animalia ornodunak

Page 1

ANIMALIA ORNODUNAK



UGAZTUNAK EZAUGARRI OROKORRAK Ugaztunak ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde bat da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira.. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.

IZURDEA HABITAT Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino. Espezie honen barruan bi multzo daude: bata kostaldean


bizi da, eta animaliak talde txikitan elkartzen dira, eta bestea ozeano zabalean bizi da, eta oso talde handitan elkartzen dira. Euskal Herriko kostaldean azaltzen diren animaliak lehenengo multzoak dira.

ELIKADURA Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte. Beraien pisua % 10 jan dezakete, egunean. Izurdea mamifero txikia da, hau da bere lehenengo hilabeteetan bere amaren esnea hartzen du, honek proteinak eta gantzak ematen dio. Izurdea handitzen doanean, beraien elikadura aldatzen doa eta izurde handira iristen direnean, esnea utzi beharra izaten dute eta ehizatzen duten animalietatik bizitzen dira. UGALKETA Ugaztunak dira. Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Kumeak udan jaiotzen dira, 10-15 kg pisuarekin, amaren sabelean urtebete egon ondoren. Jaio berriari uraren azalera iristen laguntzen diote amak eta beste eme batzuek, arnasa har dezan. Kumeak 10 hilabetez hartuko du esnea bere amarengandik, baina, 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasiko da. 25-35 urte bizi izaten dira askatasunean, baina, akuarioetan


sartzen ditugunean, 7 urte besterik ez dira bizi, batez beste. BITXIKERIAK Zetazeo hauek, sonar izeneko teknika erabiltzen dute, nolabaiteko ikusmena edukitzeko. Soinuak igortzen dituzte etengabe, maiztasun handiko soinuak; horrela, gauzaren baten kontra jotzen dutenean, soinuek itzuli egiten dira, eta, izurdearen entzumensistemara heltzen direnean, zeren aurrean dagoen jakin dezake ugaztun honek, soinuen norabidearen eta potentziaren arabera. Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzeko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten. Egunean 3 - 4 orduz egiten dute lo. Egoera honetan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute, bai eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatu direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatu egingo da eta beste zatia jarriko da lotan. Ur kanpotik hartu behar dute arnasa, eta horrela 50 minutu ur azpian egoteko aukera daukate. IA DESAGERTUA Animali hauek arrisku handia dute desagertzeko, jende askok atuna arrantzatzen duenean , nahi gabe delfina hartzen dute. Bat bakarrik ez du sareak harrapatzen, baizik eta 10 edo 12.


Baina horregatik bakarrik ez daude desagertzeko zorian, batzuetan esperimentu moduan tratatzen dira, gehienetan alemanek. Batzuk jolas moduan erabiltzen dute uretako parkeetan, ikuslegoa asko dibertitzen da, baina izurdeak ez. Izurdeak ez dira dibertitzeko, izaki bizidunak baina burmuin gehiago duten animaliak. MOTA Izurdeak bere tamainaren gatik eta itxuraren gatik sailkatzen dira: buruaren forma, azalaren kolorea... Munduan 32 izurde especie daude, horietako 17 Mexikon aurkitzen dira, gehienak izurde komunak, izurde tornilloak eta izurde rissoak dira. Hemen daude izurde mota garrantzitsu batzuk: 1- Izurde komuna: Munduko itsaso gehienetan bizi da. Bi metro neurtzen ditu eta bere muturrak 15 cm luzeera du. 2- Boteila muturrekoak: metro bat eta erdiko luzera ar dezake. 3-Ikurrin zuriko izurdeak: Tung-Ting- eko lakuan bizi dira. Ia bi metro neurtzen ditu eta 120 kilogramoko pisua du. Ozeanotik urrin bizi dira. Beraien mutur luzeak arrainak harrapatzeko erabiltzen dute. Ur kanpora irtetzen direnean beraien hegatsa handia ateratzen dute eta ikurrin zuri bat dela ematen du. 4-Izurde rissoa: 4 metro eta erdi neurtzen du. Ozeanoan bizi da eta handienetarikoa da. Buru borobila du.


