SAN JOAN ZEN 2020-06-19 OSTIRALA / 734. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS
2
EZKAATZA
FESTAK
Lurrak bere zikloarekin jarraituko du Udako solstizioaren egunean suaren bidez eguzkiari ongi etorria ematen zioten. Aro berri bat hasten zen. Aurtengo solstizioa edo San Joan bezperako gaua berezia izanen dira. Arduragatik ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute Erkuden Ruiz Barroso SAKANA Sua, ura eta landareak. Lurrak ematen dituen elementuekin arbasoek udako solstizioa ospatzen zuten; ekiaren aroari ongi etorria ematen zioten. Gizakiak betidanik ezagutu ditu lurra eta bere aroak, eta hauek ospatu izan ditu erritualen bidez. Baina kristautasunak tradizio paganoak bereganatu zituen eta, besteak beste, udako solstizioaren erritualak San Joan gaueko eta eguneko ospakizun bihurtu zituen. Mendeetan zehar garai bateko solstizioaren gau magikoaren erritualak gaur egun arte iritsi dira. Aurten, ordea, koronabirusak sortutako osasun krisialdia dela eta Sakanako herrietako udalek San Joan ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute; baita Uharte Arakilgo eta Arbizuko festak ere. Normaltasun berria deitutako egoera honetan, pertsonen arteko segurtasun distantzia, maskarak erabili behar izatea eta leku publikoetan zein tabernetan edukiera kontrolatu behar izateak, erabaki tristea hartzera eraman du. Ospakizunak eta festak bertan behera gelditu diren arren, munduak stand by-aren botoia sakatzen duen bitartean eta pixkana-
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
ka berriz martxan jartzen den bitartean, lurrak bere ziklo infinituarekin jarraituko du. Aurten ez dira auzoetan su handiak izanen, baina ekainaren 23ko gauak urteko laburrena izaten jarraituko du. San Joan gaua magikoa da. Arbasoetatik iritsi den pentsamendua da. Eta magikoa kontsideratzen da, urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena delako. Edozer gauza gerta liteke eguna eta gaua hain gertu dauden tarte horretan. Egiari zor, gau laburrena larunbatean izanen da, ekainaren 20an, momentu horretan hasiko da astronomikoki uda. Baina kristautasunaren sinkretismo prozesuaren ondorioz, udako solstizioa San Joan eguna bihurtu zen, eta, ondorioz, ekainaren 23ko gauean eta 24ko egunean egiten dira eguzkiaren inguruko ospakizunak gaur egun. Udako solstizioa ez da bakarra. Gaur egun ospatzen diren festa ia guztiak sainduen egutegiaren araberakoak dira, eta, hauek, aldi berean, antzinako herriek egiten zituzten ospakizunetatik eta erritualetatik datoz; esaterako, neguko solstizioa Gabon bihurtu zuten, samhain edo arimen gaua saindu guztien egun eta inauteriak kar nabal edo kuaresmaren aurreko festa.
Eguzkiaren festa Urteko egunik luzeena eguzkiari eskaintzen zitzaion, eta zaio. Suak eguzkia sinbolizatzen du, eta, beraz, eguzkia gurtzen den
San Joan egunean belarrak jasotzen dira urte guztirako. UTZITAKOA
"ORAIN ARTE BELAR, HEMENDIK AURRERA GARI" ABESTEN DUTE URDIAINEN
FESTAK EZKAATZA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
3
Festak bertan behera Uharte Arakilgo eta Arbizuko udalek festak bertan behera uztea erabaki zuten. Txomin Uharte Baleztena Uharte Arakilgo alkateak hartu behar izan duten "orain arteko" erabakirik "tristeena" izan dela esan du. Baina koronabirusak sortutako egoeraren aurrean osasun segurtasun neurriak ezin direla bermatu adierazi dute udalek. Ondorioz, Arbizuko tabernariek sare sozialen bidez zabaldu dutenez, "aukera desberdinak aztertu ondoren" tabernak 21:30ean ixtea erabaki dute. Uharte Arakilen asteazkenean bilera irekia egin zuten udan zehar kultur ekimenak bultzatzeko. Bestetik, Arbizun ere udan ekimenak eta jarduerak antolatzea aurreikusi dute.
egunean suak pizten ziren. Hortaz, suak eguzkiaren ikurra dira, eta haiei esker eguna gehiago luzatzen da eta gaua argitzen da, magikoa bihurtuz. Eguzkia agurtzeko ere balio dute, izan ere, hemendik aurrera egunak laburtzen joango dira. Herri bakoitzean suak egiteko hainbat zuhaitz adar erabiltzen dira. Gainera, sanjoanetako suetan traste zaharrak erretzeko ohitura ere bazegoen. Izan ere, sua berritzailea eta garbitzailea da, eta aro berriari ongi etorria emateko lehenik zaharra erre behar zenaren sinesmena zegoen. Gau honetan ere aurreko sanjoanetan hartutako belar bedeinkatuak erretzeko ohitura badago herri eta etxe askotan: intsusa eta ereinotz sortak, sanjoan belarrak‌ Sakanako hainbat herritan sua hirutan saltatzea derrigorrezkoa da. Izpiritu gaiztoak uxatzeko, gauza txarrak erretzeko eta atzean uzteko garaia da. Suak ere zenbait gaitz sendatzeko ahalmena zuela sinesten zuten, beraz, sua saltatzea berreraikitzailea da ere. Saltatzean "San Juan urriùe,
Bakaikun maiatza jasoko dute. ARTXIBOA
Iratzeak lurrean Altsasun. ALTSASU
Arbizun suak piztea da ohitura, baina aurten ezin izango dute ospatu. ARTXIBOA
ona zabaltzazu, gesitue den guziye ona konbertitzazu" esaten da Lakuntzan, baita "zorriyek eta partzak hiltzeko" ere. Aurtengo egoeraren aurrean inoiz baino beharrezkoagoa, baina ezinezkoena ere bai. Bestetik, suetako errautsak urtean zehar gordetzen zituztenak ere baziren, animaliak eta gizakiak sendatzeko boterea zutelako. Zenbait herritan, tradizioari jarraiki, suak piztu bitartean elizako kanpaiak jotzen zituzten. Sakanako adibiderik nabarmenena Lakuntza da. Afariekin batera kanpai hotsak hasten dira, eta gau osoan zehar lakuntzarrak kanpai dorrera igotzen dira ezkilak jotzera. Auzatea egin ohi dute bertan ere. Joxe Flores izaten da urtero huts egiten ez dutenetako bat: "San Joan gauean ezkilak jo eta suak piztea betidanik entzun izan dugu. Kanpandorrera igo eta errepikak
jotzen dira, bata bestearen atzetik. Berdin du ongi hala gaizki jo, kontua jotzea da". Ohitura nondik datorren ez dakite, baina Lakuntzan horrela izan da "beti".
kin ohitura berriak gehitzen joan ziren, eta gaur egun San Joan bezperako mezaren ondoren Arbizuko kintoek Marialonbreren Zaldiya dantza egiten dute. Ondoren, San Joan ermitatik kalejiran itzultzen dira eta etxeen aurrean egindako suak saltatuz joan ohi dira. Datorren urtean ohiturarekin jarraitu beharko dute.
SUEK EGUZKIA SINBOLIZATZEN DUTE, ETA GAUA ARGITZEN DUTE, MAGIKOA BIHURTUZ SAN JOAN EGUNSENTIAN ITURRIETARA ETA IBAIETARA JOATEKO OHITURA ZEGOEN
Surik ez Koronabirusak sortutako egoera dela eta udako festak bertan behera uzteko erabaki "tristea" hartu behar izan dute udalek. Etxarri Aranazko San Kiriko eta San Adrian ospakizunen ondoren, Uharte Arakilgo eta Arbizuko festak izan behar ziren udako festen denboraldiari hasiera emanen ziotenak. Baina aurten egoera berriaren lehenengo adibideak izanen dira. Ez da ke seinalerik eta usainik egonen. Ez Uharte Arakil ez Arbizun ez Sakanako beste herrietan ere. San Joan eguna egutegian gorriz markatutako eguna da Arbizun. Urteko garrantzitsuenetarikoa. Juan Garmendia Lar raĂąaga etnologoak 2007an Eusko Ikaskuntzarako egindako ikerketa batean jaso zuenez, San Joan bezperan, ekainaren 23an, etxeetako atariak landareekin apaintzen ziren. Ondoren, arbizuarrak Leziza errekara joaten ziren eta bertan bainu bat hartzen zuten. Azal gaixotasunetatik babesten ziela sinesten zuten. Behin bainua hartuta, arropaz aldatu, eta San Joan ermitara joaten ziren. Bertan, auzatea egin eta udalak zilarrezko barkilloetan ardoa banatzen zuen, gaur egun arte mantendu diren ohiturak. Urteekin eta garai berrie-
Sua eta ura Kontrajarriak diren elementuek, San Joan egunean elkar eragina zutela uste zuten. Arbizun bezala, beste zenbait herritan San Joan egunaren egunsentian iturrietara eta ibaietara joateko ohitura zegoen. Ziordian Urbedeinkatua iturrira joateko ohitura zegoen. Egun honetan urak ahalmen bereziak zituela uste zuten: Azaleko gaixotasunak sendatzeko eta pertsonak zein
abereak babesteko ahalmena zuela uste zuten. Beraz, ur hori hartzeko ohitura ere bazegoen, eta urtean zehar gordetzen zuten. Kristautasunarekin urak bedeinkatzen zituztela esaten zuten. Udako solstizioa ospatzeko hirugarren elementua lurrak ematen dituen landareak dira, eguzkiaren aroak ematen dituenak. Horrela, Euskal Herriko zenbait lekutan zuhaitzak jasotzeko ohitura zegoen; Etxarri Aranazko, Bakaikuko, Iturmendiko eta Ziordiko maiatzak kasu. Hala ere, San Joan egunean herriko plazan maiatza jasotzearen ohitura Bakaikun baina ez da mantendu. Egun horretan, beraz, zuhaitza menditik jaitsi eta plazan altxatzen dute. Zuhaitza uztailera arte, festak bukatu arte, egon ohi da plazan. Zuhaitz bat jasotzearen ohitura ama lurraren ekoizpenaren sinbolo da; lurraren ikurra.
4
EZKAATZA FESTAK
Ez dira solstizioan erabiltzen diren landare bakarrak. Izan ere, San Joan eguna sendabelarrak hartzeko eguna izan ohi da. Sorginetatik jasotako jakinduriatik datorren ohitura da. Sorginek belarrak botikak egiteko erabiltzen zituzten, eta gaur egun arte eginkizun horrek iraun du. Horregatik ere San Joan gaua sorginen gaua zela esaten zuten; emakumeak egunsentian landareak hartzera ateratzen zirelako. Jose Miguel Barandiaran Aierbe antropologoak azaldu zuenez, Arakilen sanjoanetako belarrak erretzen zituzten eta ke horrekin etxeak usaineztatzen zituzten. "Orain arte belar, hemendik aurrera gari" abesten dute neskek Urdiainen San Joan bezperan. Izan ere, uda uzta jasotzeko garaia da, eta udako solstizioan egiten ziren erritualak ere lurra indartzeko eta uzta ona emateko erabiltzen ziren. Ermitaren parean San Joan ermita parean besotik helduta eta etxeetan gordetako antzinako arropekin urtero antzinako ohitura berreskuratzen dute Urdiainen San Joan kantaita egiten. Kantaren ondoren sua pizten dute.
Elkartasun afaria Altsasun San Joan ospakizunak bertan behera utzi ditu udalak, baina Altsasuko Gazte Asanbladak urtero egiten duen elkartasun afarian parte hartzeko deialdia egin du. Ekainaren 23an, San Joan bezperan, Gaztetxearen plazan afaltzeko gonbita luzatu du AGAk. Aurten, aldiz, desberdina izanen da: kuadrilla bakoitzak mahaiak eta aulkiak eta afaria eraman behar dituela jakinarazi dute.
