Euskal mitologia osoa

Page 1

Euskal Mitologia 2014ko INAUTERIAK LHko 4. mailako ikasleak

SUZIRIAK TALDEA


Gizakiak betidanik bere buruari galdera hauek egin izan dizkio: Nola sortu zen eguzkia? Ilargia? Mundua? Zerua? Eguna?... Pertsonak galdera horiek erantzuten saiatu dira beti.Horretarako erantzun fantastikoak asmatzen zituzten. Modu berberean erantzuten zituzten fenomeno naturalen inguruan sortzen zitzaizkien galderak: Zergatik gertatzen dira eklipseak? Nola sortzen da euria? Zer da tximista?... Azalpen horietan jainkoak edo pertsonai mitologikoak azaltzen ziren, beti ere, gizakiak baino botere eta ahalmen gehiago zituztenak, horiei MITOAK deitzen zaie.

Gaur egun, mitologia hitzak, bi esanahi nagusi ditu:  

Alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito-multzoa. Bestetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta interpretatzen duen jakintza edo zientzia arloa.

Historian zehar egon diren mitologia ezagunenak:    

Euskal herriko mitologia. Greziar mitologia Erromatar mitologia. Egiptoko mitologia.

1


Euskal Herrian, aspaldi aspaldian, jainko nagusia Ama Lurra zen. Ama Lurra denaren sortzaile, bizidun guztien babesa eta etxea zen. Ama Lurrak janaria eskaintzen zion gizakiari: Lurrean bizidunak, hildakoen arimak eta pertsonai mitologikoak elkarrekin bizi ziren. Mari, Ama Lurraren pertsonifikazioa da. Eguzkia eta Ilargia ama-lurraren alabak dira. EGUZKIA edo EGUZKI AMANDREA: Euskaldunentzat jainko garrantzitsuena da, beroa eta argia ematen digu. Bere menpe dago:   

Lurraren bizitza. Eguraldi ona edo txarra. Uzta oparoa edo eskasa.

Lurrazpiko jeinuen boterea du eta egunez lur azpira bidaltzen ditu. Eguzkiak jeinuak harrapatuz gero, botere gabe uzten ditu. Horregatik etxeko atarietan eguzki-lorea jartzen da, espiritu gaiztoak uxatzeko. ILARGIA edo ILARGI AMANDREA Lurraren alaba da. Jaikoaren aurpegia zela uste zuten. Ilargia ilaren argia hitzetatik dator. ORTZI edo OSTRI Eguzkia, ilargia eta izarrak dauden lekua da (zerua).

2


1. ANTZINAKOTASUNA:  Historiaurretik datorren mitologia prehistorikoaren ikuspegia daukana.

da

eta

gizaki

2. IZAERA LURTARRA:  Ama lurra jainko nagusia da eta bere pertsonifikazioa Mari hain zuzen ere. 3. EMAKUMEZKOAREN NAGUSITASUNA  Eguzki amandrea eta ilargi amandrea emakumezkoak dira. 4. IZAERA BAKETSUA:  Gure mitologian ez da ageri guda edo borroka ospetsurik. 5. GIZAKIAREKIKO HURBILTASUNA:  Pertsonai mitologikoak gizakiak ez dituen dohainak dituzte eta gizakiak eurak mirensten ditu. Beraien arteko harremanak dituzte. 6. NATURAREKIKO HARREMANA:  Herri prehistoriko guztiak bezala, euskaldunak naturarekin bat bizi ziren. 7. AHOZKO TRANSMISIOA:  Milaka urtetan belaunaldiz belaunaldiz sutondoetan elezaharrak eta mitoak kontatzen ziren eta horrela jarraitu da gaur egun arte. Elezaharretan ama lurra jainko nagusia da, izaki guztien bizilekua eta babesa natura sortu du. Landareei, animaliei eta guri berak ematen digu jana .Lurra ontzi erraldoi bat da eta Euskal mitologia prehistorikoaren bizilekua.

