Eduki propioak eraikiz! [Lan lerroak garatuz 1]

Page 1

1


2


3


4


5


1.KOKAPEN OROKORRA Esku artean duzuen liburuxka hau hausnarketa luze bati hasiera emateko bidea besterik ez da. Urteak daramatzagu esaten ikastetxe zein unibertsitateetan ditugun edukiak arrotzak zaizkigula eta euskaldunak, ezkertiarrak eta hezkidetzaileak diren edukiak ezinbestekoak zaizkigula. Izan ere, jasotzen ditugun edukiek gure mundu ikuskeran eragin zuzena

6

dute eta jendartea eraldatu nahi

badugu honakook eraldatzea ere

ezinbestekoa izango zaigu. Hortaz, honakoei itzulia emate aldera, geure eduki propioak eraikitzeko garaia heldu da. Honenbestez, bidea luzea dela kontuan harturik, edukien eta curriculumen inguruko hausnarketa bat egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Zein eduki behar ditu gure eskolak? Nola antolatuko ditugu? Curriculuma beharrezkoa al da horretarako? Argi dago ez dela egun batetik bestera hartuko dugun erabakia izango, baina egungo hezkuntza sistemari alternatibak eskaini aldera, lekuan leku eta pausoz pauso eduki propio eta alternatibo horiek eraikitzeko unea da. Esku artean duzun honek, hausnarketarako bidea zabalduko du, eredu ezberdinak ezagutzen hasi ahal izateko, ekinbide praktikoei bide emateko eta honela, tokian toki egingo diren borrokak, izango diren hausnarketak edota sortutako eredu berriak kontuan hartuz, denen artean definizio eta oinarri batzuk zehaztu ahal izateko. Euskal Eskola Nazioanala guztion lana da, eraiki dezagun beraz guztion artean. Maila txikitik gauza oso handiak egin ditzakegula badakigu, jarrai dezagun horretan!


Nola ulertzen ditugu eta zertarako behar ditugu eduki propioak? Esan dezakegu edukia ezagutza-multzoa dela, etengabean jasotzen eta transmititzen dugun jakintza. Beraz, eduki propioa, herri jakintzan eta bestelako bizi-ereduetan oinarritutako jakintza-multzoa litzateke. Izan ere, eduki hauen baitan eraikitzen du pertsona orok mundu-ikuskera; alegia, norbanakoaren harremantzeko

eraikuntzaren eraren,

oinarri

emozioen

izango

da

kudeaketaren,

jakintza-multzoa: komunikatzeko

gaitasunaren, herri-kultura eta historiaren‌ bermatzaile izango da. Honenbestez, eduki propioen egikaritzea beharrezkoa da gure herriaren biziraupenean eta eraikuntzan aurrera egiteko. Baita etorkizuneko herritar iraultzaile eta ahaldunak hezteko ere.

 Zer da curriculuma? Estatu batek bere hezkuntza sistema definitzeko erabiltzen duen legea da curriculuma, lekuan-leku egokitzapenak onartzen dituena. Bertan, hezkuntza-programa deritzona jasotzen da; alegia, hezkuntza-helburuak, prozedurak, edukiak, ebaluaketa irizpideak eta baliabideak zehazten dira. Ondorioz, aurrez edukiei egotzi diegun jakintza-multzoa curriculumean jasotzen da.

 Zergatik curriculum propio bat? Herri bakoitzak bere eskola eta unibertsitatea behar ditu: bere eduki eta baloreak landu behar ditu, bere jakintza-multzo propioa eraiki behar du. Egun,

curriculumean

jasotzen

denez

eduki-multzo

hori, funtsezkoa

deritzogu herri baten eraikuntzan eta etorkizuneko herritarren garapenean curriculum propioa eraikitzeari; nahiz eta, jakin badakigun, curriculumak ez duela zertan edukiak biltzeko era bakarra izan. Gaur egun Euskal Herrian 2 Curriculum desberdin aplikatzen zaizkigu, biak ala biak arrotzak: Espainola eta Frantsesa. Mendeetako asimilazioarekin

bukatzeko,

lurralde

banaketa

gainditzeko,

kohesioa

7


bultzatzeko, herri bezala etorkizuna izateko, beharrezkoa dugu muga administratiboak apurtuko dituen Curriculum euskaldun bat. Gaur

egungo

Curriculumek

ez

dute

jendarte

patriarkarraren

existentzia aitortu ere egiten. Guk patriarkatua irauli nahi badugu, generoen eraikuntza zurruna desegin, sexu-identitate eta joera desberdinak normaltasunez bizi, etiketekin bukatu finean, horretarako bestelako Curriculum propio bat eraiki behar dugu. Estatuek, bestalde, sisteman txintxo txertatuko diren pertsonak hezteko Curriculuma darabilte. Egungo sistemarekiko kritiko izan nahi badugu, iraganetik irakaspen zorrotzak atera, autonomo izan, kolektiboan pentsatzen ikasi, jendarte eraldaketan inplikatu... Curriculum hauek irauli beharra dago eta gurea eraiki. Gainera, indarrean dauden Curriculumak estankoak edo aldagaitzak balira bezala saltzen dizkigute. Urteen joanean aldaketarik jasan behar ez duten zerbait balira bezala. Tokian tokiko berezitasunek, aktualitateko

8

gaiek... ez dute lekurik. Gaur egungo Curriculuma maila lokaletik iraultzea eta gurea eraikitzen joatea Euskal Eskola Nazionalaren bidean emango dugun pausurik handienetakoa izango da.

 Gaur egungo testuingurua Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, Madrildik datozen edukiek %55a hartzen dute, beste %45a Autonomia Erkidegoari dagokiolarik (Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroako Foru Erkidegoa). Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoan, Frantziaren edukien gaineko kontrola %100koa da. Dena dela, esan beharra dago Hego Euskal Herriko ikastetxeek badutela curriculumean eragiteko ahalmena, izan ere, ikastetxe bakoitzak curriculumaren edukiak, ebaluaziorako irizpideak eta hezkuntza-proiektuak zehazten

ditu.

Honakoa,

curriculuma

ikasle

taldeari

egokitu

eta

honenbestez lan pedagogikoa hobetzeko izan ohi da. Hau kontuan harturik,


edukiak gureganatzeko borroka ikasleona izateaz gain irakasleena ere badela argi izan behar dugu eta curriculuma gure hoberako egokitu ahal izateko denen arteko elkarlana ezinbestekoa dela. Bestalde, aurretik aipaturiko legez datozen portzentaia horiez gain, gogoan izan behar dugu 2010ean Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuak sorgin-ehiza hasi zuela “Euskal Herria” terminoa zuten testu-liburuen kontra. Santillanaren liburuak erabiltzeko derrigorrezko “gomendioa” eman zuten

UPN-CDNko agintariek.

Testu-liburuen

doakotasun

programan

sartzeko liburu onargarrien zerrenda osatu zuten, eta hortik kanporakoak erosteko gurasoei gastua ezarriko zitzaien. Ikuskatzaileak bidaltzeko mehatxua egin zieten eskolei eta bereziki Nafarroako ikastolei. Azkenaldiko erasorik handiena LOMCE legea dugu, Curriculuma Madrildik kontrolatu dadila bilatzen baitu, zalantzarik gabe. Orain arte ez bezala, ikasgai ardatzen eduki guztiak Madrilek zehaztuko ditu. Egun bateko ikas-orduen %50a ikasgai ardatzak izango dira, beraz, egun erdian ematen duguna zuzenean Madrilek erabakiko du (liburuak, unitateak eta abar). Eduki horiek behar bezala ematen direla ziurtatzeko, “selektibitate” moduko azterketak egingo dira espainiar estatu osoan, 9, 12, 15 eta 18 urterekin. Gainera, adierazgarria da ikasgai batzuen izenekin gertatuko dena. “Mundu garaikidearen historia” eman ordez “Espainiako historia” jarri nahi dute. PSOEren “Educación para la ciudadanía” desagertu, eta aukeran “Erlijioa” edo beste aukera bakar bezala “Balio kultural eta sozialak” (Lehen Hezkuntzan) eta “Balio etikoak” (DBHn) jarri nahi dituzte. DBHko ikasgai espezifikoen

zerrendan

empresarial” dago.

