Hamaika Berri

Page 1

HAMAIKA BERRI

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

1. zkia - Ekainak 2015

Ongi etorriak!

Idazten gozatzen Amaia Bóveda Irakaslea

Gure Ikastetxeko ikasleak kazetari bihurtu dira eta horrela sortu da eskuetan duzuen gure proiektu txiki hau: Hamaika Berri. Hamaika gauza ikasteko, lantzeko, dibertitzeko, aurkitzeko, ikertzeko, probatzeko…eta kontatzeko. Hemen dituzue gure ikasleek ingurua aztertu eta gero aukeratu dituzten albisteak zuentzat interesgarriak izango direlakoan. Albistea landu dugu hizkuntzako gelan, eta nola erakutsi ikasi dugun guztia? Egunkari bat egitea izan zen ikasle batzuen ideia, horrela, bai familiak, zein irakasle edo beste geletako ikasleek irakurri ahal dituzue gure ekoizpenak. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Nire partez, zorionak ikasle guztioi egindako lanagatik!!!

Berta, Sandra eta Daria

Eskolapioseko ikasle batzuk hizkuntzako klaseetan idazten ari dira albisteak bikoteka. ketak egin dituzte taldeetan: albisteetan paragrafoak banatzea, testua ordenean ipini, albisteak irakurri eta izenburu bat asmatzea…

Eskolapioseko 6.Bko eta 6.Cko ikasleak egiten ari dira hizkuntzako klaseetan bikoteka idazten izeneko idazketa proiektua. Proiektu honen bidez taldeka aztertzen dute testu mota bat eta gero bikoteka idazten dute. Baina ez da lehenengo aldia. Aurretik bikoteka idatzi dute biografia, deskribapena eta ipuina. Helburua da albiste guztiekin egunkari bat sortzea. Hau egiteko aurretiko lan egin dute. Albistea aztertzeko ari-

Albistea prestatzeko interesgarria eta garrantzitsua izan behar da. Kasu honetan, neska-mutiko hauei bere andereñoak esan die albistea izan behar dela eskolakoa edo Bilbokoa, eta izan behar da berria. Eta dirudienez, neska-mutiko hauek bikoteka idazten oso ondo pasatu dute.


2

ESKOLAPIOS

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

10. Urteurr lapioseko koroan Mikel eta Iratxe

Aurten 10 urte beteko ditu Eskolapioseko koroak Maiatzaren 24an San Francisco Javier Elizara joan da abestera Eskolapioseko Koroa, 10.urteurrena ospatzera. Egun horretan ere joan dira Eskolapioseko lagunak, Natividad eta Mariaren lagun batzuk dira abesten dutenak eta aita batzuk ere animatu ziren. Dena prestatzen dutenak Natividad eta Maria dira, koroaren arduradunak. Taldeak Escoleia izena dauka eta mistoa da. Taldea oso garrantzitsua da bat baino gehiagotan irabazi duelako sariren bat.

San Francisco elizara 40-50 pertsona inguru joan dira. Haiek prestatu egin zituzten abestiak hauek izan ziren: Nube de hielo, Fello, When I close my eyes eta azkenean Euskal doinuak. 5 mailakoek , 6 mailakoek , DBHko1. mailakoek eta Unibertsitatekoek parte hartzen dute koro honetan.

33. Adiskidetasunaren jolasak Julia Abascal eta Rocío Anguiano

Escolapios ikastetxe batzuk elkartuko dira haien artean adiskidetasuna sustatzeko Escolapios Ikastetxeak ekainaren 6ean, aurten, Logroñon elkartuko dira. Parte hartuko dute Iruñeako eskola 2, Gasteizko bat, Tafaiako, Tolosako, Zaragozako baita ere joango dira eta Logroñokoak. Kirol eta jolasen artean futbola, saskibaloia, eskubaloia... egingo dira. 8:30etan Bilbokoak autobusez irtengo dira Bilboko Ikastetxetik eta itzuliko dira 19:00etan eskolara. Urtero bezala elkartuko dira kirolaren bitartez adiskidetasuna sustatzeko eta jolas egiten ondo pasatzeko. Ospatzen den bakoitzean eskola batek prestatzen du; aurten Logroñoko eskolari tokatu zaie. Egun honetako antolakuntza kirolaren kordinatzaileak prestatzen du. Hala ere, monitoreak eta entrenatzaileak egongo dira laguntzeko.