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
Altsasun, San Joan egunean, landareek ere garrantzia handia hartzen dute. Etxeetako atariak iratz e alfonbrekin apaintzen dira. Ustez etxeak izpiritu gaiztoetatik babesteko eta zorte ona izateko jartzen dira iratzeak ateetan San Joan egunean. Gainera, goizaldean balkoietan eta leihoetan abardiak jartzen dira: lizar adarra maite den pertsonari eta makala gustuko ez denari. Normalean lizarrak ikusten dira g ehien. Abardiak loreekin apainduta joan ohi dira. Denboraren poderioz eta festak ospatzeko modu berriak zirela eta, azken urteetan ohitura galtzen ari zen, beraz, udaletik ohitura sustatzeko abardi lehiaketa antolatu zuen. Iratzeak eta abardiak etxeetan jartzea osasun krisialdiak sortu duen egoera berriko segurtasun neurriekin aurrera eraman daitekeenez, aurten ere lehiaketa eginen du udalak.
Tradizioa Ohitura gehienak gaur egunera iritsi diren arren, esaterako, suak piztearena, beste batzuk denborarekin desagertuz joan dira. Ira単etako sanjoanetako maiordomoen kasua da. Juan Garmendia Larra単aga etnologoak egindako ikerketaren arabera, San Joan eguna argitu baino lehen irintarrak Arakil ibaira joaten ziren oinak, aurpegia eta lepoa bustitzera. Gainera, mutilek neskak bizi diren etxeak apaintzen zituzten, eta eskean aritzen ziren. Maiordomoaren etxetik abiatzen ziren, eta etxeetan piperropilak eskaintzen zizkieten. Maiordomo gizonezkoak txapela, alkandora zuria eta trajea janzten zuen. Bandolera moduan zinta gorri bat zeraman eta lepoan ere zapi gorria janzten zuen. Emakumezkoak txanbra, gona eta zapatak janzten zituen. Maiordomoaren figura Izurdiagan ere duela gutxira arte egon da. Udalek arduraz aritzea eskatu dute. Aurtengoa udako solstizio berezia izanen da, arraroa.
San Adrian ermita, han goitti dago Astearte eguerdian etxajuak bota zituzten eta bakarren batzuek herriko tabernan aperitiboa hartu zuten. Asteburuan ziren ospatzekoak lizerratarrak festak, baina COVID-19 gaixotasunak herri guztietako ospakizunak bertan behera utzi ditu Alfredo Alvaro Igoa LIZARRAGA San Adrian. Etxarri Aranatzen eta Lizarragan, San Adrin. Garai batean san adri単ek edo san adri単etako festak Lizarragako ospakizun txikiak ziren. Sanklementak ziren festa handiak. Baina gauzak aldatu direla esan digu Joxe Navarro Navarrok: "Lehen San Klemente gehiago, baina orain San Adrin". Haren anaia Antoniok laburbildu duenez: "meza entzun, gosaldu eta goittik behera. Orain, zer festa egiten den!" Navarrok azaldu duenez, "badira urte sail bat larunbatean egiten dena. Aurrerago igandean. Eta aurrerago-aurrerago, beti bere egunean. Orain hiru egun egiten dira, baina lehen bakarra. Gotzainaren aginduz, jai egiteko eguna zen".
Dokumentuak Hala dela erakusten duten paperen kopiak jasoak ditu Navarrok. Jose Agustin Garziandiak Garai bateko Unanuko oiturak eta olgak (Ausopa, 2004) liburuan jasoa du agiria. 1714ko garagarrilaren 10ean Pedro Aguado gotzaina Etxarri Aranatzen bisitan zegoen eta ergoiendarrak baimen eskaera batetik bisitan joan zitzaizkion: San Adrian (garagarrilaren 16an) eta San Donato (agorrilaren 7an) egunetan jai egitea. Zergatik? "Eguraldi lasaitasunagatik eta premiazko beste beharretan Jainkoarengandik lortu ditugun onura handiak kontuan hartuta. Martiri Santuen bidez Jainkoari eskatzera jo baitugu". Ergoienako notario Felix de Irigoyenek 1714ko garagarrilaren 30eko agirian jaso zuenez, go-
Joxe Navarro Navarro, aldamenean amaren argazkia dute.
tzainak horretarako baimena eman zien. Baina baimena ematearekin batera Aguadok ohartarazpena ere egin zien erguendarrei: "Santu horien gurtza areagotu besterik ez da egin behar, eta ez da otordu edo gehiegikeriarik egin behar. Horrelakorik eginez gero, indar osoz zigortuko litzateke". Agiriaren datari erreparatuta, Navarrok esan du erromeria 1715etik ospatzen dela. Eta dokumentuan jasotako zehaztasun bati erreparatu dio: ergoiendarrek gotzainari esan zioten Ergoienan bi ermita zeudela, San Adrian eta San Donato. Hau da, ermitak beraiek sortuta zirela. Hiru herriendako egin zen ospakizuna. Baina "aspaldiko urteetan unenuar eta dorrobarrak ez dira etortzen. Bakarren bat edo beste bai, baina lehen hiru herrien festa zen. Eta San Donato ere bai".
Ermitaz Gaur egun San Adrian festetako "prinzipalena" erromeria da. "Bazkaltzera igotzen da. Han meza izaten da 12:00etan. Oraindik jende gehiena joaten da mezara. Gero bazkaldu. Bazkalduta, lehen denbora asko egoten zen, baina orain lixto xamar, 17:00ak aldera, etxera. Erromeritik jaisten denean, jendea nahikoa berotuta gainera, kalean Lizarragako lehengo dantza klaseak egiten dira". Navarrok azaldu duenez, "erromeri egunean ayuntamentuari eta apaizari bazkaria famili batek ematen dio. Karrika batek orain San Adrian izena du, bost edo sei etxe, eta hango etxetako famili batek urtean behin ematen du". Santuaren irudia urte guztia ermitan egoten da baina herrira bederatziurrena egiteko jaisten dute eta erromeria egunean atze-
FESTAK EZKAATZA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
ra igotzen dute, ermitan uzteko. Ermita giltzez itxita egoten da, ez horrela mendebaldean duen aterpea. Ermita malkar gainean, "han goittin dago Goi-Goikoarengandik gertuago egoteko" dagoela esan digu Navarrok eta gaineratu du, "alde guztietara ere, Lizarragakoa da, urak Lizarragara doazelako. Ez dago mendian. Hala dio agiriak". San Adrin ermita konpondu behar bada auzolanean konpontzen dute lizerratarrek. Konponketa asko egin dira ermitan, "azkena orain dela ez asko". Navarrok azaldu duenez, "ermita Fiteroko San Raimundoren aginduz eginen zen ziurrenik, 1200 urte aldera, XIII. mendeanedo, mendikoak behintzat. Herrietakoak lehenagokoak izanen dira, zeren San Donato ermita (herri sarreran dago) Adiako parrokia izan zen. Eta San Migel ere. Lizarragakoa izanen zen segur aski, baina, ez ba jakin. Herria beitti zegoen. Nik buruan dut orain eliza dagoen tokian ermita egonen zela, parrokia, baina hori…" Fiteroko San Raimundoren aginduz ermita asko egin ziren. "Ni ez naiz oso enten-
ditua, baina pentsatzekoa da orduan egindakoak izanen zirela mendiko ermitak". Lizarragako, Etxarri Aranazko eta Zegamako San Adrin guztiak mendian edo basoan daude. Irantzukoa garai batean ere San Adrian zela entzuna du Navarrok. Sainduen eskuan aizkora ikustean jendeak basoarekin lotzen du. Antonioren iritziz, "ikazkina izanen zen, irudiek aizkora eta egur bat dutelako". Joxek aitzera du "aizkorak esan nahi du eskuak aizkoraz moztu zizkiote-
la. Horregatik daramatza aizkora eta martirioaren palma-adarra".
Jendeaz Gaur egun ermitak duen aterpea "egin berria da 20-25 urte edo. Lehen borda bat zegoen. Aziendarendako zen, abaro egoteko, gauean hotz egitean… Horretarako izanen zen. Baina ekaitza izanez gero, ba…" Bertako eta kanpoko azienda hartuko zuen borda hark, abelbidea handik pasatzen baitzen, "Bakaikuko
San Adrianen irudia ermitara joan zen urtean bueltatu zutenekoa. ARTXIBOA
portutik Erriberaraino". Navarrok azaldu digunez, "orain ere Erriberatik ganadua etortzen da, Erriberatik borruek (txurra, merinoa edo rasa ardiak), baina saldo handiak, 4.000 eta 5.000koak. Santiagoak pasatzen zirenean listo joaten ziren Erriberara, ibintzeetara (uzta jaso ondoren soroan gelditzen gari eta garagar hondarrak jatera)". Artaldeekin eta jendea ere etortzen zen, batez ere Araitz aldetik, hala esan du Navarrok. "Gipuzkoatik-eta ez. Bestela bertako herriren batean etxea hartuta egon behar zuten". Mendian izaten ziren artzainak mezatara Zunbeltzera joaten zirela azaldu digu Navarrok: "San Jose egunetik azarora edo abendura arte, igandero, meza egoten zen. Artzain bakoitzak arkume bat edo haren baliokidea eman behar zuen". Lezaunerako bidean, errepidearen eskuineko bazterrean, Zunbelzko bentaren eta San Benito eta Elurretako Ama Birjina ermitaren arrastoak gelditzen dira. Andian, Goñi gainean, Santa Kiteria ermita zegoen eta hara ere "hemendik erromerian joaten ziren, ez dakit zein egunetan".
Rafael Carasatorrek BarrancaBurunda (egilea ekoizle, 1993) liburuan aipatzen duenez, erguendarrak prozesioan joaten ziren maiatzaren 22an edo Pentekostesko Pazkoako bigarren egunean. Bueltan 10 ardo "cantaro" edaten zituzten. Edaria pagatzeko dirua Utzuako errota alokairutik ateratzen zuten. Lizarraga Ergoienako euskara (Nafarroako Gobernua, 2008) liburuan jasotako esaera zaharren artean dago "Santa Kiteria, kitame la kakeria". Hara erromerian joateko ohitura aurreragotik zetorren Aranatzek Sakana erdialdeko sei herri batzen zituenekoa. Erromeria bateratu gehiago ere egiten zituzten (ikus liburuko Mundiñano sarrera). Aranazko herritarrak udaberriko egun batean herri guztietako ermita guztiak bisitatzen zituztela ere gogorarazi digu Navarrok: "prozesioan joaten ziren eta apaizak soroak eta uztak bedeinkatzen zituen". Antonio anaiak hori ere Lizarragan ezagutu dutela gaineratu du. Maiatzeko Gurutzean, maiatzaren 3an egiten zen. Osorik: www.guaixe.eus
Sakanako sukalde gutiziak Barandi taberna Pintxoak, etxeko fritoak, hanburgesak, plater konbinatuak, sandwichak, etxeko pizzak, ogitartekoak, errazioak, taloak... 948 46 91 93 | OLATZAGUTIA
Etxarri jatetxea Haragia txingarretan egina. Errazioak. Hitzartutako menuak. Eramateko janaria. 948 46 17 32 | ETXARRI ARANATZ
Biltoki taberna jatetxea Eguneko menua, ogitartekoak eta etxeko pintxoak. Terraza handia. 948 467 876 | ALTSASU
Kaixo taberna jatetxea Eguneko menua, ogitartekoak, pizzak eta etxeko pintxoak. Terraza handia Iortia plazan.