“Iniciación

a

la

actividad

emprendedora

y

9


2. CURRICULUMAREN ERAGINA EUSKAL JENDARTEAN Gaur egun darabilgun Curriculumak gabezia ugari ditu. Hasteko, esan dugunaren haritik, gu euskaldun izanik, ikasgai guztiak (historiaren kasua bereziki adierazgarria delarik) Espainiar eta Frantziar ikuspegitik kontatzeak euskal subjektua ezabatzen du, eta euskaldun herria historian zehar existitu

10

denik ere ukatu egiten du. Lurralde zatiketan sakontzen da, eta munduari Euskal Herritik baino Espainiatik eta Frantziatik begiratzen ikasten dugu. Beraz zatiketa gainditu eta herri bat eraikitze bidean historia komun bat osatzeko beharrean gaude, eta areago, Curriculumaren erdigunea Euskal Herrian kokatzeko beharra dugu. Curriculuma gaurkotasunetik bereizia ere badago: esate baterako, ez ditu gaur egungo gatazka politikoak lantzen, eta honek jendarte erronka berriak sustatzea galarazten du, izan ere, akatsetatik ikasi beharra dugu behin eta berriz hanka ez sartzeko. Beste adibide bat ematearren, une honetan zientziak dituen helburuak eta erronkak ere ez dira lantzen, edukiek hainbat hamarkada atzerago zehaztu zutenaren ildotik darraite. Honetaz gain, ikuspegi mendebalde-zentrista duen heziketa prozesua proposatzen dute, kultur-aniztasuna edota kulturen arteko elkarbizitza albo batera uzten duena. Dena

den,

ikus

daitezkeen

gabeziez

gain,

badago

ezkutuko

Curriculuma ere. Askotan esan ohi den moduan, gehienetan esaten ez dena


izan ohi da garrantzitsuena eta kasu honetan esaten ez den horrek eragin handia du gure heziketa prozesuan. Izan ere, ezkutuko curriculumaren oinarrizko helburua, modu esplizituan landu ezin diren edukiak modu inplizituan lantzea da, hau da, arraza zehatz baten defentsa egitea, gaur egungo botere banaketaren defentsa egitea‌ modu esplizituan egitea ez litzatekeenez moraltzat joko, inplizituki gara daitezke. Esate baterako emakumearen

edota

klase

ikuspegiaren

papera

historian

ikusezin

bilakatzea, eraiki nahi duten gizarte klasista eta patriarkalaren seinale izan daiteke. Hala eta guztiz ere, jabetu behar gara ezkutuko curriculumaren bidez egokiak diren balore asko eta asko azal daitezkeela. Hau da, klaseen arteko gatazka adieraziz gero, inplizituko argi utziko genuke gaur egungo sistema ez dela justua eta aldatu beharko litzakeela, izan ere, gatazkak dakartza. Honenbestez, gako honetaz jabetzea garrantzitsua da curriculum ezkutua guk gure beharretara egokitu ahal izateko. Bestalde, ekologia edota ama lurraren ezagutza eta harekiko errespetua alboraturik du. Bizitzarako beharrezkoak diren ikasgaiak, sukaldaritza esate baterako, bigarren mailakotzat jotzen ditu. Beste alde batetik, herriko, auzoko edota eskualdeko bertako gai lokalak gutxitan lantzen dira klaseetan, eta horrek herri jakintza galtzea suposatu du eremu askotan, adibidez sendabelarren harira. Horiek dira Curriculumak dituen oinarrizko arazoetako batzuk. Ikuspegi sinplista bat bultzatzea eta gaiak disoziaturik lantzea ere aldatu beharreko puntuak dira. Ageriko edukien eta ezkutuko curriculumaren bitartez bultzatzen diren baloreak ere oztopo bat dira guk nahi dugun jendarte eredua eraikitze bidean.

11


3. EREDUAK Euskal curriculuma Euskal Curriculuma unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako hezkuntza eragileek elkarlanean egindako ekimenetik sortu zen. Proiektua elkarren osagarri diren bi helburutan oinarritzen da; Batetik, euskal kulturaren transmisioa ziurtatzean eta bestetik, Europan integratutako euskal gizarte batean eta munduarekin elkarreraginean bizi ahal izateko

12

beharrezkoak diren konpetentziak bermatzean. Bestalde, Euskal curriculumaren proposamenak bi asmo ditu: Lehenik, Euskal kulturaren erreferentzia komunak partekatzea, honek “gutasuna�

garatzen

laguntzen

baitu,

eta,

horrenbestez,

elkarrekin

bizitzeko gogoa ere bai. Baina, bigarrenik erreferentzia komunen beharraz gain, eleaniztasun eta kulturartekotasun planteamenduak sartzea ere ezinbestekoa da euskal gizartea eleanitza eta kultur-anitza izan dadin. Beraz bi helburu horiek, batasuna eta aniztasuna, elkarren osagarri dira. Honetaz gain, Euskal Curriculuma egiteko, elkar ukitzen duten eta osmosian dauden elementu edo unibertso hauek integratzea proposatzen dute: euskara eta euskal kultur espezifikoa (euskal curriculum espezifikoa), baina baita; Euskal Herrian ukipenean ditugun hizkuntzak eta kulturak; curriculum ofizialetako derrigorrezkoak; Europakoak; eta unibertsalak. Beraz, elementu horiek ez dira inola ere isolatuak, elkarreraginean baitaude. Hortaz, proposatutako Curriculumaren oinarria irekitasuna da, ez uniformizazioa.


Laburbilduz,

curriculumaren

ezaugarriak

zerrendatze

bidean,

honakoak lirateke curriculuma bera eraiki zutenek zehaztutako gakoak: Izaera hezitzailea: Gizarte demokratiko batean, hezkuntza sistema hiritar guztiei heldu behar zaie; helburua, beraz, ez da soilik eremu akademikoko eta profesionalerako konpetentzietan heztea, gizarte batean bizitzeak eragingo dizkion arazoei eta gaiei erantzuten jakingo duen hiritar gisa aritzeko konpetentzia horiek guztiak landuko dituen heziketa ematea baizik. Desberdintasunak bildu eta bideratzen dituen heziketa: Derrigorrezko hezkuntzaren helburua pertsonaren osoko prestakuntza denez, ikasleen ikaskuntza

prozesuak

gainbegiratzeko

eta

baloratzeko

irizpideek

orientatzaileak izan behar dute, bai garapen afektiboari eta pertsonen arteko garapenari lotutako arloetan, bai arlo profesionalean eta akademikoan. Azken helburua hezkuntza sistemak ikasleen gaitasun guztiak garatzen laguntzea da, bakoitzaren aukera errealen arabera. Kalitate teknikoa: Curriculum proposamena egiteko eta kalitate teknikoa baloratzeko

irizpide

garrantzitsuenetako

bat

proposamenaren

barne

koherentzia da. Curriculum proposamenak barne koherentzia duela esan dezakegu beharren eta curriculumaren osagaien (xedeak, hezkuntza konpetentzia orokorrak, helburu espezifikoak eta ebaluazio irizpideak…) diagnostikoaren deribazio prozesuak, zehaztapen mailetan, jarraipena duen heinean; azken zehaztapen mailak aurreko mailak hartzen dituela. Irekia: Partekatu nahi dugun Euskal Curriculum oinarrizko eta komuna irekita dago ondoko garapenetarako. Beraz, ikastetxe bakoitzak bere testuingurura egokitu ahal izango du curriculum proposamena. Egungoa

eta

etorkizunekoa:

Euskal

Curriculumeko

“Hezkuntza

konpetentzia orokorrak” planteamendua, bat dator, oinarrizko ildoetan, Europako Batzordearen proposamenekin eta Europako herrialde gehienetan onartzen ari diren curriculum ofizial gehienen joerekin. Baita ere bat dator ikasleen ebaluazioari buruzko OCDE PISAren (2000:22) egitasmoarekin, non ezaupideak

