JOLASAREN IZENA:
ELKARGUNEA.
ITURRIA: Nire lagun batek azaldu zidan. HELBURUA: Beste jokalari guztiak harrapatzea. ADINA: 5 - 12 urte bitartean PARTAIDE KOPURUA: 3 jokalaritik gora. MATERIALA: Toki zabal bat behar da INSTRUKZIOAK: Lehenik, harrapatzaile bat izendatu behar da. Horretarako zozketa egingo da. Ondoren, besteak alde batean jartzen dira eta harrapatzailea bestean. Gero, jolasa hasten denean, harrapatzailea jokalariekin elkartzen denean saiatu behar da jokalari bat harrapatzen. Harrapatzaileak jokalaria harrapatzen duenean eskutik helduta joan behar dute. Buelta zentzu kontrakoan egiten dute, horrela denak harrapatu arte. ARAUAK:  
Ezin da gezurrik esan harrapatuta bazaude. Jokalariek ahalegindu behar dute harrapatzailek ez harrapatzen,
JOLASAREN IZENA:
TXAPAK
ITURRIA: Herritik lortu dut. HELBURUA: Txapa zirkuituaren amaierara ertzak ukitu gabe eramatea. ADINA: +3 urte. PARTAIDE KOPURUA: 1etik gora. MATERIALA: klarionak eta txapak. INSTRUKZIOAK: 1. Lehenik, klarionekin lurrean zirkuitua marraztuko dugu. Hasieratik amaieraraino txapa eraman atzamarrarekin gidatuz. 2. Karrera egin nahi izanez gero, bi pertsonekin gehienez jokatu beharko duzu. 3. Zirkuituaren bideak zabalak izan behar dira karrera egiteko, gutxienez bi txapa sartu behar direlako. 4. Lurra laua izan behar da. ARAUAK: Ezin dituzu izkinak ukitu, bestela berriz hasi beharko zara Ezin da esku osoarekin txapa eraman Zirkuitua bukatzen bada marraztu eta berriz hasi. Txandak errespetatu, lehenik bat eta gero bestea...
JOLASAREN IZENA:
TIGREAREN BEGIAK
ITURRIA:Marokoko jolasa
HELBURUA: Baloiarekin beste jokalariak eliminatzea, bakarrik geratu arte. ADINA: 10 urtetik aurrera PARTAIDE KOPURUA: Gutxienez hiru jokalari MATERIALA: Baloi bat. INSTRUKZIOAK: Hemen jolas hau “katu-katu” bezala ezagutzen dugu. Hasieran, baloia duen pertsonak izen bat esaten du eta baloia gora botatzen du. Izen hori duen pertsona baloiaren bila joango da eta besteek alde egingo dute. ”Stop”esatean, jendea momia bihurtuko da, geldirik egonez. Baloia botaz gero eta ez badio inori ematen, baloia duen pertsona eliminatuta geldituko da. Aldiz, norbaiti ematen badio pertsona hori eliminatuta egongo da. Jolasa amaituko da pertsona bakarra gelditzen denean. ARAUAK: 1. Ez haserretu.
2.Ez pikatu.
3.Ez esan gezurrik.
JOLASAREN IZENA:
POLIZIAK ETA LAPURRAK
ITURRIA: Herritik HELBURUA: Lapur guztiak kartzelara iristen direnean bukatzen da jolasa.. ADINA: 9-18 urte bitartean PARTAIDE KOPURUA: Nahi diren guztiak MATERIALA: Hamabi kono eta borobil handi egin beraiekin. INSTRUKZIOAK: Lehengo ,konoekin borobil handi bat egingo dugu. Hori kartzela izango da. Gero, bi taldetan banatzen dira.Talde batean poliziak eta bestean lapurrak. Geroago, poliziek 100 arte zenbatzan dute, eta bitartean lapurrek ihes egiten dute. Azkenik , poliziek lapurrak harrapatzen dituzte eta kartzelara eramaten dituzte. Libratzeko , polizia bat kartzelan baldin badago , eta beste polizia bat sartzen bada, lapurrek aukera dute ihes egiteko. Kartzelan dauden lapurrak libre dagoen batek atera ditzake. Horretarako, barruko lapur bati eskua eman behar dio. Lapurrek nahi duten tokian eta forman egon daitezke (bakarrik, taldeka…). ARAUAK: Polizia bat sortzen bada kartzelako lapurrak joaten dira. Araututako mugetatik ezin da pasa.
