NEKANEREN ABENTURA Egun batean, itsaso batean irla handi bat zegoen. Irla horretan animalia arriskutsu asko zeuden, adibidez: mailu marrazoak, lehoiak, tigreak, sugeak‌ Animalia arriskutsuetaz gain animalia txikiak zeuden: marigorringoak, tximeletak‌
Bestalde, Kanpezun, bazegoen Nekane izeneko astronauta bat. Nekanek Martera bidaia bat prestatu zuen, eta Marteko bidean zihoala, honela esan zuen: - Arranopola! Turboa bukatu zait! Bere espaziontzia lurrera erori zen, eta badakizue zein lekutara? Gure irla misteriotsura.
Nekanek, espaziontzitik jeisterakoan, lehoiarekin topo egin zuen eta ihes egiteko, korrika hasi eta zuhaitz batera igo zen. Lehoia urrundu arte itxaron zuen. Gero lurrera jeitsi zen. Gosea sumatzen hasi zen, eta ondoko palmera bat astinduz, kokoak lortu zituen. Hauek jan ostean, egurrezko txabola bat egin zuen gaua pasatzeko.
Hurrengo egunean, txalupa bat eraikitzen hasi zen baina kontu handiz ibili behar izan zuen, animalia arriskutsuak belarren eta zuhaitzen artetik berari begira zeudelako.
Nekanek animalia handiei beldurra zien eta txikiei aldiz ez, horrek txikien haserrea piztu zuen. Hala ere, txalupa egiten jarraitu zuen eta zalantza sortu zitzaion, eta gora begiratu zuen, momentu horretan animalia txiki batek egur bat bota zion eta horrek txalupa amaitzeko ideia eman zion. Hurrengo gaua heldu zen eta lotara sartu zen egindako txabolan. Txalupa amaitu zuela amesten ari zela, gauaren erdian zarata beldurgarriek esnatu zuten eta begiratutakoan animalia txikiek egindako zarata zela konturatu zen. Orduan, beldurra pasatu zitzaion eta animalia txikien laguna egin zen; izan ere, ohartu zen haiek ere beldur zirela. Nekanek, animalia txikiei txalupa amaitzeko laguntza eskatu zien. Hauek adaxkak, egurtxoak‌ekarri zizkioten. Gainera, denak animalia handien beldur zirenez, hauentzako tranpak ere jarri zituzten irlan zehar. Horrela seguruago sentituko ziren.
Egun batzuk pasa ondoren, tranpa baten inguruan marruak entzun ziren. Nekane gerturatu zenean, bi gepardo handi zeuden bertan. - Ai, ene!! Ze beldurra!! Hori esan bezain pronto, beste orro ikaragarri bat entzun zen. Argrrrrrrrrrrrrrr!!!!! Pentsa zein handia izan zen, irlako sumendia ere esnatu zuela eta erupzioan hasi zela.
Bitartean, Nekane eta animalia txikiak noren orroa zen ikustera joan ziren. Konturatu ziren orroak sumendiarenak zirela, hau da, sumendia bizirik zegoela.
Sumenditik eroritako laba zabaltzen ari zen irla osotik. Laba zabaltzen zen sumendia bizirik zegoelako eta mugitzen zelako. Ondorioz, landare eta animalia batzuk erre ziren.
Hau ikusirik, Nekane animalia handiengana joan zen hauekin adiskidetzeko asmoz. - Zuek aukeratu, animalia txikiekin joan edo erreta hil- esan zien Nekanek. Hau entzutean gehienak txikiekin joan ziren baina beste batzuk bere harrokeriekin jarraituz, esan zuten: - Gu hemen geldituko gara. Ez gara animalia txiki eta ahul horiek egin duten txalupa horretan joango. - Ados, zuek jakingo duzue zer egiten duzuen. Animalia guztiak pixkanaka txalupan sartu ziren baina berandu konturatu ziren ez zegoela lekurik Nekanerentzat. Orduan
Nekanek bere burua eskaini zuen animaliak salbatzeko eta azkenean laban erreta hil zen.
Hortik aurrera, animalia guztiak elkarren lagunak izan ziren eta Nekane omentzen hasi ziren urtez urte. Ez zuten ahaztuko neskatxa kanpezutar horrek beraiengatik egindakoa.
ETA HORRELA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA KANPEZUKO PLAZAN.
Testu eta ilustrazioak: 2016-2017 ikasturteko MENDIALDEA IPIko ikasleak