5. eta 6. mailako ikasleak irratira joaten dira Orain dela 10 urte hasi ziren ekintza honekin

Familiaren eguna gure ikastetxean Amaia Ojanguren eta Irune Santamaría

Familiaren eguna ospatuko da Bilboko Eskolapios ikastetxean ekainaren 6an, larunbatean Familiaren eguna izango da gure ikastetxeko patioan ekainaren 6an, larunbata. AMPA-k (Gurasoen elkarteak) antolatutako jolasak egiten ospatuko da. Kurtsoaren amaiera ospatzen da, familiok egin ditugun ahalegin guztiengatik. Larunbata goizean 11:00etatik 14:30etara puzgarriak egongo dira frontoian. Horretaz aparte txapak egiteko tailerrak, musika, aurpegia margozteko eta trikimakoak egongo dira. 12:00etan Itakako bolondezko gazteek anto-

latutako tailerrak egongo dira arkupetan. 11:15etatik 13:00etara gimnasia erritmikako emanaldia izango da polikiroldegian. Eta kirol jokoak izango dira saskibaloi zelaian (euria egiten ez badu) 12:00etatik 13:00etaraino. Geroago, lunch bat egongo da 14:00etan (energia berrezkuratzeko) arkupetan. Arratsaldean Musikasiko kontzertua izango da Areto Nagusian 17:00etan. Eta amaitzeko meza bat egongo da familiaren egunagatik gure Ikastetxeko elizan.

5. eta 6. mailako ikasleak irratira joaten dira Ane Petuya eta Ana Valdivieso

Irratira joaten dira aspaldian aukera hau eman ziotelako, eta horrela, gure ikasleak ondo idazten saiatzen dira, irratian aterako direlako. Antolatzen dutenak dira lengoaiko irakasleak eta Herri irratiko langileak.

Koldo Campo da arduraduna eta Karlos da grabatzen duena programa. Klasean egiten dituzten idazlanak eramaten dituzte, baina bakarrik ondo badaude. Joaten dira ostiralero 10:15etan.

Irratia, Alameda Mazarrendon dago. Bakoitzean sei ikasle joaten dira 5. eta 6. mailak nahastuz.


ESKOLAPIOS

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

Euskararen aldeko kanpaina

3. DBHko Eskolapioseko ikasleek, bolondresak izaten dira.

Jon Ogando eta Marina Vega

June eta Ane

Bilboko Eskolapioak euskararen aldeko kanpaina bat sortu dute Eskolapios Ikastetxeko tutoreak eta irakasleak lan egiten ari dira ikasleen artea euskara bultzatzeko. Aurten bi kanpaina egin dira (“Euskaraz blai” izenekoa eta bigarrena Bilboko kaleetan oinarrituta). Ekainaren 19an amaituko da.

ezko bi tanta lortzen zituzte. Astea pasa eta gero ikasle guztiak zenbatzen zituzten tantak, eta hamar tanta lortzean sari bat irabazten zuten. Bigarren kanpainan Bilboko mapa bat daukate eta astean zehar euskaraz hitz egin behar dute, eta

3. DBHko eskolapioseko ikasleek, beste ume batzuei ikasketekin laguntzeko konpromezua hartu dute .

Orain dela 36 egun, Eskolapioseko ikasle nerabe batzuk, bolondresak dira, San Anton elizaren alboan, Alde Zaharrean. Proiektuak “Tximeleta” du izena. Ikasketekin laguntza behar duten Lehen Hezkuntzako umeei laguntzen datza. Bolondrezki egiten dute haien denbora librean, eta nahiz eta beraien ikasketekin jarraitu behar izan, alde batera uzten dituzte neska-mutilei laguntzeko. Haurrak oso gustura daude zeren benetan laguntza behar dute. Gainera, mutikoen egoera familiarra ez da oso ona, eta horren ondorioz lan egiteko prest daude beti. Gehienek bi eskoletatik etortzen dira. Astelehenetik ostiralera arte nahi duten egunetan seietatik zazpietara joan ahal dira laguntzera. Eskola, bost eta erdietan amaitzen dute eta scoutera joatearen ordez, oinez joaten dira San Anton elizaren albora, Alde Zaharrera. Han, monja batek esaten die ume bat edo bi hartzeko eta etxerako lanak egiten laguntzeko.

