K.O. 2. ZENBAKIA
20
15
H28 exprai
EDITORIALA
2
Tai Xi ariketa. Hartu arnasa, bota arnasa, hartu, bota... Mario Fernandez. Mario Fernandez. Mario Fernandez. Ez gara nekatzen izen hori errepikatzeaz. Ez esan ez dela ederra bere eme, bere ene eta e horiekin guztiekin. Ahoa betetzen zaigu. Mmmmmmmaaaaariiiioooooo Ferrrrrrrnaaaaaaannnnnnnndez. Idazte hutsak lasaitu egiten du bat. Egin, egin froga. Hemen uzten dizuegu hutsune bat horretarako: M________ F________. Ez zara hobeki sentitzen? Harrapatzen zaituztela egin behar ez zenukeren bat egiten? Zerbait lapurtzen, diru diru funtsen bat desbideratzen, bizilagunaren WIFIa hartzen? Lasai, Mario Fernandezek du erantzuna. Egin dezagun ariketa: “Egia al da era irregularrean egin zizkiola ordainketan Kutxabankek Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari?”. Erantzun klasikoa: “Bai, eta?”. Dena normal, dena ongi, dena ohi bezala, ezta? Baina igarri aldaketa Mario Fernandez metodoarekin. "Egia al da era irregularrean egin zizkiola ordainketan Kutxabankek Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari?”. Adi orain erantzun berriari: “Bai. ETA!”. Sotila bezain ederra. “Bai. ETA!”. Maisulan hutsa. Txaloka H28ko erredakzio guztia. Bravo!
H28 Animatu gara kontuarekin eta urrunago joko dugu. Euskal Herria paradisu bilakatuko dugu. Puntu. Hori bai, ahaztu palmondoak, ahaztu itsaso garden horiek, ahaztu Caipirinhak eta sexu gauak izarretara. Paradisu horiek modaz pasata daude. Eta zer paradisutaz ari gara orduan paradisuaz ari garenean? Benetako paradisuaz ari gara gu, biblian aipatzeko ere jainkoari coolegia iruditu zitzaion paradisu horretaz, dagoen eta paradisu bakarraz: PARADISU FISKALAZ! Inoiz HBri botoa eman bazenion akats galanta! HSBC da bidea, tobaritx. Euskal Herria Suitzako bankuaren frankizia bilakatzea da etorkizuna. Zer balio du bada estatu independente batek Europan? Itxoin, itxoin, itxoin. Erantzun baino lehen Greziari begiratu eta esan orain; zer balio du bada estatu independente batek Europan? Askoz ere hobeki doaz gauzak Suitzako luzapen bazara. H28k ez du
3 zail ikusten onarpena lortzea, gainera. Espainia eta Frantzia erdiak bertan ditu sosak jadanik eta ez da nekeza izango PP, UMP eta are UPN ere status aldaketa horretaz konbentzitzea. Otsailaren 29an giza kate erraldoia Zarrakaztelutik HSBC bankuaren egoitza nagusira eta handik Europako banku zentralera. Leloa: EUREN ESKU DAGO! H28 bertan izango da. Baina akaso gerta liteke aldaketa hau zure ibilbide politikorako kolpe handiegia izatea. Hala bada, ez larritu, pentsatu dugu horretan ere, hartu orain arnasa lasai, bota arnasa, hartu, bota, erlaxatu aurpegiko muskuluak, eta errepikatu gurekin Mmmmmmmaaaaaariiiiiioooooooo Fernaaaaandeeeeeeez. Askoz hobeki ezta? Aurrera ba, Suitza gurea da! Edo ez, ez, barkatu: Gu gara Suitzarenak!
H28 patxi gallego
4
H28
5
H28 dani fano
6
H28 zaldieroa
7
H28 ADUR LARREA
8
H28 asisko
9
H28 unai iturriaga
10
H28 marko
11
H28 aiert
12
H28 hartzmarka
13
H28 unai iturriaga
14
H28
15
H28 asisko
16
H28
17
H28 edu lartzanguren
18
H28 belatz
19
H28 josevisky
20
H28 EÑAUT AIARTZAGUENA
21
H28 AXPI
22
H28
23
H28 UNAI GAZTELUMENDI
24
H28 exprai
25
H28 UNAI ITURRIAGA
26
H28 EXPRAI
27
H28 if
28
H28 PATXI GALLEGO
29
H28 ยบ
30
H28
31
H28 marko
32
H28 tz & 単
33
H28 IRENE
34
H28
35
H28 hasier goikolea
36
H28 marko
37
H28 ÑK
38
H28
39
ALE HONETAKO ELEMENTUAK: adur - aiert - asisko - axpi - belatz dani fano - edu lartzanguren e単aut aiartzaguena - exprai hartzmarka - hasier goikolea - if irene - josevisky - marko mikel mendibil - 単 - patxi gallego tz - unai gaztelumendi unai iturriaga - zaldieroa
zure lanak bidaltz eko: h28aldizkaria@gmail.com www.h28.eus @h28aldizkaria
H28 marko / dani fano
40
Ale honetako azala izateko behar adina azal izan ez duten proposamenak
H28 mikel mendibil / ireneยบ
41