Ikas-Irakas Prozesuak
Ivan Asenjo 1
«En la educación de los niños no hay nada como atraer el interés y el afecto; de otra manera lo único que se logra son asnos cargados de libros».
Michel de Montaigne
2
INDIZEA
Sarrera…………………………………………..……………………..………..4 Ebaluazio sistema berri baten aurrean……………………………………….5 1.Ikas-irakaskuntza prozesua………………………………………………...6 2. Ikas irakaskuntzari buruzko ikuspegi teorikoak ………………..…….....8 3. Ikaskuntzaren aldagai pertsonalak………………………………………..13 Gogoeten egunerokoa………………………………………….……...………18 Iritzi pertsonala ikasitakoaren inguruan, ondorio gisa………………….…21
3
Sarrera
Hurrengo orrialdetan, azkenezko bi hilabetetan Ikas-irakas ikasgaian ikusitakoa laburbiltzea eta guztiaren inguruko gogoeta egitea da nire helburua. Gauza berri pilo bat, ideiak, kontzeptuak, teoriak, gogoetak ‌ orrialde hauetan nire buruan, ikasgaiko karpetan, ordenagailuan, agendan ‌ mila lekutan dagoen guzti hori txukundu eta kohesionatzea da bilatzen dudana. Modu batez ikasten jarraitzeko eta gainera ikasi dutenaz ohartu ahal izateko. Ziur nago gauza asko ez ditudala aipatuko, gainetik pasako ditudalako, edo gai zerrendatik at geratzen direlako. Azken finean, asko ikasi dut ikasgaiko gaietatik at hauen bidez izan bada ere. Hiztegi pedagogikoa, eskolen inguruko gauzak, mila aholku, txiste txarren bat, mila idei. Baino ezinezkoa egiten zait hauek nire burutik atera eta dosierraren kapitulu bat zuzenean hauei eskaintzea. Batzuk agertuko dira dosierrari amaiera emango dion “cajon desastreâ€?an. Beste batzuk agian gaiekin nahasturik agertuko dira. Baino argi utzi nahi dut hasi aurretik dokumentu honetan azaltzen den guztia ikasi badut ere, badaudela gauza batzuk, edo asko ikasi ditudanak klaseetan baino dokumentuan islatzen ez direnak. Dena den saiatuko nahiz hauek murrizten. Materiarekin batera, Nik ikusten dudana, sinesten dudana, edo ez dudana ere islatzeko tarteak egongo dira. Ezer berririk eskainiko dudala esatea gezurra izango bada ere, gutxienez ikusitakoa niregan duen garrantzia islatzeko baliogarria izango delakoan nago.
4
Ebaluazio sistema berri baten aurrean.
Izan ditut hainbat irakasle azterketa bera ikastearen prozesuaren parte zela defendatu dutenak, egia esan ez diet inoiz gehiegi sinetsi. Ebaluatzeko modu bat besterik ez zela iruditu izan zait, besterik ez. Sistema bat zeinekin zure jakintza maila eskala numeriko baten bidez neurtzeko aukera ematen dion irakasleari modu sinple batean. Azken notaren bila lanak ere egin ditut, pilo bat, nagusiki karreran eta asko disfrutatu dut hauekin, gustuko gai bat topatu eta buru belarri lana egin irakurri, ikusi, galdetu, entzun ‌ gaiaz bete eta ikasitako guztia paperean bota. Batzuetan lortutako ezagutzak taldearekin elkar banatuz presentazio baten bidez. Ebaluatzeko beste modu bat, baino honekin ere beti izan ditut nire kezkak. Azken finean lana oso fokalizatua egoten da eta lortutako ezagutza gaiaren inguruan oso altua izan arren beste mila gai geratzen zaizkizu ukitu barik. Bat batean, dosierrarekin topo egin dut, zerbait berria, ikusiko dugu bukaeran zer pentsatuko ote dudan. Baino orain, arlo teorikoan, gustuko dudala esan behar dut. Lan zama handia izan daitekeela egia bada ere, klasean ikusitakoa berrikustera behartzen zaitu, lortutako ezagutzak errepasatuz. Hauen inguruko gogoetarako ere lagungarria izango da eta pixkanaka forma artzen duen bitartean ikasitakoaz ohartzen lagunduko didalakoan nago. Materialak gehitzeko gonbidapen, ekarpen pertsonalak egitekoak ‌ ez dira apunte sinple batzuk izango, gaiari buruz ikasitakoa, gaiari buruz izandako kezkak eta topatutako erantzunak. Guzti ori batu egingo du benetan ikasi egin den guztia batuz, edo gehiengoa gutxienez.
Honela materiaren garrantziak, ebaluazio
sistema ikasitakoaren atzetik geratuz. Ikusiko dugu, ondorioak idazteko garaia honela pentsatzen jarraitzen dudan.
