1
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA
2
IKASLEAREN GIDALIBURUA INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN
3
HH 6 ECTS 2010 - 2011 IKASTURTEA 4
AURKIBIDEA
1. Tutore taldea 2. Sarrera 3. Materian landuko diren konpetentziak 4. Materiaren ardatz metodologikoak 5. Materiaren ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak 6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia b. Presentzialitatea – Ez presentzialitatea
1. Tutore taldea Beñat Doxandabaratz bdoxandabaratz@mondragon.edu Iñigo Arriaran iarriaran@mondragon.edu Nagore Ipiña nipina@mondragon.edu
Tutorea Beñat Iñigo Nagore
Taldea T1 T2 T3
2. Sarrera Materia honetan zehaztuko dira eskolan teknologia erabiltzeko irizpideak. Helburu nagusia da ikaslea gai izatea informazio eta irudia 1 komunikaziorako teknologiari erabilera aproposa emateko. Azken euskaljakintza.com batean, ikasgai honekin nahi da gaur egungo gizartearekin koherentea den hezkuntza identifikatzea eta abian jartzeko zenbait arrasto ematea. Ikasgai honen bitartez ikaslea prest egongo da informazio eta komunikazio teknologien eraginaz hausnartzeko. Ikasleak, gainera, teknologia horiek hezkuntza-praktikan sartzeko konpetentzia izango du, era horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua aberastuz, eta informazio eta komunikazio teknologien hastapen-esperientziak sustatuz.
Edukien laburpena
Edukiak 3 bloke nagusi: IKTak hezkuntzan
1
Ipuin kontaketa digitala
2
3
Ikus-entzunezkoa produktuak: Iragarkia
3. Materian landuko diren konpetentziak Ikasleak materia honen bidez ondorengo konpetentziak eskuratu beharko ditu: Konpetentzia orokorrak: o Erabakiak hartu. o Lanaren ikuspegi orokorra izatea. o Komunikazio eraginkorra lortzea. Konpetentzia espezifikoak: Jakin: o Informazio eta komunikazio teknologiek (ikus-entzunezko hizkuntzak eta pantailak barne) gizartean eta hezkuntzan duten eragina ezagutu eta hartaz gogoeta egin. - Informazio eta komunikazio teknologiak ezagutu. o Informazio eta komunikazio teknologiak eta haiek hezkuntza-praktikarako, garapen pertsonalerako eta gizartearen integrazioa eta kohesioa lortzeko duten ahalmena ezagutu. o Ikasgelako interakziorako eta komunikaziorako prozesuak eta bitarteko teknologikoak ezagutu. o Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua ahalbidetu eta aberastu ez ezik haur hezkuntzan IKTak ere barne hartzen dituzten esperientzia berritzaileak ezagutu, diseinatu, aplikatu eta ebaluatu. Egiten jakin: o Familiako eta eskolako hezkuntzan eragina duten egungo gizarte-gertaerarik nabarmenenak modu kritikoan aztertu eta beretu: Teknologiaren eta ikusentzunezko hizkuntzen gizarte-eragina eta hezkuntza-eragina ezagutu. o Ikaskuntzaren, hiritar-hezkuntzaren eta kultur aberastasunaren alde egiten duten ikus-entzunezko materialak eta informazioa selektiboki bereizi. o Bizitzan zehar irakaskuntza-funtzioaren jardunak aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar duela onartu. o Esperientzia adierazgarriak sustatu informazio eta komunikazio teknologiak
erabiliz. o Gauzak egokitasunez eta zuzentasunez komunikatzen eta informatzen jakin, horretarako dauden euskarri desberdinak erabiliz. o Teknologia erabili bai komunitatea osoa integratzeko bai eten digitala saihesteko.
4. Materiaren ardatz metodologikoak Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola ikasleari protagonismoa eta erantzukizuna emango dioten proiektuetanoinarritutako ikaskuntza. Metodologia horien bitartez ikasleak banakako eta taldekako jarduerak egin beharko ditu (modu presentzialean zein birtualean).
5. Materiako ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak Ebaluaziorako kontuan hartuko dira: Ikasleak klase teorikoetara, praktiketara eta mintegietara joatea eta parte hartze aktiboa izatea. Materia gainditzeko derrigorrezkoa izango asistentzia minimoa (%80). Era askotako praktikak egitea. Ikasgaiaren edukien inguruan aurkeztutako eta akademikoki zuzendutako lanak. Bakarkako zein taldekako lanen kalitatea (edukiak zainduz eta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz). Azken nota:. a. Glogster-a %15 b. Ipuin digitala %30 c. Iragarkiaren produkzioa %40 (%30 produktua + %10 bakarkako justifikazioa) d. Parte hartzea, asistentzia eta beste hainbat ariketa %15
6. Materiaren antolaketa orokorra a. Egutegia
Egutegia 13 aste • Astelehenetan 10.45-13.00 • Ostegunetan 10.45-13.00
b. Presentzialitatea eta ez presentzialitatea Jarduera presentzialak : Eskola magistralak/ Hitzaldiak. Mintegiak. Tailerrak. Eskola praktikoak. Tutoretzak Kanpo-erakundeekiko harremana. Taldean zuzendutako ikasketa eta lana. Jarduera ez-presentzialak Banakako ikasketa eta lan autonomoa. Ikasketa eta lan autonomoa, taldeka.