Uharte Arakilgo zortzikoa.

00:30-2:00 Barrika, Barricadari tributua.

14:30 Parrillada herrikoia plazan (ogia, ardoa eta aulkiak udalak jarriko ditu)

2:00-4:00 Dantzaldia Joker bikotearekin.

15:30-18:30 Ur parkea. Adin guztiendako 50m-tako txirrista, wipeout-a eta umeendako txirrista.

12:30 Erraldoi eta buruhaundien Konpartsa gaiteroek lagunduta.

18:30 Dantzak, Galtxorratx.

13:00 Alhondiga.

20:00 Alhondiga.

14:30 Haurren bazkaria.

20:00-22:00 Dantzaldia Txo txaldearekin.

16:00 Apar festa.

larunbata 24 11:30-13:30 Ur parkea. Adin guztiendako 50m-tako

22:00 Zezensuzkoa. 00:30-4:30 Dantzaldia Txo txaldearekin.

igandea 25 10:30 Zamartzera erromeria. Uharteko konpartsa eta gaiteroek lagunduta. Ondoren, auzatea. 14:30 Jubilatuen bazkaria. 16:30-18:00 Bazkalostea Andoni Gastaminzarekin. 18:00-20:00 Areto futbola (Aralar Mendi futbito taldeak antolatua).

13

11:00 Entzierro txikia gurpildun zezenekin. 12:00 Txikien txupinazoa. (2016.an jaiotako umeak omenduko dira).

17:30 Haur jokoak. 18:30 Txokolate-jana. 19:00 Aralar Mendik eskainitako sardina- eta txokolate-janak. 20:00-22:00 Dantzaldia Nakar hirukoarekin. 22:00 Zezensuzkoa. Oharrak: Zamartzeren egunerako, Donibane jubilatu elkarteak proposatuta , “txisper@� janztearen ohitura berreskuratu nahi da. Azken urteetan aulki asko desagertu direnez, koadrilako 10 euro kobratuko dira parrillada herrikoian. Jasotakoa herrirako aulkiak erosteko erabiliko da


14

sakanerria

ostirala 2017-06-23 guaixe

Sakana, irakasleen ikasgai bihurtuta Ibarreko geologia, historia, artzaintza eta basoa ezagutzeko lau irteera egin dituzte irakasleek. Bertako errealitatea eta baliabideak ezagututa irakasleek horiek ikasgeletara errazago eramanen dituzte, ikas prozesuan gertutasuna irabaziz sakana Ibarreko Plan Estrategikoarekin bat eginez, Hezkuntza Departamentuak irakasleendako prestakuntza saioak antolatu ditu ikasturte honetan ere. Bigarren aldia zen halako saioak antolatzen zituztela. Sakanako irakasleen bertako natur eta kultur ondarearekiko interesari erantzunez sortutako lau saio izan dira guztira. Sakanako geologia ezagutzeko Zuhatzun elkartu ziren Benjamin Botanz Apestegiarekin otsailaren 22an. Iñaki Sagredorekin Iruritako gaztelua eta Sarabe ingurua bisitatu eta Erdi Aroaren berri jaso zuten martxoaren 1ean. Aste bat geroago Aritz Ganboa de Migelek artzaintzari buruzko azalpenak eman zizkien irakasleei. Eta, despeditzeko, Ion Zufiaurre Galartzak Urdiain eta Altsasuko San Pedro inguruko hariztian barna eraman zituen martxoaren 29an. Saio guztietan irakasleek gai bakoitzaren inguruko Sakanako interesguneak zein diren jakin zuten, baita haien inguruan egon daitezkeen baliabide didaktikoak, bibliografia, web orriak eta bestelakoena ere. Lau ibilaldien ondoren, irakasleek geletara begira sortutako materialak zein ziren aurkezteko eta ikuspegi orokor batetik hausnarketa bilera egin zen. Auzolan digitala hastear egon liteke.

Lekukotza Lakuntzako eskolako Monika Arratibel eta Ane Miren Iruretagoiena irakasleak izan dira saio horietan parte hartu dutenetako bi. Iruretagoienak nabarmendu du "helburua hemengo ezagutzaz" janztea zela. "Sakanako jakinduria bildu dugu eta klasean zabaltzea da gure asmoa" aurreratu du Arratibelek. Ikasleei "egokitutako materialak" sortu beharko dituztela ohartarazi du Iruretagoienak,

Logroñoko ikasleekin elkarlanean aritu diren San Donatoko ikasleak. utzitakoa

Kolaborazio proiektua egin dute Logroño eta Etxarriko ikasleek Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hiru urtetarako kolaborazio proiektuko lehen emaitza aurkeztu dute

Irakasleak Iñaki Sagredorekin Sakanako historiaz ikasten. utzitakoa

Irakasleek Sakanaz ikasitakoa gelara eramateko materialak sortu nahi dira "azken helburua da, baina ez gara horretara iritsi". Saioak klaseetatik kanpo izatea, tokitan izatea, eskertu du Arratibelek: "berak esaten duena bizitzen duzu, ikusiz ikasten duzu". Iruretagoienak irteerak "erabat interesgarriak" izan direla nabarmendu du. "Ezagutzen ez genituenak ikusi ditugu". Gauzak "benetan sentitu" dituztela nabarmendu dute. "Pentsatzen dugu gure ikasleek, bizi izanda, informazioa askoz hobe jasoko dutela". Arratibelek gogoan du geologiaz ikastera Zuhatzura joan zirenean. Azalpenak entzun eta gero fosil bila nola hasi eta bere bizitzako aurrenekoa opatu zuena, "etxera ilusionatuta joan nintzen". Basoari buruzko azalpenak entzunez, "benetan murgildu" egin zirela gaineratu du Iruretagoienak.

Materialen sortzea "Ikasitako hau guztia gure ikasleei nola eraman… orain daukagu lana" Arratibelen hausnarketa da. Iruretagoienak azaldu digunez, "momentuz, bakoitzak bere eremuan nola txerta dezakeen begiratzen ari gara. Hortik abiatuta denen artean banandu, partekatu. Ondoren, bakoitzak gauzak zein erara egin ditzakeen, edo bere curriculumean zer txerta dezakeen aztertuko da". Esan duenez, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleren batek parte hartu izan du saioetan. Hasitako lanari "gu ez bagara beste irakasle batzuk segida" ematea nahi luke Arratibelek,"horregatik banatu dira egindakoak eta dokumentuak". Eta gaineratu du "denborarekin" materialak sortuko direla. Materialak sortu bitartean biak ere halako ikastaroei segida ematearen aldekoak dira, "gai horietan sakontzerik bada oraindik". Bitartean Hezkuntza Departamentuak, Sakanako Garapen Agentziak eta euskarazko Wikipedia kudeatzen duen elkarteak elkarlan aukerak aztertzeko bilera egin zuten herenegun.

etxarri aranatz Hezkuntza Departamentuak Samsung Smart School programan parte hartzeko eskaintzari baiezkoa eman zion San Donato eskola publikoko klaustroak irailean. Eta astelehenean, kultur etxean, ikasturte honetan egindako lana aurkeztu zuten jendaurrean. Ana Mazkiaran zuzendariak azaldu digunez, "ikasleek garatu beharreko ezagutzak teknologia berrien bidez garatu dituzte". Izan ere, programarekin batera irakasleek trebakuntza, telebista berezi bat eta ikasleek tablet bana jaso baitzuten eta hura izan dute lanabes proiektua egiteko. Oihana Urdangarin ikasketa buruak azaldu digunez, iaz proiektua ikastetxean bertan egin bazuten, aurten kolaboratiboa izatean beste ikastetxe batekin edo birekin egin behar zen. Logroñoko Gral Espartero

ikastetxean aritu dira, antzeko gaia landu behar zutelako. Lanketan etwinning plataforma lagungarri izan zaie. "Iragana eta oraina elkartu" dituzte proiektuan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez lan eginez. Lehenik, bi eskoletako ikasleek elkar ezagutu zuten. Ondoren, hezkuntza, kirola, festak gaiak eta egin beharreko galderak lotu zituzten. Guztia aplikazioen laguntzaz. Tabletekin lau senide elkarrizketatu zituzten eta dokumentala egin zuten. Etxeko adinekoen jolasak, kantak eta beste ere ikasi zituzten. Garai batekoa egungoarekin alderatu eta ondorioak atera behar izan zituzten. Logroñokoek ulertzeko sakandarrek azpidatziak jarri behar izan zituzten dokumentalean. Argazkiak eta musika ere partekatu zuten. Ikasleek elkarrekin lan egiten ikasi dutela nabarmendu dute.