2012-09-18
5
1. Ikas-irakaskuntza prozesua.
Nola ikasten den jakin beharko dugu nola irakatsi behar duten jakiteko. Baino nola ikasten den ulertzeko ere garrantzitsua da jakitea zer den ikastea, zer suposatzen duten eta zer demontre esan nahi dugun hitz hau erabiltzen ditugun bakoitzean. Hauek dira lehenengo puntu honetan besteak beste argiturik geratu beharko liratekeen kontzeptu batzuk. Hasi gaitezen. Abordatzen dugun lehenengo kontzeptua hezkuntza dugu. Zer da hezkuntza? Ikasgai askotan ideia honen inguruan gauzatu da lehenengo saioa eta guztietan definizio eta puntu ezberdinetara iritsi gara. Presentazioan agertu diren ideiekin geratuko gera, hona hemen klasean agertu diren batzuk nire buruan dauden beste batzuen laguntzarekin.
Prozesu bat da
Jaiotzan hasten da
Pertsonaren garapenean eragin zuzena da eta bere alderdi bat
Leku guztietan ematen da
Etengabekoa da
Mota asko daude
Eskolan eman daiteke baino ez da bakarrik bertan gertatuko
Gizakiaren garapena moldatuko du
Jarrerak, emozioak, jakintzak … bereganatzean datza
…
Aipatutako ideien inguruan beraz emango da ikastea eta irakastea. Hemendik aurrera honetan murgilduko gara bete betean. Sarreran aipatu dugun bezala ikas prozesutik abiatuko gara, eta bertan aprendizaiarekin topo egiten dugu. Zer da aprendizaia, noiz esaten dugu ikasi duela pertsona bat? Aprendizaia, guregan aldaketa bat egon denean ematen dela esaten dute. Hau da, ikasi duguna gure jarrerak, emozioak edota jakintzengan transformazio bat suposatu duenean aprendizaia egon dela esan dezakegu. Aldaketa hori bilatzeko bidea gatazka dugu, gatazka ez du zertan zerbait negatiboa izan behar, batzuetan horrela izango bada ere. Gatazka horren soluzioarekin topo egitean ikasi duela esango dugu. Gatazka gainditzean pertsona hori ez da izango lehenago genuen pertsona bera, lehenago egiteko gai ez zena egiteko gai izango delako 6
momentu honetan. Pertsona aldatu egin da beraz, bai jarrera edo emozioen aldetik edo bai jakintza berri bat lortu eta hau erabiltzen ikasi duelako. Zentratu gaitezen aldaketan, aldaketa ezin da momentuko zerbait izan, aldaketa iraunkorra eta behin-betikoa izan behar du. Bestela ez da benetako aprendizaia gertatuko. Aprendizaia bera faktore askok mugatuko badute ere garrantzitsuenetarikoen artean azpimarratu behar ditugu heldutasuna, izateko era, etxeko babesa edo presioak ‌ Hiru aprendizai mota ezberdintzen ditugu: 1. Apendizaia erantzun indartze bezala Portaeran du bere oinarria. Estimuluei erantzun ezberdinen bidez emango dela aprendizaia esten du, hau da akzioa erreakzioa behar duela. Errefortzu edo zigor moduan. Konduktismoa. 2. Aprendizaia ezagutza eskuratzen bezala Informazioa eskuratzean datza apendizaia honen arabera, informazioaren trasmisioan ezartzen du bere indarra. Kognitiboa. 3. Aprendizaia ezagutzaren eraikitze bezala Gaitasuna dugula loturak egin eta ulertzeko sinesten du. Konstruktiboa.
7
2. Ikas irakaskuntzari buruzko ikuspegi teorikoak Esan dezakegu, aprendizaia nola eragiten den begiratzen badugu bi idei oso ezberdin ikusiko ditugula. Batetik konduktismoa dugu, bestetik aldiz Ikuspegi Kognitiboak. Ikasketa ulertzeko bi modu kontrajarri, gai konplexua benetan, goazen pixkanaka honen inguruan dauden ideia nagusiak azaltzen. Konduktismoa Irakaskuntza emateko, aurrekari bati (ematen den gertaera) ondorio bat eman behar zaiola esaten du konduktismoak. Ondorioa, errefortzua edo zigorra izan daiteke eta ondorioa erabiltzen den moduaren arabera positiboa edo negatiboa izan daiteke. Positiboa Zerbait ona ematean datza. ERREFORTZUA Negatiboa Zerbait negatiboari bukaera ematean datza. Positiboa zerbait txarra dakar ZIGORRA Negatiboa Zerbait onaren bukaera dakar Hau ikusita esan dezakegu konduktismoaren helburuak edo eragin esparruak lau direla, Portaera berri bat sortzea, portaera egoki bat indartzea, portaera desegoki bat murriztea eta portaera desegoki bat desagertzea. Konduktistentzat, hezkuntza prozesua portaeren aprendizaian eta trebetasunak eta kontzeptuak hartzean datza. Hau, praktika gidatuen bidez lortuko da, subjetuak edukitako jarrera indartuz edo zigortuz. Hau ikusita, esan dezakegu irakaslearen papera ikuspegi konduktista batetik zerbait trasmititzean duela funtsa. Irakasleak, prozesuaren zentroa izango da. Berak gidatuko du prozesua eta erantzun eta jarrera onak sarituz edo erantzun txarrak zigortuz lortuko du aprendizaia. Ikasgelan, konduktismoaz baliatu gaitezke ikasleak dituzten jarrerak eraldatu edo gutxitzeko. Beti hitz egiten dagoenari, noiz hitz egin behar duen erakutsiz edo inoiz hitz egiten ez duenari hitz egitera bultzatuz adibidez.
