Ipuinak Unibertsoan

Page 1

5B

IRUร EKO

FRANTZISKO

DEUNA

I.P.

IPUINAK UNIBERTSOAN

UNIBER TSOKO IPUINAK

Luar Alberdi June Aldaregia Jokin Barriola Elur Bezunartea Oihane Borda June Gabarain Arlette Galvรกn Imanol Gamarra

Odei Gonzรกlez Mikel Gortari June Lizarraga Nahia Ochagavia Aitor Mtez-Polo Ainhoa Reynoso Enara Mitxelena Jon Rosales Martin Nanclares Oihan Ruiz Nekane Segura Aida Tirado


AINARA ETA MARTEN ZEGOEN ESTRALURTAR BAKARRA Bazen behin, Iru単an bizi zen Ainara izeneko neska bat, 10 urte zituena. Egunero bezala Ainarak galdetu zion bere amari: -Ama, ama, noiz joango gara Marte bisitatzera? -Ni ez naiz joango, baina zu haundia zarenean, nahi baduzu joan zaitezke. Erantzun zion beti bezala bere amak. Nazkatuta zegoen, beti berdin. Ainara, 20 urte zituen, astronauta zen. Ainarari 2016 ko Martxoaren 15ean Martera joateko aukeratu zuten. Ainara bere espazio-ontzian sartu zen eta Martera abiatu zen. Ordu bat kostatu zitzaion Martera ailegatzea. Ailegatzean bere lehenengoa oina Marten jarri zuen eta bigarrena jartzean oihukatu zuen: -AZKENEAN, MARTERA AILEGATZEN LORTU DUT!!! Ainara, Marte exploratzera joan zen, eta bat-batean soinu arraro batzuk entzun zituen. Beldurrez zegoen, aldiro urbilago entzuten zituen soinuak... Bat-batean, mounstro antzeko petsona bat ikusi zuen. Pertsona arraro horrek galdetu zion: -Nola deitzen zara? - Ni Toti deitzen nahiz -Ni Ainara deitzen naiz.- Erantzun zion Ainara beldurrez. -Zen bat urte dituzu, Ainara? -Nik 20 urte ditut, eta zuk? -Nik 1000 urte ditut- Erran zion Toti -Zer gertatzen zaizu Toti?


-Gertatzen zaidana da, Marten nagoen estralurtar bakarra naizela eta bakar-bakarrik nagoela. Oraingoan, Ainara ulertzen zuen guztia. -Idei bat daukat!!! -Zein da, zein da!? -Planeta guztietatik pasatzea, ea estralurtar gehiago dauden ikusteko! -Idei oso ona da, egingo dugu!!!!!!!!!!!!!!!!!!! -Benga, Toti, sartu nire espazio-ontzian, bagoazela. Espazio-ontzian Merkuriotik pasatzean, estralurtar bat aurkitu zuten eta Totita 13 deitzen zen. Geroago, Artizarretik eta horrela, planeta guztietatik pasa arte, planeta bakoitzean estralurtar bat aurkitu zuten. Azkenean, Ainara oso pozik zegoen Martera joan zelako, eta Toti ere oso pozik zegoen 7 lagun gehiago zituelako eta guztiak Marten bizi zirelako.

