Superipuina 15 16

Page 1

SURIK GABEKO DRAGOIA EGILEAK: 4 URTEKOAK 5 URTEKOAK 1.MAILAKOAK 2.MAILAKOAK 3.MAILAKOAK 4.MAILAKOAK 5.MAILAKOAK 6.MAILAKOAK



Bazen behin surik gabeko dragoi bat. Dragoi hau erraldoia zen. Berdea zen eta begi urdinak zituen. Emea zen eta Sua deitzen zen. Sua dragoia oso zintzoa zenez, ez zitzaion gustatzen sua ahotik botatzea. Beraz, ur asko edatea erabaki zuen eta handik Aurrera sua bota beharrean ura botatzen zuen.


Sua dragoia Everest inguruko kobazulo batean bizi zen. Kobazuloa oso handia zen, eta oso beldurgarria, gainera kobazuloan 101 sagu-zahar bizi ziren, baina suak, txoko polit bat aurkitu zuen bertan bizitzeko. Bertan janaria gordetzen zuen: gailetak, azenarioak, piper gorriak, sagarrak, platanoak‌ Eta bere jostailurik gogokoena, suhiltzaile kamioi bat.


Egun ilun eta trumoitsu batean Everest inguruko basoan tximista batek zuhaitz bat jo zuen eta sua piztu zen. Dragoiak ahotik ura botatzen zuenez,bere suhiltzaile kamioia hartu eta ziztu bizian joan zen sutan zegoen basoa itzaltzeko asmoz. Bidean zihoala erreka handi bat ikusi zuen eta han gelditu zen ura hartzeko asmoz. Ur pila bat edan zuen Everest inguruan piztutako sua itzaltzeko asmoz baina hain ur asko edan zuen, non ezin izan zuen hegan egin.


Orduan oihuka hasi zen laguntza eske. LAGUNDUUUU!! LAGUNDUUUU!! Bat-batean, zarata horiek entzutean, basajaun bat hurbildu zen dragoiarengana. Basajaun oso pertsona handia, indartsua eta ona zenez, dragoiari eta bere lagunari laguntzeko prest zegoen.



Suaren laguna Izotz deitzen zen eta lagun minak ziren. Izotz dragoi zuri, urdin eta gorrixka zen eta izotzezko bi adar handi zituen buruan. Isatsa berriz pintxo gorriz beteta zuen. -Zer gertatzen zaizue?.-esan zuen basajaunek. -Basoa erretzen ari da!!!!.-esan zuen Suak.-Sua itzaltzeko asmotan ur asko edan dut, baina orain ezin dut hegan egin! -Animaliak eta zuhaitzak hil baino lehen basora iritsi behar dugu!!! Zer egin dezakegu?.-esan zuen Izotzek.


-Ondo da, zerbait pentsatuko dugu! Ummmm. Ah, badakit, ur pixka bat bota eta saiatu hegan egiten! Suak ur pixka bat bota zuen eta hegoak astintzen hasi zen, halako batean lortu zuen aireratzea. Basajaun gainean eseri eta basora abiatu ziren Izotz ondoan zutela.


Iritsi zirenean su gehiegi zegoen eta ezin izan zuten itzali, nahiz eta ur guztia bota. Izotzek laguntzeko izotza bota zuen. Izotza urtu zenean suak ura edan eta sua itzali zuen. Baina bukatu zutenean eta animalia guztiak eskerrak ematen ari zirenen beste tximista bat erori zen basoko beste aldean. Animaliak negarrez hasi ziren, hau aments gaizto bat izan behar zen‌‌.. ezinezkoa zen.


Orduan pipipi pipipipi pipipipi entzun zen, eta ahots ezagun batek esan zuen: -

Olatz, esnatu, eskolara joan behar duzu ta!!!!! Ah!!!!!! Ze nolako amets arraroa izan dudan, amatxo maitieeee!!!!! Dragoi bat nintzen, Sua izenekoa, eta ahotik ura botatzen nuen. Handitzen naizenean, badakit zen izan nahi dudan. Sua bezala, suhiltzailea!!!!

Eta Olatz, poz pozik, eskolara abiatu zen.


Eta hala bazan edo ez bazan ,sar dadila kalabazan eta atera dadila Mendialdeko plazan!!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.