SAKANAKO ASTEKARIA 2017-09-08 OSTIRALA / 609. zenbakia / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA gUAIXE.eus
Udalek 4,6 milioi euro jasoko dituzte Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegitura Planetik jasoko dute diru hori ibarreko erakundeek / 6 Anjel Iriarte Goikoetxea "Potaje" musikariaren obrekin diskoa egin dute senitartekoek / 23 Euskaltegietan izena emateko epea zabalik dago, irailaren 21era arte, Sakanan / 5
Arbizuko eskola egiteko 3,2 milioi euro bideratuko ditu Gobernuak / 9
Otsaportillo, oroituz Bezperako eraso faxista salatu eta aitortza, justizia, egia eta oroimena aldarrikatu ziren / 2-3
Asteburuan festak Etxeberrin, Hiriberrin eta Ziordian. Asteazkenean murgilduko da Altsasu festetan / 10-13 Ergoiena eta Beriain ardatz dituen I. Tritoiena Mendi Lasterketa jokatuko da bihar, 9:30ean / 17
Ioseba Fernandezek bi domina lortu ditu, momentuz, Txinan jokatzen ari diren World Roller Games mundialetan / 16
Ohi baino jende gehiago bildu zen Otsaportillon. Historia memoria belaunalditik belaunaldira pasatzeko beharra azpimarratu zen
2
ezkaatza
ostirala 2017-09-08 guaixe
Historia-memoria ariketa Otsaportilloko lezean Bezperako eraso faxistaren ondoren, ohi baino jende gehiago elkartu zen Otsaportilloko lezean iraileko aurreneko igandean egiten den ekitaldian. 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildako guztiak gogoan izan zituzten omenaldian. Urbasa Oskia, Murgindueta, Lizarrusti, Utzubar, Aritzalko, Sorozarreta, Otsaportilloko, Ordozko, Basauntziturriko eta Saroiko lezeak eta Ubaba Sakanako memoria -tokiak dira, Iberorekin batera. Horietan guztietan sakandarrak hil zituzten 1936ko estatu kolpearen ondoren. Eta haien guztiak gogoan Otsaportillo Sakanan gerran zehar egon ziren biktima guztien memoriaren eta erreparazioaren topaleku sinboliko eta enblematikotzat hartu da, "bertan dauden guztiak sakandarrak ez diren arren eta Sakanako biktima guztiak bertan ez daudela jakinda". Orduko hartan eraildako guztien omenez ekitaldi bateratua antolatu zuten Sakanako udalek, ibarreko memoria taldeekin eta biktimen senideekin batera, Otsaportillon igandean. Arruazuko eta Lakuntzako Udalen ardura izan zen aurtengo omenaldiaren aurkezpena. Haien izenean Ainara Martinek, Arruazuko zinegotziak, eta Patxi Xabier Razkinek, Lakuntzako alkateak hartu zuten hitza. Nabarmendu zutenez, "historia -memoria gure herriaren etorkizuna eraikitzeko ezinbestekoa da, hau bizi-bizi mantendu eta gure arbasoen idealak eta askatasun ametsak gure egitea". His-
toria memoria belaunalditik belaunaldira pasatzeko beharra azpimarratu zuten: " gure gurasoek eta gure aiton-amonek hasierako mugimenduak eman zituzten. Gure seme-alabek ondorengo urratsak emango dituzte, ez dugulako memoria saltzen utziko. Gure arbasoen izatea transmititzea, heleraztea, gure senide maitagarriak presente izatea eta bizia eman zutenen sinismen eta ideien biziraupena bermatzea gure jomugaren parte dira". Beraz, urtero Otsaportillora edo edozein egunetan goian aipatutako memoria-tokietara bueltatzeko deia egin zuten, "nork bere erara, bidegabeki eraildako pertsona maiteak betirako bizirik mantenduko ditugu".
Antzeztuz, kantatuz, dantzatuz Udal ordezkariek aipatutako belaunaldien arteko historia-memoriaren transmisioa antzezpen bidez irudikatu zuten. Trenez herrira bueltan doazen ama-alabaren arteko elkarrizketaren bidez, herrira heltzean amonak aitonaren erailketaren berri eman ondoren. Lurrak berak, ere hitza hartu zuen, garrak atera ziren lezetik, hitz egiteko garaia zela adieraziz: "egia argitara ateratzeko: apurtutako gorpuak bidali diz-
kidate, etorkizuna ukatu zitzaiena. Senideak zain daude. Lurrera behartuta, indarkeriaz, agurtu gabe, minez iritsi ziren. Haien nahiak eta aukerak ukatu eta zapuztu zituzten". Lurrak haien memoria mantentzeko bete beharra aldarrikatu zuen. Eta udal ordezkariek esandakoaren ildotik, eraildako hainbatenak izan zitezkeen esanak entzun ziren, bestek beste: "lasai noa, ez dut ezer txarrik egin. Nire hiltzaileek ezin dute gauza bera esan; oroitzen gaituzuen artean bizirik izanen gara; haien ikasketak segitzeko". Aitortza, justizia, egia eta oroimena eskatu eta aldarrikatu zuten eta memoria taldeen lana aitortu ere.Martin Larrazak eta Patxi Xabier Razkinek, gitarrak lagunduta, memoriaren gaitzat duten hiru kantu abestu zituzten ondoren. Inoiz baino gehiago bildu zen publikoa Otsaportillon dagoen oroigarrian. Haietako asko aulkitik jaso eta krabelin gorriak utzi zituzten lezearen aho ondoan. Dantzariek aurreskua dantzatu ondoren lore sorta utzi zuten ere. Ekitaldian izan ziren Sakanako udaletako ordezkariak, Sartagudakoa eta Nafarroako Gobernuko Ana Ollo kontseilaria, Alvaro Baraibar eta Josemi Gaston izan ziren.
Ekitaldian, antzezpen bidez irudikatu zuten belaunaldien arteko transmisioa. GUAIXE
Garrak atera ziren lezetik, hitz egiteko garaia zela aldarrikatzeko. guaixe
Krabelin gorriak lezean utzi zituzten dantzariek agurra dantzatzerakoan. guaixe
Ezkaatza
guaixe 2017-09-08 ostirala
3
Gezi eta uztarri faxistak laugarrenez agertu dira Otsaportilloko oroimen ekitaldiaren bezperan Jose Ramon Andaren eskulturak faxisten erasoa jaso zuen. Oroigarriak berak jaso du halakorik aurretik. Eta halakoak ere agertu izan dira Arbizun eta Altsasun Gurseko kontzentrazio eremuaren ikuspegia. utzitakoa
Sakana Ostiraletik larunbaterako gauean bakarren batek uztarria eta geziak bitan pintatu zituen. Bata eskulturan eta bestea haren oinean dagoen zizelkatutako harrian. Gainera eskulturan "oraindik gehiagorentzako lekua dago" mezua gaztelaniaz idatzi zuen. Guztia Otsaportilloko lezeko eskulturan. Hara bisitan joandako familia batek Foruzaingoari gertakariaren berri eman zion. Natur parkeko basozainak arduratu ziren eskulturatik pintaketak ezabatzeaz. Jose Ramon Andaren eskulturak jaso duen antzeko bigarren erasoa izan da. Aurrekoa 2010eko azaroaren 3ko gauean izan zen. Orduko hartan Espainiako banderak eta mehatxuzko hainbat mezu idatzi zituzten: Gora Espainia, sasikume putoak; Zuen erruz negar egin zuten ama guztien partez eta Dagoeneko ezin da bakerik egon, gerra galdu zenutelako, lehertu behar zaituztet. Baina gezi eta uztarri faxistak beste bitan agertu dira margotuta Sakanan. 2009ko agorrilaren 20an Arbizun egindakoa zegoen. Orduko Arbizuko alkatearen eta hiru zinegotziren izenak eta haien kontrako heriotza mehatxuak (“orain zelatan, bihar hilko zaituztegu”) agertu ziren idatzita Arbizuko udaletxeko fatxadan. Aldamenean Falangeren logotipoa eta “Otsaportillo 1936. Gora Barandalla!” idazkia zeuden. Gerora Falange y Tradición taldeak bere gain hartu zituen Euskal Herrian egindako 25 eraso, baina zerrendatu gabe. Urte hartako lastailaren 23an atxilotu zituzten taldeko bost kideak. Mehatxu delituagatik Jose Ignacio Irustari bi urteko espetxe zigorra eta Javier Lopez Monreali eta Borja Perez Illerari urte eta erdikoa jarri zieten.
Gurseko kontzentrazio eremuan 27 sakandar, momentuz 500 nafar baino gehiago egon ziren han. Nafarroako Gobernuak haiek identifikatzeko laguntza eskatu du
Falangeko ikurrarekin sinatu zituzten margoketak. guaixe
Sakanako udalek eta Nafarroako PArlamentuak, aho batez, erasoa salatu dute Ikur horiek azkenekoz, joan den urteko azaroaren 7ko goizaldean margotu zituzten Altsasun, gazteen eta guadia civilen artean ferietako liskarra gertatu zen tokiaren pareko tabernan hain zuzen ere. Orduan geziak eta uztarriarekin batera honako testua idatzi zuten: Pikoletokin aise, falangekin kasu esaldia pintatu zituzten.
Salaketa Erasoaren berri izan bezain laster Sakanako udalek "tinko" salatu dute "Jose Ramon Andaren eskulturan faxistek egindako erasoa, biktimak eta euren familiak iraintzen dituelako, eta askatasunaren eta elkarbizitzaren alde lanean ari diren eragileak inpunitate osoz mehatxatzen dituelako". Nafarroako Gobernuak Ana Ollo kontseilariaren bidez "onar-
tezintzat" jo zuen erasoa. Geroa Baik gaineratu du halako erasoek "Frankismoaren errepresioa pairatu zutenen mina eta oinazea areagotzen dutela". EH Bildutik erasogileei "historia-memoriarekiko errespetu falta" egotzi zieten eta memoria horren berreskurapenean segitzeko deia luzatu zuten. Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak aho batez erakunde-adierazpena onartu du, zeinetan erasoagatik "nahigabea" azaldu eta "guztiz ukatzen" duela esaten den. Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak gaineratu duenez, halako erasoek Nafarroako gizartean tokirik ez dute. "Halako gertaera bandalikoek frankismoko biktimendako iraina dira". Nafarroako Parlamentuak "historia-memoriarekin duen konpromisoa berretsi du. Bestalde, Falange Vasconavarra delako erakundeak sare sozialen bidez jakinarazi du euren iraileko bilera Altsasun eginen duela. Ferietako liskarraren ondoren taberna batean egindako pintaketa faxisten argazkiak laguntzen du euren mezua.
Sakana Oloroe-Donamariako Gurseko errefuxiatu eremuak 1936ko estatu kolpetik ihesi joandako 500 nafar baino gehiago hartu zituen. Haiek guztiak gogoratzeko Nafarroako Gobernuak erakunde ekitaldi publikoa prestatzen ari da irailaren 30erako eta. Haren bidez, foru administrazioak haien memoria aldarrikatu eta biktima haiek egirako, justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidea aldarrikatuko du. Ekitaldira exilioa eta errefuxiatu eremuak ezagutu zituzten pertsona guztien familiak gonbidatu nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Hori posible izateko, ordea, gobernuko kideek joan nahiko luketen senide guztiekin harremanetan jarri nahi lukete. Horretarako bi zerrenda argitaratu dituzte (http://www.navarra.es/home_eu/especial/ Agendamemoriahistorica/Gurs. htm): bata, preso egon eta nongoak diren dakitenekin eta, bestea, herria ez dakitenena. Gobernutik eskatu dute zerrenda horietan agertzen diren pertsonen inguruan zerbait dakitenek edo haien senideen berri dutenek harremanetan jartzeko.
Kontaktua pazyconvivencia@navarra.es e-postaren bidez edo 848 426 522 telefonoaren bidez jarri daiteke harremanetan.
27 sakandarrak Nafarroako Gobernuak irailaren 1ean eguneratutako zerrendan 16 altsasuar, 4 ziordiar, bina uhartear eta etxarriar eta Izurdiagako, Irurtzungo eta Irañetako bana ageri dira. Guztiak gizonak. Herririk aipatzen ez den zerrendan Sakanan ohikoak diren abizenak daude, beraz. pentsatzekoa da beheko zerrenda luzatu daitekeela. Izurdiagako Julio Monedero Simon (JSU/UGT); Irurtzungo Braulio Ilzarbe Jauregui (UGT); Irañeta Victor Goñi Erbeti (STV); Uharte Arakilgo Dimas Fernandino Perez eta Luis Fernandino Perez (FUE); Etxarri Aranazko Bonifacio Fernandez Ayestaran (UGT) eta Antonio Velasco Arana (UGT); Altsasuko Valeriano Albistur Mazkiaran (UGT), Jose Celaya Aguirre (CNT), Cristobal Celaya Iriarte (CNT), Joaquin Etxebarria Imaz (UGT), Jose Maria Gorospe Lezea (CNT), Francisco Lecea Larraza (UGT), Mazkiaran Larraza Javier (ANV), Domingo Otxoa Imaz (UGT), Modesto Prieto Alvarez (JSU), Esteban San Jose Gallego (NC), Martin Soler Zanguitu (PSOE), Enrique Urizar Zelaya (UGT), Octavio Victoria Lacilla (PSOE) Jose Zornoza Zanguitu (UGT), Juan Zubiaurre Garcia (NC), Jose Garrues Santesteban (UGT) eta Ziordiko Valentin Aguirre Goikoetxea (UGT), Francisco Arza Ondarra, Hilario Arza Ondarra eta Blas Lategui Arozarena (PCE).
4
iritzia
ostirala 2017-09-08 guaixe
astekoa
hara zer dien
marian mendiola barandalla
“Sustantziarik gabeko” menpekotasunak
Iraila... iraila... iraila...
sakanako prebentzio programak
Galbanduak egoteari uzteko eta nagikeria alde batera uzteko sasoia hastear da. Atzean utzi beharko da ordularia motel-motel ibiltzen deneko garaia; karriketako, basoko, hondartzako, ibaiko edo igerilekurako joan-etorriak eta jolas libreak. Galdubordekeriatan ibiltzeko jada ez dago aukera handiegirik, ordulariaren abiadura azkartzen hasia da. Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egiten eta asmo berriak bete nahian ibiltzea nekosoa izanen da hemendik aurrera; amaitu dira uxalferkerian aritzeko kontuak. Irailak bere-berea duen panoramaren jakitun dira ikasturte berriari begira jarri diren neska-mutikoak, izan haur, nerabe edo gazte. Ikastetxeetako ate sarreretan urteroko argazkiak ikusiko ditugu; negar malkoak, adiskideak berriz ikusteko poza edota logale aurpegiak. Halaber, oporretatik bueltan lan-mundura itzultzen direnentzat ere aholku artikuluak irakurtzen hasiak gara. Lanera itzultzearen amorrazioa eta errutinara bueltatzeak sortzen duen ajeari “patologia” izena jarri diote, “opor osteko sindromea” turista-oporzale izateari utzi dionaren gordintasun seinalea soil-soila besterik ez bada ere. Irailaren fenomenoari beste azalpen bat ematen diotenak ere badira. Antropologoak, esaterako, garai batean “gizarte primitiboak” ikertzera joaten ziren, baina, gaur egun urrutira joan gabe ere behatzen jarraitzen dute, turismoaren antropologia eginez. Beraien esanetan, oporraldi garaian egiten dugun turismoa errutinaren aurkako jarduera omen da eta hain justu bere xarma hor omen dago. Gauzak horrela, udaran, turista moduan urrun edo gertu ibilitako guztiontzat Guaixek badu proposamena, oporraldiko oroigarri kuttunak Udako Argazki Lehiaketara aurkeztea. Eta bide batez, geuk ateratako erretratuak erreparatuz aukera politta izan dezakegu hedabideetan lehertu den turismoari buruzko eztabaidaz hausnartzeko: turismofobia (turistek eragindako kalteek onurak baino pisu gehiago dutela dioen teoria). Guztiok batean edo bestean izan gaitezke turista, baina, gaur egungo turismo ereduaren jasangarritasuna zalantzan dago. Esaten dute turismo jasangarri bakarra gure etxetik oinez edota bizikletaz ateratzean egiten duguna dela. Bestela, ezin omen dugu esan egiten ari garen jarduera jasangarria denik. Zuei, zer iruditzen?
www.guaixe.eus
SAKANAKO ASTEKARIA
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus Maketatzailea: Ruben Imaz Alcaide maketazioa@guaixe.eus Publizitatea: Maria Saez de Albeniz publizitatea@guaixe.eus
eta Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 948 562 107 618 882 675 661 523 245
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
Menpekotasunei buruz hitzegiten dugunean, ia denei, era automatiko batean sustantziak etortzen zaizkigu burura: alkohola, tabakoa, cannabisa, kokaina… Hala ere, badaude, “sustantziarik gabeko” menpekotasuna sor dezaketen hainbat jokabide: internet, jokoak (presentzialki eta online bidez), teknologia berriak, mugikorra, janaria, lana, erosketak, sexua... Gizakiok, ondorio atseginak sortarazten dizkiguten jokaerak errepikatzeko joera dugu eta horregatik hauetako batzuk menpekotasuneko portaeratan bihur daitezke kasu jakin batzuetan. Batzuetan bi menpekotasun mota hauek elkarrekin eman daitezke (ludopatia eta alkohola adibidez). Menpekotasun hauek dituzten pertsonek kasu askotan beste zailtasunak izan ohi dituzte azpitik (depresioa, bizitzako gertaera gogorrak, antsietatea, motibazio falta, apatia…). Garrantzitsua da hurrengo puntu hau desberdintzea: ez da berdina menpekotasun bat izatea edo erabilera desegoki bat egitea. Askotan kontzeptu hauek nahastu egiten ditugu.
MENPEKOTASUNA. Esan dezakegu, era orokor batean, jokaera batzuk (ariketa fisikoa, teknologia berrien erabilera…) dosi justu batean eginda onargarriak edota gomendagarriak direla. Hauek menpekotasun batean bihurtzen dira, zer egin hauek pertsonaren egunaren denbora asko okupatzen dutenean eta ez dutenean jokaera honen hasiera eta honen uztea kontrolatzen, dependentzia bat sortzen delarik. Orain arte berarentzat atseginak ziren beste ekintzek interesa galtzen dute eta jokaera hau mantentzen dute nahiz eta konsziente izan ondorio negatiboak ekartzen dizkietela. ERABILERA DESEGOKIA. Hamasei urtetako gazte batek, adibidez, teknologia berrien erabilera desegoki bat egin dezake, egunean zehar gehiegizko denbora pasatzen duelako hauek erabiltzen. Hala ere, hau ez da bere bizitzaren zentroa; institutura joaten da, lagunekin ateratzen da… eta bere eginbeharrak orokorrean betetzen ditu. Egia da, erabilera desegoki honek ere ondorio negatiboak dituela –denbora gutxiago
eskeintzen die ikasketei, etxekoekin harreman gutxi izan dezake, lo gutxi egin dezake…– Eta horregatik beharrezkoa da erabilera apropos bat bideratzea. Sustantzien menpekotasuna eta ludopatia ematen direnean, helburua hauenganako erabateko abstinentzia lortzea da. Hau da, ezer ez kontsumitzea. Sustantziarik gabeko menpekotasunetan, berriz, helburua ez da jokaeraren abstinentzia izatea, baizik eta erabilera egoki bat izaten ikastea. Zergatik? Lana egiten jarraitu behar dugulako, harreman sexualak izaten segitu behar dugulako, kirola egin behar dugulako… Sendatzeari begira, garrantzitsua da pertsonak arazoa onartzea eta jakitea zerk eraman duen menpekotasun hori izatera. Interbentzio integrala gomendatzen da. Bertan, aspektu emozionalak, kognitiboak eta portaerazkoak lantzen dira. Hauen artean jokaera ohitura osasuntsuak, autoregulazioa, denboraren gestioa lantzea… izan daitezke, beste batzuen artean.
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.500 (hutsuneak barne). Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus
LAGUNTZAILEAK
Diseinu zerbitzua: GK, Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gixane Andueza Goikoetxea admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores Laguntzaileak: Erkuden Ruiz eta Maialen Huarte Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
BAZKIDEAK
sakanerria
guaixe 2017-09-08 ostirala
5
Euskaltegia, euskara gozatzeko bidea Orain da euskaltegian izena emateko garaia. Euskarabideak eta Euskara Zerbitzuek euskara irakasten duten ikastegi publiko eta ekimen pribatukoan izena emateko gonbidapena egin dute. Sakana Matrikulazio garaia da euskaltegietan. Helduak euskara ikasten has daitezen edo ikasten segi dezaten momentu erabakigarria. Hizkuntza ikasteak, batetik, kulturaz eta harreman sozial eta laboralen esparru osoaz gozatzeko aukera ematen du eta, bestetik, euskaltegiak eta ingurune sozial euskaldunak pertsonari ikaskuntza arrakastaz bukatzeko ematen dion laguntza. Euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina bateratua egin dute Euskarabideak eta Nafarroako 32 Euskara Zerbitzuk; azken horien artean da Sakanako Mankomunitatekoa. Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara kanpainaren aurkezpenean Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak esan duenez, "Nafarroan hogeita hamar euskaltegi baino gehiago daude, urtetan metatutako esperientzia zabala eta askotariko metodologia dutenak. Gainera, asko dira modalitate eta klase-erritmo presentzialak nola autoikaskuntza programak, helduen beharrei eta ikasteko duten denborei malgutasunez egokituak. Horregatik, kanpaina bultzatzen dugunok herritarrak animatzen ditugu euskara ikasten ari direnen multzoan sartzera. Lehen aldiz sartzen denak bide zirraragarria izanen du aurrean eta ibilbide hori erdizka egin duenak, berriz, laster gabe komunikazio-bide praktiko eta etorkizunez betea izanen du". Euskaltegian euskara ikasi duten eta euskara beren biziko
IĂąigo Aritza ikastolan antolatutako Euskararen Egun bat. artxiboa
Ikasgelaz kanpoko ekintzetarako udal-laguntzak Ikastetxeek gaurtik aurrera 20 eguneko epea dute eskaerak egiteko. Urte akabera arteko ekintzetarako da.
Heldutan euskaldundutako 9 pertsonek lekukotza eman dute kanpainan.
askotariko esparruetan, hau da, familian, gizartean eta lanean, gaur egun erabiltzen duten bederatzi pertsonaren bizipenak bildu dira. Bideo hau ikus daiteke www. euskaraikasi.nafarroa.eus eta www.aprendeeuskera.navarra.es webguneetan. Gainera, euskara zein ikastegi eta herritan ikasten ahal den esaten da. Baita tokian tokian zein laguntza dauden. Diru-laguntza horien inguruko informazioa 012 telefonoaren bidezko arreta zerbitzuak emanen du ere irailean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, izanen da Orain arte halako helduak euskaltegietan izena emateko kanpainak toki erakundeetako Euskara Zerbitzuek egiten zuten soilik. Estreinako aldia da Nafarroako Gobernuak haiekin bat egin duena.
Matrikulazioa eta bekak Sakanako AEK-ren Itsasi euskaltegian izena emateko epea irailaren 21era arte zabalik dago. Klaseak hilaren 25ean hasiko dira Altsasun eta lastailaren 2an Irurtzunen eta Etxarrin. Informazio gehiago nahi duenak euskaltegitik pasa (Altsasuko Gartzia Ximenez, 46) edo 948 468 258 telefonora hots egin dezake. Euskara ikasten duten helduendako bekak ditu Euskara Zerbitzuak. Haiei buruzko informazioa: 948 464 840 edo 948 464 867 telefonoak edo euskara@ sakana-mank.eus
Altsasu Nafarroako Aldizkari Ofizialak Altsasuko Udalaren ikasgelaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia atzo argitaratu zuen. 2.700 euroko dira eta Altsasun dauden ikastetxeetan aurtengo hirugarren lauhilekoan eginen diren ekintzak laguntzeko izanen da. Diru-laguntza ematerakoan kontuan izanen dira ikasgelaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko egiten diren ekintzak, esaterako: etxetik eskolarako autobus-ibilbideak; eskolako
Diabetesaren inguruko paziente eskola Altsasun Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, Pazienteen Eskolako lantegia hartuko du Altsasuko osasun etxeak hilaren 18an, 21ean, 25ean eta 28an, 17:00etatik 19:00etara. Lantegi horretan 2. motako diabetesa duten pertsonen elikadura eta ariketa fisikoa aztertuko dira. Gaitza duten pertsonak edo haien
atari ingurua, sarrera-irteera orduetan; jolastokiak (jolas-orduetan); ikastetxeko pasabide eta eskailerak, sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan; jantokia (otorduetan eta atsedenaldian) eta Euskararen Egunean egindako jarduerak,jendeari oro har zuzenduta. Eskaera orriarekin batera, IFKren kopia, egin nahi den jarduerari buruzko plangintza, haiei lotutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua eta helburu berarekin eskatu edo emandako laguntzen aitortza aurkeztu behar dira.
senideak elkartu nahi dituzte. Helburua elikadura eta ariketa fisiko osasungarriak sustatzea da. Haien ezagutzak eta esperientziak partekatuz osasuna eta bizi kalitatea hobetu nahi da, elkarlanean. Aurreneko saioan diabetesarekin nola moldatzen diren aztertuko dute bildutakoek. Ondorengo aztergaiak honakoak izanen dira: elikadura eta ariketa fisikoa egokia, faktore pertsonalak eta sozialak eta aldaketak egin ahal izateko plan pertsonala landuko dute.
6
sakanerria
ostirala 2017-09-08 guaixe
Osasunbideak larrialdi-zerbitzua Tokiko Azpiegitura Planak 4,64 milioi euro utziko ditu jarriko du Sakanan 24 orduz egongo da zabalik eta erradiologia sinpleak eta ekografiak egiteko baliabideak izango ditu
Gobernuak eginen diren lanetarako udalei zein diru-laguntza emanen dien jakinarazi du.
Sakana Osasunbideak Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuak (SUC) martxan jarriko ditu aurki, lau gutxienik, Nafarroan. Gobernuak modu progresiboan zabalduko ditu zerbitzuak eta horietako bat Sakanan egonen da. Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuak 24 orduz egongo dira zabalik, larrialdietan adituak diren osasun-langileak izanen dituzte eta erradiologia sinpleak eta ekografiak egiteko baliabideak izanen dituzte. Horretaz gain, balioanitzeko UVI mugikor zerbitzua izanen du. Hala adierazi du Fernando Domingez osasun kontseilariak. Ekimena Landa-eremuko Larrialdi eta Lurraldeko Modelo proposamenean aurkeztu du. Oraindik ez da zehaztu zein datatan jarriko den martxan zerbitzua.
Sakana Lehorte garaian nekazariak euren uzta salbatuko duen zaparrada gozoaren zain egoten dira. Antzeko daude Nafarroako udalak, egin asmo dituzten lanak egiteko Nafarroako Gobernuaren laguntzen iturria noiz zabalduko zain. Badirudi Nafarroako Toki Plan berria onartzean udalen ekonomia dependentzia hori murriztuko dela. Hori iritsi bitartean udalendako loteriako sari handi baten modukoa da eskatutako lanetarako finantziazioa foru administrazioaren Tokiko Inbertsioen Planean jasotzea. Nahiz eta erreserban izan. Eskaera aitzat hartua izan dela esan nahi du eta
Irurtzungo osasun etxea. guaixe
Eskualdeko Larrialdi-Zerbitzuekin landa eremutan bizi diren herritarrei larrialdi zerbitzuetatik 15 km baino gutxira egotea bermatzea da.
Interesatuek curriculumak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte Olatzagutia Erburua-Olazti SLk kirol jarduerak emateko beharrezkoa den begiralegoa kontratatzeko deialdia egin du, urritik otsailera arte, luzagarri izan daitekeena. Kontratua laborala izanen da, lan edo zerbitzu zehatzetakoa. Eman beharreko jarduerak ondokoak dira: mantentze soinketa (3 ordu astean), ziklo indoor (2 ordu astean), yoga (3 ordu astean), aerodance (3 ordu astean), haur-gazteendako ziklo indoor (2 ordu), kore, hipopresiboak eta luzapenak (2 ordu) eta pilates (2 ordu). Interesdunek euren curriculuma eta egiaztagiriak Olaztiko Udalean aurkeztu beharko dituzte, irailaren 15a, ostirala, 14:00ak baino lehen. Betebeharrak, kontutan izango direnak eta argibide guztiak: www.olazti.com.
Spinning-klase batean. guaixe
Plan berria Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak 2017-2019 Tokiko Inbertsio Plana aurkeztu zuen atzo, hiru urteetarako 100 milioi euroko funtsa duena. Haietatik 20 milioi euro banatuko dira aurten eta 40na milioi hurrengo
Argiteria Udala
Kirol jardueretako begiraleak kontratatuko ditu Udalak
finantziazioa zehaztu zaiola. Baina krisiagatik Nafarroako Gobernua aspaldi ez du halakorik egin. Atzora arte. Aurrekoa 2009-2012 aldirako zen eta han jasotako lan asko atzerapen handiarekin egin dira. Orduko plan hartan ibarreko 47 lan egitasmorako 9.262.762,06 euro iritsi ziren.
bi urteetan. Sakanako udalek 31 egitasmotarako 4.643.736,5 euro eskuratu dituzte eta horrekin premia gehien duten lanak egiteko aukera izanen dute. Bost inbertsio multzotan banatzen dira ibarreko erakundeek jaso duten dirua: argiteria, 4 lanetarako 705.154 euro; eraikin publikoen egoera hobetzea, 11 inbertsio egiteko 607.809 euro; saneamendu, ur hornidura eta euri uren sareak berritzeko 8 lanetarako 1.100.070,51 euro; ikastetxe baten urbanizazioa egiteko 92.022 euro eta kaleko zola eta sareak berritzeko 7 lanetarako 2.138.681. Sakanako udalen 31 lan proposamen erreserban gelditu dira: argiteria eta sareak berritzeko dozena bana;Beste kaleetako zoladura eta sareak berritzeko bost eta azken lauak udal eraikinen konponketarako. Udalen batek bere diru-laguntzari uko eginen balio erreserban dagoen lanetako bat eginen litzateke.
Lana
Argiteria publikoaren berritzea (1. fasea) Altsasu Etxarri Aranatz Kanpo argiteria publikoaren hobekuntza Argiteria publikoaren berritzea (2. fasea)(**) Altsasu Lizarraga Guztira
Argiteria publikoaren berritzea
2017
2018
2019
0
88.226
176.452
0
85.897
171.795 110.461
0
0
0
72.323
0
246.446
458.708
sakanerria
guaixe 2017-09-08 ostirala
Eraikin publikoak hobetzeko Udala
Lana
2017
2018
2019
Altsasu
Udaletxeko teilatua konpontzea, ur filtrazioak eta energia eraginkorra hobetzeko
43.339
0
0
Arbizu
Jubilatu elkarteko egoitzaren eta ikastetxearen moldaketa, inguratze termikoa
10.244
0
0
Bakaiku
Frontoiko irisgarritasuna hobetzea
0
0
31.764
Toki Eder frontoiaren teilatua eta argiteria Ziordia Etxarri Aranatz Frontoiko palkoetako teilatua berritzea Uharte Arakil Frontoia moldatzea: zurgindegia, inguratzailea eta sarrera-irteerak
0
0
108.974
0
0
34.611
0
0
48.230
Irurtzun
Kultur etxeko teilatua konpontzea
0
0
36.721
Altsasu
Udaletxeko igogailua eta komunak arautegira egokitzea
0
151.522
0
Arbizu
Jubilatu elkarteko egoitzaren eta ikastetxearen moldaketa, irisgarritasuna
35.283
35.283
0
Olatzagutía
Udaletxearen egokitzapena
0
0
42.959
Irurtzun Guztira
Kultur etxeko kanpo zurgindegia egokitzea
0
0
28.874
88.866
186.805
332.133
Eskolako urbanizazioa 2017
Udala
Arbizu Guztira
2018
2019
46.011
46.011
0
46.011
46.011
0
Sareen berritzea Herria
Erakundea
Lana
2017
2018
2019
Altsasu
Udala
Ermita eta Isidoro Melero kaleetako sareak
0,00
358.426,08
0,00
Arakil
Udala
Aizkorbeko San Andrres kaleko sareak
0,00
0,00
95.899,67
Arbizu
Sakana Mankomunitatea
Nagusia kaleko hornidura eta saneamendu sareak
0,00
225.783,05
0,00
Etxarri Aranatz Udala
Beheko ur hornidura banaketa
0,00
0,00
106.967,60
Iturmendi
Sakana Mankomunitatea
Estafeta, Consistorial, Arranobeltza enparantza, Elizalde eta Zirrinkale sareak
0,00
0,00
79.244,05
Urdiain
Sakana Mankomunitatea
Bentalde kaleko sareak
0,00
0,00
107.000,36
Altsasu
Udala
Amaia eta Bakea kaleetako eta Zumalakarregi plazako sareak
0,00
0,00
71.622,11
Lakuntza Guztira
Sakana Mankomunitatea
Kañada kaleko hornidura eta saneamendu sareak
Zola eta sareak berritzea Herria
Lana
2017
2018
2019
2019
Altsasu Arakil
Ermita eta Isidoro Melero kaleak Aizkorbeko San Andres kalea
0 0
323.888 0
0 79.694
176.452 171.795
Arbizu Iturmendi
Nagusia kalea Estafeta, Consistorial, Arranobeltza enparantza, Elizalde eta Zirrinkale kaleak
0 0
493.510 0
0 234.236
110.461
Lakuntza
Kañada kalea
0
393.595
0
Urdiain
Bentalde kalea
0
0
141.184
Altsasu
Amaia eta Bakea kaleak eta Zumalakarregi plaza
0
0
472.574
0 1.210.993
927.688
Guztira
458.708
0,00
0,00
55.127,59
0,00
584.209,13
515.861,38
7
8
sakanerria
Zureak ere Munduko Arrozak direlako, parte hartu! Altsasuko festetako azken egunean, domekan, Munduko Arrozak ekimena antolatu da, hirugarrenez. Zubeztia plazako karpan prestatuko dira Maroko, Ekuador, Senegal, Bulgaria, Ganbia, Altsasu eta abarreko errezetekin arrozak. Hau irakurtzen zauden horrek ere parte hartzeko aukera duzu. Horretarako 648 070 710 telefonora hots egitea besterik ez duzu. Hilaren 17an, 11:00etan elkartuko dira jatorri anitzetako sakandarrak arrozak prestatzera eta horrekin batera haien arteko elkarrezagutzan sakontzeko, esterotipo eta aurreritziak puskatzeko, eta elkarbizitza baikortzeko. Ondoren, parte-hartzaileendako bazkaria izanen da. Baina karpan, magia saioa, haurrendako txokoa, sentsibilizaziorako tartea, musika eta beste izanen dira. Herri Mugimenduak, Gizarte Zerbitzuak eta Mank-en ANITZARTEAN kulturartekotasun zerbitzuak antolatu dituzte.
