KARMELO eta ITSASOA Roser Ros eta Helena Basaga単as
Iluntzero herrixkako haurrak baobabaren azpian biltzen dira aita Lawaliren hitzak entzuteko. -Gazte nintzenean arrantzara joaten ginen, babesteko gure piraguak baino ez genituela. Itsasoan barneratzen ginen. Garai hartan Sabanako belarra bezain ugariak ziren arrainak itsasoan.
Itsasotik bueltatzeanjarraitzen du Aita Lawalikarrainez gainezka zeuden saski haiek emakumeen esku geratzen ziren.Haiek prestatzen zuten arraina, saltzera eramateko. Baina saldu aurretik, alde batera uzten zuten herritarrok jateko behar genuen arraina. Frijitu ondoren, arrozarekin eta sutan maitekiro egositako patatekin jaten genituen itsaski haiek. Gainetik saltsa berdea eta beltza jartzen genien.Baina orain, ene!, arrain urri daukagueta geroz eta zailagoa da arrantzan egitea.
Aita Lawaliren ahotsa kexu hutsa da. Baina haurrek ez dituzte halakoak ulertzen,are gutxiago Kalak. Bi aldiz pentsatu gabe Aita Lawaliri hitza kentzen dio hau esanaz: -Ba! Ni hondartzara noa! Inork egin nahi du igerian lasterketa bat? Ea nor iristen den urrutiago! Haur taldea altxa egiten da: -Goazen igeri egitera! Baobaba atzean utzi dute. Guztiei gustatzen zaie igeri egitea, Aita Lawaliri entzutea bezain beste.
babestuta, arrain pila bat harrapatzea. Gaur Karmelo Itsasontzira igo arrantzale ondoren, mutil gaztea lehenengo ausart horiek aldiz aterako lortutako arrain da arrantzara, guztiak arrantzaitsasontziko konpainia handien gainontzeko esku gelditzen lagunekin. dira,eta, horrela, Arrantza-ontzi sekulako irabaziak batean lanean hasi aterako dituzte. da, Afrikako itsas Bitartean, itsasoa zabalean aritzen geroz eta gehiago den arrantzapobretzen da.Baina ontzian. oraingoz, Karmelo Itsasontziak eta gainontzeko urrutitik arrantzaleak ez etortzen dira daude horrekin itsaso horretan kezkatuta. arrantzatzera. Karmelo ere Lanean erabat urrutitik dator,eta murgilduta hau da kostalde honetara gerturatzen den lehen aldia. Karmeloren lana, bere lankideena bezalaxe, sareak itsasora botatzea da, eta txalupa itzelaren gainean
daude eta batbatean, gorputz arraro batzuk sartzen zaizkie sareetan Neskato bat eta mutiko bat!Izan ere Kala neskato ausartak itsasoko urak bereizten dituen marra zeharkatu du,itsasontzi handientzako eremuan sartu da eta arrainen moduan sareetan preso gelditu da. Bere lagun Sambari gauza bera gertatu zaio. Orain itsasontzira igo dituzte eta beren esku txikiekin ondoan dauzkaten arrainak harrapatzen saiatzen dira. Nola ez dira ba saiatuko?Orain arte ez dute eta inoiz hainbeste arrain elkarrekin ikusi.
Gainera,azkenaldian oso arrain gutxi dago herrian. -Neska-mutikoak lehorrera eraman behar ditugu oraintxe bertan!oihukatzen du kapitainakArduratu zaitez haietaz,
Karmelo!Kapitainaren aginduari jarraituz, Karmelok txalupa bideratu du Kala eta Samba eramateko.Haurrak familiarekin bueltatzeko irrikan daude.Eskuetan arrain bat edo beste dute oraindik. Lehorrera iristean, Kala eta Samba korrika joaten dira baobabaren itzalpera.Guztiek haien abentura entzun eta altxorra ikus dezaten nahi dute. Karmelok itsasertzean utzi du txalupa eta haurrei jarraitzen die. Ondo iristen direla ziurtatu nahi du.Iristean aita Lawaliren ahots sumindua entzuten du. -Ara! Marinel madarikatuak! Itsasoko altxorrak lapurtu eta sostengua kentzen diguzue! -Baina nik- Karmelok ez du lortzen bere burua zuritzeko beste ezer esatea. Kala eta Samba aho-zabalik geratzen dira. Zergatik botatzen dio Aita Lawalik ezbehar guztien errua etxeraino ekarri dituen marinelari? Aita Lawali bidegabe jokatzen ari da Karmelorekin, zalantzarik gabe! Zerbait egin behar dute!
Baina Karmelok ez du entzuten, ez dio inori arreta jartzen. Zergatik ote dago agure ohoragarria hain haserre? Karmelo arrazoi baten bila dabil. Pentsamendua hegan joaten zaio lan egiten duen ontzi handiraino. Ontzi horrek egunero gogoz arrantzatzen du itsasoan. Herrixkatik gertu dagoen itsaso hau biztanleentzako ezinbestekoa da, horretan lortzen baitute behar duten sostengua. Karmelok bere buruari galdetzen dio: arrantzan egiteko horrelako grina izateak ez al du itsasoko fauna aberatsa akabatuko? Eta arrainak bukatzen badira zer egingo du Afrikako herrietako jendeak? Izan ere, mendeetan zehar arrainak izan dira haien elikagai nagusia.
Gau eta egun asko pasatu dira. Hainbeste denbora pasa da, ezen Karmelo ez baita oroitzen noiz erabaki zuen ez zela itsasontzira itzuliko, bere lankideen albora. Orain, Kala, Samba eta gainontzeko herritarrekin batera, Karmelo baobabaren itzalpean etzaten da eta haiek nahi dutena nahi du: itsas hondoaren hondamendia eragoztea!
Hirugarren edizioa 2012 Urria VSF Herrien Bidezko Elkikadura COPYLEFT EGILEAK Roser Ros i Vilanova ILUSTRAZIOAK Helena Basagañas ZUZENKETAK Claudia Ortego DISEINUA Núria Farrés ITZULPENA Marina Aparicio EDIZIOA Tantàgora www.tantàgora.net DIPOSITO LEGALA: B-267-2012 ISBN: 978-84-938581-2-4 IMPRESIOA Impremta Willy Passeig de la Petxina,64 46018 València
KOLABORAZIOA
DIRULAGUNTZA