Ezkerraberri. Hauteskundeak 2015

Page 1

HAUTESKUNDEAK 2015 ale berezia

zkerra Berri

ezkerra aberri

aldizkaria

2015eko MAIATZA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

EAJ - Geroa Bai EHBildu - EHBai PP UPN UMP - FORCES 64 PSE - PSN - PS - Aliatuak Podemos Besteak

Hausnarketarako datu bilketa


Editoriala

“Espero ez genituen emaitzak�

zkerra Berri

aldizkaria

EzkerraBerri Fundazioak gizartean eztabaida zabaltzeko egiten duen ekarpena. Erredakzio taldea: Patxi Zabaleta Rebeka Ubera Dani Maeztu Aser Lertxundi A.Iturriagaetxebarria I. Irazabalbeitia Diseinua: Aser Lertxundi Inprimategia: Iratxe grafika

J

oan den igandean Hego Euskal Herrian egin ziren udal eta foru hauteskundeetatik ondorio orokor bat esaldi batean laburbildu behar izanez gero, EH Bilduk espero genituen emaitzak ez dituela lortu esango genuke. Egia da eremu bakoitzean irakurketa ezberdina egin daitekeela eta herrialde guztietan errealitatea bereizia dela, baina ukaezina ere bada hauteskunde hauetan herritarrek ez diotela itzuli EH Bilduri espero zitekeen konfiantza maila. EH Bilduk 308.381 boto eskuratu zituen igandeko hauteskundeetan, horietatik 54.127 Nafarroan. Hau da, 2011. urtean Bilduk eta Aralarrek elkarrekin erdietsitakoak baino 73.325 boto gutxiago. Ez da esan beharrik boto jaitsiera honek irakurketa baikorrik egiteko betarik ez duela ematen. Autokritikarako eta hausnarketarako unea da. EH Bilduk erakutsi du baduela oinarri eta indar nahikoa herri honek behar duen aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoa gauzatzeko; eraldaketarako tresna aproposa da. Baina emaitzetan izandako atzerakadak erakusten du egokitzapenak egin behar direla, herritarrek egiaz eskatzen dituztenetara egokitzeko gaitasuna izan behar dugula. Fronte Zabalaren egituraketak egindako hausnarketa eta zuzenketak txertatzeko balio beharko luke. Baina, esan bezala, tokian tokiko egoerek, errealitateak eta jarritako helburuek ematen dutela hauteskundeek emandakoaren irakurketa zehatzagoa. Eta horretan Nafarroan gertatutakoa oso kontuan izan behar da. Azken hiru hamarkadetan UPN-PSNren erregimena pairatu ostean, Nafarroako botere faktikoen aginduetara izan diren bi alderdiek foru erkidegoko instituzio nagusiak kudeatu ostean, igandean horma sendo hori botatzeko aukera eman zieten nafarrek aldaketaren alde egiten duten indar politikoei. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak erregimenaren alternatiba den gobernua osatzeko aukera dute Nafarroako Parlamentuan zein IruĂąeako Udalean. Akordioak erdiesteko unea da, nafarrek emandako agindua betetzekoa. Interes orokorrak alderdien interesen aurretik jartzekoa. EH Bilduk argi utzi eta adierazi du horrela jokatuko duela. Bizkaian apur bat atzera egin arren, emaitzei eustea lortu da. Araban ere bai, nahiz eta ezin izan den lortu Maroto eta bere arrazakeria Gasteizko Udaletik kentzea. Gipuzkoan izan dira emaitzarik okerrenak eta hausnarketa sakonena eskatzen dutenak. Gipuzkoako Aldundia eta zenbait udalerri handitako alkatetzak galdu dira, eta berriro itzuli dira EAJren eskuetara, gehienbat. Instituzioen kudeaketan alor baikor asko izan diren arren, gatazka soziala eragin duten zenbait gaitan ez dugu asmatu herritarrek esaten zigutena behar bezala ulertzen. Eraldaketarako oinarriak ondo jarri arren, emandako urrats batzuetan asmatzea falta izan zaigu. Eta herritarrek hori zigortu digute. Egindako akatsetatik ikasteko eta okerrak zuzentzeko unea da. Entzun dugu herritarrek emandako mezua, eta hartuko ditugu hartu beharreko neurriak, EH Bilduren baitan egituratuko dugun Fronte Zabala herri honek behar duen eraldaketarako tresna eraginkorrena bilakatzeko.