8
Ikuspegi Kognitiboak Ikuspegi kognitiboak kognizioan (ikastearen akzio eta efektua) jartzen du bere aztertokia. Barneko prozesuetan oinarritzen dira aprendizaia aztertzerakoan. Hauek besteak beste asmoak, sentimenduak, emozioak, pentsamenduak, irudikazioak, sormenak … dira. Ikuspegi honen barnean hiru eskola nagusi ezberdintzen dira: Ikaskuntza soziala (neokonduktismoa) Bere ikerketaren muinak portaerak badira ere beste bide batetik ikusten du aprendizaia. Ikaskuntza sozialak, jarrerak imitazioz ikasten direla dio. Beraz Beatubereganatu imitatu prozesuaren bidez gauzatzen da aprendizaia ikaskuntza sozialaren ustetan. Ikuspegi hau kontuan edukita, ikasgelan kontziente izan beharko gara Irakasleak beti garela eredu eta era berean ikasleak ere. Beraz hauetaz baliatu dezakegu eredu bezala erabiliz. Azkenik, ikasleak ohartu behar dira beraiek ere eredu direla besteentzat elkarlaneko giro bat sortu ahal izateko. Konstruktibismoa Ikuspegi konstruktibista-kognitibista(piaget, Ausbel) Aprendizaia eraikitze aktiboa da, aurretik ditugun ezagutzak berreraikitzean datza. Hau prozesu ezberdinen bidez aurreko ezagutzarekin loturak sortuz lortuko da. Irakaste prozesuan arreta jartzen badugu, irakaskuntzaren helburua ikasleak ikaskuntza barne prozesua eraikitzea da. Eta irakaslearen lana prozesu horretan zehar laguntzea izango da. Bi eskola nagusi ezberdintzen dira: Piaget: ikasleak lau garapen estadiotan sailkatzen ditu adina eta aldi honen adimenaren ezaugarriak kontuan izanik. 1. Sentimenei eta mugimenari dagokion aldia (0-2) Modu innato batean ikasten dute kontzientziarik gabe. 2. Eragiketa aurreko edo aurre operatiboa (2-7) egozentrikoa izaten da umea. Adierazpen zehatzak eta konkretuak dituzte gustuko. Esperimentatzea, probatzea, manipulatzea oso garrantzitsua da.
9
3. Eragiketa konkretu edo zehatzen aldia (7-11)gogoeten hasiera, ideia konplexuak eta datu gehiago batzeko aukera. Fantasia eta errealitatea ezberdintzen hasten dira. 4. Eragiketa formalen aldia (12-…) Hipotesiak bota daitezke, pentsamendu deduktiboa izango du, aukerak ideiak elkartzeko baino zaia egiten zaie bata bestearekin lotzea. Gai badira ere Pentsamendu hipotetiko deduktiboa dutela ere esaten du Piagetek. Dena den 12-15/16 bitarte garapen prozesu bat izango da.baino adin horretara iritsita moldeak ezarrita egon beharko luke.
Garapen honen inguruan, ezagutza bakoitza estadio bati loturik dagoela pentsatzen du. Beraz ikaslea psikologikoki prest egon bitarte ezingo ditu gauza batzuk ikasi. Ausbel: ikaslearen alderdi kognitibo sozial eta afektiboak ditu kontuan, eta ikaslea hartzaile aktibotzat definitzen du. Ezagutzaren eraikuntzan eta ikaskuntza esanguratsuan ipintzen ditu ikasteko bideak. Honetarako lau aprendizai mota desberdintzen ditu. 1. Ikaste mekanikoa errepikatzen ikasten diren gauzak hots, biderkatzeko taulak. 2. Errezepzio aprendizaia ikasleak, irakasleak emandako informazioa hartu bereganatu eta gero berreskuratuko du. Hots, klase magistral bat. 3. Aurkikuntza bidezko aprendizaia ikasleak berak arituko da informazioa bilatzen. Bere ikasketa prozesuaren gidari izanez. Hau da proiektu bidez, lan monografikoak … 4. Ikaste esanguratsua ikasitakoa azaldu egin behar dute hau osotasunean ulertu eta bide batez ulertzen duzula ohartzeko. Gertuko gauzez baliatzen dira irakaskuntzarako. Ikastea esanguratsua izateko ikaslea ikasteko prest egon behar du.
