807. Guaixe

Page 1

2022-02-25 Ostirala / 807. ZENBAKIA / 2. AROA SAKANAKO ASTEKARIA GUAIXE.EUS

IHOTEAK

2022

AURREMATRIKULA GEHIGARRIA

/ 11-14


2

EZKAATZA

URBASA-ANDIA NATUR PARKEAK 25 URTE

"Ohiko erabilerak eta ondarearen kontserbazioa bateragarri dira" GREGORIO OYAREGUI ARRIADA BASO ONDAREAREN NEGOZIATUKO ARDURADUNA Gaur 25 urte Nafarroako Parlamentuak Urbasa-Andia natur parke izendatu zuen, Nafarroako Gobernua arduratzen da hura kudeatzeaz Alfredo Alvaro Igoa SAKANA Natur parkeak 21.40 hektareako azalera eta bi jabe ditu: Nafarroako Gobernua (16.218 hektarea) eta Limitazioak mendiko Batzordea (5.190 hektarea). Landa Grapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuko baso eta zinegetika zerbitzuko basogintzako plangintza eta ingurumen hezkuntza ataleko baso ondarearen negoziatua arduratzen da Urbasa-Andia natur parkearen kudeaketaz.

Zeinek kudeatzen du? Beti Nafarroako erakundeek kudeatu dute. Nafar guztien izenean Nafarroako Gobernuak kudeatzen du gaur egun. Argi izan behar da: herri baso eta mendietan administrazioak beti eskua hartzen du, araudiaren bidez. Horrela, mendiaren iraunkortasun eta kontserbazio printzipioak bermatzen dira. Baita baso baliabidea hobetzea ere. Hori betidanik da horrela. Erregeak esaten zuen: armada prestatu behar dut. Mendia gehiegi ustiatzearen beldur ziren. Eta basoa ez desagerrarazteko neurri batzuk zehazten zituzten. Bestela, baliabideak galduko lituzkete. Lehen ordenazio agiri arautua 1093koa da eta han Urbasa-Andia dago.

Natur parkearen kudeaketaren irizpide nagusiak zein dira? Duela 25 urte teknikariek adierazi zuten han bazeudela natura, paisaia, arkeologia, kultura ba-

lioak eta ohiturazko erabilerak. Horrek guztiak babestea eta natur parke katalogazioa merezi zuela esan zuten. Arkeologia, geologia, hidrologia ondare osagarriak daude. Natur parkearen bereizgarria da bateragarri direla ohiko erabilerak eta ondarearen kontserbazioa. Ohiko jarduera Nafarroako Gobernuaren eta ordenazio proiektuaren irizpideen arabera kudeatuta. Horretarako, baso eta larre ordenazio proiektuetan oinarritzen gara. Eta 2020an erabilera publikoko plana egin genuen hirugarren sektorearen jarduera arautzeko. Horrela guztiaren bateragarritasuna bermatu nahi dugu, guztia indartuta ateratzeko. Talkak egon daitezkeela lehen sektoreko aprobetxamenduen eta hirugarrenekoen artean.

abeltzaintzari lotutakoekin aritzen da.

Zein lantaldek kudeatzen du natur parkea?

Patronatuaren barruan lantaldeak daude?

Mendi ingeniari bat, ni. Bost basozainen laguntza dut. Haiek abeltzaintza, baso kudeaketa eta jarduera publikoari buruzko guztiaz arduratzen dira. Lanaldiaren %80 inguru aritzen dira Urbasa-Andian. Gainera, GAN enpresa publikoko teknikari bat

Urtean behin bildu eta informazio guztia ematen da. Aurreko legegintzaldian kontseilariak, logika osoz, lan mahaiak osatzea erabaki zuen. Haietan, interesatuekin batera, abeltzaintza, basozaintza eta erabilera publikoari buruzko gai jakinak zehatzago lantzen dira. Patronatuko parte hartzaile guztiak gonbidatu genituen lan mahaietara. Mahaiak eratu eta pandemia iritsi zen, horrek ez digu lan mahaietan lan handia egiten utzi. Parte hartzaileek eskatu ahala egiten dira bilerak. Urtean bitan biltzen

"HERRI BASO ETA MENDIETAN ADMINISTRAZIOAK BETI ESKUA HARTZEN DU"

Natur parkea kudeatzeko erakunderen bat dago? Araudiagatik, natur parke guztiek patronatua dute, urtean behin biltzen dena. Informatiboa eta kontsultarako da, ez da exekutiboa. Hori jabeen eskumena da. Perimetroan dauden udal, erakunde, lotura edo interesa duten elkarteetako ordezkariak daude patronatuan. Erakunde irekia da. Esaterako, talde berri bat sortzen bada eta patronatuan egon nahi badu, ez dago batere arazorik. Patronatuaren bileran egin denaren berri ematen da. Eta, ondoren, patronatuko kideendako galde-erreguen txanda zabaltzen da. Mahai gainean jartzen diren eskaera guztiak aztertzen dira.

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

ari gara, eta nahikoa eta sobera da. Bilerak askoz ere eraginkorragoak dira. Patronatuaren bilera egunerako “etxeko lanak” egiten ditugu, interesa dutenek zer ari den jakitun dira. Lan egiteko modu eraikitzaileagoa da.

ABELTZAINTZA Zein dira lehentasunak? Ura. Eta tuberkulosiaren kontrako albaitaritza osasun estrategia handia dugu. Tuberkulosiaren bakteriak lokatza dagoen tokitan garatzen dira (aska eta baltsak). Nafarroako bataz bestekoa baino tuberkulosi kasu gehiago daude. Horretarako estrategia da edateko ur tokiak eta lokatz horiek sor daitezkeenak hobetzea. Eta toki batzuetan gehiegizko artzaintza eragozteko azienda gehiago barratzea, erosiorik ez egoteko, habitatak ez hondatzeko.

Nola erabakitzen da zein inbertsio egin? Larreen Batzordeari bere bazkideek premien berri ematen diote eta batzordeak, urtero, urte hasieran jakinarazten dizkigu. Basozainek eta GANeko langileak bere lehentasunak zehazten dizkigute. Eta horren eta dugun aurrekontuaren arabera, ahal diren lanak egiten ditugu.

Eta horretarako lanetarako zenbateko aurrekontua duzue? Premien arabera aldatzen da. Dauden eskaerei erantzuna ematen diegu gure erritmora. Premiazkoa edo larria dena eginez. Ur azpiegiturak, tuberkulosiaren kontra egiteko eta azpiegiturak hobetzeko politika argia dugu. Hau da, askak aldatu, baltsak hobetu, sasitza kendu azienda gehiago barratzeko… Hainbeste daude kontserbazio egoera txarrean, hondatzen dira, matxura txikiak eta kentzea erabakitzen dugu.

Urte anitzetako plangintza dago? Larreen ordenazio proiektua eta estrategia ditugu. Larreek jasan dezaketen karga 35.000 buru ingurukoa dela dakigu. Abeltzainen larre eskaera mantentzen ari da azken urteetan. Behi eta zaldi aziendek pitte bat gora egiten duten bitartean ardi aziendak

"KLIMA ALDAKETAREN KONTRA MENDIAK EKARPENA EGIN BEHAR DU, ETA GIZARTE GUZTIAK ERE"

beherako joera du. Proiektuak kargak mantentzea eta larreak hobetzeko eta kontserbatzeko balio du.

BASOGINTZA Zein dira lehentasunak? Baliabideak mantentzea. Mendeetako ustiapenaren ondoren Urbasako basoek kontserbazio halako kalifikatzailea dute, mendia lehenik natur parke eta ondoren Kontserbaziorako Eremu Berezi izendatu dutela. Beraz, baso kudeaketarekin segitzen dugu, asko jota pixka bat hobetzen.

Baso kudeaketa jasangarria sustatzen du gobernuak. Nola egiten da hori? Historikoki jendeak nola egin duen ikusi beharko genuke. Baso kudeaketan beti administrazioak esku hartu du. Orokorrean, Nafarroako basoek kontserbazio maila handia dute, bere historia legedian oinarrituta, bere baso kudeaketan eskumen esklusiboetan oinarri hartuta. Nafarroan baso kudeaketa eredugarria izan da. Gu ez gara basoak egiteko gai, oinordetzan jaso ditugu. Nola egiten da jasangarria? Guk ohiko kudeaketari ñabardura txikiak gehitzen ari gatzaizkio, horrela ahuldu diren balioak indartzeko. Esate baterako, basoan hildako egurra izaten interes handia dugu. Basoan hildako egur gehiago izan orduan eta espezie dibertsitate handiagoa dugu. Eta jabetu gara hori ona dela basogintzarako eta kontserbaziorako. Dibertsitatearekin ere kezka dugu. Tradizionalki, pagoa ez zen guztia zuhaitz txartzat hartu eta mozteko joera zegoen. Pagadiaren dibertsifikazioan asko lan egiten ari gara, horretarako, aberasteko landaketa txikiak eta beste egiten ari gara.

Azken urteetan konifera asko moztu dira. Birpopulaketa horiek zertan oinarritu ziren ikusi beharko litzateke. Baliteke egur ekoizpena dibertsifikatzeko estrategia izatea. Agian pago egurraren merkatua gainezka egon zitekeen eta koniferenak merkatu hobea zuen… duela 60-80 urteko estrategiak dira. Gaur egun ez ditugu hain beharrezko jotzen. Pitteka-pitteka naturalizatzen saiatzen ari gara. Baina paisaia dibertsitatea ematen dute, aziendak abarorako asko erabiltzen ditu… Ikusiko dugu.


URBASA-ANDIA NATUR PARKEAK 25 URTE EZKAATZA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

beldur gara jendea mendian galtzea edo min hartzea.

Jendea non, hondakinak han. Natur parkea bisitatzera doanak berez ez ditu hondakinak sortzen. Ez zaigu bidezkoa iruditzen eta aurten edukiontziak kendu egin ditugu. Jendea arduratsua eta solidarioa izan dadin nahi dugu. Jendeari erakutsi nahi diogu parkeak ez dituela hondakinak sortzen, bisitariek baizik, eta, beraz, bisitariak bere hondakinak hartu eta etxera eraman behar ditu. Eta etxean dagokion tokian utzi. Inpresioa ez da txarra.

17 ardi erosi, azpiegiturarik ez, beste batek zaindu diezazkidala, eta autoz ibil naiteke mendian.

Ingiriko eta Zabarrateko bideen bidegurutze ondoan, Andian, azienda kamioietan sartzeko itxitura dago. ARTXIBOA

Herriren modura, mendiak baso kudeaketa plana izanen du, ezta? Hala da. Mozketak programatuta daude.

KONTSERBAZIOA Anfibioei jarraipena, zergatik? Anfibioendako eremu berezia delako. Urtero kontrolak egiten ditugu. Egoera egonkorra da, onerako joerarekin. Biodibertsitate Zerbitzuak dinamizatu eta kontrolatzen du. Eta baltsak eraikitzen ditugunean jasangarritasun edo kontserbazio irizpideak kontuan izaten ditugu.

Hegaztiei jarraipena egiten zaie? Urbasa-Andia Aralarko ugatzen eremuaren barruan dago, baina ez daude mendian. Ugatzak mantentzeko azienda behar du. Aralarren eta Urbasa-Andian dagoen azienda guztiarekin ugatzak bertan kokatzeko toki aproposa bihurtzen dute.

Putreak eta abeltzainak azkenaldian ez daude oso lagunkoi. Natur parkean ez dugu arazorik, herrietan dago. Gai polemikoa da. Dugun sai populazioa nahikoa handia da. Gatazkak sortu daitezke. Gure arazoa da putreek ur puntuak inbaditzen dituztela: bainatzera sartzen dira, ura zikintzen dute eta ondoren aziendak ur hori ez du edan nahi. Asketan saien kontrako azpiegiturak jartzen ari gara. Aurten putreak bainua hartzeko baltsa bat egin nahi dugu. Ea haienda-

ko erakargarria den tokiren bat opatzen dugun eta askak bakean uzten dituzten.

Eta ugaztunei? Erbiaren jarraipena egiten da. Mendia erbiaren Nafarroako erreserba onenetakoa da. Indize onak daude. Hala ere, Sakanan badaude. Azeriak azkarragoak dira, eta gehiago jotzen dute herrietara eta granjen ingurura, badakitelako jatekoa dagoela.

TURISMOA Pandemiarekin mendi joa handitu dela sumatu dugu. Esku artean dituzuen datuek hala diote? Datuek antzeko presioa mantentzen ari dela diote. Natur parkean bisitariak kontatzea zaila da, sarbide bat baino gehiago dituelako. Datuekin ezin dugu esan presio handiagoa izan denik, baina erabilera publikoko kudeatzaileen eta basozainen sentsazioa da astebururen batean aurretik ikusi gabeko egoerak ikusi dituztela. Susmatzen dugu gero eta presio handiagoa dagoela. Urederran, han bisitariak kontatzen dira, aurreko urteetako antzeko bisitari kopuruak ditu.

Xendak, arreta gunea, kanpina, natura interpretatzeko zentroa, pista sare guztia… hori guztia nola kudeatzen da? Erabilera publikoko plan bat egiteko beharra ikusi badugu, estrategia bat nahi dugulako da. Kontrolik gabeko erabilera batek

afekzioak sortzen ditu. Batzuetan lurraren, espazio jakinen kontserbazioari edo ohiko erabileren bati elkar eragiten diote afekzioek. Esaterako, txakur edo maskota ugari egoteak abeltzaintzarekin mesfidantza eta arazo handiak sortzen ari da. Urbasa-Andia espazio librea da. Edozeinek motxila hartu eta buelta bat eman dezake. Jarduera bateragarria da. Gaur arte hala izan da eta horrela jarraitzen du. Eta hori jaso da erabilera publikoko planean. Baina xarmadun pagadiko ibilbidean eskaera basatia izan du. Eta kontrolatuta ez dagoenez, jendea toki guztietatik igotzen da, gauzak zainetatik ateratzen hasten da, idazten… Planak zehaztu du ibilbide batzuk erregularizatu behar ditugula. Aipatutakoa eta Ubabakoa dira. Sustatu nahi ditugun ibilbide guztiak errebisatu ditugu, mantendu nahi ditugunak, eta presioaren parte handiena harantz bideratuko dugu. Ibilbide bakoitzari eman nahi dizkiogun helburuak berraztertu ditugu. Eskainiko ditugun ibilbideek aukera emanen dute ezagutzeko mendia natur parke bihurtu zuten balioak: geologia, arkeologia, ohiko erabilerak, kontserbazioa. Egungo ibilbideak mantenduz. Guk ardura sustatu nahi dugu, arazoak saihesteko. Hedadura falta da gehien mugatzen ari zaiguna,

Hala da. Azken bizpahiru urtetan baimenekin gero eta murriztaileago izaten ari gara. Kontrolatu nahi dugu. Urbasa-Andian delituak eta arau-hausteak egiten dira: azienda lapurtzen da, sabotajeak, legez kanpoko ehiza, zizak hartzera sartzen den jende pila… Gainera, abeltzainen batek baimena utzi dion jendearekin topo egin dugu. Neurriak hartu ditugu. Eta aipatutako kasua nola eragotzi aztertzen ari gara. Joan den urtean hamar UGM (abeltzaintza unitate nagusi) behar ziren, beraz, 17 ardirekin aurten ezin izanen duzu txartelik izan. Kezkatzen gaituen zerbait da. Zuk ezin baduzu sartu, izaten da zure autoa natur eta ohiturazko balioen kontserbazioarekin bateragarria ez delako. Eta abeltzainek eta baso lanetakoek ezin dute nolanahi ibili. Bestela, seinaleztatutako tokietan besterik ezin da aparkatu.

Klima aldaketara egokitu beharko du natur parkeak, nola? Basoko partzela batzuetan parametroak aztertzen ari gara, klima aldaketari begira zer erantzun dauden aztertzeko. Atlantiko eremutik mediterraneokora aldatzen ari gara. Pagadiei jarraipen egin behar zaie, nola aldatzen diren ikusteko. Pagoa berdin funtzionatzen ari da. Baina gehiago kezkatzen gaituzte prezipitazio erregimenak, lehorte luzeak, larreen aprobetxamendua, hotzak, plagak ugaritzea, basurdearekin ondoko eremuetan zer gertatzen ari den… Klima aldaketaren kontra Urbasa-Andiak ekarpena egin behar du, baina gizarte guztiak egin behar du. Esaterako, edukiontziak eta hondakinak. Halako neurri txikiekin klima aldaketaren kontra egiten dugu guztiok.

Laburrean Urbasa-Andiako jauregia gero eta egoera okerragoan dago, teiladura erortzen eta inor ez sartzeko hesiz inguratuta dago. Turismoren eskumena da eraikina. Ez dakit zertan den. Ipar-eskia praktikatzeko soilik Otsaportilloko pista erabili daiteke, ezta? Bai. Dauden eskiatzaile gutxiendako inguruan dauden aparkalekuak nahikoak dira. Baina jende gehiagok egiten badu, jarduera arriskutsua izan daiteke. Jarduera bat masifikatzen denean afekzioak eta arazoak sortzen dira. Eta orduan, posible da, gu mugak ezartzen hastea. Nahikoa muga ditugu. Ideia da orain arte bezala segitzea. Eta espazioak dituen sekretuak gordetzen kontua izan behar da ere. Batzuetan Turismorekin gatazkak ditugu. Haiek batzuetan bisitari gehiago nahi dituzte. Eta hori ezarritakoaren eta kontserbazioaren kontra doa. Guztion artean kontserbatu behar dugu. Beriainerako igoera oso erabilia da. Neurriren bat hartuko duzue? Asko ikusten da, bai. Berez periferian dago, ez da natur parkearen eskumena. Herriek begiratu beharko lukete, nola txikiagotu eta naturalizatu daitekeen ikusteko. Lurraren trikotzea saihestezina da, baina erosio prozesuak pixka bat zuzendu litezke eskailera modukoak sortuz. Lizarragako portu gaineko harrobiarekin zer gertatuko da? Erabilera eta kudeaketa planean jasoa dagoenez, 2023ko abendura arteko kontzesioa du. Ikusiko dugu nola konpontzen den egoera. Hegoaldean haize errota parkeak eta argindarra ebakuatzeko lineak jarri nahi dituzte. Natur parkeko mugan aurreikusi dute. Nafarroako Gobernuaren ingurumen inpaktu aitorpen negatiboa du. Uste dut enpresak uko egiten duela. Baina natur parkean ez dago halakorik ezartzeko aurreikuspenik.