948 469 124 | ALTSASU
5
Derry taberna Etxean egina, eguneko platera, menua, hamaiketakoak. Pizzak, hanburgesak, bokatak, kaxulek, enkarguak, bokatak asteburuko menua. Garagardo bereziak. Asteburutako menua. 948 46 17 03 | ETXARRI ARANATZ
6
IRITZIA
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
ASTEKOA
HARA ZER DIEN
Sakana bizigarria, genero ikuspegia kontuan hartuta
RAF ATXURI
Ez dezagun egin kale Maiatzaren 8ko Guaixek zekarren azala esanguratsua eta nabarmena zen guztiz: "Pausoak egin", argazkian herritar batzuk Altsasuko S. Pedroko bidean gora ibilian. Ari gara ari garenez, arinaldiko urratsak egiten, halako "lehengoa ez den normaltalsun" baterantz eta gogoa bizi, hankak gartsu, burua hotz eta beldurrak airean ez da erraza antzematen zer aldarterekin ekiten diogun aro berri honi. Kontuak kontu hirugarren fasean gaude, eta ziurgabetasuna eta zalantza nagusi, argi izpi printzak nabarmenak dira agerian, baina bergisan galdera franko ditugu gure pausoak nola bideratu pentsatzeko orduan. Nafarroa (Garaian) barrena mugi gaitezke, eta Guaixe hau argitaratzerako agian Hegoaldean barrena ibili ahal izanen gara. Halaber taberna-barru nahiz terrazak dagoeneko goxatzen ari gara eta jatetxe batzuetan otorduez disfrutatzen ahal gara. Baina birusak hortxe darrai, estalian eta kukuturik. Zientzilariak eta adituak ere oraino ez dira ados jartzen, batzuek udan nekez eta gutxi hedatuko dela, beste batzuk horretaz ere zalantzati eta ez dute baztertzen birusa udatiar bihurtzea. Udako planei begira inguruko eragileek 0km-ko planteamentua agertzen dute, eta ez, ez da plan txarra ondoondoko "gure bazterrak, lanbroak" berriz deskubritzea, 200 km-ko inguruan. Alabaina, egin dugun nekabidea ezaguturik, ezinbestekoa izango dugu kontuz, kasu eta tentuz ibiltzea, hiru hilabete luzeotan erdietsi duguna aste gutxitan firikan ez botatze aldera. Asko dugu jokoan eta zama hau guztia ezin dugu zientzilari, osasun agintari edo politikarien esku utzi. Herritar bakoitzak badu auzolan erraldoi honetan ardura eta puska esanguratsu bat eta dagoeneko ongi dakigu zein den norberaren egitekoa. Izan ere Xalbadorrena parafraseatuz birusak ere azken puntua bota du: "Anitz gorroto nauzue baina/ maite zaiztuztet oraindik".
BAINA BIRUSAK HORTXE DARRAI, ESTALIAN ETA KUKUTURIK
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NAN zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus
www.guaixe.eus
SAKANAKO ASTEKARIA
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus
Publizitatea: Eneida CarreĂąo MundiĂąano publi@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 948 562 107 (Faxa) 618 882 675
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Patxi Flores Lazkoz Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN ETA ALTSASUKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOAK
Covid-19aren krisiaren ondorioen azterketak zenbait hari mutur eta irakurketa ekarri ditu: horietako bat genero berdintasunean izan duen eragina. Krisi honen irakurketa eta ondorengo neurri edo erronken proposamenak egiterakoan genero berdintasunaren eragina kontuan ez hartzeak desberdintasunak larriagotuko ditu. Oinarrizko zerbitzuen eta osasun zerbitzuen feminizazioa eta hauen lan karga. Lanbide feminizatu horiek guztiek erakutsi dute funtsezko esparruak direla "bizitzek bizirik jarrai dezaten" oinarrizko eta ezinbesteko premiak asetzeko. Zaintza lanen krisia. Zaintzak erdingunera. Egoera honek berriz ere agerian utzi du mugimendu feministak eta berdintasun politikek aspaldidanik nabarmentzen ari
ziren zerbait: zaintza krisi batean murgilduta gaudela eta bizitzak ez daudela erdigunean. Prekaritatea. Emakumeek prekarietate eta lan pobrezia handiagoa jasaten dute, eta horrek leku okerragoan jartzen ditu krisialdi berri bati aurre egiteko (batez ere emakume gazteak, kualifikazio txikia duten emakumeak eta emakume migratzaileak). Bateragarritasun erantzunkidea. Krisi honek azaleratu duen beste arazoetako bat, lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarritasun erantzunkidearen falta izan da. Halaber, familien, enpresen eta administrazioen artean erantzunkidetasuna egon behar da zaintzaren esparruak eragiten dituen alderdi guztiei erantzuteko orduan. Indarkeria matxistak. Konfinamendu egoera batean, indarkeria egoerak emateko aukerak areagotu egin dira. Ildo
honetan, indarkeria matxistarik gabeko Sakana lortzeko bidean, era koordinatu eta eraginkor batean lanean jarraitzearen premia azpimarratu beharra dago. Bizitzea merezi duen bizia. Krisi honek are gehiago nabarmentzen du bizitzak erdigunean jartzearen premia eta paradigma aldatzearen garrantzia. Aurretik datorren krisiaren irakaspenak: Ezohiko egoera honek ere zenbait irakaspen ekarri dizkigu. Hauetan sakondu eta lanean jarraitzeko beharra ere azpimarratu beharra dago: Beharrezkoak diren lanak berrantolatzen hasi, egitura kolektibo eta komunitarioak indartu, tokiko garapen berdintzailearen garrantzia, berdintasun eskubidea bermatzeko tresnak martxan jartzeko beharra, herritar aktiboak, ahalduntze eta parte hartzea ardatz duten politika publikoak eta bizitzaren jasangarritasuna ardatz duten politika publikoak bultzatzea eta indarkeria matxistarik gabeko Sakanaren alde lan egiteko beharra.
DUELA 25 URTE... Arbizuko frontoia mustua 1995eko garagarrilaren 17an mustu zen Arbizuko kiroldegiko frontoia eta 800 pertsona elkartu ziren. Pilota profesionaleko jaialdi bat izan zen, TVE 2k zuzenean eskaini zuena. Partida nagusian Titin III-Errandonea bikoteak 22 eta 17 irabazi zion Capellan-Errastiri. Arbizuko alkate Patxi Leitzak argi utzi zuen kiroldegian pilotaz aparte beste kirol batzuk ere praktikatuko zirela. Kiroldegia martxa betean lastailean jartzea aurreikusten zen eta enpresa batek kudeatuta.
LAGUNTZAILEAK
BAZKIDEAK
SAKANERRIA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
Euskaraz aritzeko tokiak, ariguneak
Mugikortasun eta trafikoari buruzko araudi berria bidean
Euskaraldiaren bidez entitateak euskaraz aritzeko guneak bihurtu daitezke, Ariguneak izan daitezke; barrura begirako edo jendaurrekoa Arigunea izan daiteke. Entitateek irailaren 27ra arte eman dezakete izena www.euskaraldia.eus bidez
ALTSASU Trafikoa arautzen duen Altsasuko udal ordenantza 2012koa da. Baita pasabideetarako lizentziei eta espazio erreserbei buruzko araudia ere. Biak zaharkituta gelditu dira, batetik, gaur egun gertatzen diren trafiko egoera batzuk arautu gabe daudelako, bestetik, indarrean den udalez gaindiko araudia aldatu delako eta, azkenik, igarotzeko lizentziak eta espazio erreserbak onartzeko beharrezkoak diren baldintzak argitzeko eta kasuan kasuko titularraren erantzukizunak argitzeko. Horregatik, Altsasuko Udaleko Hirigintza Batzordeak ontzat eman du bi ordenantzak berritzea eta araudi bakar batean batzea. Hortaz, mugikortasunaren eta trafikoaren arloko ordenantza bakar batek arautuko ditu horrekin zuzenean erlazionatutako
SAKANA Saltoki edo ostalaritza establezimendu batera sartzerakoan, administrazioaren edo enpresa baten egoitza batera joatean, edo elkarte edo eragile batengana jotzerakoan sortu zaigu guztioi zalantza bera: euskaraz jakinen dute? Zalantza hor rek hizkuntza estresa sortzen digu euskaldunoi eta batzuetan, erraz alde, gaztelaniara jotzen dugu jakin gabe parean dugun pertsona euskalduna ote den. Euskaraz hitz egiteko aukera galduz. Euskaraldiaren aurtengo edizioan entitateei, hau da, administrazioei, dendei, tabernei, elkarte eta eragileei zuzendu zaie. Haiek ere euskaraz hitz egiteko espazio bilakatu daitezke, Arigune izan daitezke, euskaraz aritzeko tokiak. Euskaraldian izena emanda entitateek euskararen erabilera sustatzeko pauso praktikoak emanen dituzte. Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak pauso horien garrantzia kualitatibo handia dutela azpimarratu du, "euskaraz gehiago aritu nahi dutenei horretarako aukera ematen dielako, eskoletan egiten den lanari babesa eman eta aisialdian zein lan munduan euskaraz aritzeko aukera ematen duelako, era guztietako erakundeek gizartearen nahi maioritarioarekin bat egiten dutelako eta euskararen biziberritze prozesuari hauspoa ematen diotelako".Arrazoi eta motibazio ezberdinak izanik ere, entitateak euskararen inguruan osatutako sarera batu daitezke, "euskararen erabileraren aldeko sare handi bat eratuz".
Bi arigune mota Barne arigunea. Entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira. Entitate motaren arabera, ohiko
Euskaraldiko herri batzordeen koordinazio bilera egin zen astelehenean.
EUSKARALDIAK 15 EGUN IRAUNEN DU AURTEN: AZAROAREN 20TIK ABENDUAREN 4RA funtzionamendua duten talde horiek askotarikoak izan daitezke (sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak‌). Talde honetako kideek barne arigunea osatzea erabakitzen dutenean modu kolektibo batean euren arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrerapausoak ematea adostuko dute. Arigunea osatzeko beharrezkoa izango da taldeko kideen %80a gutxienez ados egotea. Ariguneetako kide bakoitzak erabakiko du ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzea. Kanpo ariguneak. Entitatean herritarrekiko harreman espazioetan dauden pertsonek osatzen dute kanpo arigunea, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute. Horrelako espazioak izango dira
jendaurreko edo harrera postuak, supermerkatuetako kutxak, telefono bidezko arreten arduradunak, tabernariak edo dendariak, besteak beste.
Hamasei batzorde Euskaraldiaren batzordea duten herriak honakoak dira: Arakil, Irurtzun, IraĂąeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Lizarraga, Lizarragabengoa, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Lagundu nahi duten guztiei ongi etorria eginen diete.
Enpresendako dirulaguntza Euskara planak enpresetan martxan jarri edota haiek garatzeko dirulaguntza deialdia egin du Nafarroako Gobernuak. Euskarabidearen deialdi horrek 80.000 euroko diru poltsa du. Eskaerak hilaren 30era arte aurkez daitezke.
7
Iritziak, iradokizunak eta oharrak egin daitezke altsasu@altsasu.net e-posta bidez, garilaren 10era arte
Herri lurrak arautzen dituen ordenantza indarrean da Sakanako 28 herrietatik Aizkorbe da administrazio erakunderik ez duen herri bakarra. Kontzejua bertan behera gelditu zen eta herriko kontuak Arakilgo Udalak kudeatzen ditu zuzenean. Hori dela eta, Aizkorbeko herri lurrak ere udalarenak dira. Ordenantza horrek oinarria Aizkorbeko herri basoko 2016ko aprobetxamendu eta hobekuntza planean du.
alderdi guztiak. Ordenantza berriak, besteak beste, gidarien bete beharrak zehaztu, hiri garraioa antolatu, oinezkoen, bizikleten, patinen, patineteen eta monopatinen erabilera eta zirkulazioa arautzen ditu. Baita hainbat espaziotako abiaduramugak zehaztu ere. Pasatzeko lizentziak emateko baldintzak zehaztu dira, baita seinaleztapena, erantzukizunak eta bestelakoak ere. Horrekin batera, familia bakarreko etxebizitzetako ibilgailuak gordetzeko lokaletan igarotzeko lizentzien arloko araudia gehitu da. Salgaien zamalanetarako erreserbatutako tokiak eta beste erreserba batzuk nola egin eta zein baldintzatan ere argitzen du. Gelditzea eta aparkatzeari buruzko araudia jasoa du ordenantzak, utzitako ibilgailuekin zer egin eta beste hainbat aspektu ere bai.