Irakasleak sortu zituzten kanpaina hauek ikasleak motibazio pixka bat behar zutelako euskara erabiltzeko. “Euskaraz blai” kanpainan: euskaraz hitz egiten zutenean, klaseak amaitzerakoan paperezko tanta bat lortzen zuten eta patioan euskaraz hitz egiten bazuten paper-

Eskolako blogarekin ikasleek beren gauzak jartzen ikasten dute: iritziak eman, bideoak eta argazkiak igo…

euskaraz hitz egiten badute paper batean apuntatzen dute eta paperean ipintzen du zenbat baldosak irabazi dituzten, bideari ekiteko. Helburua, planoan kokatuta dauden monumentu batzuetara heltzea da. Monumentu bakoitzak froga bat ezkutatuta dauka eta baita ere sari bat.

ESKOLAPIOSEKO BLOGEN ERABILERA AREAGOTUZ Gorka Arostegui eta Ana Marés

Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo liburu moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde…eta abarrek idatzitakoak.

Eskolan irakasleek blogak sortu zituzten, pentsatzen zutelako ikasleentzat erakargarria eta baliabide ona dela ikasteko. Horrela gurasoek ere jakin ahal dute zein aktibitate egiten duten beren seme-alabek eskolan. Blogak duela 7 bat urte sortu zituzten. Gela guztietan dago blog bat, eta baita ere Lehen Hezkuntzan, 3. zikloko blog bat sortu zuten, horrela zerbait

publikatu nahi dutenean zuzenean igotzeko eta ez igotzeko irakasle bakoitzak banan-banan blog bakoitzean. Hau da 3. zikloko blogaren link-a, link honetan daude klase bakoitzeko bolgak eskolako web orrialdean, aula birtualean. http://www.bilbokoeskolapioak. org/

3


4

ESKOLAPIOS

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

Aurten txango hoberenak!!! Jon Sanz-Ferrer eta Gabriel García-Egotxeaga

5.mailakoek eta 6.mailakoek txango hauek egingo ditugu: Karpinera,Ostendeko Hondartzara eta Karrantzan dauden kobazuloetara joango gara. Oso ondo pasatuko dugu. 5.mailakoak Karpinera joango dira oso leku polita delako eta oso ondo pasatzen delako. Egingo dutena izango da animaliak ikusi eta haiei buruz informazioa jasoko dute; geroago pixka bat joslatuko dute. Animalia asko daude adbz: katamotzak, krokodriloak... Autobusez joango dira, 9:30etan edo aterako dira eta 5:15etan gutxi gora behera helduko dira. Seguro ondo pasatuko dutela. Azkenean Ostendeko hondartzara joango dira bainatzera eta jolastera gurekin. 6.mailakoak Pozalaguako kobazuloetara joango gara, (Karrantzan). Ondoren hondartzara joango gara. Bikain pasatuko dugu. Pozalaguako kobazuloak oso handiak dira, ikustaldi polita da eta estalaktitak oso bereziak dira. Ekainaren 19an izango da txangoa. 9:15etan autobusa hartuko dugu, geroago hondartzan ondo pasatuko dugu, amaitzeko bueltatuko gara eskolara berriro autobusez.

Landare lehiaketa Ikastetxean Matxalen Urkiza eta Olaia Sánchez

Lehen Hezkuntzako umeek landarearen lehiaketaren barnean Coleo bat zaindu behar dute sari bat lortzeko. Aurten Ikastetxean lehiaketa berri bat egiten ari dira: landarearen txapelketa, baina lehiaketaren azkenengo egunetan daude: lorontzia apaintzeko, landarea txukuntzeko… Lehiaketaren ideia sukaldari txikiek izan zuten: Ruben, Hodei, Ariana, Borja Toñi eta Jon. Coleo handi-handi bat zeukatenez bururatu zitzaien 20 aldaxka ateratzea landare horretatik eta Lehen Hezkuntzako gela guztiei aldaxka bat ematea. Gela bakoitza landare hori zaindu behar izan du kurtsoan zehar eta hobeto zainduta dagoena izango da irabazle. Haiek informatu digutenez klase guztiak ondo daude zaintzen baina landare batzuk hobeto daude, hain zuzen ere Ajuriagerrakoak, argi hobea dutelako. Txikiek gogo handiarekin daude, astero erregelarekin neurtzen dute ea zenbat hasi den eta horrekin matematika ere lantzen dute. Ekainaren lehenengo astean landareen bilketa egingo da. Ekainaren bigarren astean epaileen erabakia izango da. Eta amaitzeko ekainaren hirugarren astean sariak banatuko dira. Sariak hauexek izango dira: 1.-Diploma eta egun bat sukaldean, haiekin. 2.-Diploma eta eskuz egindako ureztagailu bat. 3.-Diploma bat.