3


4

IRITZIA

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

ASTEKOA

HARA ZER DIEN

Emozioekin bizitzen

MIKEL MAZKIARAN

Mozorro edo jantzi

SAKANAKO PREBENTZIO ZERBITZUAK

Sakanako herri askotan inauterien jaia ospatzen ari dira egun hauetan. Historian zehar, inauteriak errebindikazio adierazpen gisa erabili izan dira. Inauteri guztietako zer ikusia mozorroa da. Izan ere, mozorroak, arropa protesta ikur indartsua izan daitezke. Adibide batzuk. XX. mendearen hasieran, emakumeek botoa emateko eskubidea aldarrikatzeko kolore zuria aukeratu zuten sufragistek. Denboran hurbilago, 2018ko urtarrilean, Urrezko Globoen zeremonian, sarietara bertaratutako aktore guztiak beltzez jantzi ziren, sexu-abusuaren aurkako babes eta protesta gisa. 2020ko azaroan, Bilboko institutu bateko mutil bat zigortu zuten gona bat eramateagatik. Hiru egun beranduago lau milioi bideo baino gehiago igo ziren TikTokera arropak generorik ez duela aldarrikatzeko. Batzuetan, moda errebindikazio jantziez jabetzen da. Rosabel Argote kazetariaren Jantzideiak (gazteleraz Vestimentes) liburuak modaren merkatuak xurgatu dituen lau jantziren adibideak eskaintzen ditu. Lehenengo adibidea aipatzen du Bronx edo Harlemeko rap zaleak eramaten zituzten jertseak eta galtza zabalak 90.hamarkadan modan jarri zirela. Bigarrena, kamuflajezko txamarrak sinbolo antimilitarista gisa pasareletan amaitu zuen. Jarraian janzkera kufiyak edo zapi palestinarrak etorkizun berdina izan zuela aipatzen du. Bukatzeko hiyab edo zapi islamiarra da. Hiyab-a identitate erlijiosoaren edo errebindikazioaren sinbolo bat da. Liburuaren egileak galdera hau egiten dio bere buruari: hiyab-ak Palestinako zapiaren, raperoen eta beste jantzi batzuen zorte bera izango al du?

IZAN ERE, MOZORROAK, ARROPA PROTESTA IKUR INDARTSUA IZAN DAITEZKE

GUTUNAK: Karaktereak, gehienez: 1.900 (hutsuneak barne). GUAIXEk eskubidea du gutuna laburtzeko. Gutunak ezin izango dira kapituluka bidali. Gutunak asteazkena 10:00ak baino lehen bidali beharko dira erredakziora. Gutunarekin batera bidali beharrekoak: egilearen izena eta abizena, NA zenbakia, herria eta harremanetarako telefonoa. Gutuna helarazteko bideak: Foru plaza, 23 - 1., 31800 Altsasu / gutunak@guaixe.eus

Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus

Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus

GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus 948 564 275 (3 luzapena) 619 821 436 Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus 618 640 056

Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus

Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus

Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus

www.guaixe.eus

Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus

ARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800 Altsasu 948 564 275 618 882 675

Zuzentzailea: Felix Altzelai Iriarte Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200

Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Osasun emozionalak gaindituta sentitu gabe bizitzako tentsioei aurre egiteko aukera ematen digu, baita pertsonen arteko harremanak izaten eta ohiko jarduerak modu egokian betetzen ere. Ongizate emozionalak ongi sentitzea dakar, gure pentsamenduak zaintzea minik ez hartzeko, eguneroko plazer txikiez gozatzea, besteekin partekatzea, ingurukoei entzutea… Ondoeza emozionalak, ordea, gure bizitzan egon ohi diren zailtasunei aurre egiteko arazoak ekartzen ditu; besteak beste, desadostasunak, gaixotasunak, galerak… Horien aurrean, pertsonek hainbat emozio adierazten ditugu: urduritasuna, kezka, gogo falta eta eguneroko zereginetarako kontzentrazioa, energia eta motibazioa ez izatea. Ia beti erantzun iragankor bat da, uneko zailtasunei lotuta dagoena. Emozioak "energia" dira, emozio horiek pizten dute bizitzaren egoerei aurre egitera bultzatzen gaituena. Pertsonek erantzuten dugu, eta erantzun horiek badituzte bere ondorioak. Emozioa ez da ezerezetik sortzen, batzuetan hala ematen badu ere. Emozio guztiak dira baliagarriak eta beharrezkoak bizitzarako; desatseginak direnak ere bai. Askotan horiek ekiditen

saiatzen gara, zerbait esaten ari zaizkigula pentsatu beharrean. Zerbait gertatzen zaigun seinale dira, eta baita lagungarriak ere: egoera ebaluatzeko, gure harremanak nola dauden jakiteko, ondokoei jakinarazteko nola gauden eta zer nahi dugun, esperientziatik ikasteko, erabaki egokiak hartzeko. Azken finean, egoerari aurre egiteko eta geure burua zaintzeko. Esan bezala, gure emozioak eta sentimenduak askotarikoak dira. Batzuk atseginak (alaitasuna, lasaitasuna, segurtasuna, harridura, maitasuna, estimua…) eta beste batzuk, berriz, desatseginak (beldurra, haserrea, antsietatea, errua, tristura, lotsa, frustrazioa, gorrotoa...). Hau da ematen diguten informazioa: beldurra (geure burua arrisku baten aurrean prestatzeko balio du, azkar jokatzeko); antsietatea (geure burua mehatxuen edo balizko arriskuen aurrean prestatzen du); haserrea (ezetz esaten, gure burua eta gure eskubideak defendatzen laguntzen digu); tristura (galera baten aurrean, jarduera gutxitzera bultzatzen gaitu, galera hori onartu ahal izateko); harridura (ustekabeko aldaketen aurrean egoki jarduten laguntzen digu, gure arreta aldaketa horietara bideratuta); eta alaitasuna (Zer eragiten digu? Heztea, garatzea, lotura sozialak ezartzea, sortzaileak izatea, parte hartzea, motibatzea eta ahaleginak egitea).

Emozioei nola egiten diegu aurre? Esperientzia emozionalei aurre egiteko autozainketatik abiatuta, funtsezkoa da zer gertatzen zaigun jakitea eta gure sentsazioei –sentitzen duguna, emozioak, zantzu fisikoak–, pentsamenduei –pentsatzen duguna– eta jokaerei –egiten duguna– heltzea. Sentsazioak identifikatzea, izena jartzea. Horrekin batera sortzen diren pentsamendu eta jokaerez konturatzea, epaitu gabe onartzea. Konfiantzazko pertsonekin hitz egitea. Pentsamendu kaltegarriak (ezinezkoa da, ezin dut, ez naiz gai, gaizki aterako da…) arrazionalizatzen saiatzea. Ihes egiteko / saihesteko portaerak ekiditea, epe laburrean hobeki sentitzen lagundu dezaketen arren, epe ertainean arazoak eta ondoeza sortzen baitituzte. Momentuan dugun arazoa konpontzen saiatzea. Ondoez emozionalari aurre egiteko, garrantzitsua da konfiantzazko pertsonei laguntza eskatzea, gure oinarrizko beharrei erantzuteko eta arazoak konpontzeko. Gure inguruko zerbitzuetara (osasun etxeak, udal zerbitzuak…) joatea. Laguntza bilatzea komunitateko baliabideetan: elkarteak, autolaguntzarako taldeak, gizarte zerbitzuak… Profesionalen laguntza bilatzea seinale hauek agertzen badira: zantzu oso biziak, eguneroko jarduerak gauzatzeko zailtasuna, alkoholaren kontsumoaren edo automedikazioaren areagotzea, harremanak izateko zailtasuna edo atseden desegokia.

LAGUNTZAILEAK

BAZKIDEAK



6

SAKANERRIA

IHOTEAK

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

Momotxorroaren itzala suaren aurrean. ARTXIBOA

Berrogei aldiz momotxorro

narrua; lepoan fareak eta eskuetan sardea. Andra Mari Dantza Taldeak aurretik egindako errepresentazio batean oinarritu ziren ere pertsonaia sortzeko. Denborarekin momotxorroaren irudia aldatzen joan zen. "Garapen hori banatuta etorri da. Hasieran saskia pixka bat gaizki gelditzen zela esan, eta estaltzea pentsatu genuen, narrua gainetik jarriz". Gaur egungo momotxorroa sortu arte. 1982ko otsailaren 23an lehenengo aldiz zeharkatu zituzten momotxorroek Altsasuko kaleak. "Baina norakorik gabe joaten ginen, ez genuen ibilbide bat egiten". Frontoitik atera zirela uste du Gomezek. Momotxorroa, golda eta bestelako pertsonaiak atera ziren, "baina ez ziren gaur egungoak bezalakoak". Kaletik zebilen jendea "harrituta" gelditzen zen. Urteekin ibilbide bat zehazten joan ziren, gutxigora behera gaur egunera artea aldatu gabe. "Oso erakargarriak dira. Egia da lehen momotxorroak basatiagoak zirela. Jendea konturekin ibiltzen ez bazen... Aurpegia estalita dutenez, korrika egiten dute eta horrek guztiak oso erakargarriak egiten ditu". Inauteri jipotzaile handienetarikoa dela esan du Gomezek.

Lurraren esnatzea

Otsailaren 23an 40 urte bete ziren Altsasuko inauteriak ospatu zirela. Koronabirusak eragindako pandemiagatik egoera berezian bada ere, martxoaren 1ean inauterietako pertsonaiak gogotsu aterako dira, urte bat ospatu gabe egon ondoren Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU 1982ko otsailaren 23an atera ziren lehenengo aldiz Momotxorroak Altsasuko kaleetara, 60 urte baino gehigoren ondoren. Momotxorroen inauteri bezala iragartzen ziren garaiko kartelean. Herriko adineko jendeak esandakoaren arabera momotxorroa sortu zuen gazte kuadrilla batek. Urtero geroz eta momotxorro gehiago ateratzen hasi ziren, golda eta nekazal bizimoduarekin zerikusirik zuten bestelako pertsonaiekin batera. Urte batzuk beranduago, 1997an, ibilbidea zehaztu zuten, ordutik gutxitan moldatu dena. Urte batez inauteriak ospatu gabe egon ondoren, asteartean, martxoaren 1ean, Altsasuko inauterien 40. edizioa ospatuko dute. Altsasuko gazte talde bat 1970ko hamarkadan inauteriei buruz eta momotxorroei buruz galdetzen hasi zenean, batzuk ez zuten hitz

egin nahi, Peio Gomez Rovirak azaldu bezala: "Nola egin behar duzue hori berriz? Izugarria da!". Inauteri oso basatiak omen ziren, momotxorroak menditik jaisten ziren eta etxeetan janari bila sartzen ziren. Erasoak egin ohi zituzten ere. "Antza denez hain basatiak ziren, behin etxe batean sartu zirela eta pertsona bat sustoagatik hil omen zela. Nik uste ez zela sustoa bakarrik izan, baina beno". 1970ko hamarkada horretan Andra Mari Dantza Taldea ere desagertutako Altsasuko inauterien inguruko ikerketa egiten ari zen, eta jasotakoaren arabera, gertaera

"LEHENGO INAUTERIAK BIZI ZUTENEK EZ ZUTEN HITZ EGIN NAHI; OSO BASATIAK OMEN ZIREN"

"traumatiko" horrengatik galdu ziren, hain zuzen, Altsasuko inauteriak 1910ko hamarkadaren bukaeran.

1982 Lehengo inauteriak bizi zituztenengana jo zuten ospakizuna nola egiten zuten eta momotxorroak nolakoak ziren ezagutzera. "70 eta 80 urteko jendea zen, ez zuten hitz egin nahi, baina esandakoaren araberan momotxorro hori nolakoa izan zitekeen prestatzen hasi ziren". Hasierako gazte kuadrilla horien artean Petaka, Jose Javier Agirrebengoa, Raul Urkijo eta beste zeudela gogoan du Gomezek. "Ez dago ezer idatzitakoa, kontatu zutenaren arabera moldatu zuten jantzia". Lehenengo momotxorro horiek oso oinarrizkoak ziren, sinpleak: buruan saskia zeramaten eta bertatik, "halanola", adarrak ateratzen zitzaizkien, atzetik, sorbaldan,

Momotxorroaren irudi basatiak irudikatu dezakeenaren kontra, Altsasuko inauteriekin natura esnatzea edota udaberriaren etorrera islatzen dute. Momotxorroak bera sinbolismo handiko pertsonaia bat da: Zezen adarrak emankortasuna adierazten du, aurpegia estaltzen duen zaldi zurdak ere, alde batetik, aurpegia izpiritu gaiztoetatik urruntzeko erabiltzen da eta, bestetik, natura esnatzeko; faleen hotsek lurra esnatzen dute, eskuan daramaten sardearekin lurra jotzen dute lurra esnatzeko; gorputzean daramaten odola sakrifizioa adierazi nahi du, eta ernaltasunarekin zerikusia du, izan ere, odola bizitza da. Momotxorroekin batera golda ateratzen da duela 40 urte. Golda Altsasuren herri izaeraren isla da, eta lurra esna-

ALTSASUKO HERRI INAUTERIEN 40. EDIZIOA EGINEN DUTE MARTXOAREN 1EAN

tzerakoan ezinbestekoa da hura lantzeko. Bi idi-momotxorrok gidatzen dute golda, eta atzean nekazari batek hautsa botatzen du, lurra ernaltzeko. Haiekin batera nekazal bizitzarekin harremana duten beste hainbat pertsonaia atera ziren. "Naturaren esnatzea ospatzen dugu eta horregatik ibilbidea zehazten hasi ginenean, horrekin zerikusirik zuten elementuak bilatu genituen". Askengatik pasatzea erabaki zuten. "Ibilbidea ez da nolanahi egiten, arrazoi bat du ere, sinbolismo bat". Idiak askatan edaten eta jaten zuten, eta naturaren esnatze horretan garrantzitsuak ziren, "ura ere bizitza delako". Beraz, Zelanditik atera eta Zelandi kaletik Isidoro Melero behera eta Zelai kalera iristen dira. Ondoren, San Juan kaletik gora egiten dute eta Alzania kaletik Zumalakarregiko bidea hartzen dute. Bertan suaren inguruan dantzatu ondoren Iortia plazara eta Beti Iaten elkarteko askara joaten dira, Zubelzuko aldapan behera Gaztetxeko askaraino joaten dira eta alde zaharra zeharkatu ondoren, Foru plazan sartzen dira. Denborarekin Altsasuko inauteriak garatzen joan dira. Ibilbidea ez ezik, segizioan pertsonaiak gehitzen joan dira, beti ere naturaren esnatze, udaberri hasiera eta nekazal giroarekin zerikusia dutenak. Inauterien lehenengo urtetan sorginaren eta Akerraren pertsonaia sortu zituen Enrique Zelaiak. Enrique Zelaia Altsasuko inauterien bultzaile nagusietako bat izan da. "Laguntza eskatzen zitzaion eta beti ematen zuen". Akordeoilari eta folkloristari esker sorginak eta Akerraren pertsonaiak handitu ziren. "Aurretik pertsonaia asko ateratzen ziren, sorginak, adibidez, baina Enriquek zehaztu zuen nolakoak ziren. Denok dakigu sorginak ez zirela gaiztoak, baina haiek probatzen zituzten egindako kremak eta botikak, eta horren ondorioz aurpegia horia zuten". Hori oinarri hartuta Zelaiak Altsasuko sorginak deitutako pertsonaia sortu zuen. Sorginak Akerraren atzetik doaz, Zelaiak urte luzez eraman zuen pertsonaia. "Sorginek badute bere garrantzita, eta lehen oso proportzionalak ziren momotxorroak eta sorginak. Baina azken aldian sorgin gutxi daude". Juantranposo beranduago ateratzen hasi zen. Txerriekin lotzen


IHOTEAK SAKANERRIA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

da pertsonaia, eta horregatik txerri isatsa dauka. "Lehen lastoz betetzen ziren, baina azkure handia sortzen zuen". Orain gomaespumaz betetzen da. Maskaritak ere denborarekin agertu ziren eta zaharra atzean uztea islatzen dute. Oheoihal zahar bat daramate gorputzean, buruaren gainean, lepoan eta gerrikoan lotuta. Gehigo zen beste segizio bat bizitza berria iragartzen duen ezkontza da.

Baina goldea nork hartuko duen kezka du Gomezek. Altsasuko inauteriak oso erakargarriak direla dio Gomezek. Geroz eta jende gehiago etortzen hasi zen, eta 2012an Nafarroako Gobernuaren interes turistikoa izendapena lortu zuten. "Guk beti begiratzen dugu nola hobetu daitekeen eta zer egin daitekeen". Odolaren erritua, esaterako, Zelandiko jolastokia odolez zikina gelditzeko sortu zen, "bakoitzak bere odol botila eramaten zuen, baina dena zikina gelditzen zen, eta aska bat prestatzea erabaki genuen". Denborarekin ere eta haurrek momotxorroengandik duten miresmena dela eta, Momotxorro txikiak antolatzen hasi ziren ere. "Modernoagoa" da Zumalakarregiko Dantzarima dantza konpainiak egiten duen Akelarrea eta Foru plazako naturaren esnatzearen erritua dago. "Lehen momotxorroak ateratzen ziren bakarrik... bai. Baina inauteriak askoz gehiago da". Ez da mozorro bat, zerbait gehiago da.

Batzordea Gaur egun, Altsasuko inauterietako batzordean hogei bat pertsona daudela esan du Gomezek. "Orain arte 30 bat egon gara, baina jende asko aurten erretiratu da". Beteranoak Agirrebengoa, Urkijo, Rubio eta Gomez bera dira. "Ni pixka bat beranduago sartu nintzen. Aurretik laguntzen nien, baina kanpotik. Azkenean jendea behar zutela esan eta beti laguntzen nienez sartzeko esan zidaten". Ordutik, goldea eramaten du Gomezek. "Beteranoenak joaten ari dira, eta jende berria sartzen ari da, gazteak, eta hori oso ongi dago".