FELINOAK EZAUGARRI OROKORRAK Ipar-katamotza tamainaz handiena da katamotz espezien artean. Ar helduek 21,6 kg-ko bataz besteko pisua dute, eta emeek, zertxobait txikiagoak, 18,1 kg-koa. 80 eta 130 zentimetro arteko luzera dauka, haietatik 21-24 artean isatsa da. Altuera berriz 60-70 arteko zentimetro. Isatsa oso motza da, zerbait arraroa katukien artean. Hanka erlatiboki luzeak ditu eta oin handiak, “elurretako erraketa efektua� egiten diotenak, horrela errazago ibil daiteke elur asko dagoenean. Neguan, ilaje dentsoa hazten zaio oinean. Ilajea grisaxka du, herdoiletik horixkarako tonuarekin. Ile-motots luze eta beltzak ditu belarrietan, eta punta belztun buztan motza.

HABITAT Europan eta Siberian, iparkatamotza ungulatu populazio onak dituzten baso-ingurunetan bizi ohi da . Halere, beste hainbat lekutan habitat ugaritara moldatu da: baso irekiagotara Asia erdialdean, Himalaiako sastrakadi


itxietara, Dhaulagiriko mendietako tundrara, Asia erdialdeko basamortuetako muino eta mendi harritsuetara, Tibeteko goiordokira...

ELIKADURA Bere harrapakinik ohikoenak ungulatu txikiak dira, eta, horien eskasiarik ezean, ez ditu harrapakin txikiak ehizatzen. Populazioaren bizilekuaren arabera, tokiko ungulatuak dira bere harrapakinak. Siberia iparraldean, dentsitate baxuagoko iparkatamotz populazioak bizi dira, ez baitago ungulaturik, baina bai, ordea, erbiak; katamotzaren eta erbi artikoaren populazioek gorabehera ziklikoak izaten dituzte. Beren banaketaren zenbait puntutan, ungulatu handiak ere ehizatzen ditu (emeak eta kumeak bereziki), hala nola, oreina elur-oreina eta bera baino 3 4 aldiz handiagoko harrapakinak ehizatzeko gai da.

UGALKETA Kumeak maiatza eta ekaina artean jaiotzen dira.. Ernaldia 69 egun ingurukoa izaten da eta 2 - 3 kume jaiotzen dira bataz beste kumaldiko. 10 hilabete ingururekin independizatzen dira. Emeak 20-24 hilabeterekin ugaltzen dira lehen aldiz, eta arrak 30 hilabete ingururekin. Aske 17 urtetik gora bizi daitezke eta gatibutasunean 24 urtetik gora.

BITXIKERIA Gauez, ilunsentian eta egunsentian egon ohi dira aktibo, eta egunean zehar atseden hartzen dute.


PRIMATEAK Primateak ugaztunak dira. Batez ere ingurune tropikaletan bizi dira, salbuespena den Homo sapiens kenduta, kosmopolita(Munduko biztanlea) dela. Gutxienez 200 espezie definitzen dira, nahiz eta azkeneko urteetan 340tik gora sailkatu diren. Uste denez Kretazeoaren bukaeran edo Paleozenoaren hasieran sortu zen talde gisa eta antzinako ugazten diseinua ez du gehiegi aldatu. Zuhaitzetan bizitzeko adaptazio ugari dituzte. EZAUGARRI SENTSORIALAK Begiak aurrealdean eta gertu dituzte. Entzumena ona du, ukimena oso ona eta usaimena nahiko txarra). Usaimena ez da espezializatua. Ukimena batez ere oin eta eskuetako gainazalean garatua dago. NERBIO-SISTEMA Gainera burmuinaren tamaina erlatiboa beste edozein izaki bizidunarena baino handiagoa da haurdunaldian. LISERIKETA-APARATUA Primateak orojaleak dira oinarrian, baina badira bakarrik landareak jaten dituztenak eta baita bakarrik animaliak jaten dituztenak ere, batez ere artropodoak. Gehien ematen den kasua haragijale-frutajalea izatea da.


UGALKETA APARATUA Hainbat ezaugarrik ezberdintzen dituzten primateak beste ugaztun taldeengandik. Ezaugarri horietako bat titi gutxi edukitzea da. Espezie gehienek kume bakarra dute kumaldiko, nahiz eta familia batzuetan 2 izatea ohikoena den. Umekiaren hazkuntza oso geldoa da eta behin erditua ere besteetan baino geldoagoa da.


