Bazen behin, lurralde urrun batean Basajaun lotsati bat. Planeta urdin eta handi batean bizi zen‌.
Basajaun lotsatia zen pertsonekin, baina animaliak asko maite zituenez beraiekin bizi zen. Planeta honetan ur asko eta ezaugarri berezikoa zegoenez, planeta urdina deitzen zioten.
Lurralde urdin honetan, denak pozik eta bakean bizi ziren, baina egun batean ehiztari maltzur bat agertu zen. Ehiztaria itsusia eta potoloa zen, muki pilo zeuzkan aurpegian, bibote luzea zeukan eta jantzi berde zikin bat zeukan jarrita. Ehiztaria planeta kutsatzen hasi zen eta gainera tiroka hasi bezain laster animali guztiak ezkutatu ziren. Planetako animali guztiak ikaratuta zeuden baita Basajaun ere. Ehiztariak tiroka zebilela otso bat zauritu zuen. Orduan, Basajaun haserre bizian jarri zen eta zauritutako otsoa besoetan hartu zuen kobazulora eramateko.
Bitartean, plan bat pentsatzen hasi zen bere lagunekin batera: ehiztariarekin akabatu nahi zuten. -Plan bat egingo dugu.-esan zuen Basajaunek. -Amua behar dugu ehiztaria erakartzeko.-erantzun zuen Basurdeak. Untxiak orduan: -Eta berak gu harrapatzen bagaitu? -Lasai.-esan zuen Satorrak.-Nik zulo handi bat egingo dut eta‌ -Eta nik adarrak ekarriko ditut zulo hori estaltzeko!-gehitu zuen Bonelli arranoak.
-Baina nik lagunekin batera, estali aurretik, zuloa urez beteko dut eta gainera, aingira elektrikoak botako ditut.-Gogotsu esan zuen Pelikanoak. Azkenik, Gepardoak esan zuen:-Ni joango naiz Ehiztariaren bila eta saiatuko naiz zulora eramaten! -Ados, primeran, lagunak! Lortuko dugu Ehiztaria ehizatzea! Aurrera!-esan zuen Basajaunek.-Ni bitartean otsoa sendatzera joango naiz.
Basajaun kobazulora sartu zenean, harriturik esan zuen: -
Oh, my God!! This is imposible!!!! – atera zitzaion barne-barnetik. Where is the wolf?
Bat – batean, ehiztaria kobazulora sartzen da barrezka eta esaten dio Basajauni: -
Otsoa berreskuratu nahi baduzu, nik esaten dudana egin beharko duzu, kontuan izan otsoa zaurituta dagoela eta hiltzeko arriskua duela.
-
Otsoa bizirik dagoen seinale bat behar dut, zuri sinistu ahal izateko. – esan du Basajaunak.
Orduan ehiztariak, bere mugikorra atera, botoi bat sakatu eta otsoaren ulua entzun zen : aaauuuuu aaaauuuuu aaaaauuuuuuu
Basajaunak otsoaren ulua entzun zuenean, argi geratu zitzaion otsoa bizirik zegoela, hortaz, ehiztariak esandakoa egiteko prest zegoen. -
25 kilo urre ekarri behar dizkidazu bihar 11.00etarako – esan zuen ehiztariak. Nola????????????????? – oihukatu zuen basajaunak!!! Entzundakoa, bihar 11etan 25 kilo urre!! – dio ehiztariak. Buelta eman eta joan egin zen basotik zehar.
Basajaun pentsakor geratu zen, ez zekielako nondik atera 25 kilo urre. Orduan, geopardoa Basajaunaren ingurura gerturatu zen eta esan zion: -
Ideia bat bururatu zait. Zuk Basajaun 25 kilo harri bildu eta nik ahal dudan bezala kolore urrea lortuko dut.
-
Eta nola lortuko duzu urre kolorea? – galdetu zion Basajaunak pentsakor.
Geopardoa isilik geratu zen eta basoan zegoen etxe batera abiatu zen, han sorgin bat bizi zen eta sorgin horren mukiak urre kolorea zuten. Geopardoak atean jo zuen eta sorgina atea zabaltzerakoan geopardoak piper minak gainean bota zizkion. Sorginak sekulako doministikua bota zuen eta muki pila sudurretik atera zitzaizkion. Geopardoak mukiak pote batean jaso zituen eta horrekin harriak margotu zituen.
Basajaunak harriak urrez koloreztatuta ehiztariarengana saku batean eraman zituen eta esan zion: -
Urre pila hau nahi baduzu lehenengo otsoa askatu behar duzu.
Ehiztaria, oso xuhurra zenez, ez zen ondo fijatu eta saku handi hori ikusterakoan segituan otsoa askatu zuen.
Basajaunak otsoa besoetan hartu zuen eta handik korrika alde egin zuen. Ehiztariak urre poltsa zabaldu zuenean, mukiak oso itsaskorrak zirelako itsatsita gelditu zen orduan, otsoaren ama azaldu zen eta koskada batez burua atera zion. Harrez geroztik oso pozik eta lasai bizi ziren Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila mendialdea ipiko patioan.