Igel batek lehoi bat jan du Asian Atzo gauean igel batek lehoi bat jan zuen gose asko zeukalako. Mundu osoa oso harrituta geratu da albisteagatik. Igelak lehoia jan zuen Asiako zoologikoan (“Khao Kheo�) . ikusi dutenek esaten dute igelak 12 metroko aho bat ireki zuela, igela oso malgua zelako. Igelak lehoia jan zuen momentua, grabatuta dago bijilantziako kamarekin. Igelak lehoia jan ondoren, zaintzako mutilak telebistako kate bati deitu zion eta diru asko ordaindu zioten albisteagatik. Igelak 14cm neurtzen zuen, urdina eta zuria zen. Gainera, ez zen pozointsua, igel normal bat zen. Eta igelaren izena basamortuko euria zen. Lehoia oso nekatuta zegoen, denbora asko janaria bilatzen egon zelako. Igela 3 hilabete egon zen jan gabe eta horregatik, lehoia jan zuen. Igela hil dute jakiteko nola ireki zuen ahoa. Baina igela aztertzen zeuden bitartean Sida sendatzeko formula bat aurkitu zuten,oso garestia izango da. Alba eta Jandry
Atzo arratsaldean marrazo batek hamalau urteko mutil bat jan zuen Donostiako hondartzan. Mutila hondartzan zebilen eta marrazoak arrastaka eraman zuen. Ito ondoren, jan zuen eta hortik aurrera ez zen ezer ageri. J.S.P-k egun horretan hondartzara joatea erabaki zuen, bero asko egiten zuelako eta errefreskatzeko asmoarekin. Jendearen arabera, hau baloiarekin jolasten zebilen. Batbatean, mutilak bere ezkerreko hankan zerbait nabaritu zuen. Atzera begiratu zuenerako uretan zegoen eta oihuka hasi zen. Gainera, 00:30-etan mutila oraindik ez zen etxera bueltatu. Orduan, gurasoak oso kezkatuta, 112-ra deitu zuten. Ertzaintzak ahalegin guztia egin zuen gorpua aurkitzeko, eta egun osoa bilatzen egon ondoren, lanari utzi zioten itxaropena galduta. Orduan, ez dute gehiago bilatuko.
Hafsa eta Malika
FURGONETA BATEK 13 HILDAKO ETA 100 ZAURITUAK UTZI DITU BARTZELONAKO RAMBLETAN. Abuztuaren 17an arratsaldeko bostak hamar gutxitan abiadura handiarekin furgoneta bat agertu zen jendea harrapatzeko asmoz. 2017ko abuztuaren 17an, Bartzelonan, jende asko ibiltzen den kale batean Rambletan, furgoneta txuri bat agertu zen jendea harrapatzeko asmoz. Errepidetik atera eta espaloira abiatu zen han zeuden pertsona guztiak harrapatzen. Segundo batean han zegoen jendea korrika hasi zen norabiderik gabe furgoneta saihesteko nahian. Kale horretako biztanleek, beraien etxeetatik ikusita, poliziari deitu zioten gertatutakoa kontatzeko. Polizia, berehala ailegatu zen eta furgoneta txuri hori geldiarazten saiatu zen. Furgoneta horretan, lau persona zeuden eta horietako batek ihes egin zuen. Beste biak, atxilotuak izan ziren. Arratsalde horretan, Ranbletan izandako kalteak oso larriak izan ziren; 13 hildako eta 100 zauritu inguru egon ziren. Hildako eta zaurituen familiak oso kezkaturik zeuden eta baita gainontzeko guztiak ere. Mundu osoan iragarri zen egun horretan gertatu zena. Lau terrorista izan ziren atentatu honen autoreak. Bartzelonako alkateak neurriak hartuko zituela esan zuen, horrelako gertaera gerta ez dadin. Enaitz eta Seth
Valentzian banku bat atrakatu dute, lapurrek 2.000.000â‚Ź lapurtu egin dituzte. -------------------------Lapurreta urtarrilaren 10an izan zen, herri batean. Zazpi pertsona hil zituzten. Bankua atrakatu zutenak, hiru gizon izan ziren. ----------------------------------Lapurreta hau hiru gizonek egin zuten hemeretzi, hogei eta bi eta hogei eta bost urtekoak ziren. Lapurrek aurpegia estalita zuten. Gainera, kristala beltzak zituen furgoneta
batean etorri ziren, eta su armekin Valentziako herriko bankua atrakatu zuten. Bankuko arduradunen hitzetan, lapurreta oso azkar pasatu zen eta hiru gizonek 2.000.000â‚Ź lapurtu zituzten. Polizia etortzerakoan, lapur guztiek ihes egin zuten baina, askoz beranduago lapur bat harrapatu zuten. Harrapatu zutenari Zaragozako pisu batean aurkitu zuten (hogeita bi urtekoa). Poliziak ahalegin asko egiten ari dira falta direnak atxilotzeko, baina, oraindik ez dute lortu. ----------------------------------
Mikel eta Khalid
KALIFORNIAKO UHOLDEEN ONDORIOZ, 13 PERTSONA HIL ETA 25 ZAURITU DIRA. Kaliforniako lokatzezko uholdeak jende asko harrapatu ditu eta oso handia izan da. Kalifornian, joan den larunbatean uholde bat egon zen eta aurreko suteak eragindako kalteen ondorioz (zuhaitzik ez zeuden bizirik), lokatzeko lur jauzi handiak egon ziren. Hau dela eta, 13 pertsona hil eta 25 zauritu ziren. Naiz eta bertan prestatuta egon uholderako, hau ez zuten uste egongo zenik, izan ere, bere jatorria sute oso handi bat izan zen. Sutea udazkenean gertatu zen ekaitz baten ondorioz. Gero, uholdea lokatzezko likido bihurtu zen. Horren eraginez, dena lokatz ibaiak bihurtu ziren. Pertsona batzuk beraien etxetik alde egin zuten zeren etxe guztiak apurtuta eta suntsituta geratu ziren. Hemendik aurrera agintariek lurraldearen erabilera berrikusi egin behar dituzte. Adibidez: ibaiak ondo garbitzea eta ondo zaintzea.