Austbelen errezepzioko ikaste Esanguratsuaren teoria
10
Ikuspegi konstruktibista soziala(Vigosky, Bruner) Aprendizaia sozialki definituriko balore eta ezagupenen laguntzarekin oinarritutako eraikitzea da. Testuinguru sozialak aukerak emanez sortzen du aprendizaia. Irakaskuntzaren aldetik, ikasleak eraiki behar duen barne prozesua testuinguru batean, giza harremanetako elkar eraikitze batean sortzen da. Vigosky elkarreragin sozialean sortzen den garapena eremu ezberdinetan bereizten ditu. 1. Garapen erreala pertsonak lortutako garapen maila. Dagoeneko dakiena edo egiteko gai dena 2. Garapen potentziala lortu dezakeen garapena hau da, oraindik ez daki baino saiatu ezkero ikastea lortuko duena 3. Hurbileko garapen zonaldea aurreko bi zonen arteko distantzia da. Berak bakarrik ez du lortuko baino laguntzarekin egin dezakeena.
Bruner: aurkikuntzaren bidezko aprendizaian sinesten du. Heziketa kognoszitiboaren hiru eta berezi zituen Piageten antzera. 1. Etapa arituzkoa haurrak hartu sentitu, zatitu … aritu daitezkeen gauzekin ulertzen du mundua. 2. Etapa ikonikoa haurrak irudiak eratzen ditu mundua gertatzen dena irudikatzen eta ulertzen. 3. Etapa sinbolikoahaurrak ideia abstraktuak, lengoaiaa eta logika ulertu eta erabiliko du.
Aurkikuntza bidezko aprendizaiak gauza on pilo bat ditu. Ikasle bakoitzak bere erritmoan ikasten du. Automotibazioa sortzen da ikasitakoa ikustean. Gaitegitik at dauden gauzak ikasi daitezke … sistema honekin ikasleak bere ikasketaren ardura bereganatuko du eta aprendizai kooperatiboa bultzatu daiteke. Ikasi dutena erabiltzen 11
dakitela frogatzeko ere baliogarria da. Baino dena ez dela ona ere esan dugu. Ikerketa batzuek diote irakaskuntza eredu honekin oso zaia egiten dela ikasle motelekin aurrerapausoak lortzea. Bakoitzak bere erritmoan joatean batzuk oso azkar eta beste batzuk oso motel joango dira eta ikasi beharko luketen informazio guztia ikasteko gai ez dira. Informazio prozesatzearen teoriak Aprendizaia gertakizunak trebetasunak kontzeptuak eta estrategiak hartzea da. Hau da estrategia eta tekniken aplikazioari esker lortzen dena. Hauen ustez, irakaslearen funtzioa informazioa transmititzean datza. Irakasleak, informazio igorriko du eta honekin batera bere prozesamendurakoa erabili behar diren teknika eta estrategiak. Irakasleak informazioa transmititu egiten du eta ikasleak jaso egiten ditu. Aprendizaia kognizio eta jokamolde prozesu batzuen bidez eraikitze da. Jokamolde hauek Arreta, oroimena, barrurapena, errepikapena ‌ dira. Guzti hau ikasleak estrategien bidez lortuko du.
12
3. Ikaskuntzaren aldagai pertsonalak Denak ez gera berdinak, denak ez dugu berdin jokatzen bizitzaren aurrean. Modu berdinean ez dugu berdin jokatzen ikasterako orduan. Mila arrazoiengatik edo arrazoi bakarrarengatik, ezberdinak garelako. Baino zertan gara ezberdinak? Egileak ikaskuntzaren aldagai pertsonalak bezala definitzen dituzte ezberdin egiten gaituzten gauza horiek. Goazen hauek aztertzera. Honetarako, bi talde handi ezberdindu behar ditugu lehenik eta behin. Lehenengo taldea aldagai kognitiboak dira, bigarren taldean aldiz pertsonalitatearekin zerikusia duten aldagaiak aztertzen dira. Kognizioa aldagai pertsonal gisa: 1.AdimenaFaktore ezberdinak baldintzatzen dute bere garapena
Haurtzaroko estimulazioa
Izaera pertsonala
Hizkuntza testuingurua
Gurasoen jarrerak
Eskola giroa
2. OroimenaAurretik bizitako esperientzia edo esku hartzea, berreskuratzea, hartzea edo eustea. Ikasi ez dena ez dago gogoratzerik Hezkuntza mundura aplikatuz
Ikaskuntzarik gabe ez dago oroimenik Oroimenik gabe ez dago ikasterik
3. Aptitudeak Pertsonalitatea 1.Estilo kognitiboakJasotako estimulua prozesatzeko moduaren arabera estilo ezberdinak ezberdintzen dira.
