Produktuaren Ingurumen adIerazPenak Produktuen ingurumen-informazioa eskaintzeko eta konparatzeko erreminta
© Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa 1. argitalpena 2015ko urtarrila A R G I TA R At z A I L E A Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Eusko Jaurlaritza Urkixo Zumarkalea, 36-6 48011 Bilbao Tel.: 900 150 864 www.ihobe.eus • www.ingurumena.eus EDUKIA Dokumentu hau egiteko, IK INGENIERIA SL enpresaren lankidetza izan da. LEGE GORDAILUA xxx Argitalpen hau % 100 paper birziklatuarekin eginda dago.
Argitalpen honen edukiak, edizio honetan, ondoko lizentziaren babespean argitaratu dira: Aitormena - Ez komertziala - Eratorritako obrarik gabea 3.0 Unported, Creative Commons (informazio gehiago: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_ES).
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak Produktuen ingurumen-informazioa eskaintzeko eta konparatzeko erreminta
Sarrera
Ihobek eginiko «Produktuen ingurumen-etiketak. Produktuak hobetzeko ingurumen-irizpideei buruzko gida» gida teknikoak (azken bertsioa 2011koa da eta hemen dago eskuragarri; http:// www.ihobe.net/Publicaciones/) ingurumen-irizpideekin gauzaturiko produktuak eta zerbitzuak etiketatzeko dauden tresnen laburpena jasotzen du. Zerrenda horren barruan III. motako ekoetiketak daude, Produktuaren Ingurumen Adierazpena izenekoak, ISO 14025 arauaren araberakoak. Euskadin ekodiseinuaren arloan erreferente diren enpresak Basque Ecodesign Center erakundean multzokatzen dira. Hain zuzen, lankidetza-ekimen publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko industriaren sektoreak 2011n martxan jarria. Gaur egun, zortzi enpresa daude Basque Ecodesign Center erakundean (Cie Automotive, Eroski, Euskaltel, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas). Basque Ecodesign Center erakundeak garatutako proiektu metodologikoen tipologiaren baitan, 2014rako bi proiektu espezifiko ezarri dira ekodiseinatutako produktuen eta zerbitzuen ingurumen-informazioaren arloan merkatuko tresna berriak erabiltzera bideratuta: − Produktuaren Ingurumen Adierazpenen erabilera susta tzea eta Produktuen Kategoria Arauen garapena babestea. − Produktuaren eta elkartearen ingurumen-aztarnari buruzko Europako etorkizuneko tresnari jarraipena egitea eta hartan inplikatzea. Hortaz, dokumentu honen xedea da Ihobek 2011n egindako lana osatzea eta Produktuaren Ingurumen Adierazpenen erabileran eta ahalmenean sakontzea, nazioartean dauden ziurtagiri-sistema nagusien diagnostiko xehatuagoa garatzera begira eta horiek Euskadiren industria-profilaren arabera izan ditzaketen erabilerak eta inplikazioak aztertze aldera.
5–
AURKIBIDEA Sarrera................................................................................................................................................................ 5 orria
01
ZER DA PRODUKTUAREN INGURUMEN ADIERAZPENA?............................................. 9 orria 1.1 EPD SEKTORIALAK..................................................................................................................................... 11 orria
02
ZER DIRA PRODUKTUEN KATEGORIA ARAUAK?................................................................. 15 orria
03
ZERGATIK EGIN EPD BAT ETA NOLA ERABILI ERABAKIAK HARTZEKO. ........................................................................................................................... 19 orria
04
ERREFERENTZIAZKO ARAUAK EPD-EN SEKTOREAN.................................................... 23 orria
05
EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA . .................................................................................................................... 27 orria 5.1 EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO PROZESUAREN LABURPENA. ..................................................................................................................... 33 orria
06
PCR BAT IDAZTEKO ETA ARGITARATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA ......................................................................................................................... 35 orria 6.1 PCR BAT SORTZEKO PROZESUAREN LABURPENA. ............................................................. 41 orria
07
EPD-A EGIAZTATZEKO PROGRAMAK............................................................................................. 43 orria
08
EGIAZTATUTAKO EPD-AK DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESAK............................................................................................................................................................ 51 orria
09
EUROPAKO BATZORDEAREN EKIMENA INGURUMEN AZTARNA GARATZEKO.............................................................................................. 57 orria
10
ONDORIOAK.......................................................................................................................................................... 59 orria
11
ERANSKINA: CPC KODEAK..................................................................................................................... 61 orria
7–
01 ¿ZER DA PRODUKTUAREN INGURUMEN ADIERAZPENA?
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPD, ingelesezko siglaren arabera) zera dira: Bizi Zikloaren Analisian (ACV) oinarrituta, produktuaren ingurumen-portaerari buruzko informazio gardena eta hirugarren alderdi independente batek egiaztatzeko modukoa eskaintzen duten dokumentuak. ISO 14025 arauaren bidez erregulatzen dira (Environmental labels and declarations. Type III environmental declarations. Principles), eta arauak berak adierazten du EPDen helburua dela ingurumen-informazio kuantifikatua aurkeztea egiaztatutako produktuen edo zerbitzuen bizi-zikloari buruz, funtzio bera duten produktuak, zerbitzuak edo jarduerak alderatu ahal izateko. Hortaz, EPD bat «ekoetiketa» gisa sailka daiteke, nahiz eta ISO 14020 arauaren familiak erregulatutako beste sistema batzuen aurrean alde nagusia izan (ekoetiketak eta ingurumen-autoadierazpenak) EPD batean ez direla zehazten gutxienez bete beharreko ingurumen-baldintzak edo balioak (ez dago produktuak, egiaztatu ahal izateko, bete beharreko ingurumen-baldintzen zerrenda bat); aldiz, egiaztatutako produktuari egindako BZAren emaitzak erakusten dira, produktuaren ingurumen-jokabidea irudikatzeko. Beraz, produktu batek EPD bat izateak ez du esan nahi ingurumenaren ikuspegitik hori ez duen beste bat baino hobea edo okerragoa denik; izan ere, EPD baten xedea ez da produktu ekologikoak identifikatzea: helburua da produktuaren ingurumen-jokabideari buruzko informazioa ematea, antzeko beste produktu batzuekin alderatu ahal izateko. Informazio oso teknikoa duen txosten xehatua da, ez sinbolo edo logotipo arrunt bat.
9–
01
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
EPDa gauzatu behar da EPDei buruzko ISO 14025 arauak eta BZAri buruzko ISO 14040 eta ISO 14044 arauek ezarritakoa jarraituz, eta hirugarren alderdi independente batek egiaztatu behar du BZA eta adierazpena arau horien arabera gauzatu direla. Halaber, badaude EPDak egiaztatzeko programak ere. Horiek produktu tipologia edo mota desberdinetarako zehazten dute BZA eta EPDa gauzatzeko modu xehatuago bat, eta txostenari gehitzen zaion eta ingurumen-egiaztagiriaren funtzioak egiten dituen sinbolo bat erabiltzeko aukera ematen du. Egiaztapen-programa horiek ISO 14025 arauan horretarako ezarritako baldintzen arabera sortzen dira, eta arau espezifikoak garatzen dituzte produktu mota bakoi tzerako, «Product Category Rules» deituriko dokumentuetan jasotakoak (PCR, ingelesezko siglen arabera; Produktuen Kategoria Arauak, euskaraz). PCR horiek jaso tzen dituzte BZAn sartu beharreko gu txieneko datuak, hala nola ingurumen-inpaktuak kalkulatzeko erabili beharreko metodologia, BZAren sistemaren mugak, azterketaren unitate funtzionala eta EPDan agertuko den ingurumen-informazioa. Argi dago, hortaz, EPD baten eta BZA baten artean harreman estua dagoela, eta ezin da bata ulertu bestea gabe: – BZA produktu/zerbitzu/jarduera baten ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozesu bat gara tzen duen lan-metodologia bat da. Hain zuzen, produktuaren bizi-ziklo osoaren ikuspegitik gauzatzen du hori, materialen eta energiaren erabilera eta ingurunera egindako emisioak identifikatuz eta kuantifikatuz. – EPD batek hirugarren alderdi independente batek egiaztatutako dokumentu batean azal tzen ditu ingurumen-ebaluazio objektibo horren emaitzak. EPD horren edukia eta dagokion BZAn kontuan hartu beharreko xehetasunak ISO 14025 arauan zehaztuko dira, edo, dagoeneko badagoen ziurtagiri-eskema batekin ziurtatu nahi bada EPDa, dagokion PCRan. Beraz, ezin da ulertu EPD bat haren oinarria izango den BZA bat garatu gabe (BZA produktu/ zerbitzu/jarduera baten ingurumen-profila ebaluatzeko prozesu bat garatzen duen lan-metodologia bat da, eta EPDa dokumentuak argitaratzen dituen dokumentua da, eta egiaztatzen dena). Azkenik, argitu behar da ISO 14025 arauan oinarritutako programetan antolakuntzari eskatuko zaiola EPDa egiteko eta datuen egiaztapen independentea bermatzeko. ISOk «ziurtagiri» hi tzaren definizio orokorra ematen du (prozedura horren bidez hirugarren alderdi batek idatziz bermatzen du zehaztutako baldintzen araberakoa dela produktua edo prozesua). Nolanahi ere, «ziurtagiri» hitza bestela ulertzen da eta gauzatzen da eskualde desberdinetan; nahasteak saihesteko, ISO 14025 arauak «hirugarren alderdi batek egiaztatzea» erabiltzen du «ziurtagiri» hitzaren ordez. EPDa bat, hortaz, EGIAZTATU egin beharko da ISO 14025 arauaren arabera baliozkoa dela bermatzeko.
–10
01
ZER DA PRODUKTUAREN INGURUMEN ADIERAZPENA?
1.1 EPD SEKTORIALAK Badago aukera, eta EPDekin lotutako arau berrienek hala aurreikusten dute, EPD sektorialak deiturikoak sortzeko. EPD sektorial horiek erakusten dute produktu baten «batez besteko» portaera eta kontuan hartzen dute produktu baten bizi-zikloaren «batez besteko» ingurumen-informazioa, egiaztatu nahi den sektore jakina ordezkatzen duten enpresek emandako datuetan oinarrituta. Erabilgarriak dira produktu mota bera fabrikatzen duten hainbat enpresa elkartzen direnean produktuaren bizi-zikloaren inbentariorako datuak biltzeko eta emaitzen «batez besteko» informazioa sektoreko emaitza adierazgarri gisa aurkezteko, EPDan bakoitzaren xehetasun zehatzak aitortzera iritsi gabe. EPD baten garapena planteatzerakoan, garrantzitsua da, hala ere, zenbait parametro zehaztea, garatzen ari den EPD sektorialak datuen kalitateari buruzko gutxieneko irizpide batzuk eta sektorearen adierazgarritasuna bermatzeko: – EPDaren bitartez ordezkatu nahi den sektore zehatza – EPDaren garapenean parte hartu duten enpresen laginketa – Bildutako datuen kalitatea Beharrezkoa da EPDaren garapenean enpresen laginketa nabarmen eta adierazgarri baten partaidetza lortzea, EPDan aitortu nahi den sektorearekin lotuta. EPD sektorial batean parte hartu behar duten enpresen gutxieneko kopurua ez dago ezarrita aldez aurretik; aldiz, ordezkatu nahi den sektorearen eta produktuaren araberakoa izango da. Zenbait egiaztapen-programak ez dute irizpide zehatzik ezartzen adierazgarritasun horretarako; aldiz, soilik adierazten dute «hautatutako enpresen laginketa nahikoa izango dela EPDan erakutsitako sektoreko informazioa egiazkoa dela eta aitortzen ari den sektorea eta produktua irudikatzen duela benetan bermatzeko». Hortaz, EPDaren garapena kudeatzen duen taldearen eginkizuna da eskura dagoen egoera aztertzea eta laginketa egokiaren alde egitea. Beste egiaztapen-programa batzuetan xehetasunak adierazten dituzte eta laginketa zein izan behar den zehazten dute, nahiz eta sistema batetik bestera irizpidea alda daitekeen: ordezkatutako sektorean produktua ekoizten duten enpresen bi heren gutxienez, sektorearen fakturazioaren % 70 gutxienez... Halaber, garrantzitsua da enpresen laginketa mugatu ondoren, enpresak prestutasuna izatea eta beharrezkoak diren datuak biltzea. Ez du ezertarako balio enpresa askok parte hartzea, gero horien erdiak ez badira gai izango BZArako datuak emateko: Laburbilduz, enpresen ordezkagarritasuna edo ordezkagarritasunik eza eta jasotako datuak aztertu egingo dira eta honen arabera deskribatuko dira:
11–
01
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
– Enpresei kostuak aurreztea BZAn aditua den aholkularitza bat kontratatzeari eta egiaztapen-prozesuaren kostua estaltzeari dagokionez. – EPD sektorial bat gai izan daiteke sektore oso baten ingurumen-profila erakusteko beste baten aurrean, eta jasangarritasun-irudia emateko erabil daiteke, merkatu bereko beste sektore lehiakide batzuen aurrean. – BZA egiteko eta EPDa idazteko «batez besteko» informazioa erabiltzean, gerta liteke enpresa batek onurak izatea lortutako emaitzengatik eta EPDan adierazitakoengatik. Gerta liteke enpresa horren produkzio-jarduera ez hain jasangarria izatea sektoreko batez bestekoarekin alderatuta, baina enpresa parte-hartzaileak hura baino eraginkorragoak badira, EPD sektorialaren azken emaitzek onura izango dute eta enpresa horrek berau ordezkatzen dutela esateko aurkeztu ahal izango ditu. Adierazpen sektorial mota horiek hainbat onura dituzte, baina baita desabantailak ere.
ONURAK – Ahorro de costes para las empresas en cuanto a la contratación de una consultora especializada en ACV y en cuanto a cubrir el coste del proceso de verificación – Una EPD sectorial puede ser capaz de mostrar el perfil ambiental de un sector completo frente a otro y utilizarse para dar una imagen de sostenibilidad frente a otros sectores competidores en el mismo mercado. – Al utilizar información “media” para el estudio de ACV y la redacción de la EPD, es posible que una empresa se vea beneficiada por los resultados obtenidos y declarados en la EPD. Su actividad productiva puede que sea mucho menos sostenible que la media del sector, pero si las empresas participantes son más eficientes que ella los resultados finales de la EPD sectorial se verán beneficiados y esta empresa los podrá presentar como representativos suyos.
DESABANTAILAK – EPD sektorial bat garatzeak arduraldi eta ahalegin handiagoa eskatzen dio BZA garatuko duen aholkularitza-enpresa adituari eta egiaztapen-programaren auditore taldeari. Hala ere, kostuak enpresa parte-hartzaileen artean bana daitezke, baina beharrezkoa da horiek ados jartzea (askotan, zaila da enpresa lehiakideen artean) kostua banatzeko moduari buruz eta EPDaren garapen-prozesua kudeatzeko moduari buruz. – Ez du erakusten produktu zehatz baten ingurumen-profilik, adierazitako sektoreko batez bestekoa baizik. Horregatik, bezero batek enpresa bati informazio espezifikoa eskatzen badio produktu baten ingurumen-profilari buruz, baliteke ez onartzea EPD sektorialaren edukia. Adibidez, produktuen edota zerbitzuen kontratazio publikoko prozesu batean, administrazioko teknikariak produktuen jasangarritasuna ebaluatu eta baloratu beharko du elkarren artean alderatuta; hori ez luke ahalbidetuko EPD sektorial batek. Baliteke, beraz, dokumentazio hori ez onartzea. – BZA egiteko eta EPDa idazteko «batez besteko» informazioa erabiltzen denez, gerta liteke enpresa batek kalteak jasatea lortutako emaitzengatik eta EPDan adierazitakoengatik.
–12
01
Zer Da PrODUKTUareN INGUrUMeN aDIeraZPeNa?
Iragazgaizteko produktu bituminosoen fabrikatzaileen elkarteak (Bitumen Waterproofing Association) EPD bat idatzi eta aurre-egiaztatu du, hain zuzen, Europa mailan mota horretako mintz batzuen bizi-zikloaren ingurumen-profila erakusten dutenak, Europako hainbat herrialdetako 41 fabrikatako informazioa oinarri hartuta (Espainia, Italia, Alemania, Belgika, Holanda, Finlandia, Suedia, Danimarka, Norvegia eta Frantzia). Grezian, oliba-olio birjinaren fabrikatzaileen hiru elkarte batu ziren 2011n sektore horretako BZA bat garatzeko. Greziako 68 ekoizlerekin elkarlanean aritu ondoren, Greziako merkatuan oliba-olio birjinaren ekoizpenaren eta botilaratzearen ingurumen-profila ordezkatzen duen EPD bat egiaztatu zuten. Urte horretan ekoiztutako 21.930 botilak bereizgarri bat dute, produktuaren ingurumen-inpaktua ordezkatzen duen EPD bat garatu dela eta egiaztatu dela bermatzeko.
Baliteke enpresa horren produkzio-jarduera askoz ere jasangarriagoa izatea sektoreko batez bestekoarekin alderatuta, baina enpresa parte-hartzaileak hura bezain eraginkorrak ez badira, azken emaitzak kaltetu egingo dituzte eta ez dute enpresa horren berezitasuna ordezkatuko. – Beste ziurtagiri mota batzuk lortzeko, EPD sektorialek balorazio txikiagoa dute produktu zehatz baten EPD espezifiko batek baino. Esaterako, LEED eraikin jasangarrien egiaztapen-sistemak v4 bertsio berrienean zera ahalbidetzen du, produktu batek EPD sektorial baten informazioa emanez gero, balizko puntuazioaren erdiarekin bakarrik baloratzea (alegia, EPD sektorialak EPD espezifiko baten erdia balio du).
13–
02 ZER DIRA PRODUKTUEN KATEGORIA ARAUAK?
Produktuen Kategoria Arauak edo, ingelesez, Product Category Rules (PCR) EPDen egiaztapen-programek garatutako dokumentu espezifikoak dira, BZAk zer arauren arabera zehaztu behar diren zehazten dute, baita EPDan agertu behar den informazioa ere produktu mota jakin baterako, eta ISO 14040/14044 (BZA) eta 14025 (EPD) arauetan ezarritakoak baino xehetasun gehiago dituzte. PCR bakoitzak honako hauek jasotzen ditu: –– Irismenean sartzen diren produktuen definizio zehatza. –– BZAren unitate funtzionalaren definizioa. –– Aztertu beharreko sistemaren mugak. –– Onartutako mozte-irizpideak. –– Produktuaren bizi-zikloaren fase bakoitzean kontuan hartu beharreko eta sartu beharreko informazioari buruzko xehetasunak. –– Erabili beharreko datu moten hautaketa, eta azterketarako bateragarriak diren eta onartuta dauden datu-baseak. –– Ingurumen-inpaktuaren kategorien sailkapena, azterketaren emaitzak erakusteko. –– BZAn kontuan hartuko beharreko beste parametro eta egoera mota batzuk (erabilerakoak, bizi-amaierakoak). –– EPDan agertu beharreko ingurumenari buruzko informazioa.
15–
02
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
PCRak ezinbesteko garrantzia dauka, EPD bat egiaztatzen denean, egiaztapen-erakundearen auditoreak aplikatuko zaion PCRaren betetze-maila berrikusiko baitu. Esan daiteke dagokion PCRa BZA bat garatzeko eta EPD bat idazteko erreferentziazko araudia dela. PCR bat, hortaz, produktu mota horiek egiteko moduari buruzko oinarriak ezarriko dituen eta EPDan erakutsi beharreko edukia zehaztuko duen egiaztapen-programa baten erreferentziazko dokumentua da. Egiaztapen-programa hori nahikoa ezaguna denean eta nazioarteko irismena duenean, PCRa nazioarteko erreferentziazko dokumentu bihurtzen da produktu mota horretarako BZAk eta EPDak garatzeko. Hori dela-eta, EPD bat existitzen den egiaztapen-programa batekin egiaztatu ahal izateko, EPDaren produktu motari egokitutako PCR batek egon behar du indarrean. Produktu talderen baterako PCR bat zehaztuta ez badago, egiaztapen-programak erabaki dezake batera garatzea enpresa ekoizlearen eta interesa duten hirugarren alderdi batzuen lankidetzarekin, eskuragarri egon daitezkeen PCRen eskaintza handitzeko. EPDak egiaztatzeko programa bakoitzak bere PCRak ditu. Gerta liteke hainbat egiaztapen-programak izatea PCRak produktu mota bererako, eta PCR horiek desberdinak izan daitezke BZAri eskatutako parametroei dagokienez (bestelako unitate funtzionalak, irismenak, eta abar). Gauza bera gertatzen da produktuaren ingurumen-egiaztapeneko beste programa batzuekin, besteak beste, I. motako ekoetiketekin (Aingeru Urdina, Europako Etiketa Ekologikoa, Beltxarga Zuria... Guztiek dituzte produktu moten arabera aplika daitezkeen betebeharrak eta aldatu egin daitezke sistema batetik bestera). Zorionez, azken urteetan PCR horien edukia bateratzeko asmoa zabaldu da EPDak egiaztatzeko programen artean, PCRak bateragarriak izan daitezen.
Kasurik argiena eraikuntzako produktuen sektorean gertatu da, arau hau argitaratu baita: «EN 15804: Sustainability of construction works. Environmental product Declarations. Core rules for the product category of construction products» (Eraikuntza lanen jasangarritasuna. Produktuen ingurumen-adierazpenak. Eraikuntzako produktuen kategoriarako arau nagusiak). EPDak egiaztatzeko programa gehienek eraikuntzako produktuen PCRen edukia egokitu dute arau horretara. Are gehiago, horietako zenbaitek lankidetza-akordioak sinatu dituzte euren artean EPDen egiaztagiriak baliozkotzeko eta «egiaztapen bikoitza» eman ahal izateko. Gainera, plataforma bat sortu dute (Ecopaltform) eraikuntzako produktuen EPDen homogeneizazioa hedatzeko. Era berean, beste kasu batzuetan egiaztapen-erakunde aintzatetsi batzuek, EPDak egiaztatzeko barneprograma bat eduki ez arren, EPDak egiaztatu dituzte zuzenean EN 15804 arauan oinarrituta.
–16
02
ZER DIRA PRODUKTUEN KATEGORIA ARAUAK?
PCR berrien garapena errazteko, egiaztapen-programa batzuek, International EPD System kasu, erreferentziazko zenbait dokumentu dituzte, PCR Basic Module izenekoak. Dokumentu horiek produktuen familia generikoen arabera eskura daitezke eta PCR berriak garatzeko sistemaren esparruan erabiltzen dira. PCR Basic Module bakoitzak produktuen familiako kide diren PCRek izan beharreko edukia zehazten dute, eta, horrela, sektore bakoitzean PCRen edukia bateratzea errazten da.
Erreferentzialen eta arauen arteko garapena PCRak eta EPDak garatzerakoan Dagokion ziurtatze-sistemaren prozedura PCR berriak garatzeko PCR berri bat garatzeko interesa duen lantaldea
Sistemaren arauak
PCR
PCR ISO 14027 Basic module
Indarrean jartzen denean
ISO 14040 ISO 14044
Baldin badago
Basic Module bat ezin da erabili zuzenean EPD bat egiteko (salbuespen gutxi batzuk kenduta)
EPD
EPD bat garatzeko interesa duen enpresa
BZA azterketak
17–
03 ZERGATIK EGIN EPD BAT ETA NOLA ERABILI ERABAKIAK HARTZEKO?
Gaur egun EPDak asko erabiltzen dira kontsumitzaileari, bezeroari edo beste edozer alde interesduni enpresen produktuen, zerbitzuen edota jardueren ingurumen-inpaktua erakusteko. Ingurumen-profil hori erakusteko xedea aldatu egiten da enpresa batetik bestera, baina funtsezko helburua argia da kasu guztietan: enpresaren lehiakortasuna areagotzea eta haren produktuen merkatuko posizionamendua hobetzea, alderdi interesdun guztiei beren jardueraren ingurumen-profila erakusteko estrategia argi eta garden bat garatuz. Alderdi interesdunak, askotan, enpresen bezeroak eurak dira, eta interesa dute ingurumena errespetatzen duten produktuak erosteko. Beste kasu batzuetan, enpresaren bezeroen bezeroek dute interesa informazioa lortzeko erosten dituzten produktuen ingurumen-profilari buruz, eta, beraz, informazio hori hornidura-katean zehar zabaltzearen eskakizuna materialak eta osagaiak eraldatzeko lehen faseetara heda tzen da azkenean. Honako hauek ere faktore erabakigarriak dira askotan: eskatzen dituzten ingurumen-baldintzak direla-eta beste modu batean eskura ezin litezkeen esleipenetara aurkezteko aukera izatea, edo amaierako kontsumitzaileari ingurumen-gardentasuneko irudi bat erakustea, enpresaren irudia hobetzeko asmoz. Enpresak EPDak egiaztatzera bultzatzen dituzten faktoreetako batzuk hauek dira: –– Eraikuntzako sektorean, eraikienen jasangarritasun-egiaztapeneko sistemak EPDekin egiaztatutako produktuak erabiltzea baloratzen ari dira.
19–
03
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
–– 2013ko uztailean, CE markako beste araudi bat argitaratu zen, eta bertan EPDak «materialen jasangarritasuna» erakustearekin lotutako baldintza berriei erantzuteko moduetako bat zirela jaso zen. –– Frantziako merkatuak Grenelle legearen bidez balioesten du eta, kasu batzuetan, eska tzen du produktuan bertan egotea produktuaren bizi-zikloarekin lotutako ingurumen-informazioa, batez ere karbono-aztarnarekin lotutakoa. EPDak egiaztatzeko barne-sistema bat sortu dute eta erreferentzialak garatu dituzte produktu mota askoren ingurumen-profila kalkulatzeko. Erreferentzial horietako asko Frantziako merkatuari aplika dakizkiokeen PCR bilakatu dira, eta pixkanaka, egiaztapen mota hori ez duten eta frantsesak ez diren produktuen sarrera-hesia izatea lortzen ari dira. –– Produktuen fabrikatzaile handiak eta erdi-fakturatutako osagaien eta produktuen eska tzaileak ingurumen-informazioa eskatzen ari dira beren hornidura-kateen bidez. EPDek erakutsi dute eskaera horiei erantzuteko modu oso eraginkorra direla. Herri-administrazioa ere hasi da egiaztapen mota horiek eskatzen. Pleguetan ingurumen-irizpideak txertatzen ari dira (Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren erosketa eta kontratazio jasangarriaren akordioaren bidez, helburu bat ezarri da; hain zuzen, 2014rako lehiaketa publikora ateratako pleguen % 100ek ingurumen-baldintza eskagarriak eta puntuagarriak barne hartzea). Administrazioak produktu eta zerbitzu jasangarriak eraginkortasunez hautatu ahal izateko, eskaintzen diren produktuen ingurumen-profilari buruzko informazio argia, egiazkoa eta egiaztatutakoa iritsi behar zaio ebaluazio-teknikariari; horrela, produktuen ingurumen-inpaktuei buruzko alderaketa objektiboak egin ahal izango ditu, eta jasangarriagoak direnak behar bezala puntuatu ahal izango ditu. EPD horiek dira mekanismo nagusia, bai enpresek ingurumen-profila jakinarazteko, bai administrazioek eskainitako produktuen eta zerbitzuen jasangarritasuna ebaluatzeko. Kontuan izan behar da, EPDetako informazioan oinarrituta, produktuen arteko erkaketa eraginkorrak egin ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dituztela: –– Produktuaren kategoriaren definizioak eta deskribapenak (produktuen funtzioa, jarduera teknikoa eta erabilera) berdin-berdinak izan behar dute. –– EPDaren argitalpen-data eta baliozkotasun-aldia. –– Produktuen BZAren irismenak berdina edo ahal bezain antzekoena izan behar du, eta honako ezaugarri hauek hartuko ditu kontuan: • Unitate funtzionala berdin-berdina izatea. • Sistemaren mugak baliokideak izatea. • Sisteman sartzeko eta handik irteteko irizpideak berdinak izatea (hots, BZAn kontuan hartutako datuak berdinak izatea, eta planteatutako egoerak ere berdinak izatea, hala nola erabilerakoa). • Inbentarioko datuen kalitatea, zehaztasuna, ordezkaritza geografikoa eta denborazkoa, koherentzia, erreproduzigarritasuna, iturriak eta ziurgabetasuna baliokideak izatea. • Ingurumen-parametroen neurketa-unitateak berdintsuak izatea. • Datuak jasotzeko metodoak baliokideak izatea. • Ingurumen-inpaktua kalkulatzeko prozedurak berdintsuak izatea (BZA kalkulatzeko metodologiak).
–20
03
ZerGaTIK eGIN ePD BaT eTa NOLa eraBILI eraBaKIaK HarTZeKO?
Eraikinen jasangarritasunari buruzko LEED sistemaren azken bertsioak (V4) puntuatu egiten du erabilitako eraikuntza-produktuek EPDak izatea, eta 2 puntu lortzera irits daitezke. Kasu horretan, puntu osagarri horien onuradun zuzena eraikinaren arkitektura-estudioa, preskriptorea edo jabea da, EPDak dituzten egiaztatutako produktu horiek erabiltzeari esker puntuazio handiagoa lor baitezake eraikinaren jasangarritasunaren arloan. Bezero horrek hobeto balioetsiko ditu EPDekin egiaztatutako produktuak eskain diezazkioketen hornitzaileak, eraikinaren egiaztapenean puntu gehiago lortzeko aukera emango baitio, eta, beraz, eraikuntzako produktu baten fabrikatzaile batentzat baita hornikuntza-produktu baten (altzariak, akaberak, argiztapena...) fabrikatzaile batentzat ere alferrik galdu ezin den salmenta-faktore bat da.
– Inpaktu-kategorien hautaketa eta kalkulu-arauak berdintsuak izatea. – BZAren emaitzen berri emateko aldez aurretik ezarritako parametroak (inbentario-kategoriako datuak eta inpaktu-kategoriako adierazleak) berdintsuak izatea. – Ingurumen-informazio osagarria emateko baldintzak baliokideak izatea; besteak beste, baldintza metodologikoa (adibidez, arriskuak aztertzeko zehaztapenak). – Adierazi beharreko materialak eta substantziak baliokideak izatea (esaterako, produktuaren edukiari buruzko informazioa, baitan hartuta giza osasuna edota ingurumena kaltetu dezaketen materialen eta substantzien zehaztapenak, bizi-zikloaren etapa guztietan). – Adierazpena ez bada oinarritzen bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen dituen BZA batean, kontuan hartu ez diren etapei buruzko informazioa baliokidea izatea. Ia-ia baldintza horiek guztiak bermatuta daude EPDak garatu badira erreferentziazko PCR bera kontuan hartuta; hain zuzen ere, parametro horiek guztiak PCRak zehaztuko baititu. Horregatik, oso garrantzitsua da antzeko produktuen EPD desberdinak alderatzean egiaztatzea erreferentziazko zein PCRri jarraitu zaion. Azaldutako baldintzak betetzen ez badira, alderaketa egiten ari den pertsona (udaleko teknikaria, enpresa bateko erosketa-arduraduna edo bezero/kontsumitzaile kontzientziadun bat) gai izan beharko da aldeak interpretatzeko eta horiek kontuan hartzeko erabakiak hartzeko garaian. Kasu askotan, konparazioak egiten dituzten pertsonek ez dituzte BZAri buruzko ezagutza tekniko hain xehatuak, eta, beraz, ondorio okerrak atera ditzakete. Horregatik, azpimarratu behar da garrantzitsua dela erreferentziazko PCR bat egotea eta betetzea: EPDaren argitalpen-epea eta baliozkotasuna bermatzeak eta erreferentziako PCRaren betetze maila egiaztatzeak EPDa irakurtzen eta aztertzen ari den pertsonari bermatzen diote kasu bakoitzean garatutako BZAk irizpide berberei jarraituz egin direla.
21–
03
PrODUKTUareN INGUrUMeN aDIeraZPeNaK
Hitz batean, enpresek onura handiak izan ditzakete EPDak garatzeagatik eta egiaztatzeagatik: – Enpresaren lehiakortasuna hobetzen du nazioartean. – Lehen sartu ezin zen merkatuetan sartzeko aukera ematen dio. – Produktuen eta zerbitzuen ingurumen-funtzionamendua modu kuantitatiboan eta egiaztatuan deskribatzeko aukera ematen du bizi-ziklo osoaren ikuspuntutik eta objektiboki. – Informazio-tresna gisa erabiltzen da beste produktu eta zerbitzu batzuk lortzeko eta erosteko. – Taldetan sailkatuta dagoenez, funtzionalki baliokideak diren produktuen arteko alderaketak egiteko aukera ematen du. – EPDan jasotako informazioaren sinesgarritasuna eta egiazkotasuna bermatuko duen hirugarren alderdi independente batek egiaztatu eta baliozkotu dezake.
–22
04 ERREFERENTZIAZKO ARAUAK EPD-EN SEKTOREAN
Azken urteetan zenbait arau garatu dira EPDen garapenari eta PCRen sorkuntzari dagokionez. Produktuen eta zerbitzuen jasangarritasuna justifikatzeko eta batzuk edo besteak erosteko erabakiak hartzean EPDak gaur egun hartzen ari diren garrantziak eskatzen du araudi-oinarri koherente eta bateratua egotea maila guztietan.
Nazioarteko oinarrizko araudia –– ISO 14040. Environmental management. Life cycle assessment. Principles and framework • BZArako printzipioak eta erreferentzia-esparrua deskribatzen ditu. –– ISO 14044. Environmental management. Life cycle assessment. Requirements and guidelines • BZAren metodologiaren xehetasunak ezartzen ditu, eta deskribatu egiten ditu bizi-zikloaren inbentarioaren bilketa-prozesuak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eta emai tzen interpretazioa. –– ISO 14025. Environmental labels and declarations. Type III environmental declarations. Principles • Printzipioak ezartzen ditu eta prozesuak zehazten ditu III. motako (EPD) ingurumenadierazpenen programak garatzeko, baita EPDak eta PCRak sortzeko prozedura orokorra ere.
23–
04
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
–– ISO/NP TS 14027. Environmental labels and declarations – Type III environmental declarations – Product Category Rule (PCR) development • Lanketaren hasiera-hasieran, produktuen tipologien araberako PCRen baldintzak eta sor tzeko metodoak ezarriko ditu xehetasunez. Araudia garatzeko proiektua 2014ko apirilean onartu zen eta dokumentu hau idazten den datan ez dago eskuragarri haren zirriborrorik. –– ILCD HANDBOOK. Bizi Zikloaren Azterketaren Europako Plataformak, Europako Ba tzordearen Joint Research Centre - Institute for Environment and Sustainability erakundearen bidez eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzarekin, gidaliburu hori argitaratu zuen 2010eko martxoan, BZA bat egiteko moduari dagokionez orientazio gisa balio izateko. Gidaliburu horrek hainbat dokumentu tekniko ditu eta Europako Batzordeak baimendutako gida gisa balio izateko diseinatu da enpresei eta ingurumen-politikak sortzeko arduradunei laguntzeko BZA ezartzen produktu/zerbitzu/jarduera baten ingurumen-inpaktua neurtzeko erreferentziazko metodologia gisa. Kontsumo eta ekoizpen-prozesu jasangarriak sustatzeko Europako Batzordearen ekintzaren baitan dago. –– Product Environmental Footprint Guide & Pilots (European Commission Joint Research Centre) • Europako Batzordeak ekimen bat jarri du abian produktu baten ingurumen-aztarna Europa osoan berdin kalkulatzeko eta jakinarazteko metodologia komun bat ezartzeko (Product Environmental Footprint-PEF). Ekimen horren esparruan, arau zehatzak garatuko eta gidatuko dira hainbat produkturentzat (Product Environmental Footprint Category Rules-PEFCR).
Sektoreko araudia –– ISO 21930. Sustainability in building construction – Environmental declaration of building products • Eraikuntzako produktuen EPDak garatzeko printzipioak eta baldintzak ezartzen ditu, eta ISO 14025 arauan zehaztutako produktu-kategoriaren arauetarako esparrua eta oinarrizko baldintzak jasotzen ditu produktu mota horiei dagokienez. –– EN 15804. Sustainability of construction works. Environmental product Declarations. Core rules for the product category of construction products • Produktu-kategoriako oinarrizko arauak ezartzen ditu eraikuntzako edozein produktu eta zerbitzuren EPDak egiteko. Araudi hori hartu dute oinarritzat EPDak egiaztatzeko hainbat programak, beren PCRak idazteko eta eguneratzeko.
Lurraldeko araudia –– BP X30-323-0, Francia – Principes généraux pour l’affichage environnemental des produits de grande consummation (AFNOR, France) • Frantziako arau horrek ezartzen ditu, besteak beste, BZAk garatzeko oinarriak eta erreferentzia-esparrua, eta azken kontsumitzaileei produktuen ingurumen-profila jaki-
–24
04
ERREFERENTZIAZKO ARAUAK EPD-EN SEKTOREAN
narazteko modua. Frantziako Grenelle 2 legearen aplikazioaren baitan dago, eta azken kontsumitzaileari Frantziako merkatuko produktuen jasangarritasunaren berri emateko konpromisoa erakusten du. –– NF P01-010 standard, Francia • Kalkuluak egiteko metodoak eta adierazpenetarako formatuak ezartzen ditu EPDak egiteko eta erregistratzeko Frantziako Inies sistemaren esparruan (eraikuntzako produktuen ingurumen-adierazpenei buruzko Frantziako datu-basea). –– Product Category Rule Guidance Development Initiative, USA (American Center for Life Cycle Assessment -Product Category Rule Committee) • Ameriketako Estatu Batuetako erreferen tziazko dokumentua da eta PCRak sor tzeko baldintzak eta metodoa ezartzen ditu. American Center for Life Cycle Assessment erakundearen ekimen gisa sortu zen.
FRANTZIA: GRENELLE 2 LEGEA eta haren konpromisoa azken kontsumitzaileari Frantziako merkatuko produktuen jasangarritasunaren berri emateko. 2011. urtean, Frantziak ekimen bat jarri zuen martxan kontsumitzaileari kontsumo-produktuen ingurumen-inpaktua jakinarazteko (bereziki, karbono-aztarna), produktuen etiketetan informazio hori txertatuz. Xedea zen «kontsumitzaileari pixkanaka jakinaraztea produktuen eta bilgarrien karbono-aztarna, baita produktu horiek beren bizi-zikloan kontsumitutako baliabide naturalak edo baliabide naturaletan sortutako inpaktua ere». Horrek eragin du Frantziako merkatuan enpresa ekoizleek eta banatzaileek beren produktuen ingurumenaren aldagaiaren kalkulua ezartzea eta informazio horren berri ematea beren produktuetan. Frantziako merkatuko 170 fabrikatzailek eta banatzailek gidatu dute metodologia eta beren produktuen BZAk garatzen dituzte, haietan, besteak beste, ingurumen-informazioa txertatuta. Ekimen horretan parte hartu zuten honako hauek: Nestlé, Colgate, Coca Cola, Pepsico, Unilever, Danone, Fnac, Leroy Merlin, Procter & Gamble, Sephora, Heineken, Carrefour… 2013ko azaroan, Frantziak Europako Batzordean azaldu zituen ekimen horren emaitzak, ekimena Europako herrialde guztietara zabaltzeko asmoz. Une honetan, ekimena baloratzen ari dira Europan, baina Frantzian zabaldu da dagoeneko kontsumo-produktuek ingurumen-informazio mota hori edukitzeko premia.
25–
05 EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
EPD eta BZA baten artean harreman estua dagoela deskribatu eta frogatu da: Egiaztatu nahi den produktuaren/zerbi tzuaren BZAk lan-metodologia bat garatuko du sistemaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko (bizi-zikloaren ikuspuntutik), eta EPDak azterketaren edukia eta emaitzak irudikatuko ditu hirugarren alderdi batek egiaztatutako dokumentu batean. Hortaz, EPD bat garatzeko, BZAri buruzko ISO 14040 eta 14044 arauetan deskribatutako urra tsei jarraitu behar zaie, baita EPDak garatzen dituen ISO 14025 arauan ezarritakoari ere. Gainera, erreferentziazko PCRan ezarritako produktuen talde horretarako baldintza espezifikoak aplikatuko dira. Laburbilduz, pauso hauek eman behar dira: –– Erreferentziazko PCR bat dagoen egiaztatzea. –– BZAren helburuak, irismena, sistemaren mugak eta unitate funtzionalak definitzea. –– Sistemaren bizi-zikloaren inbentarioa egitea. –– Ingurumen-inpaktua ebaluatzea. –– BZAren t xostena idaztea. –– EPDa idaztea. –– EPDa egiaztatzeko auditoretza.
27–
05
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
ERREFERENtzIAZKO PCR BAT DAGOEN EGIAZTAtzEA Lehenengo urratsa da EPDa egiaztatu nahi den egiaztapen-programan produktuari/zerbitzuari aplika dakiokeen erreferentziazko PCR bat dagoen egiaztatzea. Egiaztapen-programa bakoitzak web orri bat dauka bilaketa-motorrekin, eskuragarri dauden PCRak aztertzeko eta egiaztatu nahi den produktuari/zerbitzuari dagokiona hautatzeko. Hurrengo atalean azalduko dira xehetasun gehiagorekin egiaztapen-programen ezaugarriak eta funtzionamendua. Baliteke egiaztatu nahi den produktuari/zerbitzuari aplikatu dakiokeen PCRrik ez egotea. Kasu horretan, enpresak hainbat aukera ditu: 1) Beste egiaztapen-programa bat bilatzea, aplikatu daitekeen PCR bat ez egoteak EPDa egiaztatzea eragozten baitu. 2) Egiaztapen-programarekin harremanetan jartzea eta beste PCR bat garatzea proposa tzea. Egiaztapen-programak, orduan, beste PCR batzuk garatzeko mekanismoa jarriko du abian, enpresa fabrikatzaileen eta hirugarren alderdi interesdunen lankidetzarekin batera sortzeko. Hurrengo atalean garatuko da zehatzago PCRak sortzeko prozedura orokorra.
HELBURUEN, IRISMENAREN ETA UNITATE FUNtzIONALAREN DEFINIZIOA Azterketaren helburuak, irismena, sistemaren mugak eta analisi osoan aipatuko den unitate funtzionala zehaztuko dira. BZA metodologia dela-eta, hori da metodoaren funtsezko urra tsetako bat; izan ere, lan-eremua eta azterketan sartu beharreko datuak mugatzen ditu. Parametro horiek zehazterakoan, erreferentziazko PCRaren espezifikazioak funtsezkoak dira, hartu beharreko erabaki mota horietan xehetasunak zehazten baitituzte.
BIZI-ZIKLOAREN INBENTARIOA EGITEA Pauso honetan bil tzen da aztertu beharreko produktuaren/zerbi tzuaren bizi-zikloaren fase bakoitzarekin lotutako informazio guztia (materialen, energiaren, hondakinen eta emisioen balantzeen bidez): lehengaien eta osagaien erauzketa, eraldaketa eta kontsumoa; fabrikazio-prozesuak, erabilera-fasea eta bizi-amaiera. Erreferentziazko PCRak adieraziko digu bizi-zikloko etapa bakoitzean zehaztu beharreko xehetasun maila eta gerta litezkeen egoerak, batik bat produktuaren erabilera-faseari edo haren bizi tzaren amaierari dagokionez, eta erabili beharreko hondakinen kudeaketaren tratamenduak (edo malgutasun maila, produktuen ezaugarri zehatzen arabera enpresak zehaztea ahalbidetuz gero). Zenbait prozesuri edota materiali buruzko lehen mailako daturik izan ezean, nazioartean ain tzate tsitako bizi-zikloen inbentarioetako datu-baseetako datuen kalkulu teorikoak, balioespenak edo asimilazioak egingo dira. Hortaz, hainbat balioespen eta erabaki egin beharko da inbentarioaren edukia zehazterakoan, eta, beste behin ere, erreferentziazko PCRaren espezifikazioek adieraziko digute balioespenak/erabakiak baliozkoak diren edo ez. Urrats hori fun tsezkoa da; izan ere, erreferentziazko PCRa betetzen den ala ez frogatuko du (auditoretzari eta EPDa egiaztatzeari begira) eta bermatuko du PCR hori oinarri hartuta EPDak garatzen dituzten
–28
05
EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
enpresa guztiak konparagarriak direla, jasotako bizi-zikloaren inbentarioari dagokionez gauza berberak hartu dituztelako kontuan.
INGURUMEN INPAKTUA EBALUAtzEA Bizi-zikloaren inbentarioan lortutako datuekin aztertutako sistemaren ingurumen-inpaktua ebaluatuko da. Oro har, egin beharreko kalkuluen kopurua eta konplexutasuna kontuan hartuta, ebaluazioa BZAren software baten bidez egiten da. Softwarean irauliko da aztertutako sistemaren inbentarioa, eta horrek produktuaren bizi-zikloari lotutako ingurumen-alderdiei buruzko ingurumen-informazioa emango du. Bizi-zikloari buruzko hainbat software daude merkatuan, kudeatutako ingurumen-informazioari eta erakutsitako kalkuluei dagokienez xehetasun gehiagorekin edo gutxiagorekin: Berriro ere, erreferentziazko PCRak EPDan erakutsi beharrezkotzat jotzen dituen ingurumen-informazioaren eskakizunek eta motak zehaztuko dute erabili nahi dugun softwarea baliozkoa den ala ez. Erreferentziazko PCRak adieraziko digu, halaber, zeintzuk diren kalkulatu beharreko ingurumen-inpaktuaren kategoriak eta horien baliokidetasun-unitateak zein diren, baita kalkulatu/ bildu behar diren beste ingurumen-emaitza batzuk ere. Orokorrean, EPD batean azaldu beharreko ingurumen-emaitzak (bizi-zikloaren fase bakoitzaren arabera bereizita) hauek dira, nahiz eta aldatu egin daitezkeen PCR batetik bestera, irismenean kontuan hartutako produktu motaren berezitasun zehatzen arabera. Beraz, haintzat hartu ondorengo zerrenda honetan jasotakoa dela EPD bat idaztean gehien eskatu ohi den informazioa: –– Ingurumen-inpaktuaren kategoriak: • Berotegi-efektuko gasen emisioa/berotze-globalaren potentziala, CO2 baliokideko kg-tan. • Substantzia azidogarrien emisioa/ azidotze-potentziala, CO2 baliokideko kg-tan. • Ozono troposferikoa sortzen laguntzen duten gasen emisioa/Ozono-sorkuntzaren poten tziala, C2H4 baliokideko kg-tan (zenbaitetan, C2H2 baliokidetan). • Oxigenoa murrizten lagun tzen duten substan tziak uretara emiti tzea/Uren eutrofizazioaren potentziala. PO4-3 baliokideko kg-tan. –– Baliabideen kontsumoa: • Berriztagarriak, materialak eta energetikoak bereizita. • Ez-berriztagarriak, materialak eta energetikoak bereizita. • Bigarren mailakoak. Ur kontsumoa: • Kontsumo zuzena enpresaren ekoizpen-prozesuetan. • Zeharkako kontsumoa bizi-ziklo osoan/Aztarna hidrikoa. –– Hondakinen sorrera, arriskutsuak eta ez-arriskutsuak bereizita. –– Beste ingurumen-adierazle mota batzuk: • Gizakien toxikotasuna. • Ekotoxikotasuna. • Lurzoruaren erabilera. • Aztarna ekologikoa eta hidrikoa. • Produktuen birziklagarritasunaren indizea.
29–
05
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
BZA-REN txOSTENA IDAZTEA EPD bateko informazioak ez ditu aurreikusten BZAaren txosten bati eskatzen zaizkion puntu eta baldintza guztiak ISO 14040 eta 14044 arauetan ezarritakoaren arabera. Zentzua dauka aintzat hartzen badugu EPDa komunikazio-tresna bat dela, eta teknikoa izan arren, gai izan behar dela interesdunari (bezero bati, kontsumitzaileari...) egiaztatutako produktuaren/zerbi tzuaren ingurumen-profilari buruzko informazio garrantzitsua helarazteko. EPDa, hortaz, BZAren laburpen bat da, maketatuta eta komunikazio-formatuarekin, BZAn adituak ez diren alderdi interesdunentzat ulergarria izan dadin. Beraz, BZAren txosten bat idatzi behar da, aurreko pausoak amaitu ondoren, analisia, balioespenak, xehetasunak eta azterketaren emaitzak jaso daitezen txosten batean. txosten horrek honako puntu nagusi hauek izango ditu (ISO 14040 eta 14044 arauetan ezarritakoaren arabera): –– Proiektuaren helburuak eta irismena. –– Unitate funtzionala. –– Aztertutako produktuaren/zerbitzuaren fluxugramaren deskribapena. –– Sistemaren mugak. –– Bizi-ziklo osoko inbentariori buruz egindako balioespenak. –– Bizi-zikloaren inbentario xehatua. –– Datuen kalitatearen azterketa. –– Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. –– Datuen sentsibilitatearen azterketa. –– Emaitzak eta ondorioak interpretatzea.
EPD-A IDAZTEA Fase honetan, BZAn lortutako informazioa laburbildu, egokitu eta idatzi egiten da, EPDaren egiaztapen-programaren baldintzei eta erreferentziazko PCRan ezarritako betekizunei erantzuteko. EPDaren atalak, ezarritako ingurumen-informazioa, deskribapenen xehetasun maila, sartu beharreko informazio gehigarria... hori guztia erreferentziazko PCRan adierazita egongo da. Oro har, egiaztapen-programek ez dute aldez aurretik ezartzen formatu edo maketazio zeha tz bat EPDrako. Enpresa bakoitzak egokien iritzitako moduan sor dezake dokumentua. EPDa formatu zehatz bat izatera behartzen duen sistemaren bat egon arren (egiaztatzen diren EPD guztietarako estetika, azal eta atal bateratuak), ez da ohikoa. EPD bat idazterakoan, aipatu bezala, kontuan hartu behar da komunikazio-tresna bat dela eta interesdunari (udal-teknikari bati, bezero bati, kontsumitzaile bati...) eta normalean BZAn aditua ez denari informazio garrantzitsuena arin eta eraginkortasunez helarazteko gai izan behar dela. EPDa, hortaz, produktua aurkezteko eta modu osagarrian haren ingurumen-profilari eta ontasunei buruzko informazioa eskualdatzeko mekanismo ezin hobea da. Ondorioz, enpresako komunikazio eta marketin sailak EPD hori idazten laguntzea komeni da, edukia enpresaren irudi korporatibora egokitzeko eta enpresak beharrezkotzat jotako hizkuntza guztietara itzultzeko aukera ebaluatzeko.
–30
05
EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
Oro har, EPD batek honako informazio hau eduki behar du gutxienez, nahiz eta erreferentziazko PCRaren espezifikazioak egiaztatu beharko diren beti: –– EPDa egiten duen erakundearen identifikazioa eta deskribapena. –– Egiaztatutako produktuaren deskribapen xehatua. –– EPDaren egiaztapen-programaren izena eta sistemaren administratzailearen helbidea, eta, hala badagokio, logotipoa eta harremanetarako datuak. –– Erreferentziazko PCRaren identifikazioa. –– EPDaren argitalpen-data eta baliozkotasun-aldia. –– BZAren datuak, bizi-zikloaren inbentarioa, erreferentziazko PCRaren arabera. –– Ingurumen-informazio osagarria, erreferentziazko PCRaren arabera. –– Produktuaren edukiari buruzko informazioa, baitan hartuta giza osasuna edota ingurumena kaltetu dezaketen materialen eta substantzien zehaztapenak, bizi-zikloaren etapa guztietan. –– Kontuan hartzen ez diren etapei buruzko informazioa, baldin eta adierazpena ez badago oinarrituta bizi-zikloaren etapa guztiak barne hartzen dituen BZA batean. –– EPDen egiaztapen-programa desberdinak ez direla konparagarriak adierazten duen aipamen bat (baldin eta BZAren metodologia, unitate funtzionala, sistemaren mugak... ez badira berdinak, PCR berari jarraitu ez zaiolako). –– Azalpen-material osagarria non lortu daitekeen adierazten duen informazioa.
EPD-A EGIAZTAtzEA Produktuaren EPDa idatzi ondoren, egiaztapenaren ziurtagiria bidaltzeko izapideei ekingo zaie. Egiaztapen-programa bakoitzak bere prozedura eta homologatutako auditoreen sarea du etapa honetarako, baina, funtsean, guztiak bat datoz garatu beharreko pauso nagusiei dagokienez. BZAren berrikuspen kritikoko prozesua eta EPD bat egiaztatzeko prozesua oso antzekoak dira, bi prozesuetan egiaztatzen baita BZAri buruzko ISO 14040 eta 14044 arauetan eta EPDari buruzko 14025 arauan jasotako baldintzak zuzen betetzen direla, jarraitutako erreferentziazko PCRaren betekizunez gain. Hortaz, EPDaren beste egiaztapen batean, homologatutako auditoreak edo auditore taldeak egiaztatuko du honako atal hauek zuzen betetzen direla erreferen tziazko arauei dagokienez: –– Bizi-zikloaren inbentariorako eta BZArako jasotako datuen jatorria, horien egiazkotasunaren, trazabilitatearen eta fidagarritasunaren ikuspuntutik –– Erabilitako ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako metodologia –– Ingurumen-profilaren aurkezpena eta PCRak eskatutako informazioa BZAren txostenean eta EPDan –– Beste ingurumen-informazio osagarri batekin koherentea dela eta hari egokitzen zaiola, halakorik balego. Normalean, EPD bat egiaztatzeko prozesuak bi urrats ditu: –– Dokumentuen berrikuspena. –– Egiaztapen-auditoria.
31–
05
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
Dokumentuen berrikuspena BZAren txostenean eta EPDan sartutako informazioaren egitura eta antolamendua egiaztatzea da, funtsean. BZAn sartutako informazioa eta sarrera-datuak justifikatzen dituen dokumentazio osoa aztertzea izango du ardatz. Lehenengo zati horren xedea da BZAren eta EPDaren edukia egokia dela bermatzea 14040 eta 14044 arauei eta erreferentziazko PCRari dagokienez. Dokumentuen berrikuspena «aurrez aurrekoa ez dena» izan daiteke, egiaztapen-programa bakoitzak ezarritako lan-prozeduraren arabera. Oro har, hala egiten da eta enpresak BZAren txostena eta EPDaren zirriborroa bidaltzen dizkio auditore taldeari, horiek aztertzeko. Aldez aurreko egiaztapen-txosten bat bidaliko da, eta han adieraziko dira antzemandako adostasun-ezak edo oharrak. Dokumentuen berrikuspena amaitu ondoren, egiaztapena bera egingo da. Arruntena eta komenigarriena honakoa da: lantegia bisitatzea EPDan adierazitako produktuaren ekoizpen-prozesua behatzeko. Ikuskaritza horretan ebaluatuko da BZAko eta EPDko datuen kalitatea, trazabilitatea, egiazkotasuna eta fidagarritasuna, baita erreferentziazko PCRan jasotako baldintzekin bat datorren edo ez ere. Ikuskaritzari buruzko erabakia hartu ondoren, eta sor daitezkeen desadostasunak konpondu ondoren, auditore taldeak azken egiaztapen-txosten bat egingo du, eta egiaztapen-programara bidaliko da, azken horrek erregistratu dezan eta ziurtagiria eman dezan.
EPD-AREN MANTENTZE LANAK ETA EGUNERAKETA EPD bat egiaztatu ostean, haren baliozkotasun-aldia desberdina izan daiteke egiaztapen-programa batetik bestera. Eskuarki, 3-5 urtekoa izaten da. Baliozkotasun-aldi hori iraungi ondoren, EPDa egiaztatu beharko da berriz, adierazitako informazioak baliozkoa eta egiazkoa izaten jarraitzen duela bermatzeko. Bizi-zikloaren sarrera- eta irteera-datuak eguneratu egingo dira, BZA eguneratuko da eta EPDan adierazitako emaitzak eguneratuko dira. EPDaren baliozkotasun-aldian, ebaluatu eta eguneratu egin beharko da beharrezkoa den guztietan, teknologian izandako aldaketak irudikatzeko edo edukia eta edukiaren doitasuna aldatu dezaketen beste baldintza batzuk irudikatzeko. Enpresaren erantzukizuna izango da produktuan, prozesuetan, datuetan eta abarretan izandako edozein aldaketa ebaluatzea, baldin eta horien eraginez EPDan erakutsitako informazioa ez bada baliozkoa. Adibidez, gerta liteke EPD bat egiaztatu eta bi urtera enpresak bere ekoizpen-lerro osoa edo zati bat aldatzea, energiaren aldetik eraginkorragoa den makineria berria jarrita. Hortaz, interesa izango du EPDaren datuak eguneratzeko, ingurumen-ebaluazioaren emaitzak murriztu eta jasangarritasun handiagoa erakutsiko baitu. Era berean, gerta liteke enpresak ekoizpen-prozesuaren kokapena aldatzea beste herrialde batera. Orduan, hasierako BZAren irismen geografikoa ez da baliozkoa izango, eta, beraz, EPDan azaldutako informazioa ez da egiazkoa izango egungo egoera errealari dagokionez. Hortaz, EPDaren edukia eguneratzea komeni da.
–32
05
EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
Eguneraketa horiek egiteko, enpresak egiaztapen-programaren operadoreari jakinarazi beharko dio, aldaketak egiaztatu ditzan eta egiaztapen-ziurtagiria eguneratu dezan. Azkenaldian, egiaztapen-programek eurek ezartzen dituzte beren nahitaezko prozedurak eta betebeharrak, adibidez, urtero EPDaren egiaztapen txiki bat egiteko, eta hala adierazitako informazioa baliozkoa dela bermatzeko, baliozkotasun-aldia iraungi ez arren.
5.1 EPD BAT GARATZEKO ETA EGIAZTATZEKO PROZESUAREN LABURPENA
PCR aplikagarri bat dagoen egiaztatzea
ISO 14040 ISO 14044
X BZA
Bizi Zikloaren Azterketaren Analisia • Sistemaren mugak eta unitate funtzionala zehaztea • Bizi-zikloaren inbentarioa • Ingurumen-inpaktua ebaluatzea • Emaitzak interpretatzea • BZAren txostena idaztea
PCR
EPD EPD-A idaztea
• Sistemari PCR berri bat sortzea proposatzea • Beste egiaztatze sistema bat bilatzea
EPD-A egitea
Prozesua egiaztatzea Egiaztatze-sistemak homologaturiko eta ziurtaturiko erakundea BZA EPD
TXOSTENA
Dokumentuen berrikuspena
ONIRITZI TXOSTENA
Egiaztapen auditoretza
Ziurtatzea eta erregistratzea EPD
ONIRITZI TXOSTENA FORMULARIOA
Batzorde teknikoak berrikustea
Ziurtagiria igortzea
33–
06 PCR BAT IDAZTEKO ETA ARGITARATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
ISO 14025 arauak berak ezartzen du EPDak egiaztatzeko programek PCR berriak sortzeko prozedurak modu publikoan eta irekian erraztu behar dizkiotela PCRan interesa duen edo tartean sartuta dagoen edozein alderdiri. Halaber, ezartzen du horiek bateratu behar direla PCRak garatzen direnean produktu-kategoria baterako eskuragarri dauden beste PCR batzuk kontuan hartuta produktu-kategoria beraren baitan edota merkatu-arlo egokian. Egiaztapen-programa bakoitzak bere prozedurak dituen arren, PCR berri bat sortzeko proposamena egiteko eta hura garatzeko, oro har, garapena ISO 14025 arauak ezartzen du. Etorkizunean, prozedura hori xehatuago egongo da ISO 14027 arauan (2014ko apirilean onartu zen araua garatzeko proiektua eta zirriborrorik ez dago eskuragarri oraindik), baina ordura arte, PCR baten garapena honako etapa hauen arabera bana daiteke orokorrean: –– Hasiera-fasea: PCR bat sortzeko proposamena. –– Prestaketa-fasea. –– Kontsulta-fasea. –– Onarpen- eta argitalpen-fasea. –– Eguneratze-fasea.
35–
06
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
HASIERA FASEA: PCR BAT SORTZEKO PROPOSAMENA PCR bat garatzeko prozesuan egin beharreko lanak ondo koordinatuta eta BZAren metodologiaren eta EPDaren egiaztapen-programen ezagutza xehatuekin egin behar dira. Horregatik, oso garrantzitsua da lana EPDaren ikuspegiarekin ohituta dagoen pertsona batek gidatzea, baita BZAren oinarrizko ulermenarekin ere. Horregatik, PCR batean garatutako lanaren arrakastari eusteko, komeni da liderraren eginkizuna eta gauzatu beharreko lana eta egitekoak koordina tzea onartzeko prest dagoen moderatzaile bat izendatzea. Lantalde bat sortu behar da, alderdi interesdun gehien inplikatuz, hala nola sektoreko beste enpresa eta erakunde batzuetako ordezkariak, PCRak onarpen eta erreproduzigarritasun handia izan dezan. PCRaren garapena iragartzean dagokion egiaztapen-programan, harremanak erraztu beharko dira garapenean interesa duten beste alderdi batzuekin. Beste egiaztapen-programa batzuetan lantalde horri Product Category Stakeholder Consultation Group – PCSCG deitzen zaio. Beste batzuetan, talde edo batzorde sektorial edo Stakeholder working group... Egin beharreko lehen urratsa da garatutako PCRa argitaratu nahi den egiaztapen-programaren administratzailearekin harremanetan jartzea, PCR berria sortzean interesa erakusteko eta dagoeneko hasi ez direla edo berau sortzeko beste alderdiren baten interesa erakutsi duela egiaztatzeko. Hala izanez gero, lantalde hori dagoeneko garatzen ari diren lanetan txertatzea proposatuko da, eta, bestela, PCR berri bat sortzeko izapideak abiaraziko dira. Lantaldea sortuta baldin badago, egiaztapen-programaren administrariari abisatu beharko zaio web orrian nahiz zuzenean alderdi interesdunari jakinarazteko PCR berri bat garatzeko lanak hasiko direla. Iragarki horren bidez jakinaraziko zaie lanean parte hartzeko interesa izan dezaketen beste alderdi batzuei ere lantaldean parte hartzeko.
TRENBIDE SEKTOREA – UNIFE (Association of the European Rail Industry): 2006az geroztik, tren-produktuen ekoizpen-elkarteak interesa erakutsi zuen BZAren metodologiak aplikatzeko eta ingurumenprofila jakinarazteko hornitzaileei eta sektoreko bezeroei. Horri dagokionez araudirik ez dagoenez, 2008an «International EPD System – Environdec» kontaktatu zen eta lantalde bat sortu zuten. Han parte hartu zuten munduko tren-ekoizle eta hornitzaile nagusiek (besteak beste, Alstom, AnsaldoBreda, Bombardier, Siemens, Knorr-Bremse eta Saft Batteries). Aurrez aurreko 5 bilera eta dozenaka telekonferentzia egin ondoren, 2009an tren-produktuetarako (trenak) lehen PCRa argitaratu zuten eta orduz geroztik, gainerako tren-ekoizle (CAF eta Talgo kasu) eta tren-produktuen dozenaka hornitzaile lantaldera batu dira eta PCRa eguneratzen parte hartu dute. Dokumentu hau idatzitako datan, trenei eta tranbiei buruzko egiaztatutako 13 EPD daude.
–36
06
PCR BAT IDAZTEKO ETA ARGITARATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
PRESTAKETA FASEA Sortutako lantaldearen partaide guztien lankidetzarekin eta PCRaren moderatzailearen gidari tzapean, PCRaren zirriborro bat idatziko da. Dokumentu horretan zehaztuko dira egiaztatu nahi den produktuaren kategoria, BZAren unitate funtzionala, sistemaren mugak, aplika daitezkeen izendapen-arauak, adierazi beharreko ingurumen-profila, produktuaren bizi-zikloaren faseetan sartu beharreko informazioa eta EPD batean adierazteko garrantzitsutzat hartutako beste ingurumen-informazio batzuk. Gutxienez honako informazio hau jasoko da PCR batean: –– Produktuaren kategoriaren definizioa eta deskribapena ( adibidez, funtzioa, jarduera teknikoa eta erabilera). –– Produktuaren BZAren helburuen eta irismenaren zehaztapena, ISO 14040 eta 14044 arauek ezarritako parametroen arabera; besteak beste, honako hauek hartuko ditu baitan: • Unitate funtzionala. • Aztertu beharreko sistemaren mugak eta kontuan hartutako bizi-zikloaren etapak. • Beharrezkoak diren datuen deskribapena. • Sisteman sartzeko eta handik irteteko irizpideak. • Datuen kalitatearen baldintzak; besteak beste, estaldura, zehaztasuna, osotasuna, ordezkagarritasuna, koherentzia, erreproduzigarritasuna, onartutako datu-iturriak eta baimendutako ziurgabetasuna. • Datu eta parametro mota bakoitzerako unitate metrikoak. –– Jaso beharreko bizi-zikloaren inbentarioaren azterketari buruzko xehetasunak, hala nola: • Datuak jasotzeko prozesua. • Kalkulu-prozedurak. • Materialen eta energiaren isurketen eta fluxuen izendapena. –– Inpaktu-kategorien eta kalkulu-arauen hautaketa. –– BZAren emaitzen berri emateko aldez aurretik zehaztutako parametroak. –– Ingurumen-informazio osagarria emateko baldintzak, baldintza metodologikoa baitan hartuta (adibidez, erabileran energia-kontsumoa neurtzeko arau zehatz bat). –– Adierazi beharreko materialak eta substantziak, produktuaren edukiari buruzko informazioa, osasunean edota ingurumenean kalteak eragin ditzaketen materialen eta substan tzien zehaztapena… –– EPDaren edukiari eta formatuari buruzko argibideak. –– Kontuan hartzen ez diren etapei buruzko informazioa, baldin eta adierazpena ez badago oinarrituta bizi-zikloaren etapa guztiak barne hartzen dituen bizi-zikloaren azterketa batean. –– PCRan oinarrituta egiaztatutako EPDei aplika dakieken baliozkotasun-aldia. –– PCRaren baliozkotasun-aldia. PCRaren edukia zehazterakoan, kontuan izan behar dira, halaber, irismenean aintzat hartutako produktu motaren BZAren garapenarekin nahiz aplikatuko den lurraldearekin zerikusia duen
37–
06
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
erreferentziazko arau edo dokumentu guztien edukia. Ondoren, kontuan hartu behar diren erreferentziazko arau nagusiak adieraziko dira: –– ISO14025:2010 Environmental labels and declarations. Type III environmental declarations. Principles and procedures. –– Hautatutako egiaztapen-programaren argibide espezifikoak. –– ISO/NP TS 14027 Environmental labels and declarations –Type III environmental declarations– Product Category Rule (PCR) development, argitaratuta dagoenean. –– ISO14040:2006. Environmental management. Life cycle assessment. Principles and framework. –– ISO14044:2006. Environmental management. Life cycle assessment. Requirements and guidelines. –– Beste egiaztapen-programa bateko beste edozein PCR, nazioartean PCR guztiak bateratzea lortzeko. –– Eskualde edo sektore mailako beste arau mota batzuk: • PCRa Frantziako egiaztapen-programaren esparruan garatzen ari bada, «BP X30-323-0: 2011 – Principes généraux pour l’affichage environnemental des produits de grande consummation (AFNOR, France)» araua izango da erreferentziazko dokumentazio nagusia. • PCRa eraikuntza-produktu baterako garatzen ari bada, «ISO 21930: Sustainability in building construction – Environmental declaration of building products» edota «EN 15804: Sustainability of construction works. Environmental product Declarations. Core rules for the product category of construction products» arauak izango dira kontuan hartu beharreko parametro nagusiak ezarriko dituztenak. • SiGaratu nahi den PCR berriaren irismenarekin bat datorren produktu-kategoria ezarri baldin bada produktuen ingurumen-aztarna garatzeko Europako ekimenaren bidez, esparru horretan garatutako lanak hartu beharko dira kontuan (Product Environmental Footprint Guide & Pilots. • Ameriketako Estatu Batuetako egiaztapen-programa baten esparruan ari bada garatzen PCRa, erreferentziazko dokumentazio nagusia American Center for Life Cycle Assessment Product Category Rule Committee erakundearen «Product Category Rule Guidance Development Initiative» dokumentua izango da.
TRENBIDE SEKTOREA – UNIFE (Association of the European Rail Industry): adierazitako oinarrizko araudiaz gainera, lantalde honek kontuan hartu behar izan zituen sektorean aplikatzeko honako erreferentziazko arau hauek EPDan eska zitezkeen zenbait parametro zehazteko; adibidez, erabilera-agertokia zehazteari dagokionez, ibilgailuetako materialen identifikazioari dagokionez edota birziklagarritasun-indizearen kalkuluari dagokionez: - TS 50591: Specification and verification of energy consumption for rolling stock - ISO 22628 Road vehicles-Recyclability and recoverability –Calculation method - Unife Recyclability and Recoverability Calculation Method for Rolling Stock - EN 15380-2 Designation systems for railway vehicles- Part 2 Product Groups - EN 12663 Structural requirement of railway vehicle bodies
–38
06
PCR BAT IDAZTEKO ETA ARGITARATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
KONtsULTA FASEA Garatzen ari diren PCR guztiek kontsulta publikoko prozedura bati lotuta egon behar dute dagokion egiaztapen-programaren Batzorde Teknikoak ofizialki onartu baino lehen. Kontsulta irekia parte-hartze prozesu ireki bat bailitzan gauzatu behar da, normalean Internet oinarri hartuta, eta sistemaren beraren barne-komunikazioko mekanismoak erabilita edota aurrez aurreko bilera teknikoak eginez, hala iritziz gero. Kontsulta irekiaren prozedura dela-eta PCRaren proposamenari egindako oharren, iradokizunen edota aldaketa-proposamenen ondorioz, PCRaren moderatzaileak horien erantzuna kudeatuko du lantaldeen aldetik eta PCRaren edukian aldaketak egingo ditu, hala badagokio. Moderatzaileak, halaber, jasotako oharren laburpena eta ondoriozko aldaketak egin beharko ditu dokumentuan, eta informazio hori argitaratzea komeni da, tartean dauden aldeen baimenarekin. Dokumentazio horretan jasoko dira burututako kontsulta publikoko prozesuaren deskribapen labur bat, kontsultan parte hartu duten alderdiak, jasotako oharrak eta horiek maneiatu diren modua. Oharren bat kontuan hartu ez bada, justifikatu eta arrazoitu egin beharko da. PCR baten kontsulta publikoko fasea ez dago aldez aurretik ezarrita ISO 14025 arauan. Soilik adierazten da nahikoa zabala izango dela tartean dauden aldeak jakinaren gainean daudela bermatzeko eta nahikoa denbora egon dela ohar guztiak jasotzeko eta horiei erantzuteko. Praktikan, denbora hori aldatu egiten da egiaztapen-programa batetik bestera, eta egindako oharren konplexutasun mailaren araberakoa da. Besterik adierazi ezean, normala eta koherentea da kontsulta-fase honek 1-2 hilabete irautea; hala ere, badaude kasuak non PCRaren idatziari buruz sortutako eztabaidaren konplexutasunagatik fase hau 6 hilabetera arte luzatu baiten, baita urtebetera arte ere. Azkenean, moderatzaileak PCRaren azken bertsioa aurkeztuko dio egiaztapen-programaren Batzorde Teknikoari, onar dezan.
ONARPEN ETA ARGITALPEN FASEA PCRaren azken onarpen-fasea egiaztapen-programa bakoitzak izendatutako talde berezi batek egiten du, arrunki Batzorde Teknikoa, sistemaren batzordea, Expert consultation group eta abar izenez ezaguna. Batzorde hori hautatutako pertsonek osatzen dute, hain zuzen, BZAk eta EPDen eta PCRen garapenak oso ondo ezagutzen dituztenek eta erakunde ofizialekin, enpresekin edota ikerketa-erakundeekin lotuta daudenek. Batzorde honen berrikuspenaren ondorioak hauek izan daitezke: –– PCRaren proposamena onartzea (batzordea PCRaren bilakaera jarraitzen joan denez, arruntena hortxe amaitzea izango da). –– PCRaren proposamena onartzea, baina bete beharreko zenbait ohar egitea. –– Batzorde Teknikoak egin beharreko zenbait azalpen eta aldaketa egiteko premia.
39–
06
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
Batzorde Teknikoaren berrikuspena gaindituz gero, PCRa egiaztapen-programaren administra tzaileari helaraziko zaio, eta argitaratu eta hedatu egingo da. Une horretatik aurrera, PCRa indarrean egongo da (haren baliozkotasun-aldia iraungi arte) eta EPDak PCR horretan oinarrituta egiaztatu ahal izango dira.
PCR-AREN MANTENtzE LANAK ETA EGUNERAKETA Onartu ondoren, PCR baten baliozkotasun-aldia desberdina izan daiteke egiaztapen-programa batetik bestera. Eskuarki, 5 urtekoa izaten da. Baliozkotasun-aldi hori iraungi ondoren, PCRaren edukia berrikusi behar da, eskatutako informazioak une horretako denbora-tarteari dagokionez koherentea izaten jarraitzen duela berma tzeko. PCRan eskatutako parametroak eta betekizunak eguneratuko dira, eta kontsulta irekiko tarte bat zabalduko da berriro, hasierako idatzian zabaldutakoaren antzera. Nolanahi ere, PCR baten kasuan, ohikoena da maiztasun handiagoarekin eguneratzen joatea, aplikaturiko arauak edo erreferentziak eguneratzen joan ahala edo irismenean adierazitako sektorearen eta produktuaren egoera teknologikoa aldatzen joan ahala. Aldaketa horiek edo eskatutako informazioaren edukia eta zehaztasuna alda dezaketen beste egoera batzuk irudikatzea beharrezkoa bada, PCRaren moderatzaileak balioetsiko du PCRa eguneratu behar den ala ez, eta horretarako prozesuari ekingo zaio. Esaterako, gerta liteke sektore jakin batean PCRa argitaratu eta denbora batera produktu mota baten ingurumen-inpaktua neurtzeko eta kuantifikatzeko oinarriak ezarriko dituen nazioarteko arau bat argitaratzea. Une horretan PCRren bat indarrean badago, koherentea izango da PCRa eguneratzea, berritasun horiek irudikatzeko. PCR baten baliozkotasun-aldia iraungitzen bada eta ez bada antzematen aldaketarik/berritasunik erreferentziazko dokumentuan, egiaztapen-programaren administratzaileak dokumentuaren baliozkotasuna luzatzea erabaki dezake. Kasu horretan, komeni da kontsulta ireki ez hain formal bat zabaltzea, dokumentuaren zehaztasuna egiaztatzeko, jatorrizko dokumentuaren hasierako prestaketan parte hartu zuten alderdiei galdetuta.
–40
06
PCR BAT IDAZTEKO ETA ARGITARATZEKO OINARRIZKO PROZEDURA
6.1 PCR BAT SORTZEKO PROZESUAREN LABURPENA PCR bat sortzeko proposamena
Ziurtatze sistemarekin egiaztatzea ez dela lan paralelorik hasi
Moderatzaile bat hautatzea
Lantalte bat sortzea
Egiaztatze sistemari jakinaraztea lanak hasi direla
PCR-A prestatzea ISO 14025
PCR Basic module
ISO 14027
Sistemaren arauak
Kontsulta publikoa
PCR-A idaztea • PCRaren, UFaren eta abarren irismena definitzea • Inbentarioko datuak zehaztea • Sistemaren mugak, mozketa-arauak, eta abar • BZaren metodologia identifikatzea • Datu-baseak • Bestelako informazioa
Zirriborroa sistemaren webgunean zintzilikatzea alde interesdunen artean hedatzea
Iruzkinak Iradokizunak Aldaketak
Onartzea eta argitaratzea
Iruzkinei erantzutea
Sistemaren batzorde teknikoak onartzea
Argitaratzea
41–
07 EPD-A EGIAZTATZEKO PROGRAMAK
Nazioartean EPDak egiaztatzeko hamaika programa daude, eta biderkatu egin dira azken urteetan, enpresek beren produktuen ingurumen-profila egiaztatzeko erakundeak egotea eskatu baitute eta horiek normalizatzera bideratutako arauak eta erreferentzialak agertu baitira (EN 15804, Europako ingurumen-aztarna...). I. motako etiketatzeko sistemekin gertatzen den moduan, EPDak egiaztatzeko programa bakoi tzak bere produktu-kategoriak ditu, dagokion PCRaren bidez irudikatuta, eta funtzionatzeko bere prozedurak ditu; hala ere, ekoetiketatuari buruzko ISO 14020 arauak eta EPDei buruzko ISO 14025 arauak ezarritako oinarrizko parametroek arautu behar dituzte.
GED MET: Badago «Global Environmental Declarations Network (GED)» izeneko sare bat –irabazi-asmorik gabeko erakunde bat berez– eta haren xedea EPDen egiaztapen-programa guztiak biltzea da, irizpideak bateratzen saiatzeko, baita sistema guztien arteko koexistentzia bideragarri egiteko eta adierazpen mota hori sustatzeko ere. Nahi duten sistemek erakunde horretara atxiki daitezke eta kide bilakatu. Erakundearen egitekoa ez da sistemen erakunde kontrolatzaile izatea, nahiz eta bazkide gisa sistema berri bat onartu baino lehen ISO 14020 eta 14025 arauak betetzen dituela aztertzen duen. http://gednet.org
43–
07
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
PCR LIBRARY: Badago webgune bat EPDak egiaztatzeko dauden programetako indarreko ahalik eta PCR kopuru handiena zentralizatzeko eta eguneratuta izateko sortua, baina, oraingoz, ez ditu ordezkaturiko egiaztatze-programa guztiak biltzen (% 10 inguru), ezta eskuragarri dauden PCR guztiak ere (ekimenari atxikitzea borondatezkoa da). 2011ko abuztutik, The Environment and Development Foundation (EDF) eta Global Environmental Declarations Network (GED) erakundeak arduratzen dira web orri horren mantentze-lanez. http://pcr-library.edf.org.tw
ECO-PLATFORM. Sektore mailan araudi-oinarri koherente eta bateratu bat egotearen garrantzia kontuan hartuta sortu zen ECOPLATFORM plataforma. EPDen egiaztapen-programa nagusiek sortu zuten, eraikuntzako produktuen ingurumen-profila kalkulatzeko eta adierazteko modua erregularizatzeko eta normalizatzeko asmoz. 2013ko irailean jarri zen abian ofizialki, eta helburutzat du Europa mailan eraikuntzako produktuen eta haien EPDen arloan egiazko informazio fidagarria eta eraginkorra bermatzeko mekanismoak eskura jartzea. Izan ere, plataforma horren egiteko nagusia da eraikuntzako produktuen EPDen egiaztapena zentralizatzea Europako sistema bakar baten esparruan. Sistema horretan parte hartuko lukete existitzen diren EPDen egiaztapen-programa guztiek, eta, beraz, egungo egiaztatutako EPDen bateragarritasuna bermatuko litzateke. http://www.eco-platform.org
Enpresen nazioartekotzea errazteko asmoz, programaren administratzaile batzuk elkar aitortzeko akordioak sinatzen ari dira. International EPD System (Environdec) eta IBU (Institute Construction and Environment - Institut Bauen und Umwelt) programek elkar aitortzeko akordio bat sinatu zuten eraikuntzako produktuen EPDetarako. Akordio horri esker, bi programek «erregistro bikoitza» eskaintzen dute EN 15804 arauaren arabera garatutako eraikuntzako produktuen EPDetarako. Gaur egun, hiru enpresa eta lau EPD egiaztatu dira erregistro bikoitz horrekin. Aenor-en GlobalEPD programak elkar ulertzeko memorandum bat sinatu du berriki erakunde horiekin, etorkizunean elkarrekiko aitorpen horretara iristeko izapideei ekitera begira.
Gaur egun, eskuragarri dauden PCRei eta egiaztatutako EPDei buruzko eduki xehatua lortzeko modu bakarra da egiaztapen-programa bakoitzak banaka emandako informazioa aztertzea.
–44
07
EPD-A EGIAZTATZEKO PROGRAMAK
Jarraian zerrendatzen dira nazioartean garrantzitsuenak diren egiaztapen-programak. Ez dute guztiek oihartzun eta aintzatespen bera (garrantzitsuenak xehetasun handiagoz aztertuko dira aurrerago), baina EPDak gaur egun hartzen ari diren garrantzia erakusten digu, egiaztatzeko eskuragarri dauden sistemen kopuruari dagokionez.
NAZIOARTEAN DAUDEN EPD-EN EGIAZTAPEN PROGRAMAK
LOGOA
IZENA
SISTEMAREN OPERADOREA
HERRIALDEA WEBGUNEA
International EPD System
EPD International AB
Suedia
Global EPD
Aenor
Espainia
DAPc – Declaración Ambiental de Productos de Construcción
CATEEB - Col.legi d’Aparellafdors, Arquitectes Tècnics i Enginyers d’Edificació
Espainia
Fiches de Déclaration Environnementale et Sanitaire (FDES) des Produits de construction
INIES
Frantzia
PEP ecopassport®
P.E.P Association
Frantzia
IBU
Institute Construction and Environment e.V.
Alemania
ift Rosenheim GmbH
Instituto para la Técnica de Ventanas de Rosenheim (ift alemanezko siglengatik)
Alemania
DAP Habitat
EPD Denmark - Danish environmental product declaration programme
Portugal
Danish Environmental Protection Agency
Danimarka
45–
07
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
NAZIOARTEAN DAUDEN EPD-EN EGIAZTAPEN PROGRAMAK
–46
LOGOA
IZENA
SISTEMAREN OPERADOREA
HERRIALDEA WEBGUNEA
RT Environmental Declaration
Building Information Foundation
Finlandia
EPD-Norgue
Norwegian EPD Foundation
Norvegia
MRPI
Stichting MRPI Foundation
Holanda
ITB EPD
Instytut Techniki Budowlanej
Polonia
ZAG EPD
Zavod za gradbeništvo Slovenije
Eslovenia
Canadian Standards Association
CSA Group
Kanada
EPD Program on Wood Products
FP Innovations
Kanada
ASTM International EPD Program
ASTM International
AEB
Carbon Leadership Forum PCR Program (Soilik PCRak garatzen dituzte, ez dituzte EPDak egiaztatzen)
Carbon Leadership Forum
AEB
Earth Sure
Institute for Environmental Research and Education (IERE)
AEB
07
EPD-A EGIAZTATZEKO PROGRAMAK
NAZIOARTEAN DAUDEN EPD-EN EGIAZTAPEN PROGRAMAK
LOGOA
IZENA
SISTEMAREN OPERADOREA
HERRIALDEA WEBGUNEA
Erresuma Batua
BRE Global’s EPD scheme (‘Environmental Profiles’)
BRE
ICC Evaluation Service Environmental Product Declaration Program
ICC Evaluation Service, LLC
AEB
NSF International National Center for Sustainability Standards EPD
NSF International
AEB
UL Environment EPD
UL Environment
AEB
Korean EDP and Carbon labelling program
Korean Environmental Industry & Technology Institute (KEITI)
Eco-Leaf
Japan Environmental Management Association for Industry (JEMAI)
Japonia
Chinese EPD program
Environmental Certification Center of China State Environmental Protection
Txina
Korea
• The Life Cycle Association of New Zealand (LCANZ) Australasian Environmental Product Declaration (EPD) Programme
• Australian Life Cycle Assessment Society (ALCAS)
Australia
• In alliance with the International EPD System
47–
07
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
EPD-EN EGIAZTAPEN PROGRAMA N LOGOA
IZENA
SISTEMAREN OPERADOREA
INTERNATIONAL EPD SYSTEM- ENVIRONDEC
GLOBAL EPD
DAPc
EPD International AB
AENOR
CATEEB Collegi d’Aparelladors, Arquitectes Tècnics i Enginyers d’Edificació
WEBGUNEA
PCR
EPD
PCR
EPD
PCR
EPD
198 (+32 garatzen)
408
3 (+zenbait garatzen)
39 jaulkitako egiaztapenkodeak
4
22
Energia sortzea eta banatzea
✔
12
-
-
-
-
Elikadura eta nekazaritza
✔
115
-
-
-
-
Ehungintza, larrugintza eta oinetakogintza
✔
5
-
-
-
-
Zura eta eratorriak (papera, kartoia…)
✔
38
-
-
-
-
Produktu kimikoak
✔
20
-
-
-
-
Metalezko produktuak
✔
11
-
-
-
-
Makineria eta ekipamendua
✔
49
-
-
-
-
Tresna elektrikoak eta elektronikoak
✔
0
-
-
-
-
Ibilgailuak eta garraioak
✔
15
-
-
-
-
Zerbitzuak ematea
✔
8
-
-
-
-
Eraikuntzako materialak
✔
99
✔
39
✔
22
Azpiegiturak, eraikinak…
✔
8
-
-
-
-
Altzariak eta ekipamendua
✔
22
-
-
-
-
Beirazko produktuak
✔
1
-
-
-
-
Plastikozko produktuak
✔
0
-
-
-
-
Bestelakoak
✔
5
-
-
-
-
ARGITARATUTAKO PCR KOP. EGIAZTATUTAKO EPD KOP. Data: 2014ko urriaren 1a
IRISMEN SEKTOREAK
–48
07
EPD-A EGIAZTATZEKO PROGRAMAK
NAGUSIEN EZAUGARRIAK
IBU
EPD NORGUE
PEP - ECOPASPORT
INIES Database
Institute Construction and Environment e.V.
Norwegian EPD Foundation
P.E.P Association
French ministry of housing
PCR
EPD
PCR
EPD
PCR
EPD
PCR
EPD
32
719
18
185
10
1.581
1 (+1 garatzen)
1.546
-
-
✔
2
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
✔
1
-
-
-
-
-
-
✔
6
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
✔
1.581
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
✔
719
✔
148
-
-
✔
1.546
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
✔
28
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
49–
08
EGIAZTATUTAKO EPD-AK DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESAK
ENPRESA EGIAZTATUTAKO PRODUKTUA
Beroan laminatutako eraikuntzarako altzairuzko materialak: barra korrugatua, alanbre-burdina eta profilak
Laborategiko altzariak
Tren-ibilgailuak
Beroan laminatutako eraikuntzarako altzairuzko materialak: barra korrugatua
Beroan laminatutako eraikuntzarako altzairuzko materialak: barra korrugatua, alanbre-burdina
–50
08
EGIAZTATUTAKO EPD-AK DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESAK
EGIAZTATUTAKO EGIAZTAPEN EPD KOP. PROGRAMA
PCR
4
Aleatu gabeko altzairuzko produktu luzeak, eraikuntzakoak eta beroan laminatutakoak, labe elektrikotik datozenak
2
Bestelako altzariak, bulegoetan erabiltzen direnetakoak, eta beste inon sailkatu gabeko bestelako altzariak
3 +2 garatzen
Gurpildun materiala
1
Aleatu gabeko altzairuzko produktu luzeak, eraikuntzakoak eta beroan laminatutakoak, labe elektrikotik datozenak
2
Aleatu gabeko altzairuzko produktu luzeak, eraikuntzakoak eta beroan laminatutakoak, labe elektrikotik datozenak
51–
08
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
ENPRESA EGIAZTATUTAKO PRODUKTUA
Beroan laminatutako eraikuntzarako altzairuzko materialak: barra korrugatua
Anhidrita
CLT taula kontralaminatua
Beirazko mosaikoa
Elektrizitatea sortzea energia eolikotik abiatuta
Makina-erreminta Fresatzeko makinak
–52
08
EGIAZTATUTAKO EPD-AK DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESAK
EGIAZTATUTAKO EGIAZTAPEN EPD KOP. PROGRAMA
PCR
1
Aleatu gabeko altzairuzko produktu luzeak, eraikuntzakoak eta beroan laminatutakoak, labe elektrikotik datozenak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
2
Elektrizitatea, lurruna eta ur beroa/hotza sortzea eta banatzea
2
Makinak eta ekipamendua
53–
08
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
ENPRESA EGIAZTATUTAKO PRODUKTUA
Poliuretanozko eta metalezko panel isolatzaileak
Zurezko taulak
Bulegoko altzariak
Panel konposatuak
Egurrezko biribila
Zurezko panelak
Ainguratze-kateak eta kateetarako osagarriak
–54
08
EGIAZTATUTAKO EPD-AK DITUZTEN EUSKADIKO ENPRESAK
EGIAZTATUTAKO EGIAZTAPEN EPD KOP. PROGRAMA
PCR
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
8
Bestelako altzariak, bulegoetan erabiltzen direnetakoak, eta beste inon sailkatu gabeko bestelako altzariak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
1
Eraikuntzako produktuak eta eraikuntzako zerbitzuak
6 +3 garatzen
Altzairuzko produktuak (ez eraikuntzakoak)
55–
09 EUROPAKO BATZORDEAREN EKIMENA INGURUMEN AZTARNA GARATZEKO
Europako Batzordeak apustua egin du Europar Batasunak «produktu berdeetarako» behar bezala antolatutako merkatu bat garatzeko esparru bat sortzearen alde. Horretarako, ekimen bat jarri du abian produktu baten –industriakoa zein elikadurakoa– ingurumen-aztarna Europa osoan berdin kalkulatzeko metodologia komun bat ezartzeko (Product Environmental Footprint-PEF). Ekimenaren xede nagusia enpresek azken kontsumitzaileari beren produktuen ingurumen-profila helaraztea da, ingurumenaren parametroa erosketarako beste faktore bat izan dadin haientzat. Era berean, EB osoan normalizatu nahi da produktu edo erakunde batek ingurumen-jokabide hobea duela erakusteko modua, une honetan kontsumitzaileen esku dauden eta balio-katean parte hartzen duten ekimenen, erakundeen eta etiketen sakabanaketan ordena jartze aldera, baina ekimen independenteak direnez, nahasteak sor ditzakete. Hori dela-eta, 2013ko maiatzean, EBk honako hauek zehazteko estandarrak aurkeztu zituen: – Produktuaren ingurumen-aztarna (Product Environmental Footprint, PEF), – eta elkartearen ingurumen-aztarna (Organization Environmental Footprint, OEF). Ingurumen-inpaktu hori kalkulatzeko BZA metodologia erabiliko da da. BZA, berriz, hainbat produktu talderi eragingo dien arau zehatz batzuen garapenaren eta pilotajearen bitartez zehaztuko da (Product Environmental Footprint Category Rules-PEFCR). 2013an eta 2014an, industria mailako lehentasunezko produktuen taldeak hautatu dira, eta lehentasunezko produktu horiek argitaratu dira dagoeneko. 2014ko otsailaren eta ekainaren arten hasi ziren industria-sektoreen eta elkarte-aztarnaren lanak gidatzen; elikagaien sektorean, aldiz, 2014ko azken lauhilekoan hasiko dira lanean:
57–
09
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
INGURUMEN AZTARNA: PRODUKTUA INDUSTRIA SEKTOREA − Bateriak eta elektrizitate-metagailuak − Dekorazio-pinturak − Ur hotza eta beroa hornitzeko hodiak − Etxean erabiltzeko detergenteak − Paperezko bitarteko produktuak − Ekipamendu informatikoak − Larrua − Metalezko lamina − Oinetakoak, larruzkoak ez direnak − Sorkuntza elektriko fotovoltaikoa − Paper-gauzak − Isolatze termikoa − Kamisetak (T-Shirts) − Etenik gabeko potentzia-hornitzaileak
ELIKAGAIEN SEKTOREA − Garagardoak − Kafea − Esnekiak − Pentsuak − Arraina − Haragia − Pasta − Ur botilaratua − Maskotentzako elikagaiak − Oliba-olioa − Ardoa
INGURUMEN AZTARNA: ELKARTEA − Txikizkako salmenta (banaketa) − Kobrearen ekoizpena − Etxeko produktu higienikoak eta apainmahaiko artikuluak (geldirik)
Europako Batzordearen plana da hurrengo hiru urteetan (2014-2017) produktu-kategoriako arauak garatzea kategoria bakoitzerako eta enpresa interesdunek zehaztutako lan-metodologiaren pilotajea egitea; horrela, 2020rako, gaiarekin zerikusia duten produktu talde guztiek kontsumitzaileari helarazi ahal izango diote beren produktuen ingurumen-aztarna metodologia horretan oinarrituta. Etorkizunean, prozesu horren ondoriozko arauek erregulatuko dute Europa mailan nola neurtu behar den kategoria horretako produktu baten ingurumen-inpaktua. Hori dela-eta, ekimen horren garapena oso lotuta dago EPDen garapenarekin eta PCRak sor tzearekin, eta EPDen egiaztapen-sistemen funtzionamenduari eragiten dio. – Etorkizunean Europa mailan eta Europako Batzordeak bultzatuta produktu mota jakin ba tzuetarako EPDak garatzeko modua erregulatuko duten PEFCR batzuk egongo badira, logikoa eta koherentea da EPDak egiaztatzeko sistemek lan horiek gogoan hartzea eta kontuan hartzea erreferentziazko dokumentazioa eguneratzerakoan. – Halaber, oso garrantzitsua da, PEFCR bakoitzerako proposatutako metodologiak garatzeko eta pilotatzeko lanak hasi diren honetan, kontuan hartzea egiaztapen-sistemek garatutako PCR asko daudela, eta egiaztatutako EPDak dituzten enpresa asko beren ingurumen-profila erakusten ari direla interesa duen edozein alderdiri. Europako Batzordea egiten ari den lanek, hortaz, informazio hori hartu behar dute oinarritzat.
–58
10 ONDORIOAK
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak zera dira: Bizi Zikloaren Analisian oinarrituta, produktuaren ingurumen-portaerari buruzko informazio gardena eta hirugarren alde independente batek egiaztatzeko modukoa eskaintzen duten dokumentuak. Hortaz, funtzio bera betetzen duten produktuen, zerbitzuen edo jardueren arteko alderaketak egiteko erabiltzen dira, baina ez produktua jasangarriagoa edo ekologikoagoa den egiaztatzeko. Dokumentu honetan jasotako argumentuen eta esperientzien arabera ondorioztatzen da, horixe dela gaur egungo joera produktu/zerbitzu/jarduera baten ingurumen-profila modu egiazkoan, trazagarrian eta egiaztagarrian jakinarazteko. Europako Batzordearen estrategiekin lerrokatuta daude produktu baten ingurumen-aztarna jakinarazteari dagokionez, eta B2B bezeroek, alderdi interesdunek, administrazio publikoek edo jasangarritasuna egiaztatzeko beste sistema batzuek eskatutako baldintzak bermatzeko balio dute. Horregatik, EPD bat garatzeak eta egiaztatzeak abantaila hauek ditu: – Enpresaren lehiakortasuna hobetzen du nazioartean – Lehen sartu ezin zen merkatuetan sartzeko aukera ematen dio – Informazio-tresna gisa erabiltzen da beste produktu eta zerbitzu batzuk lortzeko eta erosteko. – Taldetan sailkatuta dagoenez, funtzionalki baliokideak diren produktuen arteko alderaketak egiteko aukera ematen du. – EPDan jasotako informazioaren sinesgarritasuna eta egiazkotasuna bermatuko duen hirugarren alderdi independente batek egiaztatu eta baliozkotu dezake. Nolanahi ere, ezinbestekoa da Produktu Kategoriaren Arauen (PCR) bateratzearen alde lan egitea, egiaztapen-programa desberdinekin egiaztatutako EPDen arteko erkaketa eraginkorrak eta eragingarriak lortzeko.
59–
11 ERANSKINA: CPC KODEAK
«International EPD System – Environdec» sistemak Produktuak Sailkatzeko Sistema Zentrala erabiltzen du PCRak garatu beharreko produktuen taldeak zehazteko. Kode horiek erabilita, produktuak «produktu taldetan» banatzen dira, eta horiek eraginkortasun handiagoz sailkatzeko aukera ematen du PCR baten irismena zehaztean. Produktuak Sailkatzeko Sistema Zentrala Nazio Batuen Erakundearen Estatistika Bulegoak sortu zuen. Sistema hori hertsiki lotuta dago nazioarteko beste sailkapen batzuekin, hala nola, Sistema Armonizatuarekin (HS) eta Merkataritzako Nazioarteko Sailkapen Estandarrarekin (SITC) Ataletarako kodeak 0-9 artekoak dira, eta atal bakoitza bederatzi mailatan bana daiteke. 0-4 atalak ondasunei (ekipamendua) dagozkie, eta 5-9 atalak zerbitzu profesionalei. Atal bakoitzerako eta horien klasetarako azpi-mailak kontuan izanda, sailkapenak ahalbidetzen du 295.245 ondasun mota 295.245 zerbitzu mota egotea. Azpiklase edo item bati izendatutako sei digituko kodea honela irakurri behar da: – X00000: lehenengo digituak identifikatzen du zein atali dagokion; – XX0000: lehenengo eta bigarren digituek, elkarrekin hartuta, maila adierazten dute; – XXX000: lehenengo hiru digituek taldea zehazten dute; – XXXX00: lehenengo lau digituek klasea adierazten dute; – XXXXXX: azken digituek azpiklasea edo itema zehazten dute.
61–
11
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
Digituak:
1
2
3
4
5
Atala / Maila / Taldea / Klasea / Azpiklasea
«International EPD System – Environdec» sisteman, PCRak talde edo klase jakin baten arabera sailkatu ohi dira, hau da, 3 edo 4 digituko kodeak erabiltzen dira irismena ezartzeko.3
Kalkulagailu batek CPC 513 edo 45130 klaseko kodea izango luke. • Atala: 4 - Metalezko produktuak, makinak eta ekipamenduak. • Maila: 45 - Bulegoko, kontabilitateko eta informatikako makinak. • Taldea: 451 - Bulegoko eta kontabilitateko makinak, eta haien zatiak eta osagarriak. • Klasea: 4513 - Kalkulagailu elektronikoak eta sakelako grabatzeko, erreproduzitzeko eta pantailadun makinak, kalkuluak egiteko funtzioarekin. • Azpiklasea: 45130 - Kalkulagailu elektronikoak eta sakelako grabatzeko, erreproduzitzeko eta pantailadun makinak, kalkuluak egiteko funtzioarekin.
Horrek esan nahi du «International EPD System – Environdec» sistemako PCR guztiek CPC kode bat dutela izendatuta, eta horrek adierazten du zer produktu mota sartzen diren irismenean. Enpresa batek egiaztatu nahi duen produktu/zerbitzu bati egokitutako PCR bat bilatzeko, aztertu behar da ea dagokion CPC kodea aplikagarri zaion. Era berean, PCR berri bat sortzeko «International EPD System – Environdec» sistemaren esparruan, kontsultatu behar da zein izango litzatekeen egokituko litzaiokeen hiru edo lau digituko CPC kodea, kode hori baduen beste PCR bat existitzen den ala ez egiaztatzeko. Horrela izanez gero, ez litzateke PCR bat sortu beharko, eta, horrela ez bada, sortutako PCR berriak bere irismenaren baitan izango lituzke adieraziko ditugun CPC kodeak. Ondoren, 1 eta 2 digituetarako (atala eta maila) CPC kodeen zerrenda agertzen da: 0 - Nekazaritzako, basogintzako eta arrantzako produktuak 1 - Meak eta mineralak; elektrizitatea, gasa eta ura 11 - Ikatza eta lignitoa; zohikatza 12 - Petrolio gordina eta gas naturala 13 - Uranio eta torio meak eta kontzentratuak 14 - Metal meak 15 - Harria, harea eta buztina 16 - Bestelako mineralak 17 - Elektrizitatea, hiri-gasa, lurruna eta ur beroa 18 - Ur naturala
–62
11
ERANSKINA: CPC KODEAK
2 - Elikagaiak, edariak eta tabakoa; ehunak, arropa eta larruzko produktuak 21 - Haragia, arraina, fruituak, barazkiak, olioak eta gantzak 22 - Esnekiak eta arrautzazko produktuak 23 - Errotaritzako produktuak, almidoia eta almidoi-produktuak; bestelako elikagaiak 24 - Edariak 25 - Tabakozko produktuak 26 - Haria eta irundako gaiak; ehundutako eta izurdun ehunezko materialak 27 - Arropa ez diren ehunezko gaiak 28 - Puntuzko edo kakorratzez eginiko ehunak; jantziak 29 - Larrua eta larruzko produktuak; oinetakoak 3 - Bestelako ondasun garraiagarriak, metalezko produktuak, makinak eta ekipoak izan ezik 31 - Egurrezko, kortxozko, lastozko eta t xirikordazko produktuak 32 - Paper-orea, papera eta paperezko produktuak; inprimatutako materialak eta loturiko gauzak 33 - Koke-labezko produktuak; petrolio finduko produktuak; erregai nuklearra 34 - Oinarrizko produktu kimikoak 35 - Bestelako produktu kimikoak; gizakiak egindako zuntzak 36 - Kautxuzko eta plastikozko produktuak 37 - B eira eta beirazko produktuak eta beste inon sailkatu gabeko ez-metalezko produktuak 38 - Altzariak; beste inon sailkatu gabeko beste ondasun garraiagarriak 39 - Hondakinak edo hondarrak 4 - Metalezko produktuak, makinak eta ekipamenduak 41 - Oinarrizko metalak 42 - Ekoitzitako metalezko produktuak, makinak eta ekipamenduak izan ezik 43 - Xede orokorretarako makinak 44 - Xede espezifikoetarako makinak 45 - Bulegoko, kontabilitateko eta informatikako makinak 46 - Makina eta tresna elektrikoak 47 - Irratiak, telebistak eta komunikaziorako ekipamenduak eta tresnak 48 - Tresna medikoak, prezisiozkoak eta optikako tresnak, erlojuak eta ordulariak 49 - Garraioko ekipamenduak 5 - Eraikinak eta eraikuntzako zerbitzuak 53 - Eraikinak 54 - Eraikuntzako zerbitzuak 6 - Banaketako merkataritza-zerbitzuak; ostatuak, janari eta edari zerbitzuak; garraio-zerbitzuak, eta elektrizitatea, gasa eta ura banatzeko zerbitzuak 61 - Handizkako merkataritza-zerbitzuak 62 - txikizkako merkataritza-zerbitzuak 63 - Ostatuak, janari eta edari zerbitzuak 64 - Bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak 65 - Salgaiak garraiatzeko zerbitzuak
63–
11
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak
66 - Garraio-ibilgailuak alokatzeko zerbitzuak operadoreekin 67 - Bigarren mailako garraio zerbitzuak 68 - Posta eta mezularitza zerbitzuak 69 - Elektrizitate, gas eta ur banaketa (norberaren kontuan) 7 - Finantza-zerbitzuak eta loturikoak; ondasun higiezinekin loturiko zerbitzuak eta alokairu eta leasing zerbitzuak 71 - Finantza-zerbitzuak eta loturikoak 72 - Ondasun higiezinekin loturiko zerbitzuak 73 - Alokairu- eta leasing-zerbitzuak operadorerik gabe 8 - Negozio- eta ekoizpen-zerbitzuak 81 - Ikerketa- eta garapen-zerbitzuak 82 - Lege- eta kontularitza-zerbitzuak 83 - Beste zerbitzu profesional, tekniko eta negozio-zerbitzu batzuk 84 - Telekomunikazioko, irrati- eta telebista-difusioko eta informazio-zerbitzuak 85 - Zerbitzu osagarriak 86 - N ekazaritzako, ehizako, basogintzako, arrantzako eta meatzaritzako zerbitzu osagarriak 87 - Mantentze-lanak, konponketak eta instalazio-zerbitzuak (eraikuntza izan ezik) 88 - Manufaktura zerbitzuak besteen jabetzako input fisikoetan 89 - Bestelako manufaktura-zerbitzuak; argitalpen-, inprimatze- eta erreproduzitze-zerbi tzuak; materialak konpontzeko zerbitzuak 9 - Komunitateko zerbitzuak eta sozialak eta pertsonalak 91 - Herri-administrazioa eta komunitate osoari emandako bestelako zerbitzuak; nahitaezko gizarte segurantzako zerbitzuak 92 - Hezkuntza-zerbitzuak 93 - Gizakien osasunerako eta gizarte-zaintzarako zerbitzuak 94 - Hondakin-uren eta hondakinen bilketa, tratamendua eta ezabatzea eta ingurumena babesteko bestelako zerbitzuak 95 - Bazkidedun elkarteen zerbitzuak 96 - Jolas-, kultura- eta kirol-zerbitzuak 97 - Bestelako zerbitzuak 98 - Etxeko zerbitzuak 99 - Lurraldez kanpoko erakundeek eta entitateek emandako zerbitzuak
–64
www.ihobe.eus www.ingurumena.eus