HEZKUNTZA PROPOSAMENA TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILITA
IRATXE ARANA AZKONA 16054886-N HAUR HEZKUNTZA 3. MAILA
HEZKUNTZA PROPOSAMENA TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILITA Mendibile eskola publikoan, Leioan, Haur Hezkuntzako talde bi aukeratu ditut lan hau adierazteko (5 urteko bi gela) eta bi talde hauekin MITOLOGIARI BURRUZKO PROIEKTU bat egin genuen gaur egungo teknologia berrien laguntzaz. Proiektuari izenburu bat eman ondoren: Badakizu nortzuk diren Olentzeroren lagunak? Gure artean planifikazio saioetan forma eman genion zuzendaritzan aurkeztu genuen Ikastetxeak jarraitzen dituen arauekin.
-
Proiektuaren izenburua: BADAKIZU NORTZUK DIREN OLENTZEROREN LAGUNAK?
PROIEKTURAREN HELBURUA: Norberak ikasi eta irakatsi Olentzeroren etxean topatuko ditugun lagunak zeintzuk dire:.
-
Informazioa etxetik biltzea eskatu haurrei eta klasean kolektibetan komentatu
-
Liburutegira joan haurrekin
-
Informazio guztia kudeatu
-
Ikasitakoa Din A3-an, paperean jarri, txosten bat osatuz
-
Interneten erabilera: •
Informazioa lortzeko
•
Pertsonai ezberdinen irudiak ikusteko
•
Abestiak , istorioak, ipuinak eta asmakizunak ikasteko
-
Ipuinen irakurketen bitartez gaia landu
-
Bideoak ikusi
-
Jolas kooperatiboak (goian azaldu ditudanak: Azti ikaslea, iratxo dantzariak, maitagarriak eta estatuak)
-
Margotegian irudiak pertsonai mitologikoenak eta Idaz-Irak txokoan hauen izenak landu
-
Matematika txokoan denbora pasak landu (Sortzen Ikas Batua elkartetik hartuak)
-
4 urteko geletako haurrei EUSKAL MITOLOGIARI BURUZ AURKEZPENA. Horretarako ENTSAIOAK izan dituzte 5 urteko umeek.
-
Aurkezpena POWER POINT formatuaren bidez izan zen eta banaka edo binaka pertsonai desberdinak azalduz eta Olentzeroren Etxea komentatuz hara joango zirelako bai 4 eta 5 urteko umeak.
-
Proiektuari hasiera eman baino lehen, lehen hezkuntzako pabeioira joan ginen “Olentzeroren lagunen antzerki bat ikustera” eta hor Abenduan IZENADUBA-n, hau da, Olentzeroren etxean ikusiko ditugun pertsonaien aurkezpena ikustera. Bideo bat egin genuen irakasleok, hona hemen bideoa:
- http://mendibile.blogspot.com.es/2011/10/olentzerorenlagunak.html
-
Bideoa egin eta gero, egun batzuk geroago , bi geletako ordenagailuetan bideoak ikusteko aukera izan genituen eta horrela han ikusitakoa birpasatu, eta hau da Teknologia Berrien aurrerakuntza!!
-
Lehenengo eta behin bi geletako kolektibetan komentatu genuen etxetik EUSKAL MITOLOGIARI buruzko liburuak, ipuinak, abestiak, asmakizunak, informazioa azken finean ekartzeko klasera.
-
KOLEKTIBETAN eskatutako informazioa ekartzen zutenean haurrek etxetik, landu egiten genuen klasean, gelako alfonbran eserita, eta DIN A3 bat jarriz arbelean pertsonai mitologikoen ezaugarriak jartzen genituen bertan gero ikasteko eta aurkezpenaren egunean (4 urtekoei aurkeztu egin behar zietelako 5 urtekoek jakin zuten dena) hobeto jakiteko.