Urteurrena 1982ko inauteriak iragartzeko kartela. UTZITAKOA

Azkenengo Altsasuko herri inauteriak 2020ko otsailaren 25ean

7

ospatu ziren, pandemia hasi eta hiru aste lehenago. "Aurreko urtean azken unera arte ospatu edo ez begiratzen egon ginen. Azkenean, neurriak jarri zituzten, eta ezer". Hala ere, hamar bat momotxorro atera ziren Foru plazara, modu sinbolikoan. "Nik oso gaizki eraman dut. Etxean musika eta bideoak jartzen nituen. Data iritsitakoan, badakizu zer zen egun horretan, eta ni oso urduri egon nintzen". Bi urte beranduago, martxoaren 1ean, Altsasuko inauterietako pertsonaiak kalera aterako dira berriz. Azken unera arte itxoin behar izan dute inauteriak ospatzen ziren edo ez erabakitzeko. Azkenean, otsailaren 14an neurriak kentzen zituztelaren albistearen ondoren, inauteriak ospatzea erabaki zuen udalak. Pandemiak sortutako egoerak herri bazkaria bertan behera uztera eraman du eta urteurren gazi-goxoa izanen da. "Aurten ezin dugu ezer egin. Duela zenbait urte beste inauteriren bat gonbidatzea pentsatu genuen, baina aurten...". Altsasuko inauteriak Asturiasen, Donostian, Lisboan, Bulgarian eta Belgikan egon dira,


8

SAKANERRIA IHOTEAK

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

EGITARAUA Otsailak 25, ostirala Herri ihotea 18:30 Herri inauteria Orritz eta Iskidi taldeekin. Otsailak 26, larunbata Hiri ihotea 17:30 Kalejira Galtzagorri txarangarekin. 18:30 Asier eta Xabier dj-k, plazan.

HIRIBERRI ARAKIL Txitera elkartea arduratu da inauterien antolakuntzaz Hiriberri Arakilen. Gosaria, bazkaria, kirolak eta txapelketak daude egitarauan. Aittettarko da ospakizuneko protagonista, egunaren akaberan agertuko dena. Haren inguruan koloretako zintadun txanoa, arpileraz edo zakuekin jantzitako eta eskuan erratza edota zigorra duenak izan ohi dira: moxorroak. Moxorroak Aitezarkorekin tematu ziren.

Mozorro festa bueltan da COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak ezarritako etenaren ondoren, hemen dira inauteriak. Nahiz eta ez diren ohikoak izanen Alfredo Alvaro Igoa SAKANA COVID-19 gaitza eta hari aurre egiteko prebentzio neurriak. Horiek eta jende batzuek sentitzen duten beldurra, eta beste batzuek duten festa premia. Guztiak baldintzatuta bueltatzen dira ihoteak ibarreko herrieta-

ra. Ez guztietara. Izan ere, Irañetan Santa Agedarekin batera ospatzen dira eta orduan ospakizunerako baldintzarik e z zegoenez, bertan behera gelditu dira atzera ere. Beste herri askotan inauteria ez da gauza bera izanen. Udal batzuek ez

dute ezer antolatu eta herritarrak izanen dira ihotea ospatuko dutenak. Eta beste batzuek ohikoak ziren ekitaldiak ez antolatzea erabaki dute. Modu batera edo bestera, mozorrotutako sakandarrak batean eta bestean izanen dira.

IRURTZUN Ihote ospakizunak aldaketekin heldu dira Irurtzuna, batez ere bihar. Gaur, esaterako, eskolako inauteria segizioa ez da herrian barna ibiliko. Baina arratsaldean, ohikoa denez, herri ihotea ospatuko da, eta kalean izanen dira, atzera ere, Iskidi eta Orritzekoak. Hau da, zanpantzarra, mitologia pertsonaiak eta beste. Bihar, berriz, hiri ihotean ohikoak ziren herri bazkaririk eta mozorro lehiaketarik ez da izanen. Hala ere lagun taldeak mozorrotu eta beraien kabuz bazkaltzera elkartuko dira.

EGITARAUA Otsailak 26, larunbata 11:30 Trikipoteoa, Txitera elkartean. 12:00 Herri kirolak. 14:00 Mozorrotuen herri argazkia. 14:30 Herri bazkaria. Ondoren mus, pintxazo eta partxis txapelketak. 19:30 Sokatira eta txapela jaurtiketa. 20:00 Aitittarko erre!

UHARTE ARAKIL Uharte Arakilgo Udalak ez du inauterietarako egitaraurik prestatu, baina ubertearrek ez diote ihoteak ospatzeari utziko. Larunbat eguerdian mozorrotutako jendez beteko dira plaza inguruak. Izan ere, askok koadrila bazkariak dituzte. Mozorroak parrandarako aitzakia emanen die.

ARRUAZU Igandean ospatuko dituzte ihoteak arbazuarrek. Udaletik herritarrei Euskal Herriko inauterietako pertsonaiez mozorrotzeko edo bakoitzak gustukoen daukan mozorroa janzteko eta Ihote ospakizunean parte hartzera animatu dituzte arbazuarrak. EGITARAUA Otsailak 27, igandea 12:00 Haurrendako jolasak, plazan. 17:30 Etxez etxeko kalejira. 19:00 Etxez etxe jasotako jatekoekin merendu-afaria elkartean.

LAKUNTZA Mozorrotutako lakuntzarrak herriko plaza eta inguruez jabetuko dira

larunbat eguerdian. Gai edo pertsonaiaren bat aukeratu eta horretaz mozorrotuko dira lagun taldeak. Beste batzuk beren albiziora mozorrotuko dira. Guztiak ere, ihotea gozatzeko gogoz. Horretan lagunduko dien egitaraua izanen dute larunbatean. Bestetik, astearte ihotean, zatamarroak gertu ikustea seinale txarra izanen da, zigorrarekin berotuko baitzaituzte. Halakorik ez gertatzeko lasterka ibili beharko dute lakuntzarrek arratsaldean. Zatamarro begi gorri, urtien behin etorri errepika esanen diete zirikatzeko. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata 12:30 Mozorro kalejira herrian zehar. 13:30 Salda, plazan. 14:30 Bazkari autogestionatua, kultur etxean. 18:00 Bull dj, plazan. 20:30 Zezensuzkoa. Martxoak 1, asteartea 17:00 Mozorro festa, plazan (euriarekin, kultur etxean).

ARBIZU Hau, hura edo bestea. Lagun kuadrillak zertaz mozorrotu erabaki eta guztia prestatu ondoren, bihar eguerdian haiek mustutzeko garaia izanen da. Irudimena kalera atera eta kalejira koloretsu bateko hasiera emanen diote ihote ospakizunei arbizuarrek bihar. Astearte ihoteko mozorroa honako elementuek osatzen dute: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak… halakoak jantzita txatarmorru bihurtuko dira arbizuar batzuk. Eta zigorra eskuan jendea berotzeko gogoz ibiliko dira. Baina zerbait berezia baldin badu Arbizuko ihoteak aittu-amiñek zein fin duten ikustea da. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata Hiri ihotea 12:30 Herri gosaya, plazan. 13:00 Kalejira herriyen barna. 14:00 Haurren bazkaya, Alda bide elkartean. 15:00 Helduben bazkaya, Alda bide elkartean. 18:00-23:00 Jotatxo dj, Argi bidea elkartean. Otsailak 27, igandea 10:00 Kintuek diruba biltzen. Martxoak 1, asteartea Herri ihotea 12:00 Haurrek pixket eskien. 16:00 Haurrendako jokubek. 17:45 Beenduba. 18:00 Herriko dantzayek herritik barna.


IHOTEAK SAKANERRIA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

20:00 Amiña ta aittuna. 20:30 Aatea. 21:30 Kintuek prestatutako afaya.

UNANU Kamixeta eta galtzontzilo luze txuriak, paxa beltza edo gorria, zatak, aurpegia metalezko katolekin estalia, eta zigorra eskuetan. Unanun halakoren batekin parez pare suertatuz gero, mamoxarro baten parean zaude. Eta hobe duzu laster egitea berotuko zaitu bestela. Hala ere, mamuxarroen artean ere aldea dago: bularraldean gurutzatuta paxpalinak dituzte batzuk, besteek ez. Azken horiek mutuak dira. Batzuk eta besteak Unanun barna ibiliko dira ihoteetako bi egunetan. Informazio gehiagorako ikus azken orriko elkarrizketa. EGITARAUA Otsailak 27, igandea 17:00-18:00 Mamuxarro txikiak. Ondoren auzatea, musikaz alaituta. Martxoak 1, asteartea 17:00-18:00 Mamuxarro handiak. Ondoren auzatea, musikaz alaituta. Iluntzean, puska biltzea. 22:00 Herri afaria, Danok bat elkartean.

ETXARRI ARANATZ Dagoeneko aspertuko ziren etxarriarrak, txikienak batez ere, txatarra begi gorri, urtean behin etorri esateaz. Izan ere, aurreko hiru ostegunetan txatarrak kalera atera dira, zigorra eskuan, jendea berotzeko gogoz. Eta bat baino gehiagori lasterka eginarazi diote. Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde kontuak pasata, oraindik ere etxarriarrek zalduniyote eta astearteiyotea dituzte aurretik. Aurrekoan mozorroa janzteko, atzenekoak txatar gisa ibiltzeko. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata Zalduniyote 12:00 Haurrendako jolasak, kintoek prestatuta, plazan. 12:00 Etxarri kantuz, herrian barna. 12:30 Auzatea, tabernariek eskainia. 13:00 Musikatutako poteoa, EGAk antolatuta. 18:30 Mozorro txapelketa, EGAk antolatuta. 20:00 Musikatutako poteoa, EGAk antolatuta. 20:00-22:00 Musika, plazan. 23:00-02:00 Musika, plazan. Martxoak 1, asteartea Astearteiyote 09:30-14:30 Kalejira Zidakos txarangarekin, kintoek antolatuta.

12:00 Haurrendako Gaur jaia animazioa eta dantzaldia. 13:30 Zidakos txarangaren kontzertua, plazan. 17:30 Txokolate jana, plazako estalopean. 17:30-21:00 Dantzaldia Gauargi taldearekin. 19:00 Kixkimau Pinttoren segizioa kalez kale, txistulari eta zanpantzarrarekin, EGAk antolatuta. 19:30 Auzatea, kintoek eskainita. Ondoren, Kixkima Pinttoren erretzea plazako zelaian, EGAk antolatuta.

BAKAIKU Hirurogeita bat urteren ondoren, 1997ko otsailaren 15eko arratsaldean, kamarroak, atzera ere, Bakaikuko kaleetara atera ziren ondoren. Estatu kolpeak eta frankismoak etendako ospakizuna biziberritu zuen Euskara Batzordeak duela 25 urte. Ihote ospakizuna bihar dute Bakaikun, kamarroak ateratzeko eguna. Kamarro askok zapiz estaltzen dute aurpegia. Buruan txanoak eraman ditzakete. Edo edozein animaliaren burezurra edo adarrak. Soinean arpilerak, asko odolez zikinduta, eta farak. Eskutan hiruzpalau metroko zigorrak dituzte. Kamarroez aparte, ihote segizioak gurdi batek eta ereitea irudikatzen duen eta bi kamarrok tira egiten dioten golda batek osatzen dute. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata 14:30 Herri bazkaria. 17:30 Kamarro kalejira. Ondoren su piztea.

ITURMENDI Iturmendiarrek 2019an erabaki zuten ihote ospakizunak domekatik larunbatera aldatzea eta, beraz, mozorro festa bihar izanen dute. Asteartean segida izanen dute ihoteak Itrumendin. Horregatik, kitomoxorroak kalera aterako dira. Erraz ezagutzeko modukoak dira: lastozko txanoa buruan, aurpegia estalita, zakua soinean eta zigorra eskuan dute. Haien aurrean hankak arin ibili beharko da zigorra dastatu nahi ez bada behintzat. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata Hiri ihotea 14:30 Herri bazkaria. 18:30 Txokolate jana. 19:00 Kalejira txarangarekin. Martxoak 1, asteartea Herri ihotea 19:00 Txokolate jana.

19:30 Kalejira. 21:30 Afaria Aitzkozar elkartean.

URDIAIN Urdiainen mantaguna ospatuko dute bihar. Arpilerazko mantak edo zakuak soinean, aurpegia estalita eta zigorra eskuan. Eta mozorrotu horiek zirikatzeko errepika: Mantaguna, guna, guna, guna, zakuan kunkuna. Haiengandik lasterka eginen duten gainontzeko urdindarrak dira ihoteetako protagonistak bihar. Momoxarroak, berriz, domekan eta asteartean aterako dira kalera, horiek ere jendea berotzeko gogoz. Horretarako eskuetan zigorra izanen dute. Gainontzean aurpegia estalia, farak bizkarrean dituzte, batzuk ardi narruak izanen dituzte soinean, besteek ohe estalkiak, besteren batzuek txano konikoa jantziko dute. Ihote pertsonaia zirikatzeko ere badute errepika urdiaindarrek: momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata Mantaguna 16:30-20:00 Mozorrotuak kalean. Otsailak 27, domeka 17:00-20:00 Mamoxarro txikiak. Ondoren txokolate jana, plazan. Martxoak 1, asteartea 17:00-20:00 Mamoxarro handiak. Ondoren koadrilen sorgin afariak.

ALTSASU Altsasuko herri inauterien 40. edizioa ospatuko dute aurten. Azken bi edizioetan obrengatik segizioaren ibilbidea moldatu behar izan zuten, baina aurten ohiko ibilbidea eginen dute. Antolakuntzak zenbait ohar zabaldu dituzte: Mozorrotu gabe dauden pertsonak, odolaren erritoaren ondoren, Zelanditik atera beharko dira. Inauterietan parte hartzea borondatezkoa da, eta arretaz jokatzea eta segurtasun tartea godetzea goendatzen da. Antolakuntzak ez du sortutako kalte edota erredunen ardura hartuko. Asteartean Zelai, Altzania eta La Paz kaleetan ezinen da aparkatu. Bide batez, Inauteri Batzordeak eta Altsasuko Udalak heldu diren ospakizunak berdintasunean ospatu behar direla gogoratu dute. Erasorik gabeko ospakizunak nahi dituztela nabarmendu dute. EGITARAUA Igandea 27, otsaila Haur inauteria 11:30 Erraldoien kalejira, Intxostiapuntatik.

13:30 Erraldoiak Foru plazara iritsiko dira. 17:30-19:30 Txokolate jana eta mozorro festa Xaiborrekin. Bukatzean momonsuzkoa. Iortia kultur guneko zabalgunean. Asteartea 1, martxoa Herri inauteria 12:30 Puska biltza, Ferialeku kalea eta Alde Zaharrean. 16:30 Momotxorro txikien elkarretaratzea eta txokolate jana, Zumalakarregi plazan. 17:00 Momotxorro txikien irteera, musika eskolako talde batek eta Txorongo txarangak lagunduta, Zumalakarregi plaza. 18:00 Inauteri txikiaren etorreraren ondoren momonsuzkoa, Foru plazan. 18:30 Kalejira Foru plazatik Zelandira. 18:30 Torrada dastatzea, Gure Etxea eraikinean. 18:30-21:00 Dantzaldia Orots taldearekin, Foru plazan. 18:45 Odolaren erritoa eta herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandi. 19:30 Herri inauteriaren irteera Txorongo txaranga, Zangitu fanfarrea, Altsasuko txistulari eta gaiteroak eta Xapiru trikitixa eskola lagunduta, Zelandi. 20:00 Akelarrea, Dantzarima dantza konpainia, Zumalakarregi plazan 21:00 Inauteriaren iristea, ezkila jotzea, dantzaldia eta mozorroak kentzea, Foru plazan. Martxoak 5, Larunbata Hiri inauteria 12:00 Haize Berriak bandaren kalejira. 13:00 Rock Kalean, Foru plazan. 19:30-21:30 Dantzaldia Ingenio orkestrarekin, Foru plazan. 24:00-02:00 Dantzaldia Ingenio orkestrarekin, Foru plazan.

OLATZAGUTIA Ihoteari lotutakoak Olatzagutian larunbat arratsaldean hasi ziren, Maisuenea gaztetxeak mozorro tailerra hartu baitzuen. Gaur Maria Arrokak berarekin batera ekarriko du Olatzagutia ihote izpirutz beteko duen haizea. Baina bihar izanen da aukera zamar handiak, zamar txikiak, neskak, alkatea, apaiza, medikua, almiltea eta basozaina eta Mari Arroka ikustekoa, iluntzean herri ihotea ospatuko baita. Beste bi data dituzte Olatzagutian: asteartea, haur inauteria, eta martxoaren 5ean larunbatarekin, hiri inauteria ospatuko da. EGITARAUA Otsailak 25, ostirala 19:00 Mari Arrokari ongi etorria, Vicente Argomaniz eta San Migel plazetan.

9

20:00 Pintxopotea, gaztetxean. Otsailak 26, larunbata Herri ihotea 18:30 Herri ihotearen segizioaren kalejira, areto futboleko pistatik. 20:00 Zortzikoa dantzatuko dute kintoek, plazan. 23:00 Erromeria Bidean taldearekin, gaztetxean. Martxoak 1, asteartea Haur ihotea 17:00 KI dj, frontoian. Martxoak 5, larunbata 12:00 Mozorro lehiaketarako izen ematea, areto futboleko pistan. Ondoren, karrozen irteera. 17:00-19:30 Los Pasai txaranga. 19:00-23:00 Raizti dj, plazan. 20:00 Mozorro lehiaketako sari banaketa dantzaldian.

ZIORDIA Kultura Batzordeak herri ihotea berreskuratu zuen 2019an. Hiru pertsonaia ditu ihote ziordiarrak. Batetik, pertsonaia nagusia, Zomorroa. Praka eta atorra txuria, zatak eta apainduta joaten da, eta maskara edo karatula eramaten du. Bestetik, pezkinak “mahoizko prakak eta zakua janzten ditu. Apainduta joaten da. Pertz batean errautsa eramaten du. eta, Azkenik, artzaina garai bateko artzain jantzi arrunta, baina aurpegia zikinduta du eta danborra eta zare edo saski bat eramaten ditu. Ziordiko zortzikoa berreskuratzeko lanean ari dira; jakinarazi dutenez, horretarako "gutxi falta da". Geroz, herriko zortzikoaren ordez, larunbatean jota eta arin-arina dantzatuko dituzte. Panpina erre aurretik, bestalde, Altsasuko momotxorroen dantza eginen dute, izan ere, Ziordiko zortzikoaren zati bat momotxorroen dantza bezalakoa da. Hura entseatzeko gimnasioan asteazkenean elkartu ziren. EGITARAUA Otsailak 26, larunbata 18:30 Ihote segizioaren elkartzea, gimnasio parean. Ondoren, herrian barnako kalejira eginen dute, musikaz lagunduta. Dantza egiteko hiru geldialdi eginen dituzte: goiko iturrian, ermitan eta plazan. 20:00 Dantza eta panpina erre, plazan. 20:30 Merienda, plazan. Martxoak 1, asteartea 17:00 Mozorro kalejira eta, ondoren, txokolate jana. Martxoak 5, larunbata Eguerditik aurrera mozorro festa.