Azokaren bezperan, elikadura iraunkorra hizketagai Irurtzunen Irurtzun eta Arakilgo V. Bertako Ganadu Azoka irailaren 17an izanen da. Aurretik, ostegunean, SustainablEating dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dute Irurtzungo Kultur Etxean, 20:00etan. Dokumentalean agertzen den moduan, elikaduren produkzioan eta kontsumoan sortzen dira berotegi-efektuko gasen emisioaren eta aztarna ekologikoaren %25 eta %35a da. Horrela, elikagai ekologiko eta jasangarriak sortzen dituzten ekoizleen eskutik, inguruarekiko jasangarriak diren elikagaiak nola egiten diren erakutsiko du dokumentalak eta zergatik hainbat ekoizleek ekoizpen horren alde egin duten. Ondoren, elikadura iraunkorraren inguruan solas egiteko aukera izanen dute bildutakoek. Solasaldian dokumentaleko zuzendari Carlos Sabater Calafatek, Giuseppe Russolillo doktoreak eta dokumentalean agertzen den Aritz Ganboa artzain arruazuarrak hartuko dute parte.
ostirala 2017-09-08 guaixe
Parlamentariak behitegitan bisitan Nafarroako Parlamentuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Batzordeko esne sektorearen aldeko apustua berretsi zuten herenegun eta garapen jasangarria eta egituratzailea duen azienda ekoizpen ereduaren alde egin zuten Etxeberri / Etxarri Aranatz Parlamentariak Etxeberriko eta Etxarri Aranazko Jeingenekoa behitegiak bisitatu zituzten. Geroa Baiko parlamentari Unai Hualdek eskatuta egin zen bisita. Hark azaldu zuenez, esne sektoreak Nafarroan duen egoera ezagutzeko etorri ziren Sakanara. Gainera, Sorian behitegitzar bat jartzeak bertako ekoizleei sortuko lieken arriskuak zein liratekeen ere jakin nahi izan zituzten. Uhaldek azaldu zuenez, batzordean behin baino gehiago aritu dira Sorian egin asmo duten behitegitzar horren inguruan. Geroa Baikoak gogorarazi zuen
Parlamentariak behitegia bisitatzen.
Nafarroako Parlamentuak abeltzainen bizimodua mantenduko duen azienda ekoizpen ereduaren alde egin duela. Horretarako, ekoizpen eredu jasangarriak lehenetsi ditu ganberak, haien bidez landa garapen egituratzailea lortzeko. Hualderendako bisitatutako bi behitegiak eredu horren adibide dira. Sakanako bi behitegiak bertatik bertara ezagutu zituzten parlamentariak honakoak izan ziren: Luis Casado, Carmen Segura, BegoĂąa Ganuza (UPN), Unai Hualde, Patxi Leuza (Geroa Bai), Dabid Anaut (EH Bildu), Ruben Velasco (Ahal Dugu) eta Inma Jurio (PSN).
Udalekuengatik Mank-en laguntzak eskatzeko aukera Udan euskara hutsezko udalekuetara joan diren ibarreko haur eta gazteen gurasoek Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuan diu-laguntzak eskatzeko aukera dute. 5 eta 15 egun arteko egonaldiak dira Mank-ek diruz lagunduko dituenak. Horretarako 7.500 euro poltsa du. Diru-laguntzak eskatzeko epea hilaren 29an despedituko da. Laguntza gehienez, 125 eurokoa izanen da. Mank-ek Lakuntzan duen egoitzan honako agiriak aurkeztu beharko dituzte interesatuek: eskabide ofiziala beteta; aitorpena, bestelako laguntzarik jaso edo eskatu dela adieraziz; gurasoren baten NANren fotokopia; udalekura joan denaren erroldatze-agiria; udalekuari buruzko ezaugarriak biltzen dituen dokumentua (antolatzaileek egina edo publizitatea); udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria eta eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).
sakanerria
guaixe 2017-09-08 ostirala
Eskola berrirako 3,2 milioi jarriko dituzte
Babes ofizialeko bost etxebizitza Iturmendin salgai
Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, heldu den ikasturterako zabaldu nahiko lukete ikastetxe berria. Arbizuko klaustroko kideak, aholkulariekin batera, teknikariekin eskola berria nolakoa izan behar duen hitz egiten aritu dira
Iturmendi Gizarte Eskubideen Departamentuak Iturmendin dauden babes ofizialeko bost etxebizitza hilaren 16ra arte salgai daudela jakinarazi du. Haietakoren bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da etxebizitza babestua eskatu dutenak biltzen dituen zentsuan izena emanda izatea. Izena emanda daudenak eta Iturmendiko eskaintzan interesik ez dutenek, zentsuan hiru hilerako baja emateko aukera dute. Familiako diru-sarreren arabera, erosleek etxebizitzen erosketagatik %12, 10 edo 6ko diru -laguntza jasotzeko aukera lukete. Iturmendikoak Luardena SLUk sustatutakoak dira. Guztiek 90 metro karratu inguru dituzte eta hiruna logela. Garajea (45 m2 inguru) eta bi altura dituzte. B energia ziurtagiria dute. Babes
Arbizu Nafarroako Gobernuak Arbizun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola berria egiteko erabakia hartu du gaur. Proiektuaren erredakziorako eta eskola publikoaren eraikuntza lanen zuzendaritza kontratatzeko baimena eman dio Hezkuntza Departamentuko Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako Zuzendari Nagusiari. Aipatu lan horiengatik, gehienez, 169.485 euro pagatuko ditu foru administrazioak. Gobernuak aurten proiektu erredakzioagatik 110.468,28 euro ordainduko ditu eta, heldu den urtean, 59.017,23 euro lanak zuzentzeagatik (prezio guztiak BEZ barne). Eskola berria heldu den ikasturtean mustuko litzateke eta 3,2 milioi inguruko kostua du. Arbizuko eskolan matrikulak gora egin du azken urteetan eta eraikinak gaur egun ez du Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko gaitasunik (eskolaren izendapen ofizialean hori dagokion arren). Horregatik, LH-ko 4. maila bukatu ondoren Etxarri Aranazko eskolara joaten dira ikasle arbizuarrak. Beraz, Akerrauntza kalearen akaberan egonen den eskola berrian LHko etapa osoa eskaintzeko aukera izanen da. Ikastetxe berriak
Ikastetxe berria Akerruntzan egonen da. Gaur egun Arbizuko eskolak 54 ikasle ditu.
4.000 metro karratuko azalera hartuko du.
Dumas Izen hori du Arbizuko eskola publikoan ezartzen ari diren berrikuntza pedagogikoko proiektuak. Pixkanaka ezartzen ari dira. Hartan “erreferentzia eta abiapuntua ikaslea� da. Hori kontuan izanik hezkuntza paradigma berri horretara egokitutako eskola arkitektura nahi lukete irakasleek. Eta, horregatik, hainbatetan bildu dira Hezkuntza Departamentuko azpie-
gitura teknikariekin. Departamentuko bilera hauetan lerro bakarreko ikastetxe batek behar dituen espazioen taulak aztertu dituzte eta nolako espazioak behar dituzten eta espazio horien arteko harremanak nolakoak izatea nahi duten pentsatu dute. Bilera horietara Clara Eslaba arkitektoak lagunduta joan dira eta hausnarketa fasean Alfredo Hoyuelos bidelagun izan dute. Bileren ondorioz aurki arkitektura plegua argitaratuko dute, baina eskolan ez duten oraindik horren berri.
9
Babestutako etxebizitzen eskatzaileen zentsuan izena emandakoek hilaren 16ra arteko epea dute erosteko
Mendi antolakuntza parte-hartze prozesuaren bidez Etxarri Aranazko Udalak Mendi Antolakuntza Proiektuaren Plan Berezia onartzeko parte hartze prozesu bat bultzatu du. 2015ean izandako parte hartze prozesuari esker Mendi Antolakuntza Proiektuaren oinarriak ezarri ziren. Oraingoan, proiektuaren Plan Berezian jasotako neurriak plazaratuko dira etxarriarren ekarpenak jasotzeko.
ofizialeko etxebizitza horiek Arlokabide kalean daude, autobiatik gertu.
Zentsua Etxebizitza babestuen zentsua erregistro bakarra da, Nafarroan etxebizitza babestua eskuratu nahi duten pertsona guztiek izena eman behar dute horretan. Etxebizitza babestu guztiak —bai sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) bai pribatuenak— tresna horren bidez esleitzen dira. Hala ere, ez da zentsuan izena eman beharko alokairuen sustapenetako batean sartzeko sustatzaile pribatuek 2011 baino lehen behin betiko kalifikatutakoak badira. Sistemak eskatzaileen baremoa egin, eta etxebizitzak esleitzen ditu hiru hilean behin: martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean.
Horretarako bi batzar deitu ditu Etxarri Aranazko Udalak. Biak ere kultur etxean eginen dira. Aurrena, irailaren 14an, ostegunean, eta, bigarrena, lastailaren 15an, 20:00tatik 22:00tara. Lehenengoan Plan Bereziaren oinarriak aurkeztuko dira eta partaideen ekarpenak jasoko dira. Ondoren, Plan Berezia herritarren eskura egonen da udaletxean ekarpen berriak plazaratzeko. Bigarren saioan jasotako ekarpenen balorazioa egingo da.
10
festak sakanan
Otadiko ermita festetarako prest egonen den zalantzazkoa da Asteazken eguerdian 108 orduko festa egitaraua martxan jarriko da. Otadiko ermita prest izanen da? Altsasu Eszenatokiak eta banderolak, mota guztietako barrakak… festa usaina dago Altsasun. Asteazken eguerdiko festa eztandarekin batera nabarmentzen hasiko dira Lagun Onak peñaren beltza kolorea, Altsasuko Gazteen gorria, Muthiko Txikien txuri-gorria, Ajolabaikoen berdea eta joan den urtean mustu zen Kalez Kale peñaren urdina.
Errepika eta ermita Maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera, eguerdiro, ezkila erre-
pika jotzen dute Altsasuko elizan. Ostegunean izanen da azkena. Egun horrekin, elizkizuna Otadiko Kristo Deuna ermitan egiteko ohitura dago. Garai batean ibar guztitik jendetza joaten zen. Aurten, ordea, elizkizun hori ermitan eginen den zalantzazkoa da. Rafael Aiarra apaizak jakinarazi digunez, azken konponketa lanak egin eta gero garbitzea geldituko litzateke. Apaizak ez daki 14rako ermita prest izanen den. Lanengatik, hain zuzen, asteartean hasitako bederatziurrena elizan egiten ari dira,
ostirala 2017-09-08 guaixe
arratsaldez. Lanek maiatzetik irailera arteko goizetako meza ermitan egitea eragotzi dute.
Konponketa eta margoak Otadiako ermita abendutik dago itxita. Itajura batek teilatua egoera txarrean zegoela agerian utzi zuen. Elizbarrutiko arkitektoaren diagnostikoa berretsi zuten langileek: teilatua eta bobedari eusten zioen egitura egoera txarrean zeuden. Aiarrak esan digunez, teilatuari eusten dioen egurrezko egituraren zati bat sendotu egin behar izan dute. Lanek 76.000 euroko aurrekontua izan dute eta herriko fededunen ekarpenekin pagatu ahal izan dira. Baina egituraren sendotzeak, megafoniak eta argiteria jartzeak beste 14.000 euroko aurrekontua du. Aurreikusi gabeko gastu hori estali ahal
Otadiko Kristo Deuna ermitan agertutako XVI. mendeko margoak. Rafael Aiarra
izateko altsasuarrengana zuzendu da parrokia berriro ere. Margotu berria eta teilatuaren egurrezko egitura ederra agerian duela geldituko da ermita. Gainera, bobedak estaltzen zituen XVI. mendeko margoak
Erakusleiho eta balkoi apainduak festa giroa sortzeko Altsasuko Dendarien Elkarteak eta Peñek erakusleiho lehiaketa antolatu dute bigarren urtez
Erositako aulki eta mahaiak garagardo azokan mustu dira.
Festetako herri bazkaria auzolanean antolatu dute Diruarekin zer erosi erabakiko dute bazkaltzera doazenak: puzgarria, proiektorea, musika ekipoa... ALTSASU Joan den urtean aldaketa izan zen eta eragileek beharrean altsasuar talde handi bat arduratu zen 800 pertsonendako herri bazkaria antolatzeaz. Eta aurten ere hala eginen dute irailaren 16an, larunbatean, mila pertsonarendako bazkaria prestatuz. Hura behar bezala prestatzeko sei batzorde daude lanean: azpiegitura, garbiketa, muntaia, desmuntaia, zerbitzatzea eta ontzien garbiketa. Herriko tabernetan eta Iortia kultur gunean herri bazkarian lan egiteko izena emateko orriak jarri dituzte..
2016an 4.700 euro atera ziren. Bazkaltzera eseri zirenek erabaki zuten irabaziak mahaiak eta aulkiak erostera bideratzeko. Jasotako diruak 350 pertsona biltzeko adina mahai eta 175 pertsonendako aulkiak erosteko eman du. Aurten izanen diren irabaziekin beste 175 aulkierosteko aukera izango da. Beraz, Altsasuko edozein taldek edo eragilek 350 lagunendako bazkari-afariak antolatzeko materiala eskuragarri izanen du. Gainera bazkarira doazenak dirua zertara bideratu erabakiko dute.
Altsasu Dagoeneko Altsasuko hainbat dendetako erakusleihoetan festetarako apainketa ikusgai dago. Horiek eta egun hauetan batuko zaizkien erakusleihoak Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) eta Altsasuko Peñek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Altsasuko Peñek Facebook-en duten profilaren bidez eman daiteke botoa gogoko erakusleihoaren alde. 30 euroko hiru erosketa txartel zozketatuko ditu ADEk parte-hartzaileen artean.
