2021-07-16 OSTIRALA / 782. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS
"Nik ez nituen gauzak behar; nik maitasuna behar nuen" IURII SANNIKOV
Gorka Izagirre bere lehen Olinpiar Jokoen atarian dago, sasoitsu, gogotsu eta oso pozik / 13 Urtearen lehen erdian 209 langabe gutxiago daude. Haietatik %58 emakumeak dira / 6 Aralar mendiaz gozatzeko jarduera eskaintza zabala antolatu dute / 8 Pandemiak baldintzatutako 2,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Etxarrik / 5 Porlandegian txanda kontratua ezartzea adostu dute zuzendaritzak eta langileek / 8 'Euskal Liburutegi Sozial Ibiltaria' ekimena sortu du Ander Barandiaran Ziordiak / 15
2
EZKAATZA
IURII SANNIKOV
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
"Hau zen nire familia" IURII SANNIKOV Duela 25 urte baino gehiago, zenbait haur errusiarrek lehenengo aldiz ezagutu zuten Sakana. Hamabi urtez etorri ziren. Hemen familia bat dute Erkuden Ruiz Barroso IRURTZUN Iurii Sannikov Txebarkul hirian jaio zen, Errusian, eta 37 urte ditu. Duela bederatzi urte Irurtzunen bizi da, baina herria 1993. urteko Gabonetako oporretan ezagutu zuen lehendabiziko aldiz. Serrano-Casado familia ezagutu zuen, bere Irurtzungo familia, bere familia. Lehendabiziko aldi horren ondoren, hamabi uda jarraian etorri zen Irurtzunera. Familia adoptatzen saiatu zen, baina burokraziarekin arazo asko izan zituzten, eta ezin izan zuten Sannikov adoptatu. Turista eta ikasle gisa etortzen saiatu zen, baina ezin. Azkenean, 2012ko neguan, turista gisa etortzea lortu zuen. "Nire helburua ez zen gelditzea, baina bai". Familia elkarrekin egotea lortu zuten, azkenean. Inma Serrano Irurtzungo arreba da.
1993an etorri zinen lehendabiziko aldiz. Nola? Urte bereko maiatzean ama hil zen, eta amona ni zaintzeko oso zaharra zen. Gobernuak umezurztegietara eramaten zituen zaintzailerik ez zuten adingabeak. Orduan, bertan nengoela, lau hilabete pasa zirenean, Gabonetako festak ospatzen ari ginen. Dantzan ari ginen, eta ni nekatu edo aspertu nintzen, eta atera nintzen. Korridorean bi monitore zeuden, eta telefonoz deitu zuten. Eskualdeko gobernutik deitu omen zuten, eta esan zieten mutil baten eta neska baten izenak behar zituztela, haurrak
Espainiara joateko programa bat zegoelako. Ni beste neska batekin bertan nengoen, eta ez dakit zeruko argia irekiko zen edo zer, baina prozesu guztia mugitzen hasi zen. Bederatzi urte nituen, eta ez nekien Espainia zer zen ere. Oso pozik nengoen. Abenduaren 20an etorri ginen.
Nolakoa izan zen bidaia hura? Oso bidaia luzea izan zen. Bi eguneko tren bidaia egin genuen Moskura. Ondoren, Moskun, egun bat egon ginen, eta Bartzelonara hegazkina hartu genuen. Bartzelonatik hona iristeko, sei orduko autobus bidaia.
Nolakoa izan zen harrera? Nik bidaietan oso gaizki pasatzen nuen. Goizeko hiruretan iritsi ginen. Iratxora eraman gintuzten. Hamazazpi eta hemeretzi haur inguru etorri ginen, eta guri itxoiten jende asko zegoen. Baina asko. Haur batzuk ateratzeko gogotan zeuden, eta beste batzuk beldurrez. Hainbeste jende zegoen, eta ez genuen inor ezagutzen, gauez… Elkartera eraman gintuzten, eta mahai handi baten inguruan eseri gintuzten. Bertan familien artean banatzeko itxoin genuen. Pixka bat ganadua banatzea bezalakoa izan zen. Ok-
"IKUSI NUEN NIRE AMA IZANGO ZENA; EZ NEKIEN ZERGATIK, EMAKUME HORREKIN JOAN NAHI NUEN"
sana deitutako neska batekin nengoen, eta ikusi nuen nire ama izango zena bere alabarekin, nire arrebarekin. Oksanari esan nion hura nire ama izatea nahi nuela, emakume harekin nahi nuela joan. Ez nekien zergatik, hor zeuden guztien artean, emakume horrekin joan nahi nuen. Haur guztiek esaten zuten honekin edo bestearekin joan nahi zutela. Izenak esaten hasi ziren, eta zein familiarekin joan behar ginen. Iurii Sannikov Serrano-Casado familiarekin doa esan zuten, eta nik esaten nuen emakumea gerturatu zen. Nik flipatu nuen. Haiek hartu ninduten, eta etxera eraman ninduten. Han hasi zen benetako abentura.
Nola moldatu zineten hizkuntzarekin? Etorri aurretik gaztelaniazko ikastaro bat izan genuen. Baina bederatzi urterekin bi orduko ikastaro bat… Oinarrizko hitzekin eta esaldiekin orri bat eman ziguten ere, baina haurrak ginen. Tolestu, eta poltsikoan sartu genuen. Anekdota izan zen etxera iritsi nintzenean ya khochu pit’ eskatzen nuela, edan nahi dut esan nahi duela, baina haiek pis ulertzen zuten. Pixa egin nahi nuela uste zuten. Komunera eramaten ninduten. Eta nik ezetz, eta sukaldera bueltatzen ginen. Sukaldean baietz esan, baina esaldia errepikatzean komunera. Azkenean, Inmak edatearen zeinua egin zuen, eta baietz esan nuen. Esnea eman zidaten. Goi-
zaldea zen, aitak lanera joan behar zuen…
Pixkanaka ikasten joan zinen? Ni hitz egiten hasten nintzen, baina gaizki hitz egiten nuen. Eta familiak ez zidan zuzentzen. Elkar ulertzen genuen. Aditzekin ditut arazoak gehienbat. Gaztelaniazko ikastaroak eman genituen ere. Ongi pasatzen genuen. Euskara ikasteko interesa eta kuriositatea neukan ere. Marrazki bizidunak euskaraz ikusten nituen, eta asko gustatzen zitzaidan nola entzuten zen euskara. Baina hemengo euskara desberdina iruditzen zitzaidan. Oraindik ikasteko garaiz nago. INMA: Oso arduratsua izan da beti: ikasle ona, langilea eta beti laguntzeko prest. Amak esaten zion ez zituela gauzak egin behar, eta berak esaten zigun baietz, egin behar zituela.
Lehenengo, Gabonetan etorri zineten; eta gero, udan. Ezta? Bai. Lehenengo aldia Gabonetan izan zen, bi aste. Udan, bi hilabete. Udan etortzen jarraitu genuen.
Nolakoa izan zen itzulera Errusiara? Oso gogorra izan zen. Maitasuna hartu genion elkarri. Bi aste bakarrik izan ziren, baina maitasun handia hartu genion elkarri. Maitasuna eta segurtasuna. Baina hasieratik bagenekien itzuli behar ginela, ez da zure familia oraindik, nolabait esateko. Negar egiten genuen ere. Batzuk ez ziren ondorengo bidaietan itzuli. Zorte txarra izan zuten, gaizki portatu ziren… Hiruk adoptatzeko aukera izan zuten, eta hemen bizi dira. Beste batzuek kontaktua izaten jarraitzen dute, baina ez dute etorri nahi. I.: Jendeak esaten zigun ea ez zitzaigun oso krudela iruditzen goxoki bat ematea, eta gero, bat-batean, kentzea. Pentsarazi
"ERRUSIARA ITZULTZEA OSO GOGORRA IZAN ZEN; MAITASUN HANDIA HARTU GENUEN"
egiten zigun, baina bizipen hura irabazia zuten. Bazekien hemen familia bat zuela. Baina oso gogorra zen. Herri mailan. Herri ia osoa joaten ginen plazara agurtzera.
Zer egiten zenuten hemen? Oso ongi pasatzen genuen. Lehenengo urtean, Gabonetan, etorri ginenean festa bat antolatu zuten, eta geuk ere kontzertu bat eskaini genuen zinema zaharrean. Bizikletan ibiltzen ginen, udako oporretara hondartzara, La Pinedara, joaten ginen, hemengo igerilekuetara… Han oso mugatuak geunden. Eta kanpoko igerilekuak... aurretik ez genituen ezagutzen!
Errusiako lagunekin hitz egiten zenutenean, zer esaten zenuten? Komentatu genuen lehenengo gauza izan zen: nolakoak dira zure gurasoak? Nolakoa da zure familia? Batzuek erloju handiak zeuzkaten, lepokoak… oso ma-
IURII SANNIKOV EZKAATZA
GUAIXE 2021-07-16 OSTIRALA
rri zizkigula. Oraindik nire haurrek dituzte. Haurrek egindako eskulanak ekarri zituen ere, hemen familiek haur horiek ekartzeko. Argazkiak ekarri zituen, eta esaten zigun neskato horrek edo besteak etorri nahi zuela. Oso gogorra iruditu zitzaidan.
Etorri ez bazina, nolakoa izanen zen zure bizitza?
Iurii Sannikov, duela 25 urte Errusiatik etorritako haurra, eta Inma Serrano Irurutzungo arreba.
terialistak ziren. Beste batzuk esaten zuten oso zorrotzak zirela. Nik ez nituen gauzak behar; nik maitasuna behar nuen. Hona etortzen ginen ezagutzen ez genuen familia batengana, eta eskertuta egon behar ginela iruditzen zitzaidan. Beraiendako egon behar ginen, eta ez alderantziz. I.: Guretako, gure anaia da.
Zergatik erabaki zenuten hartzea? I.: Gehienbat nire gauza izan zen. Jakin nuen bazegoela elkarte bat Errusiako haurrak ekarri nahi zituena, eta beti hiru anaia eta ni izan gara. Nik esaten nion amari ahizpa bat hartu nahi nuela, elkartasunagatik eta laguntzeagatik. Joan ginenean, esan ziguten mutiko bat izan behar zuela, etxeko haur txikiaren parekoa izan behar zuelako, eta aurrera egin genuen. Gauza zen laguntzea, norbait hartzea. Gurasoek ekonomikoki ahal zuten, eta emozionalki ere on bat egin nahi zuten. Istorio horretan sartu ginen. Etxean oso pozik egon ginen. Berritasuna izan zen ere. Hasieran, pixka bat zaila izan zen elkarbizitza. Gure anaia txikiena jeloskor zegoen, pixka bat. Baina, oro har, oso esperientzia onuragarria izan zen. Zentzu guztietan
lagundu zigun. Hurrengo urtean, gure anaia bat hil zen. Urte hartan ez zen etorri gure gurasoak ez zeudelako indarrarekin, baina hurrengoan, bai. Egoera normalizatzen joan ginen. Ez zen justua gure egoeragatik bera ezin etortzea, eta, nik uste, amari asko lagundu ziola aurrera egiten. Azkenean, 30 urterekin etorri zen, eta gure aita alzheimerrak jota zegoen. Gelditzea erabaki zuen, gelditu nahi izan zuelako, baita etxean behar handi bat ikusi zuelako ere. Gure gurasoak zaindu ditu bederatzi urtez, eta, berari esker, aita oso ongi zaindua egon da. Guretako, familiako aingeru zaindaria da. Proiektu oso polita izan zen, eta gauza on asko ekarri zituen. Pena izan zen desagertzea.