10

SAKANERRIA KINTOAK

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

haurrendako txokolate jana egin eta jolasak prestatuko dituzte. Gainera Arbizuko ihoteko protagonista diren Aittun haundiya eta Amiñ ttikiya prestatuko dituzte, gauean plazan erreko dituztenak. Aurreko urteko kinto eta nahi duten arbizuarrendako Aldabide elkartean herri afaria izanen da kintoek prestatuta. Hangoak despedituta, azken parranda Altsasun eginen dute. Arbizuko kintoek egun hauetakoez aparte, bi egiteko izaten dituzte urtean. Batetik, Olentzeroren etorreran laguntzea eta, bestetik, San Joan egunean, ermita parean, dantzatzea. Joan den urteko kintoek dantzatu zutenez, aurten zortzikote baten ardura izanen da Maria Lonbreren zaldiya dantzatzea.

UHARTE / LAKUNTZA / ARBIZU / ETXARRI Aurretik ospakizun egun handiak dituzte Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazko hainbat gaztek: kinto ospakizunak, datengatik nahi eta nahiez, ihoteekin batera nahasten direnak.

Uharte Arakil Andrea Ihaben, Ane Lanchas, Irantzu Aranguren, Joritz Garzes, Iker Zubieta, Naroa Lizarraga, Roberto Jerez eta Aimar Jakak osatzen dute aurtengo kintada. Haiekin batera, joan den urtean kintoetatik bederatzi ere ari dira parrandan: Ainhoa Agirre, Andoni Razkin, Eider Urdanoz, Ibai Babace, Ibon Iribarren, Munir El Akkari, Julen Sanchez, Natalia Navarro eta Mikel Navarro. Atzo abiarazi zituzten ospakizunak. Arropa zaharrak jantzi eta bazkaltzera elkartu ziren. Ondoren, herriko trikitilari eta pandero jole diren bi gaztez lagunduta Amurgin aldera, baserrietara jo zuten. Eta hango bisitak despedituta, Itxesi auzoko goiko partea bisitatu zuten. Kinto eskean etxeetara bisitak egiten dituzte kintoek. Batzuek dirua ematen diete, besteak jatekoak eskaintzen dizkiete. Izan daitezke kroketak, pastak, bizkotxoak, tartak… Baina pandemiak eraginda osasun egoera oraindik guztiz ez denez onbideratu, segizio guztia etxeetan sartu beharrean kintoen artean banatu dituzte etxeak. Kintoek garai batean mojena zen eraikinean lo eginen dute festak irauten duen bitartean. Gaur esnatu eta majo gosaldu ondoren, kinto eskeak gaur segida du. Itxesin falta diren etxeak eta Zerradoa auzokoak bisitatuko dituzte. Non dabiltzan nabarmen utziko du trikiti eta pandero soinuaz aparte aldean izanen duten bonboak. Gaur ere majo bazkaldu eta afalduko dute, parrandan ordu txikiak arte egoteko. Larunbatean herrian barna eginen dute kinto eskea. Uharte Arakilen ihotea ospatuko denez, harekin bat eginen dute. Eta hamazazpi gazteek beraien ospakizuna despeditzeko, kinto gazte eta zaharrekin batera afalduko dute.

Lakuntza Astelehenean hasiko dira kinto ospakizunak. Aurretik, zozketa bidez, haietako zeinen etxean gosaldu eta merendatuko duten

Etxarri Aranatz

Lakuntzako kintoek San Sebastian egunean Alkate dantza dantzatu zuten. UTZITAKOA

Kinto ospakizunek segida dute Hilaren hasieran Burundan kinto ospakizunak izan baziren, orain beste lau herriren txanda da: Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranatz. Ubertearrak atzo hasi zituzten ospakizunak, arbizuarrak gaur, eta lakuntzar eta etxarriarrak astelehenean aukeratu dute. Hamar gaztek osatzen dute aurtengo kintada: Ander Gasko, Iñaki Arraiza, Adur Mayo, Nerea Cerezo, Aimar Tadeo, Aimar Ramajo, Alaitz Gil, Mikel Lopez, Asier Goikoetxea eta Maddi San Sebastian. Ohi bezala, kinto ospakizunean kinto gazteek ere parte hartuko dute, hamabostek zehazki. Baserritarrez jantzi eta astelehenean, 10:30 aldera, plazara joanen dira. Trikitilari eta pandero jolea lagun dituztela ariko dira kinto eskean. Haien presentzia gehiago nabarmentzeko bonboa ere joko dute kintoek. Etxe z etxeko eskea gosaltzeko, bazkaltzeko eta merendatzeko etengo dute. Afaldu ondoren Tolosarako bidea hartuko dute gazteek. Han segituko dute parrandarekin. Asteartean, atzera ere, kinto eskean se gituko dute gazteek. Izan ere, jasotakoarekin bi e gunetako par randa ordainduko dute. Asteleheneko martxa bera izanen dute. Bai-

na, afaldu ondoren, Altsasura joanen dira parranda egitera. Bi egun horietako ospakizunez aparte, Lakuntzako kintoek urtean beste bitan plazara atera behar izaten dute, bietan dantzara. Hala egin zuten San Sebastian egunean, ilbeltzaren 20an, plazan Alkate dantza dantzatu zuten. Eta dantza bera dantzatuko dute Corpus egunean plazan.

Arbizu Aurten zortzi kinto daude Arbizun: Naroa Arretxe, Ibai Lumbreras, Ibai Perez, Aimar Flores, Mikel Yeregui, Beñat Perez, Saioa Lizarraga eta Manex Urbe. 15 urterekin festetarako granate koloreko atorra egin zuten eta bizkarrean Kezkabayek irakur daiteke. Baina ez dira ospakizuneko protagonista bakarrak izanen, joan den urtean kinto ospakizunak egin ezin izan zuten hamazortzi gazte batuko baitzaizkie: Alain Gorriti, Haritz Estanga, Iraitz Petriati, Goiatz Mendinueta, Igaratz Reparaz, Ioritz

Gorrotxategi, Leire Urkia, Mikel Imaz, Mikel Chacon, Iker Lizarraga, Naroa Nuñez, Nerea Etxabarri, Jeray Terradillos, Xabi Murugarren, Aitzol Gaintzarain, Aintzira Arretxe, Ane Iza eta Higer Balda. Azken horiek kuadro txuri-urdineko atorra jantziko dute, Petralak izenarekin. Gaur afaltzera elkartuko dira eta, ondoren, Arbi Bidea gazte elkartean parranda eginen dute. Kintoak berriro kalera igandean aterako dira. Baserritarrez jantzita eta festetako atorra aldean dutela, 10:30 aldera kinto eskea hasiko dute gazteek. Trikitilaria eta pandero jolea lagun dituztela herrian barna eskean ariko dira gazteak. Eskuzabal direnei pastak edota moskatela eskainiko dizkiete esker ona adierazteko. Majo bazkaldu eta poteoaren ondoren, afaldu eta Tolosarako bidea hartuko dute kintoek. Astelehenean gauza bera eginen dute. Astearte ihotean lan ugari izanen dituzte. Bazkaldu ondoren,

Hamazazpi gazte dira kintoak: Izaro Begiristain Ugalde, Katrin Caro Mendinueta, Maider Maiz Ormazabal, Maddi Mariñelarena Etxeberria, Mikel Urrestarazu Peña, Iker Ijurko Goikoetxea, Naroa Tapie Beloki, Ayman Souri El Mechrafi, Jon Mintegi Ziordia, Jon Erdozia Ur meneta, Irantzu Lasa Urteaga, Iker Araña Orbegozo, Oihan Arana Zabala, Itziar Pineda Zapata, Maialen Biain Goñi, Mireia Larraza Urrea eta Pello Altzelai Karasatorre. Guztiak astelehen iluntzean elkartu, afaldu eta Tolosara joanen dira parrandan. Asteartean, 09:30ean, baserritarrez jantzita eta buruan ttutturra (koloretako kono moduko txanoa) dutela, Zidakos txaranga lagun, kalejiran eta kinto eskean ibiliko dira, parranda eguneko gastuak ordaindu ahal izateko ditu eske. Ondoren, majo bazkalduko dute. Ihote kalejira egin eta plazan auzatea eskainiko dute. Bukatzeko, kintoek ihote ospakizunekin bat eginen dute. Kintoak Olentzerori bidea suziekin erakusten aritu ziren eta urte zahar egunean kinto eskea egin zuten. Bestetik, ihoteetako gizakunde, andrekunde eta garikunde plazan izan dira, txatarraz mozorrotu eta zigorra eskuan jendea berotzen. Bitartean, beste batzuek dendetan eskatu zuten, afaria egiteko. Larunbat eguerdian, zalduniyoten, haurrendako jolasak prestatu eta asteartean auzatea eskainiko dute. Horretaz aparte, San Kirikon, San Adrianen eta Ama Birjinaren egunean Dantzakia dantzatuko dute.


AURREMATRIKULAZIOA SAKANAN PUBLIZITATEA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

Gobernutik. Etengabe berritzen ari gara. Girotan lan egiten dugu haur hezkuntzan. Adin desberdinetako haurrak nahasten ditugu saio batzuetan, esperimentazioa eta kuriositatea bultzatuz; txokotan lan egiten dugu, haurrari txoko bakoitzean eskaintzen zaion arreta zuzenagoa baita. Talde kooperatiboetan lan egiten dugu, gaur egun eta etorkizunean taldean lan egiten jakitea ezinbestekoa delako. Material manipulatiboekin lan egiten dugu. Adituengandik

Sakanako herri eskolak, Publikoak dira, Euskaldunak eta Kalitatezkoak. 9 ikastetxe gara Irurtzundik hasi eta Olaztiraino herriz herri Sakanan zehar zabalduta gaudenak. Euskarazko irakaskuntza da gure lehentasuna. Gure ikastetxeetara gerturatzen den edonori kalitatezko hezkuntza eskaintzen diogu. Herriarenak. Herri eskolak doakoak eta denentzat irekiak daude. Ateak zabal-zabalik ditugu, sakandar guztien eskura gaude. Arduraz eta gogoz lan egiten dugu gure herri eskoletan, Sakanaren oraina eta etorkizunarentzat lan egiten dugula badakigu eta. Euskara eta gure herriak ditugu ardatz. Euskara da gure lurra. Euskara maite dugu gurea delako eta euskaldunak garelako. Gertuko arreta jasotzen dute gugandik familiek. Komunitate osoaren ongizatearekin konpromezua baitugu, horregatik familien parte hartzea garrantzitsua da guretzat. Haurraren garapen osorako ezinbestekoa da egunerokoan eta momentu berezietan familiaren ondoan izatea. Ikasle eta herritar guztien presentzia, parte hartzea eta ikaskuntza ahalbidetzen ditugu. Bakoitza bere ezaugarri, bizipen eta izaerarekin. Denekin bat egiten dugu. Bakoitza bere aniztasunean errespetatuz, Sakanako herritar jator, arduratsu, parte-hartzaile, ekinkor, konprometitu eta euskaldunak heztea dugu helburu. Hori dela eta, gure ikastetxeetan Tutoretza planak aurrera eramaten ditugu, ikastaldeari taldean bizitzen ikasteko jokoak eskainiz, elkarbizitzarako tailerrak eta jarduerak garatuz, Heziketa Emozionaleko proiektuetan parte hartuz, Hezkidetza (gene-

ro berdintasuna= Skolae programa) oinarri bezala hartuta. Haur bakoitza bere buruarekin ongi sentitzeko eta besteekin bizitzen ikasteko trebetasunak ikasten hasten dira gure etapatan. Guk, irakasleok eta familiek, honetan hezi behar ditugula argi dugu. Hauek, bizitzarako ezinbesteko trebetasunak direlako. Ikasleek beraien maila akademikoan aurrera egiteko antolatzen ditugu gure egunerokoak. Ikasle guztien gaitasunak edo konpetentziak garatzen ditugu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Gure helburu akademikoak institutuarekin ahalik eta jarraipenik hoberena izan dezaten antolatzen gara. Azkeneko urteetan Hizkuntzetan konpetentzia maila oso on bat izateko lanean dihardugu metodologiei nola edukiei dagokienean. Euskara estimulatzeko planak aurrera eramaten ditugu eta gazteleran eta ingelesean mota desberdinetako metodo komunikatibo desberdinak lantzen tinko lanean ari gara. Gure eguneroko lanean eragin zuzena duen Formakuntza gaurkotua jasotzen dugu Nafarroako

11

ikasi baitugu eskuetan dagoela burmuina. Haurrek eskuetatik ikasten dutela. Teknologiekin ikasi eta lan egiteko aukerak eskeintzen dizkiegu gure ikasleei... Proiektu berritzaileak ditugu abian… Kalitatezko kudeaketa sareetan gaude eta gure eskoletan jantoki eta garraio zerbitzuak eskaintzeaz gain, arratsaldeko dohako jarduerak antolatzen ditugu. Hau guztia eta gehiago gara Sakanako Herri Eskolak. Zatoz ezagutzera!!


12

PUBLIZITATEA AURREMATRIKULAZIOA SAKANAN

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

4. Pertsonak hezten: B + E + A = ON:

8. Irakurketa, idazketa eta hizlaritza planik hoberena:

Gure ikasleak zoriontsu dira Berdintasuna, Errespetua eta Apaltasuna lantzen ditugulako ONGIZATERA bideratuz.

Ezinbestekotzat jotzen ditugu irakurketa, idazketa eta hizlaritza ikasketa- prozesuak indartzeko eta bizitzarako komunikazio-gaitasunak hobetzeko. Berezko irakurketa plana daukagu Haur Hezkuntzatik DBH-ra. Irakurketaz gozatzeko gela berezi bat daukagu.

5. Konfiantzaren pedagogia: Konfiantzaren pedagogian oinarritzen dugu gure irakaskuntza, eta ikaslea seguru eta zoriontsu sentiarazten giroa sortzen saiatzen gara. Ikasle bakoitzaren lorpenak balioztatzen ditugu, aurrera egin dezan animatzen dugu.

6. Hezkuntza pertsonalizatua:

1. Hainbat zerbitzuen eskaintza: • Goiztiarren zerbitzua: Ikastetxea 08:00etatik 09:00etara irekita egongo da. • Jardunaldi etengabea: 08:55etatik 14:05etara. • Eskolaz kanpoko jarduerak: Astelehenetik ostegunera: 15:30etatik 17:00ak arte: abesbatza, informatika, euskara eta ingelesa lantzeko tailerrak edo Robotika, ekokoras... • Jantoki zerbitzua: Geure aholkularitza dietetikoarekin. • Berdegune handiak, frontoia, kiroldegia, jokugela, futbol eta saskibaloi zelaiak, haur parkea, baratzea...

2. Hizkuntza aniztasuna: Hizkuntzen irakaskuntza aktiboa sustatzen dugu eguneroko errutinetan, jolasetan eta eskolako ekintzetan oinarrituta. B eredua: Ikasgai gehienak EUSKARAZ, Ingelesa eta matematika izan ezik. A eredu berezia, euskara sustatuz, DBHn emaitza onak lortuz, hau da, ikasketak bukatutakoan Hizkuntza Eskolako (B2 Euskaraz eta B1 Ingeleraz) ziurtagiriarekin.

3. Inklusioa. Berdintasunaren bidean: Pertsona bakoitza den bezalakoa onartzen dugu, eta denon artean talde bakarra eta anitza osatzeko bidea eraikitzen dugu. Onarpena eta integrazioa landuz gure oinarri bezala. Skolae sarearen barne dagoen ikastetxea.

Hezkuntza pertsonalizatua eraiki ohi dugu egunez egun, haur bakoitzarengan egokitua, haren interes-gunetan eta gaitasunetan errotua, norberaren ikasteko era berezian eta haurrak munduan bere urratsa uzteko duen eskubidean oinarritua.

7. Metodologia aktiboak: Haur bakoitzaren behar bereziei erantzuten diegu ikas-metodologia ezberdinen bidez, haurren arteko lankidetza eta ikas-prozesuan haurraren beraren partehartze aktiboa sustatzen dituztenak lehenesten ditugu.

9. E-Learning: Gure ikasleak egokitutako teknologietan hezten ditugu erabi-

lera egokia ZEHAZTUZ, etengabe BERRITUZ. 202tik martxan dugu Robotika Kreatiboa.

10. "Jolasten naiz, beraz, banaiz" Psikomotrizitate-plan zaindua daukagu, haurrak jolasaren bitartez hainbat aspektu gara ditzan: gorputzaren kontrola, adimenaren antolaketa, sormena eta irudimena. Norberaren emozioak ahalik eta ondoen, eta egokien antzemateko eta adierazteko gai izan dadin saiatzen gara. ETOR ZAITEZ GURE ESKOLARA!!


AURREMATRIKULAZIOA SAKANAN PUBLIZITATEA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako. Eredu propioa dugulako: Euskal Herrirako eredua eta Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan denok gara GU! Horrelakoak gara GU: • GU, herritik eta herriarentzat: Herritik sortuak gara ikas-

tolak eta herriarentzat eginak. Duela mende bat sortu zen lehenbiziko ikastola, eta mende erditik gora dugu, egungo ikastola aitzindariok. Historiaz eta ekimenez, ikastola guztiak biziki txertatuta gaude herrietan, eta etengabeko elkarrekintza bultzatzen dugu herriaren eta ikastolaren artean. • GU, kooperatiba: Ikastolen komunitatea dinamikoa da. Kooperatibatan antolatuta gaude, herritarrengandik eta herriarengandik hurbilen dagoen erakundetze mota baita. Ondorioz, auzolanean, gurasoek eta irakasleek

parte-hartze zuzena dute ikastolen eguneroko kudeaketan. • GUk Euskal Curriculuma: Euskara eta euskal kultura, hezkuntza euskalduna da gurea. Euskal curriculuma dugu oinarri eta ardatz. Hura garatzen aitzindari, hura bultzatzen eragile. Euskal dimentsioa barne bilduz, ikasle euskaldun eleanitzak nahi ditugu, Informazio eta Komunikazio Teknologietan trebatuak. • GUre pedagogia: Hezkuntza eredu propioa dugu. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu. Ikasle buru-askeak izatea dugu helburu, beren burua eta ingurua ezagutzeko eta bizitzan zehar izango dituzten erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko tresnak eta baliabideak emanez. • GUre irakasleak: Etengabeko hobekuntzan eta etengabeko prestakuntzan diharduen irakasle eta profesional taldea ditugu. Ikastolan eta proiektuan txertatuak daude, egonkortasunak ematen duen atxikimenduaz indarturik. • GUre materialak: Ikasmaterialen sorkuntzan eta sortutakoaren etengabeko hobekuntzan aitzindari eta motor gara ikastolak. Lehenbiziko paperezko testu-liburu soiletatik egungo kali-

tatezko proiektu berritzaileetara egin dugu jauzi. Geuk sortzen ditugu ikas materialak eta haiek erabiltzeko geuk prestatzen ditugu irakasleak ere. • GUre prestakuntza: Prestakuntza gakoa da geure ereduan. Urtero, milaka irakasle, zuzendari, pedagogia arduradun eta administrarik hartzen dute parte gure ikastaroetan. Horri esker, gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskakizunei aurretiaz erantzuteko gai gara. • GUre eredua, Euskal Herrikoa: Euskal Herria eremu duen eta Euskal Herri osora hedatua dagoen hezkuntza taldea osatzen dugu ikastolok. 108 ikastola, 4.500 irakasle, 500 langile ez irakasle, 54.000 ikasle eta dozenaka mila familiak osatzen dugu ikastola komunitatea. Euskal Herrirako eredua da geurea.