Balkoien apainketa Herrian barna festa kutsua zabaltzeko asmoz Altsasuko Peñen batzordeak etxeko balkoiak festa kutsuz apaintzeko deia egin du ere. Bigarren urtea da hala egiten duela. Dendetako erakusleihoen modura, etxeetako balkoiak festen isla izatea nahi dute irailaren 4tik 17ra arte. Hala egiten dutenek, euren balkoiaren argazkia egin eta sare sozialen bidez haiekin partekatzeko eskatu dute. Hori egiterakoan #zemoloianirebalkoia edo #mibalconmolamogollon hastagak
ere ikusgai gelditu dira. Kultura Departamentuaren aholkuz zaharberritu egin dira. Ermitaren bi zatiak bereizten dituen burdin hesiaren gainean eta eskuineko paretan daude margoak.
erabiltzea eskatu duten peñakideek. Altsasuko Gazteak, Ajolabaikoak, Muthiko Txikiak eta Lagun Onak peñak biltzen dituen batzordetik jakinarazi dute peñetan edo euren kafeetan izena emateko, bazkari eta ekitaldietarako txartelak eskuratzeko Gure Etxea eraikinean egonen direla. Gaur, bihar eta heldu den asteartean. Kafeetara eta joan behar dutenek honako kopuruak ordaindu beharko dituzte adinaren arabera: 5 urte artekoek 5 euro pagatu beharko dituzte. 6 eta 12 urte artekoek 10; 13-24 urte artekoek 20 euro eta, azkenik, 25 urtetik gorakoek 30 euro. Peñek egitarauan aurtengo berrikuntza kuadrilaka hilaren 15ean, ostiralean, eginen den zurrakapote lehiaketa da.
kirol eskaintza
guaixe 2017-09-08 ostirala
U
dazkena ate joka dugu. Ikasturte berriari hasiera eman diogu, egunerokotasunean murgildu gara eta berriz ere denok alde batera eta bestera lanpetuta ibiliko gara. Gure buruek eta gorputzek eskertzen dituzte jarduera osasuntsuak sasoi honetan ere. Zer hobe hortarako kirola egitea baino? Honatx Sakanan barrena dugun eskaintza zabala, urrutira joan gabe izerdialdi politak botatzeko aukera!
Etxarri Aranazko udal eskaintza
Askalats, Arbizuko kiroldegia
2000. urtetik aurrera Etxarri Aranazko udalak eta herriko eragile desberdinek hainbat ikastaro eskeintzen ditu. Aurten Kultur etxeko 2.solairuko erabilera anitzeko lokalean izango dira, urritik apirila arte. Izena ematea irailaren 20tik 29ra, 10:00 -14:00 udal bulegoan.
Irailaren 11ean bazkide izateko epea zabaltzen da berriz ere Arbizuko kiroldegian, urtero bezala eskaintza zabalarekin, zatoz!. Arbizuko Kiroldegian irailaren 11ean zabalduko da bazkideak apuntatzeko epea. Irailaren 18tik aurrera gainontzekoek izanen dute izena emateko aukera. Aurtengo berrikuntza ATE IREKIEN
JARDUNALDIAK dira, irailaren 14ean 19:00tan zunba eta 20:00tan spinning, eta 15ean 18:00tan pilates. Nahi duen oro sar daiteke jarduera hauen erakustaldi libreetara. Osasuntsu bizi!
Lakuntzako kirol jarduerak Erburua Kiroldegia
2017/2018 ikasturteko kirol eskaintza gidatuaz aparte, Erburua kiroldegiak beste hainbat eskaintza ditu: Muskulazio aretoaz gain, squash-a, sauna, kirol anitzeko pista eta padeleko pista. Azkeneko bi hauetarako bonoak badauzkagu. Kiroldegian ordutegi, jarduera eta abarrei buruzko informazio osatua izango duzue. Ez galdu aukera eta forman jar zaitez gurekin, izen ematea irailaren 15era arte zabalik egonen da eta ikastaroen hasiera urriaren 2tik aurrera, beraz badakizu, berpasatu gure eskaintza eta pasa zaitez gure kiroldegitik.
Hazten Actividades Deportivas enpresak urteak eman ditu Araban eta Nafarroan kirol jarduera ezberdinak aurrera eramaten, bai udaletxeetan baita gure zentroetan ere Lakuntzako Kirol Aretoan 2014 ezkeroztik gaude, spinning, pilates, zunba eta kangoo kla-
seak ematen. Aurtengo berrikuntza TRX da. Gure ikasleak Sakanako hainbat herrietatik datoz, lakuntzarrak, etxarriarrak, uhartearrak, iraĂąetarrak, arruazuarrak, arbizuarrak, leitzarrak... Kirola egiteaz gain, jendea ezagutzeko eta tarte on bat pasatzeko aukera da.
11
12
festak sakanan
ostirala 2017-09-08 guaixe
altsasuko festak Asteazkena 13 10:30 2016eko kintari harrera eta zapien janztea Udaletxe parean.
19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak Foru plazan.
13:00 Eguerdiko kontzertua Duo Imperial bikotearekin Foru plazan.
19:30-21:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin Foru plazan.
16:00 Peñen kafea Eta elkarte-poteoa Foru plazatik. Merienda ibilbidean zehar.
10:30 Hamaiketakoa Gaztetxean Peñen Batzordeak eskainia.
20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean iristea Foru plazara.
12:00 Festen eztanda handia! Suziri jaurtiketa, ezkila jotzea, peñen desfilea, Altsasuko gaita-jotzaileak, Altsasuko txistulariak, Altsasuko erraldoiak eta kalejira peñen txarangarekin.
21:40 Altsasuko Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin Foru plazan.
16:00 Peñen kafea eta kalejira Foru plazan.
22:30-00:30 Gazte gaua Txumasketa dj-a Garbitoki eraikinean. Eraman bokata, udalak freskagarriak.
18:00 Kioskoa! familian gozatzeko umorezko ikuskizuna Trokolo teatrorekin Iortia zabalgunean.
22:00 Zezensuzkoa Foru plazan.
00:00-03:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin Foru plazan.
Osteguna 14 9:00 Dianak Altsasuko gaita-jotzaileekin. 10:30 Udalbatzaren irteera Altsasuko Txistulariez lagunduta. 11:30 Hamaiketakoa Foru plazan Zubeztia gastronomia elkarteak eskainia. 11:30-13:30 Haurrendako sukalde tailerra Iortia zabalkundean. 12:00 Azken ezkila jotzea eta Altsasuko zortzikoa Foru plazan.
18:00 Ondorengoak! Zirika Zirkus taldearen zirku ikuskizuna Iortia parean. 19:30 Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak Foru plazan. 19:30-21:30 Dantzaldia Escala 2000 orkestrarekin Foru plazan. 20:00 Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean iristea Foru plazara.
guaixe
22:00 Kantaitan.
Asteazkena 13
04:00 Magrak eta jolasak gaztetxien.
10:30 Gosaia gaztetxien. 13:00 Euskal preso eta iheslariengatik elkartasun brindisa.
kalez-kale peñaren egitaraua
15:00 Elkartasun bazkaia.
21:40 Altsasuko Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin Foru plazan.
16:00 Peñen kafiek.
22:00 Zezensuzkoa Foru plazan.
22:00 Elektrotxarangia.
Hamaiketakoa
04:00 Magrak eta jolasak gaztetxien.
Kalejira
22:30-00:30 Gazte gaua Txumasketa dj-a Garbitoki eraikinean. Eraman bokata, udalak freskagarriak. 00:00-03:00 Dantzaldia Escala 2000 orkestrarekin Foru plazan.
Herri mugimenduen egitaraua
18:00 Jolasak gaztetxien.
Asteazkena 13
20:00 Jaitsiera.
Barbakoa Kafea
Osteguna 14
Kalejira
12:00 Kalderete triatloi txapelketa prestaketa.
Osteguna 14
15:00 KTT bazkaia. 16:00 Peñen kafiek.
Bazkaria
17:00 Elkarte poteua.
Kafea
20:00 Jaitsiera.
Kalejira
Maialen Huarte Arano
guaixe
Akabo Ihabarko festak
Gustura Sustrai Egunean
Ostiraletik astelehenera, lau festa egunez gozatzeko aukera izan zuten ihabardarrek. Denetarik zuen egitarauarekin ederki pasatu zuten. Nahikoa dantza, kanta, jan eta edan eginda, lagunekin egon eta ongi pasatzeko aukera izan zuten herrikoek eta bisitariek. Giro ederrean pasatako festen ondoren Doneztebe patroia ospatzeko zain gelditu dira ihabardarrak.
Uharte Arakilen Sustrai eguna ospatu zuten larunbatean. Herritarrak San Bartolome zaharberritutako ermitan bildu ziren bazkaltzera, eguraldia lagun, eta erromerian primeran pasa ondoren, parrandak herriko plazan jarraitu zuen. Uharte Arakilgo musikari guztiak igo ziren oholtzara, primerako giroan.
Garagardo azokako antolatzaileak “oso gustura” Garagardo Azokaren 15. edizioaren emaitzarekin “oso gustura” daude hura antolatu zuten Zubiondo elkarteko kideek. Asmatu dutelakoan, “pozik” daude, egunero “topera” lan egin dutelako, karparen kokapena hobea izan delako eta karpa barruko banaketa hobe egin zutelako.
festak sakanan
guaixe 2017-09-08 ostirala
Ziordin festa giroan domekara arte errepika orokorra jo baitzuen. Ama Birjinaren egunean berriro joko du. Bestalde, bost ziordiar berri izan dira joan den urtean eta haietako hiruk jaso dute festetako ttattar gorria: Naroa Beroiz, San Vicente, Amaia Otxoa Agirre eta Manex Izagirre Ormazabal. Haien kintoak dira Udane Martinez Pinto eta Alba Niño Lezea. +www.guaixe.eus
Azken orduko ezusteko batek Ziordiko festetako etxajua piztea eragotzi dio Luisitori. Udalak festetako batzordeak botatzea erabaki du, eta Loli Ruzek piztu du suziria. Bera, beste bost kiderekin batera, urte bat eman dute festetako egitaraua prestatzen. Etxajuak eta ezkila errepikarekin nahastu ziren. Izan ere, Anjel Herrero ezkila-jole olaztiarrak
Ostirala 8 Jubilatuen eguna
20:00 Japoniar bonbak. 20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
09:00 Aurora
20:00-22:00 Dantzaldia Drindots taldearekin.
13:00 Meza
22:00 Zezensuzkoa
13:30 Luisyana duoa (mexikar festa).
00:00-04:00 Dantzaldia Drindots taldearekin.
14:30 Jubilatuen bazkaria (Txumari dj-ak alaitua) 17:30-19:30 Pilota partidak (Sakanako eskolaren eskutik). 19:00 Hodei magoa 20:00 Japoniar bonbak 20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa 20:00-22:00 Dantzaldia The Trikiteens taldearekin. 22:00 Zezensuzkoa 00:00-03:00 Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.
Larunbata 9 11:00 Saskibaloi partida (CBASK Altsasuko beteranoak Aguraingo beteranoak).
Domeka 10 animatu eta baserritarrez jantzi! 11:30-14:00 Haurrendako jolas-parkea, Jokulandia (puzgarriak, triziklo zirkuituoa). 12:00 Apar festa 13:00-14:30 Puro Relajo (musika emanaldia). 17:00-18:00 Bordetxe abereak (txipudian). 18:30 Futbol txapelketa (Ziordia, Sutegi, Uharte Arakil eta Altsasu).
Hemen dira Hiriberriko festak
Asteburuan, Etxeberrin festa!
Gazte eguna ospatuz abiatu ziren Hiriberriko festak, atzo. Etxajua 20:00etan lehertu zen, herri afaria eta elkartean dantzaldia izan zuten. Igandera arte zerekin gozatu izanen dute hiriberriarrek eta bisitariek.
Gaur hasi eta igandera bitartean festa nagusi izanen da Etxeberrin. Herritarrek eta bisitariek gustu guztietarako egitarauaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan.
Osteguna 7 Gazte eguna
00:00-02:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
20:00 Txupinazoa
02:00 Hau pena nik!
22:00 Herri afaria
Ziordiko Gazte Asanbladaren egitaraua Ostirala 8
00:00 Musika Txiteran. Seppo dj, karaokea eta photocall-a
Ostirala 8 12:30 Futbol partida 14:00 Herri argazkia eta brindisa 14:30 Herri bazkaria. Bazkaldu ondoren musika
18:30 Zizka-mizka gaztetxean.
16:30 Mus eta partxis txapelketak
19:00 Turrutxiki txaranga Herrian barna.
17:30 Haur jolasak eta kilikiak
Larunbata 9 20:00 Tokan 2 La Polla Bikoaren kontzertua. 01:00 Tatarika Tun! batukada.
20:00 Otamena 20:30 Dantzaldia Gabezin taldearekin 22:00 Zezensuzkoa 00:30 Dantzaldia Gabezin taldearekin 02:30 Urdaiazpiko jaurtiketa 04:30 Gaupasa Txiteran
Domeka 10
Larunbata 9
20:00 Japoniar bonbak
Krisi eguna
12:00 Puzgarriak
13:00 Dantzari txikiak (euskal dantzak).
20:00 Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa
Egun guztian edariak merkeago.
12:30 Bermuta Txiteran
17:00-18:30 Txirrindularitza proba (Burunda Ttk antolatuta).
20:00-22:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00 Presoen aldeko afaria.
14:30 Koadrilen bazkaria
04:00 Enzierriko 2.0
16:30 Puzgarriak
19:00 A cal y canto Kale antzerkia (Trapu Zaharra).
22:00 Presoen aldeko afaria
05:30 Festetan eroritakoei omenaldia
17:30 GurdiRocknda Elektroestokadarekin
22:00 Zezensuzkoa
20:00 Otamena 20:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin
Intxostia festara Irail hasierako hitzorduari hutsik egin gabe, seigarren urtez jada, hemen dira Intxostiako festak. Altsasuko zabalguneko festen erdigune bihurtuko da, atzera ere, Zumalakarregi plaza. I. Kalderete lehiaketako parte-hartzaileak izanen dira festa abiatuko dutenak, eguerdiko etxajuaren
aurretik. Ondoren, ordu txikiak arte izanen da zerekin ase. Intxostia auzoko festen antolatzaileek herriko hainbat establezimenduren laguntza izan dute.
Egitaraua 12:00 Txupinazoa. 12:15 Puzgarriak. 12:15 Iskiza taldearen saioa. 13:00 Mexikoko doinuak.
22:00 Zezensuzkoa 00:30 Dantzaldia Tximeleta taldearekin 14:30 Kalderete lehiaketa. 17:30 Jolas parkea.
13
00:30 Mozorro festa 04:30 Gaupasa Txiteran
Igandea 10
Ostirala 8 10:00 Hamaiketakoa 12:00 Meza 14:00 Txupinazoa 14:30 Paella herrikoia. Jarraian... Bertsolariak eta herri-kantak. 19:00 “Harrapatuko zaitu!” eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta. 20:15 Dantzaldia Felix dj-rekin. 21:30 Pintxo potea Eta atzera pausua: hirugiharra, txistorra, Tortilla eta goxoen dastaketa. 22:30 Dantzaldia Felix dj-rekin
Larunbata 9 11:00 Etxez-etxeko erronda Irurtzungo trikitilariak alaituta. 17:30 Herri kirolak 19:30 “Harrapatuko zaitu!” Eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta. 20:00 Zumba Los Andus-ekin. 21:00 Dantzaldia Los Andusekin. 21:30 Zezensuzkoa 22:00 Herri-afaria 00:30 Dantzaldia Los Andusekin. 04:30 Aulkien jokoa
Igandea 10 10:30 Mus azkarra, txapelketa 12:30 Pilota partiduak 14:30 Herri bazkaria eta gazta jokoa 16:30 Dantzaldia Los Andusekin.
18:00 Antzon magoaren erakustaldia.
13:00 Kalejira Jarauta 69rekin
19:30 Josetxo taldearen emanaldia.
17:00 Haurren antzezlana eta txokolate-jana.
19:30 “Harrapatuko zaitu!” Eta Etxeberriko kilikiak, txistulariek alaituta.
22:00 Garabatos taldearen kontzertua.
18:00 Bingoa
20:00 Txokolate-jana
23:15 Zezensuzkoa.
18:30 Dantzaldia Anitaren Bilobekin
23:45 Josetxo taldearen emanaldia.
20:00 Otamena
20:30 Txerrikume, gazta, Martija eta Anaitasunaren kamiseten zozketa
21:00 Zezensuzkoa.
22:00 Hau pena nik!
14
ganbazelaia
ostirala 2017-09-08 guaixe
agenda Emaiguzue zuen ekitaldien berri. gutunak@guaixe.eus
ostirala 8 Altsasu Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute Udalak eta mugimendu feministak. Aurretik izena eman: berdintasuna@altsasu. net edo 948 564 823. 17:00etatik 21:00etara Garbitoki eraikinean. Etxarri Aranatz Beilatokia toki egokian. Nahi izanez gero posible da kontzentrazioa. Kale Nagusiko 7. zenbakiaren parean, 19:00etan. Arbizu eta Etxarri Aranatz Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioak. Plazan, 20:00etan. Altsasu Altsasukoak aske kontzentrazioa. Udaletxe parean, 20:00etan.