3


Akerbeltz Aker hori beltza da. Baserrietako animalien zaindaria da eta sorginen buruzagia. Gehienetan iluntasuna bere alde dago. Ona denean, Mariren botereak eduki ditzake. Beste jeinuen nagusia eta buruzagia izan daiteke. Animali zaurituak sendatzeko gaitasuna eduki dezake eta babestu ere. Sorgin eta Aztiekin batzarrak egiten zituen. Zugarramurdi kobazuloko aurrealdearen dagoen zelaian, sorginak eta aztiak akelarreak egiten zituzten. Sorginak eta aztiak akerbeltzen burua jantzita zutela egiten zuten. Elezaharra: Akelarretan kristauen meza baten imitazioa eginez, Akerbeltz adoratzen zuten. Jende hura, Akerbeltz “jainkoari� arrautzak eta dirua eskaintzen zioten. Akerbeltzek sorginekin egiten zuen dantza. Haragi jalea zen eta sexu harremanekin bukatzen zituzten Akelarreak. Gero beraien bizi lekuetara joaten ziren Akerbeltzen esanak betetzera.

4


Herio Aspaldi-aspaldian heriotza oso naturala zen. Heriotzaz Herio pertsonai mitologikoa arduratzen zen, hortik datorkio Herio izena, heriotzatik alegia. Norbait beste mundura joateko momentuan jeinu baten eragina ikusten zen, Heriorena hain zuzen ere. Herio hildakoen arimen bila dabilen jeinu beldurgarria da. Kapa beltz bat eduki arren ez da gaiztoa ez eta zintzoa ere. Jeinu hau inbokatu egin daiteke birao (maldici贸n) edo begizko (mal de ojo) bat boteaz. Norbaitek inbokatzen duenean Herio etorri eta begizkoa edo biraoa jaso duen pertsona hiltzen omen du. Etxalde batean zakur bat zaunka eta zaunkaka hari bada, ospa egitea komeni da zure bizitza maite baduzu!!!

Elezaharra Ba omen zen, Nafarroako Baztango herrian, ikazkin txiro eta behartsu bat. Bakar-bakarrik bizi zen basoan txabola txikitxo batean. Gizajoak ez zuen ez janaririk ez urik. Nola aurre egin egoera horretan goseari? Egun euritsu batean jainkoa etorri zitzaion, ate joka, babes eske. Baina behin eta berriz erregutu arren ikazkinak ez zion atea ireki, eta esan zion: -Zergatik dute pertsona batzuk janari edari eta luxuzko bizia? Hori esan eta jainkoa joan egin zen. Hurrengo egunean Herio etorri zitzaion babes eske, ikazkinak atea ireki eta sartzen utzi zion. -Herio, zuk denekin berdin jokatzen duzunez sartzen utzi dizut- esan zuen ikazkinak. -Garaia iristen denean txiro izan edo aberats izan beste mundura bidaltzen dut- erantzun zion Heriok.

5


Heriok eta ikazkinak janaria banatu egin zuten. Heriok, ordainetan, zerbait eskatzeko esan zion eta ikazkina, pozaren pozez, oparoago bizitzeko ohe bigun bat eta egunero jana eta edaria eskatu zizkion Heriori. Minutu batzuetan isiltasuna nagusitu zen txabolan, Heriok pentsakor zirudien hitz egin zuen arte. - Ohe barruan ikusten banauzu jakin ezazu pertsona hori hilko dela, baina ohe azpian banago pozoia emanda ere ez da hilko. Hori esan eta mamu baten antzera desagertu egin zen Herio. Bizpahiru egun geroago ikazkinak erregea gaixorik zegoela eta sendatzen zuenarentzat 1.000.000$ eskaintzen zutela jakin zuen. Ikazkin txiroa gaztelurantz abiatu zen. Gaztelura sartu zenean ara nor eta Herio ikusi zuen ohe azpian. Ikazkin txiroak belar xumez egindako salda eman zion erregeari eta amen batean sendatu zuen. Erregek 1.000.000$ eman zizkion ikazkazkinari ordainetan eta mediku partikular izendatu zuen. Baina goiz eder batean zerua ilundu eta Herio azaldu zen ikazkina berarekin eramango zuela esaka. Orduan ikazkinak hau esan zion: -Horrelakoak pasa ondoren ezin didazu hau egin. Eta Heriok honela erantzun zion: -Txiro nahiz aberats garaia iristen denean beste mundura eramaten dut jende guztia. Hori esan eta kapa azpian eraman zuen betirako ikazkin gizajoa. Interesgarria izan zaizuelako amaitutzat emango dugu testua.