13

• GUre inGUrua eta inGUrumena: Garapen iraunkorra bultzatzen dugu, ingurumena zaintzen, bertokoa babesten dugu. Ekimen ugari bultzatzen ditugu, elkarrekintzan: energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko, hondakinak berrerabili eta birziklatzeko, bertako ekonomia eta nekazaritza sustatzeko … • Ikastolan denok gara GU: Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Taldean egiten dugu lan eta hartzen ditugu erabakiak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara GU. Honengatik guztiagatik, zatoz Ikastolara!


14

PUBLIZITATEA AURREMATRIKULAZIOA SAKANAN

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

funtsezkoa da haurrari denboran zehar egonkorra eta iraunkorra izango den heldu batekin harreman afektiboa eraikitzeko aukera eskaintzea. Harreman hori, arreta pertsonalerako eguneroko jardueretan egiten da nagusiki, eta jarduera horiek, ahalik eta modu indibidualizatuenean egiten dira. Harreman afektibo horretan, helduak haurraren eskariari bere neurrian erantzuten dio eta haurra egoera bereganatzera bideratzen du.

Bere burua eta inguruaren konzientzia hartzea ahalbidetzearen garrantzia

Ekintza autonomoaren balioa Garai honetan, berebiziko garrantzia dauka benetako autonomiaren garapena; barreneko senak bultzaten duena. Haur txikiarengan ere, ezinbestekoa ikusten dugu haien berezko jarduerak, eskaini diezaieken plazerra deskubritzea. Hau garatu dadin, haurrak egoera egokietan jarduteko aukera izatea behar du. Jarduera hau haurrarentzat esanguratsua izateko, ezinbestekoa da bere iniziatibatik jaiotzea, eta honetarako, mugimendu eta jolas librean jardutea garrantzitsua da. Heldu erreferenteak, hemen badu zer esanik. Alde batetik, ez

dago modu zuzenean egindako eskuhartze bat, zeharkakoa baizik. Oinarrian, hiru modu desberdinetan egiten dena: • Haurraren gaitasunen baitan helduak egiten duen egoera eta material eskaintza. • Haur bakoitzaren lorpenen (motoreak, kognitiboak, komunikatiboak…) errespetua. • Haurraren ekintzaren aurrean, heldu erreferenteak egiten dituen komunikazio adierazpenak.

Oinarrizko afektuzko harreman baten balioa Haurraren ordurarteko erreferentziazko pertsonak jolas espaziotik ateratzen hasten direnean,

Denboraren erregulartasuna eta espazioaren egonkortasuna hartzen ditugu kontuan. Horiek dira norberaren kontzientzia hartzen errazten duten baldintzetako batzuk. Zaintzaz arduratzen den pertsona heldua, haurrak subjektu aktiboa izan dadin saiatzen

da harekin harremanetan jartzen den bakoitzean. Haurra ez da inoiz objektutzat hartzen, subjektutzat baizik. Honek, helduarengan sortzen duen eraginaz konsziente izan behar dugu, nolabait baldintzatu egiten delako gure eskuhartzea, haurraren beharra errespetatu nahi badugu. Eguneroko arretan, haurrari nor den ulertzen laguntzen zaio; zer gertatzen zaion, zer egiten dioten eta zer egiten duen, nor arduratzen den berataz eta zer gertatuko zaion berehalako orainaldian.

Haurraren ongizatea; fisikoa eta emozionala Eskolako printzipio garrantzitsuenetarikoa da haurren ongi-

zatea bermatu behar dugula, gure esku dagoen guztian. Jakin badakigu, bizi oreka batek, eragina duela haurraren osasunean eta horregatik, oreka hau eskolan mantentzea ezinbestekoa egiten zaigu.

Kattuka haur eskolako ordutegi eta zerbitzuak Haur Eskola 7:30etatik 16:30etara zabalik dago eta familia bakoitzak aukeratzen du ordutegia haien beharren arabera. Eskolatze zein jangela tarifak, errentaren araberakoak dira. Gaur egun, errenta baxuek eskolatzea doakoa dute. Aurrematrikula epea: Martxoaren 1etik 15era. Matrikula epea: Maiatzaren 23tik 27ra.


SAKANERRIA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

Altsasun estalpea egiteko pausoak ematen ari dira

Europa: Iruñea eta Gasteiz lotzeko, egungo trenbidea

Kultur gune pareko zabalgunean estalpea edo pergola jartzeko asmoa du udalak. Horretarako ideia lehiaketa antolatu du. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 15eko 23:59an despedituko da. Proposamenak epaimahai batek ebaluatuko ditu eta, gehienez, hiru aukeratuko ditu. Ondoren altsasuarren parte hartze prozesua zabalduko da. Hiru proposamenak www.altsasu.eus webgunean jarriko ditu udalak. Bakoitzari buruzko informazio idatzia eta grafikoa argitaratuko da udalaren webgunean, eta proposamen bakoitza bere leloarekin identifikatuko da. 16 urte beteak dituzten altsasuarrek aukera baten alde botoa emateko aukera izanen dute. Horretarako, udalak bost egun natural emanen ditu. Boto gehien lortzen dituen proposamenak lehen saria jasoko du (2.000 euro), eta lortutako boto kopuruen arabera banatuko dira beste bi sariak (500 eurokoak). Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiak berdindutako proposamenei emandako puntuazioa gailenduko da. Udalak herenegun aurrekontu aldaketa onartu eta 307.714,1 euro bideratzea erabaki zuen. Geroa Baik proposatuta, Nafarroako Gober nuaren aurrekontuan 300.000 euro jasota daude.

Europar Batasuneko (EB) garraio sare transeuroparraren politikak (TEN-T politika deiturikoa) EBko garraio sare eraginkor, zabal eta multimodal bat eraikitzea du helburu. Joan den urte bukaeran EBk TEN-T Erregelamendua berrikusi zuen eta, Espainiako Gobernuari hainbat proposamen edo gomendio egin dizkio. Trenbidearen arloan proposatu dio zenbait tokitan aurreikusitako Abiadura Handiko Trenen ordez egungo trenbidea egokitzeko. Horien artean dago Iruñea eta Gasteiz arteko linea. Beraz, EBrendako bi hirien artean trenbidea modernizatzearekin nahikoa litzateke. EH Bilduk iragarri du Espainiako Gobernuak Araban eta Nafarroan proiektatuta dituen AHT azpiegitura guztien tramitazioa eteteko eskatzeko ekimenak erregistratuko dituela. Era berean, bai Nafarroako zein Gasteizko Parlamentuetatik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ere hausnarketa sakon bat egiteko gonbitea luzatuko die EH Bilduk. Bel Pozuetak gogorarazi zuenez, Espainiako aurrekontuetan 200.000 euroko partida bat dago “Burgos-Gasteiz-Iruñea-Zaragoza arteko azpiegiturei buruzko informazio azterlan bat idazteko”.

DUELA 25 URTE...

Urbasa-Andia natur parke Nafarroako Gobernua 1993an hasi zen Urbasa-Andia natur parke izendatzeko ideia lantzen. Inguruko herrietan kezka sortu zuen gobernuaren asmoak eta udalek zein Sakanako Mankomunitateak alegazioak aurkeztu zituzten herriek historian izandako erabilera, aprobetxamendu eta gozamen eskubideak babesteko. Larreen Batzordeak ere kontra egin zuen. Eskubideak babesten zirela argudiatu zuten gobernutik.

15

Eraso matxista "gogor" salatu du feminismoak Gaur Uharte Arakilen, 20:00etan, bilkura eginen da. Mugimendu feministak "emakumeok gure artean saretzearen, indartzearen eta autodefentsa feministaren aldeko aldarria" egin du, “emakumeon* bizitzak direlako jokoan daudenak” UHARTE ARAKIL / ARBIZU Arbizuko gizonezko batek Uharte Arakilgo emakumezko bat larriki eraso zuen asteburuan. Sakanako mugimendu feministako kideendako "gertaera horrek adierazten du indarkeria matxistak ez duela etenik, bizi garen sistema heteropatriarkal eta kapitalistak funtzionatzeko ezinbesteko tresna duelako; sistema horrek sortzen dituen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko botere harremanak mantentzeko tresna delako". Eraso matxista horren aurrean, ibarreko mugimendu feministako kideek esan dutenez, "indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala da. Igandekoa bezalako gertaerak ez dira modu isolatuan gertatzen diren erasoak, baizik eta bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen du indarkeria erabiltzea". Horregatik, mugimenduko kideek "egunerokotasunean indarkeria matxistaren kontrako jarrera adieraztera eta gizarte parekideago bat eraikitzeko lanean murgiltzera" deitu du. Mugimendu feministako kideen iritziz, "gure eskualde eta herrietan ez dugu bakerik ez normalizaziorik izanen emakume izate hutsagatik emakumezkoak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean". Horregatik, "indarkeria matxistaren kontrako eta jendarte feministaren aldeko borrokan ezinbestekoa da gizarte eta politika eragile guztiek dagokigun norberaren eta talde ardura hartzea". Azkenik, gaur, 20:00etan, Uharte Arakilgo mugimendu feministak deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte sakandarrak. Horrekin batera, martxoaren 8an, 20:00etan, Altsasun eginen den eskualdeko manifestazioan parte hartzera deitu du Sakanako mugimendu feministak.

Uharte Arakilen protesta bilkura egin zuten astartean. Atzo Arbizun. UTZITAKOA

SEXU ERASOA EDO TRATU TXARRAK SUFRITUZ GERO, 112 TELEFONORA HOTS EGIN DAITEKE Gaitzespen adierazpena Uharte Arakilgo eta Arbizuko udalek adierazpen baten bidez eraso matxistaren kontra egin eta "gaitzespen gogorrena" azaldu dute. Aldi berean, bere laguntza eta babes osoa adierazi nahi diete erasoa jasan duen emakumezkoari eta bere ingurukoei. "Ditugun informazio eta baliabide guztiak erasotako emakumearen esku jarriz, bere onera etortzeko prozesuan lagungarri izan dakizkiokeenak", azaldu dute. Gaztigatu dutenez "jendarte parekidea eraikitzeko eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko botere harremanak gainditzeko beharra inoiz baino ageriago uzten du gertaera latz horrek, eta horretan ardura berezia dugu erakunde publikook". Udalen iritziz, "emakumezkoen kontrako eraso horiek ezin dira gertaera isolatu edo

salbuespen gisa ulertu. Indarkeria matxista emakumezkoek eta gizonezkoek bizi duten desberdintasun egoeraren adierazpen bortitzena da". Indarkeria hori egiturazkoa dela gaineratu dute: "indarkeria horren muinean ordena soziala bera baitago. Honenbestez, emakume eta gizonen arteko botere-harremanak bere horretan mantentzeko ezinbesteko tresna da". Bi udalek indarkeria matxista "lehen mailako arazotzat" dute, "arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea". Indarkeria matxistari aurre egiteko neurriak eta erantzunak integralak izan behar dutela ziurtatu dute. Aldi berean, "indarkeriaren prebentzioan ahalegin berezia" egin behar dela gaineratu dute udaletatik, "pertsonak askatasunean heziko dituen hezkuntza sustatuz eta, besteak beste, gizon izateko modu alternatiboak garatuz". Horregatik, gizonezkoei dei egin diete "alde batera utz ditzaten emakumezkoen kontrako indarkeria, hari lotuta ahalbidetzen duten justifikazioa eta jarrera konplize oro".


16

SAKANERRIA

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

Hori da. Bi gailur mota bereizi ditugu. Gailur errazak, mendi berdeak, zailtasun berezirik ez dutenak, edozein mendizale joateko modukoak: ibilbide motzekoak, erraz bueltatzeko eta segurtasuna berehala berreskuratzeko eta abar. Mendi zailen kasuan, mendi gorriak, horiek bakarrik dira mendizale eskarmentatuendako. Horregatik, mendi errazen kasuan edozeinek eman dezake izena, baina besteetan ez.

Sakandarrek edozein gailurretara igo beharko dute?

Pello Urzelai Agirre arbizuarrak Pirinioetako bidea Altsasun aurkeztu zuen.

"Helburu berak ditugu: ahalik eta burujabeen izatea" PELLO URZELAI AGIRRE GURE ESKUKO ZUZENDARITZA KONTSEILUKO KIDEA Garilaren 2an, larunbatarekin, argi kate bat ikusiko da Pirinioen punta batetik bestera. Kataluniako ANCk, FEECk, OMNIUM eta Gure Eskun sustatu dute ekimena Alfredo Alvaro Igoa SAKANA Gure Esku Pirinioetako bidea herriz herri aurkezten hasi da. Sakanako Gure Eskuko taldeak herri gehiagotan aurkezpenak antolatzeko asmoa du.

Proiektua sinplea da: Pirinioak alderik alde argiztatzea, punta batetik bestera argi kate bat osatzea. 300 gailur inguru izanen dira argiztatuko ditugunak. Denak aldi berean argiztatuko di-

Pirinioetako bidea. Zein da asmoa? Gure Eskuk Kataluniako beste eragileekin antolatutako ekimena da, kataluniarrek eta euskaldunek elkarrekin antolatzen duten lehen mobilizazioa izanen da. Antolakuntzan, Gure Eskurekin batera ANC, FEEC (mendi federazioa) eta Omnium daude.

"EUROPAN ELKARTZEN DIREN ETA BURUJABE IZAN NAHI DUTEN BI HERRI IKUS DITZATELA"

tugu, garilaren 2an, larunbatarekin.

Nola argiztatu nahi dituzue Pirinioak? Jendeak buruko argiak eramanen ditu. Horrekin batera, farol berezi batzuk erosiko dira, balioko dutenak distantzia handira argia emateko. Berez, helburua zein da? Edozein gailurretik hurrengo gailurraren argia ikustea. Horregatik sortzen da nolabaiteko kate bat, alde batetik bestera dioana.

Gauez eta mendian, argi ibili beharko da.

Baztan inguruko bi gailur daude sakandarrendako esleituta: Alkurrutz eta Gorramakil. Otsondo mendatearen inguruan daude. 900 metro ingurukoak dira. Nahiko errazak dira, problema gutxikoak, ordu bete baino gutxiagoko igoerak. Asmoa da arratsalde partean igotzea eta jaistea argiztapena bukatu ondoren, gauean bertan kasu gehienetan.

Nola eman behar da izena? Mendi zail edo gorrien kasuan epea zabalik dago. pirinioetakobidea@gureeskuda go.eus e-postaren bidez antolakuntzarekin harremanetan jarri beharra dago. Mendi erraz edo berdeen kasuan, izena emateko epea martxoan zabalduko dugu eta garagartzarora arte horretarako aukera egonen da. Izen ematea garrantzitsua da, ekimenak kostua duelako. Izen emateak hamar euro balioko du. Hamar euro horietatik bost dira aseguru berezi bat ordaintzeko dira. Eta beste bost euroak ekimenaren finantziazioa laguntzeko dira. Federatutakoek dagoeneko asegurua badutenez, izen ematea bakarrik bost euro ordainduko ditu.

Pirinioetako bidea. Zergatik?

Orain arte, elkartasuna izan da elkartu gaituena. Baina elkartasunetik elkarlanera pasa nahi dugu. Hau da, gauzak elkarrekin egitea, helburu berak dauzkagulako: ahalik eta burujabeen izatea. Biak elkartuta dimentsio berri bat izango duen gauza bat eginen dugu. Biderkatuko ditugu gure indarrak eta erakutsiko ditugu indar horiek Europan. Europan eragina izan nahi dugu. Ikus dezatela bi herri elkartzen direla eta burujabe izan nahi dutela. Eta hori izateko tresnak, prozedurak, zabalik egon behar dira, eta ez itxita, ez harresirik, ez kartzelarik horretarako.

Gizarte aktibazio ariketa handia da. Bai, eta behar dugu. Pandemia dela eta ez dela… Eta politikoki ez delako ikusten bide argirik aurrera joateko, gero eta erabakitzeko ahalmen gehiago izateko. Batzuetan horrelako mobilizazio motak, erakargarriak direnak, bere edertasun eta emozio puntua dutenak, lagundu dezakete aktibatzeko, parte hartzeko eta, berriro, ilusioa berpizteko. Eta gauzak egiteko gogoa berreskuratzeko.

Zer eskatzen diezue sakandarrei? Animatzea eta gauzak elkarrekin egitea. Elkartzen baldin bagara indartsuago sentitzen gara, eta gauza gehiago egiteko gai gara. Ekimen honetan parte hartzea polita izan daiteke. Mendira joan nahi edo ezin dutenendako aurreikusita dago herrietan argiak pizteko momentu hori bizitzea: argiak piztuz 22:00etan. Hortik energia berriak etorriko dira. Gure helburua da erabakitzeko eskubidea praktikara eramatea, gauzatzea. Eta horretarako, momenturen batean, erreferendum batean botoa eman eta erabaki beharko dugu. Bide hori batzuetan zaila izaten da.


KIROLAK

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzuak, Kirolaren Saria

1. AUTONOMIKOA GIZON. 2. FASEA. 7. JARDUNALDIKO EMAITZA Lagun Artea - Burladés 2-3 SAILKAPENA 1. MAILA AUTONOMIKOKO JAITSIERA 1 Zarramonza 37 10 Lagun Artea 22 HURRENGO JARDUNALDIA

Sakanako Mankomunitateak 2021eko toki-entitate onenaren Kirolaren Saria jaso du Sakana Eskualde Aktiboa zerbitzuagatik. Osasun etxe, gizarte zerbitzu eta udalekin elkarlanean, sakandarrei jarduera fisikorako eta kirolerako orientazioa eskaintzen zaie

ZEHAZTU GABE Lourdes - Lagun Artea (Tutera) Lagun Arteak atseden jardunaldia du Burladésen kontra galduta, jaitsiera postuetan dago talde lakuntzarra.