Eskolan Ezkurdiarekin Urdiaingo herri-eskolan frontenis eta esku pilota txapelketen finalak jokatu ziren astelehenean. Modalitate bakoitzeko finalean ikasleen bikote bana irakasleen bikote banaren kontra neurtu zen. Frontenisean ikasleak izan ziren onenak eta pilotan irakasleak. Joseba Ezkurdia arduratu zen sari banaketaz. Sinadurak eta argazkiak izan ziren baita ere.

Utzitakoa


kirolak

guaixe 2017-06-23 ostirala

"Osaba eta Zubieta dira nire erreferenteak" adur lasa pilotaria pilota Igandean Adur Lasa etxarriarrak Asperekin debutatuko du, Astelenan. Ezkurdiarekin bikotea osatuko du, Mendizabal III.aren eta Tolosaren kontra (17:00) Iaz Garferekin profesionalekin debutatu zenuen eta orain Asperekin debutatzear zaude. Profesionala bazinen aurretik, baina koska bat gorago egin duzu. Aurretik urte batzuk eman nituen Asperekin eta Asegarcerekin entrenatzen. Iritsi zen puntu bat ezin izan zela profesionaltasunera saltoa eman. Horrela, iaz Garferekin sinatu nuen. Garfen beharrezkoa nuen konfiantza eman zidaten, hobeki sentitu naiz, pilotaz disfrutatu dut eta nire jokoak gora egin du. 23 urterekin pentsatzen nuen enpresa handiak jada ez zutela nigan arreta jarriko, baina Aspekoek Tolosan entrenamendu bat egitea proposatu zidaten, aukera sortu da eta izugarrizko sorpesa izan da, ongi etorritakoa. Halakoak, espero ez dituzunean, oraindik hobeto hartzen dituzu. Bi urtetarako sinatu dut.

Aspek baja garrantzitsuak izan ditu, Barriola eta Zubieta. Hor kokatzen duzu zure fitxaketa? Bai. Aukera eman didate eta aprobetxatu behar da. Pena da Aitor Zubietak utzi izana. Osabarekin batera nire erreferenteetako bat izan da pilotan. Osabarekin profesionaletan jolastu ahal izana nire ilusioetako bat

hobekien aritzeko. Abel eta Aitorren zuloa estali beharra dago; azkena sartu naiz, ez naiz inor baino hobe baina ezta txarragorik ere. Nirea egiten saiatuko naiz, ahal dudan hobekien jokatzen eta disfrutatzen eta ahal dudan gorenen iristen.

Garfen penaz hartuko zuten zuk taldea utzi izana. Pena biok dugu, bai beraiek baita nik ere. Ez dira izan ez nagusi ez intendente, familia baizik. Guztiek oso harreman ona genuen Garfen, baina beraiek ongi ulertu dute; aukera bat da bizitzan ia inoiz azaltzen ez dena. Esan zidaten Garfeko ateak irekirik jarraituko dutela niretzako. Hau ez da agur bat, gero arte bat baizik.

Osaba aipatu duzu, Oskar Lasa. Ibilbide bikaina egin zuen, Binakako hiru txapel tarteko. Horrek presionatzen du edo laguntzen du?

Adur Lasa, Etxarri Aranazko plazan. Egunotan entrenamendutan murgilduta dago.

zen. Ezinezkoa izan zen eta pena bat da Aitorrekin ere jokatzeko aukera ez izatea. Baina bizitza horrelakoa da, bakoitzak bere momentua du eta aprobetxatu beharra dago.

Bera asko poztu da zuk Aspera saltoa eman duzulako. Bai, hitz egin dugu. Berak pilota utzi izana pena handia eman dit, pilotari batek pilota momentu onean utzi nahi baitu, ez halako lesio zakar batekin. Baina bera langilea da, borrokalaria,

eta orain datorkion etapa berri honetan dena emango du pilotan eman duen bezala.

Bi etxarriar elkarren kontra... horrek bere morboa izanen luke‌ Bai, hori morbo handia litzateke (kar kar). Koadrilak bakoitza bere pilotariarekin... baina lehia sanoa litzateke.

Zein da Aspek dituen aurreikuspenak zurekin? Vidartek esan zidan presiorik gabe hasteko baina ahal dudan

Ez, azkenean bera Oskar da eta ni Adur. Berak bere lana egin zuen, oso ongi gainera. Nik pilotan nire sinadura utzi beharko dut; izan naiteke hobea edo txarragoa, baina nik nire lana egin beharko dut eta berak berea egin zuen. Beti daukat ondoan, aholkuak emateko, entrenatzeko... hori oso garrantzitsua da, berak pilotaz asko dakielako. Berarekin asko ikasi dut eta oraindik asko daukat ikasteko.

Biak atzelariak. Antzekotasunik? Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Bera oso gogorra zen, ez zuen pilota bat ere huts egiten. Nik gehiago huts egiten dut, baina bera adibide dut, puntu horretara iristeko.

Zein dira zure puntu onenak eta non duzu hobetzeko? Orain dela urte batzuk beste gauza bat esango nizuke baina Garferekin asko ikasi dut, pilotariago egin naiz. Eskuinarekin beti ongi moldatu izan naiz eta pilotari indarrez ematen diot, baina ezkerrarekin gehiago kostatzen zait. Akats horiek ikusita, hori da hobetu behar dudana.

Igandean Eibarren Joseba Ezkurdiarekin batera ariko zara... Poz handia da. Bertakoak gara, urte asko pasa ditugu ondoan eta ilusio handia da. Sakanako jendea joango da biok ikustera eta horrek ilusio handia ematen dit. Koadrilak autobus bat antolatu du, Xapateron eta Urtxintxan eman daiteke izena, jendea apuntatzeko. Herria pozik dago, ilusionatuta eta jendeak ematen didan animoekin aterako naiz igandeko partida jokatzera.

Sanferminetan ariko zara?

Zer moduko irakaslea da?

Sanferminetan pare bat partida jarri dizkidate eta gogo ikaragarriekin nago, Labriteko giroa ikaragarria baita sanferminetan, oso polita. Poz handia ematen dit eta irrikaz nago.

Oso ona. Beti ditugu gure gorabeherak, frontoian berotuta zaude, garraxiren bat edo beste.... Baina azkenean horrela ikasten da, presioa baduzu nik uste zuk gehiago ateratzen duzula barruan duzun hori, eta ikasteko, noizean behin, ona da.

"osaba beti daukat ondoan. berarekin asko ikasi dut eta oraindik asko dut ikasteko"


16

kirolak

ostirala 2017-06-23 guaixe

Julen Martija pilotariari aukera eman dio Aspek pilota

Iratxo Botxa Txapelketako finalistak, AHTrik Ez eta Desesperados. Bi taldeek lehia estua izan zuten finalean. iratxo

AHTrik Ez, Iratxo Botxa Txapelketako txapelduna Irurtzungo Iratxo elkartean jokatutako final handian, AHTrik Ez taldeak Desesperadosi 20 eta 12 irabazi zion. Tximeleta hirugarrena sailkatu zen eta Xabier, Migel eta Joanak osatutako taldea, laugarrena. Sari emateak itxi zuen txapelketa botxa

irurtzun Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, Irurtzungo Iratxo elkartean jarraitzaile fidelak dituena. Hain zuzen ere, asteburuan erabaki zen zein talde den Iratxo Botxa Txapelketako txapeldun handia. Txapelketa maiatzaren bukaeran hasi zen eta 6 talde lehiatu ziren ordutik: AHTrik Ez (Mikel, Maribi eta IĂąaki), Tximeleta (Pakita, Alizia eta Josune), Desesperados (Txeli, Tere eta Juanito), Xabier-Mikel-Joana, Edurne-Txutxurrin-Tere eta Lirainak (Santos, Marian eta Julen). Ligaxkaren ondoren, lau talde onenak ostiralean jokatutako finalerdietarako sailkatu ziren.

Giro ona Finalerdiak jokatu ondoren, larunbatean Iratxo elkarteko botxategian bildu ziren Iratxo Botxa Txapelketako finalista guztiak, aipatu txapelketako finalei ekiteko. Oso giro polita egon zen partidak jokatu ziren bitartean. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko finalean Tximeletak 20 eta 17 hartu zuen menpean Xabierrek, Migelek eta Joanak osatutako taldea. Eta txapelketako final handian, ATHrik Ez taldeak 20 eta 12 irabazi zion Desesperados taldeari. Lehia oso estua izan zuten bi taldeek. Bukaeran, sari ematea izan zen Iratxo elkartean bertan.