BILBAO

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

Ibilaldiaren 37. edizioa Bla, bla...

Ibilaldia 2015 laster ospatuko da Ibilaldia 2015 maiatzaren 31an ospatuko da Bilbon. Ibilaldian 150.000 pertsona gutxi gora behera parte hartuko dutela aztertu dute. Bizkaiko ikastolen festa Euskal Harrobia Lanbide Heziketako ikastetxeak antolatuko du. Harrobia ikastolak maiatzaren 31an Bilbon ospatuko den IBILALDIrako 1000 laguntzaile inguru behar ditu. Egon daitezkeen zalantzak argitzeko nahian jakinarazten dizuegu Ibilaldia ezarritako datan burutuko dela. Hau da, maiatzaren 31an (igandea). Ikastoleetako musika taldeek Ibilaldia 2015ean merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, 1go GAZTE MUSIKA TALDEEN EMANALDIA antolatu dute. Ibilaldi egunean BilboRocken ikastoletatik ateratako taldeekin kontzertua egitea da haien asmoa; horretarako 8 talde lortu behar dituzte Ibilaldirako. Ibilaldiaren ibilbidea hau da: Harrobia ikastolan hasiko da, ondoren Miribillatik igaroko da, hu-rrengo zubitik Areatzaraino joango da, La Salve zubitik pasatuko da eta Guggenheim albotik igaroko da, gero Erripatik pasatuko da eta azkenik hasi den lekura joango da. Euskararen alde dauden ekintzen artean Ibilaldia bezalako egunak daude: Korrika, Herri Urrats, Ibilaldia, Euskal Eskola Pu-blikoa, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez.

Bilboko hauteskundeak izan dira

Alhondiga izenez aldatzen da

Asier Loinaz eta Irene Fernández

Sergio eta Jon U.

Maiatzaren 24an Bilboko alkatea eta Ahaldundi nagusia aukeratzeko hauteskundeak ospatu dira

Bilboko hiriburuan dagoen eraikina “Alhondiga” deiturikoa, izenez aldatzea erabaki dute

Maiatzaren 24an, Bilbon, udal hauteskundeak ospatu dira alkatea aukeratzeko eta aldi berean biltzar nagusiak. Emaitza maiatzaren 27an izan da. Bozkatu ahal zuten 18 urte edo gehiago zituzten pertsonak baina hautes-erroldan erregistratuta egon behar ziren. Kanpotarrek baita ere botoa eman ahal zuten baina Euskal Herriko erroldan izena emanda egon behar ziren beste pertsona guztiek bezala. Korreoz edo zuzenean bozkatu ahal zuten baina bakoitzak bakarrik modu batera bozkatu ahal zuen. Hautes-lekuetan botoa eman zen eta pertsona bakoitzari, non bizi zen arabera, hautes-leku bat egokitu zioten. Hautagai garrantzitsuen partiduak hauek ziren: PNV, PSOE, PP eta BILDU eta hauek maiatzaren 8tik maiatzaren 22 arte kanpaina elektoralak egin ahal izan dituzte. Hautagaiak ezin ziren izan ertzainak, fiskalak eta epaileak erretiratuak baldin ez baziren.

Azkuna Bilboko alkatea zena, pasa den urtean hil zen. Horren ondorioz, gaur egun, bilbotarrek zerbait bere omenez egitea nahi dute. Hiriburuan dagoen eraikina “Alhondiga” izenarekin, izenez aldatzea erabaki dute. Bilbotarrek, esaten duten bezala, Azkuna oso alkate ona izan zen. Alhondiga, Azkuna eraikitzea ordenatu zuen. Horregatik Alhondiga izenez aldatzea nahi dute. Bilboko jendeak, “Alhondiga”, “Azkuna Zentroa” izenera aldatu dute. Bere inizial berriak AZ dira.