Zergatik Errusiako haurrak? Guri esan ziguten, Espainiako gerra izan zenean, haur asko Uraletara eraman zituztela ber-
"EZAGUTZEN EZ GENUEN FAMILIA BATENGANA ETORTZEN GINEN; ESKERTUTA EGON BEHAR GINEN"
tako umezurztegietara errefuxiatuta. Gainera, bazegoen gizon bat elkarte bat sortu zuena haurrak laguntzeko. I.: Jendeak galdetzen zigun ea Txernobilekoak ziren, eta ez. Haiek Irurtzunera ere, Uharte Arakilera, Lizarrara eta Iruñera, besteak beste, etorri ziren.
Hemen uda pasatzeak han egoteko indarra ematen zizuen? Iristen ginenean, haur askok inbidia handia izaten zuten, hemendik gauzak eramaten genituelako. Nik eramaten nuen guztia banatzeko zen. Amak 100 pezeta (0,60 euro) ematen zizkidan igerilekuetara joateko eta bertan gozokiak erosteko. Nik ez nuen ezer erosten eta dirua gordetzen nuen, itzuli aurretik gozokiak erosteko eta haurren artean banatzeko. Baina banatu aurretik lapurtzen zizkidaten. Esaten nien beraiendako zela, guztien artean elkarbanatzeko. I.: Gure nahia ez zen gauzaz betetzea. Oinarrizkoena ematen genion. Gauzak bidaltzen genizkion: arropa, txanoak eta abar. Lehenengo aldian etorri zenean, arimara iritsi zitzaidan eskuz egindako pelutxeak eka-
Askotan pentsatu dut horretan. Aukera oso handia izan zen. Hemen nola bizi zen ikusteko aukera izan nuen, zer egin behar nuen bizitza on bat izateko. Errusian umezurztegietako haurrak mundura ateratzen direnean, galduta ateratzen dira: ez dakite zer egin, nora joan… Ikasteko aukera dute. Unibertsitate ikasketak edo lanbide heziketa egiteko aukera dute, baina askok ez dute aukera hori hartzen. Botila hartzea erabakitzen dute. Nirekin egondako asko alkoholikoak dira, kartzelan daude edo hil dira. Oso zaila da. Pena handia ematen dit. Umezurztegian ongi bizi ginen, eta nik ikusi nuen ahal zela beste bizitza bat izan. Amak beti esaten zidan hona etortzeko ikasi egin behar nuela, eta, hitz haiei esker, ikasten jarraitzen nuen. Bestela ez zidaten itzultzen utziko. Ikasketak bukatu nituen, eta ez zidaten etortzen uzten. Ikasten jarraitu nuen: unibertsitatera joan nintzen, ingeniaritza ikasi nuen. Baina hemen ez didate konbalidatzen. Asko lagundu zidan.
Nolakoa zen umezurztegiko bizitza? Zortea izan nuen nirearekin. Nire hiriko umezurtz etxea zen. Hura egokitu zitzaidan. Oso ona zen, eta hezitzaileak ere oso onak ziren. Ez ziguten maitasunik ematen, baina ez ziren hotzak edo zorrotzak. 53 haur geunden, hiru taldetan banatuta. Talde bakoitza familia deitzen zen. Familiak ginen: anai-arrebak. Gure familiagatik borrokatu behar genuen. Baratzea geneukan, eta guztiok laguntzen genuen. Bertako bizitzan moldatzeko oinarrizkoena irakatsi ziguten. Guztirako prestatzen gintuzten, umezurztegitik ateratzen ginenerako.
"AMAK BETI ESATEN ZIDAN ETORTZEKO IKASI EGIN BEHAR NUELA, ETA IKASTEN JARRAITZEN NUEN"
3
Gehienbat maitasuna behar zenuten, ezta? Nik beti esaten nuen hau zela nire familia. Nire amaren eta amonaren ondoren, hau zen nire familia. Ama, aita, anaiak eta arreba. Ama eta aita deitzen nien. Elkarri idazten genion. Gutunak idazten genituen! Hilabete bat pasa behar zen gutuna jasotzeko. I.: Gutunak errusieratik itzuli behar zizkiguten. Oso pozik jasotzen genituen, baina itzuli behar genituen. Horri esker, Estrella ezagutu genuen, Iruñeko emakume bat. Hark itzultzen zizkigun. Paketeak bidaltzen genituen… Odisea bat zen.
Nola aldatu da Irurtzun? Asko aldatu da. Lehen, herria txikiagoa zen, eta orain pisu gehiago egin dituzte. Nire adineko haurrak zirenak orain helduak dira, eta batzuk ez ditut ezagutzen. Hitz egiten hasi, eta orduan bai. Ni beti laguntzen saiatzen naiz. Festak bizitzea gustatzen zait. I.: Herrian gehienek ezagutzen dute; berataz gogoratzen dira. Herrian parte hartzen du.
Adoptatzen saiatu zineten, baina ezin. I.: Asko mugitu ginen; itxaropen hori izan genuen beti. Arrazoi batengatik edo besteagatik ezin izan genuen. Kointzidentzia batzuk izan ziren. Hemen matrikulatu genuen, ikastera etorri ahal izateko; lan kontratu bat lortu genuen, lanera etortzeko… baina ez zegoen modurik. Eta ez ziguten arrazoia ematen. Behin soldaduska eginda, errazagoa izan zen. Ez dakit non zegoen arazoa: bertako burokrazia, hemengoa, edo biak batera. Kontaktua izaten jarraitu genuen.
Eta sorpresaz agertu zinen? Nik esan nuen: turista gisa joaten saiatuko naiz, azkeneko aldiz. Bisatua atera genuen, eta Inmari deitu nion galdetzeko ea etor nintekeen. Agian ezin nuen. Deitu nion, eta esan nion ez esateko oraindik inori, artean ez nekielako etortzeko aukera izango nuen. Berak oihukatu zuen: "Ama, etor daiteke!" Pikutara joan zen sorpresa. I.: Miraria izan zen. Ni erditu berri nengoen, eta aita dagoeneko gaixo zegoen: etxeko egoera ez zen hoberena. Esan zigunean geratu nahi zuela, erantzun zigun berak zaindu nahi zituela. Esan genion oso gogorra zela, eta injustua iruditzen zitzaigun horrekin kargatzea. Baina nahi zuen.
4
IRITZIA
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
ASTEKOA
HARA ZER DIEN
JOSUNE GORRITI FERNANDEZ
Bada garaia, jar ditzagun denak etxerako bidean!
100 urte, eta ikasten
SARE HERRITARRA ETA ETXERAT
Behin eta berriz ikasten dugu. Egunero, gauza berriez jabetzen gara, eta geure burua neurtu eta ezagutzen dugu. Marketinean dioten moduan, esperientzian dago gakoa. Aldiz, badago alde nabaria: marketinean esperientziek onak izan behar dute, bai ala bai, salmenta lortzeko. Horretarako, wow eta sorpresa efektuak bilatzen dira. Gizakiok wow eta sorpresa horren atzetik igarotzen dugu bizitza. Zoriontasunaren eta arrakastaren bila. Bide honetan, batzuek nahiago dugu erosotasun gunean mantentzea, koltxoi ederrarekin, eta beste batzuek, berriz, ezagunegia den tokiko atea zabaldu eta beste aldean zer dagoen ikustera joaten gara. Bizitza ere aukeratzea eta erabakitzea bada ere, zoriarekin topa egiten dugunean, gauzak onak edo txarrak –aurretik deitu gabe– etorri ahal zaizkigula konturatzen gara. Beraz, gauzak datozen heinean ondo hartzean dago giltza. Erresilientea izatea. Zaila da gero askotan onartzea. Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, iaz ehun urteko adina gainditzen zuten pertsonak 17.308 ziren. Horietatik, 13.576 emakumezkoak ziren, eta 3.732 gizasemeak. Adituek diote, mende bat baino gutxiagoko epean, ehun urte bizitzea arrunta izango dela. Zertan pasako dute denbora gure ondorengoek? Beste aro bat zabalduko da gizakion bizialdi luzean: formazioa, lana eta erretiroaz gain, beste garai eta aukera bat ere sortuko da esperientziak pilatzeko. Aldi berean, bizitza-luzera horrek 70 urterekin jubilatzera eramango gaituela ere iragartzen dute adituek, eta hirugarren, laugarren zein bosgarren adinekoak ere ugariagoak izango direla. Jada 60 urtetik gorako pertsonen ezkontzak eta banaketak biderkatu ziren COVID-19aren aurreko hamarkadan; horrelako datuak bizitza luzatzen eta eraldatzen delako ikurra dira. Eta galdera da, denbora plus hori orain eskura dugula esango baligute, zerekin beteko genuke? Harri koxkor berarekin berriro ere ez oztopatzeko gai izango ginateke?
GIZAKIOK 'WOW' ETA SORPRESA HORREN ATZETIK IGAROTZEN DUGU BIZITZA. ZORIONTASUNAREN ETA ARRAKASTAREN BILA
GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus
www.guaixe.eus
SAKANAKO ASTEKARIA
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus
Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 618 882 675
GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 948 564 275 (3 luzapena) 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus 618 640 056 Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus Zuzentzailea: Idoia Artieda Larraza Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.
• Asier Karrera Arenzana (1975-05-12): 2000. urtean atxilotu zuten Bilbon. Egun Donostiako Martuteneko espetxean dago, 2. graduan. Adingabeko 2 seme-alaba ditu. 21 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, kondenaren erdia baino gehiago beteta duenez 3. graduan egotea dagokio, baina ez du irteera baimenik ere izan. • Jon Gurutz Maiza Artola (1950-12-31): 2007ko uztailan atxilotu zuten Frantzian (Rodez). Egun Lannemezaneko espetxean dago (300 km). Preso gaixo larrien zerrendan aurkitzen da, 71 urte izateaz gain hainbat gaixotasun dituelako. 14 urte daramatza espetxean eta 20 urteko kartzela zigorra du Frantzian.