HeA
-
Argazki honetan , irakaslea
ikus
dezakegu
mitologiko
pertsonai ezberdinen
ezaugarriak botatzen direnean arbelean folioetan
itsatsia dauden
bi
ezaugarriak
apuntatzen genituelarik:
ARBELA ERE ERABILI OHI GENUEN PERTSONAI MITOLOGIKOEN EZAUGARRIAK APUNTATZEKO:
Azkenean gauza pilo ikasi genituen eta 5 urteko bi geletako arbeletan itsatsi genituen denak, denon artean aurkitutako informazioa izan zelako:
-
Irakasleon artean ere informazio bilaketa egin genuen. Nik adibidez txosten hau egin nuen klasera eramateko:
Euskal jainkoen familia Mundakako printzesa Jaun Zuria
Sugaar
Mari
Mikelats
Atarabi
Amilamia
Urtzi
Amalur
Eguzki Amandre
Basajaun
Ilargi Amandre
Basandere
Lamia
IZAKI MITOLOGIKOEN ZERRENDA: http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mitologia http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_izaki_mitologikoen_zerrenda
http://www.amaroa.com/euskal-herriko-pertsonaia-mitologikoak OLERKIAK: EUSKAL MITOLOGIA: http://www.ikas.org/argitalpenak/olerkiak/mitologia.php http://www.amaroa.com/lotura-interesgarriak ASMAKIZUNAK EUSKAL MITOLOGIA: http://issuu.com/alijostes/docs/asmakizunak1 -
TEKNOLOGIA BERRIAK erabilita WEB-ORRI horietan sartu ginen informazioa bilatzeko eta baita umeek beraien etxeetan bilatu zituzten web orrietan ere eta ORDENAGAILUAREN LAGUNTZAZ haurrek hitzez hitz tekleatu zituzten esaldi guzti-guztiak pixkanaka saio ezberdinetan. POWER POINT-A erabili genuen lana egiteko gero 4 urteko klasekoei aurkezpena egiteko (Eranskinean Power Pointa dago) Google-en bidez pertsonai mitologikoen ARGAZKIAK atera genituen eta DIAPOSITIBETAN erantsi genituen. Hau dena haur bakoitzari azalduz eta taldeak sortuz (binaka askotan aurkezpenaren lotsa hobeto eramateko eta ordenagailuan informazioa sartzerako orduan laguntza izateko, askotan lan hau saila izaten zen 5 urterekin oraindik irakurtzen ez zekitelako eta nahiz eta guk arbelan ezaugarriak jarri ez dakite hizkiak kopiatzen eta ahotzaren bidez pixkanaka esan behar genien andereñoa biak eta nik)
-
Nik aurkitutako Euskal Mitologiari buruzko asmakizunak oso ondo egon ziren, sistema informatikoz eginda zeudelako eta gelan bertan egun batean ordenagailuan jarri genituelako birpasaketa moduan. Egoera hauetan ikus daiteke nola Teknologia Berriek asko eta asko laguntzen gaituzten klaseen eguneroko ihardueretan.
-
Informazio guztia bildu genuenean kolektibak erabiltzen genituen informazio hori denon aurrean ikasteko: ipuinak irakurri, asmakizunak, olerkiak, abestiak…eta Idazketa Irakurketa txokoetan Euskal Mitologiari buruzko datuak eta mezuak idazteko eta Margotegian Pertsonai Mitologikoak irudikatzeko, Jolas txokoan pertsonai mitologikoei buruz dauden jokoetan aritzeko…
-
Pixkanaka pixkanaka proiektu hau bideratzeko planifikatu genituen ekintza den denak ikusiko ditugu baina esan beharra dago, UNITATE DIDAKTIKOAK LAGUNGARRIAK DIRELA materia ezberdinak ikasterako orduan baina PROIEKTUEN BIDEZ LAN EGITEAK MALGUTASUN GEHIAGO uzten digula irakaslegoari lana burutzerako orduan eta haurrentzat ere motibagarriagoa da, eskatzen zaielako beraien partaidetza proiekturako informazioa bilatzeko etxean komentatzeko beraien familiarekin, eta lehenengo eta behin ZER DAKIGU GAI HORRI BURUZ? Galdetzen dugunez eta eurek dakiten informazioa apuntatzen dugunez gero amaieran gauza bera egiten denez: ZER IKASI DUGU GAI HONI BURUZ? (Kasu honetan: ZEINTZUK DIRA OLENTZEROREN LAGUNAK ETA ZE EZAUGARRIAK DITUZTE?)
-
Teknika honen bidez errazagoa da ez bakarrik ikaste prozesua baizik eta jakitea zer ikasi duten eta zer ez duten ikasi eta TEKNOLOGIA BERRIEN laguntzaz nola ordenagailua eta diapositibak asko gustatzen zaien erosoagoa egin zitzaien informazio guztiaren bilketa eta aurkezpena. Egia da aurkezterako orduan lotsa gutxiago pasatzen dela nonoren atzean diapositibak baldin badaude ez bait diogulako gure arreta guztia pertsona bakar bateri zuzentzen.