Aduanaren Txokoa 16-18 31001 IRUĂ‘A www.ezkerraberri.org Tel: 948206362 fundazioa@ezkerraberri.org


HAUTESKUNDE MAPAK Indarguneak EHBildu - EHBai

EAJ - Geroa Bai

PSE - PSN

M

apa hauen bitartez alderdi ezberdinek bozkak non lortzen duten ikus daiteke. Bataren eta bestearen ahulguneak eta indarguneak ikus ditzakegu eta etorkizunean espazio soziologiko desberdinduetan lan egiteko klabe batzu eskaintzen digute. Norberak bere hausnarketa ariketa egin dezan argitaratzen baditugu ere, azaleko ariketa azkar bat egin genezake. Abertzaletasunari dagokionez, bi alderdi abertzaleek EH osotasunean hartzen dutela esan genezake, beti ere Geroa Bai, EAJren adar gisa landuz gero. Baina kontuan izan behar dugu, Geroa Bairen bozkatzaile asko ez direla alderdi honekin zuzenean identifikatzen eta erdi-ezker ardatzean kokatzen direla. PSE - PSN-k hauteskunde-hauteskunde erginkortasuna galdu du, baina, oraindik hainbat esparrutan zeresana ematen du. PP - UPN, Araba hegoaldean eta Nafarroan oinarri soziologiko zabalarekin jarraitzen dute.

PP Eta azkenik, Irabazi-Izquierda-Ezkerra eta Ciudadanos aipatu behar dira. Podemosen igoera eta eragin esparrua nabarmena da, eta datozen urteetan zeresana emango duen alderdia izango da, indartsu aurkeztu da eta nekez egingo du atzera hirigune handietan lortu baitu presentzia gehien. Ciudadanos ez da Estatuan bezain indartsu agertu, baina, Irabazi-Izquierda-Ezkerra-k bezala oinarri soziologiko bat baduela garbi ikusi da Hegoaldeko mapa osoan bere presentzia, ahula bada ere, ikus daitekeelarik.

UPN

PODEMOS

mapak: barregi.com/hautes2015

Irabazi - Izq/ezk

Ciudadanos

3


HAUTESKUNDE MAPAK Bilakaera 2011-2015 EHBildu + Aralar

EAJ - Geroa Bai

M

apa hauetan 2011tik alderdiek izan duten garapena aztertzen da. EHBildu + Aralar batuketaren ondorioz lorturiko emaitzak EAEn bera egiten dute, baina Nafarroan eginiko lanak bere emaitzak eman dituela esan genezake. Hala ere badago zereginik. EAJk gorakada izan du EAEn, eta alderdi ez abertzaleen beherakada nabarmena izan da orokorrean. Esan genezake, EBk dagoeneko galera handia izan zuela 2011. urtean eta ondorioz bere beherakada ez dela horren nabarmena.

PSE - PSN

Hala ere, Asier Etxenikek Naiz aldizkarian argitaraturiko artikulua oso interesgarria da hausnarketa sakonago bat egin ahal izateko. Bertan, 2012ko emaitzekin alderatuz egiten du azterketa, bere ustetan, aldaketa orduan eman baitzen eta indar nagusi guztiek orduztik eraginkortasuna galdu dutela adieraziz. Baita hauteskunde hauetan garaile irten den EAJ ere. Guri dagokigunez, hausnartu beharra dugula argi dago eta hainbat esparrutara gure mezua zergatik ez den iristen sakon aztertu beharko genuke.