Hura egiterakoan jabetu ziren herri lurren aprobetxamenduaren inguruko araudirik ez zegoela eta hutsunea betetzea erabaki zuen Arakilgo Udalak. Ordenantzak arautzen dituen aprobetxamenduen artean daude: herri larreak, etxerako egurra eta herri lurrak. Aprobetxamendu bakoitza nola eginen den ere zehazten du araudi berriak. Gainera, erle ustiategi aprobetxamendua nola egin zehaztu du. Bideak nola erabili zehazten da
8
SAKANERRIA
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan 44 ikasle
Nafarroako Gobernuaren ETB3 ikusteko ekimena
Asteartetik ostirala bitartean eginen dituzte azterketak. Altsasu institutuko D eredukoek Iru単eko zein insitututuan eginen duten oraindik ez dago zehaztuta, A ereduko bakarrak, berriz, Gurutze Plazakoan eginen du
SAKANA Haurrendako eta gazteendako euskarazko programazioa duen ETBko katea ez da ez Sakanan ezta Nafarroaren zati handi batean ikusten. Hedabideek euskararen normalizazioan duten garrantziaren jakitun, ETB3 Nafarroa osoan ikusteko ekimena martxan dago. Berria egunkariak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak ez dio eskaera horri entzungor egin. Pablo Roncal Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako
SAKANA COVID-19 gaixotasuna dela eta, aurten Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio (USE) probak hiru egunetan egin beharrean lautan eginen dituzte: asteartetik ostiralera. Horrekin batera USEk beste berritasun bat izanen du: azterketen egitura desberdina izanen da eta ikasleek aukera gehiago izanen dituzte hautatzeko. Gai bakoitzeko proba egiteko, hori bai, betiko 90 minutuek segituko dute indarrean. Altsasu institututik 44 ikasle joanen dira, D ereduko 43 eta A ereduko 1. D eredukoek Basoko edota Iturrama ikastetxeetan eginen dute USE. Zehaztu gabe dago oraindik. A eredukoak, berriz, Iru単eko Gurutze plazako institutuan. Iru単eko Biurdana institutuan D ereduan ikasten ari den Irurtzungo ikasle batek eginen du USE, El Sario ikastetxean. Batxilergoko 2. mailakoak dira Altsasu institutuan azken asteetan sartu diren ikasle bakarrak. Hilaren batean jarraibideak jasotzeko elkartu zituzten han. Ohiko deialdiko azterketen garaia ere bazen. Hura despedituta, urtero bezala, USE egiteko errepaso klaseak hasi ziren. Hilaren 8an ekin zioten horri eta 19an despedituko dira. 09:00etatik
Lakuntzako igerilekuak aurten ez dira zabalduko Covid-19 gaixotasunak sortutako osasun krisiaren ondorioz Lakuntzako Udalak erabaki du igerilekuak ez zabaltzea. Lakuntzako udal arduradunek aitortu dutenez, "kostata hartutako erabakia izan da baina gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzea oso-oso zaila egiten zaigu". Izan ere, edukiera % 30era murriztu dela kontuan
Mendialdean euskarazko katea ikusteko tresna, multiplexadorea, eskatu diote Madrili zuzendari nagusiak Berriari azaldu dionez, Baztan-Bidasorako eta Sakanarako mutiplexadore bat eskatu zioten Madrili otsailean, "luze gabe" han ere ikus dadin ETB3. Nafarroa osorako bertze multiplexadore bat eskatzea ere ez dute baztertu, baina zailtasunak daudela azaldu du Roncalek. "Konpromisoa" badutela gaineratu du gobernuko kideak. Joan den asteazkenean Nafarroako Parlamentuak bi gobernuei eskatu zien ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko.
Suhiltzaileendako ibilgailu berria erosi du gobernuak Altsasu institutuko ikasleak hitzaldi aretoan klasea hartzen. UTZITAKOA
Altsasuko parkean zazpi ibilgailu dituzte: 2 kamioi, 2 lur orotarako ibilgailu, anbulantzia, autoa eta txalupa
13:30era aritzen dira. Horretarako ekitaldi aretoa eta gimnasioa egokitu dituzte. Ikasturtean ikasleek 7 saio zituzten eguneko eta osasun krisiarekin orain 4. Aurretik gai baten 4 klase ordu bazituzten, orain 3 dira. Eta astean gai bateko 3 ordu jasotzen bazituzten lehen orain 2 dira. Errepaso klase horietara joatea hautazkoa da eta egunak aurrera joan ahala gero eta ikasle gutxiago joatea ohikoa da. Gainera, eskola garraiorik ez dagoenez, herrietako ikasleak ez doaz.
SAKANA Nafarroako Gobernuak jakinarazi du suhiltzaileen zerbitzurako zazpi ibilgailu berri erosi dituela: hiru landa autobonba astun (969.028,50 euro) eta lau lur orotarako ibilgailu (150.088,40 euro). Azken horietako bat Altsasuko suhiltzaileen parkerako da. Gaur egun Altsasuko suhiltzaileen parkean sei ibilgailu dituzte. Bi kamioiak dira: bata herrietako suteetarako eta bestea basoko suteetarako. Hor retaz aparte, anbulantzia eta pertsonak
hartuta, "diru sarrerak ere asko murriztuko dira, eta batera, gastuak nabarmen handituko dira, aparteko neurriak eta aparteko langileak eduki behar baitira garbiketarako, desinfekzioetarako eta osasun betebeharrak kontrolatzeko". Lakuntzako Udaletik azaldu dutenez, " badakigu lakuntzarrendako ez dela erabaki egokia izanen %100ean, baina momentu honetan herritarren segurtasuna jarri nahi dugu guztiaren gainetik".
Bitartean ikastetxean bada bestelako jarduerarik. Ohiko deialdian gainditu ez duten ikasleek ezohiko deialdiko azterketak egiten ari dira ostirala bitartean. Gainera, hizkuntza eskolako euskara, ingeles eta frantses azterketak ere hartu ditu ikastetxeak. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) da herrialdean USE antolatzeaz arduratzen dena eta "COVID-19 birusaren aurkako prebentziozko neurriak betez egingo direla bermatzeko" protokoloa prestatu du.
Zelandikoa izanen da Altsasuko udako igerilekua Altsasuko Udalak erabaki du COVID-19agatik "hartu beharreko osasun neurriengatik" Dantzalekuko igerilekuak aurten ez zabaltzea eta Zelandikoak udako igerileku gisa egokitzea. Igerileku gune berria garilaren 1ean zabalduko da. Altsasu-Atabo enpresa publikotik gaztigatu dutenez, kiroldegian edukiera une oro kuantifikatzeko aukera
ematen duten sarbide tornuak ditugu, baita berdegune handiagoa ere, non banakako eta taldeko partzelak prestatuko diren osasun kontrol segurua bermatzeko". Eta gogorarazi dute haurrendako parkea eta kirol pistak ere badaudela. Gerentziak gaztigatu duenez, Dantzalekuko "edukiera %30era murriztu behar dela kontuan hartuta, diru sarrerak askoz txikiagoak izanen direla aurreikusten da eta, aldi berean, gastuak asko handituko dira, 67.000 euro.
eramateko auto bat dute. Eta, azkenik, lur orotarako Land Rover bat eta Toyota bat. Azken hori da parkera iristen azkena. Horretaz aparte, urtegi, ibai edota uharketan ibiltzeko txalupa bat ere badute. Altsasuko parkeko suhiltzaileek jakinarazi digutenez, "oro har Nafarroako ibilgailu parkea oso zaharra da. Guk dugun baso suteetarako kamioiak 24 urte ditu eta herrietakoak 21. Beste erkidegoetan ibilgailu berriagoak dituzte. Madrilen, esaterako, bost urtetik behin aldatzen dituzte".
Lehen lauhilekoan 102 kontrol zenbatu ditu Ospak Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, ilbeltzaren 1etik apirilaren 30era Altsasun 102 kontrol zenbatu dituzte. Osparen kontaketaren arabera Foruzaingoak eta Guardia Civilak kontrol kopuru bera jarri zituzten lehen lau hilabeteetan: 51. Txunkaiko Gasteizerako irteeran 34, Iru単erako irteeran 33, kaleetan 22 eta Donostiarako irteeran 13.
SAKANERRIA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
Zerbitzu publikoen aldarrikapena egiteko deia
Sarek larunbatean eta asteartean bide izateko deia egin du
Hemen erabakitzearen aldeko aldarria
Sakanako Berdintasunerako Planari azken bultzada
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak konfinamenduaren ondoren kalera atera eta borrokara ateratzeko deia egin du gaur, ekainak 19, ostirala, ‘Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz’ lelopean. Zazpi dira aldarrikapen nagusiak: zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezan; zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publiko egin; zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa; Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea; 1.080 euroko gutxieneko pentsioak; 1.200 euroko gutxieneko soldata eta gehienez 35 orduko lan astea; eta pertsona guztien erregularizazioa. Sakanan hiru deialdi daude gaurko: Etxarrin, 18:00etan, plazan, kotxe karabana; Irurtzunen, 19:30ean, Inasan, kontzentrazioa; eta Altsasun, 19:30ean, Aita Barandiaran adinduen egoitzan, kontzentrazioa. Goizean,11:30ean, Iruñean izanen da.
Sare herritarrak Izan bidea dinamika martxan du eta haren bidez Euskal Herriak dituen biztanleen pareko kilometroak ibili nahi ditu: 3.127.326. Horrela presoen eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko pausoak eman nahi ditu, bide egin nahi du: "etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea. Denok izan behar dugulako bide horren parte". Dinamika horren baitan kokatzen dira Iruñeko Sarasate pasealekutik kartzelara bihar 17:30ean eginen duten martxa eta asteartean, 19:30ean, Altsasun eginen den herri martxan. Sarek Espainia eta Frantziako gobernuei eskatu nahi die "euskal presoei ezarritako salbuespen legedia behin betiko bertan behera uzteko, egoerak berak erakusten duen urgentziaz". COVID-19 gaixotasuna dela eta ezarritako alarma egoerak ekarritako kalte gehigarriak ekarri dituela gaineratu dute Saretik. euskal presoen egoerarendako "premiazko irtenbidea" eskatu du.
Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Bakaikuko plazetan jarri du hitzordua Gure Eskuk iganderako, 11:00etatik 14:00etara. Nork bere aldarrikapenak kartoi batean idatzita eramateko eskatu du. Gure Esku burujabetza eta erabakitzeko eskubidea sustatuko dituen elkarlanerako espazio berri bat artikulatzen aritu da azken urtean. Horretarako, alor askotako eragileekin bildu da eta hortik sortu da Hamaika Gara ekimena, martxoaren 11n abiarazi zutena. Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bat ardatz hartuta, epe luzeko ibilbide bati ekin zioten hamaika eragilek. COVID-19ak guztia geldiarazi zuen. Orain Hamaika Garan uste dute "herritarrok eta gure aldarrikapenek plaza publikoa berreskuratzeko garaia dela: premiazkoa da bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula adieraztea, eta tokiko erabaki burujabeak aldarrikatzea".
Parte hartu nahi dutenek beraien ekarpena egiteko astelehenera arteko epea dute SAKANA Sakanako Mankomunitatea Sakanako Berdintasunerako I. Plana egiten ari da, Berdintasun Zerbitzuak bulkatuta. Horregatik herritarrak eta bereziki emakumeak, elkarteak, arduradun politikoak eta interesa izan duen oro gonbidatu dituzte prozesuan parte hartzera. Prozesuaren azken txanpan daude. Otsailean planeko 3. faseko parte hartze saioak izan ziren eta 76 pertsonek parte hartu zuten. Orduan lehertu zen COVID-19 krisia eta Berdintasunaren Planaren prozesua eten zuen. Aipatzekoa da krisi horrek ere isla izan duela planean eta, horregatik, bizitzaren jasangarritasuna ardatz izango duen plana izanen da. Gauzak horrela, hilabete honetan kontraste faseari ekin zitzaion. Aurreko hilabeteetan ondutako zirriborroa parte har-
9
Egitasmoa aurkeztu zutenak.
tzaile guztiei bidali zaie eta hauek ekainaren 22ra arteko epea dute ekarpenak egiteko. Planari aurkeztutako ekarpenak aztertu eta gero Berdintasunerako Planaren onarpena eta jendarteratzea etor riko da. Gehiago jakiteko: berdintasuna@sakana-mank.eus.
10
KIROLAK
Maider Betelu Ganboa ARBIZU Binakako Pilota Txapelketako finalerdietako ligaxkan guztiz murgilduta zegoen Joseba Ezkurdia COVID-19 birusak mundua geldiarazi zuenera arte. Hiru hilabete eta erdi luze pasa ondoren, asteazkenean, San Joan egunean itzuliko da pilota profesionala.
Binakako Pilota Txapelketako finalerdietako ligaxkan murgilduta egotetik, etxean itxi behar izatera. Oso egoera arraroa izan zen. Julen eta biok oso ongi geunden Binakakoan, bai jokoz eta bai konfiantzaz, denean, eta txapelketa momentu horretan bertan behera geratzea pena izan zen. Uda bukaeran txapelketa hasi nahi omen dute, eta ea ordurako berriz ongi jartzen garen.
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
"Ea berriz ere bizitzen hasten garen" JOSEBA EZKURDIA PILOTARIA PILOTA Pilota profesionala bueltan da: astelehenean udako torneoa aurkeztuko dute. Ezkurdiarendako garrantzitsuena martxan hastea da, eta normaltasunera gerturatzea
Egunerokotasunean azkar pasatzen da denbora, baina konfinatuta, hiru hilabete hauek oso luze egin zaizkigu. Itxialdia nola bizi izan duzu?
enplegu erregulazioko espedientea kendu eta entrenatzen hasteko moduan jarri gara, eta hobeki eta pozik gaude. Hasteko data bat dago eta horrek asko egiten du.
Gogorra izan da; 15 eguneko kontua gehiegi luzatu zen. Hasieran ongi; ordutegi ezberdinean hasi nintzen entrenatzen eta txukun, baina 15 egunetara baxualdia izan nuen: entrenatzeko gogorik gabe, gorputzak ez zidan segitzen eta motel nengoen, baina gero buruari buelta eman, errutinan sartu nintzen eta hobeki. Luze eta gogorra egin zait.
Zer moduz ohiko entrenamenduetara buelta? Ongi. Astelehenean, asteazkenean eta ostegunean entrenamendu fisikoa egin nuen eta asteartean Idiazabalgo frontoian entrenatu nuen. Gaur, ostirala, frontoian ibiliko naiz.
Egoera berri honetan segurtasun neurriak hartu beharko dituzue.
Etxean gimnasio bat muntatu behar izango zenuen, ez?
Eskuak eta zapatilak garbitu beharra dauzkagu eta erabiltzen dugun material guztia txoko batean uzten dugu, bukatutakoan garbitzeko. Erabilitako gauza guztiak sprayarekin ongi garbituta uzten ditugu.
Bai, nik aurretik ez bainuen ezer. Gimnasioan aparailu batzuk utzi zizkiguten eta horretaz gain, korrika egiteko zinta bat eta bizikleta bat erosi nituen. Horiekin hasi nintzen entrenatzen.
San Joan egunean itzuliko da pilota profesionala, Eibarren. Udako torneo bat antolatu dute Aspek eta Baikok, eta bi enpresetako pilotariak nahastuz osatutako bikote mistoek parte hartuko omen duzue. Bueltari emozio pixka bat emateko antolatuko zuten halako torneoa?
Gimnasioko makinak saltzen dituztenak urrezkoak egin omen dira. Horiek bai izan dutela konfinamendu ona! (kar, kar...)
Pilotari guztiak aldi baterako enplegu erregulazioko espedientean. Hori ere ez da egoera erosoa. Gogorra da, eta okerrena da ez dakizula noiz arte izango den; ez zen garbi ikusten zer heldu zen, bueltarako zenbat denbora pasa behar zen… Ezjakintasun hori da gogorrena eta nahasten zaituena. Nahi gabe buruari bueltak ematen hasten zara eta horrek eragin handia du. Baina azken egun hauetan argia ikusten ari gara, eta pixka bat hobeki gaude.
Aurreko astean Aspeko enpresa ordezkariekin bildu zineten pilotariak, zu tarteko, eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea etetea eta baldintza ekonomiko berria jasotzen duen hitzarmena
Joseba Ezkurdia Arbizuko frontoian, Lau eta Erdiko finalaren bezperatan. ARTXIBOA
adostu zenuten eta aste honetan taldekako enpresa entrenamenduekin hasi zarete. Bilera ongi joan zen; bai enpresaren aldetik eta baita gure aldetik ere lehenbailehen hasteko gogoa zegoen, eta elkar ulertu ginen. Azkenean aldi baterako
"PILOTARIEN ETA ENPRESAREN ALDETIK HASTEKO GOGOA ZEGOEN, ETA ELKAR ULERTU GENUEN"
Baietz uste dut, azkenean egoera zail honetan zerbait ezberdina antolatu nahiko dute, pizgarri moduan. Bi hilabete inguruko torneo mistoa egin nahi dute, torneo luze bat; ongi etorriko da, txapelketara bueltatu ahal izateko erritmoa hartzeko.
Baikoko zein pilotarirekin gustatuko litzaizuke jokatzea? Orain arte Baikokoekin partida mistoak jokatzea tokatu izan zaidanean Aretxabaletarekin, Albisurekin eta Imazekin jokatu izan dut, oso gustura. Denok dakigu zenbat jokatzen duen Albi-
suk, gozada da berarekin aritzea. Imazekin Logroñon irabazteko aukera izan nuen eta oso lehiakorra da, dena ematen duen pilotaria. Dena den, edozeinekin jarrita ere pozik eta gustura. Momentuz ez dakit non eta noiz hasiko naizen.
Buruz Burukoa udan jokatzeari ez dizkiote ateak ixten. Hasieran esan ziguten zaila izango zela aurten Buruz Burukoa jokatzea. Beste egitura batekin edo dena delakoa, baina jokatzeko asmoa eta intentzioa erakutsi genion enpresari, eta esan dute saiatuko direla, jokatzeko asmoa dagoela. Ikusiko da noiz eta nola, baina Buruz Burukoa txapelketa oso garrantzitsua da eta ez jokatzea pena litzateke.
Bueltarako pilotazaleak gertu izango dituzue frontoian, kantxa erdia bada ere. Frontoiak hutsik daudela jokatu behar izango bagenu oso tristea litzateke. Hala egin beharko bagenu, eginen genuke, baina ez dut imajinatzen. Guretako alde handia dago, erdira edo heren batera baina behintzat jendearekin hastea.
Kirolari profesionalen kezketako bat itzulera honetan gerta daitezkeen lesioak dira. Bueltarako prest eta sasoian egongo zarete? Nire kasuan, duela hiru aste hasi nintzen entrenamendu fisikoa era serioago batean egiten, eta egia esan lehenengo egunetan gaizki ibili nintzen, sentsazio txarrak izan nituen: gorputz guztia minduta, muskuluak segituan kargatu egiten zitzaizkidan... sekulako agujetak izan nituen. Baina, poliki, bagoaz sasoia hartzen. Badakit oraindik ez nagoela ongi, ez naizela bueltatuko martxoan nuen bezalako mailarekin, baina garrantzitsuena hastea da, eta poliki erritmoa hartzea.
Aurten ez da ohiko udako torneorik izango. Aspek eta Baikok astelehenean aurkeztuko dute prestatu duten udako torneo mistoa. Bueltagatik kontentu, ezta? Bai, horrekin geratu beharra dago. Aurtengoa uda guztiz ezberdina izango da; ez da torneo ofizialik egongo, baina poliki erritmoa hartu, martxan hasi eta ea ahalik eta azkarren eta hobekien normaltasunera bueltatzen garen. Aurrerapausoak egin beharra dago eta ea guztiak elkarrekin normaltasun hori lortzen hasten garen, beldur hori kendu eta berriz ere bizitzen hasteko.
KIROLAK
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
Arbizuko kiroldegiak astelehenean irekiko ditu ateak Ez da aurretiazko txandarik hartu behar izango. Gimnasioko makina batzuk frontoira jaitsi dituzte KIROLDEGIA
Zerbitzu segurua eskaintzeko beharrezko neurriak hartuta, astelehenetik aurrera ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak Arbizuko kiroldegiak, 10:00etatik 21:30era. Asteazkenean, San Joan egunean, itxita egongo da. Ez da aurretiazko hitzordua hartu behar izango; langileek aforoa errespetatzen dela ziurtatuko dute. Kiroldegira maskara jantzita sartu beharko da, eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da. Oinetakoak desinfektatzea ere aztertzen ari dira. Ohiko zerbitzu
guztiak zabalik egongo dira, aldagelak, dutxak eta baita sauna eta bainu turkiarra ere, baina beharrezko neurriak eta aforoa kontuan hartuta. Igerilekuei dagokienez, kale bakoitzeko 2 igerilarirendako tokia egongo da, eta eremu zabalagoan aforoa kontrolatuko da. Gimnasioko makinak bi eremutan banatu dituzte. Gimnasioan muskulazio makinak egongo dira eta kardioko makinak –korrika egiteko zintak, bizikletak, ergometroa eta beste– frontoira jaitsi dituzte, distantziak errespetatzeko.
11
"Jendea gogotsu bueltatu da kiroldegira" BEÑAT OLLO IRUJO ALTSASUKO ZELANDI KIROLDEGIKO KUDEATZAILEA KIROLDEGIA Astelehenean ireki zituen ateak Zelandi kiroldegiak; gimnasioan 65 kirolarirendako tokia dago eta igerilekuetan kale bakoitzeko 2 pertsonendako lekua Maider Betelu Ganboa ALTSASU
Zoramen handia izan da osasun pandemiagatik eskatutako arauak bete ahal izatea? Hasiera batean bai. Konfinamendua arintzeko 1. eta 2. fasean ezarritako eskakizunak betetzea ezinezkoa zen Zelandi bezalako instalazio txiki batendako eta 3. fasera arte itxaron behar izan dugu zabaltzeko. Bitartean instalazio guztiak behar bezala prestatu ditugu.
Zeintzuk dira funtsezko eskakizunak?
U plazan entrenatzen dabiltza, baina astelehenean Lavaderon hasi nahi dute. BARGAGAIN
Bargagain Taekwondo taldeko nagusiak entrenatzera Maila berreskuratzea, lesioak ekiditea eta hurrengo denboraldia prestatzea dira helburuak TAEKWONDOA
Bargagain Taekwondo Taldeko nagusienak, kadeteen eta gazteen mailako txapelketetan lehiatzen direnak, aurreko astean hasi ziren entrenatzen, Gerardo Montero irakaslearen begiradapean. Nafarroan entrenatzen hasi diren lehen kluben artean dago Bargagain. Altsasuko Gaztetxokoko parean dagoen U plazan hasi dituzte entrenamenduak, baina hurrengo astetik aurrera Lavaderon hasiko dira. Eskatutako baldintzak beteaz, 8 taekwondolarirendako tokia egongo da. Monterorendako ezinbestekoa zen klaseekin hastea. "Espainia-
ko Taekwondo Txapelketak urrian izango dira, eta pentsa, orain lanean hasten ez bagara, nola iritsiko garen txapelketetara" dio entrenatzaileak. "Lesioak ekidin nahi baditugu gorputza behar bezala prestatu behar dugu. Horrek hilabete inguru emango digu. Eta hortik aurrera taekwondoko teknikak eta taktikak lantzen hasiko gara. Helburua txapelketetarako prest egotea eta lesioak ekiditea da" nabarmendu du Monterok. Bestalde, gerriko beltza lortzeko prestatzen ari diren ikasleekin azterketa prestatzea da beste helburua.
