2 minute read

Telekomunikazioei buruzko ordenantza onartu du Uharte Arakilgo Udalak

Etxarren eta Irurtzungo ikuspegia.

Urdalurko sareko lanak emateko deialdia egina

Advertisement

Sakandarren ur hornidura bermatzeko eraiki zen Urdalurko uharka. Haren goiko ur banaketa sarea gaur egun Satrustegiraino iristen da. Sakanako Mankomunitateak hodia Irurtzuneraino luzatu nahi du eta, horretarako, beste pauso bat emanen du aurten Satrustegi eta Etxarrengo ur biltegiaren artean hodia luzatuz. Ur hoditeria Arakilgo bi herrien artea luzatzeko lanek 509.215,85 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua dute eta haiek egiteko lau hilabete izanen ditu enpresa hartzaileak. Sakanako Mankomunitateak lanak emateko deialdia egin du haiek egiten interesa duten enpresek garilaren 1eko 23:59ra arte dute proposamenak aurkezteko.

Artxueta mendiko antenak. ARTXIBOA

Telekomunikazioekin lotutako hainbat erabaki

Ordenantza bidez telekomunikazio operadoreek saretzea nola egin behar duten zehaztu du udalak. Baita herri lurretan nola ezarri behar duten. Azken hori, batez ere, Artxueta eta Martigarro hobe kudeatzeko egin du

UHARTE ARAKIL Uharte Arakilgo Udalaren azken bilkuran telekomunikazioen arloak aparteko garrantzia izan zuen. Telekomunikazioen arloa herrian arautzeko lerro nagusiak zehaztu ditu Uharte Arakilgo Udalak eta ordenantza batean jaso ditu. Txomin Uharte Baleztena alkateak azaldu duenez, "edozein telekomunikazio operadore edo taldek saretzea nola egin behar duen zehazten du ordenantzak".

Horrekin batera, herri lurretan dauden telekomunikazio azpiegiturak araututa gelditu dira. Izan ere, Artxueta mendian antena pila izateaz aparte, Martigarro dermioan ere telekomunikazio antena dago ere. "Orain arte udalak ez zuen araudirik. Honekin egitura antolatu eta txukun jarri nahi dugu, jakin zein dagoen lanean", azaldu du Uhartek. Alkateak jakinarazi duenez, Toki Administrazio Departamentuarekin eta Guifineten laguntza izan du udalak telekomunikazio operadoreen diagnosia egiteko. "Nor ari den eta nola jakiteko". Alkateak jakinarazi duenez, herrian dauden antenen emisioen neurketa egitea aurreikusita dute.

Eta gaineratu du haien asmoa dela "erabiltzaileak arduratzea erabilpen txukuna egiteaz". Horrekin batera, "ahalik eta egitura gutxien egotea eta daudenak ahalik eta eraginkorrenak izatea. Hau da, azpiegiturak partekatzea eta ahalik eta inpakturik txikiena sortzea", azpimarratu du alkateak. Aldi berean, Uharte Arakilgo Udalak ardurak eta konpromisoak hartu ditu araudi berrian, azpiegiturak egin behar badira, egiteko. Horrekin batera, ordenantza fiskala ere onartu du udalak, besteak beste, egin beharreko lanak pagatzeko.

Azkenik, Uharte Arakilgo Udalak Sakanako telekomunikazio sarea herritik pasatzea onartu zuen, horretarako jarraibideak zehaztuz. Aizkorbe eta Etxarri Aranatz lotuko dituen zuntz optikoko sarea zabaltzen ari da Guifinet fundazioa Sakanako Mankomunitatearekin batera.

Festarik ez

San Joanekin batera Uharte Arakilgo lehen festak ospatzen dira. Hurrengoak San Migel egunarekin izaten dira, irailaren 29aren bueltan. COVID-19 gaitzak sortutako pandemia egoerak sorrarazitako osasun egoera kontuan izanik, eta osasun agintarien aholkuei jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du bertan behera utzi dituela aurtengo San Joan festak.

This article is from: