MENDIALDEA IPIko ALDIZKARIA 2019KO AZAROA

Page 1

MENDIALDEA IPI Aldizkaria 2019ko azaroa

Txitak zaintzen. Kaixo lagunak!! Gu 1.zikloko ikasleak gara eta inguruneko liburuak alde batera utzi ditugu “Txiten Proiektuarekin” hasteko. Bat-batean, gure pasalekuan inkubagailua, arrautzak eta ohar bat aurkitu genituen. Pepa oiloa eta Pepon oilarraren eskutitza zen, Japonera oporretan zihoazela esan eta guk beraien arrautzak txitatzeko eskatu ziguten. Orduan arrautzak hartu eta inkubagailuan sartu genituen, 21 egun zaintzen egoteko. Prozesu honetan gauza asko egin eta ikasi ditugu. Adibidez, arrautzen barnealdea linterna batekin ikusi genuen txita barruan zeintzuk zeukaten jakiteko. Gainera supermerkatuko arrautzetatik txitak ezin direla jaio ere ikasi dugu, oilarrak hazia jarri ez diolako. Kolore ezberdinetako oilo eta oilarrak elkartzen badira txitak kolore

Edukiak:  LHko 1.zikloa: Txitak zaintzen  Haur Hezkuntza: Txoko Morea  LHko 1. zikloa: Barnetegia  LHko 4.maila: Egg-drop challenge  LHko 5.maila: Zirkuito elektrikoa  Lhko 6.maila: Robotika  DBHko Janire Martinez: Soy mujer, no sirena.

ere badakigu, kolore ezberdinetako arrautzak daudela, animalia hauen jatorria Indiakoa dela, arrautzetatik txita jaiotzeko beroa, hezetasuna eta buelta ematea behar dutela eta askoz gauza gehiago ere. 12 egun daramagu zain, oraindik 9 falta zaizkigu eta orain txitak jaiotzen direnerako zer jaten duten eta nola zaintzen diren ikasi beharko dugu. Zuek albistea irakurtzen duzuenerako

txitak jaiota egotea espero dugu, bestela galdetu 1. eta 2. mailako ikasleei eta gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Amaitzeko asmakizun bat idatziko dizuegu: “Zer da denok irekitzen dakizuena, baina inork isten ez dakiena?”

LHko 1.ZIKLOA


2.orrialdea

MENDIALDEA IPI Aldizkaria

MAR

TXOKO MOREA HAUR HEZKUNTZAN

IMO

Haur hezkuntzan ere Txoko Morea zabaldu dugu aurten. Hona, noizbehinka, pertsonai edota ipuin batzuk heltzen dira, denon berdintasuna adierazteko eta bultzatzeko asmoz. Hezkidetza txiki txikitatik bultzatzea da gure xedea. Horretarako puntu morea agertu da gela bakoitzean eta horrekin batera kutxa morea gure Txoko Morean. Hortik eguneko sorpresak atera dira.

AK GARA N I D R E B Z E TA BERDINAK E

IND ARR A

EMAKUME

A

MODUA NAHI DUDAN

REA

K


3.orrialdea

BARNETEGIA LH 1.ZIKLOA Maiatzaren 6 eta 7an lehenengo zikloko ikasleak Etxarri Aranatzera joan ginen. Hara iritsi bezain pronto oheak aukeratu genituen eta badakizue zer? Hiru pisuko literak ziren, ia Ioar mendia baino altuagoak. Motxilak utzi eta gero hango begiraleak ezagutu genituen, haiekin jolasak egin genituen eta ondoren bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean mendi buelta izugarria eman genuen goxoki sistrin bat lortzeko, baina izugarri ondo pasa genuen.Zuhaitz erraldoiak ikusi, galtzagorrien herrixka ezagutu, pista jolasa egin, lokatzez bete eta bokadiloa ere jan genuen.

prestatu genituen: linternak, lo zakuak zabaldu, pijamak atera… Afaldu eta gero iluntasunean ezkutaketan ibili ginen linternekin eta beldur piskat pasatzen. Egunari amaiera emateko gure etxean sartu eta barnetegiko gauzarik onena egin genuen: DISKOTEKA ETA MOZORRO DESFILEA!!! Azkenik hurrengo egunean jolas berriak egin, bazkaldu eta Kanpezura bueltatu ginen. Izugarrizko esperientzi aberasgarria izan zen!