HEGAZTIAK DEFINIZIOA Hegaztiak hantz biko odol beroko eta animali ornodun eta obiparoak dira. Hegaztien artean hegazti exotikoak daude. EZAUGARRIAK Normalean oso animalia erakargarriak dira, oso maitatuak izaten dira kolore bizikoak. Hegazti guztiek lumak eta pikuak dituzte eta tamaina guztikoak daude. Batzuetan gizaki batzuk hegazti exotiko hauek hartzen dituzte beren etxeetara eramateko, baina, hori oso txarto dago zeren haiek bere habitara egokituta daude eta ez dira ondo egokitzen etxe itxietara, edota hirietako janarietara ohitutzen batzuk ere hil egiten dira. ELIKADURA Karbohidratoak, proteinak eta koipeak jaten dituzte gizakiak bezala. Hauek dira jaten dituzten elikagai batzuk: alpistea, oloa (abena), arrautza, arroza, intsektuak, frutak,vegetalak‌ ez dute asko jaten egunean bere gorputza oso txikia delako. Ez daukate denbora jakin bat jateko beraiek jaten dute goze izaten direnean. Mokoa, hegaztiek, jateko duten modu bakarra da. Hegaztiek ez dute hortzik, eta, beraz, euren elikagaiak oso-osorik irensten dituzte. Hegaztiaren mokoaren forma, bere elikaduraren araberakoa da. Adibidez, papagaiek euren moko zorrotzak,


fruituak eta intxaurrak kraskatzeko erabiltzen dituzte, kolibriek, hodi formako mokoa dute, loreen nektarra atera ahal izateko. Beste hegazti batzuetan, arrek, emeak erakartzeko erabiltzen dituzte. Pelikanoarena luzea zorrotza eta zuzena da, erresistentzia gutxirekin sartzeko uretan, eta, behealdean, larruzko tolesdura batekin, bertan arrainak harrapatzeko. Arranoak eta beste hegazti harrapari batzuk moko zorrotza dute, kako erakoa, elikatzeko harrapatzen dituzten animalien haragia errazago moztu ahal izateko. UGALKETA Batzuetan harrak kantatzen dute emearekin ugaltzeko. Ugalketa obiparoa dute eta asko zaintzen dituzte bere arrautzak. Kumea jaiotzen denean hegan egiten ikasi arte eta bere kabuz zaintzen ikasi arte zaindu eta elikatzen du.

BIZILEKUA Gehienak oihanetan bizi beharko ziren, baina, gende asko hegazti exotikoak trafikatzen ditu eta abikultura, hau da, hegaztien heziketa eta zainketa egiten dute. MOTAK Loroak dira hegazti exotikoenetatik famatuenak dira. Kolibriak hegazti exotiko txikienak dira mota asko daude eta moko oso luzea daukate. Loroa oso kolore distiratxuak eta politak ditu eta zuk hitz egiten irakatzi ahal diozu. Tukanak adibidez moko luze eta kolore bizikoak ditu eta


18 zentrimetotik 63 zentimetrotara neurtzen dute. Espezie asko daude hegazti exotiko gehienak oso politak dira eta haien koloreak oso biziak direnez leku askotatik ikusi ahal dira.

TUKANA Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.


ARRANOA

DEFINIZIOA

Arranoa hegazti mota bat da EZAUGARRIAK

2.3m ditu hego batetik bestera gutxi gora bera eta 2.9 eta 4.5 kg artean pisatzen du. Emeak arrak baino handiagoak dira. ELIKADURA

Arranoak denetarik jaten du baina haragia jaten du gehien bat. Gehienbat arratoiak, untxiak, azeriak etb. jaten ditu, hala ere, txita denean, bere gurasoek zizareak eta intsektu txikiak ematen dizkie. UGALKETA

Arranoek arrautzak jartzen dituzte berien kabietan. Tokia urtero aldatzen dute. Bat edo bi arrautz jartzen dituzte eta 45 egunez berotzen dute aita eta amaren artean. Txitak 50 egun dituenen


hegan egiten azten da eta orduan familia bat aurkiteko nahiekin abiatik joaten da. BIZILEKUA

Arranoa Estatu Batuetan eta, Amerikako beste leku batzuetan, Europan eta Asian bizi da. Zuhaitzen gainean habiak eraikitzen dituzte baina bestela korronte beroak dauden tokietan bizi dira arranoak. BITXIKERIAK

Arrano estatu batzuen harmarri bezala erabiltzen da. Adibidez: Euskal Herrian, Estatu Batuetan etb. Euskal Herrian Arrano beltza izena u armarriakm eta lehen ikurrina izan zen. Baita Euskal Herriko lehen erregearen zigilua izan zen. Arrano beltzak esfortzua adierazten zuen.