5


6

KULTURA

Gure Bilboko itsas museora heldu da 1990eko arrantzaitsasontzi bat

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

BILBOKO ITSAS MUSEOKO ITSASONTZIA Irune García eta Ruth Álvarez

Mater izeneko itsasontzi bat heldu da Bermeotik Bilboko itsasmuseora. Maiatzaren 8an heldu zen eta maiatzaren 20an joan da. Itsasontzi hau museo bezala erabiltzen dute. 1990. urtean Asturiasen egin zuten itsasontzi hau. Itsasontziaren aurreko partea egurrez eginda dago. Luzera 33 metrokoa da, zabalerak 3,55 metro neurtzen ditu.

Mater itsasontzi museoak Greenpeace erakundearekin elkarlanean Kantauri itsasoa garbitzeko proiektu bat abiatu du. Hondakinak arrantzatuko dituzte. ITSASONTZIAK SEGURTASUN HANDIA DU: 1- 2 txalupa daude larrialdi kasuetarako eta 40 pertsona sartu daitezke. 2- 8 salbamendu-flotagailuak, horietako 2 soka batekin it-

Niki Saint Phalleen erakusketa Guggenheimen Gonzalo del Río eta Gorka Ricondo

Niki Saint Phalleen erakusketa Guggenheimen. Bere lan famatuena izan idra Nanak Guggenheimen betiko erakusketaz gain, aldi baterako erakusketak egoten dira ere. Otsailaren 27tik ekainaren 7 arte, Niki Saint Phalleen erakusketa dago Guggenheimen.

Niki Saint Phalle-k garai batean Nanak izeneko eskulturak egin zituen. Artista hau feminista zen, eta Nanen bidez, emakumeen garrantzia azpimarratu nahi zuen. Eskultura hauek neurriz kanpoko formak eta tamainak dituzte; bularrak, ipurdia eta gorputza oso-oso handiak egiten zituen emakumeen emankortasuna adierazteko. Niki Saint Phalle modeloa izan zen, baina utzi zuen eta artearen munduan sartu zen.

John Lennoni omenaldia Euskalduna Jauregian Iker Antolín eta Eneko Martínez

John Lennonen jarraitzaileek omenaldi bat egin diote Euskalduna Jauregian maiatzaren 23an Maiatzaren 23an Euskalduna Jauregian ospatu egin dute. John Lennon-en urteurrena eta Javier Gurruchagak jo ahal izan zituen bere album-eko abesti batzuk. Omenaldian “The Quarrymen” taldeak (Rod Davis, Len Garry, Colin Hanton eta John duff lowe) jo zituen abesti batzuk John Lennonen omenez. Eta omenaldian John Lennon-en arreba egon zen, Julia

Baird. Sarrerak 15 edo 25 euro balio izan du eta 2 ordutako emanaldiaz gozatu izan zuten. Omenaldia auditorioumean egin zen. John Lennon-en argazkia. Omenaldiaren amaieran John Lennon “Epiphone” kitarra zozkatu zuten (John Lennon-en sinadurarekin noski).

sasontzira lotuta eta beste 2 argi automatiko dauzkate. 3- 50 salbamendu-jaka, horietako 20 argiarekin. 4- 4 biziraupenerako jantziak. 5- 12 kohete eta 2 fumigazio seinale. SUTEEN KONTRAKO MATERIALAK: 1- 10 itzaltzaile. 2- 3 mahuka 3- 4 balde urez beteta.

Eurovisioko irabazleak Unai eta Jokin 2015eko Eurovisioko lehenengo postua Sueziarako izan da

Sueziak irabazi du 2015eko Eurovisión lehiaketa 365 punturekin, bigarrena Russia 303 punturekin eta hirugarrena Italia 292 punturekin. Espainia 21. postuan geratu zen 15 punturekin. Sueziako abeslariak Mans Zelmerlow du izena eta Espainiakoak Edurne. Sueziako abestiak “Heroes” zuen izena eta Espainiakoa “Amanecer” izan zen. 2015eko Eurovisión lehiaketa Austrian egin zen: Sueziako abestia: h t t p : // w w w . r t v e . e s / t e l e v i s i o n /20150316/mns-zelmerlw-heroe-sueciaeurovision/1116640.shtml