Larunbata 9 Altsasu Altsasutik Gasteizko urtegira 103 km-ko joan-etorria eginen du zikloturista taldeak. Baratzeko bide plazako lokomotoratik, 09:30ean. Altsasu Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute Udalak eta mugimendu feministak. Aurretik izena eman: berdintasuna@altsasu. net edo 948 564 823. 10:00etatik 14:00etara, Garbitoki eraikinean. Arbizu Pirata garrapata. Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna. 18:00etan, Olatzea ondoko zelaian. Altsasu Erkudengo Ama abesbatzaren kantu-erronda. 20:00etan, herrian barna Foru
plazaraino. Arbizu Ander Gartziaren, Mikel Gartziaren eta Joan Floresen kontzertu akustikoa. Arratseko hotsak zikloa despedituko dute. 20:30ean, Olatzea hoteleko terrazan. Altsasu Black is beltza dub sessions, elkartasun kontzertua: Fermin Muguruza+Chalart 58+Matah. Sarrerarik ez baduzu, Baratzekobide plazako karpan zuzenean ikusteko aukera. 21:00etan, Iortia kultur gunean.
eta Dietetika Akademiako presidentea), Carlos Sabater (dokumentalaren zuzendaria) eta Aritz Ganboa (artzaina eta dokumentaleko kolaboratzailea). 20:00etan, kultur etxean.
altsasuko udala
altsasu Festetako kartel lehiaketara aurkeztutako lan guztiak erakusketan ikusteko aukera izanen da. Iortia kultur gunean, agorrilaren 28tik irailaren 10era, 09:00etatik 14:00etara.
zorion agurrak
Igandea 10 Altsasu Altsasutik San Julian eta Marutegira 42 km-ko joan-etorria eginen du Barranka txirrindulari klubeko mendi-bizikleta taldeak. Baratzeko bide plazako lokomotoratik, 09:00etan klubeko bajeratik. Arbizu Ubeldera bisita, Asun Berastegi biologoak gidatua. 11:00etan, plazan. Altsasu Obra de Dios antzezlana. Mariano Peñak, Chema Rodriguez-Calderonek eta Bernabe Fernandez aktoreek jokatzen dute komedia. 19:00etan, Iortia kultur gunean. Altsasu Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioa. Foru plazan, 20:00etan.
osteguna 14 Irurtzun Elikadura iraunkorra dokumentala. Ondoren solasaldia: Giuseppe Russolillo (Espainiako Nutrizio
Nagore Ruiz de Galarreta Comín Zorionak polit hori! Hoberena opatzen dizugu zure urtebetetzean. Aiton-amonak, ama, aita eta osaba. Muxu asko
Nagore Ruiz de Galarreta Comín 5 urte printzesa!!! ZORIONAK Etxarri Aranazko familiaren partez.
Intza ZORIONAK Intza!!! 3 urterekin gure neskatila txikia handitzen ari da! Ongi pasa Maritomasa eta muxu handi bat zure famili guztiaren partez!
Fernando Amillano ZORIONAK Pibe!!! Atxirrijarrimurrriiii zure kuadrillaren partez, ondo izan eta disfruta ezazu aspaldiko garietan bezala!
Miguelo ZORIONAK MadMax!!! 40 urteko zakua jaso duzu jada. Zure kuadrillak festetan zure eskuzabaltasuna jasoko duelakoan, ondo pasa eta aurrio!
objeKtibotik Eskenatokia, intxaurrondoa eta kioskoa Altsasun eskenatokiaren muntaketa tokatzen den aldi oro pizten da eztabaida. Plazaren elementuen kokapenari so eginez gero (kioskoa erdian, zuhaitza eskenatoki aurrean) argi dago enbarazo egiten dutela eskenatoki gaineko ikuskizunak behar bezala ikusteko.
guaixe
GANBAZELAIA
guaixe 2017-09-08 ostirala
jaiotzak / ezkontzak / heriotzak
iragarki sailkatuak lana negozioak lan eskaintza Ramos Industrial: PCL-en programatzaile baten bila gabiltza. Programatzen eta makinak martxan jartzen esperientzia eskatzen dugu. CV eskura eman bertan. Konfidentzialtasuna bermatuko da. oharrak Etxarri Aranazko jubilatuen bidaia. Irailaren 26an, asteartean, Donostiako San Telmo museoa bisitatuko dute. 8:00etan abiatuko dira. Izena eman nahi duenak Gure Ametsa elkartetik pasa beharko du. Otaiko ermitaren alde. Eraikina konpontzeko diru bilketa egiten ari dira. Ekarpenak parrokian edo herriko banku eta kutxetan zabaldutako kontuetan sartu daitezke. Auzolana Josefina Arregui klinikan. Parte hartu nahi dutenek 948 56 38 50 (klinika) edo 689 03 51 02 (Patxi) telefonoetara hots egin dezatela. Enplegarritasuna hobetzeko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua. Sakanako Enpresarien Elkarteak langabeei eta lan bila dabiltzanendako aholkularitza zerbitzua da. Harremanetarako, 948 468 307 telefonoa.
Josefina Arregui klinikako bazkidea izan nahi baduzu, urtean 12 euro edo nahi duzun kopurua eman dezakezu. Informazio gehiago amigosjosefinaarreguilagunak@ gmail.com edo amigosjosefinaarreguilagunak. blogspot.com Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostua sortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honako laguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektua garatzea, enpresa sortzea edota martxan dagoen jarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 5 6 70 10, sakana@cederna.es edo sakana.admon@cederna.es Euskaldun bat euro bat. Nafarroako erresumakoa izan zen Baigorriko Etxauzia gaztelua euskaldunentzat erreskuratu nahi da. Nafartarren eta euskaldun guztien etxea izan dadin. Gure kultura, ekonomia, historia eta mugaz gaindiko harremanak antzinarazteko gunea bizia. Informazioa www.euskaldunbateurobat.com. Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpaina. Informazio gehiago: www. euskonews.com/laguntza, euskonews@euskonews. com, 943 32 22 94 Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denon laguntza behar dugu, lagun-
Nabarmendu zure iragarkia Tamaina berria. Galdetu prezioa.
du zabaltzen eta finantzatzen: http://goteo.org/ project/zu-gabe-ezin GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan, Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioa jasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera… Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisia duen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korronte honetan sartu dezake dirua: ES33 2100 5365 2301 0002 9770. opatutakoak / galdutakoak galdutakoak Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta mikilak: 19. Belatitakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.
eskelak oroigarria
jaiotzak · Salma Abatal Boudraa, ekainaren 25ean Arbizun. · Haize Razkin Richard, uztailaren 1ean Arbizun. · Iradi Bakaikoa Hualde, uztailaren 29an Arbizun. · Uxue Etxetxikia Leitza, abuztuaren 14an Arbizun.
Txuma Goikoetxea Nadal
EZKONTZAK
· Cristina Moreno Igoa eta Iñaki Eskirotz Etxeberria, abuztuaren 30ean Etxarri Aranatzen. · Xabier Lopez Saez de Asteasu eta Maria Razkin Galan, irailaren 1ean Altsasun.
Zurekin gozatutako momentu guztiekin, far eginen dugu.
HERIOTZAK Zure kuadrila "los julais"
· Carmen Mendinueta Ijurra, abuztuaren 13an Arbizun. · Juan Lakuntza Andueza, abuztuaren 29an Arbizun. · Jesus Maria Goikoetxea Napal, irailaren 3an Altsasun. · Victor Markinez Fernandez, irailaren 5ean Olaztin.
Altsasun, 20170ko irailaren 4ean
urteurrena
Informazio hau epaitegietan eta udaletan jasotzen da. Agertu nahi ez duenak, han jakinarazi dezala..
Txaro Cerdán Calvo IV. urteurrena
Gure artean zaude. Maite zaitugu. Etxekoak
www.iragarkilaburrak.com
Altsasu
Nabarmendu zure iragarkia Tamaina berria. Galdetu prezioa.
Eskelak jartzeko: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus Eskelen tarifak: 50,82 € / 96,80€ / 130,68 € prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00ak baino lehen.
948 564 275 948 564 275
eguraldia asteburuan iragarkia jartzeko: 948 564 275 iragarkiak@guaixe.eus www.guaixe.eus/iragarkiak • Asteazkeneko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu. • Guaixek ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen
gorabeheren erantzukizunik. Ordaintzeko atalak: • Etxebizitza Saldu/Errentan. • Lokalak Saldu/Errentan. • Irakaskuntza ("partikularrak") eman. • Salmentak, erosketak eta trukeak. • Iragarkiak Guaixe paperean eta Guaixe. eus-en argitaratuko dira. • Aste batez 3 euro, bi astez 6 euro eta hiru astez 8 euro (BEZ barne). • Epea: aste bereko asteazkeneko 13:00ra arte.
Ostirala, 14
Min.
10o
Larunbata, 15
Max.
22o
Ia hodeirik ez dugu ikusiko baina tenperaturak ez du gora egingo asko ere. Eguzkia sartuta, hotza gauerako.
Min.
13o
Igandea, 16
Max.
20o
Giroa nahasia, euria eta eguzki-tarteekin. Tenperatura aurreko eguneko tankerakoa.
Min.
11o
Astelehena, 17
Max.
21o
Ez dira zaparradak espero, baina hodeiak ugarituko dira. Tenperaturak berdin jarraituko du.
Min.
14o
Max.
18o
Aurreko egunetako joera mantenduko da. Tenperaturak zertxobait behera egingo du.
15
16
kirolak
ostirala 2017-09-08 guaixe
Mundialetan proba gehiago ditu jokoan iturmendiarrak. espainiako irristaketa FED.
Joseba Fernandezen mundialak: brontzezko eta zilarrezko bana World Roller Games mundialetan 500 m esprintean eta 300 m erlojupekoan lortu ditu dominak IRRISTAKETA
Ekhi Congil Mendiola monozikloarekin lokatzean. utzitakoa
EC Unicycling: Congilek lau domina ekarri ditu Udan EC Unicycling, Europako Monoziklo Txapelketa jokatu da Herbehereetan. Bertan aritu da Ekhi Congil. Lau dominekin itzuli da txapelketatik eta bizitako esperientzia “bikaina” izan dela dio etxarriarrak txirrindularitzA / monozikloa
Garilaren 28tik agorrilaren 6ra bitartean Europako Monoziklo Txapelketa jokatu zen Herbehereetako Sittard-Geleen hirian, EC Unicycling proba famatua. Bertan aritu zen Ekhi Congil Mendiola etxarriarra. Gurpil bateko bizikletarekin antolatzen den proba garrantzitsuena da EC Unicycling, eta lasterketa izateaz gain, monozikloan ibiltzen direnen bilgune nagusienetakoa da. Probara bi monoziklo eraman zituen Congilek. Proba zabaltzeko, monoziklistek desfilea egin zuten Sittar-Gelleen herrian. “Atera kontuak, Europa guztiko 700 monoziklista ginen eta Penintsulatik 3 lagun soilik ginen han, 2 soriarrak eta Euskal Herriko bakarra, ni. Lehenengo txapelketa nuen, eta, gauzak horrela, tropelean sartu ninduten lehenengo frogan, 10 kilometrotakoetan. Ahal nuen guztia eman nuen. Nire lasterketan lehenengo gelditzeaz gain, Europako bigarrena klasifikatu
nintzen. Egundoko poza hartu nuen eta, horri esker, hurrengo lasterketetan azkarrenekin batera lehiatu nintzen” azaldu du Ekhi Congilek.
Dominaz lepo itzuli da Horrela, azkenean Europa mailako lau dominarekin itzuli zen etxera Ekhi Congil: zilarrezko hiru –1 km, luzera-jauzia eta Ciclo Cross–, brontzezko bat – maratoia– eta bosgarren postu bat, Cross Countryan. Horretaz gain, bere mailan, 19 urtez azpikoan eta 21 urtez azpikoan, urrezko hiru domina lortu zituen. Baina, akaso, etxarriarra bizitako esperientziarekin etorri da kontentuago lortutakoarengatik baino. “Europako txapel-
"europa guziko 700 monoziklista ginen txapelketan, penintsulatik soilik hiru"
keta ez da txapelketa soila, monoziklistekin eta aldi berean lagunekin egoteko momentuak esperientziaren parte handia baitira. Azken finean, monoziklismoa gero eta gehiago hedatuz doan arren, ez gara nahi bezainbeste topatzen eta elkarren arteko “premia” handia dugula esango nuke. Esperientzia ikaragarria izan da eta berriz ere errepikatzeko irrikan nago. Hurrengo ametsetako helmuga Hego Korea (Seul)! Ea Mundu Mailako Txapelketa horretarako laguntzaren bat lortzen dudan…” dio Etxarriko monoziklistak.
Laguntzagatik eskertua Etxarriarrak egitasmoa aurrera ateratzeko jasotako laguntza eskertu du. “Ama, amiña, Zugaitz Ayuso nire monozikloaren teknikaria, Carlos Medina, monociclos.com, Barranka BTT Taldea, Siitarden lagundu ninduten antolatzaileak eta monoziklista eta monoziklista ez diren lagun asko. Guztiei mila esker!”
Irailaren 10era bitartean World Roller Games edo Munduko Irristaketa Txapelketak jokatzen ari dira Txinan, Nanjing hirian. Irristaketako 10 modalitate daude jokoan eta 50 federazioko 4.000 kirolari ari dira lehiatzen, tartean Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarra.
tu zuen eta, azkenean, hirugarrena sailkatu zen iturmendiarra eta brontzezko domina jantzi zuen. Eta asteartean 300 m erlojupekoan probako bigarren denbora onena egin zuen Ioseba Fernandezek eta zilarrezko domina lortu zuen.
Sasoi betean Esprinta eta erlojupekoa Astelehenean abiadura irristaketako 500 m esprint proba jokatu zen. Proban laugarrena sailkatu zen Fernandez, baina epaileak Kolonbiako selekzioak egindako erreklamazio bat onar-
Ioseba Fernandez maila bikaina ematen ari da. “Ongi entrenatuta, nire ibilbideko une hoberenetako batean iritsi naiz Txinara eta konfiantzarekin nago”. Txinara iristerakoan esandakoak egiaztatzen ari da iturmendiarra.
Josu Etxeberria Itaroa Challengeko liderra da Nafarroan jokatutako junior mailako probek puntuatzen dute. Ailetz Lasa bosgarrena da txirrindularitzA
Itaroa Challenge sariak junior mailako Nafarroako lasterketak puntuatzen ditu. Villatuerta, Tafalla, Altsasu (2), Lizarra (2), Goldaraz, Bera, Zangoza, Galar, Aiegi, Iturmendi, Iruñeko Itzulia, Villatuerta, Obanos eta Deikazteluko lasterketak kontuan hartuta, Interporst Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra da Itaroa Challengeko liderra, 259 punturekin. Quesos Albenizko Ailetz Lasa bosgarrena da (158 puntu), Iñigo Fernandez (Q.A.) 7.a (158 puntu), Beñat Etxezarreta (I.I.) 12.a, (59 puntu),
Hodei Zia (Q.A.) 19.a (20 puntu), Xabier Mauleon (I.I.) 21.a (16 puntu) eta Imanol Galarza (I.I.) 25.a (4 puntu).
Lukinek utzitakoa Asteburuan juniorrek eta bigarren urteko kadeteek lasterketa izan zuten Lukinen. Bertan aritu ziren gure txirrindulariak. Juniorretan, besteak beste, Ailetz Lasa 5.a sailkatu zen, Josu Etxeberria 6.a, eta Iñigo Fernandez 7.a. Eta bigarren urteko kadeteetan Urko Gorriti 3.a sailkatu zen.
kirolak
guaixe 2017-09-08 ostirala
I. Tritoienan 100-150 korrikalari espero dituzte bihar. Beriain Unanutik igoko dute, ez Uharte Arakildik. Uharte-beriain km bertikala
I. Tritoiena mendi lasterketa: dena prest Bihar, larunbatean, 9:30ean, Arbizuko Ekokanpinetik. Ergoienako hiru herriak eta San Adrian, San Pedro eta San Donato ermitak batzen dituen lasterketak 30 km ditu, baina ibilbide laburra egiteko aukera ere badago (15 km) mendi lasterketak
Sakanako mendi lasterketen eskaintza zabaldu egin da, bihar I. Tritoiena mendi lasterketa jokatuko baita Ergoienan, 9:30ean Arbizuko ekokanpinetik abiatuta. 30 km eta 1.800 metro desnibeleko proba luzea izango da, tartean Beriain igo eta jaisteko. Ibilbide erdia egitea da beste aukera (15 km). Kasu honetan ez da Beriain igoko.
Probaren antolatzaileak Ergoienako Udala, Arbizuko ekokanpina eta Dantzaleku Sakana Atletismo Kluba dira, makina bat babesleren laguntzarekin. “Lasterketa antolatzearen ideia Unanuko festetan sortu zen. Ergoienako alkate Joseba Imazekin hitz egiten ari ginen, eta Ergoiena ezagutarazteko bertako ibilbide eta xendetatik men-
Uharte finalerako sailkatu da Otadiko Kristo Deuna Torneoan Bihar, larunbatean, 22:00etan, Errekak eta Oberenak bigarren finalerdia jokatuko dute, Burundan pilota
Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako XLVIII. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa larunbatean hasi zen. Hasteko, Pilotajaukuko Ulaiarrek eta Olaizek 18 eta 15 irabazi zieten Zubiriari eta Gonzalezi.
