BIKOTEKA IDAZTEN IRITZI TESTUAK 16-17

Page 1

Kanpezuko igerilekuak Kanpezuko igerilekuen bazkideak gara. Udan beroa egiten duelako, eta igerilekuan ondo pasatzen dugulako. Gainera igeri egiten ikasi dugu Kanpezuko igerilekuan, askotan joaten garelako. Ondo iruditzen zaigu euria egiten duenean sartu ahal garelako. Baina, ez daude txirristak eta igerilekua ez da oso handia. Baita ere, ondo iruditzen zaigu udan pertsona asko etortzen direlako. Azkenik, estalita egotea nahiago genuke.

MARIYA, ASIR.A ETA UNAI


Bernedoko igerilekuak Bernedoko igerilekuetako bazkideak gara urtero. Bazkide egiteak 20 euro kostatzen du, eta egun baterako txikiek 3 euro eta handiek 5 euro ordaindu behar dute. Horregatik bazkide egitea pena merezi du, merkeago ateratzen delako. Gainera, bazkideak gara ez zaigulako hondartza gustatzen, eta oso gustura gaude belarrean etzanda lagunekin. Bernedoko igerilekuak oso politak dira eta bista oso onak dituzte. Baina 3 txirrista, jakuzzi bat eta beste igerileku bat egotea nahiko genuke. Gainera igerilekuetako ura beroago egotea gustuko izango genuke. Bernedoko igerilekuetan oso ondo pasatzen dugu lagunekin.

Jon eta Hugo.


Kanpezuko igerilekuak Gu Kanpezuko igerilekuko bazkideak ez gara. Guri ez digu nagikeria ematen igeri egitea, ni, Aimar, Ulibarriko igerilekuetara joaten naizelako eta Irati, Bernedoko igerilekuetara joaten delako. Ni, Ulibarriko igerilekutara joaten naiz gertuagoa dagoelako nire herritik, eta Irati berriz, Bernedoko igerilekuetara joaten da gertuago dagoelako. Neguan itxita daudenez, ezin gara joan. Kanpezuko igerilekuak ondo daude baina “txorroak�ez zait gustatzen mina egiten dutelako.

Aimar eta Irati


KANPEZUKO IGERILEKUAK Ni, Kanpezuko igerilekuen bazkidea egin naiz, hondartza ez dudalako gogoko. Gainera, igerilekuetan ura hondartzakoa bezalakoa da eta ondo dago hemen igerilekuak egotea, Gasteizera beti ez joateko. Igerilekuak ondo daude, baina gure ustez, txirrista bat jarri behar dute. Horregatik, handiagoak izan behar dira eta estali behar dute neguan; Urte osoan egon behar dira igerilekuak. Igerilekuan ura beroagoa egon behar da eta dutxak ere bai. Lur saila handiagoa izan behar da jende gehiago etortzeko eta umeak askoz gehiago jolasteko. Tabernetan gozoki gehiago egon behar dira.

Kanpezuko igerilekuak Asier eta Vittor


Kanpezuko Igerilekuak Guk bazkide izan nahi dugu, ez egoteko denbora guztian 3euro ordaintzen. Horregatik pentsatzen dugu bonoa atera behar dela. Gainera, bonoa izanda, atarikoak ezagutzen zaitu eta ateratzen zarenean ez dizu ezer esaten. Igerilekuak, orokorrean ondo daude baina guk lau gauza aldatuko genituzke. Lehena, pistina handia luzeagoa egitea, ondoren, itzal gehiago egotea. Laugarren, txirrista jartzea eta azkenik, kexak ez egoteko, erreserba egingo beharko zen erabiltzeko.

Khalid eta Maialen


IGERILEKUA Gu herri honetako biztanleak garelako eta udan bero handia egiten duelako egin gara igerilekuetako bazkideak. Nagusien bonoak 40 euro balio du, eta umeenak 25 euro balio du. Guretzako, nahiko ondo dago prezioa. Kanpezuko igerilekuari hau falta zaio: tranpolina, olatuen makina, water poloren porteriak eta baloiak. Gainera, beste igerileku bat amonek guri saltoak egiten uzteko beharko genuke. Azkenik, igerileku estali bat nahiko genuke neguan ere sartzeko.

Hau da Kanpezuko igerilekua

Guk, horrelakoa nahi dugu Malika eta Aiuri


Kanpezuko igerilekuak

Kanpezuko

igerilekuak

oso

ondo

daude.