Olentzero Olentzerok dituen beste izen batzuk: Leku desberdinetan izen desberdinak hartzen ditu: Olentzaro,Olentzero,Orentzaro,Onentzaro eta Orantzaro.Gipuzkoako eta Nafarroako leku askotan Olentzaro deitzen zaio.

6


Gabon gauean denak lo daudenean tximinitik jeisten da eta opariak banatzen ditu. Batzuetan herrietan lastozko edo trapuz egindako mu単ekitoak egiten zituzten herriko plazan erretzeko. Beste leku batzuetan,gazteak ikazkinez mozorrotu eta etxez etxe eskean joaten ziren. Gazte taldeak diru asko ateratzen zuen. Olentzeroren ospakizun honen atzetik neguko solztizioaren (neguaren hasiera) ospakizuna dagoela dirudi. Olentzero gaur egun Euskal herriko umei opariak ekartzen dizkigu gabon gauean. Urte osoan ikatza egiten aritu ondoren gabon gauean, opariz betetako zaku bat darama.

ELEZAHARRA: Elezaharrak diotenez, Olentzero mendian bizi da eta azken jentila (kristautasunaren aurreko euskaldunak) omen da.Kristauak etorri zirenean jentilak desagertu egin ziren. Olentzero izan zen, Jesus jaio zenean, herriz herri joan zena berria zabaltzen.

Herensuge Pertsonaia Segun eta ze lekutan galdetu, Herensugek izen desberdinak hartzen ditu: Lerensuge, Errensuge, Harainsuge, Ersuge ,Siepre eta Dragoi Suge itxura du, gaiztoa eta beldurgarria da. Elezahar batzuetan zazpi buru ditu,baino gehienetan bat.Haitzulotan bizi da. Bere ahoko hatsaren bidez ganadua erakartzen du ondoren jateko.

7


Elezaharra Orain dela urte asko errege bat herri eder batean bizi zen. Haitzulo bat zegoen inguruan eta haitzulo horretan Herensuge bat bizi zen. Herensugeak herritarrak jaten zituen. Egun batean, erregeak herensugearekin tratu bat egin zuten: Urtean behin neska gazte bat jateko emango zioten eta bitartean lasai utziko zituen herritarrak. Zozketa egin zuten eta erregearen alabari tokatu zitzaion eta erregeak esan zuen herensugea hiltzen zuena bere alabarekin ezkonduko zela. Hurrengo egunean erregearen alaba jarri zuten haitzuloaren ondoan zegoen zuhaitz batera lotuta. Jende asko joan zen baino inor ez zen ausartzen herensugea hiltzen. Halako batean, artzain bat agertu zen bere txakurrarekin eta galdetu zion zer gertatzen zen eta erregearen alabak dena esan zion. Orduan herensugea atera zen bere haitzulotik. Artzainak agindu zion txakurrari herensugea erasotzeko eta txakurrak herensugea hil zuen. Artzainak

herensugeari zazpi mihiak eta

zazpi

azpikogonen zazpi zatitxo hartu zituen. Hurrengo egunean gazteluan, mutiko bat azaldu zen herensugearen zazpi buruekin erregearen saria eskatuz. Baino artzainak honela esan zuen: -Hemen zerbait falta da. Eta atera zituen zazpi mihiak eta azpigonen zazpi zatiak. Erregeak esan zuen artzaina eta bere alaba ezkontzeko eta oso pozik bizi izan ziren artzaina eta printzesa elkarrekin.