1. AUTONOMIKOA EMAK. 2. FASEA.1. JARDUNALDIKO EMAITZA Gazte Berriak - Altsasu 4-1 SAILKAPENA 1. AUTONOMIKOKO EMAK. MANTENTZEA 1 Mulier B 24 9 Altsasu 1 HURRENGO JARDUNALDIA IGANDEAN 16:45 Altsasu - Lagunak (Dantzaleku) Altsasuk Lagunak taldea hartuko du Lagunaken kontra lan hobea egin nahi dute Altsasuko neskek.

FUTBOL PREFERENTEA 22. JARDUNALDIKO EMAITZA Etxarri Aranatz - Arrotxapea

2-2

SAILKAPENA PREFERENTEKO 1. MULTZOA 1 Injerto 14 Etxarri Aranatz

53 20

HURRENGO JARDUNALDIA ZEHAZTU GABE San Miguel - Etxarri (Larraga) Ez dago liga jardunaldirik Asteburuan preferente mailak atseden hartuko du.

FUTBOL ERREGIONALA 20. JARDUNALDIKO EMAITZA Altsasu - Iruña B

2-0

SAILKAPENA ERREGIONAL MAILAKO 3. MULTZOA 1 Aurrera 47 2 Altsasu 43 HURRENGO JARDUNALDIA ZEHAZTU GABE Doneztebe - Altsasu (Doneztebe) Altsasuk ere atseden Iruñari irabazi eta bigarren postuari eutsi eta gero, atseden hartuko du Altsasuk

17

Ea irudia errepikatzen den. J.M MARTINEZ

Finalerdietara sailkatzeko azken ahalegina Ezkurdia-Tolosak Irribarria-Rezusta dituzte aurkari gaur, ostirala, play-offetan PILOTA

Binakako hasierako ligaxkako azken jardunaldiak erabaki zuen Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta zuzenean sailkatu direla finalerdietarako. Halaber, finalerdietako play-offak zein bikotek jokatuko dituzten zehaztu zuen: Irribarria-Rezustak, Laso-Imazek, Peña-Albisuk eta Ezkurdia-Tolosak. Beraz, gure hiru pilotari sakandarrek Binakakoan aurrera egin dute. Ezkurdiak eta Tolosak Irribarria eta Rezusta izanen dituzte aurkari gaur, ostirala, Atano III. ean jokatuko den lehendabiziko play-offean. Bi bikoteek partida "oso zaila" izango dela nabarmendu zuten material aukeraketan, "partida batera edonor gailendu" daitekeelako. Ezkurdia eta Tolosa play-offetan egongo zirenik inor gutxik espero zuen, baina behetik gora egin dute nabarmen, konfiantza soberan dute eta animoz gainezka eta gogotsu iritsi dira play-offera. Irribarria eta Rezusta azkeneko jardunaldira lider iritsi ziren baina azken partida galduta, play-off postuetara jaitsi ziren, eta animoz agian kaxkarrago iritsi dira hitzordu garrantzitsura. Hil ala biziko lehia espero da. Bigarren play-offa igandean Ogetan jokatuko dute Laso-Imazek eta Peña-Albisuk.

Maider Betelu Ganboa SAKANA Asteartean Nafarroa Arenan antolatutako ekitaldian Nafarroako Gobernuak 2021ean kirolean gehien nabarmendu ziren pertsona, klub eta erakundeak saritu zituen. Kirolaren Saria 2021 sariketan guztira hamaika sari banatu ziren, eta horietako bat Sakanara etorri zen, toki-entitate onenaren saria jaso baitzuen Sakanako Mankomunitateak, sakandarren artean ariketa fisikoa eta kirola sustatzeko Sakana Eskualde Aktiboa Zerbitzuagatik. Mank-eko presidente David Oroz Alonsok jaso zuen saria. Berarekin batera Kirol Zerbitzuko teknikari Amaia Gerrikagoitia Uriarte eta Sakana Eskualde Aktiboa Zerbitzua kudeatzen duen Dani Echávarri Manjón kirol orientatzailea egon ziren.

Ttipi-ttapa paseoak, orientazioa… Mank-eko Kirol Zerbitzuaren helburu nagusietako bat sakandarrak aktibo izatea da, egune-

Oroz, Gerrikagoitia eta Echávarri. UTZITAKOA

rokotasunean ariketa fisikoa barnera dezatela, bizitza kalitate hobea izango dutelako. Helburu hori gauzatzeko jaio zen Sakana Eskualde Aktiboa Zerbitzua. Eskualdeko osasun etxe, gizarte zerbitzu eta udalekin elkarla-

nean lan egiten du Sakana Eskualde Aktiboa Zerbitzuak. Dani Echávarri orientatzaileak, besteak beste, Ttipi-Ttapa paseo osasuntsuak gidatzen ditu Sakanako zenbait herritan (Urdiain, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irurtzun…), ariketa espezifikoko saioak gidatzen ditu eta sakandarrei aholkularitza eskaintzen die. Hau da, pertsona bakoitzari hobekien dagokion ariketa fisikoa zein den aztertzen du eta Sakanan non egin dezakeen begiratu. Horrekin batera, beste hainbat ikastaro eskaintzen dira zerbitzuan, eta nerabeendako SKE kluba sortu da, nerabeak ere aktibo nahi dituztelako.

Aurki Altsasura Zerbitzua Etxarri Aranatz eta Irurtzun osasun zentroen baitako herrietan gauzatzen ari da, eta aurki Altsasuko osasun zentroak hartzen dituen herrietara iritsiko da.

Txapelduna, oso eskertuta DISKO JAURTIKETA June Kintana Larrazak Espainiako Neguko Jaurtiketa Luzeen Txapelketa irabazi zuen Motrilen, kilo bateko diskoarekin 54,02 metroko jaurtiketa egin eta gero. Aurtengo markarik hoberena du. Bakaikuarrak seigarren titulua lortu du jarraian eta "oso pozik eta gertukoen babesagatik oso eskertuta" dagoela adierazi du.

GRUPOMPLEO PAMPLONA ATLETICO


18

KIROLAK

Maider Betelu Ganboa ALTSASU Oier Gastesi Serrano (2003, Altsasu) Athletic taldeko lehoi kume berria da. 1,90 metroko garaiera eta dohain bikainak dituen atezaina Altsasuko Kirol Elkartean eta Antiguoko futbol taldean trebatu zen 2021/2022 denboraldian Athleticera iritsi arte. Gustura dago Lezaman, eta futbolean ibilaldi luzea egin nahiko luke.

Altsasu Kirol Elkartean hasi zinen futbolari. Beti atezain postuan? Bai. Aita atezaina zen eta jokatzen zituen partidak ikustera joaten nintzen. Txikitatik gustatu izan zait atezain izatea.

Familia futbolzalea duzu. Eider arreba Altsasuko atezaina da eta Eñaut anaia ere futbolean ibilia da, nahiz eta orain pilotan aritu. Bai, etxean futbolzaleak gara guztiz. Ama pixka bat nazkatuta dugu, baina… Beti egon gara futbolera lotuta eta beti gustatu izan zait giro horretan ibiltzea.

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

"Atezain izateagatik presio gehiago dugu. Horrela da" OIER GASTESI SERRANO ATHLETICEKO ATEZAINA FUTBOLA Bere taldea, Jubenilen A mailako Athletic, Ohorezko mailako liderra da, baina tarteka Hirugarren mailako Baskonian jokatzen du etorkizuneko txopoa izan daitekeenak

ALTSASUTIK DONOSTIARA Altsasu taldean noiz arte egon ziren?

zutela esateko taldean nahi nindutela. Arraroa izan zen.

DBH1 mailan hasi arte, 11-12 urte nituen arte. Haurren mailako lehen urtean joan nintzen Donostiako Antiguoko taldera, DBH 1 mailan hasi nintzen urtean.

Eta baiezkoa erabaki ondoren, Athleticekin fitxatu zenuen. Bai, joan zen denboraldiko bukaera aldera izan zen. Erabakia hartuta, Lezamara joan ginen eta han egin genituen kontratu tramite guztiak.

Zergatik aldaketa? Antiguokora joan baino urte bat lehenago hemengo lagun batzuk Zubietan, Errealeko egoitzan, proba batzuk egin genituen. Urte bat pasatuta etxera deitu zuten esanez Antiguoko taldean jokatzen banuen gertuago jarraituko nindutela, eta etxean erabaki genuen hori zela hoberena. Antiguokon hasi nintzen, gustura. Lau denboraldi egin nituen bertan.

2021/2022 denboralditik Lezamako atezainetako bat zara. Ohorezko mailako jubenilen A mailako Athletic taldea da zurea, baina bi talderen artean zabiltza dantzan, tarteka Hirugarren mailako Baskonia taldearekin jokatzen duzulako. Duen filosofiarengatik, Athleticek ez ditu fitxaketa asko egiten. Atezainen bat bat lesionatzen bada edo selekziotik deitzen badute, une horietan harrobikoak ibiltzen gara gora eta behera euren tokia betetzen. Hirugarren mailako Baskoniako atezain bat lesionatuta dago, beste atezain bat baka-

Erreala aipatu duzu. Zuen familian errealzale asko daude, ezta? Aita gipuzkoarra da, betidanik Errealekoa, eta etxean gehienak errealzaleak dira.

Eta hara non aurten Athleticeko atezaina zaren. Kontu honekin sekulako txantxak egingo dizkizute.

"LEZAMAKOA ESPERIENTZIA ONA IZATEN ARI DA NIRETAKO; ASKO IKASTEN ARI NAIZ"

Bai (kar, kar...) niri baino gehiago aitari jotzen diote adarra.

ATHLETIC Probak Zubietan egin zenituen baina Lezaman bukatu duzu. Antiguokok lehen Errealarekin zuen hitzarmena. Errealaren talde filiala zen. Baina joan zen denboraldian Antiguokok Erreala utzi eta Athleticekin egin zuen hitzarmena. Denboraldi bukaeran jada entrenamendu pare bat egin nituen, eta egun batean aitak esan zidan Athleticetik deitu

Oier Gastesi Athleticeko argazki ofizialean. ATHLETIC CLUB

"HIRUTAN ENTRENATU DUT LEHEN MAILAKO TALDEAN; LEHEN MAILAN AZKARRAGOA DA GUZTIA"

rrik dago maila horretan, eta gure taldean hiru atezain gaude. Goikoei laguntzen ari gatzaizkie.

LEZAMAKO EGOITZA Lezamako instalazioetan trebatzen dira Athleticeko talde guztiak. Kanpokoak zareten jokalariak bertan bizi zarete, ezta? Bai. Orain arte Athleticeko erresidentzia Derioko seminarioa zen, baina urrian Lezaman erresidentzia berria ireki zuten eta orain hor bizi gara. Nire taldeko beste atezain batekin partekatzen dut logela. Erresidentzian 18 neska-mutil gaude, urrutikoak garenak: iruindarrak, donostiarrak, gasteiztarrak, ni... egun osoa ematen dut beraiekin eta beste lagun talde bat da, bigarren kuadrilla. Gainontzekoak bere etxeetan bizi dira.

Ikasketak egiten dituzu? Donostian ikastea pentsatua nuen, baina Athleticeko aukera sortu zenean berandu zen Bilbon gustuko ikasketak egiteko tokia aukeratzeko. Matrikula gehienak itxita zeuden. Gradu bat aukeratu nuen baina azkar ikusi nuen hori ez zela nirea. Hortaz, aurten ikasketak uztea erabaki nuen, eta datorren urtean gustuko dudan zerbaitetan hastea. Ikasketen kontuan denbora falta izan zen arazorik handiena.

Denboraldi hasieran lesionatuta egon zinen. Hasi eta bi egunetara koadrizepsean lesioa izan nuen. Hilabete bateko kontua zirudiena ia bi hilabetekoa izan zen, eta denboraldi hasierako partidak galdu nituen. Baina ongi osatu nintzen.

Jubenilen A mailako Athletic Ohorezko mailako liderra da, Osasuna eta Alavesekin puntutara berdinduta. Maila horretan ere zure talde ohiak, Antiguokok, jokatzen du. Osasunak asteburu honetan galdu zuenez eta guk irabazi, lidergoa lortu genuen, baina ni Hirugarren mailako Baskoniarekin nengoen konbokatuta. Arratsaldez jokatzen genuenez, goizean jubenilen partida ikustera joan nintzen, taldea animatzera. Oso ongi, bi partidak irabazi genituelako, nahiko erraz. Ezin hobe.

Bi maila horien artean salto handia al dago? Adin kontua da gehienbat, eta intentsitatea. Jubeniletan guztiak adin berekoak gara, baina Hirugarren maila senior maila da, eta 40 urteko baten kontra joka dezakezu. Ez da berdin. Jubeniletakoa agian inozenteagoa da.


KIROLAK

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

ENTRENAMENDUAK Atezainek aparte entrenatzen duzue edo taldearekin?

Ona, asko ikasten da. Antiguokon ere atezain-entrenatzailea izan nuen eta zerbitzu asko, baina Athleticen prestakuntza eta baliabideak agian hobeak dira.

Jubenil A-k eta Baskoniak gehienetan batera entrenatzen dute, arratsaldez. Normalean, bi taldetako atezainak aparte hasten gara entrenatzen, elkarrekin, gure atezain-entrenatzailearekin. Ordu erdi pasata atezain bakoitza bere taldearekin sartzen da entrenatzera.

Bizkaian Athletic indar handiko instituzioa da. Beti esaten da Athletic futbol ingelesaren antza gehien duen taldea dela. Bizkaian etxe gehienetan Athleticeko bandera dago. Jendeak han asko bizi du futbola, eta Athletic bereziki.

Berria izaki, atezainen taldean sartzea kosta egin zitzaizun? Jubenil A mailan, hiru atezain gaude eta horietatik bi berriak gara. Baskoniako atezain bat eta jubeniletako beste bat ere erresidentzian geratzen dira eta beraiekin erraza da harremana.

Kaletik ezagutzen al zaituzte? Ez dut uste, momentuz ez. Ni lasai ibiltzen naiz. Eta hobeto. Oier Gastesi atetik sakea egiten. ATHLETIC CLUB

Zenbat partida jokatu dituzu?

Aurrelaria bazara eta atea hutsik baloia kanpora bidaltzen baduzu akats bat egin duzu baina beno, ez da ezer gertatzen. Baina atezainak akats bat egiten badu eta gola sartzen badiote, akatsa gehiago ikusten da eta larriagoa da. Beti izan da horrela. Atezainak presio estra hori du.

Baskoniarekin bakarra eta jubeniletan sei partida inguru.

Zer moduz ikusi duzu zure burua? Partida batzuetan beste batzuetan baino hobe, baina orokorrean nahiko ongi.

Lasaia zaren sentsazioa transmititzen duzu. Horrelakoa al zara? Bai, tarteka entrenatzaileak esaten dit bizitasun pixka bat gehiagoz aritzeko, batzuetan lasaiegia naizela. Hasi nintzenean, nahiko urduria nintzen eta partidetan akatsak egiten banituen urduriago jartzen nintzen oraindik, baina urteak aurrera egin ahala lasaiagoa naiz.

Eta nola daramazu? Ongi, hori barneratuta dut. Atezain guztiok badakigu atezain izanda presio gehiago dugula.

Baina penaltia gelditzen baduzu, txapeldun. Bai (kar, kar..). Oier Gastesi Lehen mailako entrenamenduan, Asier Villalibrerekin. ATHLETIC CLUB

Atezaina lasai egotea ez da txarra. Beno, unearen eta partidaren arabera.

Noizbait Lehen mailako Athletic taldearekin entrenatu duzu? Bizpahirutan joan naiz, tartean atezainen lesioak, selekzioko deialdiak (Unai Simon, Julen Agirrezabala edo Alex Padilla) edo bestelako bajak izan zirenean.

Lehendabiziko egunean urduri jarri al zinen? Bai, hor bai (kar, kar...).

Lehen mailan sekulako aldea nabarituko da. Gehienbat pentsatzeko behar duzun denboran nabaritzen da. Lehen mailan azkarragoa da guztia. Baloia hartu aurretik zer egin behar duzun jakin beharra duzu. Lehen egunean beste atezaina ikusten nuen eta berak bazekien zer egin eta nola, azkarrago zebilen, hobeto. Aldea nabaritzen da.

Marcelino nolakoa da entrenatzaile gisa? Lehen mailako entrenamenduetara joan naizen hiru alditan uste dut ez didala ezta begiratu ere egin.

Atezainek sekulako presioa duzue, jokalariek baino gehiago. Akatsen bat egiten baduzue, kritika zorrotzagoak jasotzen dituzue.

Badirudi lasaia dela baina jenio bizikoa, aldi berean. Bai, haserretzen bada jenio txarrekoa da, guztiok bezala.

ATHLETIC, SASOI ONEAN Lehen mailako Athletic bolada oso onean dago, Europako postuetatik gertu eta Errege Kopako finalerdietan. Horrek errebote efektua du? Poztasun hori gainontzeko taldeetan ere nabaritzen al da? Bai, baina ez pentsa ere horrenbesterako denik. Talde bakoitza berean zentratuta dago. Jakina, entrenatzaileei eta jokalariei ilusioa egiten die goiko taldeak irabaztea, baina talde bakoitzak bere bidea du.

Zuretako nor da egungo atezainik onena?

"ERRITMOA HARTZEN JOATEA ETA LEZAMAN NOLA LAN EGITEN DEN BARNERATZEA DIRA HELBURUAK"

Niri Ter Stegen gustatzen zait gehien, jokatzeko moduagatik. Iruditzen zait atezain osoena dela, onena, baina azken bolada honetan ez dago oso fin. Agian une konkretu honetan Courtois da hobekien dabilena. Baina Ter Stegen da onena.

Athleticeko jokalari izateagatik San Mamesen Lehen mailako partidak ikusteko tokia duzue? Aforoa %100ekoa denean orduan bai, baina murrizketak daudenez azkeneko partidetarako ez ditugu sarrerak lortu, bazkideek euren sarrerak hartu eta gero, oso gutxi geratzen direlako soberan.

HELBURUAK Zer da Athleticek eskatzen dizuna aurtengo denboraldirako? Pixkanaka egonkortzen joatea eta gutxika gora egitea, horiek dira helburuak. Erritmoa hartzen joan eta Lezaman gauzek nola funtzionatzen duten jabetzea eta ikastea.

Athleticekoa zer nolako esperientzia izaten ari da?

