BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN INBENTARIOA Euskal Autonomia Erkidegoan
1990-2005
Ingurumen Estrategiaren Agiria Saila 62.zk. 2006ko Abendua
BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN EMISIOEN JOERAK EAEan 1990-2005 1. Distantzia-helburua adierazlea Kyotoko Protokoloan –berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen zama eta erantzukizuna partekatzeko Nazio Batuek babestutako tresna–, Espainiari zuzeneko emisioen hazkundea % 15era mugatzeko konpromisoa esleitu zitzaion 2008-2012 arteko epealdirako, oinarri-urtearen arabera. Europako Batasunak Kyotoko Protokoloarekin hartutako konpromisoak zuzeneko emisioak estatukideen artean partekatzea eskatzen du. Hala ere, kontuan hartu behar da alde handia dagoela Euskal Autonomia Erkidegoa bezalako erkidego bateko emisio-kopurua beste batzuekin alderatzen bada. Historikoki, oso elektrizitate gutxi ekoitzi izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horregatik, energia-bektore hori asko inportatu behar izan da. 1990an, kontsumitzen zen elektrizitatearen % 96 inportatua zen, eta, 2005ean, % 31. Beraz, historikoki erantzule izan garen CO2-en zati handi bat beste eremu geografiko batzuetako zentral elektrikoetan sortu izan da. Dena den, gaur egungo joerak adierazten du emisio horiek minimizatzen ari direla eta autohornikuntza elektrikoa lortzen ari garela. CO2 poluitzaileak klima-aldaketan eragin globalak dituela kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoak bere jardueraren ondorioz sortzen diren CO2 emisioen ardura hartzen du, sortzen diren lekuan sortzen direla. Hala, inbentarioan kontuan hartzen dira elektrizitatea inportatzetik datozen emisioak, beste eremu geografiko batzuetan egiten duten bezala, Danimarkan, adibidez. 2005ean, 25,9 milioi tona CO2 baliokide isuri ziren Euskal Autonomiako jarduera sozioekonomikoei egotz dakizkiekeen berotegi-efektuko gas-emisioen ondorioz (zuzeneko eta zeharkako emisioak). Beraz, % 1,2 hazi ziren emisioak 2004ko datuekin alderatuta, eta % 23,8 oinarri-urtearekin alderatuta. Kyotoko Protokoloan berotegi-efektuko sei gas hauek hartzen dira kontuan: anhidrido karbonikoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidrofluorokarbonoen familia (HFC), perfluorokarbonoen familia (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Oinarri-urteko emisioak zenbatzeko, emisio hauek batu behar dira: 1990eko CO2, CH4 eta N2O emisioak eta 1995eko HFC, PFC eta SF6 emisioak. 2005ean, Euskal Autonomia Erkidegoan gas horien zuzeneko emisioak igo egin ziren, 23,3 milioi tona CO2 baliokide izatera heldu arte. 2004ko emisioekin alderatuta, % 11,2ko igoera adierazten du horrek, eta oinarri-urteko emisioekiko % 45eko igoera. 2004ko datuekiko izandako zuzeneko emisioen hazkun-
2
dea 1990-2005 epealdian izandako handienetakoa da. Hazkunde horretan eragin handia izan du energia-eraldaketaren sektorearen jarduerak, elektrizitatea sortzeko potentzia instalatua asko hazi baita Euskal Autonomia Erkidegoan. Elektrizitatearen autosorkuntzarako gaitasun handiagoa izatean, energia-mota horren kanpoko menpekotasuna murriztu da. Hala, bi urteko epean (2003-2005), elektrizitatearen kontsumoaren % 65 inportatzetik % 31 inportatzera pasatu gara.
2. Zenbait gasen guztizko emisioen bilakaera 2.1 CO2emisioen bilakaera Karbono dioxidoa da berotegi-efektuko gasen artean gehien emititzen dena; Euskal Autonomia Erkidegoko emisioen % 88 CO2 da. 2005eko berotegi-efektuko gasen guztizko emisioen bilakaera (energia elektrikoaren merkataritzarekin doituta daude datuak) 2004koarekin eta 1999koarekin alderatuz gero , ikusten da CO2 dela hazkunde handiena izan duen gasa, batez ere, erregai fosilen kontsumoan izandako hazkundeagatik. Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako emisioen igoera handiena energia-eraldaketaren sektoreak izan du. Sektore horren barruan sartzen dira zentral termoelektriko arruntak, baterako sorkuntzakoak, birfindegiak eta koke-instalazioak. Gainerako CO2emisioak jarduera hauek eragiten dituzte: lehengaien deskarbonatazio-prozesuak mineralen industrian; koke siderurgikoaren eta grafito-elektrodoen erabilera siderurgian eta eraldaketa-prozesuetako galerak.