JOLASAREN IZENA:
ASMATU NOR DEN NOR
ITURRIA: Aitarengandik. HELBURUA: Besteek ez jakitea nor den. ADINA: 6 urtetik gora. PARTAIDE KOPURUA: Bi talde eta 3tik 11ra. MATERIALA: Lasai esertzeko toki bat INSTRUKZIOAK: Lehenik, bi talde egin behar dira, kopuru berdina izan behar dute adib: 5 partaide talde bakoitzean. Ondoren, adostu behar da nor esertzen den eta nork esaten dituen izenak. Gero, zutik dagoen talde bateko pertsona bakoitzak izen bat aukeratu behar du eta beste taldekoek ez dute entzun behar, beste taldekoek begiak itxi behar dituzte. Izenak gai desberdinak izan daitezke adib:objektuak, animaliak‌ Hori egin eta gero, zutik daudenek esan behar dute adostu duten izen bat. Izen hori daukanak eserita dagoen bat jo behar du buruan eta horrek esan behar du zein pertsonari dagokion izen hori. Eta ez badute asmatzen, eserita egon behar dira asmatu arte. Azkenik, asmatzen dutenean izena, zutik daudenek eserita egon behar dute eta eserita zeudenak zutik egon behar dute. ARAUAK:  Ez da kaskarrekorik eman behar  Ez da erantzuna esan behar ez bazaizu tokatzen.
JOLASAREN IZENA:
LAU BAZTERRAK
ITURRIA:Nire aitak azalduta. HELBURUA: Harrapatzaileak ez harrapatzea. ADINA:4 urte baino gehiago. PARTAIDE KOPURUA:4 pertsona edo gehiago. MATERIALA:Bazterrak dauden leku batean. INSTRUKZIOAK: Lehenik, harrapatzaile izendatu behar da. Ondoren, harrapatzaileak 10 arte zenbatu behar du. Gero, besteek bazterretara korrika egin behar dute, bakoitza bazter batera, eta pertsonek batek geldituko da bazterrik gabe. Orduan , harrapatzaileak harrapatu egin behar du bazterrik gabe gelditu den pertsona. Eta harrapatzen dutenean dena berriro asten da. ARAUAK: Ezin da bultzatu behar bazterrak hartzeko. Harrapatzean ezin da minik eman. Ezin dira egon pertzona bat baino gehiago bazter batean
JOLASAREN IZENA:
BALOI ERREA
ITURRIA: Amak azalduta HELBURUA: Kontrako taldeko partaide guztiak gure kartzelara eraman behar dugu. ADINA: 5-17 urte PARTAIDE KOPURUA: Talde bakoitzaren 7 pertsona MATERIALA: konoak,petoak eta baloia INSTRUKZIOAK:Lehenik, lurrean jolasteko zatiak markatu behar dira. Bi zati handiagoak izan behar dira eta gainera jarraian. Beste bi zati txikiagoak izango dira eta zatien aldeetan markatu behar dira. Hauek kartzelak izango dira eta hara joango dira harrapatutako jokalariak. Ondoren, zelaian jokalari guztiekin bi talde egin behar dira eta talde batek k baloi bat izango du. Gero, jolasa hasten da. Orduan, baloia duen taldea botatzen hasiko da. Jokalari batek beste taldeko jokalari bat jo behar du baloiarekin eta harrapatuta dago, orduan kartzelara joango da. Kartzelan bazaude eta baloia badaukazu, beste taldeko pertsona bat harrapatu dezakezu eta zure lekura bueltatzen zara. Azkenean, beste taldeko guztiak kartzelara bidaltzen direnean bukatzen da jolasa. ARAUAK:  Ezin da jo beste jokalari bat.  Ezin da molestatu
JOLASAREN IZENA: HARRI, ORRI, AR.
ITURRIA: GHko klasean ikasi dut. HELBURUA:Talde bat besteari irabaztea kontrako etxea gurutzatzen. ADINA: Ez dago adinik. PARTAIDE KOPURUA: Zenbaki bikoitia. MATERIALA: Zortzi kono. INSTRUKZIOAK: Lehenik, konoekin lauki bat egiten da. Gero, talde bakoitzak bi kono jarriko ditu aurrean markatzeko kontrako meta. Bigarrenik, talde bakoitza lerro bakar batean jarriko da. Geroago, lerroko lehenengo pertsona korrika hasiko da kontrako taldeko pertsona baten bila. Elkartzen direnean harri , orri, ar egin behar dute. Irabazlea aurrerantz bere metara joan behar da eta galtzen duena bere taldekoa ateratzeko Harri ,orri ,ar egiteko erreleboa eman behar dio eta irabazlearekin jolastuko du harri,orri, ar egiten.Horrela talde oso bat beste aldera iritsi arte eta bere meta gurutzatzen duena puntu bat da . Azkenik, irabazten du hamar puntu lortzen dituen taldeak.
ARAUAK:
Ez jo. Hiru pertsona baino gehiago zirkuituan barruan ez. Ez haserretu.