Iratxo Botxa Txapelketa Finalerdiak: Xabier-Migel-Joana 17 / AHTrik Ez 20 Tximeleta 16 / Desesperados 20 Finalak: 3. eta 4. postua: Tximeleta 20 / Xabier-Migel-Joana 17 Final handia: AHTrik Ez 20 / Desesperados 12

Sanferminetako Binakako Torneoko sorpresetako bat da Julen Martija. Irribarriarekin osatuko du bikoa Etxeberrikoak. Horrela, Martijak aukera paregabea dauka bere maila erakusteko. "Sanferminetako giroa ikusgarria da; ardura handia da baina gogoz saiatuko gara" adierazi du Etxeberrikoak. Torneoan ariko diren beste bikoteak Ben-

goetxea VI.a-Beroiz, Urrutikoetxea-Larunbe, Olaizola II.a-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III.a-Zabaleta dira. Bestalde, Ardoaren Desafioko partida batean Joanes Bakaikoa etxarriarrak Mendizabal III.a izango du arerio, lau t´erdian . Aipatzekoa da bihar Martinez de Irujori omenaldia egingo zaiola Labriten. Gorka eta Jaunarenaren kontra ariko dira Dario eta Martija, eta Ezkurdiak eta Merino II.ak Irribarria eta Berioizen kontra jokatuko dute.

Trial 4x4 proba bihar Arbizun automobilismoa Sakana 4x4 taldeak antolatuta, San Juanetan Trial 4x4 probaz gozatzeko aukera izango dute motor zaleek bihar. Zzulo handi eta pikuak egongo dira, pareta ia bertikalak. Bertatik atera beharko dute pilotuek. Nola egiten duten da inportanteena, denbora baino, eta ikusgarriagoa izaten da. Guneak bi norabideetan gainditu beharko dira..

guaixe

Harri tiratzaileak eta daniarrak Arbizun

Irurtzun: Espaciobiker Custom Club topaketa bihar

Arbizuko San Juanetan, larunbatean, 18:00etan Emarri emakume tiratzaileen taldeak erakustaldia egingo du. Bestalde, aurten ere daniar talde bat Arbizun dago eta euren kontrako herri kirol desafioa egingo dute atzera ere arbizuarrek, larunbatean, 19:30ean, plazan. Herri kiroletan behar bezala jantzi diren ikusteko aukera ederra.

Motorzaleei bihar goizeko 9:00etan Irurtzunera hurbiltzeko deia egin die Espaciobiker Custom Clubak. Egun osoko egitarauan, ibilaldia eta hamaiketakoa (5 euro), bazkaria Matxain jatetxean (bazkaria 15 euro), arratsaldeko 18:00etan kontzertua, zozketa eta jokoak eta gauerako afaria eta disko-festa antolatu dituzte Plazaola Hotelean.

herri kirolak

motoziklismoa


Kirolak

guaixe 2017-06-23 ostirala

17

Emakume txirrindularien puntako ikuskizuna I.Emakumeen Lakuntzako lasterketa goi mailakoa izan zen. Kadeteetan Maitena Aguer gailendu zen, jubeniletan Maria Gomes eta eliteetan Alba Teruel. Maialen Aramendia, Leire Maiza eta Joana Irastorza primeran aritu ziren txirrindularitza

Lakuntzak 24 urte beranduago emakumeen lasterketa hartu zuen, larunbatean Aralar klubak antolatutakoa. Puntako kirol ekitaldia izan zen, bertako taldeez gain, Kataluniako, Pontevedrako, Portugalgo eta beste makina bat tokietatik hurbildutako txirrindulariak lehiatu baitziren. Beroa izan zen protagonista. Lehenik eta behin kadeteen mailako lasterketa jokatu zen, ondoren eliteak atera ziren, aurreikusi baino beranduago, kadeteen mailako helmugan erorikoa izan zelako, eta eliteak zirkuituari bigarren buelta osatzear zeudela, juniorrak sartu ziren lehian. Kolore askotako tropelean, hiru txirrindulari sakandar lehiatu ziren: jubenilen mailan Maialen Aramendia iturmendiarra eta kadeteen mailan Leire Maiza eta Joana Irastorza etxarriarrak eta Maria Beraza uhartearra.

Maiza eta Aramendia lehen sakandarrak Kadeteen lasterketa (36 km) esprint estuan erabaki zen. Urt Vélo 64 taldeko Maitena Aguer gailendu zitzaien Oriakoko Naia Amondaraini eta Allerru taldeko Ekhiñe Rivasi. Nafarroa Ermitagañako Leire Maiza etxaw-

Sergio Garcia de Eulate, Half Valentzian. Espainiako Kopan bikain dabil. garcia eulate

Sergio Garcia de Eulate bikain Espainiako Triatloi Kopan Adinkako sailkapenetik eliteko sailkapenera pasa dute altsasuarra. Half Valentzian 41.a sailkatu zen triatloia

Txirrindulariek txalo zaparrada handia jaso zuten, sakandarrek bereziki.

rriarra 20.a sailkatu zen, probako lehen sakandarra, bere taldekide Maria Beraza uhartearra 24.a eta Caf Turnkey Engineering taldeko Joana Irastorza 34.a. Eliteei dagokienez (65 km), Lointek taldeko Alba Teruel eta Catena.Cat taldeko Ariadna Triasek esprint estua jokatu zuten eta lehena gailendu zen. Azkenik, juniorren mailan (54 km) esprintean iritsi zen tropela eta Portugalgo selekzioko Maria Gomesek irabazi zuen, Corvi-Tot -net taldeko Paulle Sellol eta Catema.Cat taldeko Mira Triasen

aurretik. Caf Turnkey Engineering taldeko Maialen Aramendia bosgarrena iritsi zen helmugara, probako lehen sakandarra. “Bero gehiegi egin du baina eguraldia ezin da aukeratu. Hala ere, sekulako ikuskizuna eman dute txirrindulariek eta pozik gaude” azaldu zuten Aralarkoek.

Logroño Hurrengo egunean jokatutako Logroñoko Gobernua Torneoan, jubenilen mailan Maialen Aramendia 22.a sailkatu zen eta kadeteetan Leire Maiza 25.a.

Ekainaren 10ean Espainiako Triatloi Koparako baliagarria den Half Valencia jokatu zen (1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21,1 km korrikan. Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate bertan aritu zen. Orain arte Espainiako Koparako baliagarriak ziren probatan adinkako sailkapenean puntuatzen zuen altsasuarrak, gizonezkoen 35-39 adin tartean, baina bere maila bikainarengatik eta bere denborak elite mailakoen pare direnez, elite mailan sartu dute.

Espainiako Kopan 13.a Beroak baldintzatu zuen Half Valencia proba. Hala ere, 800 triatleta inguru lehiatu ziren. Altsasuarra atzean atera zen uraren sektoretik, baina txirrindula sektorean postu asko egin zuen gora. Tamalez, ezin izan zuen korrikako sektorean alde gehiago atera, berotzarraren

eraginez. Lau ordu luze lanean egon ondoren, elite mailan 41.a sailkatu zen (4:19:17) eta 35-39 urte arteko adinkako sailkapenean 8.a. Espainiako Kopari dagokienez, orain arte jokatutako Orihuela, Iruñea eta Valentziako lasterketak kontuan hartuta, elite mailan 13.a sailkatuta dago Garcia de Eulate.

Haurrak Eguesibarren Asteburuan XVIII. Eguesibarko Haur Triatloia jokatu da eta Sakana Triatloi Taldeko gaztetxoek primerako lana egin dute. Aurrebenjaminetan Oihan Andueza laugarrena sailkatu zen; benjamin mailan, aldiz, Ekain Imaz podiumaren gorenera igo zen, Alain Andueza bigarrena sailkatu zen eta Aitor Aldunate bederatzigarrena. Eta haurren mailan Nahia Imaz laugarrena sailkatu zen eta Xabier Borrega hamaikagarrena.