2.2 CH4-emisioen bilakaera 2005ean ez zen metano-emisioen hazkunderik izan, 2004ko datuekin alderatuta. 1990 eta 2005 artean, ordea, % 4 hazi ziren emisio horiek. Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko metano-emisioen iturri nagusiak: batetik, hondakindegietako materia organikoaren deskonposizio anaerobioa, eta, bestetik, animalia hausnarkarien hartzitze enterikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen ia % 7 mota horretako gasak dira. 2005ean gas naturalaren energia-kontsumoa hazi egin zen, eta, ondorioz, energia hori manipulatzean eta garraiatzean gertatzen diren isuriak ere hazi egin dira. Dena den, behi-haziendak gutxitzearen ondorioz nekazaritzan sortutako emisioak murriz-
tu direnez, aipatutako gas-emisioen hazkunde txiki hori konpentsatu da.
2.3 N2Oemisioen bilakaera 2005ean isuritako emisio guztien % 2,9 oxido nitrosoaren emisioak izan ziren. 2004ko datuekin alderatuz gero, % 3 murriztu ziren gas horren isuriak. Prozesu kimikoek eta soroei ongarri gisa aplikatutako nitrogeno-lurrunketek eragiten dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko N2Oemisio gehienak. N2Oemisioak CO2emisioak baino askoz txikiagoak diren arren, CO2emisioek baino 300 aldiz gaitasun handiagoa dute atmosferan beroa hartzeko. Esan bezala, 2005ean 2004an baino N2O-emisio gutxiago egin ziren, batez ere, azido nitriko gutxiago ekoizteagatik eta nekazaritzako ongarrietan nitrogeno gutxiago erabiltzeagatik.
2.4 Gas fluoratuen emisioen bilakaera Kyotoko Protokoloak kontrolatzen dituen gas fluoratuak, HFCak, PFCak eta SF6 jarduera hauetan erabili eta emititzen dira, batez ere: industria kimikoa, ekipamendu elektrikoen fabrikazioa eta bestelako aplikazioak (hozgarriak, itzaltzeko gailuak, aparren fabrikazioa…). Aipatutako gasak CFC klorofluorokarbonoen ordez erabiltzen dira. Izan ere, azken horiek Montrealgo Protokoloak kontrolatzen ditu 1987 geroztik, ozono-geruza hondatzeko duten gaitasunagatik. Beroketa-potentzial (PCG) handia izatea da gas fluoratuen familiaren ezaugarri nagusia. Hala, IPCC-ren1 bigarren ebaluaziotxostenaren arabera, SF6-ren PCG 23.900ekoa da. Horrek esan nahi du SF6 kg batek eta 23,9 tona CO2 baino gehiagok berotegiefektu bera sortzen duela. 2005ean, berotegi-efektuko gasen % 2 baino gehixeago gas fluoratuen emisioak izan ziren. Hala, % 40 murriztu da gas horien emisio-kopurua, oinarri-urteko datuekin (1995) alderatuz gero. 2005ean 2004an baino gas fluoratu gutxiago emititu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, industria kimikoko emisioak murrizteagatik, nahiz eta aire egokituko sistemetako, itzalgailuetako, hozkailuetako eta abarretako gasen inbentarioan –eta beraz, baita gas horien emisio barreiatuen, egungo emisioen eta etorkizunekoen kopuruan ere– hazkundea izan.
3. Hainbat sektoretako emisioen bilakaera Energia-sektorea: energia-eraldaketaren sektorearen emisioak % 30 hazi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko datuekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako BEG-emisioen % 37 energia-sektoreak eragin zituen (8,7 Mteq). Hauek dira hazkunde horren arrazoi nagusiak: batetik, ziklo bateratuko zentralak martxan jartzea eta, bestetik, ikatzarekin eta fuel-gasarekin funtzionatzen duten zentral termoelektriko klasikoen jarduera handitzea. Izan ere, 2005 urte hidrauliko txarra
●
izan zen. 1992az geroztik, 2005ean erregistratu zen ekoizpen hidroelektrikorik txikiena Espainian, eta gainera, 2005ean egin zen 1990-2005 epealdiko energia-eskaririk handiena. Hala, energia-eskaria eta elektrizitate-autohornikuntzaren tasa haztearen ondorioz, sektore horretako zuzeneko emisioak 1990ekoak baino % 199 handiagoak dira. Bestalde, esan behar da, energia-sektorea BEG-emisioen sortzaile nagusia izan arren, emisio horiek gainerako sektoreen energia-eskariaren menpe daudela.