“bizitzarako

beharrezkoak

diren

konpetentzia”

modura

definitzen diren. Proiektu hau bat dator, eta oso modu esanguratsuan,

13


Europako eta Euskal Herriko unibertsitateetan egiten ari den ikasketa planen egokitzapenarekin (Bolognako adierazpenaren arabera). Bat etortze horrek balio erantsia ematen dio Euskal Curriculumaren proposamenari, eta derrigorrezko eskolaldirako Europako gainerako herrialdeak egiten ari diren planteamenduen

eta

ebaluazio

sistemen

ildokoa

da;

jarraipena

du

derrigorrezkoaren ondoko goi mailako irakaskuntza planteamenduekin. Izaera parte-hartzailea: Euskal Curriculumaren proposamena prestatzeko, lankidetzan ari dira proposamena sustatzen duten erakunde eta elkarteak. Zuzendaritza

teknikoa

eta

Diseinu

taldea

osatzeko

eta

“Hezkuntza

konpetentzia orokorrak” eta “Diziplina arloak” proposamenak egiteko taldeak osatzeko orduan, Euskal Herri osoko lurraldeetako adituak egotea, eta haien parte hartzea bermatzeko saiakera egin da.

IKASLE MUGIMENDUAK MARTXAN JARRITAKO ESPERIENTZIAK: 

14

Mairu Ikastegi Herritarra: “Ez dago herri askerik pertsona askerik gabe” Filosofia: 2003an askatasuna eta pentsamendu alternatiboaren alde Euskal Herrian jaiotako ekimen bat izan zen. Sentsibilitate eta jatorri ezberdinetako zenbait irakasle, ikasle eta intelektualak ziren Mairu

ikastegi

herritarraren

sortzaileak.

Jendartean

alienazio,

pasibitate eta desinteres egoerak geroz eta handiagoak zirela ikusita eta aldi berean hezkuntza eredua modelo lineal bati erantzuteaz gain Euskal

Herriaren

eta

munduko

herri

guztien

kontrakoa

dela

hausnartuta sortzen da proiektua. Helburua, pertsona bizi eta askeak heztea eta pentsamoldearen aldaketa. Gauzen aurrean beraien zergatiaz galdetzea garrantzizkoa zela azpimarratzen zuten, pentsamendu kritiko bat bultzatzea, eztabaida sortzea, nora goazen eta nora joan nahi dugun bateratu ahal izateko eta ez sistemaren bideei esker asimilazio prozesu batean sartzeko. Horretarako gune berri bat eraiki nahi izan zen, jakintzaren eta eztabaidaren bitartez ekarpen berri bat egiteko herri kultura eta formakuntzari.

Formakuntza

alternatiboa

gautzatzeko

bidean,


pedagogia berri bat eraiki nahi zuten, denen parte-hartzean eta taldean oinarritzen zena. Praktika eta teoriaren arteko uztarketa bat. Azken batean ikasi bai baina hori praktikan jartzea, lantzea eta errealitate berriak sortzea. Funtzionamendua: Hori guztia gauzatzeko, ikastaro luzeak eta motzak eskaintzeko asmoa dute (zikloak, lantegiak, hitzaldiak), datorren urtetik aurrera. Hainbat gai jorratzea aurreikusi zuten: etnozientzia,

identitatea,

Ama

Lurra,

mitologia,

euskara,

kooperatibismoa, autogestio ekonomikoa, Euskal Herriko historia, sormena, artea, sexualitatea, antipsikologia, soziologia, politika, etika, morala, faxismoa, Oteizaren ekarpenak... Beti ere bere izaera euskaldun, internazionalista, independiente eta kritikoa mantenduz. Ekoizpen

propioa

bultzatuko

du

eta

euskal

kultura

oinarri

garrantzitsu bezala edukita. Zientziatik folklorera, berau ikertu eta zaintzeko helburuarekin, baina baita berreskuratu eta etorkizunerako prestatzeko ere. Helburua

ez

zen

derrigorrezko

hezkuntzako

heziketaren

osagarri izatea, gaurdanik formakuntza alternatibo baten sorrera prozesuan lan egitea baizik, batxilergotik unibertsitatera alboratuak izan diren gai eta kritika guztiak eskainiz. Eta gero Mairun parte hartzen zuten guztiek jakintza hori arlo praktikoan martxan jartzea, bai gazte asanbladan, gazte edo herri mugimenduan, zein beste edozein arlotan. 

Eskola Gorria: 2008an martxan jarri zen filosofia honek, garaiko hezkuntza sistemaren aurrean alternatibak eraiki nahi zituen. Pedagogia eredu alternatibo bat oinarri izanik, ikasle/irakasle dikotomiarekin hautsi eta bakoitzak beretik egin dezakeen ekarpena bultzatzen zuena. Bestetik, espazio itxiaz haratago, ikasteko modu asko dagoela azpimarratu nahi zuen eta lurretik beretik ikasteko edota lekuan lekuko errealitatea ondo ezagutzeko bertara joatea ezinbestekotzat jotzen zuen. Are gehiago, hezkuntzak birproduzitzen duen sistema

15


patriarkal horren aurrean ere, hezkidetza izango zen eskola gorriaren filosofiaren oinarri. 

Eskola Ibiltaria: Eskola ibiltaria Ikasle Abertzaleak-ek martxan jarri zuen proiektu bat da. Udaran, hiru egunez egiten zen ekimen horrekin, euskal ikasleriak behar, nahi eta aldarrikatzen duen eskola eredua praktikan jartzeko helburuarekin. Ikasleriari inposatutako hezkuntza sistema arrotz eta atzerakoietatik urruntzeko. Gainera, euskaraz biziz, ingurunearekin harremanak izanez eta pedagogia eta didaktika metodo desberdinak erabiliz, ikasleak aldi berean bai ikasle, bai eta irakasle ere izan ahal izateko gunea sortuz.

ORIOKO HERRI CURRICULUMA Hezkuntzak egunerokotasunean, Nazio Eraikuntzan, norbanakoaren

16

garapenean,

historian,

euskal

kulturaren

transmisioan

etb.

duen

garrantziaz ohartuta 2010eko azaroan O3ten.HSN jardunaldiak antolatu zituen Orioko independentista foroak. Ume, gazte zein helduentzat egitarau oparoa antolatuta, herritarren parte-hartze arrakastatsu batekin, herriko eragile gehienak hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten. Jardunaldi hauetan, ondorio nagusi bi atera ziren: batetik, Orioren izaera garatzeko herritik sortutako curriculum baten beharra eta jardun eremu ezberdinetan ari diren eragileen arteko harremanak artikulatu beharra. Honela, Herri Curriculuma garatzeko beharrizana agerian utzita, hau berau osatzeko beharrezko diren fase ezberdinak zehaztu zituzten, beti ere, herri proiektu den heinean, herritarron parte hartzeari erantzungo zioten proposamenak eginez

1. Fasea: Oinarrizko Lan-taldea sortu. Proiektua burutuko duen oinarrizko lan-taldea indartzea da fase honen helburua.


2. Fasea: Proiektuaren sozializazioa. Herriko eragileen eta herritarren artean proiektua sozializatzea izango da egitekorik garrantzitsuena. Herriko curriculumaren osaeran guztion partehartzea behar delako, curriculuma herri proiektua da eta ez soilik hezkuntza eragileena.

3. Fasea: O3ten bigarren jardunaldiak. Atxikimendua eman duten alderdi, eragile eta norbanakoek elkarlanean gauzatu nahi den proiektua herriari aurkezteko jardunaldiak. Fase honetan herritarrek proiektua bere egitea da garrantzitsuena.