Eihar eta Aroa
Loteria irabazleak saria ospatzen dute. Errege egunean jende askok saria ospatu du kalean. Urtarrilaren 6an, errege egunean, goizeko 11:00etan Ildefontsoko umeak 1889 zenbakia atera du eta zenbaki hori saritua izan da. Gasteizen, Bilbon, Sevillan, Madrilen eta Cadizen loteria tokatu da. Jendea enteratu denean dendetara joan da ospatzera txanpainarekin. Oso pozik, diru horrekin etxe berria erosi, oporretan joan eta kotxe berria erosiko dutela esan dute.
Fatima eta Jon
Mutil bat hil da ZuĂąigan bere autoa bidetik irten eta beste biren ahurka talka egiteagatik. Aitonak 3 egun pasa ditu koman eta beste bikotea onik irten da. Atzo, 2017ko abenduaren 26an, 27 urteko gizon bat hil da auto istripu batean, bere autoa bidetik irten eta beste biren aurka talka egin du mugikorra begiratzen zegoelako. ZuĂąigako istripuan, beste bi autok parte hartu zuten. Auto batean bikote bat zihoan baina zorionez ez zitzaien ezer gertatu, bakarrik susto handia eduki zuten. Beste autoari berriz, istripuak kalte larriak egin zizkion. Barruan aitona bat zegoen, eta koman gelditu zen hiru egunez buruan kolpe handi bat eman zuelako. Hori gertatu ondoren, suhiltzaileak, anbulantzia eta ertzaintza joan ziren dena konpontzera eta ertzainak hildakoaren familiarengana joan ziren guztia kontatzera. Aitonari ospitalera eraman zioten eta bikoteari beraien etxera. 80 urteko gizona berreskuratzen ari da buruko kolpeetaz. Beste bikotea jada ongi dago eta sustoa ahazten hari dira eta orain lasaiago daude.
IRUNE eta AIURI
SUTE BAT EGON DA GASTEIZKO IKASTOLAN Ikastola erre egin da, baina inor ez da hil. Gasteizko ikastolan, asteazkenean 15:00-etan sukaldea erre egin zen eta 112-ra deitu zuten. Horregatik, ume guztiok korrika joan ziren kanpora, eta suhiltzaileak etorri ziren. Umeak eta irakasleak asko larritu ziren, baina ez zen ezer gertatu, izan ere, denak ondo irten ziren. Sukaldariak sukaldatzen ari ziren bitartean, zartagin batek sua hartu eta ondorioz, pertsianak ere erre egin ziren. Alarma jo bezain pronto, ume eta irakasle guztiak kanpora atera ziren. Sukaldariek 112-ra deitu zuten, suhiltzaileak etorri ziren eta azkar azkar sua itzali zuten. Baina, hamar urteko mutil bat, ikastola barruan arrapatua geratu zen. Orduan, suhiltzaile batek ikusi eta erreskatatu egin zuen. Sua itzali zuten eta hamar egunez inor ez zen ikastolara joan . Bueltatu eta gero, ikasleak eta irakasleak ikastola berri bat eraiki zutela ikusi zuten eta oso pozik jarri ziren.
Andrea eta Bilyana
Gizon bat teilatu batetik erori da Kanpezun. Saihetsak apurtu ditu, baina, kotxe bati esker, ez da hil. Atzo, gizon bat teilatu batetik jauzi zen, eta kotxe baten gainera erori eta gero, saihetsak apurtu zituen. Kotxeari ezker ez zen hil. Gainera, ez zeukan arnesik, horregatik teilatutik jauzi zen. 2017ko Ekainaren 21ean, Santa Gurutze Kanpezun (Araban, Euskal Herrian) gizon bat teilatu bat konpontzen zegoen eta batbatean, teilatua apurtu zen. Orduan, gizona teilatutik erori eta kotxe baten gainean jauzi zen. Saihetsak eta orkatila bakarrik apurtu zituen. Oraindik,
ospitalean dago eta 2 hilabete barru, etxera itzulikon dela esaten dute . Hemendik aurrera, berdina ez gertatzeko arnesa eramango dutela eta ertzaina mendialdeko obrak guztiak zainduko dutela esan dute. Asier A. eta Alazne
GIZON BAT GORBEIA MENDIAN GALDU DA Gizonak hemeretzi urtu ditu eta oraindik ez da aurkitu. Abenduaren hogeita hamarrean galdu zen. Jon Barcenas, 19 urteko mutila, bere bi lagunekin Gorbeia mendira joan ziren tontorrera iristeko asmoarekin. Baina mutila mendi erdian gelditu zen gaizki sentitzen ari zelako eta kotxera joatea erabaki zuen. Lagunek bidea segi egin zuten eta tontorrera iritsi zirenean buelta eman zuten. Kotxera ailegatu zirenean laguna ez zegoen. Hauen arabera, 112 telefonora deitu zuten eta ordu bat eta gero ertzainak eta anbulantzia agertu ziren. Gainera ertzainek adierazi digute mutilaren kartera urtegi ondoan aurkitu dutela. Ondorioz sumatzen da hortik gertu dagoela eta oraindik gorpua ez dutela aurkitu.
Asier L. eta Aitor