• Karlos Apestegia Jaka (1964-02-06): 1992.urtetik 2013. urtera arte egon zen preso eta 2018.urtean atxilotu zuten berriz. Egun Donostiako Martuteneko espetxean dago 2. graduan. Espetxeratu zuten lehenengo aldian 21 urte egin zituen espetxean eta orain 3 daramatza, 4 urteko kondena dauka eta kondenaren ¾-ak aurten betetzen dituenez baldintzapeko askatasuna dagokio. • Luis Mariñelarena Garziandia (1975-12-19): 2001.urtean atxilotu zuten Eibarren. Egun Dueñaseko espetxean dago (300 km), 2. graduan. 20 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, kondenaren erdia baino gehiago beteta duenez 3.graduan egotea dagokio, baina ez du irteera baimenik ere izan.
• Juan Ramon Karasatorre Aldaz (1961-10-28): 2001.urtean atxilotu zuten Frantzian. Frantzian 12 urtez espetxeratua. 2013. urtean Espainaratu zuten, kondena bikoitza betetzen ari da ez diotelako bi estatuetan betetako zigorra batzen. Egun El Duesoko espetxean dago (200 km) 2.graduan. 20 urte daramatza espetxean eta 30 urteko kondena dauka, Frantziako espetxeetan emandako urteak ez dizkiote kontatzen. • Unai Parot Navarro (1958-01-06): 1990. urtean atxilotu zuten Sevillan. Egun Mansillako espetxean (370 km) dago 2. graduan. 31 urte daramatza espetxean eta 40 urteko kondena dauka, kondenaren ¾-ak beteta dituenez baldintzapeko askatasunean egon beharko litzateke.
OBJEKTIBOTIK Gabigunea hain urrun al dago? Altsasuko Santa Engrazia dermioan grazia handirik egiten ez duen paisaia dago. Norbaitek plastikozko kanaleta guzti hauek garbigunera eraman beharrean, zelaiaren erdian utzi ditu. Behin garraiatzen hasiz gero, garbiguneraino joatea ez omen da zaila, baina kasu honetan, alferkeriaren edo zerrikeriaren ondorioz, hortxe utzi ditu loreak bailiran. LAGUNTZAILEAK
BAZKIDEAK
SAKANERRIA
GUAIXE 2021-07-16 OSTIRALA
Etxarri Aranazko hiltegian eraldaketa gunea egiteko lanak oso aurreratuta daude.
Udalak 2,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Pandemiak baldintzatutako aurrekontuetan 575.000 euro aurreikusi dituzte inbertsioetarako. Kopuru hori gehiago handituko da joan den urteko kontuak itxi eta diruzaintzako gerakinarekin lanak egitea aurreikusi baitute ETXARRI ARANATZ Udalaren aurrekontuak "nahiko kontinuistak" direla zehaztuz hasi du Silvia Marañon Chasco alkateak azalpena. Zehaztu duenez, "pandemiak gauzak nahiko gelditu eta baldintzatu zituen. Horregatik, joan den urtean egin beharreko inbertsio batzuk aurtengo aurrekontuarekin ordainduko dira". COVID-19 gaitzaren eraginak batez ere lanen atzerapena ekarri zuela argitu du alkateak: "ez da diru falta, baizik eta obrarako materialak jasotzea asko kostatu zitzaiela enpresei, langileak aldi baterako enplegu erregulazioan zituzten… Obren martxa dexente baldintzatu du horrek. Esaterako, hiltegiko zatikatze gelako lanak egiteko epea luzatu behar izan da". Eskolan galdara ordezkatzeko lanak ere pandemiak harrapatutakoen artean daude. Aurrekontua 2.400.773,7 eurokoa da. Haietatik 575.319,31 euro inbertsioetarako dira. Aipatu bi lanendako da zatirik handiena: hiltegiko lanak egiteko 250.000 euro bideratu dira eta eskolan pellet edo ezpala erregai gisa darabilen galdara jarri, biltegia eta beste egiteko 118.000 euro bideratu dira. Gainera, udalak zaharkituta zegoen ibilgailu bat ordezkatu eta pick-up erako bat erosi du 32.000 eurotan.
Hiltegiko zatikatze gelako lanak oso aurreratuta daude. Marañonek azaldu duenez, "ahal den azkarren bukatu nahi dugu. Sakanako Garapen Agentzia eta ekoizleak nola kudeatu aztertuta dute, eguneroko martxa zehaztea da falta dena. Baita makineria erostea eta muntatzea ere". Gela urte akaberarako erabilgarri nahi lukete, baina ez du data zehatzik eman nahi izan.
Gehiago Baso lanak eta abeltzaintza azpiegitura lanak bi urteko aurreikuspenarekin egiten ditu udalak, gero Nafarroako Gobernuari haien finantzaziorako laguntza eskatzeko (inbertsioaren erdia da). Aurtengo udan Ahuntzetxerako bidea konponduko da, beste bide batzuekin batera. Horretarako 45.000 euro daude. Beste 40.000 euro abeltzaintza azpiegiturak hobetzeko izanen dira. Zehazki, Lizarragabengoko behitegi batera daraman bidea konponduko da, hara egunero kamioia joaten baita esnea biltzera. Energia eraginkortasuna handitu eta argindar kontsumoa murrizteko inbertsioak egiten segituko du udalak, hau da, LED argiak jartzen eta beharrezko argindar koadroak aldatzen. Marañonek azaldu duenez, "gehiena eginda dago, ez da asko falta
aldatzeko. Esaterako, Burundabide kalea falta da, LEDak jarri eta koadroa aldatu behar da, zaharkituta dagoelako. Hori eginda, zati txikiak geldituko lirateke aldatzeko". Alkateak azaldu duenez, inbertsioa 80.000 eurokoa izanen da eta erdia dirulaguntza batekin ordainduko dute, izan ere, "2017an IDAEri eskatu genion dirulaguntza bat orain onartu digute". Bestalde, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu zioten San Donato eskolako argiteria LEDengatik ordezkatzeko. 8.288,5 euroko aurrekontua du lanak. Marañonek esan duenez, "Next Generation edo beste laguntza batzuekin eginen da, baina lan hori eginen dugu".
Azkenik, aurten 25 urte bete dituen kanpineko azpiegiturak berritzeko urtero inbertsioak egiteko asmoa du udalak. Alkateak gogorarazi du 2020an igerilekuko ur ihesak konpontzeko lanak egin zituztela. Aurtengoak finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dituzte. Marañonek aurreratu duenez, "jatetxearen eraikinean edo kanpineko zerbitzuak hartzen dituen eraikinean eguzki plakak jarri nahi ditugu. Teknikoek zehaztuko duten zein den kokapen egokiena". Horrekin batera, motor, bizikleta eta patinete elektrikoendako karga puntu bat jarri nahi dute, erabiltzaileei zerbitzua eskaintzeko. Horretara 12.000 euro bideratuko lituzke udalak. Beti ere, dirulaguntza lortuz gero.
Diruzaintza Gastu araua indarrean zela, udalek dirua inbertsioetara bideratu beharrean zorra pagatzera bideratu behar zuten lehentasunez. Diruzaintzako gerakinarekin inbertsioak egiteko jarritako baldintzek ia ezinezko egiten zuten halakorik egitea. Baina Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoan jasotako zerga arauak 2021. eta 2022. urteetan etetea onartu ondoren, udalek gordetako dirua erabiltzeko aukera eman zaie udalei. Marañonek argitu duenez, "oraindik ez ditugu joan den ur teko kontuak itxi, baina 2019koek emaitza ona eman zuten eta 2020koak horrela izatea espero dugu. Finantza aldetik, udala oso saneatuta dago, ongi gaude. Eta horrek inbertsioak egiteko aukera ematen digu". Joan den urteko kontuak itxi ondoren, beraz, herrian egin daitezken inbertsioak zehaztuko ditu udalak.
5
Euskara ikasleen laguntzetarako azken egunak Euskaldundu edo alfabetatu diren sakandar helduak hilaren 31ra arte eskatu dezakete Mank-en SAKANA Ekonomia traba izan ez dadin gure hizkuntzaren ikasketarako, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urteak daramatza euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren sakandarrei dirulaguntzak ematen. Aurten horretarako 25.000 euro ditu. Zerbitzuak diruz lagunduko ditu 2020ko garilaren 1etik aurtengo garagarrilaren 30era arte egindako ikastaroen matrikulak. Euskara ikasten egon diren heldu sakandarrek hilaren 31ra arteko epea dute dirulaguntza eskaera egiteko. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: eskabide ofiziala beteta, nortasun agiriaren kopia, erroldatze ziurtagiria, euskaltegiak eginiko asistentziaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria, matrikularen ordainagiria eta aitorpena, arrazoi beragatik beste erakundeek emandako dirulaguntza guztiena eta, hala badagokio, kontzesioari dagokion ebazpenaren kopia erantsiko da. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak honakoak dira: diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea, Sakanan erroldatuta egotea eta Mank-ekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea.
6
SAKANERRIA
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
209 langabe gutxiago aurten Lana eskatzen duten sakandarren kopurua 1.192 izatetik 983 izatera pasa da urte erdian, 17,53 puntuko jaitsiera. Langabeen %58,09 (571) emakumezkoak dira eta %41,91 (412) gizonezkoak. Langabe gehienek (%51,68) 45 urte edo gehiago dituzte Alfredo Alvaro Igoa SAKANA Pandemiaren urteak, 2020ak, 305 langabe gehiago utzi zituen ibarrean. Aurtengo ilbeltzaren 1etik garagarrilaren 30era langabeziak behera egin du eta 209 sakandar gutxiago daude lan eskatzaileen artean. Hala ere, langabeziaren lehen seihilabetekoaren joera ez da beti beherakoa izan. Ilbeltzean eta otsailean gora egin zuen (64 gehiago). Baina ordutik langabeen kopuruak behera egin zuen, lau hilabetetan 273 langabe gutxiago, 983an geldituz kopurua garagarrilaren 30ean. Generoari erreparatuta langabe sakandarren %58,09 emakumezkoak dira eta gainontzeko %41,91 gizonezkoak. Urte erdian emakumezkoen langabeziak 3,06 puntu egin du gora. Emakumezkoen langabezia handitu denez, generoen artean dagoen aldea ere zabaldu egin da: ilbeltzeko lehen egunean aldea 10,06 puntukoa zen, garagarrilaren akaberan 16,18 puntukoa da, ordea. Adina kontuan hartuta, langabe kopuru handiena 45 urte edo gehiago dituztenen artean dago, %51,68 (508). Kolektibo horren ehunekoa sei hilabetetan 3,53 puntu handitu da, nahiz eta lan-
gabeziaren jaitsieragatik kopuruan 66 behera egin. Lan merkatura sartu nahi luketen pertsonen bigarren adin tartea 25 eta 44 urte artekoena da, %38,15 (375). Portzentajean talde horrekin 1,7 puntu egin du behera eta 100 langabe gutxiago hartzen ditu. Eta, azkenik, 25 urtez azpikoak daude. Haien langabezia %10,17 (100) da. Urte hasieratik 1,83 puntu egin du behera eta 43 gazte gutxiago daude lan eskatzaileen zerrendan. Sakandarrak Nafarroako populazioaren %3,06 gara, eta ibarrean herrialdeko langabeziaren %2,7 dugu.