4. Fasea: Ezaugarrien bilketa lana. Herriko eragileak bilketan jartzea da fase honen helburu nagusia. Hezkuntza eragileez gain, kirol, kultur, aisialdi‌ alorretan lanean ari diren herriko taldeak eta norbanakoak gehituko dute informazioa edo materiala curriculumaren oinarri izango den dokumentua. Horretarako, proiektuaren oinarri izango den taldearen laguntza eta gidaritza izango dute baina eragileak eta herritarrak izango dira subjektu aktibo. Prozesu honek guztiak hiru zutarri izango ditu: erreferentzia, informazio trukea eta eztabaida. Horretarako, bulego irekia, web gunea eta mintegi eta jardunaldi irekiak antolatuko dira.

5. fasea: Curriculumaren idazketa. Behin bilketa fasea amaitu ostean bulego irekian jasotzen diren ekarpenak txostenean jasoko dira. Horrela, txostenaren egokitze pedagogikoa, alegia, Orioko curriculuma idaztea da egin beharrekoa. Hezkuntza eragile, aisialdi taldeak, hezkuntza zentroak eta herrian alor horietan lanean ari direnak mahai batean eseri eta informazioari aplikazio eta erabilera pedagogikoa txertatzea izango da fase honen egitekoa.

6. fasea: Aplikazioa. Curriculumaren erabilera eta aplikazioa dira, seguruenik, proiektuaren alderdi zail eta korapilatsuenak. Idazketari dagokionean, kontuan hartu behar da herriko curriculuma etengabe eguneratu beharko den zerbait dela. Dinamikoa izan behar du, herria aldatzen den bezala aldatzen baitira izaera definitzen duten ezaugarriak, herritarrak eta herria bera. (2012, Sortzen

Ikasbatuaz-etik jasoa).

17


ESKOLA TXIKIAK Eskola hauen filosofia partaidetzan oinarritzen da, eta auzoarekin elkarlan zuzena izaten dute. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatzen dira, eta adin ezberdinetako taldeetan bildu. Hau da, eskolan 6 unitate (gela) baino gutxiago daude Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakitenekin eta besteetan gutxiago dakitenekin. Gainera, eskola herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du. Pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du. Horrez gain, eskola txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta

18

harreman zuzena dute naturarekin. Hortaz, gaur egun biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan. Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean daude. Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira. Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek harreman estua dute. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek, eta horretaz gain udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua da herri eta auzo txiki hauen eguneroko bizitzarako.


IKAS KOMUNITATEAK Ikas Komunitateak bat proiektu bat da, ikastetxe baterako eta bere inguruneko

gizarte-eraldaketarako

eta

kultur

eraldaketarako.

Euskal

Autonomia Erkidegoko sare publiko barruan kokatutako eskola batzuetan ematen da, eta parte hartzea dute oinarri. Proiektu hau ikaskuntza dialogikoan oinarritzen da eta, horretarako, komunitatearen parte-hartzea eskatzen duen hezkuntza bideratzen da. Hezkuntza-prozesuek izaera etengabea eta iraunkorra badute eta eskolaren esparruan agortzen ez badira, pertsonen ikaskuntzak eskolan eskaintzen denera murrizten ez direla onartu behar dugu. Jakintza akademikoen

irakaskuntzan

oinarritzen

den

famili

ingurunetik

eta

komunitatetik kanpoko eskola tradizionalak agintzen duen gizarte-sistema erreproduzitzen du eta ez du berau aldatzea ahalbidetzen. Testuinguru honetan pertsonak ezin du bere errealitatea aldatu, ez eta gainerakoekin elkarrekintzan gizarte-errealitatea ere. Beraz, guztiz beharrezkoa gertatzen da eguneroko lanean komunitatea eta famili ingurunea barne hartzea eskola osoan. Ez dira jakintza “akademiko-formalak� soilik irakatsi behar. Praktikoa dena, akademikoa dena eta komunikatiboa denaren arteko konbinazioa hartu behar da abiapuntutzat, komunitateak eta familiek irakasleekin batera parte har dezaten. Eskolak komunitatea edo elkartea sortuko badu, inplikatuta dauden agenteek elkarte izatea erabaki behar dute: klaustroak ia bere osotasunean, zuzendaritza-taldeak, eskola-kontseiluak, gurasoen elkartean antolatutako biltzarrak eta arlo honetan aginpideak dituen zuzendaritza nagusiak, benetako inplikazioa eta parte-hartzea ziurtatzea ahalbidetzeko. Proiektu honek ikasteko eta irakasteko ilusioa piztu nahi du, gaur egungo egoerak ez du inor asetzen eta guztion nahia da haur bakar batek ere ez dezala bere kulturagatik, estatusagatik, generoagatik edo gaitasunagatik bere burua baztertutzat har, ikastetxeek kalitatezko hezkuntza eman dezatela, irakasleak berritzeko, esperimentatzeko eta ikasgeletan ikasteko autonomia handiagoa izan dezala, familiek eta komunitateak beren semealaben hezkuntza integralaren partaidetzat har dezatela beren burua eta, era berean, gizarte-testuingurua alda dadila eta guztiontzako aberasgarriagoa izan dadila.

19


Eskolak, informazioaren sektoreko partaide gisa, guztiek beharrezko tresnak eskura izatearen eta aldaketa gertatzearen alde egin dezake lan, desberdintasunak murritz daitezen lagun dezake, komunitateko agente guztien parte-hartze kritikoa eta aktiboa susta dezake eta agente hauen artean –agente hauek berdintzat hartuta– elkarrizketa susta dezake eta hori guztia desberdintasuna errespetatu eta aintzat hartuta.

20


21


22


23


1. CURRICULUMA METODOLOGIA (AURRERAGO) Metodologiari dagokionez, “Ikasleok hezkuntza alternatibak eraikitzen” eskola eta gure artean (ikasleok) ondorengo galderak erantzuten saiatzea da planteatzen duguna. Dena den, irakasleei ere hausnarketarako tartea luzatzen:

1. Gure edukiak zeinek erabakitzen ditu 2. Zer falta da gaurko edukietan? 3. Zein eduki nahi ditugu

24

Horretarako, ondoko adibide zerrenda ere eskuragarri uzten dugu, irudimenaren murriztzaile baino, hauspo bezala balio dezan.

BORROKA POSIBLEAK 

Euskalkien eta hizkuntzaren aberastasuna

Turismo basatiaren eragina atzerriko kostaldean eta euskal kostaldean

Emakumearen papera gerrateetan (atzerrian eta hemen, Gerra

 bizipenak... (lokalean) 

LEKUEKIN LOTU.

Euskal Herrian desagertu diren/desagertzen ari diren lanbideak

Baserri munduan eman diren aldaketak (bizimodua, jan ohiturak, tenporadako jakiak, higienea...)


Industrializazioa zure eskualdean: demografia bilakaerarekin lotua, landa exodoa, URBANISMOA.

EHan desagertzen ari diren ohiturak, erremedioak, tradizioak...

Herri mugimenduak ikasi (euskararen aldeko mugimenduak, kirolak, intsumisioa,…)

Bertsolaritzaren historia (bertsoak, bideoak, emakumearen papera…)

 

Mendebaldetik kanporako mundu ikuspegiak eta baloreak (sexualitatea)

Kulturartekotasuna EHren historian: agoteak, musulmanak, juduak...

Euskararen bilakaera historikoa toponimiarekin ikasi (EH lau haizetara)

Gaur egungo zientziaren erronkak

Medikuntza alternatiboak, farmazeutiken negozioa eta Afrika...

Industria armamentistikoaren datuak, estatuen aurrekontuak begiratu

Kutsadura tasak ikertu

Energia kontsumoa landu (aurrezten ikasi)

Kontsumo gizarteaz hausnartu (usar y tirar, kalte ekologikoa,

Festen jatorriak (alardea, san juanak, san ferminak... lehen nola bizi ziren eta orain)

Itxuraren industriak guregan eragiten dituen kalteak (metrosexualitate fenomenoa, anorexia…).

Filosofo desberdinen inguruko informazioa ikasi (Sartre, Engels, Theodor Adorno… dena ez da Platon).

