1
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/natura-ongizatea/
IBAI, ITURBURU, URMAEL ETA URTEGIAK DESKRIBAPENA Gainazaleko ur kontinentalak Lurraren gainazalean dauden ur-gorputz iraunkorrak dira: ibaiak, errekastoak, mendiarteko urak, aintzirak‌ Sare trinkoa eratzen dute, eta hainbat adarretan banatua. Ur-etorri horiek batez ere ureztapenerako, abeltzaintzarako, giza kontsumorako, hidroelektrizitaterako, aisialdirako eta etxeko eta industriako hondakinak isurtzeko erabiltzen dira.
Ur-jauzia Mungian
EUNIS HABITATAK EUNIS KODEA C1 C1.(X) C1.1 C1.32 C1.33 C1.34 C1.6 C1.66 C2 C2.12 C2.12.(X) C2.3 C2.4 C3.2 C3.21 C3.22 C3.23 C3.24 C3.26 C3.42 C3.52 C3.55
EUNIS Habitata Ur geldi naturalak Ur geldi iraunkorrak Aintzira iraunkor oligotrofikoak Ur eutrofiko iraunkorretako Lemna-komunitateak Ur eutrofiko iraunkorretako urpeko landaredia Ur eutrofiko iraunkorretako ur gaineko landaredia Barnealdeko ur geldi behin-behinekoak Ur geldi gazikara tenporalak (kubeta endorreikoak) Korrontedun ibai eta errekak Iturburu petrifikante tofikoletako landaredia (trabertinoak) Landaredia urriko tobak eta trabertinoak Ur geldoetako landaredia Landaredia baskularrik gabeko estuario eta itsasadarrak Helofito handien formazioak Phragmites australis lezkadiak Scirpus lacustris formazioak Typha spp lezkadiak Karize handien eta/edo Iris pseudacorus-en formazioak Phalaris arundinacea-ren formazio trinkoak Aldizka urperatzen diren depresioetako komunitate anfibioak Aldizka urperatzen diren lohietako komunitateak Aldizka urperatzen den ibai-legarretako landaredia
2
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/natura-ongizatea/ BANAKETA Unitate horrek 2.465 ha-ko azalera hartzen du; hau da, EAEko azaleraren % 0,34.
EMANDAKO ZERBITZUAK
HORNIDURAZERBITZUAK Elikagaiak
Ur geza
ZER HORNITZEN DUTE? Ekosistema hauetan, elikagai ugari aurki daitezke (arrainak, karramarroak, igelak, etab.).
Ekosistema hauek ditugu, akuiferoekin batera, urhornidurarako iturri nagusiak, giza kontsumorako, abereei emateko, soroak ureztatzeko, industriarako, etab.
ERREGULAZIOZERBITZUAK
ZER HORNITZEN DUTE?
KULTURAZERBITZUAK
ZER HORNITZEN DUTE?
Aisialdiko jarduerak
Ekosistema hauetan aisialdiko jarduera asko egin daitezke (piraguismoa, arrantza, bainatu, txalupan ibili, etab.)
Jakintza zientifikoa
Ezagutza-iturri bikainak dira ekosistema hauek, hainbat ikerketa egiteko aukera ematen dutenak.
3
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/natura-ongizatea/
HORNIDURAZERBITZUAK
ZER HORNITZEN DUTE?
ERREGULAZIOZERBITZUAK Ura erregulatzea
Energia berriztagarria
Ura energia-iturri da: energia hidrauliko deritzo horri. Energiamota hori erabiltzen da, hain zuzen, urerrotetan, burdinoletan eta halakoetan.
Gene-gordailua
Dibertsitate genetiko handiko ekosistemak dira; espezie autoktonoak dira nagusi.
Sendagai naturalak Ur termalak eta lohiprintzipio aktiboak bainuak har daitezke ekosistema hauetako batzuetan, osasuna hobetze aldera.
Lurzoruaren emankortasuna
ZER HORNITZEN DUTE? Ekosistema hauei esker, prezipitazio eta urtzaldien ondorioz pilatutako ura bideratu eta ziklo hidrologikoa erregulatzen da.
Ekosistema hauetako urek mantenugai ugari arrastatzen dituzte, eta uholde-lautadetan nahiz ur-bazterretan metatzen.
KULTURAZERBITZUAK Ingurumenheziketa
Ekosistema hauetan, ingurumenheziketarekin lotutako hainbat programa abiarazi dira: Ibialde izenekoa, esaterako.
Jakituria tradizionala
Ekosistema hauetako batzuetan, tradizionalki urarekin lotutako ohiturei eutsi zaie (burdinolei, urerrotei, zerrategiei, etab.).
Paisaien estetikaz gozatzea
Naturako nahasketak Udaberriko Identitate kulturala erregulatzea prezipitazio eta eta toki batekoa urtzaldien ondorioz izatearen sentipena bertako uholdelautadetan neurri gabe pilatutako ura bideratzen dute ekosistema hauek, uholderik egon ez dadin. Kontrol biologikoa
Habitat hauek orekaegoeran daudenean, erraz erregula daitezke izurri eta inbasioak.
ZER HORNITZEN DUTE?
Ekosistema hauek gozamen-iturri ditugu, beren balio estetikoa dela tarteko.
Ekosistema hauekin estu lotuta daude gure folklorea eta kirolak.