-
Bestalde, PRIOEKTUEN BITARTEZ LAN EGITEN DUGUNEAN kontutan izaten dugu txoko ezberdinetan egingo diren aktibitateak zerikusia izan behar dutela proiektuaren gaiarekin berarekin. Baina beste saio batzuk era normalean diraute:
PROIEKTUAREKIN ZERIKUSIA ZUTEN JOLASETARA ERE JOLASTU DUGU:
OLERKIAK ere ikasi genituen Mitologiaren gaia ikasten genuela:
- Astiaren jolasean adibidez olerki bat abesten genuen “Xirristi mirristi gerrena
plat,
olio
sopa
kikili
salda
urrup,
edan
edo
klik….ikimilikiliklik!!” (Aztiak esaten zuen baritarekin batera) - Hodei guztien gainetik eta sasi guztien azpitik - Baga biga, higa laga…” - “Sua sisu sisutan, basoko sasien besoetan” - Hitz jokoa: Turroia morroia. Sabelak korrok, marroia turroia mingainari koxk - Olentzeroren ikatza Gaua bezain beltza Handik piztuko da sua Eguzkiaren jaiotza
Tripontzio ikazkin Olentzero dator Zaku handiarekin Niretzat jostailuekin Eta zuretzat ikatzarekin
IGARKIZUNAK:
Zu barruan bazaude Hura zain dago kanpoan Zirrituetatik sartu nahi du. Besarkatzen bazaitu Dardarka utziko zaitu (hotza)
Pobre eta narratsa izanik Baditu milaka opari Berak kantari ez daki Eta kantatzen diot , horra, nik (Olentzero)
Ez ero Eta ez bero Aurten zure etxera etorriko da….OLENTZERO!!
IPUINETAN: euskal mitologiari buruzko hainbat liburu ekarri zituztenak etxetik haurrak eta “Olentzeroren Oparia”, “Martin txiki eta basajaunak” , “Mari Zikin” “Argitxoren ipuina” (bertan Mari agertzen delako), “Bi anaiak eta sorginak” ipuina irakurri genien. Ipuin bat kontatzerako orduan, korroan eseri egiten ziren eta abesti bat abesten zuten:
“Ipuinaren ordua da, ipuinaren ordua da, ipuinaren ordua da oraintxe hasiko naiz” (Begiak zabal zabalik, belarriak erne eta ipurdian pegamentoa bota ondo esertzeko!!)
Gero
aipatzekoa
da
ere,
egun
batean
Txomin
Arestiko
LIBURUTEGIRA joan ginela 5 urteko bi geletako haurrekin. Bertan lan egiten zuen irakasleak, liburutegikoak, prestatu zigun apal bat non
Euskal Mitologiari buruzko liburu pilo zeuden jarrita eta hara joan eta helduak bezala liburuak ikusten geratu ziren denboratxo batez.
Hirurak batera joan ginen liburutegira:Ezkerretara Mila, Ainhoa erdikoa eta ni eskumatara nagoena. Liburutegian izandako bideoa ere Mendibileko Blogean ikus daiteke, “Photopeach sistemarekin igo genuen�: http://mendibile.blogspot.com.es/2011/11/liburutegian.html
Oso esperientzia ona izan zen beraientzat lehen hezkuntzako ikastetxea bisitatu zutelako eta liburutegian egoteko aukera izan zutelako helduek bezala. konturatu ginen euren motibazioa proiektuarekiko igo zela pilo!!
Eta motibazioa gehiago igotzeko, Izenadubara joan ginen txangoan, Olentzeroren etxera, eta han proiekturako ikasi behar izan zituzten pertsonaiak ikusi ahal izan zituzten -
IZENADUBARA IRTEERA, OLENTZEROREN ETXERA: Abenduak Olentzeroren
12an Etxera
Irteera egin genuen 4 eta 5 urteko haurrekin. Urte bakoitzeko 2 gela joan ziren, beraz 4 gela guztira eta pilo bat ume.
Hara heldu eta Izenadubako begiraleak aurkeztu ziren, beraiek taldeetan
banatu
zituzten
haurrak, 4 urtekoak 5 urtekoekin nahastu zituzten eta Ainhoa eta biok 20 bat umeekin ibilaldia hasi ginen. Lehenengo eta behin gela
batean
denak,
sartzen
azaltzen
dituzte
diete
nola
banatuta dauden eta ibilaldia gela batetik bestera izango den gehi
ibilalditxo
berezi
bat
kanpoaldean baita, jolastokia daukatela kanpoan ere eta pertsonai mitologiko ugari ikusiko dutela han, Olentzeroren lagunak direnak. Gela nagusi horretan egon eta gero, beste bideo gela batera pasatu ziren zinema antzeko zeozer zen , eta bertan filme bat jarri zieten non pertsonaia Maritxu Teilatuko marigorringoa zen eta mugitu egiten zen
alde
batetik
bestera hegan eta haurren aulkiak ere mugitu egiten ziren baita. Oso ondo pasatu zuten bertan!