NARRASTIAK NARRASTIAK

KROKODILOAK Krokodiloa muskerraren itsurako narrasti handia da, gorputza ezkata gogorrez estalita duena eta lurralde beroetako ibaietan bizi dena. Krokodiloa antzinako animalia da, orain dela 230 miloi urte gutxi gora beherakoa, dinosauroen garaian.

EZAUGARRIAK Krokodiloak tamaina handiko narrastiak, hau da, odol hotzeko animaliak dira, batzuetan 7,5 metroko luzerara heltzen dira. Bere burua zabala da eta triangelu formakoa. Aho indartsua dauka, hortz handiekin. Bere gorputza ezkataz betea dago eta izugarri gogorra da. Igeri egiteko buztana erabiltzen du.


ELIKADURA Txikiak direnean krokodiloak intsektuak, moluskuak, anfibioak eta arrain txikiak jaten dituzte. Gazteak direnean, animali handiagoak jaten dituzte, igela, sugea, arrainak , oiloak eta ugaztun txikiak bezala. Nagusiak direnean berdin zaie zer tamainako animaliak jan. Krokodilo nagusi batek, astean, bere pisuaren ehuneko bosta eta hogei artean jaten du. Krokodiloak lakuen, ibaien‌ ertzetan harrapatzen dituzte euren harrapakina, ura edaten dagoen bitartean.

UGALKETA Krokodiloaren ugalketa arrautzen bidezkoa da. Habia bat egiten dute eta bertan 10-40 arrautz jartzen ditu emeak. Emeak arrautzak asko zaintzen ditu eta kumeak jaiotzean baita. kumeak beste animali batzuen jana izaten dira eta bizirik gelditzen diren kumeak nagusitasuna 5-15 urte tartean lortzen dute.

BIZILEKUA Krokodiloak uretan buztanarekin igeri egiten dute eta lehorrean aurreko eta


atzeko hankekin. Kokodiloak leku tropikal edo erdi tropikala dagoen Australiako, Berri Belandako, Tailandiako, Berri Gineako, Txinako, Indiako, Afrikako eta Amerikako ibaietan bizi dira. MOTA Krokodiloetan hiru familia daude: Alligatoridae, hiru motekin; Crocodylidae, hamahiru motekin eta Gavialidae, mota batekin. Amerikan hiru mota daude: Kubako Krokodiloa, Krokodilo pardoa, Orinokoko krokodiloa eta Krokodilo horia. BITXIKERIAK Krokodiloak telebistan asko atera dira, Krokodilo Dandy, Hiltzailea‌. Baina naiz eta pelikuletan itxura beldurgarria eman animali honi, gu gara beraientzat arriskutsuak eta ez aldrebes. Gure erruz jarri dugu animalia hau arriskuan bere larruarengatik. Hain famatuak diren krokodilo larruzko zapatak dira eragile bat beste askoren artean.


KAMALEOIA DEFINIZIOA Kolorez aldatzeko kapaza den, insektiboroa, intsektutaz elikatzen direnak; eta frutajalea, narrastien familiakoa da kamaleoia. EZAUGARRIAK Kamaleoiak begi oso handiak ditu, begi bakoitza bakarrik mugitzen da elikagaiak aurkitzeko;elikagaia aurkitzen duenean bakarrik bi begiak begiratzen dute elikagaiari. Kamaleoiak narrasti ezkatadunak dira eta gehienetan 60 cm inguru neurtzen dute eta beraien bustana 35 cm gutxi gora bera; beraien bustana bostgarren hanka bat bezala erabiltzen dute zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko. Bere hankak ez dira oso luzeak. Kamaleoia beti ehiztatzen du bere mihia erabiliz luzea eta itsaskorra da, mihi hori 12 cm-ko distantziara iritzi daiteke. Kamaleoia gai da 0,05s.-tan mihia ateratzea eta mihiarekin animalia harrapatu ondoren 0,2s.-tan mihia ahora sartu al du harrapakinarekin. Kamaleoiak ez dira denbora guztian ehiztatzen ari, nahiago dute leku batean egon geldirik animali bat etorri arte.


