TXINAKO HIRI URDINA
Bazen behin, 2050. urtean, Idoia izeneko neska lirain eta polit bat. Neska hau oso ausarta zen eta esploratzea gustatzen zitzaion, beldurrik ez zuelako.
Idoia Txinako hiri handi batean bizi zen, etxe eta eraikuntza luze-luzeak zituen hiri polit batean. Hain zen hiri handi eta luzea, Idoiak orduak eta orduak ematen zituela bertako kaleak esploratzen. Goiz batean, etxetik irten eta hiria aztertzen zegoela, kale artean galdu egin zen. Bertan, dragoi handi eta gorri batekin egin zuen topo.
Dragoiak bere ahotik “akuariusa� botatzen zuen. Gainera, bere buruaren kolorea urdina jartzen zen likido hori ahotik botatzen zuen bakoitzean.
Idoia ikustean, bere atzetik jarraitu zion eta Idoia urduri jarri zen. Handik hurbil ehiztari bat zegoen. Ehiztariak hori ikusita, Idoia laguntzea erabaki zuen.
Baina nola? Dragoiak ahotik akuariusa botatzen zuen bakoitzean; hiria, edari horretaz pixka bat gehiago betetzen zen. Idoia, belaunetaraino bustita zegoen. Bapatean ehiztaria, bere motxila puzten hasi zen. Idoiak esan zion: -Baina zer demontre egiten ari zara? -Nire motxila magikoa da! Txalupa bihurtzen da! – erantzun zion ehiztariak.
Orduan Idoia abesten hasi zen:- Motxila, motxila, motxila, motxila‌ behar duzun guztia aurki dezakezu nire barruan
Txalupa guztiz puztu zenean, Idoia eta ehiztaria txalupa gainera igo ziren. Motxila magikotik tapoi erraldoi bat atera zuten. Hori eskuetan hartuta, dragoiarengana hurbildu ziren eta tapoia dragoiaren ahoan sartzea lortu zuten.
Idoiak esan zuen: - Toma!!!!!! Lortu dugu!!!!! Onenak gara eta!!!! Bat-batean, dragoia hasi zen handitzen eta handitzen eta handitzen eta handitzen.. lehertu arte.
Eztanda horretatik, akuarius txaparrada itzela jauzi zen eta hiria uholdetu zen. Idoiaren hiria betirako horrela gelditu zen eta geroztik, hiriari “Akuarius� izena jarri zioten. Era berean, Idoia bertako erregina izendatu zuten. Ehiztariari dagokionez, gaur egun, tripako minak daukaten pertsonei akuariusa saltzen die eta aberats bihurtu da.
The end