Garraio-sektorea: lgarraio-sektoreak emititutako CO2kantitatea % 5 hazi zen, 2004ko datuekin alderatuz gero. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako emisioen % 23 sektore horrek eragiten ditu (5,4 Mteq), eta emisio horietatik % 95 errepidezko garraioari lotuta daude. Garraio-sektoreak 1990ean baino bi aldiz emisio gehiago eragin zituen 2005ean (% 101eko hazkundea). Energia-eraldaketaren sektoreak bakarrik gainditzen du hazkunde hori. ●
● Azken kontsumoa industrian: 2005ean 2004ean baino % 1 BEG-emisio gutxiago egin ziren industria-sektorean. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko BEG-emisioen % 22,7 (5,2 Mteq.) eragin zituen sektore horrek.
Emisio horietatik % 63 errekuntza-prozesuek eragiten dituzte. Ehuneko horretan ez dira kontuan hartzen baterako sorkuntzak, energia-sektorearen barrukotzat hartzen baitira. Mineralen industriako deskarbonatazio-prozesuek industria-sektoreko emisioen % 21 eragiten dute (CO2), industria kimikoko azpiprozesuek (N2O eta HFCak emititzen dira) % 13 eta, azkenik, hozketa industrialeko instalazioek, suteak itzaltzeko ekipamenduek, ibilgailuen aire egokituaren kargek… sortzen dituzte gainerako emisioak. Industria-sektorearen zuzeneko emisioak % 28 murriztu dira 1990eko datuekin alderatuta. Bestalde, energia elektriko gehien kontsumitzen duen sektorea da (2005ean Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitutako elektrizitatearen % 60 baino gehiago). Beraz, guztizko emisioak kontuan hartzen badira (zuzeneko emisioak eta kontsumitutako energia elektrikotik eratorritakoak), industria-sektoreak guztizko emisioen % 41 eragiten dituela esan behar da.
Etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreak: etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreek zuzeneko emisioen % 5,5 sortu zituzten, hau da, 2004an baino % 4 gehiago, batez ere, gas natural gehiago kontsumitzeagatik eta gas fluoratu gehiago erabiltzeagatik etxebizitza- eta zerbitzu-sektoreetako hozketa-sistemetan, aire egokituko sistemetan eta suteak itzaltzeko sistemetan. Kontsumoa handitu denez, handitu egin dira sistema horien bizitza aktiboan gertatzen diren galerak ere. Bi sektore horiek Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren azken kontsumoaren % 33 adierazten dute. Batik bat, emisio horiek 1990eko datuekiko izandako hazkundea azpimarratu behar da: % 197 zerbitzu-sektoreak eta % 149 etxebizitza-sektoreak. Guztizko emisioak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko emisio guztien % 15 eragiten dute.
●
1 IPCC: Intergovernmental panel of climate change (Nazio Batuak).
3
2005eko BEG-emisioak guztira, oinarritzat hartutako urtearekiko (mila tona baliokide) Oinarri-urtea
1990
2005
Gehikuntza
% Gehikuntza
CO2
17.537
17.537
-
22.822
5.285
+ %30
CH4
1.746
1.746
–
1.810
64
+ %4
N2O
727
727
–
754
26
+ %4
HFC-ak
929
–
929
538
-390
- %42
PFC-ak
0,0
-
0,0
0,2
0
–
SF6
0,3
–
0,3
0,8
0
+ %146
20.939
-
-
25.925
4.986
+ %24
GUZTIRA
1995
Euskal Autonomia Erkidegoko BEGen guztizko emisioen bilakaera 2005ean* 30 25,9
Emisioak (milioi t CO2 baliokide)
25
23,8
20 15 10 5
oinarri-urtea
0
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 N2O
CH4
CO2
Fluoratuak
Inportatutako energia elektrikoaren CO2 baliokide
* Inbentario honetan sartu dira, lehendabizikoz, gas fluoratuen emisioak. Gainera, doikuntza metodologiko batzuk egin dira, eta serie historiko osoa berriz kalkulatu da.