Menpekotasuna / Independentzia
Malgutasuna / Zurruntasuna
13
Erreflexibitatea / Inpulsibitatea
Sinplizitatea / Konplexutasuna
2.Ikas estiloak ikas estiloak ere modu ezberdinetan interpretatzen dira. Hiru sailkapen moten arabera
Orokortzailea kateatzailea
Orokortzailea – Gainazalekoa - Estrategikoa
Aktiboa, erreflexiboa, teorikoa, pragmatikoa
Ikasteko modu ezberdinak daudenez, eta onartuta eta ulertuta ikasle bakoitzak bere ikas estilo propioa izango duela, gure lana ikasle guztiak eroso sentitzeko ahalik eta estilo gehien eskaintzea da. Honela ikasle guztiak bere potentzial handiena eskaini ahal izateko. Garrantzitsua da baita ere argi uztea nolakoa izango den ebaluaketa sistema. Honen arabera ikasleen ikasketa estiloa ere moldatu egingo delako. Azken finean ebaluaketa gainditzeko behar dutenaren arabera modu batean edo bestean prestatu beharko dute hau. 4.Antsietatea eta espektatibakAntsietatea, ikaskuntza prozesuarekin loturiko beste elementu bat dugu. Ikasle baten antsietatea hiru maila eduki ditzake. Antsietate maila oso handia badu, ezingo du kontzentratu, estresatu egingo da eta aprendizaia ez da emango. Aldiz oso antsietate maila baxua badu, gauzak patxada osoz artzen baditu ez da motibatuko, ez du ikasiko eta ez da aprendizaia emango. Beraz bi estremoen arteko oreka batean egon beharko dugu, hau da aipatutako mailen azkena. Espektatibak ere badute zer esanik guzti honetan. Gure buruarekin ditugun espektatibak kontuan izanik ikaskuntza modu batera edo bestera emango da. Zer nahi dugun guretzako, azkenean idei hau gure ikasketetan islatua ikusiko da. 5.Autokontzeptua eta Autoestima Autokontzeptua, bakoitzak bere buruaz duen irudi kognitiboa da. Honen arabera pertsonaren jokabideak baldintzatuko dira eta guzti honen ebaluaketak, sentimenduz eta afektuz beteriko autoestima sortu edo baldintzatuko du. Autokontzeptua ez da behin betiko zerbait, aldatu daitekeen ezaugarri bat baizik. Esan den bezala, autokontzeptuak, autoestima baldintzatuko du. Autoestimaren inguruko bi teoria nagusi daude. Lehenengoak esaten du bakoitzak gure nortasunaren puntu positiboak indartu ditugula autokontzeptua eta autoestima indartuz. Bigarrenak 14
aldiz dio ezaugarri positiboak ez ezik negaiboen inguruko informazioa bilatzeko joera dugula. Gure burua hobeto ezagutzeko asmoz. Dena den, ados gauden ezaugarriez baliatuko gara gure buruko irudia eraikitzeko asmoz. Kontzeptu hauek, hezkuntzan argi eduki beharreko kontzeptuak dira. Ikerketak ez dute frogatu autoestima altua eta emaitza onen arteko erlazioa. Baino askotan horrela izaten da. Nagusiki helburuak jarri eta hauengatik borrokatzeko momentuan autoestima altua duten pertsonek gogorrago borrokatzen dute. Honengatik garrantzitsua da gure ikasleen autoestima eta autokontzeptuak ezagutzea eta beharrezkoa ikusten badugu eraldatzen laguntzea. Autoestimua eta autokontzeptuak indartzeko jarrera garrantzitsu batzuk honako hauek dira: ikasleari bere lorpenak baloratzea. Sentimenduei garrantzi eman eta hauek adierazteko aukera ematea. Laguntasun giroa sortzea. Ikasleak baloratuak eta maitatuak sentitzea eta ikasleak ez baztertzea. 6.Motibazioaďƒ Zerbait egitera bultzatzen diguna da motibazioa. Psikologoek diote denak dugula motibazioa, baino hau kasuan kasuko ezberdina izango dela. Hau da bakoitzaren gauza bat edo beste motibatuko digula. Motibazioa, faktore aldagarri bat da. Mota anitzekoa eta bakoitzak bere estiloarekin. Horregatik batzuetan zaia egiten zaigu pertsona bat edo beste motibatzea. Motibazioaz hitz egitean bi estimulu nagusi eduki behar ditugu kontuan. Batetik “niâ€?arekin erlazionatuta daudenak, hau da barne motibazioak. Bestetik gizarteak bultzatzen duen balorapen soziala, kasu honetan barne estimulua. Motibazioa modu ezberdinean ulertu daiteke, modu nagusiak ondoko argazkian agertzen dira laburbilduak.