Hodei Gaur egun lainoari deitzen diogu Hodei.Baina Hodei jeinu bat zen: Trumoia, Tximista eta Ekaitzaren jeinua. Gaiztoa zen eta botatzen zituen tximistak eta

8


trumoiak izutzeko jendeari eta uztak alperrik galtzeko. Zeruko jainkoa da. Kontakizunetan Mariren seme gaiztoa bezala ere azaltzen da. Hodeiengandik babesteko erremedio magikoak eta errezoak erabili izan dira. Lapurdin herri batean jeinuari lasaitzeko hau egiten zuten: Kandela bat piztu, bedeinkatutako ereinotz adarrak sutan erre edo aizkora bat ahoz gora jarri etxeko atean.

Sugar Beste

Izen

Batzuk:

Sugoi

Eta

Maju

Sugar suge erraldoi bat da eta lur azpian bizi da. Mariren senarra omen da. Ostiralero Marirekin elkartzen da eta zaparrada handi handi bat hasten da. Batzuk deabru gaizto bat dela diote. Umeak ez badiete gurasoei kasurik egiten, esaten dute Sugarrek zigortzen omen dituela. Leku batzuetan tximist bat bezala zeruan agertzen dela eta buztana eta burua sutan dituela.

Sugarrek fama eta boterea galtzen Herensugek lapurtzen zion botere hori.

zuenean,

Elezaharra: Kontatzen dute bi anai gaztek Sugar bere kobazuloan ikusi zutela .Gazteak harri bat bota zion eta buztana moztu zion. Handik urte mordoxka batera, anai zaharrena, herritik urrun zegoena, herrira itzultzeko gogoz zegoen eta instante batean gauza misteriotsu batek Baltzolako leizara eraman zuen. Agur esan zionean urrez betetako kutsa bat oparitu zion anai handiari eta txikiari gerriko gorri bat. Anai txikiak ez zuen gerrikoa jantzi nahi izan eta intxaurrondo batean utzi zuen. Bat batean erre egin zen eta orduan konturatu ziren Sugar zela gizon misteriotsua.

9


Lamia Lamiak dituzten beste izen batzuk, adibidez: lami単a, lamin eta amilamia. Jeinu bat da eta gorputz erditik gora, ederra. Gorputz erditik behera, ahate, oilo edo ahuntzaren oinak ditu. Zeregin asko ditu adibidez: arropa garbitu, artilea haritu eta etxeak eta elizak eraiki. Haitzuloetan bizi da. Gizonei edo beraien deboziozkoei eskainitako ogia edo gatzatu eta esneari esker, elikatzen dira. Nekazariak zergak ordaintzerakoan, iruzurra eginez, zituen lurrak baino gutxiago aitortzen bazuen, lamiak kobratzen zizkion.. Lami bat eta gizon bat maitemintzea ere gertatzen zen, gizonak liluratuta gelditzen bait ziren haren edertasunarekin.

Elezaharra Elezaharrak dionez, Anboto eta Araingo mendien artean artzain bat zegoen artaldearekin eta lamiak ikusten omen zituen. Artzaina oso gustura egoten zen dantzan beraiekin. Lami batekin harreman gehiago zeukan, eta etxera joaten zenean laguntzen omen zuen. Egun batean lamiak eraztun bat oparitu zion artzainari,eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri. Mutilak bere amari esan zion eta ama oso oso kezkatuta, apaizarengana joateko esan zion. Eliz gizonak, mesfidati, emazteari oinak begiratzeko agindu zion. Artzainak horixe egin zuen eta bere hankak ikusterakoan ahatearena bezalakoak zituela konturatu zen. Orduan eraztuna atera nahi izan zuen artzainak, baina ezin izan zuen. Beste modurik aurkitzen ez zuenez, atzamarra moztu zuen. Lamiari eraztuna atzamarrekin itzuli zion eta etxera joan zen. Atzamarra sendatu, eta ohean sartu zen. Mutila ez zen gehiago esnatu eta lamia haserre geratu zen bizitza osorako.