Berotegi-efektuko gas-emisioen bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (2005), Europako Batasunean (2004) eta Espainiako Estatuan (2005) 160 150
152,9
Espainiako Estatuari BEGen indizea*
145,3
EAEko berotegi-efektuko gas zuzenen indizea
140
BEGen indizea guztira EAEn
Indizeak
130
Espainiako Estatuari ezarritako Kyotoko helburua
123,8 120
115,0
Espainiako Estatuari ezarritako Kyotoko helburuaren bidea BEG indizea EB
110
EBri ezarritako Kyoto helburuaren bidea
100
99,1
EBri ezarritako Kyotoko helburua
90 80
4
* 2005eko Espainiako Estatuan BEG-indizearen iturria: World Watch.
02 20 03 20 04 20 05 20 06 20 07 20 08 20 09 20 10 20 11 20 12
01
20
00
20
99
20
19
97 98 19
19
95 96 19
19
93 94 19
92
19
19
91
19
19
90
oinarri-urtea
BEGen guztizko emisioen bilakaera-indizea, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGrekin alderatuta 170
162
160 BPGren bilakaera-indizea
145
150
BEGen zuzeneko emisioen bilakaera-indizea
40 Ă?ndices
130
Guztizko BEG-emisioen bilakaera-indizea
124
120
Guztizko emisioen bilakaera-indizea barne produktu gordinarekiko
110 100 90 77
80 70
1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
oinarri-urtea
Euskal Autonomia Erkidegoko guztizko BEGen iturri nagusiak 2005ean* % 100 % 90
8. Energia elektrikoaren merkataritza
% 80
6. Hondakindegiak
% 70
4. Nekazaritza
% 60
2.F. Halokarbonoen eta SF6ren kontsumoa
% 50
2.E. Halokarbonoen eta SF6ren ekoizpena 2.B. Industria kimikoa
% 40
2.A. Produktu mineralak
% 30
1.B. Eraldaketaren galerak
% 20
1.A. Errekuntza
% 10 %0
CO2
CH4
N2 O
fluoratuak
(% 88,0) + (% 7,0) + (% 2,9) = % 100 * IPCCren araberako sektorizazioa.
Europako Batasuneko 2004ko per capita BEG emisioak
Sueria 7,8 Finlandia 15,5 Erresuma Batua 11
Tona CO2 baliokidea/Biztante 7,8-9,6 9,7-11,3 11,4-13,2 13,3-16,4 16,5-24,5
Estonia 15,5 Letonia 4,7 Danimarka 12,6
Irlanda 16,9
Lituania 5,8
Belgika 14,2
Polonia 10,1
Herbeherak 13,4 Luzenburgo 28,8
EAE 12,2
Frantzia 9,1
Portugal 8,1
Alemania 12,3
Italia 10,1
Txekiar Errep. 14,4 Austria 11,2 Eslobenia 10,0
Eslovakia 9,5 Hungaria 8,2
Espaini 10,1 Grezia 12,5 Malta 7,5
Zipre 12,3
Iturria: DOTMA, EEA, Eustat.
Oharra: Euskal Autonomia Erkidegoko datuak 2005ekoak dira, eta isurketa guztiei egiten die erreferentzia.
5
Euskadin 2005ean izandako isurketa sektorial guztiak
Nekazaritza %5 (1,3 Mt)
Hondakinak %5 (1,3 Mt)
Zerbitzuak %2 (0,4 Mt)
Energia elektriko importatua %10 (2,6 Mt) Energia-sektorea %34 (8,7 Mt)
Etxebizitza %4 (0,9 Mt)
Industria %20 (5,2 Mt)
Garraioa %21 (5,4 Mt)
Euskal Autonomia Erkidegoko 2005eko guztizko emisioen bilakaera sektoreka 13.000.000 Energia-sektorea
12.000.000
Industria
11.000.000
Garraioa
10.000.000
Etxebizitza-sektorea
9.000.000
Zerbitzu-sektorea
CO2 t baliok.
8.000.000
Nekazaritza
7.000.000
Hondakinak
6.000.000 5.000.000 4.000.000 3.000.000 2.000.000 1.000.000 0
oinarri-urtea 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2.00 2001 2002 2003 2004 2005
2005eko zuzeneko emisio guztien bilakaera sektoreka, oinarri-urteari indexatuta (Euskal Autonomia Erkidegoan emitituak) 350 299
Industria
300
Garraioa
250 Indizea
Energia-sektorea*
201
200
149
150
197
Zerbitzuak Nekazaritza
113 113
100
Etxebizitza-sektorea
Hondakinak
72 50 0
1990
1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
* Energia-sektorearen barruan sartzen dira baterako sorkuntzaren emisoak ere.
6
oinarri-urtea