Ipuinabasajaunenezintasuna beñat p

Page 1

BASAJAUNEN EZINTASUNA Bazen behin, Soila izeneko mendi batean, Lamisoila erreka txiki batean zegoen bere ilea orrazten egunero bezala. Bera altua eta argala zen eta ile zoragarria zuen. Ondoan herri bat, Kanpezu deitzen zena, zegoen. Herri hori ertaina zen eta herritarrak oso jatorrak. Lamisoila paseo bat ematera joan zen: - Paseo bat emango dut eta gero Kanpezuko aztia bisitatuko dut. Baina paseo erdian Basajaun indartsu, erraldoi, gaizto eta iletsu batzuekin topatu zen. Basajaunek ez zioten uzten pasatzen eta hau esan zioten: - Apostu bat egingo dugu, galtzen baduzu gurekin geldituko zara baina irabazten baduzu garia emango dizugu eta jarraituko duzu bidea. Lamisoila beldurtuta, azkenean baietz esan zuen. Apostua hontaz zetzan: San Juango sutzarra salto egitea zen, baina sutzarrak oraindik su handia zeukan. Lamisoila apostua galdu zuen , eta salto egiterakoan ilea erre zitzaion. Basajaunak barreska hasi ziren, orduan Lamisoilak aprobetxatu eta eta ihes egin zuen hor zeukan txabola batera. Antton, Kanpezuko mutiko argal, baxu, ile marroia eta begi berdekin zen. Onddoak hartzen ari zena eta dena ikusi eta entzun zuen zuhaitz baten atzetik. Bera ere korrika ordu erdi geroago Kanpezura ailegatu zen. Alkatearengana joan zen. Alkatea altua, lodi zamarra, ile beltza eta begi marroiak zituen. Lehenengo Anttonek ea Lamisoila ezagutzen zuen galdetu zion. Alkateak baietz esan zuen, oso lagun ona zela erantzun zion. Orduan Anttonek dena kontatu zion. Alkateak, harrituta, ez zekien zer egin. Hiru ordu laurden geroago alkateari ideia bat burutatu zitzaion: - Hemengo aztiari esango diogu ea Lamisoilaren ilea berreskura dezaken. - Bai ideia ona, nola ez zaigun lehenago bururatu. Esan zuen Anttonek.


Ordu laurden geroago aztiaren etxera ailegatu ziren. Bere etxea egurrez eginda zegoen eta oso zaharra zen. Antton sartu zenean dena potez beteta zegoen batzuk armiarmekin, beste batzuk begiekin eta beste asko xaguzarrekin…Aztia zaharra, argala, altua, ile zuria eta bizar luze eta txuri bat zuen. Agurtu ziren eta Antton hasi zen kontatzen dana xehetasun guztiekin. Aztiak arretaz entzun zuen eta pentsatzen hasi zen. Minutu batzuk pasa eta gero bazekien zer egin. Plana kontatu zien eta hau zen plana: Aztiak beste lami baten ilea behar zuen eta gertuen zegoen lamia Laminoria izena zuena zen. Orduan bere bila joan behar zuen Anttonek. Joan aurretik hau esan dio aztiak: - Tori pote hau, basajaun bat agertzen bada, edan eta ikusezina izango zara. Laminoria Areatzan egoten da. Minutu batzuk geroago Antton joan zen. Bide erdian ahots batzuk entzun zituen, basajaunak ziren. Anttonek beldurrez segi egin zuen, ez zen poteaz gogoratzen. Bat- batean basajaun batek ikusi zuen Antton. Bera korrika hasi zen eta potea entzun zuen tlin-tlan, orduan edan zuen piskatxo bat. Basajaunek harrituta, bere burua kolpatu zuten eta hau esan zuten guztiek: - A zelako eguna! Lehenengo, Lamisoila eskapatzen zaigu eta gero Antton ikusezina bihurtzen da. Ametsetan gaude edo zer? Antton arnas-estukan laku txiki batean ura edatera gelditu zen. Ura epela zegoen eta bainu bat hartu zuen. Bat-batean ahots gozo bat entzun zuen hau esaten: -Kaixo Antton, zelan zaude eta zer nahi duzu? - Ni ondo nago eta Laminoria bilatzen ari naiz baina zu nor zara? Esan zuen Anttonek. -Ni Laminoria naiz. Erantzun zuen Laminoriak. Zuhaixka batzuen artetik Laminoria agertu zen. Laminoria altua, ezta argala ezta lodia zen, ile luze ederra eta hori, ere begi urdinak zituen. Laminoriak hau galdetu zion Anttoni:


-Zer behar duzu nitaz? -Zure ile eder eta hori bat, mesedez. Erantzun zion Anttonek. -Ondo da, baina honen ordez urrezko orrazi berri bat erosiko didazu. Esan zuen Laminoriak. Antton Kanpezura iritsi zen ordu bat pasatuta. Aztiak pozima egin zuen eta Lamisoilari deitu zion eta edan zuen. Azkenean Lamisoilari ileak hazten hasi zitzaikion eta basajaun maltzurrei garia lapurtu zien eta herrikoei ematen zien. Gero akelarre erraldoi bat egin zuten Euskal Herrriko sorgin eta azti guztiekin. Laminoria agertu zenean orrazi berria eman zioten. Orain denok pozik daudela uste dugu, basajaun gaiztoak izan ezik. Ala bazan eta ez bazan sar dadila eta atera dadila Kanpezuko plazan.















Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.