Biografiak

Page 1

Juan Martinez de Irujo Juan Martinez de Irujo (1981eko azaroaren 4a, Ibero, Nafarroa Garaia) esku pilotako profesionala da. 1,86 metro luze da eta 84kg pisatzen du. 35 urte ditu eta aurrelari bezala jokatzen du eta Aimar Olaizolarekin batera, lehiaketa nagusietako txapelketa irabazi zuen. 2013- ko Ekainaren 6-an partiduak jokatzen hasi zen. Lehen partidua, Xalaren aurka jokatu zuen eta bigarrena Olaizola II-ren aurka, Atano pilotalekuan. Bestalde, 2016-an pilotara jolasten zebilenean, bihotzeko gaitz bat etorri zitzaion eta ondorioz, aldi baterako baja hartu zuen, oso egoera txarrean aurkitzen zelako, 18 urte jolastu gabe geratu zen, ezkerreko eskua apurtu egin zuelako. 2014-an bera izan zen gehien nabarmendu zena, bai bikote eta baita banakako esku pilotatik ere. Sari hoberenak eta garaikur asko jaso ditu. Gaur egun ez da pilotari profesionala, baina, pilotari ona bai.

Amaiur eta Ametz


RUBIUS Rubius, Ruben Doblas Gurbensen deitzen da eta youtuberra da. 1910 eko otsailaren 3an Malaga hirian jaio zen, baina ondoren Norbegiara joan zen bizitzera. Han bizi izan zen hainbat denbora, baina gero, Espainiara bueltatu zen. Gure pertsonaia, Espainiako youtuberrik ospetsuenetariko bat da. 2000eko apirilaren 3an, bere lehenengo bideoa egin zuen. 2013an, “Urrezko botoia” saria irabazi zuen, 10 milioi harpidedun izateagatik. Gainera, 2015ean, bere lehenengo entrebista izan zuen telebistako programa batean. Azkenik, 2016ean urteko youtuberra izendatu zuten. 2016an, “Play awars”-en, youtuber ospetsuena izendatu zuten. Gaur egun, bideoak egiten jarraitzen du.

ASIER.A ETA MARIYA


Ioannis Bourousis Ioannis Bourousis Karditsa (Grezian), 1983ko azaroaren 17an jaio zen eta orain, 32 urte ditu. 2,15 m luze da eta 122kg pisatzen ditu. Gaur egun, Panathinaikos taldean jolasten du. Pibot posizioan jolasten du oso altua delako eta esku handia duelako.2001. urtean AEK Atenas taldearekin debutatu zuen (18 urterekin). 2005 urtean, Bartzelonak fitxatu zion eta ondoren, 2013 urtean, Real Madrilek, baina, bere maila asko jaitsi zen. 2015urtea aldiz, Saski Baskoniak fitxatu zion eta bere nibela asko igo zen berriz ere. Bere karrerako sari nagusienak Real Madrid taldearekin irabazi ditu. 2013. urtean EspaĂąako Superkopa eta 2014. urtean ACB liga eta Euroliga.


ALBA REIG Alba Reig Gilabert Alicanten jaio zen, 1992ko maiatzaren 5ean. 52k pisatzen du, eta 1.65m neurtzen du. Begi marroiak, ile luzea eta kaliforniar xerlak ditu. Oso alaia da eta beti irribarre bat du ahoan. 2004an, gitarra jotzen hasi zen.Txikia zenetik, zenbait musika lehiaketetan parte hartu zuen eta 2005ean, kantu ikastegi batean hasi zen. Geroago,2007an telebistako saio batzuetan parte hartu zuen, horietako bat “ Veo Veo“ zen. 2010en musika utzi zuen. Beranduago, 2011an, kasting bat egingo zutela ohartarazi zioten, eta lortu zuenean, taldeari izen bat jarri zioten, Sweet California izenekoa. Honen ondorioz, 2013an, bere lehen kanta sortu zuen. Bukatzeko, musikaz aparte, afizio gehiago ditu: irakurtzea, naturako gauzak behatzea, txakurrekin egotea‌ Gaur egun, 23 urte izanda, abeslaria izaten jarraitzen du Sweet California taldean.

IZASKUN ETA TAISIA


ARIANA GRANDE Ariana Grande Butera (1993ko ekainaren 26, Boca Rato, Florida,USA) 1,53 metro garai da eta 41 kg pisatzen ditu. Ariana Grande izenez ezaguna, abeslaria famatua da Estatu Batuetan eta munduko herri askotan. Polita eta argala da.Oso ondo abesten du, eta aktoresa da. Bere lehen lana bere haurtzaroan izan zen,humeentzako ”Fort Laurdeldale” antzerkian. 2009an, “Victorious” telesailean parte hartu zuen, eta telesail honek, oso famatua egin zion. 2010ean, “Cuba Libre” musikalean “Miriam” interpretatu zuen. Bere lehen abestia “Put Your Hearts” izan zen. 2013. urtean, 2 sari irabazi zituen “America Music”-en eta 2014 urtean, beste sari bat “Bambi” abestiagatik .

Latifa eta Bilyana


Lionel Messi Lionel Andres Messi Cuccitini ( Rosario, Argentina,1987ko ekainaren 24a), 29 urte ditu. 1,69 metro garai da, eta 67kg pisatzen duen futbolari honen kokapen oikoena, aurrelaria da. Messik bost urte zituenean, Abanderado Grandiolara joan zen (Rosarioko hegoaldean), eta han, bere etxetik gertu, bere futbol taldea zegoen. 2000. urteko abuztuan, 12 urteekin, Buenos Airesera joan zen Ribel platera jolastera, baina, ez izan zuen kontraturik lortu. Urte berdinean, Bartzelonara iritzi zen eta hortik aurrera, jolasten jarraitu zuen. Gaur egun, Bartzelonan jolasten du eta 120.000.000 miloi balio du fitxatzeko.