Kontratazioa Sakandarrek lehen sei hilekoan 3.041 kontratu sinatu dituzte. 2020an 6.405 izan ziren. Langabezia datuetan generoen arteko aldea 16,18 puntukoa da, baina kontratuetan ez dago alderik: emakumezkoek 1.521 kontratu sinatu dituzte aurten, eta gizonezkoek bat gutxiago. Ibarrean sinatu diren kontratuen %90,75 (2.760) hasieratik aldi baterakoak ziren. Epe berean mugagabe bihurtu dira kontratuen %5,32 (162) eta, azkenik, hasieratik mugagabeko kontra-
tuarekin hasitakoak %3,91 (119) izan dira. Sektoreei dagokienez, zerbitzuen sektorean sinatu dira lehen urte erdiko kontratuen %52,58 (1.599). Sakanako kontratazioaren beste motorra industria da: %42,09 (1.280). Eraikuntzari lotutako kontratuak %4,14 (126) izan dira eta, azkenik, lehen sektorerako langileen kontratuak %1,18 (36) izan dira. Herriei erreparatuta, Sakanako kontratu guztien %31,4 (955) altsasuarrek sinatu zituzten. Bestetik, irurtzundarren sinadura dute kontratuen %21,9k (666). Etxarriarrek kontratuen %9,47 (288) sinatu dituzte. Lau herri daude kontratuen %6 eta 7,5 artean: Arbizu %7,27 (221), Uharte Arakil %7,23 (220), Lakuntza %6,87 (209) eta Olatzagutia %6,35 (193). Urdiaindarren sinadura kontratuen %5,89n (179) dago. Beste sei udalerritako kontratazio kopuruak %1,5aren azpitik daude: Arakil %1,48 (45), Ziordia %0,76 (23), Ergoiena %0,53 (16), Bakaiku %0,39 (12) eta Irañeta eta Arruazu %0,23 (7). Iturmendik aipamen berezia behar du: lehen sei hilekoan iturmendiar batek berak ere ez du lan kontratu bat sinatu.
8
SAKANERRIA
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
Udan ere Aralarrek erakargarri asko ditu Natur inguruneaz aparte, antolatutako jardueratan parte hartzeko aukera izanen da: natur balioak ezagutzeko bisita gidatuak, mendi ibilaldiak, orientazio ibilaldia, ipar martxa, izar behaketak, baso bainuak edota Mendukiloko lezera bisita SAKANA Bosgarren urtez jarraian, Sakana Garapen Agentziak, Aralar Elkarteak eta Plazaola Turismo Partzuergoak jarduera programa antolatu dute. Bertako enpresekin elkarlanean egin dute, Aralar ezagutarazteko eta "ahalik eta jende gehien erakartzeko asmoarekin, batez ere, gure lurraldera bisitan etortzen direnak, horiek ere gure eskualde, turismo helmuga gisa sustatu eta promozionatu dezaten". Bisita gidatuen bidez Aralarko natura balioak, bertakoen erabilera eta ohiturazko ustiapenak eta etnografia eta kultura ezagutaraziko dira, baita natura eta ingurumen praktika onei esker zaintzea eta sentsibilizazioa sustatzea. Mirua enpresaren eskaintza da: Etxarriko haritz zaharren ibilbidea, Oderizko trikuharrien ibilbidea, Aralarko paisaiak eta trikuharriak, Arkuak eta Aralarko begiratokiak eta Aralarko hegaztiak ezagutzea. Informazio gehiago www.mirua. com-en. Eta Eduka Naturaren eskaintza da: mendi ibilaldia eta ipar martxa Aralarren, orientazioa lagunekin eta familian Aralarren, Aralar mendi magikoa eta orientazioa Aralarko magalean. Informazioa eta izen ematea www.educanatura.com.
Porlandegiko langileak ez dira zubian geldituko eta lanera joanen dira.
Porlandegian txanda kontratua ezartzea adostu dute Langileen batzarrak aurreakordioari buruzko iritzia gaur, 14:00etan, emanen du. ELAk eta CCOOk sinatu dute
Egiarretan dagoen Itxasperri ermitak izarren behaketa hartuko du.
Izar behaketak eginen dira Itxasperri ermitan eta Aralarko santutegian. Astronomia behaketarako teleskopio indartsuak jarriko dituzte eta astronomian aditua den dibulgatzaile profesionala izanen dute aldamenean parte hartzaileek. Konstelazioak, haiek gordetzen duten mitologiazko istorioak, izarren laguntzaz orientatzea eta beste hainbat gauza jakingarri ikasteko aukera izanen da behaketaren bidez. Informazioa eta izen ematea honako web orrian: www.observarelcielo.com.
Sunsundeguin aldeen arteko bilerarik ez da izan LABek, CCOOk eta ELAk protestak areagotuko dituzten aztertuko dute gaur; lanuzteak aukeretako bat dira ALTSASU Sunsundegin langileak goizero 15 minutuko kontzentrazioa egiten ari dira LAB, CCOO eta ELA deituta, UGTk ez du bat egin. Lau arlotan aurrerabideak nahi dituzte: lan segurtasuna, langileen
kategoriak, aurrejubilazioak eta berdintasun plana. Horregatik, "Lan eta etorkizun duina" pankarta zabaltzen dute. Hiru sindikatuetako ordezkariek gaur bilera dute aztertzeko mobilizazioak koxka bat gorago igotzea.
Baso bainuen bidez Aralarren ongizate esperientzia bizitzeko aukera izanen da. Erreserbak egiteko www.itziarinsausti.com wen orrira jo. Ipar martxa praktikatzen hasteko aukera izanen da Latasako Biltegian. Gehiago jakin nahi dueneak www.facebook.com/ Biltegia/ jo dezake. Mendukiloko lezeak familiarteko bisita desberdinak hartuko ditu: fauna tailerra eta esploratzaileen bisita. Informazioa eta erreserbak www.mendukilo. com webgunean.
Mahai gainean duten proposamena da lanuzteekin hastea edo ez. Onartuko balitz, heldu den astean egunero bi ordu gelditzera deitu lukete: 12:00etatik 14:00etara. Eta egoerak bere horretan jarraitzen balu, hileko azken astean lanuzteak egunero lau ordukoak lirateke: 08:00etatik 10:00etara eta 12:00etatik 14:00etara. Gainera, LAB, CCOO eta ELAko ordezkariek enpresaren egoeraren berri emanez idatzia bidaliko diete Nafarroako Parlamentuan dauden alderdiei.
OLATZAGUTIA Cementos Portland Valderrivaseko Olatzagutiko porlandegiko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak akordioa lortu zuten herenegun. Aldeek adostutakoaren arabera, txanda-kontraturako aukera izanen dute langile guztiek etorkizunean. Legediak arautzen duen modu berean jasoa gelditu da aukera hori enpresako lan hitzarmenean, anexo gisa. Dagoeneko indarrean da erabakia. Akordioa ELAk eta CCOOk sinatu dute, ez, ordea, UGTk (5, 1 eta 3 ordezkari dituzte hurrenez hurren). Gaur, 14:00etan, porlandegiko langileen batzarra eginen da eta negoziazio mahaian lortutakoa egoki jotzen duten adieraziko dute. Lan hitzarmena negoziatzerakoan, zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi zion gastua ekar zezakeen neurririk ez zuela onartuko, ez soldata igoe-
rarik ez bestelakorik. Langileen ordezkarien hasierako asmoa beste bat bazen ere, onartu egin zuten. Baina langile guztiendako onuragarria izanen zen eta, printzipioz, enpresarendako kosturik ez duen txanda-kontratua enpresa hitzarmenean jasotzea eskatu zuten. Zuzendaritzak ezetz erantzun zuen, eta, ELAk deituta, joan den astean greba egin zuten langileek. Eta akordiorik ez bazegoen, heldu den astean greba mugagabea hasiko zen porlandegian. Lortutakoarekin "pozik" dago Juanje Lizarraga Zelaia, ELAko ordezkaria; "orain plantilla guztiak jubilatzeko plana du". Langileen bataz besteko adina 56 urtekoa da eta 62 edo 63 urterekin jubilatzeko aukera lukete hainbatek. Gaiari "serio heldu" izanaren garrantzia azpimarratu du Lizarragak, "bestela, ez da ezer lortzen".
Txertaketa estrategian aurrera pauso gehiago
Udazkenerako parte hartze prozesua aurreikusi da Arbizun
Osasunbideak 40 eta 44 urte arteko 444 altsasuar, olatzagutiar eta ziordiar txertatu zituen bigarren dosiarekin. Irurtzungo kiroldegian 60 eta 67 urte arteko 533 pertsonek Astrazeceneca txertoaren bigarren dosia jasoko dute. Bestetik, hilaren hasieratik 44 kasu izan dira, azken 32 positiboak garilaren 8tik asteazkenera arte zenbatu zituzten.
2019ko irailaz geroztik eskola publiko berria du Arbizuk. Udalak herritarrekin eraikin zaharraren erabilerari buruzko parte hartze prozesua egin nahi du eta hura dinamizatzeko Elhuyar enpresa kontratatuko du. Parte hartze prozesua irailaren erdi aldean hasi, eta azaroan despedituko da. Informazio guztia irailean etxez etxe zabalduko du udalak.
10
GANBAZELAIA
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
AGENDA EMAIGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEAZKENEKO EGUERDIA BAINO LEHEN. Tel.: 948 56 42 75 / kultura@guaixe.eus
OSTIRALA 16 LAKUNTZA Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatzi lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 679 534 481 edo 948 406 752. Egunean zehar, kultur etxean. IRURTZUN Musika parkean: Hagoan taldearen kontzertua. 20:00etan, parkean. ALTSASU Tequila’s party taldearen kontzertua. 20:00etan, Iortia zabalgunean. BAKAIKU Bakaiku, casa única film dokumentala diasporatik. 22:00etan, eskolen parkean.
LARUNBATA 17 LIZARRAGA Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatzi lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 679 534 481 edo 948 406 752. Egunean zehar, kontzeju etxean.
ITURMENDI Festak. Elektrokela elektrotxaranga. Ximonena Gaztetxeak antolatuta. 18:30etik 21:00etara, plazan. ARBIZU Alaitzen udako kultur egitaraua: Maialen Lujambio eta Jon Maia bertsolarien bertso saioa. Arbizuko Udalak antolatuta. 19:00etan, plazan.