10


Mari Mitoa: Euskal mitologiako jeinu garrantzitsuena da. Beste guztien buruzagia. Naturaren erregina da.. Oso antzinakoa . Justiziaren jainkosa da, ez zaio gezurra, lapurreta, emandako hitza ez betetzea‌ gustatzen. Laguntasuna, berriz, saritzen du. Beran sinisten dutenak saritzen ditu eta Marin sinisten ez dutenei zigorra jartzen die. Naturaren erregina da eta botere ahaltsuak ditu. Mari gertu dagoenean ekaitza etortzen da. Gehienetan emakume dotore baten itxura izaten du. Lur azpian bizi da. Elezaharra:

Elezahar batek dioenez Mari Txindokin bizi zen bertako kobazulo batean. Zazpi urte zeraman etxetik kanpo. Euri-jasa hasi eta zeruan zaldia ikusi zutenen herritarrak jakin zuten Mari itzuli zela . Kobazuloa urrez estalia zeukan eta urrezko altzariak zituen. Kattalin artzaina zen beti artaldea Txindokira eramaten zuen. Egun batean, ardiak kontatzen hasi zenean konturatu zen bat falta zela. Bila hasi zen. Ardia Mariren ondoan aurkitu zuen . Marik honela esan zion Kattalini: -Nor zara? Zein da zure familia? Eta neskatxoa erantzun zion: -Kattalin naiz eta ez daukat familiarik. Hauek ez dira nire ardiak herritar batenak baizik. Marik berarekin zazpi urtez gelditzeko eskatu zion. Horren truke, aberatsa egingo zuela agindu zion. Kattalin zazpi urtez lanean aritu zen. Asko ikasi zuen: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak, abereen hizkera‌

11


Zazpi urteak pasa zirenean Marik honela esan zion: - Kattalin oso ondo egin duzu lan.- opari moduan, eskuan ikatza zati bat jartzen zion bitartean. Kattalinek ikatza harrituta begiratzen zuen. Marik alde egin zuenean ikatza urre bihurtu zen. Kattalin pozaren pozez, etxera itzuli eta artalde bat erosi zuen.

Sorginak Mitoa: Sorgina beste izen batzuk ditu:Belagile eta Sorsain. Herritarei gauza txarrak gertatzen zaienean esaten dute sorginak izan direla, adibidez:itsasontzi bat urperatzen denean, gaixotasun grabeak eta abarrak. Sorginak gehienetan emakumezkoak ziren.A kelarretara gauez joaten ziren hegan. Han belarrarekin egindako edariak edaten zituzten eta dantza egiten zuten musikaren laguntzarekin. Jendeak esaten du gizaki bat sorgina bihurtzeko honako hau egin behar duela: elizari hiru buelta eman, ondo bataiatuta ez egotea, sorgin batekin harremana edukitzea, sorginaren jantziak jazteagatik, sorginarengandik kuttun bat jasotzeagatik, edo Etsairi muxu bat eman ondoren esaera hau esateagatik:

�por se, zalpate, fuente fa fuente fi,txiri,biri, ekatsu, ekatsu, amen�. Elezaharra: Elezahar batek dio emakume bat gauero gelditzen omen zela Haritzen etxeko sukaldean eta egunero, katu beltz bat agertzen zitzaiola leihotik. Gau batean, emaztearen ordez, senarra gelditu zen andrez mozorrotuta. Katua etortzean, honela esan zion: - Gizonezkoa Haritzen?

12


Eta gizonak erantzun: -Katu eta hitz egiten? Orduan senarrak makilaz kolpatu omen zuen katua. Hurrengo egunean, auzokide bat besoa apurtuta azaldu zen eta honela konturatu ziren herrikoak emakume hura zela sorgina.