Khalid eta Maialen


El rubius Ruben Doblas Gundersen “El Rubius”(1990ko otsailaren 13a Malaga), 1’90 metro garai da eta 76 kilo pisatzen ditu.Youtuben “elrubius” deitzen da,bere lagunak horrela deitzen ziotelako eta berak ere, gustuko zuelako. Oso ona da bideo jokoetan, eta ordenagailuekin baita.3D moderatua ikasi zuen eta horretan lan egin zuen.Horren ondoren, 2006an, bere lehenengo bideoa igo zuen. 2013. urtean gutxi gorabehera, famatua egin zen. Bestalde, modeloa izan, 3 liburu idatzi eta 5 abesti ere egin ditu.Orain youtuber oso famatua denez, 2400€ irabazten ditu bideo bat igotzen duenean. Bere sariak hauek dira: 2013an “Urrezko botoia” irabazi zuen,2015. urtean “Diamantezko botoia” eta 2016an, urteko youtuberra izendatu zuten. Horrela jarraituko duela esaten du.

Maika eta Ionut


AYMERIC LAPORTE Aymeric Laporte (Agen, 1994ko maiatzaren 27an) eta Frantziar futbolaria da. Agenen jaio bazen ere, 4 urtekin familiarekin Baionara joan zen bizitzera. Hamabost urte arte Frantzian bizi izan zen. Futbolari ospetsu hau Aviron Baiona futbol taldean harrobian hezia izan zen. 2009an Laporte, Bilbora etorri zen torneo bat jokatzera. Orduan, oso ona zela ikusi zuten eta ondorioz Athleticen jokatzeko eskaintza bat egin zioten. Azkenean onartu zuen. 2014ko ekainaren 6an, kontratua hirugarrenez berritu zuen. Bukatzeko, 2015ean FC Bartzelona Laporteren atzetik ibili omen zen bana azkenean Athleticek fitxatu zuen. Gaur egun Athleticen jarraitzen du.

MALIKA ETA AIURI


Harrison Ford Harrison Ford (Chicago, U.S.A., 1942ko uztailaren 13a),1,5 m garai da eta 99 kg pisatzen ditu. Estatu batuar zinema eta telebista aktore famatua da. Lehen hezkuntza, Graeme Stewart izeneko eskolan egin zuen bere ahizparekin batera.1956ean, East Maine Township High School institutuan onartu zuten,baina, bere gurasoen erabakiz, graduatu ostean institutua utzi behar izan zuen Ripon College unibertsitatean ingeles literatura eta filosofia ikasteko. Unibertsitatean arotza izan zen, azken urtean aktorea izan nahi zuela erabaki zuen arte.Aktore ezaguna izaten hasi zen 1976eko Star Warsen jatorrizko trilogiarekin. Bestalde, urte berdinean telebista paper ezberdinak ere egin zituen. 1981ean arrakasta handiagoa lortu zuen lehenengoz arotz abentura zale (Indiana Jones) baten papera eginez.Arrez gero, hurrengo zortzi urteetan, beste hiru alditan egingo zuen paper berbera. 1992an, izar bat jarri zioten Hollywoodeko famatuen ibilbidean eta 1996ean, Saturn saria irabazi zuen bere aktore karrerarengatik. Gaur egun, pelikula berriren bat entseatzen egongo da ezkutuan gu berriro txunditzeko.

Oihan eta Janire


Neymar Neymar da Silva Santos Junior,Neymar izenez ezaguna,Brasilen jaio zen 1991aren otsailaren 5ean. Futbolari oso ezaguna da, 1,74m neurtzen ditu eta 68kg pisatzen ditu. Bere oraingo taldea, F.B Barcelona Liga Santander España da,eta Brasilekin, nazio arteko jokaldiak jokatzen ditu. 2011. urtean, Neymarrek, “Puskas” saria irabazi zuen, baita, “Paolista” kanpeonatoan jokalari gazte onenaren saria ere.18 urteekin (2010 urtean), kolpekari hoberenaren kopa lortu zuen Brasilen, hamaika gol sartu ondoren. Azkenik, 2011urtean, Mundialeko kopan, “brontzezko baloia” irabazi zuen. 2012an, Sportspro aldizkarian, munduko atleta onena izendatu zuten, eta 2016an, Rio olinpiadetan Brasileko selekzioarekin “Sub-23 urrezko domina” irabazi zuen.

Sara eta Ander


Sonia Gomez Sonia Gomez Gonzalez, 1991ko uztailaren 28an jaio zen Sevillan. Bere lanbidea abeslaria izatea da. 50 kilo pisatzen duen eta 1,70-eko altuera duen neska hau, “Sweet California” musika taldeko kidea da. 2009. urtean “West Side Story” musikala irudikatu zuen Sevillan. Hortik aurrera, ikuskizunen mundua gustatzen zitzaiola ikusi zuen. Orduan, gitarra jotzen eta abestiak bakarrik sortzen hasi zen. 2011 urtean “Nocilla”-ren iragarkia egin zuen David Bisbalekin. 2017. urtean, txapelketa baten finalerdira iritsi zen eta Chenoarekin abestu ahal izan zuen. “Sweet California” taldera gehitu zen 2013 urteko uztailaren 23an . Bere sarietako bat, “Urrezko diskoa” da, 2013an Sweet California taldearekin lortutakoa.

Naroa eta Unax


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.