IGANDEA 18 BAKAIKU Aizkora erakustaldia. 12:00etan, pilotalekuan. LAKUNTZA Amets taldearen kontzertua. 13:30ean, plazan. BAKAIKU Pontxa eta Flobin Denak berdin ipuin kontalaria. 19:00etan, eskolen parkean. ITURMENDI Gamelu Flamenko taldearen kontzertua. Ximonena Gaztetxeak antolatuta. 20:00etan, plazan. ALTSASU Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.
ASTELEHENA 19
BAKAIKU Plan estrategikoaren jarraipen bilera. 12:00etan, udaletxeko goiko gelan.
ALTSASU Pentsiodun duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, Zumalakarregi plazan.
ZIORDIA Markelekin elkartasunezko IV. 3X3 saskibaloi torneoa. Ondoren, jokalari profesional baten hitzaldia. 10:00etatik 13:00etara, parkean.
OLAZTI Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatzi lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 616 841 995 edo 948 467 662. Arratsaldean, kultur etxean.
BAKAIKU Pilota partiduak. 18:00etan, pilotalekuan.
ASTEARTEA 20 OLAZTI Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatz lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 616 841 995 edo 948 467 662. Arratsaldean, kultur etxean. ETXARRI ARANATZ Etxarrin uda bizi. Zinema: Dardara film dokumentala. 22:00etan, plazan. ALTSASU I. zine txiroa saioa. AGAk antolatuta. 22:00etan, plazan.
ASTEAZKENA 21 ALTSASU Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatzi lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 616 841 995 edo 948 467 662. 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean, Gure Etxean. IRURTZUN Zinema euskaraz: Ane filmaren emanaldia. 22:00etan, plazan.
OSTEGUNA 22 ALTSASU Gazteendako escape rooma. Sei eta bederatzi lagun arteko taldeak. Antolatzaileak: Prebentzio zerbitzuak. Gidatzen du: Tramankulu escape room. Izena emateko: 616 841 995 edo 948 467 662. 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean, Gure Etxean. ALTSASU Salam, Xilipurdi antzerkia. 19:00etan, Dantzaleku igerilekuetan.
GANBAZELAIA
GUAIXE 2021-07-16 OSTIRALA
OROIGARRIA
IRAGARKI SAILKATUAK LANA/NEGOZIOAK LAN ESKAINTZA Irurtzungo Pikuxar taberna berrian lan egiteko sukaldari bila: Sukaldari lanpostu kontratua eta nomina sektoreko hitzarmenaren lanbidekategoriaren arabera eskaintzen da. Jarrera proaktiboa, lanean autonomia eta txandaka lan egiteko prestutasuna, beharrezkoak dira.Euskararen ezagutza eta sukaldaritzan esperientzia frogatua baloratuko dira. Interesatuek bidali Cva pikutaberna@gmail.com helbidera. Deialdia hutsik gera liteke hautagaiek espero diren baldintzak betetzen ez badituzte. IKASTAROAK Adinduendako ariketa fisikoko tailerra: Adindu hauskorren gainbehera
Irurtzunen Udako tailerra euskaraz: Abuztuaren 2tik 13ra, 11:00etatik 13:00etara. 2009 urtetik 2016 urtera bitartean jaiotakoak barne. Bi talde eginen dira A eta D ereduetan banatuta. Izena emateko epea uztailaren 15ean amaitzen da Martxuetan izena eman eta 20 -ak ere bertan ordaindu. Aizpea elkarteak antolatuta.
funtzionala eta erorikoak prebenitzeko ariketa fisikoaren profesional batek gidatuta. Etxarri Aranazko Osasun Zentroan ostiraletan, 16:00etan. Informazio gehiago www.sakana-mank.eus webgunean. Oinarrizko gaitasun digitalak doako ikastaroa Irurtzunen: Irailaren 20tik 24ra, goizeko 9:00etatik 14:15era. Kultur etxean. Informazioa eta izen ematea 948 600 412 tfnoan.
Nafarroako Filmotekaren Gure oroimenaren fotogramak ekimena: Nafarroako Ondare Filmografikoa bildu, digitalizatu eta zaintzeko asmoarekin, Filmotekak herritarrei deia egiten die etxean izan dezaketen materiala dokumentatu nahi duelako. Material orok balioa duela jakinarazi nahi dute (kamerak, proiektoreak, aldizkariak, gidoiak, bobinak, VHS, Betacam, DV-
OHARRAK Lakuntzako festetako zapien banaketa: 2020 urtean jaio eta Lakutnzan erroldatuta ez dauden haurrek jaietan zapia jaso nahi badute, Udaletxean izena eman beharko dute, uztailaren 23a baino lehen.
Dak, filmak...) Bi aukera daude materiala uzteko; Gordailua (Epe baterako uzten da, material digitalizatuaren kopia bat ematen zaio gordailugileari, eta nahi duenean berreskura dezake bere materiala artxibotik) eta Dohaintza (Materiala ezin da artxibotik jaso, Artxiboari ematen zaizkio eskubideak, material digitalizatuaren kopia bat ematen zaio dohaintza-emaileari). Galdetu zure herriko liburutegian, han emango dizute informazio gehiago, beraiek egingo dute bitartekari lana eta. Edo deitu Nafarroako Filmotekako Artxibora 848 424 750 (filmoteca.archivo@navarra.es) edo Liburutegi Zerbitzra 848 427 784 (cflamarg@ navarra.es). ETB1en "Zurekin Bat" lehiaketa berria: Galdera-erantzun formatuko
saioa izango da. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeko kideak…) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute. Lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai. Izena emateko deitu 618 553 423 edo idatzi zurekinbat@k2000. com helbidera. Animatu eta ez galdu izena emateko aukera!
ren 30ean Etura-Atxondo. Eraman beharrekoak (lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta kanpaldian gelditu behar denak, behar duena ere) laguntza kamioiak eramango ditu etapen amaieran emateko. Otorduak hiru egunetarako 30 euro, egun baterako 12 euro. Prezio hauetan ez da kanpaldikoa sartzen. Bizikletak Iruñera bueltan eramango dira kamioiez igande arratsaldean, abuztuaren 1ean. Partehartzaileak antolakuntzaren ibilgailuetan bueltatuko dira. Izena emateko 675 613 651 tfnora deitu edo ahtrikeznafarroa@gmail.com helbidera idatzi. Argibide gehiago kanpaldiari buruz http:// noaltavahtgelditu. blogspot.com helbidean.
AHTren kontrako bizikleta martxa Iruñatik Atxondoko kanpaldiraino: Hiru etapan egingo da; uztailaren 28an IruñeaEtxarri Aranatz, uztailaren 29an Etxarri Aranatz-Etura (Barrundia) eta uztaila-
iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus
Min.
13
o
21
o
Ez galdetu inoiz zer galdu genuen Gure ametsaren bidean Izan garelako Oraindik ere bagara Eta beti izango gara. Urdiain, 2021eko garilak 21
JAIOTZAK · Izadi Guruziaga Carrillo, uztailaren 3an Arbizun · Unax Cambero Esparza, uztailaren 6an Altsasun · Marko Mutiloa Aletxa, uztailaren 8an Irurtzunen
· Pedro Aizpun Etxaleku, uztailaren 12an Etxeberrin
Larunbata, 17
Max.
XXV. urteurrena
HERIOTZAK
EGURALDIA ASTEBURUAN Ostirala, 16
Ainitze Galarza San Roman
Min.
13
o
Igandea, 18
Max.
24
o
Min.
13
o
Astelehena, 19
Max.
25
o
Min.
15
o
Max.
27o
DUELA 25 URTE... Dr. Kronismorendako pop-rock lehiaketa Iñaki Legarra baxu jolea, Xabi gitarra eta ahotsa, Carlos bateria, Asier gitarra eta Mikel perkusioa. Horiek osatzen zuten Dr. Kronismo. Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketan lehenik haiek grabatutako bi kanta aurke ztu zituzten. Iruñeko taberna batean zuzenean jotzeko aukeratutako 20 taldeetako bat izan zen. Handik sei taldek egin zuten aurrera. Guztiek estudio batean hiruna kanta grabatu ondoen, atzera ere, zuzeneko emanaldia egin eta irabazle izendatu zituzten. 165.000 pezeta (991,67 euro) eta diskoa grabatzeko aukera eskuratu zuten.
INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.
11
12
KIROLAK
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
Udako futbol campusen booma Sakanan Mankomunitateko udako futbol campuseko 2 txandak, Osasuna Fundazioko Uharteko campusa eta Lakuntzako Lagun Arteako campuseko 1. txanda despeditu dira. Astelehenean Lagun Arteako 2. txanda eta Osasuna Fundazioko Altsasukoa abiatuko dira FUTBOLA
Maider Betelu Ganboa SAKANA Futbolak arrakasta handia du gurean. Hori ez da kontu berria. Bai ordea udako futbol campusek Sakanan izan duten gorakada eta eskaintza. Duela urte batzuk soilik Sakanako Mankomunitateak antolatzen zuen udako futbol campusa zen udan futbolean trebatzeko
zegoen eskaintza bakarra, baina gutxika aukerak zabaldu dira eta aurten dagoen eskaintza zabala nabarmentzekoa izan da. Ekainaren 23an hasi eta ekainaren 29an despeditu zen Lakuntzako Lagun Arteak antolatutako udako futbol campusaren lehen txanda. 30 neska-mutiko baino gehiago trebatu ziren futbolean
Lagun Arteako futbol koordinatzaile Asier Alegriaren, Adur Kanporen eta beste hainbat monitoreren esanetara. Bestalde, Uharte Arakilek lehenengoz Osasuna Fundazioko futbol campusa hartu zuen, uztailaren 5etik 9ra. Guztira 23 neska-mutiko aritu ziren futbolean trebatzen, bi multzotan banatuta.
Sakanako Mankomunitateko futbol campusaren lehen txanda uztailaren 1etik 7ra izan zen, eta bigarrena uztailaren 8tik 14ra. Bi txandetako monitoreak Aitor Lara Zia eta Maalen Beraza Etxarri izan dira, eta gustura aritu dira Dantzalekun. Lehen txandan 18 haurrek parte hartu zuten, eta bigarrenean 26 gaztetxok.
Datorrena Baina hau ez da bukatu. Astelehenean beste bi futbol campus abiatuko dira. Lehena Lagun Artearen campuseko 2. txanda izango da, eta bigarrena Osasuna Fundazioaren Altsasuko campusa, Dantzalekun. Horretaz gain, futbol campuseko 3. txanda prestatu du Lagun Arteak abuztuaren16tik 20ra. Eta Sakanan azken orduko beste eskaintzaren bat sortzea ez da baztertzen.
Orain arte izandako futbol campusak
Sakanako Mankomunitateko 1. txanda. Uztailaren 1etik 7ra izan zen, astez, Dantzalekun. 18 neska-mutiko trebatu ziren.
Sakanako Mankomunitateko 2. txanda. Uztailaren 8tik 14ra izan zen, Dantzalekun. 26 gaztetxo aritu ziren, Lararekin eta Berazarekin.