ARRAINAK MARRAZOA HEZUR DURA Marrazo a arrain mota bat da, kartilago zko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. ITXURA OROKORRA Mutur konikoa duen eskualoen familiako arraina da. Bi bular hegats ditu, eta haiei esker abiadura handian joan daiteke itsasoan zehar harrapakinak ehizatzeko. ARNASKETA


Marrazoaren arnasketa sistema oso konplexua denez, ur azpian arnasteko gaitasuna dauka. ELIKADURA

Arrain mota hau haragijalea da eta beste arrain mota batzuez elikatzen da, harrapari bikaina da. Itsas

ura bere arrail brankialetan zehar iragaziz elikatzen dira. Modu horretan, uretako zooplanktona, batik bat krustazeo txikiz osaturik dagoena, urdailerantz bideratzen dira. Honetarako, ahoa zabalik dutelarik igeri egiten dute Gehienetan izurdeak jaten ditu baina itsas-txakurrez edo sardinez ere elikatzen da. Munduko beste leku batzuetan animalia hauek pertsonak erasotzen dituzte, baina bakarrik fokak direla pentsatzen dutelako.


Marrazoek ez dute ikusmen onik baina beren harrapakinak harrapatzeko beren usaimenaz baliatzen dira: izugarrizko ur pilaren erdian dagoen odol tanta bakarra usaindu dezakete. Gainera, harrapakinen mugimenduek sortzen dituzten seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean duten sentsore batzuei esker. UGALKETA Obobibiparoa da, eta emeak kume bakarra erditzen du haurdunaldiko. Haurdunaldia 2 urteko luzera izan ohi du, eta kumeak 1,5 m-ko luzerarekin jaiotzen dira. Heldutasun sexuala 3-4 urteren epean lortzen dute, 5 eta 7 metroko luzera eskuratzen dutenean. 25 urte bizitzera hel daitezke. 5 eta 10 kumeren artean edukitzen dituzte. BIZILEKUA Marrazoak munduko itsaso tropikal eta epel guztietan aurkitzen dira, esate baterako: ozeano Barean, Atlantiar ozeanoan...


Ez dira itsasoren oso barrura sartzen normalki , horregatik noizbait ikusi ditzakegu baten bat . BITXI KERIA K Hortz handi eta zorrotza k dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan. Tiburoiek bildurra eta ikara sortu izan dute beti gizasemearengan. Itsasotako animalia beldurgarri hauek gainera, hamaika heriotz sortzen dute urtean zehar. Marrazoak harrapari beldurgarriak diren ospea izan arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre


Marrazoa esaterako. Bale-marrazoa marrazoetatik kaltegabeena da, belarjalea da-eta. Baina horretaz aparte badaude beste espezie batzuk: Limoi Marrazoa (Negaprion brevirostris), Zerra Horzdun Marrazoa edo Marrazo Beldurgarria (Odontaspis ferox), Iratxo Marrazoa (Mitsukurina owstoni), Marrazo Muturmotza (Lamna nasus, Bonnaterre), Marrazo Zuria (Carcharodon carcharias, Linnaeus), Marrazo Muturluzea (Isurus oxyrinchus, Rafinesque), Marrazo Erraldoia (Cetorhinus maximus, Gunnerus) eta Marrazo Balea (Rhincodon typus, Smith). Azken 8-15 urteetan, Atlantikoan bizi diren marrazoen kopurua erdira jaitsi da. Marrazo zurien familiak gutxiagotzen doaz; horren ondorioz, legeek babestu dute munduko leku askotan.


ANFIBIOAK Anfibio hitzak bizitza bikoitza esan nahi du, eta hori da, hain zuzen ere, animalia horien berezitasun nagusia: aldi batean urtarrak direla, eta gero lurtarrak bihurtzen direla. Izan ere, eboluzioaren historian anfibioak izan ziren uretako bizia utzi eta lurrekora egokitu ziren lehenengo ornodunak, eta oraindik ere gaitasun horrekin jarraitzen dute: garai batzuetan lehorrean eta besteetan uretan bizitzeko ahalmenarekin.

KANPOKO ITXURA Larruazala biluzia dute: ezkatarik, lumarik eta ilerik gabe. Hanken bidez mugitzen dira, eta normalean aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira.

ANFIBIOEN UGALKETA Anfibioak obiparoak dira. . Anfibio arrak emeen gainean jartzen dira, eta emeek arrautzak uretara erruten dituztenean, arrek arrautzen gainera isurtzen dute beren hazia arrautza horiek ernaltzeko.Arrautzetatik zapaburuak ateratzen dira.


ARNASKETA Zapaburuak bezalako anfibioen kumeek brankien bitartez hartzen dute arnasa, uretatik hartzen dute oxigenoa, zakatzen bidez; animalia helduek, berriz, biriken bidez

HABITAT. BIZILEKUA Munduko edozein lekutan aurki daiteke Artikoan eta oso desertu lehorretan ezik.