“Barnetegiko gauzarik onena

Kanpinera iristerakoan gauerako gauzak

egin genuen: DISKOTEKA ETA MOZORRO DESFILEA!!!”

LHko 1.ZIKLOA

SOY MUJER, NO SIRENA Un espectro apareció y le dijeron que debía ser princesa. Obligaron a la más fiera de las guerreras a bajar la cabeza, a ser más sumisa, porque calladita estaba más guapa. Cambiaron sus pinturas y sus libros por muñecas, que para ella no eran más que trozos de plástico sin vida. Se hizo ángel, pero con velocidad le cortaron las alas y la esposaron

a lo que debía ser. Lo poco que quedaba de ella seguía gritando, pidiendo la libertad que nunca obtendría, hasta que, finalmente, su quebrada voz se apagó. Le quedaban miles de millones de palabras que decir, pero se quedó sin ganas. Entró en una espiral de dolor empujada por la voz que le repetía una y otra vez que no

era suficiente, y que era demasiado. Entonces se dio cuenta de que había nacido para comerse el mundo, pero, finalmente, él se la había comido a ella.

Janire Martínez Domínguez DBH2


4.orrialdea

MENDIALDEA IPI Aldizkaria

EGG-DROP CHALLENGE Martxoan zehar, STEAM proiektu bat egin genuen 4.mailakoek. Zer den STEAM proiektua ez dakizuela? Ba, honetan datza: Lehenengo, irakasleak esan zigun, arrautza bat botako genuela institutuko goiko solairutik. Lortu behar genuena zen arrautzak hegaldiaren ondoren puskatu gabe egotea. Horretarako lehenengo informazioa bilatu genuen, gero diseinua egiteko. Jarraian, behar genuen materiala zerrendatu eta diseinua egin genuen. Ikastetxean ez zegoen materiala, etxetik ekarri genuen eta arrautzarentzako paratxuta prestatu genuen. Dena prest genuelarik, institutura joan ginen eta banaka-banaka, arrautzak jaurti genituen.

Bideoz grabatu genuenez, hurrengo egunean, bideoetatik datuak jaso genituen.

Hau guztiarekin ondorioak atera genituen eta gelakideen artean konparatu genituen.

Zer gertatu den hegaldian, zenbat iraun duen jaurtiketak eta arrautza osorik geratu den ala ez.

LH 4.MAILA


5.orrialdea

ZIRKUITO ELEKTRIKOA Kaixo, 5.mailako ikasleak gara. Aurten elektrizitatearen gaia ikasi dugu eta horretarako zirkuitu elektriko bat martxan jarri dugu maketa ezberdinak eginez. Hona taldeka egindako maketen azalpenak: 1.Taldea

Materialak: -Plastikosko katilua -Sukaldeko paperaren tutua -Tetabrik bat -Nozillako tapa -Aluminio papera -Kartoia -Margo botilaren goiko zatia -Harri txikiak -Plastilina

Urre taldeak itsas-argia egin dugu. Bere kideak Iratxe, Aya, Oier eta Mendia gara. Egindako maketa, ikastolako jaian ikusteko aukera izan zenuten, hain zuzen, maiatzak 18ko erakusketan. Gure maketan, aluminio paperarekin eta tetrabrikarekin portu bat egin dugu. Pixka bat apaintzeko paperezko itsasontziak egin ditugu. Sukaldeko tutuak itsasargiaren enborra egiteko erabili dugu eta plastikozko ontziak itsasargiaren basea egiteko. Margo potearen goiko aldea erabili dugu bonbilaren segurtasuna hobetzeko. Apaintzeko, harri txikitxo batzuk gehitu ditugu. Ez da erraza izan, buru hauste dezente izan ditugu, gehien bat zirkuitua egiteko, saiatu zaitezte!!!

2. Taldea Gure taldea harrigarriak deitzen da, bere kideak Ane, Nagore eta Miren gara. Etxe bat igerilekuarekin eta jardinarekin egin dugu. Etxearen barruan zirkuitu elektrikoa jarri dugu, bi bonbilla leihoetan kokatu daude, bonbillak jartzeko kartoizko tira bat jarri dugu, horrela, bonbillak bertan kokatuta daude. Gainera pila eta etengailu bat etxearen beheko zatian daude. Etengailua ukitzean bi bonbillak pizten dira. Erabili ditugun materialak hauek dira: koloretako plastilina, kartoia, tenperak, zelofana papera kola eta bi makil txiki.