Gainera,

udan

freskatzeko bikainak dira. Ni horregatik apuntatu nintzen igerilekura. Dena oso garbi dago, eta eguzkia hartzeko leku asko dago. Gainera, instalazioak oso ondo daude eta soroslea dago. Umeentzako gozokidenda

eta

helduentzako

taberna

egoteaz

aparte,

haur

txikientzako igerilekua ere badago. Nire uztez, orokorrean, Kanpezuko igerilekuak oso ondo daude. Maika eta Ionut


KANPEZUKO IGERILEKUAK Gu, Kanpezuko igeri lekuko bazkideak egin gara, udan lagunekin egoteko, ondo pasatzeko, udako beroa kentzeko eta kirola egiteko. Udan bero asko egiten duenez, oso ondo dago igeri lekura joatea pixka bat freskatzeko. Lagunekin elkartu, jolastu eta igeri egin dezakezu, eta horrela kirol asko egiten da. Kanpezuko igeri lekua oso ondo dago. Gainera, taberna bat eta gozoki denda bat dauka. Baina, igeri lekua estaliko balute, hobeto egongo zen. Horrela neguan ere, igerilekuan bainatu ahal izango ginen.

Ander eta Sara


KANPEZUKO IGERILEKUA Ni, igeri egiteagatik joaten naiz Kanpezuko igerilekura. Lagunekin egotea eta urpean egitea gogoko dudanez, sarritan joaten naiz igeriekura. Igerilekura joatea itsasora joatea baino errazagoa da, urbilago dagoelako. Udan bero handia egiten duenez eta ura hotza egon arren, ez dago beste zer eginik bainatzea baino. Bestalde, hobetzeko gauzak ere baditu, ibai bat eta kolunpioak egotea ez legoke gaizki, izan ere, horrela dibertigarriagoak izango ziren.

Taisia eta Izaskun


Kanpezuko igerilekuak Ni, uda osoan zehar sarrerak ez erosten egoteagatik egin nintzen Kanpezuko igerilekuaren bazkide. Gainera, ez dago beste igerilekurik hamabi kilometrotan. Hala ere, igerilekuaren komun eta dutxek, hobetzeko asko dute. Dutxak ur bero kantitate bat besterik ez dute eta amaitzen denean, hotzarekin dutxatu behar gara. Komunak, beti oso zikinak daude eta nazka ematen du barrura sartzeak. Gainera, neguan ezin da igerilekua erabili eta horregatik ere, ondo egongo litzateke igerilekua estaltzea.

Janire Martinez / Oihan Unzaga


Kanpezuko igerilekuen iritzia Ni, Kanpezuko igerilekura joaten naiz igeri egiteko eta lagunekin jolasteko. Askotan, etxean aspertzen nintzen eta orduan, igerilekuetara joaten hasi nintzen ondo pasatzeko. Horregatik, abonua atera nuen eta orain urte guztietan ateratzen dut. Bertan, igerilekuan, nire lagunekin elkartzen naiz eta jolas ezberdinetara jolasten dugu. Nire uztez, Kanpezuko igerilekuen instalazioak oso onak dira zerbitzu asko daudelako: taberna, medikua, goxokidenda ‌ Edo gauza asko egin daitezkeelako: eguzkia hartu, bainatu, kartetara jolastu‌ Hala ere, igerilekuei teilatu bat jarri behar zaiola uste dut, neguan joan ahal izateko.

Unax eta Naroa.


KANPEZUKO IGERI LEKUA Igerilekuaren bazkidea egin naiz, igeri egitea asko gustatzen zaidalako. Gustokoa dut igerilekura joatea lagunekin egoteko, ondo pasatzeko, kirol bat praktikatzeko eta ondo sentitzeko. Nahiz eta hondartza maite, Kanpezuko igerilekua asko gustatzen zait. Udan hor oso ondo pasatzen dugu,baina gauza asko behar dituela pentsatzatzen dugu: txirristak hortik botatzeko, neguan ere irekita egotea eta dohanik izatea .

Bilyana eta Latifa


KANPEZUKO IGERILEKUAK Ni, Kanpezuko igerilekuen bazkide egin nintzen, nire herritik oso gertu dagoelako. Udan eguraldi ona egiten du eta hara joaten naiz, Gazteizera joan ez izateko. Egunak oso luze eta berotsuak dira, hortaz, freskatzea komeni da. Bestalde, neguan, igerilekuak itxita egoten dira hotz asko egiten duelako. Igerilekuak oso ondo daudela iruditzen zait, lagunak egiten ditudalako, nire lagunekin polikiroldegira futbolera jolastera joaten naizelako eta uretan zipriztindu egiten garelako. Mendialdeko biztanle gehienak, hara joaten dira eta hobeto legoke, handiagoa izatea, jolasteko leku gehiago izango genukeelako. Gauza batzuk gehiago ere gehitzea ondo legoke, adibidez, kulunkak edo tranpolin bat egotea. Niri, igerilekua hondartza baino gehiago gustatzen zait, baina, orokorrean oso ondo dagoela uste dut.

Amaiur eta Ametz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.