18

kirolak

ostirala 2017-06-23 guaixe

Irati Igoa eta Aroa Cerezo 2. mailako Mulier taldera Nafarroako Emakumeen Erregional Mailan Altsasu taldearekin lehiatu diren bi sakandarrak hurrengo denboraldian 2. mailan arituko dira, Iruñeko Mulier taldean. Sociedad Deportiva Alsasuak onena opa die etxarriarrari eta lakuntzarrari futbola

Imanol Irurtzunek mailaz igotzeko azterketa bikaina egin du. oskar montero

Altsasu futbol taldeko bi jokalarik, Irati Igoa etxarriarrak eta Aroa Cerezo lakuntzarrak, bere ibilbidean gora egin dute. Orain arte Altsasu futbol taldean ibili dira, emakumezkoen senior mailan. Jakin izan dugunez, hurrengo denboraldian Mulier taldeko jokalariak izango dira, emakumezkoen 2. mailan lehiatuko den taldean. Mulier futbol taldetik adierazi dutenez “Aroa Cerezok abiadura eta jokaldietara aurreratzen jakitea ekarriko du berarekin eta Irati Igoak potentzia eta golak, aurten 20 gol sartu baititu. Altsasu klubari eman digun laguntza eta erraztasun guztiak eskertu nahi dizkiogu eta ongi etorri beroa eman nahi diegu Aroari eta Iratiri”. Altsasu futbol taldeko futbol koordinatzaile Gorka Paskua, emakumezkoen futbol taldeen sustatzailea, pozik dago Igoarengatik eta Cerezorengatik. “Eurengatik oso pozik nago. Gure taldea, Altsasu, beraiek gabe ukituta geratuko da, baina futbolean aurrera egiteko sekulako aukera da hau eta aprobetxatu behar dute. Bigarren mailan nola dabiltzan probatu behar dute; gauzak ez badira ongi ateratzen, beti bueltatu daitezke Altsasura” dio Paskuak.

Aroa Cerezo eta Irati Igoa, Mulier taldeko jantziarekin. mulier, sandra ayala

futbola Osasunaren udako futbol campusa Etxarrin

areto futbola Usinek eta Victorrek Xotan jarraituko dute

Osasuna Fundazioak, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin, udako futbol campusa antolatu du Etxarri Aranatzen, ekainaren 26tik 30era, San Donato futbol zelaian, goizeko 8:45etik 14:00etara. 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Informaziorako eta izena emateko: www.fundacionosasuna. com edo 948 249 316.

Jakina da Imanol Arregiren plantillan Rafa Usin oinarrizko jokalaria dela. Victor Arévalok ere, nahiz eta bukatu berri den denboraldian bost hilabete lesionatua egon, maila oso ona eman zuen liga bukaeran. Xotak bi jokalariei kontratua luzatu die, hurrengo denboraldirako. Familia berdean jarraituko dutelako pozik daude biak.

Imanol Irurtzun arbitroa mailaz gora igo da: 2.B mailan ariko da Mailaz igotzeko egin dituen azterketetan Espainiar Estatuko nota onena lortu du Ihabarkoak futbola

Altsasun 3 emakume talde sortzea da erronka Emakumezkoen erregional mailarekin eta emakumezkoen kimuen eta benjaminen taldeekin batera, aurten Nafarroako Federazioak hirugarren kategoria bat sortuko du, emakumezkoen kadete-haur maila. Eta Sociedad Deportiva Alsasuak emakumezkoen hiru futbol talde hauek izan nahiko lituzke hurrengo denboraldirako. Horregatik, Sakanako emakume futbol zaleak Altsasu klubean izena ematera animatu ditu Gorka Paskuak.

Nafarroako selekziora Nafarroako Futbol Federazioak Altsasu futbol taldeko Mikel Cordero Salgado eta Iokin Lobo Ieregi jokalariak konbokatu ditu larunbatean 11:30ean Funesen jokatuko den erregional mailako lagunarteko partida batetarako.

Imanol Irurtzun arbitroa Espainiako Futbol Federazioko 2.B mailara igo da, Madrilgo Talentuen Programan 3. mailako azterketak gainditu eta gero. Aipatu azterketa hauek 3. mailan arbitratzen duten 100 arbitro baino gehiagok egin dituzte, eta Imanol Irurtzun ihabardarrak guztien artean nota onena lortu du (252,55 puntu). Aipatu probatan hainbat azterketa eta proba fisiko gainditu behar izan dituzte arbitroek. Jokoaren Araudia, Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Kodea eta 4. Zenbakiko Zirkularra gaiei buruzko galderak

erantzun behar izan dituzte, akten erredakzioko azterketa eta ingelesa eta psikologia azterketak barne. Eta proba fisikoen artean abiadura, erresistentzia eta bizkortasunari buruzko probak osatu behar izan dituzte. Aurkeztutako 100 hautagaietatik lehendabiziko 20ak 2.B mailara igotzea lortu dute, puntuaziorik altuena lortu duen 28 urteko Imanol Irurtzun barne. Nafarroako Arbitroen Komitean pozik daude Irurtzunek lortutakoarekin. “Gurea bezalako komite txiki batendako Espainiar Estatuko onena izatea mundiala da" adierazi dute.

ziordiko txapelketa 5. jardunaldiko Emaitzak Ziordia - Auzomotojorik 6-8 Futsal Sakana 2 – Dia Ibaia 5 2-5 Aralar Mendi – Los Suaves (atzeratua) 6. jardunaldiko Partiduak igandean 18:00etan: Los Suaves – Futsal Sakana 19:00etan: Dia Ibaia – Ziordia (Jokatuta): Aralar Mendi - Iradi

Altsasu txapeldun

Ziordiko Futbol 5 Txapelketa Uharte Arakilgo festak direnez, Aralar Mendik eta Iradik partida aurreratzea erabaki zuten.

futbola Asteburuan Dantzalekun Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako Udako Hiruko Torneoa jokatu zen. Altsasuk, Leongo Boscosek eta Lekunberriko Beti Kozkorrek jokatu zuten. Altsasu txapelduna izan zen etxean, Leongo Boscosen eta Lekunberriko Beti Kozkorren aurretik.

sociedad deportiva alsasua


kirolak

guaixe 2017-06-23 ostirala

korra apurtuz. Joxeja Maiza eta Maria Goikoetxea etxarriarrak izan ziren lehen sakandarrak. Iganderako 26 graduko tenperatura iragarri dute, ekaitzen arriskuarekin eta beroa izango da korrikalarien arerioetako bat. Kanpinean eta probako inguruetan giro oso polita sortzen da eta eta proba jarraitzera gerturatzeko deia egin du antolakuntzak.

Dortsalak, agortuta

Triku Trailen parte hartzeko gehienezko kopurua, 350 korrikalari, beteta dago. Argazkian, Maria Goikoetxea. festak

350 korrikalari etzi Triku Trail osatzeko asmoz Igandean jokatuko da Triku Trail taldeak antolatutako proba, 9:30etik aurrera, Etxarri Aranazko kanpinetik abiatuta. 21 km eta 1.400 m-ko desnibel positiboa duen proba da, eta bertan aritzeko dortsalak agortuta daude mendi lasterketak

Triku Trail Kirol Taldeak dena prest dauka igandean Etxarri Aranazko kanpinetik abiatuko den IV. Triku Trailerako. Proba antolatzeko hainbat babesleren laguntza izan du taldeak, Etxarriko Kanpina, Etxarri Aranazko Udala, Xalok, Sakana Fundizioa, Nafarroako Mendi Federazioa eta Lete-Coviran, beste hainbat komertzioren artean. 21 kilometroko proba da, 1.400 metroko desnibel positiboa duena, paraje zoragarrian barna. Aurten ez da Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako eta Euskadiko Koparako puntuagarria izango.

Harizti, pagadi eta trikuharrietatik barna Ez gara errepikatzeaz nekatuko: harizti, pagadi eta trikuharrietatik barna ibiliko da Triku Trail, paraje zoragarrian. Lasterketa Etxarri Aranazko kanpinetik abiatuko da 9:30ean. Etxarri Aranazko Trikuharrien ibilbidea da lasterketaren oinarria, luza-

tuta. Proba zorrotza da, baina ezberdina. Izan ere, Trikutraila gehienbat basoan garatzen da. Kanpinetik abiatuta, hariztien ibilbidetik haritz eta pago artean ia estalita ibiliko dira korrikalariak, itzalpean. Aurrerago, Maitzegurretik pasatuko dira korrikalariak, eta segidan Auntzetxetik. Ibilbidean aurrera eginez, Axioren putzua pasatu ondoren Lizarrustira helduko dira. Ondoren Txaradigorri trikuharrira joko dute. Horixe izango da eremurik gogorrena. Hortik Hirumugeta igoko dute, Otxentara jaitsi eta Fagamendi igotzeko. Handik haritz zaharren ibilbide zoragarritik jaitsiko dira, eta Etxarriko kanpineko helmugan despedituko da proba. Triku Trail taldean mendi lasterketetan aritzen diren etxarriarrak biltzen dira eta hain zuzen ere Etxarriko beheko basoan sarritan ibiltzen dira entrenatzen. Horrela bururatu zitzaien Triku Trail mendi lasterketa antolatzea, euren entre-

namendu tokia paraje zoragarria delako. “Sekulako basoa dugu, korrika egiteko espeziala. Gorabeheratsua da, malda gogorrak ditu, suabeagoak… ibilbide zoragarria da, gogortasun handia ematen dio probari eta jendeari gustatu zaio. Horregatik mantentzen dugu ibilbidea” diote antolatzaileek.