Galtzagorriak MITOA: Galtzagorriak oso alaiak,biziak eta jolastariak dira eta galtzagorriak galtza gorriak janzten dituzte horregatik galtzagorriak deitzen dira. Gizontxo txiki txiki galtzagorriak.

batzuk dira eta oso alaiak dira

Jeinu jolastari batzuk dira eta laguntzaileak ere dirรก. Mitoak dioenez galtzagorriak zure esanahi guztiak egiten ditu. Kutxa edo orratzontzi baten tapa irekitzen baduzu zure buruaren gainean bueltaka azten dira eta buruan geratzen dira bueltako galdetzen zer agindu bete behar duten esanez. San Juan bezperan makilaren puntan kutxa bat edo orratz ontzi bat jartzen baduzu galtzagorriak horren jabe egingo dira. Igarlek aztiek edo petrikiloek galtzagorriak laguntzen dutela sinesten dute.

ELEZAHARRA: Bizkaiko Kortezubi herrian bazegoen gizon bat galtzagorriak erosi zituela eta tapa ireki eta agindu bat esan zien hurrengo egunean beste agindu bat bete zuten eta hirugarren agindua esan zuenean egiten hasi ziren eta ezin zuten agindu hori bete eta erretiratu egin zuten agindu hori.

13


Zarautzen zegoen baserritar bat idi-apustu batean hartu ziela eta apustu ori irabazteko galtzagorri batzuk erosi zituen eta agindu pila bat egin da gero apustua ea irabazi zuen jakiteko apustuaren lekura joan zen eta orduan irabazi egin zuela jakinez etxera joan zen.

Gizotso Mitoa: Oihanaren barrenean bizi den erdi otso edo erdi gizon itxurako munstro basatia da. Izugarri indartsua da. Gauez ateratzen da kate bat zintzilik duela eta beldurra ematen du. Arratian diote gizotso oso indartsua dela eta oin borobildua duela. Arratian berriz, pertsona eta abere basatien arteko harremanetatik sortutakoa dela. Elezarra: Behin batean mendian zeuden gizon batzuk Gizotso ikusi zuten. Konturatu ziren emakume bat zegoen lekurantz zihoala eta gizonak garrasi egin zioten emakumeari etxerantz azkar joateko esanez. Emakumeak entzun zuenean azkar azkar etxerantz abiatu zen, baina berandu zen. Gizotsok harrapatu zuen eta bularrak atera zizkion.

14


Maide MITOA Maidek beste izen batzuk ditu, adibidez: Maindi, Mairu ,Mairi eta Intxixu. Lapurdi, Nafarro Behan, Zuberoan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban aipatzen dira Maideren kontuak. Maide, Mairu eta Mairi jeinuek jatorri bera dutela diote, hau da, hirurak. antzinako gizon fedegabeak bezala, antzinako euskaldunak bezala, azaltzen dira. Garazin, Nafarroa Behean pertsona fedegabeei edo bataiatu gabeko umeei eta jatorri arabiarra dutenei, mairu deitzen zaie gaur egun ere. Maide jeinu gautarra da.Gauetan tximinietatik jaisten da jendeak beretzako utzitako gauzen bila. Gizon itxura du eta lamien kidea omen da. Zenbait kontakizunetan, beste jeinu asko bezala, trikuharrien eraikitzaile bezala agertzen da. ELEZAHARRA Elezaharrak esaten duenez Mairuren beso lehorrak edo besoko hezur batek dohain misteriotsuak ditu.Garaziko kontakizun batean esaten du bataiatu gabeko haurraren beso lehorrak “mairu-beso� deitzen zaiola eta gauen suziri moduan erabiliz gero, etxeko guztiak lokartzen dituela.

15


Tartalo Beste izen batzuk: Torto eta Alarabi. Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina. Herrietako gaztak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek, eta, hori dela eta, izua eragiten du Euskal Herriko zenbait bailaratan. Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da ziklope hau. Greziar mitologia klasikoan, naiz, Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan Ojanco izen hartzen du.