Enpresa garen aldetik eskakizun asko bete behar dira, baina kiroldegira etortzen diren bezeroei dagokienez, distantzia mantentzea eta maskara jantzita eramatea sarreran, pasilloetan eta aldageletan, horiek dira eskakizun nagusiak. Bestalde, eskuak garbitzea ezinbestekoa da eta horretarako gel hidroalkoholikoa egongo da, sarrera nagusian eta areto bakoitzeko sarreran. Eta gimnasioan erabilitako makinak garbitzeko desinfektatzaileak daude.
Gimnasioan aldaketarik egin duzue? Spinning klaserako eta beste jarduera batzuetarako genituen zonalde batera eraman ditugu gimnasioko makina asko, eta hortaz, makina guztientzako espazioa dugu. Egun, guztira 65 pertsona sartzen dira gimnasioan, sekulako kopurua. Distantzia mantenduta lasai ari daitezke.
Igerilekuetan zenbatekoa da aforoa? Bi pertsona kaleko. Sei kale dira, beraz, 12 pertsona igerileku nagusian. Jacuzzia zabalik dago; Osasun agintariek esan ziguten kloro kopurua igotzeko, hala egin dugu eta 3 pertsona sar daitezke jacuzzian, distantziak mantentzeko. Bestalde, igerileku txikia ere zabalik dago. Igerileku txikian gehienez 18 pertsonako edukiera jarri dugu, hau da, ohikoaren %50, baina sartzen direnak familiako kideak ez badira, 2 metroko distantzia mantendu behar
Beñat Ollo Zelandi kiroldegiko kudeatzailea, gimnasioan.
"JENDEA LASAI ETOR DAITEKE ZELANDIRA, KIROLA EGITEKO EZ DAGO INOLAKO ARAZORIK" dute elkarren artean, eta sorosleak aforoa murriztu dezake. Bestalde, sauna eta halako instalazioen araudi edo erregulaziorik ez dute atera, eta nahiago izan dugu erregulatu arte itxita mantentzea.
Dutxak eta aldagelak erabilgarri daude? Bai. Garbiketen aldetik egunero bi desinfekzio egitea eskatzen da, baina gurean normalean hirutan egiten dugu desinfekzioa, produktu berezi batekin. Produktu horrek ez du soilik desinfektatzen, ordu batzuetarako arrastoa uzten du. Beraz, gure instalazioak irekitzen direnetik ixten direnera arte desinfektatuak daudela suposatzen da.
Hortaz, erabiltzaileak lasai hurbil daitezke kiroldegira. Hasi dira kirolariak gerturatzen? Bai, poliki baina hasi dira, eta eskatutako arauak behar bezala
betetzen dituzte: guztiak maskara jantzita, distantziak mantenduz... oso kontentu gaude. Nolanahi ere, jendeak zalantza asko dauzkala sumatzen da. Pertsona asko etorri dira galdezka, komunak edo dutxak irekita dauden, maskara jartzea derrigorrezkoa ote den, bertan behera geratu ziren ikastaroekin zer gertatuko den eta halako gaiez informatzera.
Uste duzu jendeak beldurra duela? Izan ere, egoera arraroa da. Egunerokotasunera bueltatzea zaila egiten ari zaio jendeari, baina Zelandira hurbiltzen badira, egoera uste baino normalagoa dela ikusiko dute, eta lasailasai etor daitezkeela, kirola egiteko ez dago inolako arazorik. Nolanahi ere, jendea etortzen ari da, bai gimnasiora eta baita igeri egitera ere, eta gogotsu, gainera.
Mugimendua duzue Zelandiko atzeko zelaian. Bai, Dantzalekuko udako igerilekuak ez direnez irekiko, Zelandi kiroldegiko atzeko zelaia prestatzen ari gara, erabiltzaileek bertan eguzkia hartzeko aukera izan dezaten. Igerileku estalietara sarbide zuzena izango dute, igerilekuetara sartu eta freskatzeko.
12
GANBAZELAIA
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
AGENDA
ZORION AGURRAK
EMAIGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI. Tel.: 948 56 42 75 / kultura@guaixe.eus
OSTIRALA 19 ARBIZU ETA ETXARRI ARANATZ Euskal presoak, Euskal Herrira. 20:00etan, plazan.
Goiatz Etorri ne urtebetetzeta!!!!
ALTSASU Altsasukoak aske. 20:00etan, udaletxearen parean.
IGANDEA 21 ALTSASU Mendaur, Mendieder, Ekaitza, Ganbelar, Mendaur. Altsasuko Mendigoizaleen irteera. 07:30ean, egoitzatik. ARBIZU, BAKAIKU, ETXARRI ARANATZ ETA LAKUNTZA Hemen erabaki, herritarrok erabaki. 11:00etatik 14:00etara, herriko plazetan.
ASTELEHENA 22 ALTSASU Plan Orokor berriaren herritarren partaidetzarako informazio saioa: Lezalde sektorea. 10:00etan, Iortia kultur gunean. ALTSASU Pentsio duinen alde. Sakanako Jubilatuen eta Pentsiodunen Koordinakundeko kontzentrazioa. 12:00etan, Zumalakarregi plazan. ALTSASU Plan Orokor berriaren herritarren partaidetzarako informazio saioa: Benta Zelai sektorea. 12:00etan, Iortia kultur gunean.
OSTEGUNA 25 ALTSASU AHTaren dirua gastu sozialentzako. Orain ardurak antolatutako elkarretaratzea. 19:30ean, Aita Barandiaran egoitzan.
EGURALDIA ASTEBURUAN Ostirala, 19
Min.
8
o
Larunbata, 20
Max.
21
o
Min.
10o
Max.
22o
Giroak lehortzera egingo du, eta eguzkiaren presentzia handiagoa izango da gurean. Hala ere, ipar haizearen ondorioz ez dira tenperaturak gehiegi igoko.
Eguzkia izanen da larunbateko protagonista gurean. Zeru garbia ikusi ahal izango dugu eta tenperaturak goxatzera egingo du, baina ez gehiegi.
Igandea, 21
Astelehena, 22
Min.
13o
Max.
23o
Nahiz eta ipar haizearekin jarraitu, tenperaturak gorako joera izango du, batez ere tenperatura minimoetan. Zeru urdina izango da nagusi.
Min.
12o
Max.
23o
Antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu, baina noizbehinka hodeiren batek zerua estali lezake. Hala ere, ez da prezipitaziorik espero gure bailaran.
GANBAZELAIA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
IRAGARKI SAILKATUAK LANA/NEGOZIOAK LAN ESKAINTZA Aisialdirako begiraleen la poltsa Arakilen: Gutxieneko baldintzak Euskaraz jakitea eta DBH titulua edo baliokidea. Arakildarra izatea, Aisialdiko begirale tituta izatea, Lehen sorospen ezagutza izatea lehenetsiko da. Bidali curriculuma info@ arakil.net helbidera ekainaren 24a baino lehen. Bakaikun euskaraz aisialdi ekimenerako begiraleak behar dira: Curriculuma udala@bakaiku.eus helbidera bidaltzeko epea zabalik, ekainaren 22ra bitarte. LEHIAKETA Egunean Behinera jolastu nahi? Euskarazko galde erantzunen jokoa da Egunean Behin, telefono mugikorreko aplikazioa. Egunero 10 galdera erantzun behar dira. Gainera, taldeak sortu daitezke eta ingurukoekin zure jakituria neurtu. Dagoeneko eginak dauden taldeetan sartzeko giltzak behar dira. Honako ibarreko taldeen giltzak: Sakana 2B2160, Lakuntza BC97D3, Bakaiku 1C2051, Urdingo Herria A253A9 Altsasu C5FD3D Ziordian CBBAF8. Jokoaren laugarren denboraldia garilaren hasierara arte izanen da. Etxarri Aranazko abesbatzaren 50. urteurrenaren logotipo lehiaketa: Edonork parte har dezake. DIN A4 formatuan (ordenadorez edo eskuz eginda), bi lan gehienez
aurkeztu daitezke. Saria 150 euro. Lanak uztailaren 31a baino lehen bidali behar dira. Etxarri Aranazko abesbatza; Maiza kalea 60, 31820 Etxarri Aranatz. Informazio gehiago 628 077 822 tfnoan. OHARRAK Irurtzungo udal musika eskola: Ikasturte berrirako matrikula musika eskolan bertan egin behar da hilaren 21ean, 22an eta 23an, 16:30etik 20:00etara. Musika eskolaren ikasketa planaren, ordutegien eta musika tailerren berri www. irurtzun.eus web orrian daude eskuragarri. Eskaintza: musika hizkuntza (6 urtetik aurrera), akordeoia, bateria, klarinetea, txirula, gaita (12 urtetik aurrera), pianoa, saxofoia, trikitixa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa/baxua, musika tailerra (4-5 urtekoendako), fanfarrea, musika tresnen taldeak, abesbatzak, gitarra taldea eta trikitixa taldea. Lakuntzako haurren ttattarra: Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, 2019an jaio eta Lakuntzan erroldatuta ez dauden haurrek festetan ttattarra edo zapia jaso nahi badute, udaletxean izena eman beharko dute garilaren 20a baino lehen. Arbizuko egur loteak: Arbizuarrek etxerako egur loteak eskatu nahi dutenek hilaren 23ra arte eska dezakete. Bakoitzak 35 euro balio du. Eskaera
egiteko udaletxeko 948 460 017 telefonora hots egin behar da, astegunetan, bulego ordutegian. Ordainketa Caixako ES64 2100 5169 3222 0002 2902 kontu korrontean egin behar da. Lakuntzako musika eskola: matrikula epea hilaren 28ra arte zabalik dago. Internet bidez egin behar da matrikula: https://labur.eus/zbv5A. Hilaren 25ean,16:30ean, informazio bilera izanen da musika eskolaren funtzionamendua azaltzeko. Musika hizkuntza eta instrumentua hastera doazen ikasleen familiei zuzendutako bilkura da. Ikasturtea irailaren 14an hasiko da. Etxarrin Udan Euskias: 4 urtetik gorako haurrei zuzendua, ekainaren 29tik uztailaren 31ra, 9:00etatik 13:00etara. Izena emateko 638 725 817 / udanetxarrineuskias@gmail.com. Ekainaren 22an, 19:00etan Udaletxean gurasoekin egingo den bileran COVID-19aren ondorioz hartu beharreko neurriak zehaztuko dira. Bakaikun Euskaraz 2020: 3 – 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Uztailaren 1etik 23ra izango da, 10:00etatik 13:00etara. Izen ematea ekainaren 24ra arte udaletxean. Urteurren aldizkaria: Aurten Altsasuko Gazteria Zerbitzuak 25 urte betetzen ditu eta Intxositapunta gazte guneak 10 urte.
