SAKANERRIA
GUAIXE 2022-06-10 OSTIRALA
7
Hondakin bilketarako kamioia erosiko da Sakanako Mankomunitateak egindako deialdira enpresen eskaintzak hilaren 29ra arte aurkez ditzakete. Aurten bigarren eskuko beste kamioi bat erosiko du. Bestalde, hondakinen sorrera murriztu eta prebentzioa sustatzeko Kafe Konpondu martxan da SAKANA Sakanako Mankomunitateak hiri hondakin solidoak biltzeko bi kamioi erosiko ditu aurten. Bat berria izanen da eta bestea bigarren eskukoa eta, horretarako, 190.000 euro aurreikusita ditu. Ibarreko erakundeak dagoeneko lehen kamioia erosteko deialdia egin du. 13,01 m3-ko edukiera duen atzeko kargako kamioi biltzaile trinkotzaile bat eskuratu nahi du. Horretara 139.000 euro (BEZ kanpo) bideratu ditu. Ordainketa egiterakoan Mank-ek Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren 114.000 euroko dirulaguntza izanen du. Kontratua eskuratzen duen enpresak hiru hilabete izanen ditu ibilgailua emateko. Bigarren eskuko beste kamioi bat eskuratu nahi du aurten Mank-ek eta horretarako 60.000 euro aurreikusi ditu. Espainiako Gobernuaren Miter dirulaguntza deialdian aurkeztu dute erosketa hori eta oraindik ez dakite laguntza jaso duten edo ez. Mank-ek 2019an eta 2020an kamioi bana erosi zuen eta bakoitzagatik 135.000 euro ordaindu zuen. Joan den urte bukaeran bigarren eskuko ibilgailu bat erosi zuen 59.500 euroren truke. Partzuergoak 42.000 euroko dirulaguntza eman zuen horreta-
Sakana Lanbide Heziketako ikasleak konponketa txokoan. UTZITAKOA
EKOguneko konponketa txokoa hasi da bisitariak hartzen Mank-ek hondakinen murrizketa eta berrerabilpena helburu duten bi orduko tailerrak eskaintzen ditu
Mankomunitateko langilea kamioi berrietako bat garbitzen. ARTXIBOA
rako. Eta aurten eginen dituen bi erosketekin hondakin bilketa zerbitzuko ibilgailu flota zaharkitua berritzeko pausoak ematen segituko du.
Kafe Konpondu Sortzen ditugun hondakin kopurua murrizteko moduetako bat konpontzea da. Etxe tresna elektrikoak, altzariak, jostailuak eta beste konponduta haien bizia luzatu, dirua aurreztu eta hondakinak sortzea eragozten da. Horregatik konponketak egin eta haiek nola egin ikasteko Kafe
Konpondu jarduera herriz herri dabil egun hauetan. Saio horietan konponketetan trebeak diren pertsonak zerbait konpontzeko premia duten pertsonak harremanetan jartzen dira, eta giro ederrean objektuari bigarren bizitza emateko ahalegina egiten dute. Herriz herri dabiltzanak hilaren hasieratik. Gaur Iturmendiko plazan egonen dira 17:30etik 19:30era, astelehenean Lakuntzakoan 17:30etik 20:30era, asteazkenean Etxarrengoan 17:30etik 20:30era eta ostiralean Bakaikukoan 17:30etik 19:30era.
SAKANA Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak Arbizun UtzubarEKOgunea du. Han hondakinen kudeaketa egiteaz aparte, konponketa txoko bat martxan jarri dute aurten. Zerbitzuak eta Batuta Sakana elkarteak, gutun bidez, konponketa txokoa bisitatzeko gonbidapena egin diete ibarreko ikastetxe, kultur elkarte eta hainbat eragileri. Amaia Okariz Ormaetxea zerbitzuko hezitzaileak azaldu duenez, "hondakinen berreskurapena eta berrerabilpena helburu, bi ordutako tailerrak eskaintzen ditugu konponketa txokoan. Han elkarrekin jostailuak, mozorroak, loreontziak edo bururatzen zaizkizuenak sortu ditzakegu hondakinak erabiliz. Bestela, etxe tresnak, jostailuak, bizikletak eta beste konpondu ditzakezue". Okarizek azaldu duenez, konponketa txokoa apirila eta gara-
garrila artean eta irailean edo lastailean egonen da erabilgarri, astegunetan goiz edo arratsaldez eta larunbat goizetan. Zehaztu duenez, 5 urtetik gorakoak joan daitezke. Beti ere, gehienez 20 pertsonako taldeak hartuko dituzte. Konponketa txokoa erabiltzen interesa dutenek 900 730 450 telefonora hots egin edo info. hondakinak@sakana-mank.eus e-postara idatzi behar dute. Okarizek jakinarazi duenez, orain arte konponketa txokotik pasa direnak Lanbide Heziketa institutuko ikasle batzuk izan dira. Batuta Sakanako Luis eta Victorrekin hainbat gauza konpondu zituzten eta hezitzaileek UtzubarEKOgunea ezagutzeko bisita gidatua egin zieten. Irakasleek ikastetxean bisita urtero errepikatzeko proposatuko zutela esan zieten hezitzaileei. Ikasleei dagoen azpiegitura guztiak harridura sortu omen zien.