TARTALOEN ELEZAHARRA

Bi anai ehizara joan ziren. Ekaitza etorri zitzaien gainera. Etxola bat ikusi zuten eta han gorde ziren . Kanpoan artalde bat zegon Tartalorekin. Begi bakarreko gizona zen Tartalo.Tartalok harri handi batekin itxi zuen kobazuloaren sarrera. Tartalo gosetuta zegoen eta ordun esan zuen anai zaharrena jango zuela afaltzeko eta beste anaia hurrengo egunerako utziko zuela. Tartalok anai zaharrari sartu zion burruntzia eta erre zuen sutan. Ondoren jan egin zuen. Sabela beterik zeukan eta ordun lurrean etzan zen lo egiteko. Anai gazteak burruntzia sutan goritu eta Tartaloari sartu zion begian. Tartalo haserre zegoen eta anai gaztearen bila hasi zen. Baina itsua zegoen eta ez zuen ezer ikusten. Anai gaztea ardien artean ezkutatu zen. Hurrengo egunean Tartalok sarrera tapatzen zuen harria kendu zuen eta hankak zabalik zituela sarreran jarri zen. Ardiei bere izena banan -banan esan eta Tartaloren hanken artean kanporatzen joan ziren . Anai gazteak ardiaren azal bat jantzi zuen eta lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik. Tartalok igarri egin

16


zuen, eta, gaztearen hanka hotsak jarraituz, haren atzetik abiatu zen lasterka. Anai gaztea osin batera bota zen eta igerian ihes egin zuen. Tartalok berriz, igerian jakin ez, eta ito egin omen zen.

RESURRECION MARIA AZKUE Lekeition jaio zen 1864 urtean eta Bilbon hil zen 1951 urtean. Berak idatzitako Hiztegia, Cancionero popular Vasco eta Euskalerriaren Yakintza lanek osatu zuten Euskal Herriko lenengo entziklopedia. Resurrecci贸n Mar铆a de Azkuek Euskal Herrikoo bazter guztiak mihatu zituen euskara, folklorea eta bestelako kontuak biduz ondoren bere lanak egin ahal izateko.

Ikasketa asko egin zituen: nautika Lekeition ,batxilerra Bilbon, Gasteizen filosofia eta teologia eta Bruselan eta Kolonian musika. 1888. urtean Salamancan apaiz egin zen.Ikasi zuen guztia baliagarria izan zen bere lanerako. Resurecci贸n Maria Azkuek Arana Goiri eta Unamuno lehiakide bezala zituela lortu zuen Bilboko Institutuko Euskara katedra. Euskal mitoen inguruko ikerketak ere egin zituen.

17


Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen.

JOXE MIEL BARANDIARAN Euskal Herriko antropologoa* (gizakien ikertzailea) etnolologoa (antropologoaren zati bat) eta ikertzaile izan zen Joxe Miel Barandiaran. Ataungo baserri batean jaio zen eta 101 urte zituela hil zen . Bederatzi anaien artetik txikiena zen. Gazteizko apaiztegian lan egin zuen, eta gero,1915,Burgoseko unibertsitatera joan zen eta teologia ikasi zuen.. 1916-ean lehen aldiz etnografi ikerketak egiten hasi zen. Hogei urtez etnografiko talde batean parte hartu zuen. Aralarren indusketa* batera egin zuen eta artikulu zientifikoak idatzi zituen. Joxe Miel era guztietako lanak egin zituen , historia aurreko eta leiz zuloen inguruko ikertzaile lanak barne. Ikerketa etnologiko batzuk ere egin zituen: Euskaldunon ezaugarriak aztertu, bildu eta transmititu egin zizkigun liburuak idatziz. *Antropologoa: gizakia bere arlo guztietan, soziala, kulturala eta fisikoa, ikertzen duena.

18


JENTILA Gizaki indartsu eta paganoa da, hau da, kristautasuna iritsi aurreko sinesmenak dituena. Basatia da. Harri handiak botatzen ditu. Jentila izateko kristautasunarekin ondo eramaten da Euskal Herriko kobazulotan bizi da.