Gizarte antolamendu ezberdinak ikasi (Beste herrialdeetako tribuak, garai bateko sobietak, Kubako antolamendua…)

Herriko pertsona puntualak identifikatu eta klasera irakastera ekarri (Baserritarrak zer, noiz eta nola landatu azal dezake, erizainak lehen sorospenak azal ditzake, talde feministako kideak jarrera parekideak zeintzuk diren azal ditzake…)

Emakumeak historian eduki duen papera ikertu (esate baterako, sufragisten borroka)

25




Elkarbizitzarako gakoak identifikatu (Euskal Gatazkaren konponbiderako bidean)



Kritikotasuna garatzen ikasi.



Eta abar luze bat.

HERRI ESKOLA Herri Eskola honekin, ikasleek egungo hezkuntza ereduaren inguruan hausnartzea bilatuko dugu. Lehenik, ikasleon hezkuntza autogestionatzeko beharra azpimarratuko dugu. Bigarrenik, hezkuntza eredu hau zergatik dagoen zaharkitua eta zergatik irauli behar den ulertzen lagunduko diegu. Azkenik, gaur egun ezagutzen ditugun pedagogia, eduki eta abarrei alternatiba errealak eskaintzen

hasiko gara.

Aurrerantzean ikasleak

eskoletan alternatiba hauek gauzatzeko gai sentitzea izango da eskola honen helburu nagusia. Horregatik, bereziki garrantzitsua izango da lantaldeetan botatzen dituzten ideia guztiak haien paperetan idazteko eskatzea. Esaldi osoak

26

baino, galderen erantzunak, hitz gakoak, ideia garrantzitsuak idatz ditzatela, bat bera ere ahaztu gabe. Gero ideia guzti horiekin Hezkuntza alternatiba errealak dakartzan proposamen zerrenda bat egingo dugu. Herri Eskola hau ordu bateko eta 45 minutuko iraupena izango luke eta beharko dugun materiala honakoa da: proiektorea, La educaciĂłn

prohibida dokumentala, eta lan-talde txikiei banatzeko galdera orriak. Gidoi honi jarraiki, lan-talde txikietako eztabaidak eta denek ikusteko bideo zatiak tartekatuko ditugu.


1. ATALA

15 minutu

Zergatik ESKU HARTU behar dugu ikasleok gure hezkuntzan? Ikasleak lan-taldeetan batu daitezela. Atal honetan ez dago bideo zatirik. Galdera bakoitzari erantzuteko denbora bat zehaztuko dugu. Galdera bakoitzaren ondoren, lantalde bati eskatuko diogu ahoz haien erantzuna botatzeko. Beste lantaldeen erantzunak ezberdinak badira edo aportazioren bat badute, hitza emango diegu. Baina bestela, errotazioz galdera bakoitzari lan-talde batek erantzun diezaiola 1. atal honetan.

Oharra: Jarraian datozen galderen helburua ez da polemika sortzea. Guztiek ondorio berdinera garamatza. Beraz, puntu baten inguruan eztabaida amaigabea badago eta adostasunik ez bada lortzen, hurrengora pasa.

1) Zeinek erabakitzen du eskoletan zernola ikasten dugun?

2-3 min.

(Espainiar Curriculumak, Estatuko hezkuntza ministroak, Jaurlaritzako hezkuntza sailak, zuzendaritzak, irakasleek...) 2) Erabakiak hartzen dituztenek ze adinekoak dira? Pedagogoak edo hezitzaileak dira formazioz (adibidez, JosĂŠ Ignacio Wert)? Zein nazionalitate sentimendu dute? Ze klase sozialekoak dira? Ze sexutakoak dira? Feministak ote dira? Ze eskola motan egin zituzten ikasketak?

2-3 minutu.

(Gure hezkuntzaren gainean erabakitzen dutenak helduak dira; ez dira sikiera pedagogo edo hezitzaileak; gainera, hezkuntza frankistatik pasatako jendea da; ez dira langile klasekoak prezisamente, aberatskumeak baizik; kasu gehienetan balore matxistadun jendea da, kontzientzia feministarik gabea; ia beti nacionalista espainiarrak izaten dira.) (Bide batez, JosĂŠ Ignacio Wertek Zuzenbidea ikasi zuen)

27


ONDORIOA: gure hezkuntza diseinatzen duen jende hori, gugandik urruti dago ezaugarri eta zentzu askotan!!!

3)

6 minutu. - Zer gertatzen da gizon talde batek emakumezkoentzako sujetadoreak edo pornoa diseinatzean? - Zer gertatzen da helduek gazteei aisialdirako lekuak prestatzen dizkietenean (Gaztelekuak)? - Zer gertatzen da oso ongi ezagutzen ez zaituen osabak/izebak arropa oparitzen dizunean? -Zer gertatzen da maiz udaletxe batek gazteei edo herritarrei begirako jai batzuk edo kontzertuak antolatzen dituenean?

28

-Galdera lagungarria: Prestatutakoa hartzailearen interes eta beharretatik gertu ala urruti egoten da? (Urruti. Antolatzaileak/sortzaileak ez direlako emakumeak eurak, gazteak... Guk bakarrik dakigulako zer eta nola gustatzen zaigun.)

4) Zer egiten dugu emakumeok, gazteok, herrian jai egin nahi dugun pertsonek eta abar honen aurrean? Parte hartzen dugu? Gure ereduak eraiki ohi ditugu besteetatik aparte? Bururatzen zaizue adibideren bat?

3 minutu.

(Porno feminista, gaztetxeak, jai herrikoiak, musika festibal alternatiboak...)

5) Alternatiba horiek beharrezkoak iruditzen zaizkigu? Emakumeok, gazteok, jai batzordeek eta abar ongi egiten dute? (Erantzunak jaso gabe pasa hurrengo galderara)

minutu 1 .


6) Eta ikasleok zer? Gugan pentsatu gabe eta gu ezagutu gabe diseinatu den hezkuntza bat daukagu. Ez dugu guk parte hartu sorkuntzan. Gainera, hezkuntzaren gainean erabaki dutenak gugandik eta gure interesengandik oso urruti daude... (gogoratu 2.galdera) Guk bakarrik dakigu zerk aspertzen gaituen, zer ez zaigun gustatzen klase batzuetaz, gure interesak eta zaletasunak zeintzuk diren, gure kexak ditugu, aldatu beharrekoaren inguruan ideiak ditugu... Ez dugu hau guztia adierazten eta aldatzen hasi behar?

3 minutu.

ONDORIOA: Momentu honetan beste norbaitek (ministro espainolek, zuzendariek, irakasleek...) gure hezkuntzaren gaineko guztia erabakitzen dute, gure nahia, izaera, zaletasunak eta gaitasunak kontuan hartu gabe. Ondorioz, ikasgelan aspertu egiten gara, desmotibatuta gaude, 6 ordu pasatzen ditugu eserita eta isilik, alferrikako etxerako lanak egiten ditugula sentitzen dugu, ikasgai batzuei nazka hartzen diegu, azterketak pilatzen zaizkigu, eskola porrota dago, ikasten duguna berehala ahazten zaigu, ulertu gabe memorizatzen dugu...

Hau ekiditeko eskoletan jai batzordeetako edo gaztetxeetako autogestio berdina praktikatu dezakegu. Dena den, kontuan hartu behar duguna ikasleok eskolako espazioa eta hezkuntza haiek nahi duten norabidetik askatu eta gure beharretara egokitu dezakegula da. Irakasleen aurrean hitza har dezakegu, pertsona bezala dugun garapena baitago jokoan. Baina honetarako, ikasleok erne eta antolatuta egotea da lehenengo baldintza.

29


2. ATALA

30 minutu

Hezkuntza eredu hau ZAHARKITUA al dago?

Atal honen helburua eskolan aldatu nahi ditugun gauzak detektatzea izango da. Horretarako lan-taldeetan jarraituko dute, proposatutako puntu bakoitzaren inguruan hausnartuaz. Tarteka bideo zatiak jarriko ditugu (adib.1.ariketaren hasieran). OSO GARRANTZITSUA da ariketa bakoitzean haiek akta hartzea: hurrengo atalean alternatibak pentsatzean, erantzun hauetatik abiatuko gara.