Koloretako plastilina igerilekua eta beste gauza batzuk apaintzeko erabili ditugu. Kartoia etxea eta maketaren basea egiteko erabili dugu. Tenperak etxea eta maketaren basea margotzeko erabili ditugu. Zelofana papera etxeko leihoak estaltzeko eta bonbillaren argia horia ateratzeko erabili dugu. Makilak kartoia eusteko erabili ditugu eta bonbillak ez jausteko. Kola zuria teilatua, etxea eta plastilina itsasteko erabili dugu.

Materialak: Harritxoak -Kola zuria -Zotzak -Koloretako plastilinak -Plazatikozko platera -Legoa -Kartulina berdea -Belkroa -Koloretako margoak -Aluminio papera -Kartoia -Bonbilla -Pila


6.orrialdea

MENDIALDEA IPI Aldizkaria

3. Taldea Gure taldea Mendi deitzen da, bere kideak Jon, June eta Saioa gara. Guk, irla bat egin dugu itsasoaren erdian. Irlaren barruan sumendi bat dago, txalupa motorrarekin, merenderoa eta irla zeharkatzen duen ibai bat ere.

Materialak: -Harritxoak -Kola zuria -Zotzak -Koloretako plastilinak -Plastikozko platera

Gure maketako zirkuitu elektrikoa, horrela antolatu dugu.

-Legoa -Kartulina berdea

-Bonbilla sumendiaren erdian dago eta mahaitxo edo altillo bat jarri diogu argia hobeto ikuzteko, sumendiaren atzetik kablea dago, etengailuari lotuta, gero, etengailutik bi kable ateratzen dira eta kable hoiek pilari lotuta daude, horrek, pilak, argia ematen dio bonbilari eta horrela dsago osatuta gure zirkuitu elektrikoa.

-Etengailuak -Pila -Bonbilla -Jostailuzko autoak -Kola zuria -Kartulina -Lego

-Koloretako margoak -Aluminio papera -Kartoia -Bonbilla -Pila -Kableak

4.Taldea

Materiala: -Kartoizko bi kutxa

-Belkroa

-Itsasteko txikleak -Kableak -Txotxak -Papera -Aluminio papera -Margoa -Plastilina -Harri txikiak

Gu hegan bizirik taldea gara, partaideak: Iraia, Oihane eta Iman gara. Gure maketa aireportu bat da eta hainbat gauza daude: hegaldia hasteko eta amaitzeko pista dago, itxaroteko sala, kontrol dorrea eta aparkaleku bat daukagu gure maketan. Bonbilla kontrol dorrean jarri dugu, etengailua

5. Taldea Gure taldea MONSTIER da, Hugo, Iker eta Mohammed gara. Guk robot bat egin dugu. Robotak buru oso polita du eta besoak oso modernoak dira, ez ditu hankarik ezta eskurik. Buruan bi antena ditu pajitekin eginda. Eta tapoiez egindako belarriak ditu. Bere begia bonbila bat da eta etengailua ematean piztu egiten da. Gorputza tetrabrik bat da eta gris kolorearekin margotuta dago.

LH 5.MAILA

Materialak: 

Kartoizko kajak

Pajitak

Bi taipoi

Paperaren kartoia

Margo plateatuta

Klableak

Pila

Bonbila

Pizgailua

Zelo

Pegamentua

Kola zuria.


7.orrialdea

ROBOTIKA Hirugarren hiruhilabete honetan gelan, robotika landu dugu. Robotak egiteko WEDO LEGOko materiala erabili dugu eta programatzeko Scratch 1.4 erabili dugu. Jarraian, bikote bakoitzak azalduko dugu KROKODILOA

TXUTAGOL ETA TXALUPA

BUILA

Gu krokodilo egin dugu. Krokodilo robota amaitu genuenean ordenagailu berdeak hartu genituen eta programatzen hasi ginen. Orduan, konturatu ginen krokodiloa ez zebilela. Berriro berregin behar izan genuen robota. Scratchen maketaren animazioa egin dugu eta Krokodrilo irudia ez genuenez aurkitzen animazioan marrazo bat ageri da. Animazioan marrazoak untxi bati jarraitzen dio eta untxia gelditzerakoan, marrazoak untxia jaten du.Pertsonaiei bokadiloak ipini dizkiogu eta idatzita azaltzen dena gure ahotsez grabatu dugu.