Torneoko lehen finalerdian, lau t´erdian, Uharte Iruñeko Espinal izan zen nagusi. 18 eta 4 hartu zuen menpean Olano, (Irurtzun), 26 minututan. Buruz buruko partidan Irurtzunek berdintzea lortu zuen, Alberto On-
goiena ezagutaraztea. Ibilbide eta ederrak ditu eta turistikoki oso erakargarria da, askorendako oharkabean pasatzen dena” azaldu du Kepa Lodik. Beste helburu bat Beriainek mendi lasterketa izatea da. “Uhartekoa ez da mendi lasterketa bat, km bertikal bat baizik. Horren ezaguna izanda Beriainek mendi lasterketa ez izateari bueltak ematen hasi ginen eta, azkenean, animatu gara eta I. Tritoiena mendi lasterketa antolatu dugu” gaineratu du. Horretaz gain, euskara eta xendazaletasuna bulkatu nahi dute. “Ergoienan xenda ibilbide zoragarriak daude. Ibilbideak egin daitezke, artzainena adibidez… aukera turistiko handiak daude eta badakigu administrazioetan ere gaia aztertzen ari direla” nabarmendu du antolatzaileak. Zergatik Tritoiena? “Jende guztiak galdetzen digu. Ergoienako hiru herrietatik –Lizarraga, Dorrao eta Unanu– eta hiru ermitatik –San Adrian, San Pedro eta San Donato– pasatzen delako. Ergoienan ez dago azpiegitura egokirik halako lasterketa hartzeko eta, horregatik, Arbizuko ekokanpina izango da irteera eta helmuga” azaldu digute antolatzaileek.
Lizarragako tunela, Andia eta Beriain
mugara iristeko ( 30 km eta 1.800 metroko desnibela). Bestalde, eta jendeak eskatuta, ibilbide erdia egiteko aukera dago. Unanura iristerakoan, Beriainera igo beharrean, zuzenean ekokanpinera joanez (15 km). Ibilbidean barna 7 hornidura gune jarriko ditu antolakuntzak.
Azoka eta omenaldiak Lasterketa burutzen den bitartean, Arbizuko Ekokanpingak eguerditik aurrera azoka hartuko du. 14:00ak inguruan sari ematea izango da eta bertan omenaldia egingo zaie Unanuko Joxe Mari Mercero korrikalari beteranoari eta Maitane Txueka korrikalari arbizuarrari. “77 urterekin lasterketetan parte hartzen jarraitzen du Mercerok, sekulako mailarekin. Eta Chueca emakume korrikalarietan aitzindaria izan da Sakanan, 3 aldiz aritu da Zegama-Aizkorrin, Saharako lasterketan aritu da… Omenaldia merezi dute” adierazi dute antolatzaileek.
Bildutakoa Motxila 21 taldera I. Tritoiena mendi lasterketak elkartasun proba izan nahi du. Horrela, izena ematean jasoko den dirua eta egunerako propio atera diren kamiseten salmentatik ateratakoa (10 eurotan jarriko dira salgai kamisetak) down sindromea duten musikariek osatutako Motxila 21 taldera bideratuko du antolakuntzak. Bertako kide da Aintzane Lizarraga dorrobarra.
Ekimenarekin hainbat helburu lortu nahi dira. “Batetik, Er-
Arbizuko ekokanpinetik aterata, Lizarragara joko dute korrikalariek, tuneletik gora eginez, Andia mendi ertzean buelta ederra egiteko. Aitzorrotzetik jaitsita, Dorraura iritsiko dira eta handik Unanura joko dute, segidan Beriain igotzeko. Beriainen, Uharte Arakilgo portutik jaitsiko dira, eta Beriain magaletik Arbizuko Ekokanpineko bidea hartuko dute, hel-
gayk, 23 minutu eskasetan, Uharte Iruñeko Etxeberria 5 tantotan utzi baitzuen. Baina binakakoan Yoldik eta Peñasek (Uharte) ikusgarri jokatu zuten eta 22 eta 7 hartu zituzten menpean Ollo eta Azanza (Irurtzun). Beraz, Uharte Iruñea Altsasuko festetan jokatuko den final handirako sailkatu da. Bihar, beste finalerdia jokatuko dute Errekak eta Oberenak. Errekan Gorriti uhartearra ariko da eta Oberenan Ansa altsasuarra.
Ongayk ikusgarri jokatu zuen, baina bere kluba tornetotik kanpo geratu da. sda
di lasterketa egitea ideia polita izango litzatekeela otu zitzaigun” adierazi digu Kepa Lodik, ekokanpinaren inguruan ibiltzen den antolatzaileetako batek.
Helburuak: Ergoiena ezagutarazi eta Beriain mendi lasterketetan sartu
17
izena emateko: 848 470 922 telefonoa edo rockthesport. com. web gunea. prezioa: 13 euro
18
kirolak
ostirala 2017-09-01 guaixe
Altsasuko festetakoak aurkeztu ditu SDAk Sociedad Deportiva Alsasuak 28. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa eta 88. Altsasu Txirrindularitza proba antolatu ditu Altsasuko festetarako. Aurreko ostiralean egin zuten aurkezpena, Ruben Goñi eta Javier Ollo bertan zirela pilota/ txirrindularitzA
Beñat, txapela jasotzerako orduan, Usurbeko froga irabazi eta gero. goierriko hitza
Ostiralean Sociedad Deportiva Alsasua (SDA) elkarteko presidente Jone Fresnedak eta elkarteko juntako kide Mañu Navarrok eta Felix Mazkiaranek SDAk festetan antolatuko dituzten bi kirol ekitaldi aurkeztu zituzten: irailaren 15ean jokatuko den LXXXVIII. Altsasu Txirrindularitza proba eta aurreko larunbatean hasi eta irailaren 15ean despedituko den XXVIII. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa. Haiekin batera Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren zuzendari Ruben Goñi eta Altsasuko alkate Javier Ollo izan ziren agerraldian.
Beñat Katarain lehena Usurben eta zazpigarrena Ttutturren Bezperan Ttutturren 7.a izan eta gero, hurrengo egunean Usurbeko proba irabazi zuen mendi lasterketAk
SDAko eta instituzioetako ordezkariak aurkezpen agerraldian. guaixe
Otadiko Kristo Deuna Torneoa, berrikuntzekin XXVIII. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoan formatu berriaren alde egin du SDAk eta lau kluben arteko txapelketa izango da aurtengoa: Uharte Iruñea, Irurtzun, Oberena eta Erreka. Aurreko larunbatean lehen finalerdia jokatu zen eta Uharte Iruñea gailendu zitzaion Irurtzuni. Beste finalerdia bihar jokatuko da, 22:00etan, Burundan, eta Oberena eta Doneztebeko Erreka lehiatuko dira, 3 partidetan: lau t´erdian, buruz buru eta binaka. Final handia irailaren 15ean jokatuko da.
Altsasu txirrindula probaren 88. edizioa Felix Mazkiaranek eman zituen LXXXVIII. Altsasu Txirrindularitza probaren xehetasunak. Irailaren 15ean jokatuko da, goizeko 10:00etan SDAren egoitzan hasita. Altsasuko Udalaren eta hainbat entitate eta babesleren laguntza izan du klubak. Afizionatuen mailako eliteak eta 23 urtez azpiko txirrindulari onenak lehiatuko dira, lasterketak Euskaldun Torneoa erabakiko duelako; torneo entzutetsu honetarako puntuagarria den azken proba da Altsasukoa.
"aldaketa handiak egon dira taldean eta gure lehenengo helburua mailari eustea da" Bestalde, Estatuko proba beteranoena da Altsasukoa; Espainiako Vuelta bera baino zaharragoa. Aurten 88. edizioa da eta probak 124,3 km ditu. Urte luze hauetan gerora txirrindulari handiak izan direnak aritu dira Altsasun: Valverde, Indurain anaiak eta beste asko. Iazko aldaketak oso begi onez ikusi ziren, eta horregatik antolatzaileek, aurreko urtean bezala, lasterketa herritik ahal den gehienetan pasatzearen alde egin dute, “lasterketa festetan gehiago txertatzeko eta probak festetan eta herrian presentzia handiagoa izateko”. Horrela, txirrindulariak Altsasutik 10 aldiz pasako dira guztira eta Altamira bost aldiz gainditu beharko dute. Horretaz gain, Urdiaindik igerilekuetako bidea hartuko dute hirutan, San Pedrotik Altsasura heltzeko.
Goñi proba historikoak aurkezteagatik “oso pozik” Ekitaldian Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari Ruben Goñi izan zen. Etxeberrikoak azaldu zuenez, “oso pozik nago Altsasu Kirol Elkarteak antolatutako bi proba hauen aurkezpenean, aipatu bi proba hauek historikoak direlako. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako 28. edizioa da honakoa, eta txirrindulari afizionatuen Altsasu lasterketako 88. edizioa. Atera kontuak. Horregatik, proba hauek aurkeztea ohorea da”. Goñik Altsasuko Kirol Elkartearen eta Altsasuko herriaren “parte-hartzea” azpimarratu nahi izan zuen. “Parte-hartze horrengatik irauten dute bi proba hauek. Jarraitu dezatela parte-hartze hori bulkatzen eta kirola sustatzen, gazteen artean bereziki, gazteendako kirola oso onuragarria delako. Bestalde, gazteak ere joan daitezela erreleboa hartzen, klubetan laguntzen eta inplikatzen. Kirol Institutuaren lana kirol ekitaldiak sustatu eta antolatzen dituzuenak laguntzea eta babestea da, eta horretan jarraituko dugu” gaineratu zuen Ruben Goñik.
Asteburu honetan fin ibili dira gure mendi korrikalariak. Larunbatean, Intzan, Intza-Ttutturre Km Bertikala jokatu zen. Intzatik abiatuta, Ttutturre gainera heltzea zen erronka (3,8 km). 129 korrikalarik osatu zuten proba eta Aitor Osa debatarrak hegan egin zuen (35:48). Ia bi minutu atera zizkion Xabier Macias irundarrari (37:44). 12 sakandarrek lortu zuten Ttutturre gainera iristea eta azkarrena Beñat Katarain izan zen (40:16). Lakuntzarra zazpigarrena izan zen klasifikazioan eta Mikel Rubio irurtzundarra hamargarrena (41:55). Emakumezkoetan Maider Fraile uhartearra izan zen nagusi (46:09). Hiru minutu pasa atera zizkion Izaskun Zubizarretari (49:29). Erkuden San Martin zazpigarrena sailkatu zen (56:41). Hurrengo egunean Usurbeko igoera jokatu zen Beasainen, 4,7 kilometroko aldapa gogorreko lasterketa. Bezperan Ttutturren zazpigarrena izan eta gero, Beñat Katarainek dena eman zuen eta azkarrena ailegatu zen Usurbera (23:00). Koldo Agirre bigarrena sartu zen, 25 segundora. Emakumezkoetan, Ane Iturria izan zen lehena (26:23).
Beriain Km Bertikala eta Olatzagutia-Urbasa ate joka Uharte-Beriain Km Bertikala irailaren 24an eta Olatzagutia-Urbasa irailaren 30ean izanen dira. (Izena: www.kirolprobak.com eta www.herrikrosa.eus)
Ttutturrek eta Usurbek utzitakoa Sakandarrak Intza-Ttutturre bertikalean 1. Aitor Osa (Deba.): 35:48 7. Beñat Katarain (Lak.): 40:16 10. Mikel Rubio (Irur.): 41:55 13. Aritz Munarriz (Etx.): 42:34 65. Mikel Lakuntza (Alts.): 50:47 68. Joxan Salgado (Alts.): 51:07 74. Fran Araña (Arb.): 51:56 76. Fermin Azkargorta (Itur.): 52:14 88. Jose Javier Beregaña (Uhar.): 53:24 94. Joseba Galarza (Iturm.): 54:10 108. Erkuden San Martin (Etx.): 56:41 112. Araitz Jaka (Etx.): 58:27 124. Sergio Goñi (Olaz.): 1:08:16 Sakandarrak Usurbeko igoeran 1. Beñat Katarain (Lak.): 23:00 41. Leire Palacios (Alts.): 31:05 55. Jon Etxeberria (Etx.): 35:48
kirolak
guaixe 2017-09-01 ostirala
19
Mulierrek ligari ekin dio, lau sakandarrekin
IMQ Kopa: Lagun Artea eta Etxarri, lehenengo derbia
Emakumezkoen Futboleko 2. mailako Mulier talde nafarrean dabiltza Ane Cantero, Irati Igoa, Aroa Cerezo eta Maitane Vilariño sakandarrak. Cantero aurretik zegoen taldean, baina beste hirurek aurten debutatu dute
Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek irailaren 17an ekingo diote 2017/2018 preferente mailako ligari, baina aurretik IMQ Kopan parte hartzen ari dira. Horrela, aurreko ostegunean, Bidezarra taldeari 1 eta 2 irabazi zion Lagun Arteak, Ruiz de Escuderok eta Erdoziak sartutako golekin. Eta igandean, Lagunak B taldearen kontra bana berdindu zuen Lagunek. Lakuntzarrak aurreratu ziren, Beorlegik sartutako golari esker, baina bigarren zatian Garcesek berdinketaren gola sartu zuen,
penaltiz, eta bana berdindu zuten bi taldeek. Bestalde, Etxarri Aranatzi 0 eta 2 irabazi zion Bidezarrak. Etxarriko atezaina erretiratu egin behar izan zen eta berehala sartu zuen gola Bidezarrak. Bukaerara aldera bigarrena lortu zuten. IMQ Koparen barruan, igandean Lagun Artearen eta Etxarriren arteko derbia hartuko du Lakuntzako Zelai Berrik. Denboraldiko lehen derbi honetan, taldeek ligarako zein aldaketa egin dituzten ikusteko primerako aukera da igandekoa.
Kirol eskaintza zabala Ziordiko festetan
Urbasa Karst orientazio proba Urbasan
Asteazkenean hasi ziren Ziordiko festak, igandera arte iraunen dutenak. Atzo, Ziordiko II. Haur Lasterketa antolatu zuten. Gaur, ostiralean, 17:30ean, Sakanako pilotarien arteko pilota partidak izango dira. Eta larunbatean, eskaintza bikoitza izango da. Goizeko 11:00etan saskibaloi jokalari beteranoen arteko partida jokatuko da goizeko 11:00etan hasita. Altsasuko CBASK taldeko beteranoek Aguraingo beteranoak izango dituzte aurkari. Eta, arratsaldean, 17:00etan, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatutako eskolen mailako txirrindularitza proba jokatuko da; ginkana eta lasterketak izango dira.
Nafarroa Kirol Elkarteak antolatuta, asteburuan, irailaren 9an eta 10ean Urbasa Karst orientazio proba jokatuko da, aldi berean 8. eta 9. Ipar Liga orientazio proba eta 7. eta 8. O´Pyrene Liga izango dena. Bihar, larunbatean, hiruko taldeak osatuta, errelebo txapelketa egongo da jokoan eta igandean, aldiz, bakarkako proba. 200-500 partaide inguru espero dituzte, tartean sakandarrak. Proba hau aitzakia hartuta, Sakana Garapen Agentziak, Nafarroa Kirol Elkarteak eta Olaztiko Udalak oinarrizko orientazio ikastaroa antolatu dute. Arlo praktikoa bihar landuko dute, Urbasan, 11:00etan.
xakeA Xake Txapelketa azkarra igandean Altsasun
Iskiza taldearen erakustaldia
Altsasuko festen aurreko ekitaldien barruan Xake Txapelketa azkarra antolatu dute, igandean, goizeko 10:00etatik hasita, Altsasuko Gure Etxean. Laukia Xake Elkarteak antolatu du txapelketa. Partida azkarrak izango dira, 15 minutukoak. Tarte labur horretan hobekien ibiltzen direnak eginen dute aurrera.