1. ARIKETA ZERGATIK ASPERTZEN GARA?

BIDEO ZATIAK

30

1.

28:48 – 29:58 Haurrok ikasteko gogoa dugu hasieratik.

2.

5:38 – 7:34 Baina gero eskolan aspertu egiten gara. Zergatik?

1) Pentsatu ekintza atsegin batean. Adibidez, udalekuak, bidaiatzea, filma bat ikustea lagun batekin, kirola egitea, kuadrilarekin geratzea... Zer dute ekintza horiek dibertigarri? Zergatik ez zara aspertzen? Saiatu ahalik eta ideia gehien ateratzen.

6-7 min.

(Galdera lagungarriak ataskatzen direnentzat: Mugimenduan zaude? 4 pareten artean ala kanpoan? Hitz egin dezakezu? Beste jendearekin harremantzen ari zara? Elkarlana dago? Interesgarria da? Bizirik sentitzen zara? Errealitatearekin/inguruarekin kontaktuan sentitzen zara?)

2) Orain alderatu egoera horiek klase normal bat. Zer du klase batek aspergarri?

5 minutu.


(Galdera lagungarriak bide beretik doaz: Geldirik zaude? Gela berean eta aulki berdinean denbora asko ematen duzu? Hitz egin dezakezu besteekin? Zein aditz erabiliko zenuke nagusiki egiten duzuna adierazteko? Interesgarria da egiten duzun hori? Parte hartzea dago? Errealitatearekin kontaktuan sentitzen zara, ala errealitatea hortik kanpora dagoela iruditzen zaizu?)

Umetatik ikasteko gogoa eta jakinmina ditugu, baina eskolak horiek desaktibatzea lortzen du, gu aspertuaz. Esan daiteke eskolan ikasten duela ume batek ordu luzez aspertzen (lehen elizan ere aspertzen ziren). Lasai, eskolan aspertzea normala da. Oraindik ez dute lortu haien betiko metodoarekin gu ez aspertzea. Dena den, klase batzuk besteak

baino

aspergarriagoak

direla

nabarituko

zenuten.

Eskolak, hortaz, ez du derrigorrez aspergarria izan behar. Orain atera ditugun ideiekin hasiak gara ulertzen asperdura nondik datorren! Hori ulertzea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko.

2.ARIKETA ESKOLA ETA LANTEGIA, HAIN DESBERDINAK AL DIRA?

Bideo zatiak 

22:12 – 22:59 Eskola fabrika bezalakoa da

1) Industria iraultzarekin batera, eskolak izugarri hedatu ziren. Garai haietan fabriken eredura egin zituzten eskolak, azken finean langile kualifikatuak lortzeko irekiak izan zirelako. Baina gaur egungo eskoletan ere hainbat gauzak lantegia gogorarazten digute. Zer dago eskolan lantegi baten antza hartzen diozuna?

31


(Dinamizatzaileek buelta bat eman eta galderen bidez behean datozen erantzunak bultza ditzakegu. Adib. zerk seinalatzen du jolasgaraiaren bukaera? Zein espazio fisikotan egoten gara denbora guztian? Ordutegiak daude? Nork erabaki ditu? Joatera derrigortuta gaude? Norbaiten esana bete behar dugu?...) 1. Ordutegiak betetzea 2. Arauak 3. Derrigorrezko asistentzia eta faltak 4. Txirrina 5. 2 denbora bereiztea: lana (aspergarria)-atsedenaldia (gustagarria) 6. 6-8 orduz 4 pareten artean egotea 7. Zuzendari/irakasle-ikasle hierarkia: batzuek aginduak, gehiengoak esana bete 8. Isiltasuna 9. Protesta egiteko eta antolatzeko saiakerak zigortzea 10. Obedientzia 11. Konpetitibitatea (lanpostuagatik/notagatik...)

32

12. Jardun mekanikoa eta aspergarria (ariketa eta etxerako-lan errepikakorrak)

Gu adinean aurrera joan ahala, eskola lantegi baten gero eta antz handiagoa hartzen doa. Hori berez ez da beharrezkoa, eskola motibagarriagoa eta dibertigarriagoa izan liteke. Kontua da etorkizuneko lan mundura ohitu nahi bagaituzte, lan astuna, aspergarria eta mekanikoa jartzen hasi behar dutela; obedientzia eta isiltasuna exijitzen; kritikotasuna kamusten; 4 pareten artean egotera ohituarazten; antolatzeko eta protesta egiteko gaitasuna zigortzen; konpetitibitatea sustatzen... Irakasleak gehienetan ez dira azpi-asmo hauetaz kontziente. Baina automatikoki horrela ematen dituzte klaseak; errazena jendea aspertzea eta lokartzea da. Azkenean gure lana izango da aldaketak eskatzea!


3. ARIKETA BIZITZARAKO EDOTA BIZITZA EREDU HONEN ERALDAKETARAKO PRESTATZEN GAITUZTE? ALA AZTERKETARAKO?

BIDEO ZATIAK 1)

12:42-13:00 Ordu asko dira, baina zer ikasten duzu azkenean?

1) Eskolan ze ikasgai mota nagusitzen dira (zientifikoak, teorikoak, artistikoak, praktikoak‌) ? Zein ikasgai desagertzen dira adinean gora goazenen heinean? Horrekin ados al gaude? (Eskolan gai zientifiko-teorikoek dute pisu gehien, eta artistikoek eta praktikoek gutxien. Hori nabarmena da dituzuen ikasgaiei begiratuta. Azken hauek denborarekin desagertzen doaz: plastika, tekno, musika...) 2) Nolako gaitasunak bultzatzen dira? Nolakoak gehien eta nolakoak gutxien? (Memoristikoak? Logikoak? Indibidualak? Sormena? Pentsamendu originala? Ikerkuntza? Elkarlana?...) (Sormena, ikerkuntza, elkarlana, pentsamendu originala... gutxien. Logikoa pixka bat, eta nagusiki memoristikoa) 3) Uste duzu gaitasun memoristikoa dela bizitzan gehien balioko diguna? (Justu gutxien erabiltzen duguna da; gainera, eskolan garatzen dugun memoria epe motzekoa izaten dela frogatua dago; oso gauza gutxi gordetzen ditugu ematen dugun guztitik) 4) Jarraian datoz beste hezkuntza sistema batzuetan (adib. Finlandian) lantzen diren ikasgai eta gaitasun batzuk. Gure eskoletan lantzen ditugunak baino gehiago dira? Bizitzarako garrantzia dutela esango zenukete?

33


Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa, sormena...)

Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)

Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)

Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak, eztabaidak...)

Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak, eskumenak...)

Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)

Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)

Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)

Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa, drogak...)

Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)

Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera, eztabaidak...)

Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna, prozesuak...)

34

Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)

Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib. Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)

Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)

Atal honetan jaso nahi izan dugun ondorioa hau da: gure hezkuntzak gai zehatz batzuetaz bakarrik hitz egiten digu, oso modu abstraktuan eta gure herriarekin eta errealitatearekin loturarik egin gabe. Gainera, gaitasun zehatz batzuk bakarrik saritzen ditu. Beste herrialde askotan arrakastaren gakoa kontrakoan datza: bizitzarako garrantzitsuak diren gai asko lantzen dituzte, eta gaitasun desberdin asko sustatzen dira (sormena, logika, eztabaidak, kritikotasuna, eskulanak...). Eskola anitzago batean edozein ikaslek bere lekua topatuko du, beti dagoelako errazago egingo zaigun alorren bat. Gainera, munduan ibiltzeko pertsona prestatuagoak heziko ditugu, gaitasun


ugaridunak. Einsten eta beste genio asko eskolan oso ikasle txarrak izan ziren, hain zuzen, eskola tradizionalak (guk dugunak) ez dakielako pertsonon potentziala aprobetxatzen.

3. ATALA

30 minutu

Nola egin dezakegu, HONELA EZ bada?