15
Motibazioaren inguruko teoriak: 1. Maslow: Giza beharrak mailakatu egiten ditu eta maila hauek asetzen diren moduan, gizakiak desio altuagoak edukiko digu. Hau da hurrengo mailarekin erlazioa dutenak.
16
Gogoeten egunerokoa 0.zer da hau? Dosierraren asuntoa buruan nuela nola egin, zer sartu, zer demontre nahi duten, zer demontre nahi dudan ‌ idei bat bururatu zait. Beste gai batzuekin ere gertatzen bazait ere hezkuntzaren inguruko formazioa jaso dudan guztietan, txarlak galdera gehiago sortu izan dizkit erantzunak eman baino. Ezinegona ere sortu izan didate eta nola ez nire ideien eta pentsamoldeen errebisioa ere. Aukera polita iruditzen zait honako hau guzti hori, klasetik atera eta etxera iristean nire buruko pareten kontra bultzaka dauden idei eta gogoeta horiek modu laburrean bada ere bertan islatzeko. 1.Saioa Ze irakasle mota ginen ikusteko egin dugun dinamikarekin batera sorpresa bat hartu dut. Emaitzan irakasle hippy bat izango nintzelakoan nengoen edo hobeto esanda horren beldur. Nire lagun batek, irakasteko moduen inguruan hitz egiterakoan, beti esaten dit klaseak ezingo ditudala kanpamentu bihurtu bestela bera lan gabe utziko dudala udaratan. Egia esan hori zen nire beldurretako bat eta ariketarekin lasaiago geratu banaiz ere borroka bat jarraitzen du nire barnean, nola neurtu materiaren garrantzia beste gauzen gainetik. Konpetentzia famatuak ... erantzunak baino galderak sortu dizkit klasean hitz egindakoa, baino tira lehenengo eguna baino ez da. 2. Saioa Oso argi izan dut beti eskolan bakarrik ez dela ikasten, eta honen inguruan klasean agertutako ideia bat azpimarratuko dut gaurkoan. Esan digute etxean ikasten dela, klasean mila gauza egin baditugu ere etxeko lasaitasunean ikusitakoa berrikusiz gogoeta egitean lortzen dela benetako aprendizaia. Gezurra esango nuke honek kezkatzen ez nauela esango banuke. Ikasleak eskolatik atera eta mila gauza dituzte, ingelesa, kirola, musika, lagunak ‌ guzti honen ondorioa etxeko lanak betebehar baten modura egitera eramaten ditu (ziguten) eta helburua ez da izango ikastea, hurrengo egunean irakasleak etxeko lanak eginda dauzkan begiratzean eginda dituela ikustea baizik. Orduan zer? Nola lortu etxeko lanak erakargarri bihurtu? Edo nola lortu hitz egindako gogoeta eskolan egiten klasearen parte bezala ‌ baditut etxeko lanak!
17
3.Saioa Puf hau nahaspila nire buruan daukatena. Educar es lo mismo que reprimir y motivar no es mas que manipular. Zaska! Gaurkoan esaldi hau daukat buruan konduktibistekiko eszeptizismoarekin nahasturik. Beraz has gaitezen pixkanaka. Esaldiak momentua lur jota utzi nau era bat. Hezkuntza informalean hasi nintzenetik oso argi izan dut hezitzaile naizela eta hezitzaile izan nahi dudala. Baino esaldia entzutean “Grixen” uniformearekin ikusi naiz 60. Hamarkadan gazteei egurra emanez (Hori ere norbaitentzat neurri hezitzailea izango ote eze edo errepresiboa soilik?). Esaldia reposatzen utziz eta hitzen konnotazioa alde batera utziz esaldia ulertzera iritsi naizelakoan nago. Bigarren baieztapenarekin aldiz argiago ikusi dut. Nahiz eta konklusio honetara iritsiko nintzenik ez dudan pentsatzen. Behin guztia onartuta, eta nahiz eta “Grixen” uniformearekin nagoela amets gaiztoak edukiko ditudanaren beldur nagoen nire burua beste idei bati bueltaka hasi zaio. Beti pentsatu dut hezitzaileak, botere izugarria dugula eta Spidermanen osabak film famatuan esaten dion esaldia burura etorri zait “Un gran poder conlleva una gran responsabilidad”. Uste dut, esaldia nire buruan buelta gehiago emango dituela. Suerte pixka batekin ondorio koherenteago batera iritsiko naiz. Konduktibismoaren inguruan, beti izan ditut nire buru hausteak. Oso sinplea dirudi baino aplikazio ez da erreza. Gainera zigorraren mamua beldurra ematen dit. Oso erreza da gazte bat zigortzea baino nahiko zaia aldiz ondo zigortzea. Beldur hauek alde batera utziz, garrantzitsua iruditzen zait teoriaren ezagutza ekintza negatiboen aurrean errefortzu positiboak ekiditeko. 4. Saioa Gaurkoan, la educacion prohibida bideoan topatu ditut konduktibismoaren inguruan izandako idei guztiak antolatzeko laguntza. Badakit oso sesgatua dagoela bideoko informazioa. Baino konduktisboaren inguruan botatako idei zein kezkekin bat egiten dut. Bestetik Neokonduktismoaren defendatzaile naizela konturatu nahiz neokonduktismo bera zer den jakin gabe. Edo gutxienez Neokonduktibismoaren idei batzuena. Hain zuzen ere hezitzailea eredua beti dela ideian. Ideia honen babesle izan naiz denbora luzez eta irakasle bezala ere horrela izango delakoan nago. Bestetik