Markelekin 3x3 saskibaloi torneo solidarioa Ziordian SASKIBALOIA
Larunbatean Markelekin 3x3 saskibaloi torneo solidarioa antolatu dute Ziordian. Izena emateko ondoko telefonora hots egin beharko da: 620 064 534 (Jose Ramon). Goizeko 10:00etan hasiko da torneoa, 13:00ak arte, eta hiruko taldeak osatuta jokatuko da. 3x3 partidez gain, tiro libreen txapelketa eta hainbat trebetasuni buruzko txapelketak jokatuko dira, eta, bukatzeko, 13:00etan saskibaloi jokalari batek hitzaldia eskainiko die bertaratutakoei. Torneoa jokatzen den bitartean hainbat sari zozketatzeko txartelak salduko dira, GNA01 izeneko gaixotasun arraroa duen Markel Car mona Ur nietako umearen alde.
Sakandarrak Masters CaixaBank Torneoari ekiteko prest PILOTA
Asteburu honetan hasiko da udako Masters CaixaBank Torneoa, Binakako Txapelketaren antzeko formatua izango duena. Aspek eta Baikok bikote mistoak osatu dituzte torneorako. Ezkurdiak Imazekin osatuko du bikoa, Zabaletak Olaizola II.arekin eta Martijak Urrutikoetxearekin. Lehen jardunaldia asteburu honetan jokatuko da. Gaur, ostirala, Olaizola II.a eta Zabaleta Jaka ordezkatuko duen Lasoren eta Tolosaren kontra ariko dira Zaldibarren. Larunbatean Urrutikoetxeak eta Martijak Peña II.a eta Rezusta izango dituzte arerio Zeberion, eta, igandean, Irunen, Ezkurdiak eta Imazek Altuna eta Aranguren.
TRIATLOIA Sakanako XIX. Haur Triatloian izena ematea zabalik
Osasuna Fundazioko Uharte Arakilgo campusa. Uztailaren 5etik 9ra 23 neska-mutikok parte hartu zuten, bi multzotan banatuta.
Lagun Arteako campuseko 1. txanda. Ekainaren 23tik 29ra izan zen, Zelai Berrin. 30 neska-mutiko baino gehiago aritu ziren.
Urdiaingo igerilekuek eta inguruko paraje ederrek hartuko dute Sakanako XIX. Haur Triatloia, uztailaren 24an. Proba Nafar Kirol Jolasetarako puntuagarria da eta kategoria txikietatik hasita jubenilen mailara bitartean jokatuko da, osasun baldintzak beteaz. Izena ematea zabalik dago uztailaren 19ra arte www.rockthesport.com webgunean.
KIROLAK
GUAIXE 2021-07-16 OSTIRALA
"Kirolariondako Olinpiar Jokoak gorenean daude" GORKA IZAGIRRE INSAUSTI TXIRRINDULARI OLINPIARRA TXIRRINDULARITZA Igandean Tokioko bidea hartuko du Izagirrek, bere lehen Olinpiar Jokoak izango direnetan parte hartzeko. Sasoi onean, gogotsu eta pozik dago Sakana Group talde mistoa. UTZITAKOA
Sakana Group mistoa, hirugarren Guijuelon Burunda klubeko 2 txirrindularirekin talde mistoa osatuta, ongi aritu da Sakana Group TXIRRINDULARITZA
Asteburuan kadeteen mailako 1. Guijueloko Txirrindularitza Itzulia jokatu zen Salamancan, eta bertan Sakana Group-Aralar aritu zen, talde mistoa osatuta. Aralar klubeko 4 txirrindularik, Manex Zufiaurrek, Aritz Oiarbidek, Ion Lizarragak eta Adrian Martinezek, eta Burundako bi txirrindularik, Mikel Regilek eta Iker Agudelok, osatu zuten taldea. "Bi txirrindulari behar genituen, eta Burundakoekin, talde mistoa osatu genuen" azaldu du Sakana Groupeko entrenatzaile Alberto Martinezek. Ekimena pozgarria izan da, Sakanako bi kluben arteko harreman ona erakusten baitu. Guijuelon egindakoarekin oso kontentu dago Martinez. "Lan ona egin dugu. Bakarkako erlojupekoa oso gogorra zen, eta postu onak lortu genituen, eta lineako lasterketan oraindik lan hobea egin genuen. Esaterako, Adrian Martinez 3. izan zen eta sailkapen orokorrean 6. sailkatu zen. Eta taldeka 3. sailkatu gara, Valverderen eta Puritoren taldeen atzetik. Beraz, ezin dugu gehiago eskatu" nabarmendu du.
Gaur, Iturmendin Gaur, ostirala, 17:30ean, kadeteen II. Iturmendi Saria jokatuko da, 61 kilometroko proba.
Oso ezberdinak dira. Tourra oso garrantzitsua da, baina urtero duzu hor. Olinpiar Jokoak lau urtez behin izaten dira. Egun bateko lasterketa luzea da, mundu mailakoa, lau urtez behin egiten dena. Hori da bere berezitasuna, eta horrek egiten du are eta handiagoa izatea.
Pandemiak Olinpiar Jokoak guztiz baldintzatu ditu. Urte bateko atzerapenarekin jokatuko dira, eta publikorik gabe. Beraz, benetako olinpiar giroa ezingo duzue bizi. Egia esan, pena ematen dizu zalerik gabe aritu behar izateak. Dena den, egoera honetara pixka bat ohiturik hasita gaude txirrindulariak, egoera honetan lasterketa asko egin ditugulako.
Uztailaren 24an jokatuko da Olinpiar Jokoen txirrindularitzako lineako lasterketa. Noiz hartuko duzue Tokiorako bidea? Igandean hartuko dugu hegazkina, eta, hara iritsita, egokitu
Zure anaia Tourrean dago ere. Tourreko burbuila horretatik Olinpiar Jokoetara iristen direnak lehiaketako martxarekin iritsiko dira? Fin? Edo nekabarratuta?
Zu nola zaude? Nola ikusten duzu zeure burua?
Olinpiar Jokoetara joatea... Beti izango da pozgarria halako albiste baten berri izatea.
Kiroletan gorenean daude Olinpiar Jokoak, baina txirrindularitzan Frantziako Tourra ere ez da nolanahikoa. Biak balantzan jarrita, zein aldetara egingo luke?
Nahikoa argi esaten du, han egotea nahikoa presioa dela. Tokioraino joatea, ordu aldaketa… Tourretik zuzenean Tokiora datozenei hango nekea pilatuko zaie, eta lasai egon nahiko dute, halako txikikeriatan pentsatu gabe.
Bai eta ez. Tourrak ematen du, baina kendu ere bai. Posible da ongi heltzea edo neke handiarekin heltzea. Nolanahi ere, ez dira Olinpiar Joko normalak izango. Tourra oso gertu dago, eta horri ordu aldaketa gehituta, bidaia, eta lasterketarako denbora gutxi dagoela... Entrenamenduak eta atsedena ongi uztartu beharko dira. Lan hori ongi egiten jakin eta asmatu egin behar da.
Maider Betelu Ganboa ZIORDIA Pozik dago Gorka Izagirre. Eta ez da gutxiagorako. Bere lehendabiziko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du Ziordiko bizilagunak, eta hori kirolari gutxiren esku dago. Olinpiar Jokoetan ariko den bigarren sakandarra izango da, Hodei Mazkiaran pista txirrindulari altsasuarraren atzetik (London, 2012). Alejandro Valverderi laguntzea izango da Izagirreren egiteko nagusia, baina aukera izanez gero aprobetxatuko duela gauza jakina da.
Bai, oso pozik nago. Azken finean Olinpiar Joko batzuetara joatea ez da askotan gertatzen. Kirolari gisa, Olinpiar Jokoak goiko puntan daude, eta bertan parte hartzea oso pozgarria da.
13
Gorka Izagirrek bere lehen Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. ASTANA PRO TEAM
"GOGOTSU NAGO, ONGI IKUSTEN DUT NEURE BURUA ETA USTE DUT TOKIORA ONGI IRITSIKO NAIZELA" beharko dugu. Tokio han dago, 9 orduko aldea dago. 9 ordu asko dira, eta egokitzapen bat egon behar da, gorputzak kolpe handia ez hartzeko. Aldi berean, entrenatzen jarraitu beharra dago, eta hor kudeaketa bat egon behar da. Gauzak ahal den hobekien egin behar dira, Pascual Monpar-
ler hautatzaileak azaldu duenez, Alejandro Valverde izango da liderra. Gainontzekoek –Omar Frailek, Jesus Herradak, Ion Izagirre anaiak eta zuk–, hari lagundu beharko diozue. Baina gaineratu du aukera suertatzen bada, gainontzekoak etapa garaipena borrokatzeko gai zaretela. Monparlerrek ekaina hasieran deitu zidanean, hori aipatu zidan. Lehenik eta behin, Alejandrorekin joango ginela, eta gu lanerako geundela. Eta ez daukat inongo arazorik. Bizitza guztia horretan daraman txirrindularia naiz.
Pozik nago Olinpiar Jokoetan egongo naizelako, eta ahal dudan hobekien egiten saiatuko naiz.
Aukera izanez gero, aprobetxatzeko gaude. Ezta, Gorka? Lasterketak buelta asko ematen ditu. Nolako gorabeherak dauden ikusi behar da, eta aprobetxatu.
Zure anaia ere Olinpiar Jokoetara doa. Biondako polita izango da. Bai. Hau bitxikeria gisa geratuko da. Hala suertatu da, anaia eta biok joango gara, eta gustura.
Valverdek esan du oso pozik dagoela zu zoazelako, zu bere ondoan izateak "asko ematen diola". Laguna eta taldekide bikaina zarela gaineratu du. Hori esan du? (kar, kar...). Halakoak entzutea polita da, zer esango dizut. Alejandrok ondo ezagutzen nau. Lau urte eman ditut Movistarren berarekin lasterka; ongi ezagutzen dugu elkar. Lasterketa asko irabazi ditugu elkarrekin, eta berak irabazi dituen askotan hor egon naiz ni, laguntzen. Gezurrik ez du esaten; lagun onak gara, eta hor egongo gara.
Valverdek nabarmendu du ez duela domina bai ala bai lortzeko presio hori gustuko. Olinpiar Jokoak direla eta, ez duela behar baino presio gehiagorik nahi.
Ongi. Hautatzaileak ekaina hasieran esan zidanean Olinpiar Jokoetan aritzeko ni nahi ninduela, Italiako Giroa amaitu berri nengoen, eta ordutik Olinpiar Jokoak prestatzen jardun naiz. Gogotsu nago, ongi-ongi ikusten dut neure burua, eta uste dut Tokiora ongi iritsiko naizela.
200 kilometro pasako lasterketa luzea izanen da Tokiokoa. Lasterketa gogorra izanen da, 230 kilometrokoa. Horregatik dira ere bereziak Olinpiar Jokoak, 180 kilometroko lasterketa batetik 230 kilometrora salto handia dagoelako. Baina horretarako prestatzen aritu naiz, eta ongi ikusten dut neure burua.
