765. Guaixe

Page 8

8

SAKANERRIA

OSTIRALA 2021-03-12 GUAIXE

Babarrunei buruzko informazioa jasotzen. ARAKILGO UDALA

Ibarreko bioaniztasuna lantzen segitzen dute Arakilen nekazaritzan erabilitako 70 landare barietate aurkitu zituzten joan den urtean. Haiek erabilera zabaltzeko haziak banatuko dituzte, barietateen zaintza sarea sendotu eta, bide batez, hazien banku bat sortuko dute ARAKIL Arakilgo Udalak sustatu zuen joan den urtean Bertako barietateak, bioaniztasun haziak proiektua, Arrea elkarteak garatu duena Sakanako Garapen Agentziaren laguntzaz. Egitasmo horren bidez lortu nahi dute nekazaritza bioaniztasuna, nekazaritza ekosistemak eta landa garapen endogenorako beharrezko ezagutzak kontserbatzea, berreskuratzea eta balioa aitortzea. Izan ere, egitasmoaren bultzatzaileen iritziz, "nekazaritza barietate tradizionalak dira nekazaritza iraunkor eta ekologikorako ezinbesteko baliabide dibertsifikatuak, kalitatezko elikagaiak tokian ekoitzi eta

kontsumitzeko eta hauek kanal laburren bitartez merkaturatzeko balio gehigarria baitute". Nekazaritzaren erabilerari eta bertako barietateei buruzko informazioa jasotzeko asmoz, joan den urtean hainbat herritako 53 arakildarri 72 elkarrizketa egin zizkieten. Aurkitutako barietate tradizionalen kopuruarekin "harrituta" gelditu dira sustatzaileak, "bereziki fruta arbolak eta, zehazkiago, udareak. Hala ere, horietako asko desagertzeko arriskuan daude". Jakinarazi dutenez, 13 espezietako bertako 70 barietate identifikatu dituzte: udareak, aranak, sagarrondoak, pikondoak, hurritzak, intxaurrondoak, mahatsondoak, gaz-

tainondoak, mizpirak, irasagarrak, pomoak, babarrunak eta porrua. Besteak beste: San Joan udarea, Campana udarea, Pelotxas aranak, muturluze sagarra, piku zuria, Ostabeltza gaztaina edo "Ojo de Perdiz" babarruna. Jasotako barietate guztien fitxa bana sortu da. Sustatzaileek jakinarazi dutenez, aurten dibulgazio gida argitaratu nahi dute.

Balioa aitortzea Jasotako bioaniztasun ondare horri segida emateko Arakilgo 30 baratzezainekin Biodibertsitatea Zaindu eta Ugaltzeko Tokiko Sarea sortu zuten. Germoplasma banku publikoetan gordetzen ziren Sakanako hainbat

barietate haien artean banatu zituzten joan den urtean eta biderkatu egin zituzten beraien baratzeetan. Batetik, lau barazki barietate, horien artean Baliabide Fitogenetikoen Zentroko babarrunak edo perrexila, eta, bestetik, Arakilgo garai bateko zazpi sagarrondo barietate. Hori egin ahal izateko Germoplasma Banku publikoekin hitzarmenak sinatu dituzte. Horrekin batera, prestakuntza eta sentsibilizazio lanak egin zituzten. Lehenengoari dagokionez, Egiarretan txertoak egiteko tailerra egin zen eta Lakuntzan haziak ugaltzeko beste bat. Aurten proiektuaren bigarren fasean sartuko dira eta aurkitutako tokiko barietateak ugaldu eta banatuko dituzte. Horrela haien erabilera ibarrean zabaldu nahi dute. Eta, bide batez, sortu den zaintza sarera jende gehiago biltzea. Bestetik, aurten hazien banku bat sortuko dute. Prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak bazterrean utzi gabe. Aurreikusiak dituzte, esaterako, gaztainondoen zaintzari buruzko ikastaroa, fruta zaintza ekologikoari buruzko tailerra edo babarrun hazkuntzako ikastaroa. Hasteko, larunbatean, fruta arbolen neguko zaintzei buruzko ikastaro emanen du Carlos Gil frutikultoreak. Lurraren garrantzia eta maneiua, inausketa eta txertatzea, izurrite eta gaixotasunak nola kontrolatu, eta bestelakoez arituko da Izurdiagan bihar (aurretik izena eman beharra zegoen). Gainera, Arakilgo lau sagar barietateekin hainbat arbolatxo txertatuko dituzte eta Zaintza Sarean parte hartu nahi dutenen artean banatuko dira. Asteazkenean, berriz, sagarrondoen ber txertaketaz ariko da Jose Migel Astiz Hiriberrin.

INFORMAZIOA BILTZEKO 53 ARAKILDARRI 72 ELKARRIZKETA EGIN ZIZKIETEN

Bideoetan euskara eta produktuak ikusgarri Sakanako hizkerak zabaltzeko eta produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz sortu dituzte SAKANA Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Sakanako Garapen Agentziak (SGA) elkarlanean Sakana Sutondotik kanpaina prestatu dute. Ibarreko euskalkiak eta Sakanako ekoizleek landutako produktuak ezagutarazi nahi dituzte. Helburu horrekin bederatzi bideo zabalduko dituzte astero; aurrenekoa atzo. Euskara Zerbitzutik eta agentziatik sakandarrei gonbidapena egin diete: bideoak zabaltzeko, errezetak egitera animatzeko, prestatutakoaren argazkiak partekatzera, sare sozialetan jarriko diren galderei erantzunez… Tximonena jatetxeko Arantxa Mendoza sukaldariak lau errezeta prestatuko ditu eta aldamenean beti produktuaren ekoizlea izanen du: axurkia txilindroi eran (Aitor artzaina lagun duela), mamia eztiarekin (Juanane artzainarekin), garaiko barazki lasagna (Bego eta Joxan ekoizleekin) eta behi txurraskoa tenperatura baxuan (ekoizlearekin batera). Bestetik, Zato, Felipe Karrera eta Altxaga gizonezko etxarriarrak bi bideotan hiketan hitz eginen dute. Fernanda Jaka, Angelines Garziandia, Isabel Nazabal eta Miren Reparaz bi bideotan herriko hizkeran entzuteko aukera izanen da. Denek gosariak, gaztak eta joandako garaiak ekarriko dituzte gogora. Azkenik, Aitziber eta Aitor Irigoien urdindarrak eta herriko Lopez de Goikoetxea dendako langileak txistorra kroketak nola prestatu azalduko dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.