KIROLA

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

Bilbon Erakusleiho lehiaketa Athletic animatzeko Edurne Zabalbeitia eta Oihane Rodríguez

Athletic-ek Kopako bestefinal bat jokatuko du: Ángel eta Víctor Athletic beste final batera ailegatu da Bartzelonaren kontra

Hiru erakusleiho irabazle egongo dira. Sariak hauexek dira: 1000, 700 eta 500 euro Bilbao Dendak erakuslehioen lehiaketa antolatu egin du. Erakuslehioen lehiaketa Athletic animatzeko egiten da. Athletic Kopako finalera heldu denez animatu nahi dute ekintza berezi honen bidez. Bilboko jendeak kaleak zuriz eta gorriz bete nahi du. Parte hartu nahi duten dendek izena emateko Eusko Jaurlaritzan eman behar dute. Epea izena emateko maiatzaren 18an amaitu da, eta emaitza maiatzaren 30an izan da. Egin behar izan dena hau da: dendetako erakusleihoak apaindu Kopako finalean oinarrituta. Hiru sari egongo dira: lehenengoa, 1.000€, bigarrena, 700€ eta hirugarrena 500€.

Athleticek beste final bat jokatuko du maiatzaren 30an Bartzelona hirian, FC Bartzelonaren kontra. Athleticek Bartzelonan jokatuko dituen final guztiak irabazi egin ditu. Finalera Athleticeko 42.0809 jarraitzaile joango dira gutxi gora behera.

UEFA CHAMPIONS LEAGUE

Greba futbolean

Marina Gaztelu

Inax eta Ignacio

Bi taldek jokatu dute Champions League Finala: Bartzelona eta Juventus taldeek

Futbolean greba handi bat egin nahi izan zuten

Maiatzaren 12an jokatu zuen Barcelonak Bayernen kontra, eta Bayern-ek irabazi zuen, 3-2. Baina emaitz honek ez dio kalte egin Barcelona-ri, eta finalera pasatuko da. Miatzaren 13an Real Madrid-i tokatu zitzaion jokatzea Juventus-en kontra. Baina berdindu egin zuten 1-1, eta horregatik Juventus finalera pasatzen da. Partidua ekainaren 6an, Alemanian jokatu egingo da. Zelaia Olympiastadion da, Berlinen dagoena. Partidua 20:45an hasiko da. Faboritoena Barcelona da baina ikusiko dugu nork irabazten duen.

Aurreko astean gertatu zen. LFP-koak izan dira grebakoak, baina jendea ere izan da. Futbolean oso greba handi bat egitea erabaki zuten LFP-koek baina Auzitegi Nagusiak esan du ezin zela egin, baina eroskeriak egon dira partiduetan. Azkenean dena konpondu zen eta partidu guztiak jokatu ziren aldi berean eroskeriak ez egoteko. Hori bai 38.garren jaurdunaldia ez da aldi berean jokatuko. Baina seguraski ez direla eroskeriak egongo.

Taldearen ahalegina Xabi Marés eta Nuria Ors

Eskolapioetako saskibaloi taldeko nesken ahalegina 6. mailako neskak hasierako ligan bigarren postuan geratu ziren. Esfortzua handia egin zuten, zeren bigarren postuan geratzea oso zaila da. Liga amaitu zenean bigarren liga jokatu behar izan zuten, baina bigarren ligan ez zuten zozketarik egin. Sailkapenean bigarren postuan geratu zirenekin jokatu behar zuten.

Liga hoberenean talde bat falta zenez erabaki zuten bigarren postuan geratu zen taldea liga honetara igotzea. Beraz, Eskolapios taldea igo zuten. Han taldeak oso onak ziren baina dena den oso ondo jokatu izan dute bigarren txapelketa honetan. Azkenean 6garrenak geratu dira.

7


8

BESTE BATZUK

Hamaika berri 1. zkia, Ekainak 2015

SANFILIPPO GAIXOTASUNERAKO ITXAROPEN BAT Maider eta Irene R.