PP mapak: barregi.com/hautes2015

UPN

EB /Irabazi 4


ARABA Gorako joera

A

raba izan da udal eta foru hauteskunde hauetan EH Bilduren indarguneetako bat. Ondo eutsi dio Arabako herrialdean suertatutako lehiari eta, gainera, botoetan ere gora egin du. Azpimarragarria da Gasteiz hiriburuan 2011n baino 4.000 boto gehiago erdietsi izana. Guztira, 32.400 boto lortu ditu EH Bilduk Arabako herrialdean. Era horretara, 11 batzarkide lortu ditu –orain lau urteko kopuru bera- eta sei zinegotzi Gasteizen –zeukan kopuru bera-. Era berean, herrialde osoan 93 zinegotzi erdietsi ditu ezkerreko sobiranisten koalizioak. Datu hauek guztiek agerian uzten dute EH Bildu alternatiba politiko sendoa dela Araban; are gehiago, orain lau urte baino indar politiko eta sozial egonkorragoa eta sendoagoa. 2011n baino 5 udalerri gehiagotan aurkeztu ditu zerrendan. Bost herri

horien artean azpimarratzekoak dira Zalduondoko eta Samaniegoko kasuak. Zalduondon alkatetza eskuratu du, zinegotzi guztiak bereganatu baititu; Samaniegon, berriz, hiru zinegotzi izango ditu, lehen indarrarekin berdinduta. Ez dago zalantzarik, EH Bilduren proiektua egonkortu egin da Araban. Baina Arabako irakurketa egiterakoan, ezinbeste begiratu behar da Gasteiz hiriburuan gertatutakoa. Bigarren indarra izan da EH Bildu, esan bezala, gorakada handia izan ostean. Hala ere, helburu nagusia ez da bete, hau da, Maroto eta PP udaletik kentzea. Hala ere, oraindik ere aukerak zabalik daude Marotoren proiektu arrazista eta baztertzailea Gasteizko instituzio nagusitik kentzea. Herritarrekin hartutako konpromisoari jarraituta, EH Bilduk bere esku dagoena egingo du hori gertatzeko, eta eskuzabal jokatuko du.

BBNN

5


Herriz-herri

6


7


8


9


BIZKAIA Bilbo Handian indartu ezinik

E

H Bilduk Bizkaian lortu dituen emaitzak ezin da esan txarrak izan direnik.2011ko udal eta foru hauteskundeetan lortutako posizioa mantentzea lortu du, bigarren indarra baita oraindik herrialdean, nahiz eta lehen alderditik, EAJtik, oso urrun egon oraindik. Hain justu, EAJtik zeukan tartea murrizteko helburua jarri zion EH Bilduk bere buruari, baina ez da gai izan hori gauzatzeko. Boto galera ez da hain handia izan, ordea. 112.537 boto eskuratu zituen EH Bilduk joan den igandeko hauteskundeetan, duela lau urteko udal eta foru hauteskundeetan baino 6.000 boto gutxiago. Dena dela, eta kontuan hartzen badugu PodemosAhal Dugu bezalako indar politiko berriak sartu

BBNN

10

direla herrialdeko politikagintzara, batzarkide baten galera oso txikia dela ondorioztatu daiteke. Egia da, aldi berean, alkatetza garrantzitsu batzuk galdu direla: Gernika, Lekeitio, Sopela eta Busturia. Horrenbestez, etorkizunerako erronka gogorra dauka EH Bilduk Bizkaiko herrialdean. Garrantzitsuena, nola ez, Bilbo Handian indarra hartzea. Urteak joan eta urteak etorri, hortxe du ahulgune nagusia herrialdean, hain justu, ia milioi bat pertsona bizi diren eremuan. Hirigune handi horietan bere presentzia handitzeko estrategian asmatzea izango da Fronte Zabalaren egituraketak izango duen erronka handi eta garrantzitsuenetako bat.


