1 minute read
Pertsona erdigunean jartzen duen zainketen eredua
from 857. Guaixe
SAKANAKO GIZARTE ZERBITZUAK
2022ko maiatzean Nafarroako Gobernuak Next Generation deitutako diru laguntzekin proiektu pilotu batzuk jarri zituen abian hainbat zonaldetan (Lizarra, Tafalla, Tutera…). Arrakasta ikusita, Nafarroa osora zabaltzea da asmoa. Otsailean egindako Parlamentuko bilkuran oniritzia eman zitzaion Foru Dekretu baten testuari, non arautzen diren egoitza, eguneko zentro eta eguneko jardunak bai hirugarren adinean daudenendako, bai elbarritasuna dutenendako eta baita osasun mentalean arazoak dituztenendako ere. Eta zertan datza eredu hau? Ba orokorrean intentsitate handiko osasun eta gizarte zainketak behar dituzten pertsonei bideratuta dago, eta helburua da arreta soziosanitario bateratua eta koordinatua ematea, pertsonak ahalik eta denbora gehien beraien etxeetan eta inguru sozialean mantendu ahal izateko.
Advertisement
Hau ezinezkoa denean eta egoitza batera bizitzera joan behar denean, pertsonaren osasun edota gizarte egoerarengatik eredu berri honek erraztuko du egoitzetan etxe batean bezala bizitzea edo etxe bateko funtzionamendua eraman ahal izatea edo ahalik eta gertuen kopiatzea.
Hau da, pertsona batek bere etxetik joan behar izaten duenean, etxean eramaten zuen bizitzaren erritmo antzekoa eraman ahal izatea: lotara joateko ordua, otorduetarako ohiturak, aisialdirako ekintzak (irakurri, musika, eskulanak, pilota ikusi…) Horretarako gehienezko plaza kopurua mugatuko da (batez ere berriki eraikitzen diren zentroetan), elkarbizitza unitate txikiagoak egingo dira egoitzen barruan, ratioak jaitsiko dira pertsonak erdigunean jartzea errazteko. Beste alde batetik, eredu berri honetara iristeak eskatzen du profesionalen formakuntza eta rol berriak ezartzea (adibidez, erabiltzaile bakoitzarentzat profesional erreferente bat, bere egora behera guztien jarraipena egingo liokeena), egoitzen espazioak eraldatzea eta egokitzea eredu berria aurrera eraman ahal izateko.
Erredakzio burua: Alfredo Alvaro Igoa guaixe@guaixe.eus
Erredakzioa: Maider Betelu Ganboa kirolak@guaixe.eus eta Erkuden Ruiz Barroso kultura@guaixe.eus
Maketatzailea: Iune Trecet Obeso maketazioa@guaixe.eus
Publizitatea: Eneida Carreño Mundiñano publi@guaixe.eus
Koordinatzailea: Goizeder Anton Iturralde fundazioa@guaixe.eus
ARGITARATZAILEA:
GK diseinu zerbitzua: Ainara Santiago Langarika info@gkomunikazioa.eus
948 564 275 (3 luzapena)
619 821 436
Ainhoa Etxeberria Pikabea gk@gkomunikazioa.eus
618 640 056
Administrazioa: Gema Lakuntza Lopez admin@guaixe.eus
Zuzentzailea:
Joxe Aldasoro Jauregi
Lege gordailua: NA-633/1995 Tirada: 3.200
Guaixek ez du bere gain hartzen aldizkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.