18
irakasleak botatako idei bat dut buruan “Eskatzen duzuna egiteko prest egon behar zara”. Tristea bada ere hezitzaile askok ez dira bat etorriko ideia honekin. 5.6.Saioak Irakaskuntza esanguratsuaren inguruko gogoetak dira gaurkoan nirekin ekarri ditudanak etxera, irakurtzean benetan oso argi ikusi dudala horrela izan behar duela irakaskuntza eta horrela nahi dudala erakutsi momentua iristen denean. 6 saiotan ikusi dugun gauza sinpleena bada ere oso garrantzitsua iruditu zait. Ez bakarrik aprendizaia errazteko, baita ere motibazioa piztu eta ikasteko gogoak bultzatzeko. Ez da erraza izango baino interesgarria iruditzen zait horretan denbora inbertitzea. 7. Saioa Moldeen inguruko artikuluaren irakurketak, hasiera batean gutxienez ez nau batere harritu. Esaten zituen gauzekin ados nengoen, klasean esan nuen bezala esaten zuena nahiko “obvio” iruditu zait. Baino hau esatean, Nekanek zera erantzun dit “ba obvioa izateko, azkeneko teoriaz hitz egiten ari gara”. Esaldi honen aurrean, bi egoera ezberdin etorri zaizkit burura. Lehenengoa, jakin gabe pedagogian eta psikologian aditu bikaina izan naitekeela, baino uste dut hau alde batera utzi beharko dugula eta bigarrengoarekin geratu. Bigarrengoak aukera gazteen burmuina ezagutzeaz eta aprendizaiaz arduratu direnak, eta honetarako ikasten dugunak pertsonekin lan egiten dutela (dugula) ahaztu egin dutela. Mila eredu ikertu dituzte, datu enpirikoz betetako liburu eta artikuluak publikatu dira. Baino inoiz ez da kontuan izan pertsona bat pozik, triste, haserre, urduri … egoteak bere aprendizaia moldatu dezakeela. Honekin geratuko nahiz gaurko klasetik. Ivan, ez ahaztu pertsonekin lan egin nahi duzula. 8.Saioa Nola ebaluatuko dugun arabera ikasiko dute ikasleak. Ez da ideia entzuten dudan lehenengo aldia. Baino beti beldurra eman dit ebaluaketaren asuntoa irakasle bezala. Nola demontre zuzendu eta ebaluatu azterketa bat. Momentua iristen denean ikasle nintzenean baino urduriago egongo naizela ziur nago. Beraz iruditzen zait sentsazioa hau izanda buelta asko emango dizkiotela ebaluazio modu hobearen bila. Baino argi dago esaldiak esaten digunarekin ez duela balio azken egunean erabaki nola ebaluatu. Beraz, uste dut nire lehenengo lan “luzea” topatzean tarte polit bat bilatu beharko dutela ebaluaketaren inguruan gogoeta egiteko. 19
9. Saioa Gazte bakoitza mundu bat dela argi nuen, bakoitzari jolas bat beste bat baino gustatzen zaio, gauza bat bestea baino gustatzen zaio. Edo gauza batean bestean baino trebeagoa da. Bai, baino inoiz ez nahiz jarri serioski pentsatzen bakoitzak modu batera edo bestera ikasten dugula. Orain pentsatzen bai lagunen artean estrategia ezberdinak ditugula, bakoitzak irakasle bat bestea baino gustuko duela ‌ momentura arte beti pentsatu dut afinitate kontuak zirela. Baino orain beste mila gauza ikusten ditut ‌ Lan zaila edukiko duguna aurretik gazte guztietara iritsi nahi badugu, baino mila gauza egin daitezke espero momentua iristean gogoak izatea guztiak proban jartzeko. 10. Saioa - Nola, ez dakizuela ezer “Curriculum Ocultoarenâ€? inguruan? Klasearen arreta, eta kuriositatea bitarteko zerbait sortu duen gaurko esaldia. Zer demontrez ariko dira bi hauek. Baino egia esan oso idei interesgarria iruditu zait, eskolaren funtsa bertan bai dago. Orduak pasa ditugu curriculunak gora eta behera mila irakurgai fitxa bakar batzuk eta klase batzuk ere. Baino azkeneko idei bat falta zitzaigun. Idatzita ez badago ere eskolan dagoena. Eskolaren izaera, dagon herriarena eta mila faktore gehiagok baldintzatuko dute eskola bera. Nahiz eta inongo dokumentuan idatzita ez egon horrela izango da eta hau kontuan izateko gauza bat izango da.