Asteburuan Intxostia auzoko festak ospatuko dira Altsasun, Zumalakarregi plazaren inguruetan. Festen barruan Sakana Iskiza gimnasia erritmikoko taldeak erakustaldia eginen du. Larunbat eguerdian izango da Sakanako gimnasten erakustaldia, 12:15ean, Zumalakarregi plazan. Koreografia ederrak eskainiko dituzte.
futbolA
Asteburu honetan hasi da Emakumezkoen Futboleko 2. Mailako 2017/2018 denboraldia. Mulier talde nafarrean lau sakandar dabiltza lehian: Ane Cantero atzelari altsasuarra (1997-12-10), Irati Igoa aurrelari etxarriarra (2001-03-29), Aroa Cerezo atzelari lakuntzarra (2002-02-26) eta Maitane Vilariño erdilari olaztiarra (2002-06-30). Azken hirurek aurten debutatu dute taldearekin. Mulier taldeak aurreko ostegunean egin zuen denboraldiko aurkezpena. Taldea guztiz berritu da, 16 jokalari berri sartu direlako, Cerezo, Vilariño eta Igoa tartean. Horregatik, ez dute helburu zehatzik jarri. “Taldea sortzea eta egonkortzea, hori da gure nahia, indartsu izateko taldea sortzea. Azarotik aurrera ikusiko dugu zein izan daitekeen gure gailurra” adierazi zuen, aurkezpenean, Mikel Gonzalez taldeko entrenatzaile berriak.
Erregionaletik bigarren mailara, aldaketa handia “Aurten aldaketa handia egon da taldean jokalariei dagokionez, eta gainera entrenatzaile berriak etorri dira. Azken finean elkarrekin inoiz jokatu ez duten talde berri bat gara eta zelaian elkar ulertzeko eta gauzak ondo egiteko lan handia egin behar da. Oso talde gaztea osatu dugu, eta horregatik denboraldi honetan gure lehenengo helburua maila mantentzea da, eta hortik aurrera ahalik eta partida gehien irabaztea, sailkapenean ahalik eta postu hobean egoteko” azaldu digu Irati Igoa aurrelari etxarriarrak. Astean hirutan entrenatzen dute, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan, 20:30etik 22:00etara. “Aldaketa handia da erregional mailatik 2. mailara pasatzea, baina azkar ohitu gara. 2. maila serioagoa da” nabarmendu du etxarriarrak.
Igandean, 18:00etan, Lakuntzako Zelai Berrin jokatuko dute IMQ Kopako partida gure bi taldeek futbolA
kiroldegiA
"aldaketa handiak egon dira taldean eta gure lehenengo helburua mailari eustea da" Ligako lehen partidan Mulierrek Añorga izan zuen aurkari. Irati Igoa hasierako hamaikakoan atera zen, baina azken txanpan Sanchezek ordezkatu zuen. Aroa Cerezo ere hasieratik atera zen zelaira, baina gero Maitane Vilariñok ordezkatu zuen. Eta Ane Canterok ez zuen jokatu. Partida lehiatu eta entretenigarrian, bi taldeek aukerak izan zituzten baina baloia ez zen sartu. Bigarren zatian Irati Igoak aukera bikaina izan zuen, baina ez zuen borobiltzea lortu. Mulier hobekien zegoen tartean Añorgako San Adrianek gola sartu zuen. Mulierrekoek ez zuten behera egin eta lanean gogor jarraitu zuten. Partida bukatzear zegoenean Carlotak 40 metroko jaurtiketa eginda berdinketaren gol ikusgarria sartu zuen. Horrela,
puntu batekin abiatu dute liga Mulierreko neskek. Emakumezkoen 2. mailako sailkapenean Athletic B da liderra (3 puntu) eta Mulier 7.a da (puntu 1). Hurrengo jardunaldian Mulierrek Gasteizko
Mulier 2017/2018 Atezainak: Maialen Villanueva eta Nuria Rodriguez. Atzelariak: Ane Cantero, Aroa Cerezo, Ines Escribano, Irene Gaztelu, Josune Urdaniz, Naiara Sanchez, Olaia Brieba eta Ariana Montañés. Erdilariak: Aitana Zumarraga, Argiñe Iraizoz, Lorena Montañés, Maria Aizkorbe, Alba Gil, Carlota Ursua, Maitane Vilariño eta Naroa Perez. Aurrelariak: Irati Ros, Tamara Sanchez eta Irati Igoa. Entrenatzailea: Mikel Gonzalez, Alberto Perez de Ciriza eta Tomas Trigo.
orientazioA
gimnasia erritmikoA
20
kirolak
ostirala 2017-09-08 guaixe
Iribarren eta Juango, primerako botxalariak Irurtzungo Haur Botxa Txapelketa eurendako izan da, finalean Iago Albizuri eta Aitor Saralegiri 12 eta 10 irabazi eta gero. Guztira 6 taldek hartu zuten parte txapelketan. Aurki helduen Binakako Botxa Txapelketa hasiko da. botxA
Irurtzungo Iratxo elkarteak Haur Botxa Txapelketa antolatu zuen udan, agorrilean Iratxo elkarteko botxategian jokatu zena. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen jarraitzaile handiak dituena; Iratxokoek lan handia egiten dute kirol hau sustatzen, eta udan neska-mutikoen arteko txapelketa antolatzen dute jokoa erakusteko. Bada, aurtengo txapelketan 6 taldek hartu zuten parte: Julen Iribarren-Iñaki Juango, Iago Albizu-Aitor Saralegi, Mikel Arregi-Hugo Martirena, Aitor Gelbentzu-Lierni Gelbentzu, Luar Nagore-Mikel Saralegi eta Asier-Ametz. Hasieran ligaxka jokatu zuten taldeek eta ondoren aurre finalen txanda iritsi zen. Julen Iribarren eta Iñaki Juango sailkatu ziren finalerako, Mikel Arregi eta Hugo Martirenari 12 eta 6 irabazi ondoren. Beste finalerdian, Luar Nagoreri eta Mikel Saralegiri 8 eta 12
Basket Navarra taldekoak, entrenatzen. basket navarra
Puntako saskibaloia Altsasun: Basket Navarra vs Iraurgi SB CBASK taldeak antolatuta, bihar jokatuko da lagunarteko partida, 17:00etan, Zelandin saskibAloiA
Haur Botxan parte hartu duten neska-mutikoak. Gelbenzutarrak falta dira. iratxo
irabazi zieten Iago Albizuk eta Aitor Saralegik. Bukatzeko, finalean Julen Iribarrenek eta Iñaki Juangok txapelketa irabaztea lortu zuten, Iago Albizurekin eta Aitor Saralegirekin lehia estua izan eta
gero. 12 eta 10 gailendu ziren Iribarren eta Juango.
Binakako Txapelketa hastear Haurrena despedituta, hemendik gutxira hasiko da Irurtzungo Binakako Botxa Txapelkelta.
Saskibaloi zaleek galdu ezinezko partida dute bihar ikusgai. Altsasuko CBASK Saskibaloi Taldeak antolatuta, Espainiako Zilarrezko LEB Ligan jokatzen duen Iruñeko Basket Navarra taldeak aurten mailaz igo eta Urrezko LEB Ligan jokatuko
Imazdarrak txapeldun Tuterako I. Campoamor Triatloian triatloiA
Larunbatean I. Campoamor Triatloia jokatu zen Tuteran. Sakana Triatloi Taldeko kideak bikain ibili ziren. Aurrebenjaminetan Eneko Razkin 2.a sailkatu zen eta benjaminetan Ekain Imazek irabazi zuen, bere taldekide Alain Razkinen aurretik. Haurren nesken mailan Nahia Imazek irabazi zuen eta mutiletan Xabier Borrega 9.a sailkatu zen.
Goñi eta Arive ongi Garesen
areto futbolA Osasuna Magnak Nafarroako Kopako finala jokoan
automobilismoa Larunbatean IV. Garesko Rallysprinta jokatu zen. Beolak eta Iratzokik irabazi zuten (Mitsubishi Lancer Evo, 23:40). Etxeberriko Garikoitz Goñi eta Iñaki Arive (Renault Clio Sport) primeran aritu ziren: laugarrenak sailkatu ziren, euren mailan, 4. Klasean, lehenak (25:51). Iñigo Fernandez kopilotua eta Aitor Lozano 8.ak sailkatu ziren, 1 A mailan lehenak.
Nafarroako Kopako final handia jokatuko dute gaur, ostiralean, Osasuna Magnak eta Aspil Vidal Ribera de Navarrak Erriberriko kiroldegian, 20:00etan. Aurreko urtean ere bi taldeek jokatu zuten finala. Finalerdietan San Juan bidean utzi zuen Aspil Vidal Ribera de Navarrak (1 eta 4) eta Osasuna Magnak 1 eta 6 irabazi zion Kirol Sporti.
garikoitz goñi
duen Iraurgi SB talde gipuzkoarra izango du aurkari Zelandin. Aurreko denboraldietan Iñigo Zabalo altsasuarra Basket Navarra taldeko kidea zen, baina Iruñeko taldeak aurten ez dio kontratua berritu. Hortaz, ezingo dugu lanean ikusi.
Nahia Imaz, ahalegin betean. artxiboa
Bestalde, asteburuan jokatutako lagunarteko partidei dagokienez, Sabadellen kontra 1 eta 2 irabazi zuen Osasuna Magnak. Eric Martelek sartu zituen berdeen bi golak. Santa Colomatik, aldiz, punturik gabe etorri ziren, Catgas Energia Santa Colomak 8 eta 4 hartu baitzuen menpean Osasuna Magna. Dani Saldisek hat tricka sartu zuen (3 gol), eta Rafa Usinek beste gol bat, baina ez ziren nahikoak izan Catgas Energiak sartutako zortzirak berdintzeko.
kultura
guaixe 2017-09-08 ostirala
Muguruzaren musikaz elkartasuna adieraziz
Artzain Eguneko argazkirik onenak aukeratuta
Chalart 58 eta Matah lagun dituela Altsasuko Iortia kultur gunean ariko da bihar, 21:00etan. Ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen aldeko kontzertua da. Sarrerak agortuta, Baratzekobide plazako karpan jaialdia ikusteko aukera izanen da.
Uharte aRakil Uharte Arakilen Artzain Egunaren 50. edizioa ospatu zen agorrilaren 27an. Horrekin batera, Aralar Mendi elkarteak eta Guaixe astekariak argazki lehiaketa antolatu zuten. Artzaintzari eskainitako eguna islatzen duten 36 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak haiek aztertu eta gero Juan Carlos Irigoien Gorritik aurreneko saria jasoko du, bi pertsonendako asteburuko egonaldia hotel batean, Elaboración del queso argazkiagatik.
Altsasu Fermin Muguruzaren azken diskoak Black is beltza” ASM sessions Irun Lion Zion in DUB (Vol. II) izenburua du (2016, Talka Recordsen eta Kasba Music). Berak, Harkaitz Canok eta Jorge Alderetek egindako Black is Beltza komikiaren erakusketa Bartzelonan jarri izanaren harira sortutako diskoa da Muguruzaren lan berria. Izan ere, erakusketaren osagarri gisa antolatutako hainbat ekitaldi paralelo izan ziren joan den urteko udan. Horien artean Bartzelonako Arts Santa Monica zentroan egindako egonaldi artistikoa. Sortzaile irundarra Gerard Casajus, Chalart 58, musikari eta ekoizlearekin aritu zen. 2013an Manu Chaorekin egin zuten Jai Alai Katumbi Express biran elkar ezagutu zuten. Haiek sortutako dub oinarrien gainean abestu edo jo zuten, esaterako: Joan Garriga (La Troba Kung-Fu), Amparo Sánchez, Yacine Belahcene (Yacine & The Oriental Groove, Cheb Balowski), Madjid Fahem gitarrista (Manu Chao), Ander (Green Valley), BOCAdeBABA rap taldea, Amel Zen kantari aljeriarra, Maysa Daw Palestinako DAM taldeko abeslaria eta La Basu edota Aneguria euskal rap abeslariak. Muguruza Altsasura Chalart 58 eta Matah artistez lagunduta etorriko da. Biak ere La Kinky Beat taldeko kideak ziren, bateria eta abeslaria. Iortia kultur guneko 299 sarreretako bat lortu ez duenak musika jaialdia entzun eta ikusteko aukera izanen du. Izan ere, Altsasuko auzipetuen alde lan egiten duen plataformak Baratzekobide plazan dagoen karpan pantaila erraldoia jarriko du emanaldia ikusteko. Gainera, barra ere izanen da. Karpara sartu eta emanaldia segitzeagatik ez da ezer ez ordaindu beharko.
Aralar Mendi elkarteak eta Guaixe astekariak argazki lehiaketa antolatu zuten Artzain Egunaren 50. edizioan Bigarren saria, asteburuko egonaldia Sakanako landetxe batean, Cristina Urrozendako izan da, 50. urteurrena argazkiagatik. Azkenik, www.guaixe.eus web orriaren bidez publikoak 422 boto eman ditu eta 3. saria Mikel Ganboari eman dio. Gazta prestatzen izenburuko argazkiak bertako produktuen lote bat eman dio. Aralar Mendi Elkarteak eta Guaixe astekariak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak www.guaixe. eus web orrian daude ikusgai.
Argazki sarituak Fermin Muguruza "Black is Beltza" proiektuaren biñeta . utzitakoa
1. saria: "Elaboración del queso". lehiaketakoak
Abestia iragartzeko afitxa. @EntzunAltsasu
Altsasuko auziak kantua du Ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen askatasuna eskatu eta polizia muntaiak gelditzea eskatzen duen mugimendu zabalak badu bere kantua: Aurrera Altsasu. Atzo aurkeztu zuten Baratzekobideko plazan dagoen karpan. Han izan ziren Jon Maia letragilea, “gurasoen eta herriaren sentimenduak kontuan izanda”. Pello Reparaz da doinuaren egilea eta grabazio lanak antolatu dituena. Kantuaren eta bideokliparen aurkezpenean izan ziren, besteak beste, kantatzen parte hartu duten Evaristo, El Drogas, Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Juanra Kop eta Fer Estricalla, Miren Amuriza eta Julio Soto. Imanol Goikoetxea eta Fran Urias gitarrak jo dituzte kantuan. Programazioaz Reparaz arduratu da. Usurbilgo Higain eta Altsasuko Itxura estudioetan grabatu zituzten doinuak Fran Perezek eta Haritz Harreguyk. Bideoaz Taom estudioak, eta Pascal Etxepare aritu dira. Eta Iker Baxerri guztia koordinatzen aritu da.
21
2. saria: "50. urteurrena". lehiaketakoak
3. saria: "Gazta prestatzen". lehiaketakoak
22
Kultura
ostirala 2017-09-08 guaixe
Esateko asko duen Jainko sarkastiko eta ironikoa eszenan Altsasuko Iortia kultur gunean "Obra de Dios" antzezlana jokatuko dute igandean, 19:00etan.
Arratseko Hotsak zikloan aritu ziren Lur eta Luisillo. @Arbizunkulturaz
Ubelde festak astebururako egitaraua ekarriko du Arbizura Txotxongiloak eta musika izanen dira bihar. Eta ubeldera biologo batekin bisita gidatua eta aatea etzi arbizu Ubeldea gertu dutela, Arbizuko Udalak bi kultur eskaintza egin ditu biharko. Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen antzezlana eskainiko du Patata Tropikala antzerki laborategiak: Pirata garrapata. Hark munduan barna bidaia izugarriak eginen ditu. Saioa Olatzea ondoko zelaian izanen da, 18:00etan. Emanaldi horren ondoren Arratseko Hotsak musika zikloa itxiko duen emanaldia izanen da. Ander Gartziak, Mikel Gartziak eta Joan Floresek kontzertu akustikoa eskainiko dute Olatzea
hoteleko terrazan, arratsaldeko 20:30ean hasita. Igandean, berriz, ubelde bera bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da. Asun Berastegi biologoak ubeldeko landaretzari eta animaliei buruzko azalpenak emanen ditu ibilbidean zehar. Bide batez, joaten direnek ubelde bazterrean opatzen duten zaborra jasoko dute, ubeldea garbi uzteko. Azalpenak jaso eta garbiketan parte hartu nahi dutenek 11:00etan plazan egon beharko dute. Egitekoak despeditzean udalak aatea eskainiko du, 13:00etan.
Hats-Arte 2017n bi sakandarrek parte hartu dute
Santanoren narrazioa Alesbesen saritua izan da
Hatsaren Lagunek Senpereko Larralde baserrian antolatutako egitaraua da Hats-Arte 2017. Elkarteko idazleen euskarazko kultur ekimen ugari izan ziren agorrileko asteburuetan. 19an parte hartu zutenen artean Juankar Lopez Mugartza zegoen, Bihotz hautsiak osatu eta portu handira iritsi dira liburua aurkeztu zuena. Aurkezpen horretarako idazleak Alvaro Mundiñano Gartziandia margolariaren laguntza izan zuen. Pintoreak Etxarri Aranazko Iturri Eder tabernan ikusgai izandako hainbat margolan erakutsi zituen, liburuak, kultura eta natura gaitzat dituztenak besteak beste.