Hauek izanen dira zure lehendabiziko Olinpiar Jokoak. Behin han egonda tarterik izango duzue beste proba batzuk ikusteko? Ez. Esango nuke txirrindulariak garela Herri Olinpikoan ez gauden kirolari bakarrak. Aparte egoten gara. Pena da, baina guk egunero errepidera atera beharra dugu entrenatzera, eta Tokion bertan egonez, handik irtetea odisea bat litzateke. Tokiotik kanpoko hotel batean egongo gara, gure eguneko entrenamenduak, masajeak eta beste egiteko. Eta lehiaketan gurea egin eta gero, etxera itzuliko gara.
Kirolari batendako Olinpiar Jokoetan aritzea gorena da, sekulako lorpena da. Ea Tokion zortea alde duzuen. Eskerrik asko!
14
KULTURA
OSTIRALA 2021-07-16 GUAIXE
Barrutik sortzen den sua Tor Magoak hamabost urte baino gehiago daramatza magiaren munduan; eta bederatzi urte, mago profesionala izaten. Uztailaren 24an, larunbata, Arbizun izanen da Alaitzen udako programazioaren barruan Erkuden Ruiz Barroso ARBIZU Tor Magoa Aitor Bilbao algortarraren beste aurpegi bat da, jendearen aurrean bere magia erakusteko hartzen duen aurpegia. "Hasteko, janzkeran ikusten da eraldaketa hori. Kalean ez nabil mago itxuran jantzita". Eszenatokiaren gainean "apur bat transfor matzen da", Dr Jekill eta Mister Hyden antzera, baina ez da horrenbeste nabaritzen. "Naturaltasunez egin dut eraldaketa. Txikitatik egin dut magia". Uztailaren 24an, larunbata, 19:00etan, Arbizuko plazan, familiarteko ikuskizuna eginen du Tor Magoak. "Oso txikitatik izan dut gustuko magia. Aititek gauzak egiten zituen. Ez zen magoa, baina txanponak belarri atzetik ateratzen zituen. Horrelako gauzak egiten
zituen". Harrezkero izan du "grina" hori Bilbaok. "Nagusiagoa izan nintzenean, liburuak irakurtzen hasi nintzen. Magia Borras delakoa ere izan nuen". Magia presente egon da bere bizitzan, baina prozesu luzea izan da ere: "Hasi nintzenean ez zegoen ez magia eskolarik ez youtuberik. Orduan, dena nire kabuz ikasi behar izan nuen". Lehenengo magia jokoak aitonak erakutsi zizkion. Geroago, liburutegietara joaten zen magia liburuak bilatzera. Olentzero ere ongi portatzen zela esan du. "Beste mago batzuk ezagutzen hasi nintzen, eta apurka magiaren munduan sartzen hasi nintzen, nire kabuz". Zer edo zer zeukan barruan, "su bat-edo". Eskolan galdetzen zietenean nagusitan zer izan nahi zuten,
BAZTERRETIK BELE BELTZAK
Warhammer fantasy Warhammer Fantasy mundu fantastikoetan oinarritutako beste miniatura joko bat da. Lehen edizioa 1983an argitaratu zen, Games Workshop-en eskutik, Erresuma Batuan. Sortutako Warhammer mundu fantastikoa hain handia izanik, urteekin bideo-jokoak, liburuak eta rol jokoak sortu dituzte. Jolasteko miniatura aproposak behar dira armadak irudikatzeko. Miniaturak mugitzeko metroa erabiltzen da, eta borrokak epaitzeko dadoak. Arau orokorren liburuxka ezinbestekoa da, izan ere, zailtasun handiko
jokoa da. Armada bakoitzak bere gidaliburua dauka (armadak sortzeko erabiltzen direnak). Jokatzeko mahaiak 180x120cm-ko neurria izan behar du, eszenografia elementu batzuekin. Txandaka jokatzen da. Hasieran, jokalari bakoitzak bere armada hedatzen du, eta, txandaka, mahaian zehar armada mugitzen da, besteekin borrokatuz. Helburua erraza da: aurkariaren armada akabatzea. Egia esan, joko zorrotza, zaila eta garesti xamarra da. Gainera, jokatzeko toki aproposa behar
Bilbaok mago izan nahi zuela erantzuten zuen. "Astronauta edo futbolari izan nahi zutela esaten zuten besteek; nik mago izan nahi nuela esaten nuen, eta ez zidan inork sinisten". Itxaropen hori zeukan. Hasieran, etxekoen aurrean magia jokoak egiten zituen; ondoren, lagunen aurrean emanaldiak egiten hasi zen, tabernetan. Duela hamasei urte inguru, lehenengo ikuskizuna egin zuen. "Bat-batean, herriko jai batzordeetatik deitzen hasi ziren". Bitartean, unibertsitatera joan zen eta enpresa batean lanean hasi zen ere. "Baina beti neukan zer edo zer hori barruan, su hori". Azkenean, saltoa ematea erabaki zuen, duela bederatzi urte. "Ez naiz damutzen, eta benetan pozik bizi naiz magiarekin".
da. Bele Beltzakeko kideentzat joko berezia da benetan. Gaur egun, ez gara asko jokatzen, baina denok daukagu armada bana etxean ongi gordeta. Armadatxo horiek 10 urte genituelarik sortzen hasi ginen; bakoitzak berea eraiki zuen ahal izan zuen moduan. Nork bere miniaturak muntatu eta margotu behar ditu, eta esparru horretan, joko honekin, asko ikasi dugu. Aipatzekoa da Warhammer Fantasy-ko miniaturak oso ederrak direla, xehetasun asko baitituzte. Hasieran, gaizki moldatzen ginen, baina urteak pasa ahala, jokoa erabat ulertzea lortu dugu. Seguru nago irakurleren batek, bere etxeko apal batean, joko honen miniaturaren bat izango duela hautsez beteta. Norekin eta nola jokatu jakin gabe. Norbaiti artikulu txiki honekin jakin-mina pizten bazaio, jarri dadila gurekin harremanetan. Toki ezin hobea dugu jokoaz elkarrekin gozatzeko, armada askorekin eta eszenografia mordo batekin. ESKERRIK ASKO, GUAIXE!
Tor Magoa. UTZITAKOA
Ilusioa Arbizun uztailaren 24an eginen duen ikuskizuna "familiarra" izanen da. "Ikusle guztiendako magia ikuskizuna". Tor Magoaren emanaldiak parte hartzaileak izan ohi dira, baina egoeragatik ezin da ikusleengana hurbildu, ez ikusleak eszenatokira igo. Egoerara egokitu behar izan du: "Bakoitza bere tokian bada ere, saiatzen naiz saio parte hartzailea egiten". Zerbait bizia da. Hori baita magiaren sekretuetako bat: ilusioa sortzea. "Haurrendako lan egiten denean, ikusten da haur batzuek magian sinisten dutela, beste batzuek dudak dituzte… horrekin jolasten dut". Garrantzitsuena entretenitzea da. "Magiarekin flipatu ahal da, baina ikuskizunak ordubete irauten badu, zerbait gehiago eskaini behar da". Tor Magoak umorea lantzen du ere. "Komunikazioa ezinbestekoa da". Ikuskizunak sortzen hasi zenean, hor ikusi zuen alde zailena: "Nik etxean egin dezaket magia joko bat bost minututan, baina hori ordu batera eraman behar da". Urteekin lortzen den zerbait dela azaldu du. "Denborarekin, publikoaren aurrean askatzen zara". Bi aldetakoa da: "nik ikusleen energia hartzen dut, eta haiek nirea". Magiarekin hasi zenean, lehenengo jokoak egitean, nagusien artean inpaktua sortzen zuela ikusi zuen. "Ez da bakarrik zer xelebrea den haur hau, baizik eta, nola egin du hori? Jendea-
rengan inpaktua sortzen da". Haurrek zein helduek ongi pasatzen dutela ikusteak Bilbao asebetetzen du. "Energia txute bat da, eta engantxatzen du". Magiaren munduan egotearen alde txarra jendearen ordutegien kontra ibiltzea da: "Nik beti lan egiten dut jendeak lan egiten ez duenean". Alderantziz bizi da, baina "denetara ohitzen zara, eta ongi daramat". Magia jokoak sortzea oso zaila dela aitortu du Tor Magoak. "Gauzatxo batzuk bai asmatu ditut". Normalean, ikusitakoa eta ikasitakoa bere egiten ditu, "moldatu edo egokitu". Egiten dituen magia trikimailuetatik gehien gustatzen zaiona hau da: "Kutxa batean sartzen naiz, eta kateekin itxi. Kutxa irekitzean, ni ez nago; jendearen artean agertzen naiz". Zoritxarrez, antzoki batean egin behar duen jokoa da, eta, beraz, ezinen du Arbizun egin. Ikusi dituen jokoetatik, David Copperfielden telebistan egindako joko bat du gogoan: "Hegan egiten ikusi nuen, eta horrek txunditu ninduen. Gutxi behar banuen magiarekin maitemintzeko, horrek guztiz maitemindu ninduen".
"BAKOITZA BERE TOKIAN BADA ERE, SAIATZEN NAIZ SAIO PARTE HARTZAILEA EGITEN"
KULTURA
GUAIXE 2021-07-16 OSTIRALA
Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU Gizarte Langilea hezkuntzaz, Ander Barandiaran Ziordia altsasuarrak Euskal Liburutegi Sozial Ibiltaria deitutako ekimena jarri du martxan. Liburuz betetako gurdi batekin ibiltzen da kalez kale, momentuz Iruñeko Alde Zaharrean; baina udan zehar proiektua Nafarroako zenbait herritara hedatu nahi du.
Nola sortu zenuen proiektua? Egun batean, aitarekin hizketan, liburuen gaira iritsi ginen; eta, ez dakit nola, saltzen ez diren liburuekin zer gertatzen den komentatzen hasi ginen. Zer egiten zen liburu horiekin. Erantzuna izan zen suntsitu egiten zirela. Kolpea izan zen. Gaiari bueltak ematera eraman ninduen horrek. Ezin nuen imajinatu liburuak txikitu edo suntsitu zitezkeenik. Normalena izan arren, azaltzen dutenez, biltegietan lekua behar dute liburu berriak sartzeko; eta, ondorioz, liburuak atera ere egin behar dira. Izugarrizko ondare literarioa dago hor, euskal literaturarena, gainera. Modu batean edo bestean, jendearen eskuetan jarri behar zen. Horrela hasi zen ideia: nola jar daitezke jendearen eta gazteen eskuetan liburu horiek.