Iaz errekorrak apurtu ziren Aurreko urtean Triku Trail Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako eta Euskal Herriko Koparako baliagarria zen eta puntako korrikalariak aritu ziren. Proban debutatu zuen Walther Becerrak (1:42:58) eta Virginia Perez (2:07:08) izan ziren txapeldunak, biek ere erre-

nagusiak korrikan daudela, goizeko 9:45ean trikutxiki proba sinbolikoari ekingo zaio

Probak 350 parte-hartzaileren muga dauka eta dagoeneko ez da dortsalik geratzen. Antolakuntzak ez du muga zabaldu nahi, korrikalariei behar bezalako zerbitzua eskaintzeko, bestela, kalitatean galduko zelako. Korrikalariak zaindu nahi dituzte, zerbitzuekin eta lasterketarekin gustura geratu daitezen. Proba antolatzeko makina bat boluntario ariko dira lanean.

Sariak, opariak eta auzatea Antolatzaileek 1.200 euro banatuko dituzte sarietan. Lehendabiziko gizonak eta emakumezkoak txapela, trofeoa eta 300 euro jasoko dituzte, bigarrenek 200 euro eta trofeoa eta hirugarrenek 100 euro eta trofeoa. Lehen beteranoendako, lehen sakandarrendako eta etxarriarrendako ere trofeoak izanen dira. Horretaz gain, korrikalari guztiek opari poltsa jasoko dute eta proba ondoren auzate ederra egonen da proba jarraitzera hurbiltzen diren guztiondako.

Trikutxikia Azken bi urteetan bezala, igandean etxeko txikienendako Trikutxiki proba ez lehiakorra antolatuko dute, neska-mutikoek ongi pasatzeko helburuarekin. Goizeko 9:45ean abiatuko da, Etxarriko kanpinaren inguruetan, korrikalariak proba nagusian dauden bitartean. Izan ere, korrikalari asko familiarekin etortzen dira eta etxeko txikienekin distantzia sinbolikoa duen probatxoa egitea polita irudizen zaie Triku Trailekoei. Izena igandean bertan eman beharko da eta bertan aritzera animatu dituzte gaztetxoak.

trikutrail.wordpress.com Probako informazio guztia biltzen da Triku Trail taldearen web orrian, ibilbidearen tracka eta informazio osagarria barne. Facebookean ere (Trikutrail).

19

mendi lasterketak

Sakandarrak Tolosako tontor handietan Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoian (42,7 km) Ismail Razga (4:18:57) eta Oihana Azkorbebeitia (5:17:17) gailendu ziren. Iban Verdugo etxarriarra 161.a izan zen (7:37:07). Eta Tolosaldeko 2 Tontorrak proban (24 km) Asier Alonso (2:11:32) eta Laida Elizegi (2:48:14) izan ziren azkarrenak. Esteban Tejedor altsasuarra 88.a sailkatu zen (3:14:35).

txirrindularitza

Intersport Irabia talde onena Busturian Kadeteek Busturian izan zuten lasterketa (56 km). Esprintean, Busturia taldeko Lander Lartitegi gailendu zen. Intersport Irabiako Aitor Alberdi 9.a sailkatu zen, Quesos Albenizko Iker Mintegi 12.a, Igor Arrieta (I.) 15.a, Unai Aznar (Q.) 18.a, Urko Gorriti (I.) 24.a eta Inhar Astiz (I.) 66.a. Intersport Irabiak jaso zuen talderik onenaren saria.

txirrindularitza

Sakandarrak txukun Quebrantahuesosen Larunbatean jokatu zen Quebrantahuesos txirrindularitza proba ezaguna (200 km), Sabiñanigon. Irteera hartu zuten 8.062 txirrindularien artean sakandar ugari zeuden. Tartean, Somport, Marie Blanque, Portalet eta Jakako Hoz gainditu behar izan zituzten. Carlos Caravias (5:40:49) eta Amaia Urkidi (6:22:17) izan ziren azkarrenak.

txirrindularitza Rural Kutxako Azkarate Gipuzkoako txapeldun Segurako lasterketa Gipuzkoako Txapelketa izan zen aldi berean. Euskadi Fundazioko Lopez-Cozarrek irabazi zuen. Jorge Azanzak zuzentzen duen taldea izan zen onena. Rural Kutxako Iker Azkarate 14.a sailkatu zen eta elite mailako Gipuzkoako txapelduna izan zen. Bestalde, Rural Kutxako Cuadrosek Castellóko Volta irabazi zuen.


20

ganbazelaia

ostirala 2017-06-09 guaixe

agenda Emaiguzue zuen ekitaldien berri. gutunak@guaixe.eus

ostirala 23 etxarri aranatz Beilatokia toki egokian. Nahi izanez gero posible da kontzentrazioa. Kale Nagusiko 7. zenbakian, 19:00etan. Altsasu Altsasukoak ASKE Deialdia. Udaletxe parean, 20:00etan. Arbizu / etxarri aranatz Euskal Presoak Euskal Herrira! Kontzentrazioa. Herriko plazetan, 20:00etan.

larunbata 24 Altsasu Altsasutik Ollokarizketara 116 km-ko joan-etorria eginen du zikloturista taldeak. Baratzeko bide plazako

lokomotoratik, 8:00etan. altsasu Gurpil gainean Garagarrilaren 26tik garilaren 7ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean..

Irurtzun Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako eta Valladolideko Espaciobiker Custom klubetako motorzaleen topaketa. Herrian, 9:00etatik aurrera.

igandea 25 Irurtzun Gorbeiara joanen dira Iratxo mendi taldeko kideak. Elkartetik. Altsasu Urkillako mendizerrara joanen dira Barranka txirrindulari taldeko mendi bizikleta sailekoak, 50 km-ko ibilbidea osatzera. Zumalakarragi plazatik, 8:00etan. Altsasu Altsasuko Mendigoizaleak Orobeko koba eta haitza, Urdalur, Txurruku punta, Otzaurteko tunela eta Gazteluberrin ibiliko dira. Egoitzatik, 8:00etan

Etxarri Aranatz Gure Ametsa jubilatu elkartearen ate irekien jardunaldia eta argazki erakusketa. Egoitzan, 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara. Altsasu Euskal resoak Euskal Herrira kontzentrazioa. Foru plazan, 20:00etan.

asteartea 27 lakuntza Herri-lur eta herri-basoen itzulera. Historia eta esperientzia naturaren maneiuan. NUP uda ikastaroa. Kultur etxean, 9:00etatik aurrera.

asteazkena 28 lakuntza Herri-lur eta herri-basoen itzulera. Historia eta esperientzia naturaren maneiuan. NUP uda ikastaroa. Kultur etxean, 9:15etik aurrera.

zorion agurrak Mendian edo basoan egiten diren festa edo ospakizunetan ibilgailuen presentzia da‌ zentzuzkoa 2 %12,50 Uxue ZORIONAK politta!! 9 urte!! Ene bada, nola handitu zaren!! Mila muxu familiaren partez.

Iker Flores Garin Aupa gure "ENANO" handia! Dagoeneko 37 urte! Hamaika ikusteko jaioak gara baina zu bikotekin ikustekooo... Ă‘oo!!! Baina hala ere amorerik ez...eman eeeh? Beti zurekin kartuli-man...Ah! ta GORA FIDEL Social Friday.

nahikoa 3 %18,75

gehiegizkoa 11 %68,75


GANBAZELAIA

guaixe 2017-06-09 ostirala

jaiotzak / ezkontzak / heriotzak

iragarki sailkatuak HIGIEZINAK ETXEBIZITZAK ERrentan Alokairuan hartuko genuke etxea edo pisua Urdiainen. Tel 618 901 894. Lakuntzan gela bateko apartamentua alokatzen dut, herriko etxe batean dago. Tel 679 50 54 64 Itzi. Lanak-negozioak lan eskaintzak Sakanako hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen prebentzio zerbitzuek Jaibuserako arduradunak bilatzen ari dira. Interesatuak hiru mankomunitateekin harremanetan jarri daitezke: Irurtzun eskualdekoa 948 600 694, Etxarri Aranazko eskualdekoa 948 460 752 eta Burunda mendebaldekoa 948 467 662. irakaskuntza klaseak eman Matematika eta fisika klase partikularrak ematen ditut. Tel 650 296 449. oharrak Otaiko ermitaren alde. Eraikina konpontzeko diru bilketa egiten ari dira. Ekarpenak parrokian edo herriko banku eta kutxetan zabaldutako kontuetan sartu daitezke. Kiromasajea eta Drenaje linfatikoa doan ematen dira. Tel 678 80 37 34. Enplegarritasuna hobetzeko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua.

Sakanako Enpresarien Elkarteak langabeei eta lan bila dabiltzanendako aholkularitza zerbitzua da. Harremanetarako, 948 468 307 telefonoa. Josefina Arregui klinikako bazkidea izan nahi baduzu, urtean 12 euro edo nahi duzun kopurua eman dezakezu. Informazio gehiago amigosjosefinaarreguilagunak@ gmail.com edo amigosjosefinaarreguilagunak. blogspot.com Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostua sortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honako laguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektua garatzea, enpresa sortzea edota martxan dagoen jarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 5 6 70 10, sakana@cederna.es edo sakana.admon@cederna.es Auzolana Josefina Arregui klinikan. Parte hartu nahi dutenek 948 56 38 50 (klinika) edo 689 03 51 02 (Patxi) telefonoetara hots egin dezatela. Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denon laguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finantzatzen: http://goteo.org/ project/zu-gabe-ezin. Euskaldun bat euro bat. Nafarroako erresumakoa izan zen Baigorriko Etxauzia gaztelua euskaldunentzat erreskuratu nahi da. Nafartarren eta euskaldun guztien etxea izan dadin. Gure kultura, ekonomia, historia eta mugaz gaindiko harremanak antzinarazteko gunea bizia. Informazioa www.euskaldunbateurobat.com.

iragarkia jartzeko:

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina. Informazio gehiago: www. euskonews.com/laguntza, euskonews@euskonews. com, 943 32 22 94 opatutakoak / galdutakoak galdutakoak Mugikorra galduta. Norbaitek mugikor bat aurkitu badu Iturmendi ataeran, Bakaikura bidean, mesedez dei dezala 620 988 443 telefonora. Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta mikilak: 19. Belatitakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

ezkontzak · Isidro Asurabarrena Lopez eta Lourdes Alaminos Llamas, ekainaren 15ean Altsasun. · Carlos Fernandez Zubillaga eta Maitane Agirre Redondo, ekainaren 20an Irurtzunen. heriotzak · Maria Carmen Lizarraga Mozo, ekainaren 11n Unanun. · Maria Isabel Zelaia Goikoetxea, ekainaren 17an Altsasun. · Joaquin Ansorena Balda, ekainaren 21ean Irurtzunen.

Informazio hau epaitegietan eta udaletan jasotzen da. Agertu nahi ez duenak, han jakinarazi dezala..

Eskelak jartzeko: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus Eskelen tarifak: 50,82 € / 96,80€ / 130,68 € prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00ak baino lehen.

saldu animaliak Presa canario-dogo canario arrazako txakurkumeak salgai. Parasitoak hilda, txertoak eta mikrotxipa jarrita. Oso izaera ona. Tel 657 906 085. www.iragarkilaburrak.com

948 564 275 iragarkiak@guaixe.eus

Ordaintzeko atalak:

www.guaixe.eus/iragarkiak

• Etxebizitza Saldu/Errentan. • Lokalak Saldu/Errentan. • Irakaskuntza ("partikularrak") eman. • Salmentak, erosketak eta trukeak. • Iragarkiak Guaixe paperean eta Guaixe. eus-en argitaratuko dira. • Aste batez 3 euro, bi astez 6 euro eta hiru astez 8 euro (BEZ barne). • Epea: aste bereko asteazkeneko 13:00ra arte.

• Hortik aurrera ez da onartuko aldaketarik, ez eta iragarkia bertan behera uzterik ere. • Weborrirako ez dago eperik

jaiotzak · Ibai Da Costa Taboaga, ekainaren 8an Altsasun. · Alatz Flores Alonso, ekainaren 9an Arbizun. · Saul Idareta Moreno, ekainaren 13an Irurtzunen. · Hodei Zelaia Tabar, ekainaren 16an Etxarri Aranatzen.

Oparitutakoak Arratoi txakurkumeak oparitzen dira. Tel 678 80 37 34.

• Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen operazioen erantzukizunik.

• Asteazkeneko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu.

21

eguraldia asteburuan Ostirala, 23

Min.

16o

Larunbata, 24

Max.

21o

Ipar-mendebaldeko haizeak behe-hodeiak pilatuko ditu; goizean zaparradaren bat bota dezake. Tenperaturak behera.

Min.

15o

Igandea, 25

Max.

21o

Hodeitsu eta tenperatura arina. Behe-hodei ugari izango ditugu eta euri langar arina egin dezake.

Min.

14o

Astelehena, 26

Max.

30o

Iganderako, tenperatura igoko da. Hodeiak ez dira hain ugariak izango. 10 gradutako igoera jasoko da.

Min.

18o

Max.

24o

Astelehenean aldiz, zaparradak eta txingorra arriskua. Kontuz! Tenperatura bere horretan.


22

kultura

ostirala 2017-06-23 guaixe

Jose Ramon Anda Oteiza lagunaren etxean

Olatzagutiko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Altzutzako Oteiza Museoan Jose Ramon Anda. Kausa formala eta materia erakusketa mustu zen asteartean eta lastailaren 1era arte ikusgai izanen da. Ehun bat eskultura, estudio eta altzari-lanen bidez bakaikuarraren eraikuntza-prozesuak ikus daitezke

Olatzagutia Santa Ana festak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Olatzagutiko Udalak. Aurkeztuko diren lanek herriko festekin lotura zuzena izateaz aparte, honako testua izan beharko dute: Santa Ana 2017. Olazti. Uztailaren 22tik 26ra. Del 22 al 26 de julio. Lanak A3 tamainakoak izan beharko dute. Jakina, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Eta haiek egiteko edozein teknika erabil dezakete parte-hartzaileek. Udaletxean aurkezterakoan plika

sistema erabili beharko dute guztiek. Lehiaketak hiru maila ditu. Aurrena, 11urtera arte (2006an jaiotakoak barne). Bigarrena 12 eta 14 urte artekoendako da. Eta gainontzekoak helduen mailan lehiatuko dira. Sariak 50, 100 eta 150 eurokoak dira. Epaile lanetan Kultura eta Festen batzordeko kideak egonen dira. Udalak berarendako gorde du aukeratutako karteletan udal armarria jartzeko aukera, baita egokia iruditzen zaion edozein ikur berak nahi duen lekuan.

Zaharberritutako Aralarko aingeruaren inguruko azalpenak

Gurpil gainean, autoekin lotutako gauzen erakusketa

Aralarko aingerua hondatzen ari zela konturatu eta hura zaharberritu beharra zegoela erabaki zuten elizako arduradunek. Erdi Aroan irudiak hainbat zaharberritze izan zituen irudiak, baina 1757tik, antza, ez zen halakorik egiten. Zaharberritutako irudiaren aurkezpena eta prozesuari buruzko azalpenak Uharte Arakilgo elizan emanen dituzte gaur, 18:00etan. Ekitaldian parte hartuko dute gotzain laguntzaile Juan Antonio Aznarezek, Aralarko santutegiko kaperau Mikel Garziandiak eta Nafarroako Gobernuko Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia ataleko arduradun Alicia Anchok.

Altsasuko ibilgailu klasikoen topaketa garilaren 4an izanen da. Han parte hartuko dutenei ohiko ibilbidea eskaintzeaz aparte, antolatzaileek erakusketa prestatzea erabaki dute. Heldu den aste osoan Iortia kultur gunetik pasatzen direnak Jesus Migel Amoztegiren margoak, Altsasuko hainbat etxeetako moto eta bizikleta klasikoak, Santi Saezek ibilgailuekin zerikusia duten jostailu zaharrak, Esteban Zornozaren lurrun-makina, berritzen ari diren Ondine auto bat eta prozesu horren bideoa eta makina bat pieza izanen ditu ikusgai. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara egonen da ikusgai.