APOAK ETA IGELAK

Igelak ez bezala zapoak azala gogorra eta lehorra dute beste desberdintasun bat ere badago zapoak salto egin baino nahiago du ibili horregatik ditu hankak motzagoak.


Zapoa Ornodun taldeko izakia da hezurdura dutelako. ELIKADURA Animaliak, insektujaleak eulitaz elikatzen dira gehin bat, obiparoa. ARNASKETA Sakatzez eta biriken bidez. METAMORFOSISA Zapoak hazi bitartean eraldaketa bat egiten dute, zapaburu bezala hasten dira

bizitza eta brankia batzuk dituzte baita ere isats bat eta lau hegats, eraldaketa betetakoan hegatsen ordez hankak izaten dituzte eta brankeen ordez birikak isatsa galdu egiten dute. Argazkian zapaburuak zapo egiteko egiten duen prozezua da.

BIZILEKUA Munduko edozein lekutan aurki daiteke Artikoan eta oso desertu lehorretan ezik.


BITXIKERIAK Igelak ez bezala zapoak azala gogorra eta lehorra dute beste desberdintasun bat ere badago zapoak salto egin baino nahiago du ibili horregatik ditu hankak motzagoak.


IGELAK Milioika urte daramatzate Lurrean eta, gaur egun, bost espezie bizi dira gure lurretan ELIKADURA Zapaburuak guztiz urtarrak dira eta algez elikatzen dira; aldiz, helduak lurtarrak dira eta intsektuz eta barraskiloz elikatzen dira. UGALKETA Neguan lozorroan pasa ostean Apirila eta Maiatza aldera izaten du ugalketa sasoia. Denek sortzen dituzte kantu politak, eta arrek emeak erakartzeko erabili ohi dituzte moduko horiek.


Ugal-sasoia 3 hilabetekoa da, otsailetik apirilera. Anuro askok errunaldi garaia laburra izaten dute; hegoaldeko zuhaitz-igelak aldiz, hiru hilabetez luzatu ohi du. Lehen errunaldiak otsaila eta ekaina bitartean ematen dira eta emeak 400 arrautza inguru jartzen ditu, 3-4 arrautzetako paketeetan edo isolatuak, eta ur-landareei itsatsita uzten ditu, 7 cm-inguruneko sakoneratan. Eklosioa errunalditik 8-15 egunera gertatzen da, baina ur-tenperaturaren araberakoa da (10 egunekoa 10-13ยบC-tan). Ondorioz, metamorfosia ere denboraldi luze batean zehar ematen da, eklosiotik 2,5-3 hilabetera (uztailetik irailera gure latitudean), eta zapaburuek 13-15 mm-ko luzera lortzean. METAMORFOSIA Heldu bitartean, igelak aldaketak pairatzen ditu, aldatu egiten da bere itxura biologikoa.

BIZIMODUA Zuhaitz-igelei asko gustatzen zaie eguzkia baina egunean zehar ez dira oso aktibo egoten, eta ez diren ikusteko errazak, duten kolorazio kriptikoa dela eta. Orokorrean, hankatxoak gorputzaren azpian biltzen dituzte eta orduetan zehar manten daitezke horrela kiribilduta, eguzkipean. Hala ere, ilunabarrez dira


bereziki aktiboak eta lekualdatze handiak egin ditzakete zuhaitz batetik bestera, bere hanka luzeetaz baliatuz. Edozein gainazal motatik gora egiteko gai dira, behatzetan dituzten disko itsaskorrei esker.

BITXIKERIAK Azarotik otsaila bitartera hibernatzen du, tenperaturaren arabera. Buztinetan lurperatuta edota harrien zartaduratan gordeta egoten dira. Salto handiak egiten dituzte, harrapakerietatik ihes egiteko. Munduan gutxitzen ari dira anfibioak, eta klima aldaketak badu horretan zerikusia; euri azidoa, uren kutsadura, bakteriak, baso eta belardiak lehortzea, eta abar. Igelek ekosistemaren orekan oinarrizko funtzioa dute (ez soilik intsektuak jaten dituztelako, beraiek ere beste animalia batzuen dietan sartzen dira), eta sarritan beraien bizilekuak


Ikasleek egindako lana: informazioa bilatu, bildu eta ordenatu .

LH-KO 3.MAILAKO IKASLEAK ALAITZ IKASTETXEA BARAÑAIN-NAFARROA 2012


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.