20
Iritzi pertsonala ikasitakoaren inguruan, ondorio gisa. Bi idei azpimarratu nahi ditut lehenengo gaiaren inguruan. Batetik aprendizaia aldaketa bat sortzean emango dela. Garrantzitsua da oso ideia hau. Ikasleak ez bai du ikasiko guk nahi dugunean. Ez du ikasiko unitatea bukatzen edo azterketa prestatzean. Aprendizaia lortuko dugu dituen moldeak eraldatu edo hauek gainean beste zerbait eraikitzean lortu dugunean. Hau ezin dugu inoiz ahaztu. Bestetik, kontzeptuak ez ezik beste gauza asko ere ikasi egin daitezkeela, sentimenduak, teknikak eta beste mila gauza. Honekin argi eduki behar dugu gure helburua irakasle bezala ez dela izango gure materia ikastea soilik. Gure helburua askoz zabalagoa izango da, gure betebeharra materia bat barneratzeaz gain pertsonak heztea izango bai da. Bigarren gaiari erreparatu ezkero zailagoa egiten zait lerro bakar batzuetan islatzea ikusitako guztia. Teoria guztiak dira aberasgarriak, eta teoria guztietatik zerbait ikasi dudala iruditzen zait. Konduktismoa, gehien ezagutu edo ulertzen nuen teoria zen. Oso baliagarria jarrerak eraldatu edo potentziatzeko. Baino ez daukat oso garbi modu honetan benetako aprendizai bat ematen denik. Ikuspegi kognitiboetatik mila ideia aberasgarri. Neokonduktisten jarreren garrantzia eta imitazioz gauzatutako aprendizaiarekin bat nator era bat. Eredu gara uneoro, ezin dugu ahaztu. Piagetek gure ikasleak edukiko dituzten arazo kognitiboak ulertzen lagundu dit. Ausbelek aldiz modu ezberdinetara ikasi daitekeela erakutsi dit. Ez bakarri hori, aprendizai esanguratsuaren inguruko guztia oso interesgarria iruditu zait. Irakasle bezala lan egitean kontuan hartu nahi dudan zerbait. Gertuko egiten bazaie hobeto barneratuko dutela ‌ Vigosky, ikasleak badakiela ideia barneratzera lagundu dit, eta argitu ere nire lana dakien horretatik eraikitzea izango dela. Bukatzeko Bruner, Aurkikuntza bidezko aprendizaia, proiektuak ‌ maitatua bezain gorrotatua den sistema internetetik topatzen dudana kontuan hartuta. Ideia interesgarria bada ere oraindik ez naiz gai osotasunean teknikaren nondik norakoak ulertzeko. Baino oso interesgarria iruditzen zait, bere neurrian bada ere. Nire baitan esperimentatzea gustatuko litzaidakeena benetan. Oraingoan ere idei berri eta interesgarri pilo bat. Laburbilduz, denak ezberdinak garela, ez ditugula bi ikasle berdin topatuko, hauen motibazioak ezberdinak izango dira, motibatzen dituzten gauzak ere. Ikas estiloak ere ezberdinak izango dira! Eta zer esanik ez bakoitzaren adimen eta jarrerak, bakoitzaren oroimen maila ‌ azken finean 21
pertsonekin lan egingo dugu eta pertsonak ezberdinak gara eta modu ezberdinetara erreakzionatzen dugu egoera berdinaren aurrean. Dosierraren inguruan, oso pozik nago ebaluazio modu honekin. Ikasi dugun guztia ordenatzeko aukera eman dit, bestetik dena gordetzeko modu bikaina da. Beste ikasgai batzuetan papera mordo bat ditudan bitartean dosier txukun bat edukiko dut. Oraingoan, nire apunteak inoiz baino txukunagoa daudela.
22
23