Ekonomia zirkularra Euskadin Materialak berrerabiltzeko erakustaldi-proiektuak
© Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa – 2014ko iraila 2014ko iraila
argitaratzailea Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza Urkixo Zumarkalea, 36-6 – 48011 Bilbao www.ihobe.eus - www.ingurumena.eus Tel.: 900 15 08 64
diseinua eta diagramazioa dualxj comunicación&diseño
edukia Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren eta bere mendeko Ihobe ingurumen jarduketarako sozietatearen lantalde teknikoak osatu du liburu hau.
Liburu honen edukiak, oraingo edizioan, litzentzia honetan argitaratu dira: Aitortu – Ez merkataritzarako – Lan eratorririk gabe 3.0 Unported (informazio gehiago http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.eu).
Aurkibidea 1 Aurkezpena
4
2 Sarrera
5
3 Jarduera-esparrua eta testuingurua
6
3,1 Europako esparrua
6
3.2 Euskadiko esparrua
6
3.3 I+G eta merkatuko irtenbidearen arteko “heriotzaren harana� gainditzea
9
3.4 Hasierako ikuspegi integrala
10
3.5 Erakustaldi-proiektua, ekonomia zirkularra bultzatzeko tresna
12
4 8 proiektutan eskuratutako emaitzak
14
5 Erakustaldi-proiektuak eta enpresa parte-hartzaileen pertzepzioa
24
6 Ondorioak eta amaierako balorazioa
25
3
Ekonomia zirkularra Euskadin
1 Aurkezpena Gaur egungo euskal ekonomia intentsiboa da kanpotik etorritako baliabideetan, eta % 75 inportazioen mende dago. Hondakinen sorrera kontsumitutako lehengaien tona guztien % 7ra heltzen da, hau da, urtean 4,2 milioi tona hondakin sortzen dira. Horren ordainetan, produktibitatearen hobekuntza hamar urtetan erabilitako material kilogramo bakoitzeko 1,5 euro sortzetik 2,9 euro sortzera igaro da eta horrek gure industria gero eta ekoeraginkorragoa dela erakusten du. Ekonomia Zirkularra lehentasunezko gaia da Europar Batasunean eta hala finkatzen dute Baliabideen eraginkortasunari buruzko Ibilbide-orriak eta Europako Batzordeak argitaratu berri duen plan honek: “Ekonomia zirkularrerantz: zero zabor programa Europarentzat” Com (2014) 398. Ekonomia zirkularra bultzatzeak manufaktura, produktua, kontsumoa eta bizi-amaiera berdatzeko beharrezkoa den laguntza publiko pribatua eskatzen duten irtenbide eta negozioaukera berriak detektatzea esan nahi du Euskadirentzat ere. Hondakinen bizi-amaiera gainditzeak eskaera sortzera bideratutako baliabideak abian jartzea esan nahi du funtsean, hau da, merkatuko tresnak eta tresna arauemaileak sortzea edo hobetzea. Dagoeneko I+Gren bitartez teknikoki garatutako irtenbide asko eta asko oraindik ez daude merkatuan eskuragarri, “heriotzaren harana” delakoa gainditu behar dutelako eta horretarako ezinbestekoa delako amaierako bezeroaren eskaera.
Eszenatoki horri aurrea hartzeko, hondakinak balorizatzeko irtenbide berrien eskuragarritasuna ahalbidetuko duten ekimen berritzaileak probatzen ibili gara. Ekimen horien artean esanguratsuenetakoa da dokumentu honetan aurkezten duguna, “Ekonomia zirkularrerako erakustaldiproiektuak” delako deialdia, 2011. urteaz geroztik Ihoberen bitartez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila garen aldetik gidatu duguna. Eskuratutako emaitzek indartu beharreko lan-ildoa dela baieztatzen digute. Are gehiago. Prozesu honetan proiektu teknikoak finantzatzea baino are gehiago dela ikasi dugu. Laguntza publiko pribatua ezinbestekoa da irtenbide gehienetan. Administrazio Publikotik esparrua eta jolasarauak hobetu ditzakegu, hondakinen koste errealak barnera daitezen. Hondakinen Plan berrian jarduera hauek sendotasunez bultzatzea aurrez ikusita dugu: balorizazioirtenbideekin hondakin-korronteen isuriak debekatzea, ekonomia zirkularra bultzatzeko IPPC Zuzentarauaren Ingurumeneko Baimen Integratuei buruzko esku-hartzea, birziklatutako materialean oinarritutako produktuen erabilera berriak arautzen dituen ingurumeneko araudi tekniko espezifikoaren garapena eta hondakin-jatorria duten Material eta Produktuen Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea bultzatzea. Ekonomia zirkularraren eta hondakinetan jasotako materialak aprobetxatzearen alde jar dezakete balantza behin betiko jarduera horiek.
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020 Plan berriak balorizazioa 10 puntu, gutxienez % 60ra, igotzeaz gain, eskuratutako material berrien balioa indartzeko aurreikuspena du, hau da, enpresaekimenak sortuko dituen upcycling-a egitekoa.
Javier Agirre Orcajo
4
Zuzendari nagusia Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Eusko Jaurlaritza
2 Sarrera Dokumentu honen asmoa da esparruaren eta 2011. urtean hasitako “Hondakinak balorizatuz merkatuan materialak eta produktuak berriz sartzeko erakustaldiproiektuak” deialdiaren testuinguruan ekonomia zirkularrari buruz amaitutako lehen zortzi proiektuetan lortutako emaitzen ikuspegi orokorra ematea. 8 proiektutan lortutako emaitzen laburpena egin ondoren, eta aurretiazko ondorioak aurkeztu ostean, Deialdiak bultzatutako Erakustaldi-proiektu bakoitzaren oinarrizko alderdiak zehaztuko ditugu eta alor hauek azpimarratuko ditugu: l Proiektuan parte hartzen duten erakundeak eta horietako bakoitzaren eginkizuna. l Proiektua erdietsita konpondu / minimizatu nahi den ingurumen-arazoa. l Proiektua erdietsita (jarduera-ildo berriaren txertaketari lotutako hobekuntza lehiakorra, lehendik dauden baliabideen optimizazioa eta abar) gauzatu nahi den aukera. l Proiektuaren erdiespenean garatu diren gertaera eta fase (ekintzak) nagusien deskribapen teknikoa. l Proiektuaren erdiespenetik eratorritako emaitza nagusiak: ingurumeneko izaera, izaera teknikoa eta izaera ekonomikoa dutenak. l Etorkizunerako aurreikuspenak.
Erakustaldiproiektuak zifretan ● Eraikuntza, papera, hondakinen kudeaketa eta plastikoen sektoreetako hondakinen korronteetarako aukera bideragarriak bilatzeko egindako 8 erakustaldi-proiektu. ● Proiektuetan oinarritutako erabakietatik abiatuta, merkatua eskaintzeko teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenarekin lotuta bideragarriak diren heldutako ekonomia zirkularreko 6 irtenbide berritzaile. ● Ingurumeneko Legedi Teknikoetan 2 hobekuntza egiteko eta Erosketa Publikoko 2 irizpide-kategoria zabaltzeko balio izan duten merkatuaren aktibazio publikorako irizpide teknikoen garapena. ● Enpresen % 100 pozik daude Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Ihoberen bitartez proiektuan emandako laguntzarekin. ● Parte hartu duten enpresen % 62an lehiakortasunaren iragarritako igoera, garatutako proiektuaren ondorioz.
5
www.ihobe.eus • www.ingurumena.eus