Ohorezko mailako Jubenil A taldearen helburua zein da? Jubenilen A taldea maila gorenean dagoenez, Ohorezko mailan, ezin da kategoriaz igo, baina hala ere helburua ahalik eta gorenen sailkatzea da. Bestalde, lehen itzulian lehen lau postutan sailkatu ginen taldeak Kopa jokatzen ari gara bigarren itzulian, eta Kopa irabaztea oso pozgarria litzateke. Eta liga irabaziko bagenu, Txapeldunen Kopan parte hartuko genuke. Beraz, aurrean egon eta urruti iristea gustatuko litzaiguke.

Zuen partidak ikustera jende asko joaten da? Partidaren arabera. Athletic-ek izena dauka eta talde askorendako erakargarria da. Altsasuk Osasunaren kontra jokatzen duenean pentsatzen duzu: “Osasuna dator, goazen ikustera”. Ba kanpoko taldeak gurekin berdin.

"JUBENILEN LIGA IRABAZIZ GERO TXAPELDUNEN KOPAN ARITZEA SEKULAKOA LITZATEKE"

19

Adin kontuagatik aurtengoa da zure jubenilen mailako azken urtea, ezta? Bai. Berez hurrengo urtean Hirugarren mailako Baskonian egin beharko nuke tokia, edo gorago. Momentuz ez dakit zer gertatuko den. Badaude beste taldeetan utzita jokatzen ari diren atezainak ere, eta ongi dabiltza. Ikusiko dugu zer datorren.

Beste talderen batean utzita jokatzea axolako litzaizuke edo aukera bezala ikusiko zenuke? Beste erremediorik ez badago eta tokia ez duzula esaten badizute, agian hoberena kanpora ateratzea eta jokatzea da, trebatzen jarraitzea, beraiek ikusteko maila duzula eta beraiekin ibiltzeko balio duzula.

Zure bizitza futbolari lotuta ikusten duzula agerikoa da. Bai, ez dakit hurrengo urteetan zer gertatuko den baina momentuz bai. Gaztea naiz, 18 urte ditut eta mundu guztiak bezala, oraindik hobetzeko tartea dut. Espero dut Athleticen jarraitzea.

Atleticekoak Sakanan ikusteko aukera izango dugu, lagunarteko partidaren batean, edo hori zure eskuetatik kanpo dago? Hori nire eskuetatik kanpo dago, erabat. Antiguokon jokatzen nuenean beti esaten nien noizbait Altsasurekin lagunartekoren bat jokatu beharra genuela, Altsasun edo Donostian, baina ez genuen inoiz jokatu. Aurten, dagoeneko Athleticen nengoela, Antiguokok Altsasun lagunarteko bat jokatu zuen. Kasualitatea!

GAZTEAK ETA FESTA Duela gutxi Santa Agedan kintoak ospatu zenituen. Athleticetik trabarik jarri al zizuten? Nola moldatu zinen? Zortea izan nuen. Egun batzuk libre izan genituen eta horretaz gain, joan etorrian ibili nintzen egunero: Lezamara joan, entrenatu eta buelta.

Lezamaraino iritsi al da zortzikoan dantzan ari zareneko bideoren bat? Ez dut uste (kar, kar…).

Gaztea zara eta zure kuadrillakoak parrandan aterako dira asteburutan eta zuk ezingo duzu beti atera. Nola daramazu? Ongi. Altsasutik ateratzen zarenean ikusten duzu hemen eta Sakanan, orohar, zenbat parranda eta festa ditugun. Hemendik kanpo ez dago horrenbesteko jairik, baina Altsasun ia astebururo dugu zerbait.

Onena opa dizugu. Eskerrik asko!


20

GANBAZELAIA GUTUNA

AGENDA

ZINEMA ALTSASU

EMAGUZUE ZUEN EKITALDIEN BERRI ASTEAZKENEKO EGUERDIA BAINO LEHEN. Tel.: 948 56 42 75 / kultura@guaixe.eus

OSTIRALA 25 ALTSASU Gazte agenda: Sexgunea. 17:30ean, Intxostiapunta gazte gunean. ALTSASU Jazarpen polizialik ez elkarretaratzea. Sakanako GKSk antolatuta. 19:00etan, Foru plazan. ALTSASU El Drogas. Akustik Fraktion kontzertua. Sarrerak agortuta. 20:00etan, Iortia kultur gunean.

LARUNBATA 26

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

gunean.

IGANDEA 27 ALTSASU Altsasuko Mendigoizaleak taldearen irteera: Olaztiko portuzaharra. 08:00etan, egoitzan. IHABAR Sakanako Mintzalagunen Sakanako altxorrak irteera: Orakango iturria – Irañetako haritz monumentalak – Irañetako borda – Ihabarko Arbetz gaztategia. Baldintza bakarra: euskaraz jakitea. 09:30ean, plazan.

ALTSASU Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Inauterietako kalejira. 12:30ean, eskolatik.

IRURTZUN Xaboi sortzailea Teatros Magico Gazte Elkartearen xaboi burbuilen ikuskizuna. 17:30ean, kultur etxean.

ALTSASU Gazte agenda: Play txapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte

ALTSASU Euskal preso eta iheslariak etxera elkarretaratzea.

IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO NAGUSIAN El método Williams gaurkotasunezko filmaren emanaldia Igandea 27: 19:30 Filmoteka Nafarroan programa: Con los ojos abiertos film dokumentalaren emanaldia eta María Monreal Otanoren solasaldia. Astelehena 28: 19:00 Todo ha ido bien gaurkotasunezko filmaren emanaldia Osteguna 3: 19:00 IORTIA KULTUR GUNEKO ARETO TXIKIAN En un muelle de Normandia filmaren emanaldia Igandea 27: 19:30 Un amor tranquilo zineforum filmaren emanaldia Osteguna 3: 19:00

20:00etan, plazan.

ASTELEHENA 28 ALTSASU Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea. 12:00etan, udaletxearen aurrean.

ASTEAZKENA 2 ARBIZU M8. Gizonezkoak, emakumezkoak eta alderantziz. Transexualitate egoerak eta feminismoak hitzaldia. Hizlaria: Aitzole Araneta. Sakanako Mankomunitateko berdintasun zerbitzuak, Kattalingunek, Nafarrroako Berdintasun Institutuak eta Arbizuko Udalak antolatuta. 18:30ean, udaletxean.

Soldata berdintasunaren aldeko europako eguna JOSEBA BARRIOLA ALTSASUKO PENTSIONISTEN BATZARRA

Otsailaren 22an ospatu zen. Deklarazio ugari. Altsasuko pentsionistek otsailaren 21eko kontzentrazioan gogoetaproposamena egin genuen. Europako Batasunako Batzordeak (Europako sasigobernua) egiten du egun hau, urtero, 2016 urte ezkeroztik behintzat. Europako komisarioak Timmermansek, Marian Thyssenek eta Vero Jourovák deklarazio instituzional solemnea egiten dute. "Europako Batasunaren emakumeen soldata oraindik da, bataz beste, gizonezkoena baino %16 baxuagoa" adierazi dute. Kontuan hartu behar dira, lehenik, soldata arrakala hori ematen dela lan ordaindua dutenen gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Soldata baxuagoak, lan prekarioak, lan bikoitza (enpresan eta etxean), jubilazio murritzagoa, langabeziara pasatzeko orduan lehenak. Baino are larriagoa da egoera: emakume gehienak lan ordaindu gabeak egitera behartuta daude. Etxeko lanak, zaintza lanak, bizitza garatu ahal izateko lana debalde egitera de facto behartuta daude emakume gehienak. Bigarren, Timmermans komisarioak, soldata arrakalari buruz predikatzen duen horrek duen soldata 298.224 eurokoa dela. Ez dakit Tyssen eta Jurova andere komisarioen soldata, baina arrakalaren aurka egonda,

ZORION AGURRAK

Gorka Zorionak Gorka! 6 urte bete ttuzu ta mutil jator ta alai bet zaa. Segi zu gustoko esku pilotan jokatzen ta izen zoriontsu zu egunien. Muxu asko!! Zu fameliye

Ekain Zelaia Zorionak txapeldun! Dagoeneko 7 urte!! Ondo pasa zure eguna. Muxu haundi bat Bakaikuko familiaren partetik.

Goizane Zubieta Balda Zorionak polita! Otsailaren 28an 5 urte!! Ondo pasa! Etxekoen partez

pentsatzekoa da berdintsu kobratuko dutela. Eskandalagarriagoak dira bankuetako exekutiboen soldatak: Ana Botin (Banco Santander) 6,8 milioi euro urtean; Goirigolzarri (Caixabank) 1,65 milioi euro urtean, Carlos Torres (BBVA) 4,1 milioi euro urtean; Josep Oliu (Sabadell) 1,98 milioi euro urtean… Eta lotsagarriak dira, soldata minimo interprofesionala, eta pentsioen zenbatekoa aginduz eta legez ezartzen duten politikoen soldatak: Madrileko alkatea (108.517 euro); Bartzelonako alkatea (100.000 euro. Egungo alkateak aurrekoaren soldata jaitsi zuen); EAEko lehendakaria (105.825 euro); Generalitateko burua (130.250 euro. Egungo presidenteak aurrekoaren soldata jaitsi zuen); Madrileko Autonomiako Presidentea (103.090 euro); Nafarroa Lehendakaria (75.262 euro)… Hau ikusita eta arrakala fenomenoaren alde hirukoitza kontuan hartuta: a) Gizonen eta emakumeen soldata arrakala agerikoa da; b) ordaindu gabeko lana egiten dela (bizitzaren zaintza batez ere emakumeek egiten dute); c) Aberats deitzen diren miserable horien soldataren eta populuaren soldaten arteko arrakalaren aurrean, proposatzen dugu 100.000 eurotik gorako soldata eta erretribuzio mota guztiak debekatzea. Eta, legez posible denez, has dadila berehala herriaren zerbitzariak direla dioten politikoen soldatak errebisatuz. Altsasuko Pentsionisten batzarra astelehenero egiten dugu. Batu zaitez!!!!!


GANBAZELAIA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

IRAGARKI SAILKATUAK LANA/NEGOZIOAK

OLAZTI Etxepare Saria irabazi duten albumen azalen erakusketa. Nafarroako Gobernuko euskara zerbitzuek antolatuta. Martxoaren 4ra arte. Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 20:00etara. Liburutegian.

LAN ESKAINTZA Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Aurrepirinio eta Zangozaldeko Sektore turistikoa dinamizatu eta promozionatzeko: Gutxieneko baldintzak Turismo arloan formakuntza, B gida-baimena eta kotxea edukitzea. Euskara, frantses eta ingeles hizkuntzatan B titulua edukitzeak ere puntuak emango ditu. Cvak info@cederna.es helbidera bidali "CV TURISMO DINAMIZATZAILEA" izenburuarekin. Epea martxoaren 7an, 14:00etan, bukatuko da. Argibide gehiago www.cederna. eu/eus webgunean edo 948 206 697 tfnoan. Salto! Gazte topaketetan begiraleak eta sukaldariak behar dira: Interesa dutenek beraien curriculuma martxoaren 4a baino lehen bidali beharko arnasgunea@ uema.eus e-posta helbidera. Apirilaren 15erako hautatuei erabakia jakinaraziko zaie. UEMA-k kontratatuko ditu langile hauek. HIGIEZINAK SALGAI Pisua bajerarekin salgai: Etxarri Aranazko Santakitz kalean, Interesatuek deitu 669 156 117 tfnora.

ALTSASU Altsasuko inauterien erakusketa. Martxoaren 3ra arte. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizunaren aurretik eta igandetan 16:00etatik 20:30era. Iortia kultur gunearen erakusketa gelan.

JAIOTZAK · Jare Ziriza Goikoetxea, otsailaren 15ean Lakuntzan · Xabier Irurzun Fernandez, otsailaren 16an Ekain

HERIOTZAK · Zacarias Galarza Lopez de Zubiria, otsailaren 17an Bakaikun · Antonio Navarro Navarro, otsailaren 18an Lizarragan INFORMAZIO HAU EPAITEGIETAN ETA UDALETAN JASOTZEN DA. AGERTU NAHI EZ DUENAK, HAN JAKINARAZI DEZALA.

IKASTAROA Elhuyar Zientzia Azokaren 10.Edizioa: izena emateko epea zabalik otsailaren 28a arte, Elhuyar Zientzia Azokaren web orrian. 12-18 urte bitarteko gazteei eta beren irakasleei zientzia eta teknologia-proiektuak garatzeko gonbita luzatzen zaie, hala, beren proiektuen barnean, gazteek zientzia eta teknologiako benetako profesionalak ezagutuko dituzte, haiekin abenturak eta bizipenak partekatuko dituzte eta beren lanean bidelagun izango dituzte. 301 ikertzailek eman dute izena proiektuan parte hartzeko, eta gazte-taldeek haien laguntza jasoko dute beren zientzia-proiektuak garatzeko. Ekainaren lehen asteburuan ospatuko da Elhuyar Zientzia Azokaren ekitaldi nagusia Bilboko Area-

tzako kaian eta gazteek eginiko lanak aurrez aurre ezagutzeko aukera izango da OHARRAK Konposta eskuragai: Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak jakinarazi du edonor har dezakeela konpost Arbizuko UtzubarEKOguneko konpost plantatik. Astegunetan 08:00etatik 15:00etara joan daiteke. Nondik hartu jakiteko zerbitzuaren bulegotik pasa behar da. Zakuak eramatea gomendatzen da. Konpost gurdikadak ere eraman daitezke. Etxerako egur loteak eskatzeko epea: Altsasuarrek udalari etxerako egur loteak espatzeko epea martxoaren 4an despedituko da. Horretarako, 948 012 012 telefono zenbakira hots egin behar da. Familia unitate bakoitzak eskaera bat egin dezake. Gehienez 150 lote banatuko ditu. Eskaera onartua izanez gero 20 euro ordaindu beharko dira. Ehiza barrutia eratzeko proiektua: Altsasuko Udalak udalerrian ehiza barrutia sortzea erabaki du, espedientea udaletxean dago ikusgai. Barrutian beraien lurrak sartzeari espresuki uko egiteko epea martxoaren 8ra arte dago. Uharte Arakilgo Pausoka haur eskolan aurrematrikula: Martxoaren 1etik 15era, biak barne, aurrematrikula egiteko aukera egonen da. Kubarekin elkartasuna kanpaina berria: MESC (Kubarekin Elkartasuna Estatu mailako Mugimendua) en barruan dauden erakundeek abiatu duten "Tona elkartasun" kanpainaren helburua Kubara kontedoreetan behar dituzten materialak bidaltzea du helburu. 2022Ko otsailaren 7an 60 urte bete dira Kubaren aurkako Blokeoa "legalki" hasi zela. Materiala erosi ahal izateko zure aportazioa egin nahi baduzu MESCen barruan gertuen dugun Euskadi-Kuba erakundearen kontu korrontean egin dezakezu: ES35 3035 0134 43 1340059271 (Caja Laboral). "Campaña toneladas" eta zure izen abizenak zehaztu diru

sarrera egiten duzunean. Milesker. Siriara bidaltzeko manta bilketa: Gobernuz kanpoko Ayuda Contenedores erakundeak Siriako Olanazko dendetan bizi diren siriarrendako mantak biltzen hasi da. Otsaileko asteazkenetan, 10:00etatik 13:00erara, mantak jasoko dituzte Altsasuko Frontoi zeharbideko 14. zenbakiko bajeran. Etxarri Aranatzen, otsaileko astelehen guztietan, boluntarioen gunean, Kultur etxeko atzeko alboan, 17:00etaik 18:30ra. Salto! Gazte topaketetan izena emateko epea zabalik: Sakanan Arbizu eta Etxarri dira UEMA-ko kide, beraz, herri hauetako 14 - 18 (2044 eta 2007 artean jaiotakoak) urte bitarteko gazteek izena eman ahalko dute martxoaren 31ra arte. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako pausoa eman nahi da. Prezioa 95 euro. Izena emateko 943 816 699 tfnora deitu edo hezkuntza@uema.eus helbidera idatzi. Informazio gehiago www.uema. eus web orrian. Elkartasun bilketa martxan: Etxean soberan eta egoera onean dituzunn arropa eta bestelakoei Elkartasunezko bigarren aukera eman! Ostiralero, apirilaren 8ra arte, 10:00etatik 13:00etara Altsasuko Erkuden kaleko 8. zbkian (lehengo SD Altsasu taberna zen lokalean) jasoko dizkizute eramaten dituzun gauzak. Jasotako guztiarekin antolatzaileek ( Sakana Harrera Haranak eta Mank-eko Anitzartean zerbitzuak) Elkartasun azoka eginen dute. Aralarko santutegi ondoan dagoen eraikina (Lakuntzetxe) zaharberritzeko proiektuan lagundu nahi duenak: ES11 3008 0045 9840 7184 5517 kontu korrontean egin dezake ekarpena. Mezenazgo Legean jasotako proiektua denez, dirua ematen dutenei errenta aitorpena egitean zati bat bueltatuko diote. iragarki@guaixe.eus www.iragarkilaburrak.eus

ESKELAK JARTZEKO: 948 56 42 75 edo eskelak@guaixe.eus Eskelen tarifak: 50,82 € / 96,80€ / 130,68 € prezio hauek BEZa barne dute. Bazkideek % 10eko deskontua dute. Eskelak jasotzeko azken eguna: Osteguna goizeko 11:00k baino lehen.

21


22

KULTURA

2022-02-25 Ostirala GUAIXE

Maskaritaren idia sendatzeko hedabea Altsasuko herri inatuerietako erakusketa mustu zuten asteartean, Iortia kultur gunean. Herriko ikastetxetako haurrek Inauteri Batzordeak sortutako ipuin baten errepresentazioa egin dute. Altsasuko eta Leitzako pertsonaiak ere ikusgai daude. ALTSASU "Nik maskarita izan nahi dut, handia naizenean maskarita izanen naiz", "Juantranposo hoberena da, ni Juantranposo izanen naiz", "momotxorroak datoz!"... Iortia kultur gunean mustu zuten erakusketarekin, asteartean hasiera eman zioten Altsasuko inauteriei. Haurrak, gazteak, baita

guraso eta senideak ere, urduri zeuden, inaugurazioan herri inauterietako pertsonaien aurkezpena eginen zutelako ere. Altsasuko Inauerietako Batzordeak urtero erakusketa egiten du Iortia kultur gunean, are gehiago, 2021ean pandemiagatik inauteriak bertan behera gelditu baziren ere, erakusketa egin baitzuten.