Bakaiku Jose Ramon Andak harreman pertsonal eta profesional bizia izan zuen Jorge Oteiza eskultorearekin. Orain bakaikuarraren erakusketa-proiektu bat oriotarrari eskainitako museoan dago ikusgai. Altzutzako museotik pasatzen denak Andaren ehun bat obra opatuko ditu: eskultura-lanak, artistaren lantegitik iritsitako estudio txikiak eta egin dituen altzari-lanei lotutako piezak. Haien bidez erakusketako komisario Javier Baldak artistaren eraikuntza-prozesuak erakutsi nahi izan ditu, Bakaikuko estudioko "Andaren mundua" irudikatu nahi izan du. Horregatik, eskultura eta altzariekin batera, haiek diseinatzeko buztinez edo kisuaz egindako bozeto estudioak daude ikusgai ere. Baldak jakinarazi du erakusketa ez dela antologia bat, baizik eta bakaikuarrak bere ibilbidean formak nola landu dituen erakustea. Hala, kubo eta esferen konbinazioak, begiratzeko balio duten irekidura borobil edo obalatuak, enborren hustetik sortutako geometriak, obeliskoak‌ haien multzoak daude Altzutzan. Museotik azaldu dutenez, "Andaren obrak, oro har, adierazi egiten ditu XX. mendeko azken hamarkadetan eskulturaren praktikak aurre egin behar izan dien arazo nagusiekin bere piezek dituzten harreman eta loturak". Baina, horrekin batera, " erreferentzia klasikoak eta arteko eta arkitekturako abangoardia modernoen berezkoak bateratzen ditu, bere paisaia inguruan, inguru sozial eta pertsonalean kokatu eta ezagutu ahal izan dezagun denborak eta materiaren prozesuak bereizitako eskultura". Andaren obran bat egiten dute "eskultura abstraktuko eraikitzaile berritzaileekiko mirespenak eta klasiko handien tailla

Jose Ramon Anda bere bi lanen artean. Oteiza Museoa

Erakusketa lanen antologia baino Andak landutako formen erakustaldia da eta modelatuaren adierazkortasun eta konposizioek". Horren ondorio dira " eskultura-gorputz berean azalera desberdinak biltzea, oso egitura-logika berezia eta poetika propioa sorraraziz, zeinetan materialaren sendotasuna azalerak jasotzen duen tratamenduaren fintasunarekin konbinatzen den".

Jarduera osagarriak Erakusketarekin batera pedagogia egitaraua antolatu du Oteiza Museoak. Hura abiatzeko igande eguerdian erakusketaren ikustaldi gidatua izanen da. Anda eta Balda izanen dira erakusketan barna azalpenak emanen dituztenak. Andaren Bakaikuko estudioa bera ezagutzeko aukera ere izanen da. Andarekin zuzenean bere Bakaikuko sorkuntza tokian egoteko aukera izanen da irai-

laren 23an, larunbatean. Toki kopuru mugatua da eta izena eman nahi duenak 948.332074 telefonoan edo didactica@museooteiza.org helbidean egin dezake. Bestetik, museoak haurrendako agorrilean antolatzen dituen udalekuetan Andari eskainitako erakusketako bi alderdiri erreparatuko diote: lantegi-estudio kontzeptuan eta eskulturako formen altzarigintzarako erabileran. Azkenik, familia tailerraren bidez Andaren eskulturarako hurbilketa, lastailaren 1ean.

Lanak udaletxeko bulegoan aurkeztu behar dira, 10:00etatik 14:00etara, hilaren 28a baino lehen


KULTURA

guaixe 2017-06-23 ostirala

Narrazio bilduma paperean argitaratu du orain Alvarok Potroak odoletan liburua, bakar-bakarrik, Sakanako lau liburu-dendetan eros daiteke Sakana Gailu teknologikoz inguratuta egon arren hainbatek liburua paperean eskatu ziotela eta, azkenean, hala egitea erabaki du Alfredo Alvaro Igoak. 2014ko apirilaren erdialdetik ePUB edo PDF moduan irakurgai zegoen Potroak odoletan liburua paper bihurtuta heldu da liburu-dendetara. Makina istorio txiki jaso ditu liburuan Guaixeko erredaktoreak, umorea, irudimena eta gogoeta uztartuz. Guztietan ere

gizon indartsuaren, gogorraren eta handi-mandiren estereotipoaren irudiarekin hautsi nahi izan du; “potroak” arrazoibide dutenen aldean, gizonak ahul agertzen diren errealitate txikiak jaso ditu, batzuk esaldi bakarrean. Sei narraziok, gainera, Jose Mari Morcillo, Morkots-en ilustrazio bana dute. Liburuaren azala, berriz, Jabi Bergararen eskultura baten argazki indartsu bat da. Liburutik ateratzen diren irabaziak Guaixe fundazioarendako izanen dira. Hala, haren bazkide direnak 10 eurotan erosteko aukera izanen dute, txartela erakutsita. Ez direnak, berriz, 14 pagatu beharko dituzte. Irurtzungo, Etxarri Aranazko eta Altsasuko liburu-dendetan eros daiteke.

bazterretik juankar lopez-mugartza

39 idazle nafar eta 3 sakandar Azken egun hauetan narrazio laburren liburu interesgarri bat argitaratu da. 39 idazle nafarren narrazio laburrak biltzen dira lan horretan. Olerkariak baizik ez direnak beste baterako utzi dira, eta horregatik Sakanako idazle ezinbesteko batzuk gelditu dira kanpoan. Hala eta guztiz ere, liburuan Sakanako ordezkaritza ez da makala, Jose Luis Asensio Igoa (Etxarri-Aranatz), Izaskun Etxeberria Zufiaurre (Altsasu) eta ni neroni (diasporaren altsasuarra) bertan gaudelako. 39 idazletatik 3 sakandar, kopuru osoaren %7,7. Ez dago gaizki. Honshu, Iruñea, Yamagutxi… baina bada bat, beste guztien gainetik gailentzen dena: Altsasuondo. Alegiazko herria, Izaskun Etxeberriaren Makondo berezia dena. Etxeberriak Iruñeko Udalaren literatur sari asko lortu ditu azken aldi honetan (Jose Luis Asensio Igoak bezala) eta bere ipuinen kokapena Burunda izan ohi da. Batean bidelapurrak dira mintzagai, beste batean (“Ura

ere gorria”) Katali neskatila gaztearen gerra garaiko bizipenak. “39 idazle nafar” liburuan Katali neskatikoa emakume bilakatua aurkitzen dugu berriro. 50eko hamarkadan gaude eta Altsasuondoko tren geltokian mugimendu handia dago. Juan Mari tren geltokiko mutila da, maletak garraiatzen dituena. Haien artean ziur telazko bat, izkinetan burdinezko errefortzu batzuk dituena sendotzeko. Herrira datozen kanpotar horien artean, nire aita egongo da, seguru. Maleta berea da, zalantzarik gabe. Etxeberriak oso ongi erakusten du geltokiko giroa. Tabernarena, zigarroen kez betea. Kanpotarrak, ogia irabazteagatik herrira datozenak. Herrikoak, gosearen hatzaparretatik ihes egitearren kanpora doazenak. Nire izeko Juanitxo bezala, bere “opilaren egitera” Parisera joatea erabaki zuena. “Fan… Fan hemetik!!”.

Negarrez, bere lagunarekin, tren zikin baten bagoi zikinago batean. Kataliri bagoi horiek garbitzea egokitu zitzaion gazte garaian. Lan gogorra, baina txatarrak biltzen ibiltzea baino askoz hobea. Halere, Juanitatxok bezala, berak ere erabaki du (baldin eta beharrak erabakitzeko aukera ematen badizu) herritik alde egitea. Orain, tabernako leiho ondoko mahai batean dago, trenaren zain. Ongi ezagutzen du geltokia. Altsasuondo ferrobiarioen herria da. Kataliren aita zena trenbideko langilea izan zen, nire berraitona bezala, Araian barrerazain zegoena. Zibilak ere tren geltokian dabiltza bere zizpekin gora eta behera. Altsasuondoko hiru sakandar (Ramirez, Arnanz, Unamuno) Madrilera daramatzate. Katalik ongi ezagutzen du trena. Orain, behar-beharrezkoa du askatasuna lortzeko. Kristalaz beste aldetik, Altsasuondoko soinulariaren doinua entzuten da trenaren txistuarekin batera.

23

Betisa Anda, Amaia Ijurra, Oihane Uribetxeberria eta Patxi Mikeo.

