1.- Behin batean, I単aki ipotxak bere etxe txikian lotan zegoela burrunba izugarria entzun zuen. -Baina, zertan ari zara erraldoi? -Nire etxea zapaltzen ari zara! -Kendu zure zapata handia nire etxetik! Etxea zapaldu zuen zapata Patxi erraldoiarena zen eta Patxik ez zuen ezer entzun, gorra zelako.
2.-Patxik ezertaz konturatu gabe aurrera jarraitu zuen, eta basoan perretxiko gorriak aurkitu zituen.
- Zein perretxiko gozoak, berehala jango ditut... Gose naiz eta.
Patxik perretxikoak jaten zituen bitartean, I単aki ipotxak, zuhaitz baten atzean ezkutatuta zegoela, den-dena ikusi zuen. -Baina memelo hori, zertan ari da....? -Perretxiko horiek jaten?
-Hori burutik jota dago. Perretxiko horiek tripako mina ematen dute!!
3.-Geroxeago, Patxi erraldoia tripako minez negarrez hasi zen. -Hau tripako mina!. Ai ama, lagundu, ama lagundu!
4.– Iñaki ipotxak Patxi erraldoia negarrez ikusi zuenean, pena sentitu zuen. -Har nazazu zure eskuan erraldoi! Zurekin hitz egin nahi dut eta... -Zeeerrr? Orduan Iñakik oihuka esan zion: -Nire etxea zapaltzen eta perretxikoak jaten ikusi zaitudala!! -Ai ene- Parkatu!! Hain handia naizenez ez dut hain etxe txikia ikusi. Parkatu mesedez...nahi gabe izan da!
5.– Iùaki ipotxak edari magiko bat prestatu zion Patxiri. -Tori, edan hau eta sendatuko zara. Patxik den-dena edan zuenean askoz hobeto sentitu zen. -Umm, zein gozoa den edari hau eta zein ondo nagoen! Joan zait tripako mina!! -Baina non dago nik apurtu dudan etxea? Oraintxe bertan konponduko dut!
6.– Patxi erraldoiak, Iùaki ipotxari etxea konpondu zion. -Eskerrik asko ipotxa, zu txikia zara baina oso sendagile ona. Agur eta mila esker. -Ez horregatik Patxi, ondo ibili eta kontuz hurrengoan. Agur lagun handia! Etorri nahi duzunean bisitan!