BIDEO ZATIA 

25:40-26:46 Alternatibetan pentsatzeko burua astindu behar dugu

Atal honetan, 2.ataleko aktak biltzeko eta begiratzeko eskatuko diegu lan-talde txikiei. Baina bideo zatiak zioen bezala, burua libre eduki behar dute gaur egun existitzen ez den eskola bat eta klaseak imaginatzeko. Aurreko ataleko 3 ariketak galdera bihurtuko ditugu, eta atera ditugun ondorioekin alternatibak pentsatzera bultzatuko ditugu!

1.ARIKETA NOLA LOR DEZAKEGU KLASEAN EZ ASPERTZEA? Esan dugu, 4 pareten artean ordu luzez, leku berean eta aurrera begira, mugitu gabe, isilik eta irakasleari entzuten, aspertu egiten garela. 1) Orduan, nola lortuko dugu ez aspertzea? Zein beste eratara ikas dezakegu klase horren helburuak betez? Klasean esertzeko modua aldatu behar da? Materiala da aldatu behar dena? Testuliburuari jarraitu behar zaio beti?

10 minutu.

(Lan taldeek ahoz gora ideiak konpartitu ditzatela, eta zuek guztiguztiaren akta hartu, baina jarraian hurrengo galderara pasatzeko esan)

35


Bestalde, esan dugu gaiak errealitatetik kanpo daudela iruditzen zaigula. Badirudi edukiak “estatikoak” direla (ez direla urteekin aldatzen) eta ez dutela inguratzen gaituen munduarekin zerikusirik. Ondorioz, gai hauek interesik ere ez digute eragiten. 2) Nola lor dezakegu interesa piztea? Irakasleaz gain beste zerbait behar dugu? Gure gaurko errealitatearekin paralelismoa egin beharra dago? Albisteak eta informazio berritua behar dira? Multimedia erabili behar da?

10 minutu.

Ikusiko zenuten klaseak aspergarri egiten dituena, nagusiki, irakasleen irakasteko modua dela. Ahal den guztietan 4 pareten artetik ateratzea bilatu behar da, hasteko. Askotan irteerak ez planifikatzeko arrazoia ez da denbora falta, ideia edo gogo falta baizik! Kurtsoa ongi antolatuta hiruhileko bakoitzean irteera bat egin daiteke ikasgai bakoitzean. Baina horrez gain, metodologia

36

parte hartzaileagoa exijitu dezakezue.  Astean behin lan-taldetxotan jardutea, borobiletan eserita, material batekin lan egiten. Irakaslea laguntzera pasa dadila tarteka.  Astean behin gaiarekin zerikusia duen erreportaia edo artikulua ekar dezala, gero zuekin eztabaida bat egiteko.  Astean behin multimedia materiala erabil dezala (filma, dokumentala, bideo laburra, kantua, irratsaioa...).  Apunteak

eta

materiala

berritu

ditzala,

eta

testuliburu

desberdinak erabili.  Kanpotik norbait ekar dezala gaiaren inguruan hitz egiteko.


2.ARIKETA ZER EGIN ESKOLA LANTEGI BAT IZAN EZ DADIN? Asperduraren faktorea ezabatzen hasi gara. Baina oraindik asko dago egiteko, jarrai dezagun! Eskolako ariketak (gure jarduna) lantegian bezain mekanikoak dira: irakasleari entzun eta liburuak galdetzen digunari erantzutera mugatzen gara. Gainera, etxerako lanak klasean egiten dugunaren luzapena dira, eta askotan ez dute zentzu handirik, errepikapen hutsa dira. 1) Etxerako lanak era batekoak izatea exijitu dezakegu? Testuliburutik at etxerako lanak egitea interesgarriagoa iruditzen zaigu? “Ez ditugu etxerako lanak egingo, ez dutelako zentzurik” esan duzue inoiz? Irakasleak zein ariketa proposatzea nahiko zenukete?

5 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: bideoak ikustea eta kantak entzutea bidali dizuete inoiz? Norbaiti, ikaskide bati edo herritar bati, elkarrizketa bat egitea? Herriko leku bat bisitatzea? Gaurko albistegia ikustea? Egunkariko ekonomia orriak irakurtzea? Ikusitakoaren gainean zure iritzia azaltzen duen 10 lerroko testua idaztea?) Eskola askotan oso zorrozki bereizten da “klase ordua” eta “atseden ordua”. Badirudi klase orduetan ezin dela liburukoa ez den ezertaz hitz egin. Entzun izan dugu, adibidez, Greba baten azalpena eman nahi genuenean “horretaz hitz egiteko jolas garaia erabili”, “ez dugu klase denbora horretarako erabiliko”, eta abar. “Hauek lan orduak dira, eta nik ez dizut horretaz hitz egiteko ordaintzen” diotela dirudi. Baina horrela kanpoko errealitateari ikasgelara sartzea ukatzen diote 2) Zer exijitu dezakegu ikasleok honen aurrean?

3 minutu.

Araudiak eta eskolaren egiturak oro har irakasleen eta gurasoen onurarako eginak daude (besteak beste, ez genituelako guk egin).

37


3) Zer egin dezakegu honen aurrean? Zer exijituko dugu?

5 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: ikasleok araudiari zuzenketak egin ahal dizkiogu? Ikasle ordezkarien mahai bat osatu dezakegu, hiru hilabetez behin, urtean bitan edo hilero ordezkariek zuzendaritzarekin bilera bat izateko guk nahi dugun gaietaz hitz egiteko? Gurasoen ordezkariekin zuzeneko harremana eduki dezakegu? Aldarrikapen taula bat egin dezakegu? Araudien aurrean errebelatu gaitezke?) Kalifikazio-sistema nagusiki azterketetan oinarritzen da. Gainera, askotan azterketa guztiak batera datoz. 4) Nola ekidin hau? Azterketak egingo zenituzke? Ezezko kasuan, zergatik ez eta zer proposatuko zenuke horren ordez? Baiezko kasuan, nolakoak? Idatzizkoak? Ahozkoak? Ekintzazkoak? Banakako azterketak ala taldetxotan egitekoak? Memoria frogatzekoak? Denbora luzea emanda ala laburra? Zein egunetan egingo zenuke azterketa

38

bakoitza? Eguna aukeratzea exijituko zenuke ala irakaslearen esku egotea nahi zenuke? Azterketako notaz gain, zer gehiago hartuko zenuke kontuan? Nola matizatuko zenuke bukaerako nota, zure garapena adieraz dezan?

5 minutu

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Norbait trabatzen bada galdetu: Irakaslearen iruzkin bat eskertuko zenuke, soilik zuk irakurtzeko egina, notarekin batera? Azterketetan memoriaz gain beste gaitasunak eskatzea nahi zenuke? Idatzizko azterketak egingo zenituzke, normalean baino denbora gehiago utzita? Klaseko lana, partehartzea eta interesa baloratuko zenituzke?) Ikasleon eskubideak hamarkadaz hamarkada gutxitzen ikusi ditugu, Frankismo ondorenetik gaur arte. 5) Zer egingo zenuke gaur etorkizunean eskolara datozen ikasleek egoera duin bat izan dezaten?

3 minutu.

(Zuzendaritza eskubide zerrenda bat onartzera behartu eta Barne Araudian sartu; gela guztietan panel batzuk jartzea ikasleen


eskubideekin, urtero ikasturte hasieran ikasleei haien eskubideak eta betebeharrak zein diren ongi azaldu... )

3. ARIKETA ESKOLAK BIZITZARAKO PRESTATUKO GAITU, BAINA NOLA? Eskolako edukiez hitz egingo dugu jarraian. Arestian esan dugu eskolan ikasgai zientifiko-teorikoak (geografia, fisika, historia, matematika,...) nagusitzen direla eta askotan ez dugula ikusten gai hauek gure errealitatearekin edo Euskal Herriarekin duten lotura, besteak beste irakasleek testuliburuan datorren eduki abstraktu hori datorren bezala memoriaz ikasiarazten digutelako. 1) Horiek mantentzearen alde zaude? Ezezkoa bada, zergatik? Baiezkoa bada, zer aldatuko zenuke? Ikasgai teoriko-zientifiko horietan hausnarketa eta Euskal Herriarekiko lotura bultzatu daitezke, memorizatzeaz gain? Nola/zein ariketaren bitartez?

