Pandaren ametsa

Page 1

PANDAREN AMETSA Bazen behin neska futbolari bat futbolera jolastea asko gustatzen zitzaiona. Panda , hau zen neskatoaren izena, gaztelu ilun batean bizi zen. Panda katu batekin bizi zen. Gaztelu horretan Panda eta katuaz gain ogro bat, herensugea eta sorgin bat bizi ziren.


Panda bere logelan futbolean jolasten ari zela, sorgina agertu zen. Potoloa zen, sudurra patata bat bezalakoa zeukan, belarriak asto batenak bezalakoak, begiak bi tipula bezalakoak, ahoa handi handia zeukan baina bere barruan hortz bakarra zegoen, ipurdi izugarria zeukan, txano luze-luze bat zeraman jantzita eta hodei batean agertu zen.


Sorginak Pandari belarrira oihukatu zion: -Gorroto zaitut, izoztu egingo zaitut eta leihotik botako zaitut!! Orduan neskatoak ipurdian ostikada bat eman zion eta hurrengoa esan zion: -tuntuna zara, joan nire logelatik eta berriz ere ez dut zure ipurdi lodi hori hemendik ikusi nahi. Hurrengo egunean, sorgina berriro Pandaren etxera joan zen barkamena eskatzera. -

Kaixo Panda.

-

Zuk zer egiten duzu hemen? – esan zuen Pandak haserre - alde hemendik!

-

Itxaron itxaron, ez jo ostikorik!! Zurekin hitz egitera nator eta! Atzo gertatutakoagatik barkamena eskatu nahi dizut.


-

Ez dut zurekin hitz egin nahi esan zenidan hitz itsusiengatik.

-

Panda entzun! zuretzako misio bat dut, gazteluan ogro bat bizi da. Ogroak nire logelatik nire erratz magikoa lapurtu dit eta ez dakit non gorde duen. Zu hain neska azkarra zarenez, zure laguntza behar dut.

-

Aspertuta nagoenez, zure misioa onartuko dut, lagunduko zaitut, baino ordainetan, nik zure erratza aurkitzen badut, zuk niri futbolari ospetsua izaten lagunduko didazu, eta Alaves futbol taldean jolasten lagunduko didazu.

-

Ados! Nahi duzuna emango dizut.

Arratsalde horretan sorgina eta Pandak enboskada prestatu zuten. Horretarako gazteluko mapa hartu zuen Pandak, baita ezpata, tranpak eta ogro mozorro bat ere, dena sorginak emandako motxila magiko batean sartuta. Dena prestatu ondoren Panda abiatu zen iluntze aldera ogroaren bila. Baina logelatik atera aurretik Mitxi katuari galdetu zion: -Mitxi , nirekin etorri nahi al duzu? -Miau, miau‌ erantzun zuen katuak eta bere atzetik jarraitu zion.


Pandak, mapari jarraituz, bidean tranpak jarri zituen eta halako batean herensugearekin topo egin zuen. Herensugea negarrez zegoen eta Pandari esan zion: -

Kaixo Panda, ogroak nire haginik gogokoena lapurtu dit. Mesedez, lagunduko didazu bilatzen?

-

Ados, baina zuk sorginaren erratza bilatzen lagundu behar didazu.

-

Hori egina dago! Zurekin joango naiz!

Orduan, hirurak hagina eta erratza bilatzera joan ziren. Lehenengo, ogroaren logelan sartu ziren. Ogroa ez zegoenez, tranpa bat jarri zuten. Tranpa hau sare bat zen eta ogroa logelan sartzerakoan bertan harrapatuta geratuko zen. Ondoren, sukaldera joan ziren janari usaina zegoelako. Ogroaren arrastorik ez, eta kasu honetan, ogroaren bokatan gindilla oso pikanteak jarri zituzten.


Ogroa sukaldera joan zen, eta bokata ikusiz probatzera joan zen. -

Ze itxura ona duen bokata honek! Zati bat jango dut.

Zati bat jaterakoan garrasi handi bat bota zuen eta horrekin erratza eta hagina nahi gabe zerura bota zituen.

Ondoren Pandak jausi handi bat egin eta erratza eta hagina hartu zituen. Herensugeari hagina eman zion eta sorginari berriz erratza eman zion. -

Eskerrik asko!!! Orain nire tratua beteko dut.

Egun batzuk pasaturik Alavesekin debutatu zuen Barรงaren aurka.


Panda zelaira atera zenean oso urduri zegoen. Messik falta bat bota zuen eta hain gogor eman zion baloiari, ezen Pandari aurpegian eman zion eta konortea galdu zuen. Orduan, etxean esnatzean dena amets bat zela ohartu zen. Ametsa oso harrigarria iruditu zitzaion eta liburu bat idatzi zuen bere ametsa egi bihurtzeko. Ondoren, Alaveseko entrenatzaileak deitu zion bera fitxatzeko.


Ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Kanpezuko plazan.

AMAIERA!!

MENDIALDEA IPI-KO HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEK ASMATUTAKO IPUINA (2018/04/23)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.