E
Ez da berez teknologia berria baina bai pantaila handi batean zineman baleude bezala azaltzen zuen dena marigorringo batek eta aulkiak berarekin mugitu egiten ziren, eta teknologia honen laguntzaz euren motibazioa eta interesa arindu egiten da eta ikaste prozesua errazagoa da.
Filme horretatik atera eta AKERBELTZ ikustera joan ziren, pertsonai mitologiko pilo ikusi zituzten egun
hartan!!
Akerbeltzeri ipurdian musu bat eman behar zioten!!
Gainera
pertsonai mitologiko bakoitzarekin
jolas
bat prestatuta zegoen Izenaduban
eta
hori
asko
gustatu zitzaien!
JENTILAK ere ikusi zituzten, eta hauen jolasa koltxoneta batean saltoka aritzea izan zen aldamen
batetik
beste
aldamenera! Geroago
MARIREN
kobazulora sartu ziren ere. Eta bertara sartzeko pasadizo ilun batetik sartu behar zirenez, gutxi batzuk beldurra zeukaten eta beraiekin sartu behar izan ginen Ainhoa eta biok (nik beti erreportaria naiz, argazkigilea, nire memoriarako argazkiak atera gutxitan ateratzen naiz)
nahi
nituelako,
eta
MARI kobazuloaren barruan zegoen eta kondairak zioen modua, ezin zitzaion sorbalda eman bestela harri bihurtzen ziren haurrak. Eta hauek koitaduak ez zuten sorbaldarik ematen badaezpada ere‌
Gehien
gustatzen
zitzaien
pertsonai
mitologikoa, TARTALO zen mutikoentzat eta neskentzat lehen esandako MARI edo LAMIAK ere. Tartaloren jolasa, bere barnean zeukan txirristan barneratzea zen eta handik jaistea.
Jolastu eta gero, barneratu ginen berrio Olentzeroren etxera eta han bertan OLENTZEROK BERAK
baino
proiekzio
baten
bitartez istoriotxo bat kontatu aukera
zigun izan
eta zuten
haurrak
eraman
zutenen
eskutitzak
han
sutan
zegoen
lapikoan uzteko. Proiekzioaren teknologia berria erabiltzea oso ona da ere zeren olentzeroa bera beraiei zuzentzen zitzaien hitz egiten eta errealitatean bertan baleude bezala zirudien berarekin zuzen zuzenean ia ia hitz egiten.
Geroago, GALTZAGORRIAK ikusi genituen jolas digital eta taktil batean. Han haurrak saltoka zabiltzaten galtzagorriak hartu behar zituzten atzamarrak bere gainean jarriz, eta jolas kooperatibo moduan, denak batera Galtzagorriak hartzera!!Honelako teknikak hain dinamikoak direnak oso ondo daude klaseko dinamika teorikoekin nahasten baldin badira, oso motibagarriak izateaz gain asko ikasten dute landu beharreko mamia baita.
Mari Domingik ere istoriotxo bat kontatu zien Proiekzio baten bitartez!
Eta gerotxoago Olentzeroren Etxetik irten eta ibilalditxo bati hasiera eman genion: Han Pertsonai Mitologiko ugari ikusi genituen!! Hara non ikusi genuen Sugaar:
Lamiak ere ikusi genituen!! Bi zeuden bata bestearen ondoan errekan!!
Eta azkenik, MARITXU TEILATUKO!! Teilatuaren gainean zegoen, nola ez! Eta begiraleak azaldu zien haurrei haginak lokan dituztenerako hobe dela berari deitu eta jauzitako hagina beste hagin berri bategatik ordezkatzen duela!!
H a i n
Ç
Ondo pasatu zuten han non AURKEZPENETARA jolasten zuten batzuk, gelan baleude bezala, 4 urtekoei aurkezpena egiten!!
PRIMERAN PASATU ZUTEN HAURRAK IZENADUBAN!!! ETA PROEIEKTUAN IKASI ZITUZTEN PERTSONAI MITOLOGIKO UGARI IKUSTEKO AUKERA IZAN ZUTEN HAN!! BATZUK EZ DITUZTE
INOIZ
AHAZTUKO!!
ZE
ONDO
IKSTEN
DEN
METODOLOGIA HONEKIN!! BAI PROIEKTUEN BIDEZ BAITA TEKNOLOGIA BERRIAK ERABITZEAN ERE!!
Egindako proiektu osoa CALAMEO-n igo genuen irakasleok, eta bertan ikusi ahal dira haurren argazkiak 4 urtekoei egindako aurkezpenetan eta baita nire argazkiren bat ere haiekin murgilduta: http://mendibile.blogspot.com.es/2011/12/euskal-mitologia.html