Gu, bi maketa egin ditugu, itsasontzia eta txutagol izenekoak. Txutagol oso azkar egin genuen, horregatik, gure irakasleak beste maketa bat egiteko ezan zigun eta txalupa egitea aukeratu genuen. Bukatu genuenean, saiatu ginen txutagol Scracth-en programatzen baina, txutagol bira egitean kableak lotzen ziren eta azkenean utzi genuen. Hurrengo klasean txalupa programatzen hasi ginen eta oso errez egin genuen. Pena izan da ordenagailu berdeak ez dabiltzala batere ongi eta lana asko zaildu zaigu bat batean itzaltzen zirelako.

Gu,“buila�izeneko robota bat egin dugu.

Eihar eta Andrea

Mikel eta Ibai.

Alba eta Irune

Robot honek ikuskizun baten publikoa irudikatu nahi du. Publikoz egiten duten bi pertsonek (legoz eginda) legozko plataforma gris batean daude, bertan konektore bat jarri dugu eta hari konektatuta motor bat ipini dugu. Gero, figurak egin ditugu. Azkenik, konektorea ordenagailu batean konektatu dugu eta Scratch programarekin programatu dugu. Robotak duen funtzionamendua da distantzia sentsoreari zerbait hurbilduz gero bi pertsona horiek, buila eginez, gora, behera eta biraka hasten direla.

ERRALDOIA Gure robotak Erraldoia izena du eta bikoteka egin dugu. Erraldoia ez da robota sinple bat, eraldoia garabi bati lotuta dago eta ordenagailuan botoi bat sakatuz gero garabia gora edo behera ibili daiteke. Garabia mugitzen denez, erraldoia ere berarekin mugitzen da. Mugimendua motor bati esker lortzen da. Horrez gain, maketa honek arazo asko sortu dizkigu egiteko orduan : ordenagailuarekin, motorrarekin, pieza faltarekin‌ Baina azkenean, dena ondo atera eta lortu egin dugu. Orain, robota Scratchekin programatzen ari gara eta kontuan izan da erabiltzen ari garen Scratch oso zaharra dela eta ez dakigu oso ondo erabiltzen. Espero dugu eskola egunean etortzea gertuagotik ikusteko eta probatzeko. Oinatz eta Alazne.

ATEZAINA

TXIMINOA

Guri, atezaina tokatu zaigu. Atezaina hau egiteko lehenik, motorra, sentsorea eta konektorea plataforma handi batean jarri ditugu. Ondoren, distantzia sentsorearen aurrean jarri dugu barra birakaria bati lotuta, horrela sentsorea baloia detektatzen duenean atezaina mugituko da. Barra birakaria, motorrera lotuta dago. Scratch 1.4-rekin programatu dugu.

Guri tximino robota egitea tokatu zaigu. Tximino honek besoak mugitzen ditu goraka eta beheraka.

Ez zaigu denbora asko eraman eraikitzen, baina zaila izan da tokatu zitzaigun ordenagailua ez zebilelako ondo. Oso ondo pasatu dugu proiektu honekin. Gorka eta Aitor

Programatzea oso erraza eta interesgarria izan da. Scratchen bidez motorra martxan jartzen da tximinoa besoak mugitzeko, bitartean, pantailan tximino bat agertzen da alde batera eta bestera mugitzen. Oso proiektu polita izan da eta hurbildik ikusteko eskolako festara etortzera gonbidatzen zaituztegu. Seth eta Jandry LEHOIA Guri, robotikan lehoi bat egitea tokatu zaigu. Lehoi honek egiten duena aurreko hankak altxatzea da. Scratch-en bidez programatu dugu eta zailtasun handiena, lehoiaren mugimendua programatzean izan dugu, asko kostatu zaigulako. Lehoia hainbat aldiz desmuntatu zaigu baina, azkenean ondo moldatu gara. Aurten robotika egiten dugun lehenengo aldia da eta egia esan asko gustatu zaigu. Aroa eta Hafsa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.