Urteurrena ospatzeko aldizkaria sortuko dute, zerbitzuaren historia memoria izanen dena. Baina, aldi berean, Gazteria Zerbitzuak etorkizuenan landu beharko dituen esku hartze ildoen gainean gogoeta egin nahi da. Aldizkarirako iritzi, artikulu, argazki edo ideiak eman nahi dutenek honako bideak erabili beharko dituzte: intxostiapunta@altsasu.net, gazteria@altsasu.net emailetara idatziz, edo 608 617 778 - 948 564 785 telefonoetara deituz. Ayuda Contenedores erakundearen material bilketa berriro martxan: Altsasuko Ayuda Contenedores Gobernuz Kanpoko Erakundea material bilketa egiten hasi da berriz. Denetarik jasotzen dute: arropa, zapatak, eskola materiala, jostailuak, bizikletak, higiene produktuak, haur oihalak, sendaketak egiteko gazak eta bendak, mantak, ordenagailuak eta beste. Asteazkenetan, azoka egunean, goizeko 10:00etatik 13:00etara egiten dute material bilketa, Altsasuko Frontoiko Zeharbidearen 14. zenbakiko udalaren bajeran. Poltsak itxita eraman behar dira, eta astebete itxita mantentzen dituzte, berrogeialdian. Egun bereziki Afrikara ari dira bidaltzen hemen jasotakoa, edukiontzietan. Adingabe atzerritarrekin egoteko boluntarioak: bakarrik dauden adingabe atzerritarrak bizi dira Itur-
948 564 275 IRAGARKI@GUAIXE.EUS WWW.GUAIXE.EUS/IRAGARKIAK • Asteazkeneko 13:00ak arte jasotako iragarkiak bakarrik iragarriko ditugu. • GUAIXEk ez du argitaratzen diren iragarkien ondorioz sor daitezkeen gorabeheren erantzukizunik.
ORDAINTZEKO ATALAK: • Etxebizitza Saldu/Errentan. • Lokalak Saldu/Errentan. • Irakaskuntza ("partikularrak") eman. • Salmentak, erosketak eta trukeak. • Iragarkiak Guaixe paperean eta guaixe.eus-en argitaratuko dira. • Iragarki laburrak: 3 euro aste bakoitzeko (BEZ barne). • Epea: aste bereko asteazkeneko 13:00ra arte.
Gazte Karnetaren 30. urteurrena dela eta Nafarroako Gobernuak hura duten gazteei Nazioarteko Aterpekide Txartela oparitzen ari die. Azken horrek munduko 4.000 aterpe baino gehiagotarako sarbidea ematen du. Horretaz aparte, makina bat deskontu eta gazte mugikortasun programetarako sarbidea ematen du ere. Nazioarteko Aterpekide Txartela oparitan jaso nahi duenak www.juventudnavarra.es/eu/hasiera web gunearen bidez egin dezake eskaera. Sei elkarterako boluntarioak: Sei elkarteak bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin astean bi ordu egoteko 21 urtetik gorako boluntarioak behar ditu: asteartetan Iturmendin eta ostegunetan Altsasuko gazte gunean, 17:00etatik
19:00etara. Interesa duenak 948 239 739 edo 673 329 449 telefonoetara hots egin dezake, edo gestion@asociacionsei.org e-postara idatzi dezake. www.asociacionsei.org, informazio guztia dago. Aralarko santutegi ondoan dagoen Laguntzetxearen eraikina zaharberritzeko proiektuan lagundu nahi duenak ES 2700 754646 93 060 0001691 kontu korrontean egin dezake ekarpena. Mezenazgo Legean jasotako proiektua denez, dirua ematen dutenei errenta aitorpena egitean zati bat bueltatuko diote. Bidelagun izan nahi? Mintzakide programaren bidez euskara praktikatzera elkartzen dira hizkuntza ikasten ari direnak eta hizketatzeko ohitura dutenak. Euskaldun batekin, bidelagun batekin aritzen dira. Bidelagun izan nahi duzu? 600 482 024 telefonoan edo AEKren Itsasi euskaltegian duzu informazio guztia guztia. GALDUTAKOAK/ OPATUTAKOAK OPATUTAKOAK Armani markako betaurreko graduatuak topatu genituen Etxarri Aranazko plazan maiatzeko azken asteburuan. Deitu 630 49 08 44. www.iragarkilaburrak.eus
948 56 42 75 iragarki@guaixe.eus www.guaixe.eus/iragarkiak
ZURE IRAGARKI LABURRA IRAGARKIA JARTZEKO:
mendin eta Altsasun. Haiei udan akonpainamendua egiteko boluntarioak behar dira. Gizarte eta hezkuntza arloko akonpainamenduaz aparte aisialdiko jarduerak egiteko da. Iturmendin astearteetan 10:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara. Altsasun ostiraletan 11:00etatik 14:00etara. Altsasun, gainera, mentore izateko aukera dago. Sei elkartearekin harremanetan jartzeko: 948 239 739 edo 673 329 449 eta gestorasocial@asociacionsei.org Informazio gehiagorako: www.asociacionsei.org.
HERIOTZAK · Gervasia Lizasoain Gastesi, ekainaren 11n Irurtzunen
INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.
ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus Eskelen tarifak: 50,82 € / 96,80€ / 130,68 € prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.
13
14
KULTURA
OSTIRALA 2020-06-19 GUAIXE
Laguntzeko prest Margotutako horma langileak hamaiketakoa hartzera ateratzen diren txokoan dago, baita pazienteen autobusa iristen den sarrera ere. Langileek artistei esan dietenez, "aldaketa" nabaritu dute. "Orain koloretsuagoa dela esan dute, beste gauza bat dela". Pazienteek ere ikusten dutenean "harrituta" gelditzen direla esan du Arnanzek, baita "polita" dela ere aipatzen dute. "Beraien barnealdean edo izaeran zerbait mugitzen dela uste dut, positiboa dela uste dut". Helena Santano artista arte terapian aditua da eta duela lau urte Josefina Arregi klinikan bertan saio batzuk egin zituen. Arteak gogoratzen laguntzen duela ziurtatu zuen, modu "xume"
batean. Hortaz, arteak eta, ondorioz, egin berri duten muralak "zentzumenak esnatuko" dituela esan du. "Horrelako gauza batekin barneko zerbait kanpora ateratzen duzu. Oroitzapenak sustatuko dituen zerbait da, nahiez eta oroitzapen horiek presente ez izan". Horrelako arte ekimenak egitea "oso garrantzitsua" dela uste du artistak. "Sormena gure parte da, jaiotzen garenetik dugu". "Pena da gauza hauek betelan bezala gelditzen direla. Artea eta arte hezkuntza denbora pasa bezala ikusten dira, eta guztiz kontrakoa izan beharko zen. Oinarria izan beharko zen". Arteak "adierazteko" modu desberdinak eskaintzen dituela azaldu du Santanok, eta, beraz, gehiago baloratu beharko zela.
Helena Santano eta Koldo Arnanz artista altsasuarrak Josefina Arregi klinikan egin duten muralaren aurrean.
Mundura irekitzeko horma JoseďŹ na Arregi klinika psikogeriatrikoan horma margo bat egin dute Koldo Arnanz eta Helena Santano artista altsasuarrek. Klinikaren zonalde honi bizitza eman diote margoaren bidez. Aurrerago klinikako pazienteek muralean parte hartuko dute Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU Horma zuri eta aseptiko bat munduari begiratzeko leiho bihurtu dute. Altsasuko Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoaren langile batek klinikaren horma bat margotzeko proposamena egin zuen, eta Koldo Arnanz eta Helena Santano artistak horma koloreztatzera animatu ziren. Hasiera batean itsasoaren hondoa islatzea pentsatu zuten, horman zeuden orbanak aprobetxatuz, baina testuingurutik kanpo gelditzen zela uste zuten. Beraz, atzean dagoen paisaia margotzea pentsatu zuten azkenean. Orain ezer esaten ez zuen horma hori munduari begiratzeko leiho ireki bat bihurtu da. Gainera, margolana bukatu gabe dago; psikogeriatrikoaren pazienteek eta herriko gazteek bertan parte hartuko dutela esan dute Arnanzek eta Santanok. "Kanporantz zabaltzen den leiho bat". Arnanzek horrela deskribatu du Josefina Arregi klinikan bi artista altsasuarrek egin duten
murala. "Metafora bat da. Hormak hautsi nahi izan ditugula esan nahi du. Klinikan dagoen jendea gizarteratzeko modu bat da". Bi artistek horma ikusi zuten lehenengo aldietan beste ideia bat izan zuten, eta horman zeuden orbanak aprobetxatuz "kobazulo bat edo itsasoaren azpiko mundua islatzeko aukera ematen zigula iruditu zitzaigun". Baina ongi pentsatuz, irudi hori "testuingurutik kanpo" gelditzen zela iruditu zitzaien, "urruti" gelditzen zen. Klinikatik ikusten dena margotzea erabaki zuten; horma "atzekoarekin lotzea". Emaitza margo "koloretsua eta naturala" da. Atzeko paisaiarekin bat eginez, berdea nagusitzen da.
"HORRELAKO ARTELANEK OROITZAPENAK KANPORATZEN LAGUNTZEN DUTE"
Bizitza duen margoa Hasiera batean "mantxa" batzuk izan behar zirela esan du Arnanzek: "Zerbait egitea eskatu ziguten, gero haiek gainean margotzen jarraitu ahal izateko". Azkenean, "gehiegi zehaztu" dutela adierazi du. "Baina beldurrik gabe margo dezakete gainean". Horretarako, margoaren goialdea, mendiak eta zerua irudikatzen duena, askoz landuagoa dago beheko aldea baino, larreak direnak. "Guk hau egiteko askatasuna izan dugu, eta haiek ere nahi dutena egiteko askatasuna dute". Margolanean parte hartzea aurrera begira eginen duten proiektua da, izan ere, koronabirusak sortutako egoera berezi honek proiektua atzeratu du. Bi artistek ondoan dagoen eta libre gelditzen den horman ere margotzea proposatu dute: "Pentsatu genuen klinikaren erabiltzaileek margoa ikustean sentitzen dutena idatz zezaketela, eta hori gero oinarri baten gainean horman idatzi".
BAZTERRETIK JUANKAR LOPEZ-MUGARTZA
Juan Goikoetxea Zabalo, 40 urtez Arbizuko erretore Lehengo egunean, Nafarroako Foru Aldundiak Francoren garaian argitaratzen zuen "PrĂncipe de Viana" aldizkariari buruzko ohar batean Juan Goikoetxea Zabalo, berrogei urtez Arbizuko erretore izan zena, aipatu zen. Askotan entzuna nuen garrantzi handiko gizona izan zela eta denek bereziki maitatua, ez soilik bere eliztiarren artean, baizik eta inoiz ere elizan oin bat finkatzen ez zutenen artean ere. Izan ere, bere balio anitzen artean, ba omen zen bat fedegabeek ere txalotzen eta goraipatzen zutena, alegia, Arbizun euskara salbatu eta indartsu mantendu zuela. Hori da herriak eskertu diona, alde batekoek, zein bestekoek. Eta iritzi hau sustatzeko behin baino gehiagotan aditu dut berak esaten omen zuela (bere idazki gehienak sinatu gabe ematen baitzituen), berak jokatu zuen bezala besteek jokatu izan balute, euskara ez zela ahulduko (ezta galduko ere) Sakanako hainbat herritan. Bai, gauza jakina da apaizek garrantzia handia izan zutela euskararen sustapenean, baina, Don Juani ez zaio bere
meritua aitortu behar soilik horregatik edo lau haizeetara aldarrikatzeagatik euskaraz "erderaz bezein ongi ta obeki ta gozoago esan ditezkela egi ederrenak" (Benito Ijurrak Arbizu aldizkarian jaso zuen bezala), izan ere beste apaiz batzuk izan dira antzeko gauzak esan dituztenak, eta horretan ere Satrustegi zen maisu, baina Don Juanen benetako garrantzia beste leku batean bilatu beharko genuke, alegia, erakustean zein unetan eta zein baldintzetan izan zen euskaltzalea eta zer arriskatzen zuen horregatik. Gauza jakina da (Don Marino Aierrak bere liburuan hala erakutsi zuelako) Nafarroako elizak Molarekin eta Soltxaga Jeneralarekin ezin hautsizko lotura zuela. Don Juanen eliztiar asko gerran galtzaile atera ziren. Jazarriak izan ziren batzuk, beste batzuk lurperatu gabe soroetan utziak besteentzat eskarmentua izan zitezen. Zaila da egoera latz batean ardi guztien alde agertzea, ahulenen alde bereziki, baina hala gertatzen delarik hortan bai datzala artzain on baten benetako meritua.