"Gure helburua da inauteriak leku guztietara eta jende guztiarengana eramatea. Horretan saiatzen gara. Horregatik guretako oso garrantzitsua da gaztetxoekin lan egitea. Haiek izanen dira etorkizuna". Eta, antza denez, Altsasuko inauteriek etorkizuna dute. Txikitatik zainetatik sartzen den ohitura bat da.

Ipuina

BAZTERRETIK JUANKAR LOPEZMUGARTZA

Momotxorroa, goldea erabili eta lurra esnatu! Lakuntzako pikota eta Altsasuko Kristoren atzeko harrizko gurutze erraldoi haiek (uda garaian belarrez erdi estalita zeudenak) deigarriak iruditu zaizkit beti. Haur garaian Otaiko eta Pilotajaukuko piezen artean lurrean iltzaturik zeuden harrizko gurutze handi haiek, zenbaki erromatarrez josirik, mundu magiko batera eramaten ninduten. Denborak aurrera egin ahala, jakin ahal izan nuen lehen pikota izandako batzuk gurutze bihurtu zirela gero, eta pikotak eta gurutzeak, neurri batean, lotuta zeudela. Ez hauek preseski, baina bai herrien sarreretan dauden asko. Zenbat izanen ziren eramanak gurutzetara fusilatzera, zenbat errugabe hilko ziren pikotan edo pillekubetan, Lakuntzan esaten duten bezala. Ez dakit ihoteen garaian gaudelako edo, baina pikotari begiratzean, aurrez aurre, ezkutuaren aurrean ipinita, izkinetako lehoiak bi beso luze bezala irudikatzen ditut, eta

Miel Otxinen irudia etortzen zait burura, tuturroa eta guzti. Gizajoa exekutatu eta haren gorpuzkiak sutan erre zituzten, Hiriberriko Aittettarko bezala, eta pikotari burnizko katea gogor batez loturik hilko ziren ameslari asko bezala. Ihote garaian garaituak garaitzen dira, ilunpetan babestu direnak argitara ateratzen dira, gaua suaren argiaz egun bihurtzen da eta momotxorroek ipurukoa buruan eta sardea eskuan dantzatzen dute isuri duten odolaz beren amantalak lohiturik. Eta denbora batez, denbora mugatu batez, kaleak bidegabeki akusatuak izan direnenak dira, eta erreboltatzen dira eta presoak pikotatik askatzen dituzte, pikotaren kaskoan ikurrin klandestino bat ezarriaz. Eta gauez, Zamarroak, Maskaritak, Kixkimau Pintto, Mariarroka, Moxorroak, Ninia, Landarra, Hartza, Aitezarko, Zatamarroa, Aittun Aundiya, Amiñ Ttikia, Alikote, Mamuxarroak, Momoxarroak, Txatarrak, Txatarmorruek, Kitomoxorroak, Kamarroak, Mantaguna, Sorginak, Akerra eta Juantranposoak libre dira. Eta aurpegi beltzezko Zamar-Jantziek gurdiari tiratzeari utzirik, behi gorotza botatzen diete pikotara eraman nahi dituzten guztiei… eta pikutara bidaltzen dituzte.

Haur eta gazteei inauteriak gerturatzeko, inauteri garaian egiten duten erakusketan haurrak dira protagonistak. Batzordearekin batera Altsasuko hiru ikastetxetako guraso elkarteak aritzen dira hura antolatzen: Iñigo Aritza ikastola, Korazonistak eta Zelandi eskola. Inauterien inguruan haurrek sortutako lanak inauterietako pertsonaiekin batera erakusten dituzte. Nahiz eta pertsonaiak berdinak izan, urtero, beraz, erakusketa desberdina da. Lanak sortu ahal izateko, batzordeak inauterien inguruko ipuin bat sortzen du eta herrian gertatuko istorioren baten inguruan hitz egiten du. Aurten 'Txato eta Moriko, Arkangoako idiak' deitzen da. Bergarak kontatu du: "Maskarita eta bere aita Arkangoa kalean bizi dira eta bat-batean idi bat mendira joaten da egurrak jasotzera. Izan ere, negua da eta etxea berotzeko eta sukaldea pizteko egurra behar dute. Baina idi batek oinean min hartzen du eta maskaritek bere lagunekin hedabe magiko bat prestatzen dute. Hedabe magiko horri esker momotxorroak agertzen dira, momotxorroen dantza egiten dute, eta idia sendatzen dute. Hurrengo egunean, esnatzen direnean, momotxorroak desagertu dira, baina, dagoeneko, garai berri bat da". Inauterien zentzua eta arrazoia haurrei kontatu nahi dizkiete ipuin hauekin; hau

Altsasuko inauterietako erakusketaren gune bat.

da, momotxorroek lurra esnatzen dutela eta garai berri bat ekartzen dutela; udaberria. Ipuinaren errepresentazioa egiteko batzordeak hiru zatitan banatzen du istorioa eta zati bakoitza ikastetxe bati ematen dio; hortaz, lehenengo zatia Iñigo Aritza ikastolako haurrek egin dute, bigarren zatia Korazonistak-ekoek eta hirugarren zatia Zelandi ikastetxeko ikasleek. Sortutako lanetan maskaritak dira protagonistak, eta lehengo bizimodua islatzen dute: baserriak, sua, baratzetik lortutako bazkariak...

Pertsonaiak Ikastetxetan egindako ipuinean oinarritutako lanekin batera, Altsasuko inauterietako erakusketan ere Altsasuko herri inauterietako zenbait pertsonaia erakusten dituzte: momotxorroa,

ALTSASUKO INAUTERIETAKO ERAKUSKETA MARTXOAREN 4RA 3 ARTE EGONEN DA

Juantranposo, maskarita, akerra, sorgina, eta golda. Pertsonaia hauek aur ten Leitzan erakutsi dituzte, eta, elkartrukean, Leitzako ihoteetako pertsonaiak erakusketara ekarri dituzte: Ahariak eta zezenak, atsoak, Akerra, zakudunak eta tuturdunak. Zenbait pertsonaia Altsasukoekin nahiko antzekotasun dituzte, esaterako, ahariak eta zezenak, adarrak, larruak, joareak gerriak, eta maskueriak eta makilak eskuetan daramatzatela. Akerraren pertsonaiak buruan adarrak ditu eta aurpegia esalita joaten da. Gorputzean lar ru beltza darama, baita zintzarriak ere. Tuturduna da, agian, atentzioa gehien piztu zuen pertsonaia, izan ere, oso koloretsua da eta buruan lorez eta lumaz osatutako txano handi bat darama. Altsasuko inauterietako erakusketa martxoaren 3ra arte, datorren ostiralera arte, ikusgai e gonen da Iortia kultur gunean, astelehentik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatean ikuskizuna baino ordu bat lehena go eta ig andean 16:00etatik 20:30era.


KULTURA

GUAIXE 2022-02-25 Ostirala

23

Altsasuko Gaiteroak. ARTXIBOA

Hilabetean behin, dianak Altsasuko Udalarekin hitzarmena sinatu du Altsasuko Gaiteroak taldeak, eta horren barruan hilabetero kalejira egitea adostu dute. Bestetik, herriko festetan eta ferietan, erraldoiak ateratzen direnean, aterako dira gaiteroak ere Erkuden Ruiz Barroso ALTSASU Altsasuko Gaiteroak urteko egitaraua bat egin du, eta hilabetean behin dianak jotzera aterako dira, "baina egunak zehaztu gabe", azaldu du Jose Luis Ojer Mangas gaiteroak. Elkarteak Altsasuko Udalarekin kontratua sinatu du, eta horregatik urtean zehar eginen dituzten emanaldiak zehaztu dituzte. "Aurreko urtean horrelako zerbait proposatu genuen, baina esan ziguten koronabirusagatik ez zela posible". Aurten hitzarmena adostea lortu dute. Kontratuaren barruan hilabetean behin eginen dituzten kalejirak, festetako eta ferietako erraldoiekin irteerak, eta haizezko instrumentuz lagundutako bi emanaldi aurreikusi dituzte. Urtarrrilean egin zuten lehenengo diana. Sorpresa izan zen herritar gehienendako, beste batzuk sareetan aurretik emanal-

diaren berri bazuten. Altsasuko Gaiteroak elkarte bezala duela zazpi bat urte sortu zen, baina bere historia atzetik dator. "Duela hamabost urte inguru bildu ginen eta musika eskolan gaita klaseak hartzen hasi ginen". 2015ean legalki Altsasuko Gaiteroak "legalki" elkarte izatea lortu zuten, "CIFarekin eta guztiarekin". Larunbatero Lizarrara joaten dira klaseak hartzera, Villartako gaiteroekin. "Gaita jotzea zaila da, etengabe ikasi behar duzu, eta asko entseatu behar duzu. Bestela, behin utzita, berriz hartu behar diozu martxa". Taldea orain hiru musikarik osatzen dute: Miguel Angel Lealek, Josetxo Lumbrerasek eta Ojerrek. Aurretik Saioa Erro egon zen ere.

Nafar gaita Nafar gaita, dultzaina edo bolizongo izenaz ezagutzen da

Altsasuko gaiteroek jotzen dutena. Haizezko musika trenaren bat da, egurrez egindakoa. Zazpi zulo ditu eta mihiak kanaberazkoak dira, eta haizea botatzean bibrazioa sortzen du. Bibrazio horrek sortzen du soinua. Bi eskuekin jotzen den instrumentua da, eta ohikoena atabalarekin lagunduta joatea da. Herrialde Katalandarretan jotzen den gaitaren antzekoa da. "Galiziakoarekin oso desberdina da; poltsa bat batetzen dute, eta gure kasuan airea zuzenean bota behar duzu. Haizea etengabe sartu behar da".

ALTSASUKO GAITEROAK ELKARTEAK UDALAREKIN HITZARMENA SINATU DU

"Erriberan agian tresna ohikoago bat da". Baina hemen ere dultzaina herriko edozein festatako doinu nagusia izan ohi da, gehien bat, erraldoiak daudenean. Errepertorioa askotarikoa dela azaldu du Ojerrek. Altsasuko Udalarekin egindako hitzaremenari esker, hilabetero aterako dira kalera, eta apirilean eta ekainean haizezko instrumentuekin lagunduta aterako dira. Horrekin batera, erraldoiak ateratzen direnean haiekin jotzeko hitza eman dute ere, baita festetan egunero dianak egiteko ere. Festa bat dagoen hilabetean, beraz, ez da igandeko dianak izanen. "Irailean, adibidez, bost egunez aterako gara, nahiko dela uste dugu". Ohitura berri bat sortu du taldeak, izan ere, hilabetean behin dianak egitearena berria da, "ohitura ez zegoen, baina gure iritzia zen udalarekin hitzarmena sinatzen bagenuen, kalera atera behar ginela".

Ikasketak Ojer Lizarrakoa da eta bertan gaitaren tradizio handiagoa dagoenez, dela 30 urte hasi zen musika tresnaren ikasketekin. "Gero utzi nuen eta Altsasura etorri nintzen, duela hamabost bat urte arte". Lealek esan zion musika eskolan klaseak ematen zituztela, eta aurretik ikasitakoa berreskuratzeko izena eman zuen. "Ordutik ari gara gaita jotzen". Astean hiru edo lau egunetan entseatzen dute, eta

larunbatero Lizarrara joaten dira ikasten jarraitzeko. Musika tresna ikasten hasteko "solfeo pixka bat" jakitea gomendatzen du Ojerrek. Elkartea sortu zutenetik herriko festa gehienetan ez ezik, Altsasuko Gaiteroak kanpoko festetan izan dira ere: "Olaztitik beti deitzen digute, beti joaten gara, Uharte Arakilera, Iruñera txupinazora, Tafalla, Lizarraga, Oiartzen, Donostia...". Batzuetan hirurak bakarrik talde bezala joaten dira, bestetan bertako dultzaineroekin aritzen dira. "Guretzako Altsasuko festetako txupinazoa oso berezia izaten da". Iruñeko sanferminetako txupinazoaren ondorengo "unetxoa" ere izugarria dela esan du Ojerrek: "Udaletxetik atera eta hor biltzen gara 200 bat gaitero, gure inguruan jende guztia saltatzen eta dantzatzen ikustea...". Jendea festan dagoen bitartean, haiek kaleak zeharkatzen egon ohi dira. "Moldatzen zara". Ojerrek ez du sakrifizio bat bezala ikusten, "gustatzen zaigulako, gustura egiten dugu". Festak bizitzeko beste modu bat da. "Egia da festetan, esaterako, ezin duzula egunero parrandan atera eta sakrifizio pixka bat badela. Besterik gabe, zaindu behar gara". Oinez eta, aldi berean, jotzen ikasten eta moldatzen dela ere azaldu du gaiteroak. Baita eguraldi txarrarekin jotzen ere.


2022-02-25 Ostirala

11 GALDERA

"Mamoxarroz ateratzea sekulakoa izan zen" Unanun ittotiek ospatuko dituzte egunotan. Mamoxarroak eta muttua kalera aterako dira, bildutakoak berotzeko prest. Ainhoa Hernan Mendibek ittotietan dastatzen diren piperropilak nola prestatzen dituzten azaldu du Maider Betelu Ganboa UNANU

1

Ittotiei buruzko erakusketa polita prestatu duzue eskoletan.

Gure ittotiek urte asko dituzte, eta pena litzateke galtzea. Kontzejuan erabaki genuen gure ohiturak erakusteko zerbait egitea, eta erakusketa hau prestatu genuen. Bi pertsonaiak daude, mamoxarroa eta muttua, aurpegia estaltzeko sei katola, ittotiei buruz egin genuen liburua eta bestelakoak.

2

Jo eta fuego zabiltzate Unanun. Jo, mamoxarroek ederki berotzen dutelako, eta fuego, piperropilak prestatzen ari zaretelako. Piperropilak egiten ziren baina etxeetan. Amak erakutsi zigun, eta ittotietako auzatean piperropil batzuk ateratzen hasi ginen. Etxean ezin genuenez kantitate asko egin, ittotie bezperan elkartean piperropilak prestatzen hasi ginen. 200dik gora egiten ditugu.

3

Piperropilak ittotietarako egiten al ziren bakarrik?

Neguko ospakizunetarako, tartean ittotietarako ere. Bihar, larunbata, hamar lagun bilduko gara elkartean prestatzera. Arrautzak, irina, azukrea eta anisa dira osagaiak.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)

Ainhoa Hernan Mendibe, erakusketako mamoxarroa alboan eta katola eskuan.

4

Nola egiten dira piperropilak?

Amari piperropilak egiten horren ongi erakutsi izana eskertzen diot. Osagaiak eskuz nahasi behar dira, geldi-geldi, eta berea du, masa ez delako ireki behar. Uneoro masa eskuekin biltzen eta biltzen egon beharra dago, eta tarteka irin gehia-

go bota, masa loditzeko. Masarekin bolatxo batzuk egiten dira eta horiei forma ematen zaie, opil antzekoa. Eta gainetik arrautza jartzen zaie, distira emateko. Labera sartu eta geldi-geldi egin behar dira. Zaindu behar dira, gehiegi eginez gero gogortzen direlako.

5

Noiz jaten dituzue?

Igandean, mamoxarro txikiekin, eta asteartean, mamoxarro handiekin. Arratsaldeko lau eta erdietan ateratzen dira mamoxarroak, eta bildutakoak izutzen aritu eta gero, auzatea egiten da eliza atarian. Gazta, txistorra eta piperropilak dastatzen ditugu. Hura bukatuta, mamoxarroak etxez-etxe ibiltzen dira, musika lagun, puska eskean. Saskian etxeetan emandako jakiak biltzen zituzten, gero afaltzeko. Orain, guztiok afaltzen dugu elkartean. Lehen etxe bakoitzean bi piperropil ematen omen zizkieten mamoxarroei, eta eurekin "botellero" deritzona joaten zen, ardoa eramaten.

tik dator izena, muttua, ez zaiolako entzuten.Jendeanondagoenikusten du, eta mamoxarroari abisatzen dio. Mamoxarroak kantzontzillo luze eta kamiseta txuriak dauzka eta kanpaxiyek. Biek zintadun txanoa dute, emakumeek prestatzen zituztenak, makila eta katolak.

9

Katolak ikusgarriak dira.

6

Noiz etortzen da jende gehiago?

Igandean astez kanpoan bizi diren unanuar asko etortzen dira, eta baita kazetari eta argazkilari asko ere. Asteartea da guretako eguna, herritarrontzako. Guk agian asteartean gozatzen dugu gehiago.

Erakusketan daudenak dira ditugun zaharrenak. Ondare gisa bilduak ditugu. Altxor handia zirela esan ziguten, gorde behar genituela. Ez dakigu zehatz noizkoak diren, baina oso-oso zaharrak dira; gastatuta daude, eta xarma dute. Burnizkoak dira eta kolore ezberdinez daude margotuta. Lehen adarrak zituztela antzematen da, markak dituztelako. Egun berriak erabiltzen ditugu, 16 maskara inguru izango dira. Kanpaxiyek doinu oso berezia egiten dute; asko kostatzen zaigu lortzea, bereziak direlako. Gazteek ittotietan atera nahi dute eta materiala prest izan beharra dago.

7

Unanun kanpaxiyek edo txintxirrinak entzuten direnean...

10

Pozgarria da hori. Emakumeak ere ateratzen al dira?

11

Sakandarrak Unanura etortzea gonbidatuko ditugu.

Kanpaxiyen hotsak inpresioa egiten du; beldurra sartzen zaio jendeari, mamoxarroak etortzen direlako. Txikitatik bizi izan dugu etxean sartuta egotea, leihotik begiratu mamoxarroak ikusi eta beldur hori… Dena den, orain suabeago egiten dugu. Amak kontatzen du gazteak zirenean gogorragoak zirela. Orduan mutilak nesken atzetik ibiltzen ziren, balkoietara igo eta etxe barrura sartzen ziren…

8

Zein ezberdintasun dago mamoxarroen eta muttuaren artean?

Muttuak jantzi koloretsuak ditu eta ez ditu kanpaxiyek eramaten. Hor-

Bai, haurrek txikitatik bizi izan dituzte ittotiek. Duela lauzpabost urte inguru neskak ere ateratzen hasi ginen eta oso polita izan zen. Ni izan nintzen horietako bat, eta oso oroitzapen ona dut, ittotiek bizitzeko sekulako aldaketa izan zelako. Negar pixka bat egin nuen ere. Kattola zahar horietako bat utzi zidaten, eta niretzat sekulakoa izan zen.

Bai, hemen egongo gara zain, piperropilekin. Unanuarrei eskerrak eman nahi dizkiet, antolatzen asko laguntzen dutelako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.