10 minutu.

(Ideiak ateratzeko denbora beharko dute. Gai zaila da baina buruari eragin behar zaio, klaseak nola irauli ditzakegun pentsatzeko! Norbait trabatzen bada galdetu: matematika ikasteko denda bateko kontabilitatea konpontzea proposatzea nahi zenuke? Ekonomia lantzean egunero albistegietan entzuten ditugun ekonomiaz hitz egin nahi zenuke, edo eskualdeko lantegien edo sektorekako egoeraz? Geografia fenomenoez edo fisikaz hitz egitean gertuko lekuak edo azalpen errazak erabiltzea nahi zenuke? Historian Euskal Herriko historian sakondu nahi zenuke –garai bakoitzean nola bizi ginen-?)

Esan dugu ere, hemengo eskolak ez gaituela guztiz bizitzarako prestatzen, ez behintzat beste herrialdeetako hezkuntza sistemek bezainbeste. 2) Hortaz, diseinatu dezagun gure eskola idealeko ikasgai zerrenda. Lehenago ikusi dugun ikasgai zerrendatik, markatu zeintzuk uste

39


duzun derrigorrezko beharko luketela eskolan ematen duzun denbora guzti horretan. Berriak ere gehitu ditzakezue, noski. Batzuk hautazko bezala eskaintzea egokiagoa dela usteko bazenu, adieraz ezazu. Baita ere saia zaitezte pentsatzen ikasgai bakoitza zein adinetako ikasleentzat litzatekeen egokia. Kontuz azken honekin: ez DBHko ikasleak infantilizatu! 

15 minutu.

Sukaldatzea (oinarrizko irakaspenak, jakiak urtaroka, produkzioa, sormena...)

Eskulanak (josi, iltzatu, moztu, itsasi, konpondu, eraiki...)

Informatika (eredu desberdinak, segurtasuna, tresnak...)

Ekonomia (teoria eta praktika, gertuko ekonomia, analisiak, eztabaidak...)

Administraritza (tramiteak, instituzioekin hartu-emanak, eskumenak...)

40

Komunikazioa (komunikabideen inguruko analisiak, sormena...)

Zientzia politikoak (diskurtsoak, nazioartea, analisiak, eztabaidak...)

Zuzenbidea (denboran zehar legeen bilakaera, eztabaidak...)

Osasungintza (gaitzak, sendabide desberdinak, prebentzioa, drogak...)

Sexualitatea (sexu-organuak, sexu-praktikak, informazio iturriak...)

Hizkuntza (aberastasuna, baliabideak, aldaerak, erabilera, eztabaidak...)

Ingurumena (gertuko aberastasunak, zaintza, jasangarritasuna, prozesuak...)

Geografia (teoria eta praktika, mundukoa eta gertukoa)

Historia (ikuspegi kritikoarekin, beste ikasgaiekin uztartuta –adib. Literatura, filosofia, ekonomia, hizkuntza...-)

Matematika (jakintza geureganatzea gertuko adibideekin)


4. ATALA

10 minutu

Azken ideia-zaparrada eta eztabaida Bukatzeko, lan taldeetan eman dezatela haien iritzia ondorengo ideia hauen ingurua, ea beharrezkoak, aberasgarriak/onuragarriak, interesgarriak, tontakeriak, aplikatu beharrekoak eta abar diren. 1) Adin desberdinetako ikasleak maizago nahastea (edozein egoeratan, edozein ekintzarako) 2) Jendeari bere herriko egoeraz hitz egiteko aukera ematea klaseetan 3) Egunak 6 klasetan zatitu ordez, egun oso bat gai bati eskaintzea, edo eguna bitan banatzea 4) 2 astez behin edo hiruz behin, “ikasleak irakasle� bihurtu 5) Ikasgelan biribilean esertzen hasi astean behin 6) Ikasgaietarako irakurgaien zerrendak ikasleen proposamenekin osatu 7) Irakasle guztiak astean behin multimedia materiala erabiltzera behartzea 8) X denboran behin, ikasleei ebaluazio orri batzuk pasatzea, haien irakasle bakoitzari buruz duten iritzia eman dezaten eta hobekuntzak proposatzeko 9) Ikasgelak apaintzeko eskubidea onartzea, bertako ikasleen gehiengoak hala nahi badu (posterrak, egutegiak, aldarrikapen kartelak, argazkiak, albisteak, landareak...) 10) Azterketa batzuetarako liburuak, apunteak edota interneta erabiltzen uztea

41


11) Azterketa bat jartzeko beti X eguneko epea uztea exijitzea (abisatzen denetik) 12) Eta abar.

5. ATALA

5 minutu

Akten jasoketa eta eskolaren amaiera Akta guztiak jaso eta bildu diren erantzunekin ideia eta proposamen zerrenda bat egingo duzuela esan. Laster zerrenda hori prest egongo da eta ikastetxeei bueltatuko diegu, haien klaseetan zer martxan jarri daitekeen eta zer ez eztabaida dezaten, baina gaur atera diren ideietatik abiatuta eta ideia hauek gehiago garatuz! Hezkuntzak iraultza bat behar du eta guk soilik dakigu iraultza hori zein norabidetan eman behar den! Goazen hastera!

42


4. BIBLIOGRAFIA ETA FORMAKUNTZARAKO MATERIALA LIBURUAK/ALDIZKARIAK

Sortzen-Ikasbatuaz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila, Kristau Eskola eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa. DERRIGORREZKO ESKOLALDIRAKO EUSKA CURRICULUMA, Oinarrizko Txostena.

hAUSnART Aldizkaria (Lapiko kritikoa).

Acaso, Maria eta Nuere, Silvia (2004). El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen. Universidad Complutense de Madrid.

Nafarroa Bizirik (2009), Konkistak, 500 urte.

Del Valle, Teresa (1985). MUJER VASCA, IMAGEN Y REALIDAD. Anthropos.

FRIEDRICH, ENGELS (1884), El Origen de la Familia, la propiedad privada y el Estado. Zurich. http://www.marxists.org/espanol/me/1880s/origen/el_origen_de_la_familia.pdf

IKUS-ENTZUNEZKOAK 

1512 NAFARROAREN KONKISTA, Hau da ezkutatu zaigun historia Dokumentala. Nabarralde.

43


Nafarroa, Euskal Estatuaren historia (2013) DVD + Liburua. Aitor Pescador, Bixente Serrano eta Gaizka Aranguren. Enneco, haritzaren historia.

Orreaga 778-824 La chanson de Roland Dokumentala. Nabarralde

Komite Internazionalistak (2006). PALESTINA, hesien zirrikitutik. (Dokumentala)

INTERNETEKO BALIABIDEAK

Lapiko Kritikoa. www.basque.criticalstew.org

Finlandiako eredua: o

http://www.argia.com/blogak/mikelgarcia/2013/01/15/hezkuntza-finlandiarraren-gakoak-gureanaplikagarri/

o

http://www.minedu.fi/OPM/Koulutus/perusopetus/index.ht ml?lang=en

44 

http://ikaskomunitateak.blogspot.com.es/

www.rebelion.org , Hego Amerikako egoera sozio-kultural eta politikoa.

www.ahotsak.com

Orioko curriculuma: http://oriokocurriculuma.wix.com/kurrikuluma

Nekazari Gazteak: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/nekazari-gazteak

Baxoa euskaraz: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/baxoa-euskaraz

Sexismoa iragarkietan: http://www.argia.com/multimedia/bideoa/sexismoa-iragarkietan

MAN (Kontsumo gizartea): http://www.youtube.com/watch?v=WfGMYdalClU

HikHasi: http://www.hikhasi.com/materiala




Ipar Euskal Herriko albisteak: o

http://www.kazeta.info/

o

http://www.kanaldude.tv/

o

http://www.eke.org/eu

45


Oharrak

46


Oharrak

47


Oharrak

48


49


50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.