KULTURA
GUAIXE 2020-06-19 OSTIRALA
Sormena saritzen Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi eta Nanoipuin lehiaketen sariak banatu ditu Erkuden Ruiz Barroso SAKANA Maria Markotegi eta Nanoipuin lehiaketen sari banaketa berezia izan da aurtengoa. Koronabirusak sortutako larrialdi egoera dela eta, 2020. urtean ez da ekitaldirik egin. Hala ere, euskarazko sormena sustatzeko lehiaketen irabazleek bere saria jaso dute: etxean jaso dituzte Sakanako liburu dendetan erabiltzeko 40 eta 120 euro bitarteko txartelak. Lehiaketetan parte hartu dutenek ere oparitxoa jaso dute. Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak antolatzen ditu bi sariketak. Maria Markotegi lehiaketa Sakanako ikasleei bideratuta dago eta lau sail ditu: booktubea, narrazioa, poesia eta komikia. Aurten
359 lan aurkeztu dira; 220 narrazio, 25 poesia, 7 booktube eta 107 komiki. Lehiaketak bost maila ditu: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; 3. eta 4. mailak, eta Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena. Booktubeak DBH1etik gorako gazteek parte hartu ahal izan dute Youtuben agertzeko gutxieneko adina behar delako. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1600 euro banatu ditu lan onenak saritzeko, eta sariak mailaren araberakoak izan dira: 40 euroko, 60 euroko, 80 euroko eta 100 euroko txartelak. Epaimahaia Toñi Lopezek eta Izaskun Etxeberriak literatura arloan, Joxemari Morcillok eta Olatz Al-
dasorok komikia arloan eta Katrin Gineak eta Aitor Karasatorrek booktube sailean osatu dute. Nanoipuin lehiaketa euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako lehiaketa bat da. Hiru maila ditu: 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek parte hartzen dute; 2. mailan B1 mailako ikasleek, eta 3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da. Mintzakideek ezagutzaren pareko mailan parte hartzen dute. 55 lan aurkeztu dira 2020ko Nanoipuin lehiaketara: 1. mailan 20; 2. mailan 19 eta 3. mailan 16. Irabazleek Sakanako liburu dendetan erabiltzeko 150 euroko txartel bana irabazi dute. Epaimahaia Monika Etxeberriak eta Maria Luisa Zelaiak osatu dute.
Maria Markotegi lehiaketaren irabazleak OIHAN ALDATZ IPARAGIRRE OLATZAGUTIA BOOKTUBEA Mariasun Landaren Azken balada DBH 1-2 Iñigo Aritza ikastola
PAULA URABAIEN OTXOAAIZPURUA ALTSASU
KOMIKIA Ibaiaren misterioa LH 5-6 Zelandi IP
AITANA IGOA NAZABAL ETXARRI ARANATZ KOMIKIA Ausazko turismoa Parisen DBH 3-4 Altsasu BHI
UXUE ANGUIANO VIA ALTSASU
IZAI IGELTZ IRIZAR ZIORDIA
BOOKTUBEA Jokin de Pedroren Izu-izua DBH 1-2 Iñigo Aritza ikastola
KOMIKIA Pin pan pun LH 5-6 Iñigo Aritza ikastola
ENARA OZORIA TEJADA LAKUNTZA
MAIA NOVOSELSKYY JAKA ARBIZU
NAROA ZABALA REMIRO ALTSASU
KOMIKIA | NARRAZIOA Itsas misterioa DBH 1-2 Andra Mari ikastola
NARRAZIOA Non dago LH 3-4 Zelandi IP
AITZARA MAIZ ORMAZABAL ETXARRI ARANATZ
JOANE GASTAMINTZA GONZALEZ ALTSASU
KOMIKIA Maitasun gorroto DBH 1-2 Andra Mari ikastola
NARRAZIOA 51 eremua LH 5-6 Zelandi IP
KOMIKIA Elkarrizketa LH 3-4 Lakuntzako Herri Eskola
AMALUR APAOLAZA DELGADO LAKUNTZA KOMIKIA Ez du inporta kanpotik nola garen LH 3-4 Lakuntzako Herri Eskola
CAROLINA AGUIRRE ECHEVERRIA ALTSASU NARRAZIOA Tower hotela LH 3-4 Zelandi IP
15
IRATI LOIARTE ERAUSKIN ETXARRI ARANATZ
IKER ESCUDERO GOMEZ LAKUNTZA
NARRAZIOA Juanaren sekretua LH 5-6 Andra Mari ikastola
POESIA Ateratzeko nahian LH 5-6 Lakuntzako Herri Eskola
IRAIA ONGAY MORAL IRURTZUN
SIETS GOIKOETXEA GARDE URDIAIN
NARRAZIOA Amonaren istorioak DBH 1-2 Atakondoa IP
PELLO MIKEL MIKELEZ FERNANDEZ ETXARRI ARANATZ NARRAZIOA Ustekabean DBH 3-4 Altsasu BHI
LEIRE RABAZ DURARTE ARBIZU POESIA Angie LH 3-4 Andra Mari ikastola
LAIDA GARTZIANDIA PAZOS LAKUNTZA POESIA Aberats elkartasunean LH 5-6 Lakuntzako Herri Eskola
POESIA Eta goazen gure mundura DBH 1-2 Iñigo Aritza ikastola
EKIA ANDUEZA MARTINEZ ALTSASU POESIA Gazte indartsu baten aldarria DBH 1-2 Iñigo Aritza ikastola
OLATZ GALARTZA LEZEA ALTSASU POESIA Hegan DBH 3-4 Iñigo Aritza ikastola
AMAIUR GOIKOETXEA FLORES ALTSASU POESIA Zergatik DBH 3-4 Iñigo Aritza ikastola
Nanoipuin lehiaketaren irabazleak CRISTINA OSET MATEO IZURDIAGA BOOKTUBEA 1 MAILA A1-A2 Printzesa eta sorgina
NIEVES DE ESTEBAN ASTITZ ETXARRI ARANATZ 2 MAILA B1 Ortzadarra
REME ULAIAR HUITZI ETXARRI ARANATZ 2 MAILA B1 Bisitaria
JOSE MARI RODRIGUEZ MAZKIARAN ALTSASU 3 MAILA B2-C1 Zomorro
2020-06-19 OSTIRALA
11 GALDERA Errealitatera eta beharretara egokitu den zerbitzua da, baina helburuak berdinak dira. Prebentzio programa bat da, eta helburu nagusia kontsumoarekin lotutako arriskuen murrizketa da eta alkohola eta gidatzearen arteko sentsibilizazioa lortzea.
5
Eneka Irizar, Iosune Zabala eta Luci Gonzalez de Pedroso Sakanako Gizarte Zerbitzuetako teknikariak. UTZITAKOA
"Jairik ez badago jaibus zerbitzuak ez du zentzurik" Uda berezia izango da aurtengoa, orain arte ezagutzen ditugun bezalako festak ez baititugu ospatuko. Horregatik aurten ez da Sakanako Prebentzio Zerbitzuek antolatutako jaibus zerbitzurik egongo Maider Betelu Ganboa SAKANA
1
Noiz sortu zen jaibus zerbitzua?
2.000 urteko sanjoanetan. Beste zonalde batzuetatik ezagutzen genuen zerbitzua zen –Erriberako 'Voy y vengo'–, eta Sakanan herriz herri jaietara joateko ohitura handia dagoenez, martxan jartzea erabaki genuen.
2
Zeintzuk ziren helburuak?
Trafiko istripuen murrizketa; gazteak kontsumoaren, auto-
kontrolaren eta kontsumoak sortutako jarreren aurrean duten arduraz ohartaraztea; festen ondoren etxera bueltatzeko baliabideak erraztea; eta festetan gehiegizko alkohol eta drogen kontsumoak ekar ditzakeen isunak gutxitzea.
3
Sekulako arrakasta izan duen zerbitzua da.
Bai, 6 herritara joateko antolatu genuen lehenengo urtean, eta autobus bakarra zen. Berehala
zerbitzu hau zabaltzeko beharra ikusi zen, bai autobus kopuruari dagokionez eta baita jai egunak gehitzeari dagokionez ere. Urte gutxira beste ospakizun batzuetarako ere antolatu genuen, jasotako eskakizunei erantzuna emanez. Irizpidea beti izan da larunbat gauez ospatzen den jai bat eta jende asko elkartuko duena izatea.
4
Helburuek berberak izaten jarraitzen dute?
Zein adinetarako zerbitzua izaten da?
Hasiera batean adin mugarik gabe erabiltzen zen zerbitzua zen, baina urte batzuetatik hona, Nafarroako Gobernutik jasotako gomendioak segiz eta Nafarroa osoan irizpide berberak izateko asmoarekin, mugak jarri genituen. 16 urtetik beherakoek zerbitzua ez erabiltzeko gomendioa egin diegu familiei, eta horretarako jarri genuen gurasoen baimena egiteko beharra. Hurrengo pausoa jaibusa 16 urtetik gorakoek erabiltzea da.
6
Orain arte, zer moduzko balorazioa egiten duzue?
Balorazioa oso ona da. Erabiltzaile asko eta balorazio oso ona du zerbitzuak, eta gure helburua beti hobetzea da. Horregatik adinez nagusiagoak direnekin erabiltzeko araua jarriko dugu, helburua kotxea dutenak zerbitzua erabiltzea delako. Osasun gai bat da, zaintza eta ardurari garrantzia ematen diona: askotan isunetan bakarrik pentsatzen dugu, baina benetan gure bizitza eta osasuna da garrantzitsuena.
7
Urte berezia da hau, ez da festarik egongo. Hortaz, zer gertatuko da jaibusarekin?
Gauden egoeran egonda jaibusa egoteak ez du zentzurik; arrisku ikaragarria suposatuko luke. Jaietara joateko zerbitzua denez,
jairik ez badago jaibusa ere bertan behera geratuko da. Aurten horrelako zerbitzuetarako ez da inolako dirulaguntzarik jasoko.
8
Erabaki gogorra da, ez?
Gogorra baino zentzuzko erabaki bat da, egoerak berak hartzera bultzatu gaituen erabakia.
9
Dena den, nahiz eta jaibusik ez egon, jende mugimendua egongo da. Honekin kezka duzue? Uste dugu eta espero dugu gehiengoak arduraz jokatuko duela. Egia da mugimenduak egongo direla. Jaibusa egun konkretu batzuetarako egoten da, eta egun hauetatik kanpo ere mugimenduak izaten dira. Beti izaten dugu kezka horren inguruan, eta aurten ere, aurrekoetan bezala.
10
Udan alkohol eta substantzien kontsumoa handitzen da?
11
Hortaz, zein gomendio egingo diegu sakandarrei?
Udan gehiago irteteko aukera dugu eta honek kontsumitzeko aukera gehiagoren aurrean jartzen gaitu. Hala ere, argi izan behar dugu ez duela jende guztiak kontsumitzen. Ez kontsumitzea beste aukera bat da.
Askotan festa, ongi pasatzea eta kontsumoa oso lotuta dauden errealitatea dira. Egiaztatuta dago, hori horrela denean, kontsumo arazoak izateko aukerak handiagoak direla. Gure aholkua da aukera ematea aisialdia eta gozamena pasatzeko beste aukera eta modu batzuei, kontsumoarekin zerikusirik ez dutenei. Musika talde baten abesti bati erreferentzia eginez: "Gogoratu behar duzun gauza bat... ez da gauza bera kontsumitzea eta suntsitzea".