Herriz-herri

11


12


13


14


15


16


17


18


GIPUZKOA Atzerapausua

2

015eko Foru eta Udal hauteskundeak, Gipuzkoan abiatuta genuen aldaketa sakondu eta egonkortzen joateko, ez dira onak izan. Euskal Herria Bilduk ez du izan aurreikus zitekeen babesik gipuzkoar askoren aldetik, eta honek 2011ko emaitzekin alderatuz gero, 27.526 bozka gutxiago jaso izatea ekarri du. Ondorioz, Gipuzkoako bigarren indar izatera igaro gara, Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia eta lurraldeko herri nagusienak gobernatzen jarraitzeko aukera galdu, eta gobernantza eredu aldaketan aurrera egiteko bidea hankamotz geratuz. Emaitzak txarrak izan badira ere, aitortu beharra dago zinegotzi kopuruetan lehen indarra izaten jarraitzen duela EH Bilduk, 398 zinegotzirekin, eta bestela esanda, lurraldeko karguen %41 eskuratuz.

Beraz alkatetza ugari eta foru gobernua galdu bada ere, udalerrietatik lanari ekiteko aukera mantentzen dugu. Lau urte hauetan asmatu dugu kudeaketa eredu desberdina garatzeko unean, azpiegitura erraldoiak alboratu eta herritarren lehentasunezko beharretara jartzerakoan inbertsioak. Bestetik ordea, hondakinen gaikako jasotzeari eusteko helburua egokia izan bada ere, berau kudeatzeko izan dugun moduak egonezin eta gatazka ugari sortu du herrietan. Orain lanari eustea egokitzen zaigu, herritarrekin eta elkarteekin, instituzioetan baina hauetatik kanpora batez ere, gipuzkoarren beharrak entzun eta hauei aurre egiteko beste moduak badaudela erakutsiz.

BBNN

19


Herriz-herri

20


21


22


23


24


25


26


NAFARROA Aldaketa dator

N

afarroako Foru eta udal hauteskundeen ondoren badago guztien gainetik azpimarratu beharreko lorpen bat: aldaketa heldu da Nafarroako Gobernura. Ez da makala. Erran genezake EH Bilduren aldetik gure helburu nagusia erdietsi dugula, horixe baitzen; hemeretzi urte pasa ondoren UPN ez da Nafarroako Gobernuko burua izango eta denbora horretan zehar osatu eta zabaldu duten botere-sistema baztertzailea (Erregimena) behingoz desagertzeko bidean egon daiteke. Egon daitekeela diogu, benetako aldaketa politikoa erdiesteko pertsonen edo siglen ordezkapena ez delako nahiko, beharrezkoa da programa serio, landu eta adostua moldatzea, gobernatze-lanean arituko

diren pertsonen izaera integratzailea beharrezkoa den bezala. Badugu beraz zer lantzerik negoziazio egun trinko hauetan. Hain segur, benetako integrazioa errazago litzateke EH Bildu aldaketaren aldeko indarren artetik lehena atera balitz‌ Hurrengorako. Baina ezin aipatu gabe utzi udaletan lortutako emaitza biribilak. Eskuan dugu Iruùea gobernatzeko aukera, bai eta Baraùain, Lizarra eta Tafalla ere, eta horiei lehendik genituen Atarrabia eta Berriozar gehitu behar zaizkie, beste herri txikiagoekin anitzekin batera. EH Bildu indar nagusia da dagoeneko Nafarroako udaletan. Benetako aldaketa oinarritik hasten da.

Parlamentua

Herrietako datuak: http://resultadoslocales2015.interior.es/99pdf/MUNICIPIOS31.pdf

27


HIRIBURUAK Bilbo

Donostia

Irabazi 2

Gasteiz

Iru単a

Estatuko hiriburuak... Estatuan aldaketa Madrid

Barcelona

Valencia

Palma de Mallorca


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.