Alesbesko Euskal Kultur Taldeak antolatuta IV. Euskararen Eguna antolatu zen larunbatean. Egitarauaren barruan II. Euskarazko Idazlan Laburren Lehiaketa zegoen. Alex Santano Alvaro altsasuarrak 11-14 urte arteko mailan saria irabazi zuen.
Altsasu Twitter sare sozialeko @TheTweetOfGod kontuan jasotako istorioekin osatu zuen David Javerbaumek antzezlana, New Yorkeko Broadway hiribideko antzokietan mustu zena. Jainko sortzaileak egindako makina bat txantxa eta txiste biltzen ditu antzezlanak. Izan ere, Obra de Dios lanean Unibertsoko jaunak, Zeruen eta Lurraren egileak, antzokia bisitatzen du bere hamar aginduak berridazteko. Gizateriak bere sorreratik egiten dituen galdera
Antzezlanaren irudi bat. utzitakoa
horien guztien erantzuna iritsi da azkenik. Zergatik sortu zuen Jainkoak Adan? Eva bekataria al zen benetan? Zenbat animalia sartu zituen Noek kutxan? Bibliaren protagonisten inoiz kontatu ez den benetako historia: Jesus, Abraham, Moises eta Steve Jobs. Gizakiak beti jakin nahi izan duen guztia, espazioaren eta denboraren erregeak eta bere arkanjeluek erantzunda. Zineman eta telebistan makina bat proiektutan aritu den Mariano Peña aktore ezagunak eginen du Jainkoarena. Aldamenean bi arkanjelu izanen ditu, Chema Rodriguez-Calderon eta Bernabe Fernandezek. Hiru aktoreak Tamzin Townsend zuzendariaren esanetara ariko dira oholtzan. Eta handik hirurek publikoaren barrea sortuko dute.
bazterretik Juankar Lopez-Mugartza
Dedicato a tutti quelli che stanno scappando Ongi ba, adiskideok, oporrak bukatu dira eta bizirik gaudela dirudi. Orain kanta genezake denok batera harako hura: “uda joan zen eta negua heldu da…”, hilaren 22ra arte ofizialki uda bukatzen ez den arren. Baina, benetan… ez ote gara pozik bizi oporretan, gure inguru hurbilaren berri izan gabe, inguratzen gaituzten miserietatik urrun, oso urrun…? Itzuli ondoren mundua hor dago oraindik… Dinosaurioaren antzera, Augusto Monterrosoren mikroipuinaren antzera… Hor dago. Mundua ez da akabatu, Ipar Koreak bere misila bota duen arren, Espainia desegiten den arren, katalan maltzurren desafioaren menpe. A ze beldurra oporretatik bueltatzen garenean! Eta zeinen ongi bizi ginen ezer ere gertatzen ez zenean zuhaitz baten itzalpean, edota itsasaldean olatuak zenbatzen. Uda honetan, eguzkia besterik ez zegoen leku batean egon naiz. Ura edateko 50 zentimo ordaindu behar genuen. Hori bai zela arazoa.
Arazo bakarra, beste alde batetik. Bizi nahi bazenuen, egarri bazinen, 50 zentimo ordaindu behar zenuen 33 zentilitro ur lortzeko. Ur freskoa. Gozoa. Ezin zenuen tranparik egin. Ezin zenuen ur botila bat hartu eta zeure kabuz iturritik bete. Ez. Iturriko ura epela zen, eta gazia, itsasoko ur gatzgabetua… gainera, berehalaxe berotzen zen eta salda baino beroagoa jartzen zen dena ahotik botatzeko modukoa listua bota duenaren modura. 50 zentimo uraren truke. Behin uraren makina hondatu zen eta konpondu zutenean baso bat ur eman ziguten dohainik… A ze nolako poza! Nola eskertu genuen! Ura eman ziguten ezeren truke! Ur freskoa! Nork maite du gerra? Nork hil nahi du egarriz? Bada pelikula bat iheslariei eskainita dagoena. Iheslari mota guztiei. Gerratik ihes egiten duten guztiei. Jazarriak diren guztiei. Berunezko eguzkiaren azpian egon eta ur freskoa edan nahi duten guztiei. Film horren izenburua “Mediterraneo”.
Gabriele Salvatores zuzendariak 1991n egindako pelikula italiarra. Gomendatzen dizuet bereziki egarri bazarete, bereziki oporrak zer diren ez dakitenekin bat egin nahi baduzue, denbora geldiaraziz. Ume txikien gorpuak itsasertzetan aurkitu gabe. Bigarren Mundu Gerran kokatzen den arren, gerrara doazen soldaduek itsasoa aurkitzen dute, maitasuna, eguzkia, Kastellorizo uharte greziarraren gerizpe goxoa… denbora gelditu da eta gerratik ihes egin daiteke. Hatortxu Rocken soberan gelditu ziren elikagaiekin hiru kamioi bete ziren eta Greziako Chios uhartera eraman zituzten iheslariei laguntza emateko. Chios kaiola erraldoia, kartzela, bilakatu da bertan dauden iheslari gizagaixo egartsu guztientzat. Save the Children elkarteak salatu duenez, Mazedoniak bere mugak itxi zituenean 62.000 lagun osotara gelditu ziren Grezian harrapatuta, horietatik 20.300 haurrak, 2.200 gurasorik gabe. Ur freskoa nahi dute. 50 zentimo.
kultura
guaixe 2017-09-08 ostirala
Potajeren doinuak diskoan Anjel Iriarte Goikoetxea, Potaje, akordeoilaria, konposatzailea eta letra-egilea izan zen. Altsasuar herri musikariak sortutako jota ezagunak sortu zituen eta haiek guztiak disko batean argitaratu dituzte altsasu Altsasuko herri-musikaren izen handia da Angel Iriarte Goikoetxea, Potaje. Makina bat ospakizunen soinu banda berak sortua da. Eta hainbat urtez jo ere. Bere lanak beste interprete batzuen diskoetan jasota zeuden. Baina haren familiak dantza doinu horiek jaso ditu eta diskoa argitaratu du: Angel Iriarte, Potaje. Akordeoilaria, konposatzailea eta letra-egilea. Altsasuar musikari xelebrea. Bihar jarriko da salgai (Akelarre, Gautxori eta Urtzi tabernetan, Zumalakarregiko loteria dendan eta Akeita kafetegian) eta 5 eurotan eskuratu daiteke. Haren biloba Aritz Jauregi Iriartek azaldu duenez, familiarendako “pozgarria eta hunkigarria” da diskoa ateratzea. “Gustura” egindako lana. Jauregik azaldu digunez, diskoarena langintza “zaila izan da; buelta asko eman ditugu”. Familiak Cruz Mari Martinez izan du bidelagun. Jauregik azaldu duenez, “politena Potajek berak jotako doinuak diskoan sartzea litzateke. Askotan jo zituen baina ez genituen grabatu”. Horren faltan kantak batetik eta bestetik hartu dituzte. “Guztiak lortu ditugu, hori zen garrantzitsuena”. 13 dantza-doinu ditu diskoak. Helburua Potajeren musikak “gure artean segida izan dezala, eta jendeak ezagutu dezala”.
Diskoa Akordeoirako sortu zituen Iriartek, baina diskoan haietako bost jota teklatu eta baxu batekin entzuten dira (Isasia, Salsamendi, Ondarria, Idiazazpi eta Larruntza), Jose Mari Augustoren lana da hori. Fran Idareta irurtzundarrak grabatutako beste bost dantza doinu daude diskoan:
Bargagain, Fiestas de Alsasua, Romeria de San Pedro, Txoko Maitea eta Pasacalles. Mielotxin folk talde nafarrak Almadierra diskoan sartu zituen Ibarrea eta Zangitu jotak ere diskoan daude. Diskoa Izaskun Andueza akordeoilari lakuntzarraren Beikolar piezaren interpretazioarekin osatzen da. Azken hori zen berak sortutakoen artean Potajeren gustukoena. Pieza horietatik guztietatik dozena bat dira Iriartek sortutakoak. Beste bat, kalejira, berak berreskuratutakoa da. “Beste bat berreskuratu zuen. Berarekin hizketan, esan zidan zein zen baina ahaztu egin zitzaidan. Enrike Zelaiak esan zidan uste zuela Jota vasca nº 2 zela, baina ezin zuen ziurtatu”. Horregatik, badaezpada, diskotik kanpo utzi dute. Doinuez aparte hainbat kantaren letrak ere idatzi zituen. Horiek Trasteando taldeak atera dituen antologietan jasota daude. Ricardo Areta eta Fran Perez teknikariak arduratu dira soinuaz eta Elena Vera irudiaz.
Biografia Anjel Iriarte Goikoetxea, Potaje, (1931-11-22 / 2017-05-10) Santa Zezilia egunean jaio zen. Musika zaletasun handia zuen familia xume batekoa zen. Azkar asko erakutsi zuen musikarako trebezia zuela. Txikitatik belarri oso onekoa zen eta sormen handikoa zen. Berak esana da: txikitan “kanta guztiak abesten nituen, baina ez nekien neur-
Bloga www.altsasukopotaje. blogspot.com, omentzeko eta bere musika ezagutarazteko sortu da.
tzen”. Anaiak trikitixa zuen etxean eta harekin, eta ondoren anaiak ekarri zituen bi akordeoiekin ikasi zuen hauspoarekin musika egiten Iriartek, bakarrik. 15 urte zituen. Botoidun akordeoiaren zalea zen. Autodidakta izanik, sortzen zitzaion musika ezin izan zuen idatzi; hura jendeari instrumentua joz helarazten zion. Joan den mendeko 50eko hamarkada aldera, bera eta beste musikari altsasuar batzuk jazbanak sortu zituzten (akordeoia, tronpeta, saxofoi eta bateria). Hala, jendaurrean jotzen hasi ziren, erromerietan, herrietako festetan, ospakizunetan… 1952an soldaduska egin zuen eta han akordeoia izan zuen lagun. Ondoren Gautxori orkestratxoa sortu zuen eta izen handia lortu zuen. Urte luzez igandero Zegaman jo zuten. Iriartek bateria jotzen ikasi zuen eta akordeoiarekin tartekatzen zuen. Bere belarri onaz, intuizio ederraz eta sormen gaitasuna erabiliz, akordeoiarekin, bere aurreneko lau jotak sortu zituen 60ko hamarkadan. Enrike Zelaiari erakutsi zizkion, jo zitzan eta Festival Vasco diskoaren parte izan zitezen (1967 urtea). Iriartek dantza doinuak sortzen segituko zuen. Haietan guztietan armoniak, melodia alaiak, tonu aldaketak eta bestelakoek musika balio handia eman zieten. Iriarteren lana paperera pasatzen Izaskun Andueza eta Iñigo Aldunate eta Jose Mari Augusto aritu ziren. Altsasuarraren sortze lan guztiak erregistratu zituzten. Azken urteetan akordeoia baztertuta zuen. 2009ko abenduaren 26an bera eta herri musikariak omentzeko kontzertu berezia egin zen Iortia kultur gunean, Trasteandok antolatuta. Osorik: www.guaixe.eus
Anjel Iriarte eta akordeoia, bikote ederra beti. utzitakoa
"Potaje" Lagun Onak peñako gainontzeko musikariekin. utzitakoa
Anjel Iriarte, gazte garaietan lagun kuadrila batekin giroa alaitzen. utzitakoa
23
2017-09-08 ostirala SAKANAKO ASTEKARIA
11 galdera
4
Orduan, zu sartzen zara aplikazio horretan non zauden eguneratzeko? Hori da. Ni prest banago klikatu behar dut botoi bat jakin dezaten prest nagoela eta non nagoen. Hori bai, konfesioak amaitzen ditudanean gogoratu behar dut berriz klikatu behar dudala desaktibatzeko eta dagoeneko ez nagoela prest esateko.
5 David Galarza bere sakeleko telefonoan ConfesorGo aplikazioa erakusten digu. erkuden ruiz barroso
“Aplikazioak aitortzak egiteko prest dauden apaizak non dauden azaltzen dizu� Sakelako telefonoek eta sare sozialek mundua ulertzeko modua aldatu dute. Eskuan eramaten den gailuaren bidez gertuko zein urruneko informazioa jaso daiteke, urrun dagoen pertsonekin komunikatu daiteke, baita gauzak elkartrukatu ere. Edozein zaletasuna dela ere, aplikazio bat dago beharrari erantzuteko. Hortaz, eliza katolikoa ez da atzean gelditu: ConfesorGo aplikazioa kaleratu dute aitortzak egiten errazteko. David Galartza apaiza iturmendiarra Bera eta Lesakako bikarioa da, eta ConfesorGo aplikazioaren erabiltzailea da. Erkuden Ruiz Barroso iturmendi
1
Zer da ConfesorGo?
Aitortzeko prest dauden apaizak non dauden jakiteko aplikazio bat da. Bi zati ditu. Batetik, mugikorrean jakin dezakezu zein parrokia dauden irekiak, baita ordutegiak ere. Izan ere, herri txikietan ez hainbeste, baina hirietan gerta liteke ez jakitea ordutegiak. Beraz, aplikazioaren
bidez jakin dezakezu mezen ordutegiak, parrokiak noiz dauden zabalik... Eta, beste aldetik, azaltzen dizu non dauden apaizak konfesatzeko prest. Bigarren zati honetarako apaizak ireki behar du aukera esateko prest dagoela eta leku horretan dagoela.
2
Nolakoa da aplikazioa?
Gaur egun eskuko telefono guztiek GPSak dutenez, aktiba-
tzen duzunean, jendeak jakin dezake non dauden apaizak. Mapa bat da.
3
Aplikaziotik konfesatzeko aukera dago?
Ez. Mapa bat denez zuk badakizu apaizak non daude. Baita mezen ordutegiak, kontzientziaren azterketa, nola konfesatzen den azaltzen du... Aplikazio guztiek bezala baditu atal asko.
Zergatik erabiltzen duzu ConfesorGo aplikazioa?
Hemen Nafarroan ni lehenbizikoa izan nintzen. Esan zidaten ni izango nintzela apaiz gehiago parte hartzeko enkargartua-edo. Duela urte bat inguru hasi nintzen. Twitterren albistea ikusi nuen eta iruditu zitzaidan ideia polita zela eta hots egin nuen. Jendea eliza ezagutzeko beste modu bat da, webgune edo aplikazioen bidez.
6
Nola eta zergatik sortu zen aplikazioa? Beharra bazegoen?
Izena Pokemon Go aplikaziotik dator. Pikachu edo Pokemon horiek hartu ordez, Confesorrak apaizak bilatzen ditu. Uste dut Amerikako Estatu Batuetan sortu zela. Ez dakit beharra bazegoen edo ez baina jendearendako gauzak erraz egiteko beste modu bat da. Niri ez dit denbora asko kentzen. Jendeari gerturatzeko modu bat da ere, hori izan zitekeen asmoa ere. Esaterako, jende askok ez zekien Nafarroako Unibertsitate Publikoan kapera bat zegoenik, ezta mezak ematen zirela ere. Baina bai, badago. Zerbitzu pastorala deitzen da, eta ni egoten naiz.
7
Gaur egun jendeak aitortzak egiten ditu?
Jendea bai konfesatzen da. Behintzat sinestunak bai. Beharbada aitortza dagoeneko ez da bekatuak esatea, jendeak orain gidaritza bat behar du. Konfesatzea zure gauzak kontatzeko modu bat da. Zer egin ahal dut... Ez da hainbeste bekatuak eta egin ditudan gauza txarrak azaltzea. Norbaitekin hitz egiteko eta laguntza izateko. Erlijiosoa da, baina dudak eta komentarioak helaraztean datza, gehien bat.
8
Eta aplikazioa erabiltzen dute?
9
Beraz, gazteek erabiltzen dute gehien?
Sinestunen artean aplikazioa gutxi, baina bai. Adibidez, aurretik esan bezala NUPen nago eta gazteen artean telefonoa erabiltzea ohikoagoa denez, Googlen mezaren ordutegia bilatu beharrean, aplikazioan bilatzen dute. Ez da Google bat, baina aplikazio batekin jakitea bere apaiza unibertsitatean dagoen edo ez ongi dago. Lesakan eta Beran baino, erabilgarriagoa iruditzen zait Unibertsitatean.
Izan daiteke, baina denetarik dago.
10
Behin aitortza egin ondoren, zerbait gehiago egin daiteke, komentarioak utzi, esaterako?
Ez. Apaizak non dauden eta datuak jakiteko erabiltzen da bakarrik.
11
Zenbat apaizek parte hartzen duzue?
Nafarroan hogei bat gara. Izan ere, apaiza eta mugikorrarekin moldatzea... jendeak normalean badaki haren parrokiaren ordutegiak eta noiz diren aitortzak, baina beste lekuetakoek ez.