JENTILARRIAK Harri hauek jentilak jaurtikitakoak dira. Jentilharriak edo haitz deitzen zaio. Jentilek Jesusi Kixmi deitzen zioten.Kristautasuna etortzerakoan jentilak jentil-harrien azpian ezkutatu ziren.

LAMIEN ORRAZIA

Lamiak

beti

orrazia

daukate

eta

urrezkoa

da.Orrazteko erabiltzen dute.Batzuetan bera orrazten da eta beste batzuetan bere senarra, baina lan horretan ari direnean

inork ezindu gerturatu. Orrazira oso

preziatua denez lapurtuz gero mehatxatu eta etxeraino jarraituko zaituzte haserre bizian. Objektu magikoa da eta lamia orrazten ari den bitartean gizonezkoren bat gertutik pasaz gero bat batean maiteminduko da.

19


AKELARREA Akelarrea sorginak egiten dituzten bilerak eta errituak dira. Akelarre izena Zugarramurdiko zelaitik dator: akerraren larrea. Akelarretan Akerbeltz izeneko aker bat egoten zen sorginak adoratzen zutena.Sorginak, seguruenik, sendabelarren propietateak ezagutzen zituzten emakumeak ziren. Beste guztia asmatutako kontuak omen dira.

Elezaharra Aspaldi aspaldian, beti gaua zen, eta gaueko jeinu gaiztoak zeuden jendea mehatxatzeko. Orduan, jendea Ama Lurraren gana joan zIRen herritarrak eta jeinu gaiztoetatik uxatzeko zerbait eskatu zioten. Ama Lurrak Ilargia sortu zuen. Pertsonek asko eskertu zioten baina argi gehiago behar zuten, eta Ama Lurrari laguntza eskatu zioten. Orduan Ama Lurrak bere bigarren alaba sortu zuen Eguzkia hain zuzen ere.Gero ama-lurrari eskerrak eman zizkioten.Baina gauean berdin-berdin etortzen ziren eta orduan ama-lurrari laguntza eskatu zioten eta eguzki loreak etxeko atarietan jartzeko esan zieten horrela jeinu gaixtoak ez zieten gehiago uxatuko.

20


BASAJAUN ETA SAN MARTIN San Martin Ataunera joan zenean ez zekien ezer herriko gauzez ezta nekazaritzaz. San Martinek eliza ibaiaren ondoan egin nahi zuen eta Basajaunek berriz mendi puntan. Basajaunek egunez egindako lana San Martinek gauez lapurtu egiten zuen eta ibai ondora eramaten zuen. Gau batean atso batek ikusi egin zuen, orduan San Martinek ideiei honela esan zien: Aida zuria, aida gorria hor zelatan dagoen atso horri ateragoak begia. Idi batek atsoari begia atera zion. Azkenean San Martinek eliza bukatu zuen baina ez zeukan zerbitzarientzako baratzik ez sororik. Orduan Basajaunari laguntza eskatu zion. Basajaunek ezetz esan zion. Basajaun bitartean gari gainetik saltoka zebilen. Orduan San Martinek polainak jantzi eta harengana gerturatu zen honela esanez: _ Nik ere zuk bezala egingo dut. _ Ba al duzu leku batetik bestera salto egiteko ahalmenik? - erantzun zion Basajaunek. _ Bai ikusiko duzu. Eta San Martinek gariaren gainetik hasi zen saltoka eta garia polainetan sartu zitzaion eta honela lapurtu zuen. Gero galdetu zion Basajauni: _ Noiz ereiten da garia? Basajaunek barre egin zuen eta honela esan zuen:

21


Hosto irtete, arto ereite; Hosto lehorte, arbi ereite; Hosto erortze, gari ereite. San Martinek Basajaunek esandakoa entzun eta ereiten ikasi zuen. Handik aurrera bere zerbitzariak bapo jan zuten. San Martinen eguneroko otoitza hauxe da: Janak on dagigula, edanak gaitzik ez; gorputza osasuna, ariman kalterik ez.

22


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.