806. Guaixe

Page 7

SAKANERRIA

GUAIXE 2022-02-18 Ostirala

Arakilgo historia eta ondarea ikertzeko beka

Beste epaia

Udalak deialdia egin du eta martxoaren 17ra arte aurkeztu daitezke eskabideak. ARAKIL Ibarreko ondarearen eta historiaren inguruan lan bat egiteko, Arakilgo Udalak Jimeno Jurio 2022 bekaren deialdia egin du. Haren bidez gaur egungo eta historikoki egon diren ondare elementuak (larrainak, karobiak edo kisulabeak, ikuztegiak edo labaderoak, matsardeak edo kirikinausiak, labeak, angioak, saroiak, meategiak, harrobiak, elurzuloak, errotak, burnitegiak, sutegiak, teileriak, dolareak, batanak, perratokiak, zubiak, galtzada, etab.) katalogatzea, artxiboetatik, landa lanetik eta ahozko inkestatik datorren informazioa kontuan hartuz. Deialdira unibertsitateko goi mailako titulazio bat duten pertsonak aurkez daitezke, baina historia, patrimonioa, etnografia eta antropologiarekin zerikusia dutenak lehenetsiko dira. Bakarka edo taldean egin daiteke lana; taldean bada beka bakar bat izango da eta taldeak arduradun baten ordezkaritza izan beharko du. Interesatuak Euskal Herriko udal batean erroldatuta agertu beharko dira. Beka hartzen duenak 6.000 euro jasoko ditu, eta beste mila euskaraz aurkeztuta badago. Bekaren hartzaileak urte bat izanen du lana despeditzeko.

7

Etxeberriko ikuspegia Aralar mendia atzean duela. ARTXIBOA

Gasbide proiektuko lanak gelditu du epaiak Aralarren barna, Etxeberri eta Lekunberri lotu nahi zuen. Enpresak udalaren erabaki baten kontra egin eta epaileak udalari arrazoia eman dio. Beste epaitegi batean udalaren proiektuaren kontrako helegitea atzera bota dute, helegitea aurkeztuko du ARAKIL Nedgia Navarra SA enpresak helegiterik aurkeztu ez duenez, atzotik irmoa da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegiak emandako epaia. Enpresak Arakilgo Udalari administrazio isiltasunaren ziurtagiria eskatu zion gasbidea egiteko lanekin hasteko, eta udalak ukatu egin zion. Oihana Jaka Olaberria alkateak azaldu duenez, "prozedura ez zegoen ongi eginda eta dokumentazioa falta zen. Horre-

gatik ukatu genion eskaera, eta epaileak arrazoia eman digu. Bestela, lanak egiten hasiko ziren". Geroz, Etxeberri eta Lekunberri arteko gasbidea Aralar mendian barna eramateko lanak ezin dira egin. Jakak azaldu duenez, "enpresak ez du helegiterik aurkeztu eta epaia irmoa da. Gainera, jurisprudentzia sortu dugu. Lanak geldi daude eta ezin da ezer egin". Gasbide proiektuaren kontra plataforma sortu zuten larraun-

darrek eta arakildarrek. Epaiak sakon aztertu zain, kideen lehen balorazioa da "halako epai bat izatea garrantzitsua" dela, "obrak egiteko prozeduran hutsuneak badaude, gauzak argi ez badaude, gelditu dituelako". Plataformako kideek gogorarazi dute bai herritarrek bai udalek proiektua hasieratik "inposizio" gisa ikusi dutela. "Epaiak borrokatzeko indarra ematen digu". Ziurtatu dutenez, gasbide proiektuaren kontra mobilizatzen segituko dute.

Nafarroako Gobernuko Industria Antolamendu, Energia Azpiegitura eta Meategien Zerbitzuak administrazio baimena eman zuen Etxeberri eta Lekunberri arteko gasbideko lanak egiteko. Erabaki haren kontra Arakilgo Udalak helegitea aurkeztu zuen Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan, eta ez du udalaren helegitea onartu. Jakak azaldu duenez, "epaileek atzera bota dute helegitea, baina ez da gai juridikoetan sartu". Alkateak helegitea zergatik aurkeztu zuten azaldu du: "proiektu oso eskasa aurkeztu zuten, dokumentazio falta handia zegoen. Eta aurkeztu zuena epez kanpo aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak. Prozeduran zehar agiriak aurkezten joan denez, epaileek atzera bota dute helegitea". Hala ere, Arakilgo Udalean ez daude epaiarekin ados eta kasazio helegitea prestatzen ari dira. "Lege arrazoiak baditugu eta Epaitegi Gorenerainoko bidea egiteko prest gaude", azaldu du Jakak. "Beste epaia ez balego, lanak hasiak leudeke eta auzibide hau bukatzerako despedituta leudeke". Hala ere, epaitegietako bideaz aparte, administrazioen arteko elkarrizketak ere izan nahi dituzte udal ordezkariek, Lekunberriko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin. Jakak gogorarazi du Lekunberrira eramatearen kontra ez daudela, baizik eta aukeratutako ibilbidearen kontra. "Plazaolako bide berdean barna egin daitekeen txostena aurkeztu dugu handik gasbidea eraman daitekeela dioena. Enpresak ere handik eraman nahi zuen duela urte batzuk. Eta Plazaola turismo partzuergoa handik eramatearen alde egin du".


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.