Sanfilippoko umeak dirua lortu dute gaixotasunarentzako medikamentua probatzeko. Bilbon Sanfilippo gaixotasuna daukaten 3 ume daude, eta haiek dira: Ixone, Araitz eta Unai Sanfilippo gaixotasun bat da. Sanfilipporen gaixotasunaren ohiko arazoak dira: ● Arnas infekzioak ● Psikomotrizitate arazoak ● Hiperaktibitatea eta jarrera arazoak ● Esfinterren kontrol eza ● Hizkuntzak ikasteko zailtasunak ● Hiltzen dira adolesenzian Sanfilippo Fundazioa 2012ko abenduan jaio zen. Sanfilippo gaixotasuna sendatzeko behar den tratamendurako dirua lortzeko aktibitate asko egin dituzte, adibidez; kontzertuak, lasterketak eta ipuin bat atera dute ere. Orain dela gutxi, fabrika batek, diru nahikoa eman zuen Sanfilippo gaixotasuna sendatzeko behar den tratamendua egiteko. Orain, tratamendu hori probat ahal izango dute gizakien jakiteko ea funtzionatzen duen ala ez.

Selektibitatea euskadin Ados lekuan arazoak konpontzen dira Ainhize eta Nikole

Emilio Gil del Río eta Pablo Sanz Ferrer

Ekainaren 10, 11 eta 12a selektibitateko egunak euskadin

Arazoak konpontzeko Eskolapioetako eskolan egin dute leku bat ikasleek hitz egiteko eta ondo konpontzeko klase askotan ipini dute eta jotzen ba dute ume batzuk adoslekura joango dira gertatutakoa hitz egitera Adoslekua borrokak konpontzeko eta lagunak egiteko erabiltzen da. Arauak daude: ez oihukatu, entzun, mesedez eskatu gauzak eta arazoak konpontzea. Hau guztia orden batean egiten da. 1. hitz egin arazoari buruz oihuka barik, 2. entzun besteari 3. mesedez eskatu zerbait 4. bakea egin eskua ematen eta berriro lagunak izatea.

Aurten, Euskadin selektibitatea ekainaren 10,11 eta 12.egunetan egingo da , Batxilergoko 2. maila bukatutakoan. Escolapioseko ikasleek selektibitatea Sarriko Unibertsitatean egiten dute, geroago Unibertsitatera joateko. Eta horrela ikasketa batzuk hasi ahal izateko.

Maisuek erabaki zuten txoko bat ipintzea, ikusi zutenean ikasleak borroka asko edukitzen zituztela eta ikusi zutenean garrantzitsua zela ikasleak beraien artean konpondu behar zituztela arazoak. Ikasturtearen zehar ikasle batzuk erabili izan dute txoko hau beraien arteko ika-mikak konpontzeko Orain dela gutxi, fabrika batek, diru nahikoa eman zuen Sanfilippo gaixotasuna sendatzeko behar den tratamendua egiteko.

Selektibitateko azterketak lau batekin gainditzen dituzte, eta azterketak ez badituzte gainditzen errepikatu behar izango dituzte. Kontrola egin eta gero, irakasleak kontrolen bataz bestekoa egiten dute.

Orain, tratamendu hori probat ahal izango dute gizakien jakiteko ea funtzionatzen duen ala ez.

Ikasketa bakoitzarako nota zehatz bat atera behar dute, beraz, azterketa gainditzeaz gain ikasleak lortu beharko dute egin nahi dituzten ikasketetarako eskatzen zaien puntuazioa.

Iñigo Pastora eta Ander Urones

Zinemako kartelera Bilboko zinematan denetariko pelikulak daude Bilboko zinemetan denetariko pelikulak daude: “Super poli en Las Vegas”, “Los vengadores”, eta “Jurassic world” besteak beste. Onenak dira, baina, Jurassic world oraindik ez dago zinematan.

Los vengadores zientzia-fikziozko eta akziozko pelikula da. Protagonistak: Iron-man, Capitán América, Hulk, Ojo de halcón,Viuda negra eta azkenik, Thor. Maltzurrak Ultrón du izena. Pelikulan zehar beste heroiak agertzen dira. “Super poli en Las Vegas” komedia bat da. Protagonista bakar bat dago Paul deitzen dena eta hotel baten polizia da eta filmean, talde bat saiatuko da lapurtzen hotelean. “Jurassic world” beldurrezko eta abenturazko pelikula da. Protagonista dira bi ume eta ehiztari bat, eta maltzurrak dinosaurioak dira. Bi ume dinosaurioengandik ihes egiten saiatuko dira eta ehiztari bat dinosaurioak hiltzen saiatuko du…


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.