"Liburu hauek nahiko denbora pasa dute gordeta" ANDER BARANDIARAN ZIORDIA EUSKAL LIBURUTEGI SOZIAL IBILTARIA Salduko ez diren liburuak hartu, eta kaleetan banatzen ditu altsasuarrak. Helburua eraldaketa sozialerako urratsak ematea da, baita liburuak salbatzea ere Igela argitaletxearenak, denak itzulpenak dira. Euskal idazleen liburuak daude ere, Susarenak eta Txalapartarenak…
Zer hartzen du jendeak? Gehienbat hartzen dituzte haurrentzako liburuak. Esaten dute: nik etxean baditut liburuak irakurtzeko, baina ilobendako edo lehengusuarendako… Irakasleak ere hurbiltzen zaizkit.
Nola lortu dituzu suntsituko zituzten liburu horiek? Argitaletxeekin kontaktuan jartzeko garaia iritsi zen. Bidalketa orokor bat egin nien euskal argitaletxeei, korreoz eta telefonoz. Nire ideia azaldu, eta laguntza eskatu nien.
Zer esan dizute ingurukoek? Hasieran, eroturik nengoela. Ea zer ideia mota zen. Baina, gero, pozik. Lehenengo egunean eskatu nien lotsa kentzeko ondoan egoteko. Anaia eta lagunak ondoan nituen poteatzen zuten bitartean. Behintzat inguruan jende ezaguna izateko. Jendearen erantzuna oso ona izan da. Proiektua ezagutzen ez duen jendeak hasieran uste du zerbait saldu nahi dudala, baina azaltzen dudanean eta doan dela esaten dudanean, oso ideia ona iruditzen zaie. Laguntza handia izan dut.
Liburuak hartu, gurdi batean sartu; eta estetika berezi batekin, kalera atera zinen. Gurdia Alde Zaharreko herri mugimenduko lagunen bidez utzi zidaten, baita biltegia ere. Komunitatearen laguntzarekin. Jantzia duela pare bat urteko inauterietatik neukan. Hasieran behintzat, zerbait deigarria egin behar nuen, jendea deitzeko eta proiektura erakartzeko. Igande batez atera nintzen, izan ere, igandeetako bermutaren ordua nahiko aproposa da: jendea eserita dago, kaleetan jendea dabil... 50 bat libururekin atera nintzen. Gurdia pixka bat beteta ikusteko. Ordutik, hiru aldiz atera naiz.
Liburuak doan har daitezke, baina zer baldintzarekin?
Ander Barandiaran Euskal Liburutegi Sozial Ibiltariarekin Iruñeko kaleetan. UTZITAKOA
Zer moduz joan da? Oso ongi. Lehenengo aldia izan zen arraroena jendearendako: bat-batean tipo bat kalera ateratzea, karro batekin, horrela jantzita, liburuak banatzera. Baina geroago, prentsan atera-
tzean, pixkanaka jendea hurbiltzen hasi zen: liburuak ikusi, proiektua ezagutu...
gorabehera, hogei bat liburu banatu nituen, eta, ondoren, hogeita hamar liburutik gora.
Zenbat liburu eman dituzu?
Zer motatako liburuak dira?
Liburuen zerrenda eramaten dut. Lehenengo egunean, gutxi
Denetarik dago; haurrendako liburuak, komikiak, saiakerak...
Liburuak doan dira, baina nik eskatzen dut konpromiso bat. Ez dut kontrolatzen, baina jendearen fede onean sinisten dut. Egunean, gehienez, bi liburu har daitezke, bat norberarendako eta bestea norbaiti oparitzeko. Baina eskatzen dut, behin liburu hori irakurrita, beste norbaiti pasatzea edo berriz gurdira ekartzea. Liburu hauek nahiko denbora pasa dute gordeta. Ez daitezela
15
berriz apal batean edo mesanotxean gelditu. Mugitu daitezela.
Jendeak etxean dituen liburuak gurdira eraman ditzake? Printzipioz, hori ez da ideia; ideia da irteera ematea suntsitzeko arriskuan dauden liburu horiei. Baina baten batek ekarri dizkit, eta hartu ditut. Bestela, esaten diet ondokoari emateko, gurditik pasa gabe.
Posible litzateke liburu horiek berriz argitaratu behar izatea? Oso polita litzateke hori. Gure inguruan ezagunak dira bi edo hiru idazle, eta are gehiago euskal literaturan. Batez ere gazteok idazle gutxi batzuk ezagutzen ditugu, baina badaude liburu asko hain ezagunak ez direnak eta oso interesgarriak direnak. Nik zerrenda hori daramat gero argitaletxeei esateko: liburu honetatik hartu dira hauek guztiak, eta jendeak eskatu dizkit beste hauek.
Zergatik soziala? Ez delako bakarrik liburuak banatzea. Helburua beste mota batekoa da: maila batean edo bestean, eraldaketa soziala sortu nahi du. Gazteei bideratuta dago; azken urteotan, gazteok geroz eta aldenduago gaude literaturatik eta irakurketatik, pantailen indarragatik, literaturaren prezioagatik eta beste arrazoiengatik. Orduan, helburua da euskal literatura gazteei eskuragarri egitea eta ezagutzera ematea. Daukagun bonbardaketa guztiarekin, zaila izaten da batzuetan zenbait literatura guregana iristea. Beste helburua da jendearen artean sareak sortzea. Gizarte langilea naiz hezkuntzaz, eta sinisten dut gizarte langile batek sortu behar dituela eraldaketarako baldintzak, eta indartsuena da sare komunitarioa. Liburu bat oparitzen duzunean edo pasatzen duzunean pertsona horrekin konexio bat sortzen duzu; pertsona horrekin erlazioa sortzeko baldintza bat sortzen da. Hor babes sareak eta abar sor daitezke.
Proiektua herriz herri zabaldu nahi duzu. Nire ahalmenen arabera ari naiz, eta inguruko jendearekin eta beste herrietako jendearekin hizketan. Udan zehar hiru edo lau herritara mugitzea da ideia.
Zein liburu salbatuko zenuke bai ala bai? Liburuak bilatzen eta kutxak irekitzen nengoenean, Susako biltegira joan ginen. Aitaren (Alberto Barandiaran) liburu bat aurkitu nuen. Hori bai ala bai salbatu beharrekoa da.
2021-07-16 OSTIRALA
11 GALDERA tzen irudi batzuk hartzera. Gero informazioa bilatu nuen: zenbat plastiko sortzen dugun gizakiok munduan. Zaborra itsasora eta mendira konturatu gabe botatzen dugula eta milioika zabor tona sortzen ditugula kontatu nuen. Ingurumena zaintzearen eta birziklatzearen garrantziaz kontzientzia hartzea azpimarratu nituen.
4
Zuk bezala makina bat gaztek aurkeztuko zuten lana eta motibazio gutuna, ezta?
Esan ziguten hirurehun pertsona inguru aurkezten direla. Haietatik ehun eta hogei parte hartzaile aukeratu dituzte EuskaraAbenturako antolatzaileek. Zortea izan nuen eta hautatu ninduten. Baina, ez dizute esaten zergatik hautatu zaituzten. Bakar-bakarrik mezu bat ailegatzen zaizu jakinarazten dizuna EuskarAbenturarako aukeratua izan zarela. Eta hurrengoa paperak egitea da.
Paula Gaspar Caballero, EuskarAbenturako parte hartzailea .
"Egun batzuetan elkartuko gara"
5
EuskarAbenturako lehen txandan parte hartu eta “oso gustura” egon ondoren, etxean da olaztiarra. Garilaren 2tik 11ra bitartean Urruña eta Lekaroz artean ibili ziren gazteak. Baina izan zen gehiagorako aukera ere Alfredo Alvaro Igoa OLATZAGUTIA
1
Zerk erakartzen zaitu EuskarAbenturatik?
Mendira joatea asko gustatzen zait. Horregatik eman nuen izena EuskarAbenturan. Eta, gainera, Euskal Herriko beste txokoetako lagun berriak egiteko.
2
Nola jaso zenuten haren berri?
Aurrekoetan egondako batzuk gure klasera etorri ziren. Hitzaldia eman ziguten eta dena azaldu zuten. Eta apuntatu nintzen.
3
EuskarAbenturara joan nahi dutenek aurretik zerbait egin behar izaten dute, ezta?
Bai, lan bat egin eta motibazio gutun bat idatzi behar ditugu. Lana egiteko hiru gai proposatzen dituzte, eta hura egiteko sei modu. Aukeran zeuden gaien artean “plastikoa naturan” gaia aukeratu nuen. Nik bideo bat egin nuen, niretako errazena zelako. Horretarako, Urbasara igo nin-
Aukeratua izatearena momentu pozgarria izanen da, ezta?
Ni joan den urtean aurkeztu nintzen. Martxoan ailegatu zen mezua, eta ordurako ahaztuta neukan. Txundituta gelditu nintzen, baina pozik, bai.
6
Aurten EuskarAbentura desberdina izan da, ezta?
Bai, 60 pertsonako bi txandatan banatu gara. Lapurdin hasi ginen eta Nafarroan bukatu genuen. Lapurdin bost egun egon ginen eta Nafarroan beste horrenbeste. Bestela, hitzaldiak izan ditugu. Esaterako, Kike Amunarriz, Iparraldeko ikasleen Baxoa proba euskaraz egiteko aldarrikapenaz, Lorea Ibarra aktorea...
7
EuskarAbenturaren bereizgarria da ibiltzea. Ibili zarete?
8
Gazteen artean, zer moduzko giroa sortzen da?
Bai. Etapak egin ditugu, egun guztietan ez, baina gehienetan bai. Agian zazpi edo zortzi etapa. Eta gogorrak. Eguraldiaren araberakoa izan zen gogortasuna. Egun batzuetan bero handia egiten zuen: 30 gradu, eguzkia, itzalik gabe. Baldintza horietan igo ginen Larrun mendira,890 metroko desnibela gaindituz. Orduan gogorra egiten zen. Eta beste batzuetan euri asko. Oinetakoek lokatzez beteta bukatu zuten.
Oso giro ona. Ongi moldatu gara. Etapen ondoren, gauean, gehienetan lokartu egiten ginen; zeren, azkenean, neka-neka eginda iristen ginen. Baina ondokoekin hitz egiten gelditzen ginen edo beste denda batzuetakoekin. Egun gutxi pasa badira ere harremana mantentzen dugu. Agian, egun batzuetan elkartuko gara.
9
EuskarAbentura aldatu bada pandemiagatik izan da. Nola eraman dituzue neurriak?
Ongi. Musukoarekin. Bi egun lehenago PCRa eginda eta autobusean sartu baino lehen antigeno proba eginda. Bi negatiborekin autobusera sartu, eta Lapurdira. Dena ongi.
10
Aukera bazenu, errepikatuko zenuke?
11
Irakurle gazteek zergatik probatu beharko lukete?
Dudarik gabe.
EuskarAbenturan apuntatzea gomendatzen dizuet. Ongi pasa behar duzu. Gainera, lagunekin.