Aholkularien inguruan. Arratsaldeon. Gure talde politikoak egiten duen proposamena argia da, ez dugu uste aholkulari politikoak beharrezkoak direnik. Politika egiteko zinegotziak gaude, herriak aukeratu dituena, baina inork ez ditu aholkulariak aukeratu, bakoitzaren alderdia ez bada, eta udal lana egiteko, lan teknikoa egiteko udal langileak daude, udal teknikariak. Zertarako behar dira aholkulari politikoak? Zenbat diru kostatzen digute aholkulari politikoak getxoztarroi? Justifikatua dago? Horiek dira gure buruari egiten dizkiogun galderak. Ehundaka langile dauzka udal honek, lanpostua eskuratzeko frogak pasatu behar izan dituzten ehundaka teknikari. Horiek izan beharko lirateke alkatearen aholkulariak eta baita gainontzeko taldeen aholkulari teknikoak ere. Baina ez, udal honetan, alkatetzak hiru aholkulari behar ditu eta gero beste udal talde batzuei aholkulari bana eskaintzen digu. Guztira 7 aholkulari. Alkateari eta bera mantentzen duten taldeei, EAJ eta PSOEri bi gauza eskatuko genieke. Udal langileengan konfidantza izango balute aholkuririk ez lukete behar. Eta beste eskari demokratikoa udal talde politiko guztiek udal teknikariekin hitz egiteko aukera izango bagenu ez genituzke aholkulariak behar. Baina ez, alkatetzak hiru aholkulari eskatzen ditu eta oposizioko udal talde politikoek udal teknikariekin hitz egiteko EAJri baimena eskatu behar diogu, hau da zuen demokrazioa bitxia. Beste galdera ere egin dezakegu. Nola bermatzen da aholkularien kasuan diru publikoaren erabilera zuzena? Nola aukeratzen dira aholkulariak? Arlo desberdinetako teknikariak direla esaten diguzue, baina nola jakin hori? Nola bermatu aholkulariaren figura alderdikeriekin jokatzeko edota mesedeak ordaintzeko bidea ez dela? lagun batzuei diru publikoz ordaintzeko lana eskaintzeko bidea ez dela? noski inolako frogarik pasatu gabe. Eta ez pentsa nolanahiko soldata denik aholkulariena, 53.000 euro bakoitzeko, eta horri gehitzen badizkiogu udalarentzat asegurantza sozialeko gastuak 70.000 euroko kostua da getxoztarron poltsikoentzat aholkulari bakoitzak, baina zazpi proposatzen du EAJ-k PSE eta PP ren txaloarekin. Egin ditzagun zenbakiak, urtean ia 490.000 euro gastatu nahi dituzue, eta legealdi osoari begiratzen badiogu eta IPC-a kontutan hartu gabe ia bi milioi euro inguru. Diru polita, benetan, guk ederki ondo dakigu zer egingo genuke urteroko laurehun eta hogeita hamar mila euro horiekin, Gizarte premietara bidali, Gizarte zerbitzuak eta laguntzak indartu. Hori da gure proposamena, baina konparaketa egin dezakegu. Konparaketa egiteko, • udalak 250.000 euro bideratu zituen IBI ordaintzeko laguntzetarako, • Osasun publikoa eta kontsumo arduratsurako Ehun eta Laurogehi mila euro bideratu ditu EAJ-k, Nagusien etxerako 224.000 euro, • Garapenerako Laguntzarako (500.000) bost ehun mila euro eskaz, • elkarteak laguntzeko (365.000) hirurehun eta hirurogehitabos mila,
• •
pertsonen eta familien interbentziorako (360.000) hirureun eta hirurogeita hamar mila, berdintasunerako (247.000) Berrehun eta berrogehitazazpi mila euro, kultur aniztasunerako (136.000)ehun eta hogeita hamasei mila euro
eta abar. Begiratu zenbat gauza egin daitezke diru horrekin, eta zuek aholkularientzat bideratu nahi dituzue, lotsagarria benetan, diru publikoa, getxoztarron dirua kontrol publikotik aldendu nahi izatea. Aurrekontuen Getxoberria kaleratzen duzuenean getxoztar bakoitzeko zenbat gastatzen duzuen esatea duzue gustoko, nik gutxi gora behera lan berdina egin dut. Getxoztar bakoitzak bost euro inguru jarriko ditu, urtero zuen aholkulari horiek ordaintzeko Zergaitik ez zoazte zuzenean getxoztarrengana diru hori eskatuz ea zer esaten dizueten?