Kultur teknikariak Altsasun komunikazioan trebatzen Kulturaren kudeatzaile profesionalek euren jarduna hobetzeko ikastaroa antolatzen dituzte urtean zehar Sakana Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen elkarteak 26 urte eta 80 bazkidetik gora ditu. Haien artean daude Patxi Mikeo (Irurtzun), Amaia Ijurra (Etxarri), Betisa Anda (Altsasu), Virginia Alonso (Olatzagutia) eta Oihane Uribetxeberria (Uharte-Iruña). Alonsok, udal ardurengatik, asteleheneko saioan ezin izan zuen egon. Elkartearen helburua da teknikariendako trebakuntza ikastaroak antolatzea, haien arteko harremanak sustatzea eta elkarri laguntza ematea. Horretara-

ko, aldian behin, prestakuntza saioak antolatzen ditu elkarteak. Astelehenean Altsasuko Iortia kultur zerbitzu eta gunean, esaterako, sare sozialak nola ezarri ikasi zuten. Urtero bizpahirutan elkartzen dira ikastera. Bazkide ez direnek ere izena emateko aukera izaten dute; urdiaindarra eta ziordiarra izan ziren. Elkarteak administrazioarekin hitzarmena du eta haren bidez teknikariek haien intereseko trebakuntza saioak egiten dituzte. Azken finean, euren lana eta zerbitzua hobetzera zuzendutako saioak dira izaten dituztenak.

Uda solstiziorako Haize Berriak bandaren dantza doinuak Sakanako musika bandak, bihar, 23:30ean dantza doinuz osatutako errepertorioa eskainiko du Altsasun Altsasu Luis Orduñak zuzentzen duen Haize Berriak bandak dantzaldirako gonbitea luzatu du larunbaterako. Garai batean bezala bandaren doinura kiosko inguruan dantzan jarri nahi dituzte sakandarrak. Horregatik, emanaldiak Dantzara plazara izenburua du. Horretarako propio prestatutako errepertorioa eskainiko dute. Dantzara animatzen direnak pasodobleak, balsak, fandangoak eta arin-arinak, euskal dantzak, polkak, rock eta surf

doinuak, mexikar kantuak, merengea eta pop-rock-eko zenbait izarren kantuak dantzatzeko aukera izanen dute. Gainera, Haize Berriak bandak publikoaren eskaerak jasoko ditu. Eskatutako kantuak jotzeko prest azaldu dira Luis Orduña eta musikariak. Altsasun plaza inguruan afaldu dutenek mahaitik jasotzeko aitzakia izanen da dantzaldia. Baita garai batean bezala bandaren zuzeneko doinuen erritmora dantzan aritu nahi dutenendako ere.


2017-06-23 ostirala SAKANAKO ASTEKARIA

11 galdera

“Ezkilek asko esaten dute, hizkuntza bat dira” Larunbatean II. Nafarroako ezkila-joleen topaketa antolatu zuten Olaztin. 50 ezkila-jole bildu ziren, tartean Arruazu, Lakuntza, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olazti herrietakoak. Ezkila-errepika tartean, Olaztiko Angel Herrerorekin bildu ginen Eneida Carreño eta Maider Betelu olatzagutia

1.Noiztik datorkizu ezkilak jotzeko zaletasuna? Txikitatik. Garai haietan sakristauek jotzen zituzten ezkilak. Ezkila-joleena ere egiten zuten, elizako erlojua puntuan jarri, ostiak prestatu… denetarik. Ni sakristauarekin igotzen nintzen kanpandorrera. Beranduago, ezkila-joleak hasi ziren; hauek ez ziren sakristauak. Felix Razkin lakuntzarra zen horietako bat, ezkila-jole ona, eta hortik etorri zitzaidan zaletasuna. Igandero ezkila-jotzearen ardura duela 8 urte inguru daukat, aurreko ezkila-joleak, Patxi Imaz eta Felix Razkin, hil zirenetik.

2.Zenbat ezkila daude Olaztin? Bi handi, Maria eta bataiatu berri duguna, Santa Ana, eta bi txiki, angelikak deritzogunak, jirabiratzen direnak. Ezkila handiak nik jotzen ditut eta txikiak, angelikak, Jesusek eta Orestesek birararazten dituzte.

3.Ondo edo gaizki jo al duzuen esaten al dizuete? Bai, komentatzen digute. Tarteka esaten digute: “zeinen erre-

bila noiztik… ezkilena aintzinako zerbait da.

6.Ezkila-joleen elkartea duzue? Orain egin behar dugu, Artaxoakoekin. Bi urte daramatzagu lanean. Aurreko urtean ezkila -joleen topaketa Artaxoan egin genuen, eta aurten Olaztin. Eta hemen egiten zenez, Santa Ana ezkila bataiatzeko aprobetxatu dugu. 50 ezkila-jole bildu gara gaur, 50 urtetik gorakoak, gehienak gizonak, baina emakumeren bat ere, Artaxoan ezkilak jirabiratzen dituzten emakumeak baitaude. Olaztin gizonak gara. Ea zortea dugun eta gutxinaka gazteak ezkila-jole sartzen diren. Gaur edonork ezkilak jotzeko aukera izan du eta haurrek, emakumeek, gazteek… ederki gozatu dute.

7.Zer da ezkila zuretzat?

Ezkil-jole olaztiarrak: Angel Herrero, Orestes Lacalle, Jesus Sola eta Javier Arguelles.

pike ona gaurkoa…” eta pozik jartzen gara, handitu egiten gara (kar kar). Eta adarra jotzeko ere esaten digute “gaurkoa, bueno…” Badakizu, lagun arteko txantxak.

egingo ditugu, hiru toke ezberdinekin: galdeketara deitzeko, mezara deitzeko eta corpus eguneko prozesiorako. Horretaz gain, norbait hiltzen denean hil-kanpaiak jotzen dira.

4.Noiz jotzen dituzue ezkilak? Igandero, mezara deitzeko. Baina bihar (ekainak 18, aurreko igandea) galdeketa eguna da eta Gure Esku taldetik eskatu ziguten ea goizeko 9:00etan errepike bat joko genukeen. Eta gu, prest eta oso gustura. Hiru errepike

Gure ondare kultural bat, zoragarria dena. Ezkila-deiak edo ezkila-tokeak asko esaten du, duela ehunka urtetatik datoz. Duela 300 edo 400 urte pobreen musika ziren ezkilak. Ezkilen doinuekin dantzatzen zuten. Gauza askotarako egiten zituzten ezkila-deiak, gauza guztietarako, hobeto esanda. Ezkilek asko esaten dute, hizkuntza bat dira, komunikatzeko beste modu bat, txalaparta eta halako instrumentuak bezala. Komunikatzeko forma bat zen eta da.

5.Zergatik bataiatzen dira ezkilak?

8.Izango duzu ezkilei lotutako pasadizo bereziren bat…

Ez nizuke esanen zergatik. Ohitura kontua izango da. Olaztiko Maria ezkilean ezkilaren aita -pontekoen izenak grabatuta daude, 1860 urtean. Gutxienez ordutik dator ezkila, joan eta

Duela bi urte Ordiziko mutil bat etorri zen, ezkila-joleaz galdetzen. Hasieran pentsatu nuen “izango da ezkilak gogaitzen dituen norbait”, elizako erlojuko ezkilengatik bateonbat kexa-

tu izan baita. Baina gure lana eskertzera etorri zen. Gauza da onddoen bila etorri zela mendira, eta ibilean ibilean mendian galdu egin zela. Telefonoa etxean ahaztu zuen. Larritzen hasi zenean, estualdi horretan, bapatean ezkilak entzun zituen, eta ezkila-hotsak jarraituz, gutxinaka, atera eta autobia ikustea lortu zuen. Zerua zabaldu zitzaiola aitortu zidan. Eta eskerrak ematera etorri zen.

9.Sakanan ezkila-jole bikainak dauzkagu… Bai, eta Tomas Ganboa arruazuarra da Sakanako onena. Guk baino errazago egiten ditu errepikak, berez ateratzen zaizkio. Kontrakantoak eta bestelakoak bikain egiten ditu.

10.Erreleborik baduzue? Nolakoa da ezkila-joleen osasuna? Herri batzuetan ez dago erreleborik eta beste batzuetan itxaropena badugu. Olaztin egun batzutan jendea gerturatzen da eta uste dut, gutxinaka, norbait batuko zaigula. Gaurko topaketan nahi izan duten guztiek ezkilak jotzeko aukera izan dute, oso gustura egon da jendea eta ea norbait gurekin gelditzen den. Ziordian ere taldetxo bat bildu nahi dute errepikea egin ahal izateko. Baikorra naiz eta uste dut lor daitekeela.

11.Noiz eta non egingo duzue hurrengo topaketa? Ez dugu oraindik zehaztu. Artaxoako Jose Javier da gauza horietaz arduratzen dena eta berak esango digu, aurrerago, non bilduko garen hurrengo aldian. Ezkilak jotzeko, gogoa da garrantzitsuena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.