Aida Tirado


XABI ETA UNIBERTSOA

Bazen behin, Xabi izeneko mutiko bat astronauta izan nahi zuena. Egun batean, Xabik esan zuen: – Ama, ama! Badakizu astronauta izan nahi dudala? – Bai... badakit astronauta izan nahi duzula baina oso txikia zara astronauta izateko. Esan dizut mila aldiz txikia zarela, maitea! Egunak pasa eta Xabiren ametsak oraindik zeuden bere bihotzean. Gauero, zerua itzaltzen zenean, begiratzen zuen Ilargira eta imajinatzen zuen bera Ilargian bere espaziontziarekin. Egunak, asteak, hilabeteak eta urteak pasa ondoren, Xabi nahiko handia zen eta Unibertsora joateko garaia iritsi zen. – Ama, ama! Ia naiz nahiko handia Ilargira joateko. Joan ahal naiz?- esan zuen Xabik. – Baina ez da bakarrik esan joan nahi duzula Unibertsora, ikerketak egin behar dituzu, espaziontzi bat, astronautako jantzia... Xabi joan zen oso haserre bere logelara eta geratu zen pentsatzen momentu batez eta erabaki zuen bera bakarrik egin behar zuela ikerketak, espaziontzi bat eta astronautako jantzia ere bai. Hilabete bat pasata, esfortzu handiz lortu zuen. Joan zen sukaldera eta erran zuen energia handiz: – Ama, prestatuta nago!


Amak entzun zuen oihu hori eta izendatu zion amak Xabiri, orain al zuela joan Unibertsora. Ordu batzuk pasata, Xabik zelai handi-handi batera joan zen bere nabe erraldoia jartzeko, ondoren igo zen espaziontzira eta esan zuen poz handiz: – Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi, bat... GOAZEN ILARGIRA! Eta Xabi igo zen abiadura handiz. Ailegatu zen momentuan, espaziontzitik jaitsi eta flotatzen ari zen (momentuan). Bat-batean oihukatu zuen: – LORTU DUT!!! Espaziotik bueltan, esan zion amari: – Ama hemen nago, LORTU DUT!!! – Ai... nire maitea lortu du! Hain pozik nago! Pozaren pozez, denok alaitu ziren eta Xabik bere ametsa bete zuen. Ainhoa Jade Reynoso


ESTRALURTAR EZEZAGUNA

Bazen behin estralurtar bat Jupiterren bizi zena. Baina ez zen estralurtarra izan nahi, gizona baizik. TBen ikusitakoak, Lurtarrak bezala. Estralurtarra Serafin deitzen zen. Serafinek Lurrera joatera erabaki zuen. Jupiterreko denda batean gizon mozorroa erosi eta mozorroa gainean jartzen zuen. Bere espazioontzian Lurrera joan zen. Lurrean emakume bat ezagutu zuen. Ez dakienez emakumearen hizkuntza hitz egiten eta nahi gabe hau esaten dio: -jgicdbglvqguilbjedhbub! Gainera, oso harreman ona dute biek, Serafin eta emakumea. Prentsakoek ondoan zeudela entzun eta TBen ateratzen dituzte. Geroxeago kartzelan sartzen dituzte biak estralurtarra beraientzat arriskutsua izango zelako eta emakumea, saiatu delako laguntzen kartzelara ez bidaltzen Serafin. Harremana sendotzen dute kartzelan, eta bikotea sorten dute. Azkenean estralurtar lagun bat Jupiterretik telebista ikusi eta segituan joaten da Lurrera. Diru asko emanen zion kartzelariari eta horrela kartzelatik atera ziren eta eta Serafinek esaten dio Lurrean geldituko zela.

Aitor Martinez-Polo


Egia Ala Gezurra Kaixo, ni Toto naiz, eta hemen nago kalean, bakarrik, Chikagotik ibiltzen. Ui, zer da soinu hori? Motor bat dirudi, estralurtarrak dira!! O, ez, mesedez hori ez; nire azkeneko jabea esaten zuen bezala oso gaiztoak izaten dira! Bi ute barru... Bueno, orain ezagutu ditudala, ez dira hain gaiztoak, hau da, bihotz onekoak dira. Esan didate beraiekin joan al naizela. Joango naiz! Azkenean esperientzia ona izango da, total hemen ez dut ezer egiten! Ala! Espazioa oso polita da astroz eta kolore ezberdinetaz beterik! -Agur Lurra! Haien planeta oso polita da, noski estralurtar eta trasto arraroz beterik! Gaur goizean nire estralurtar jabea lanera joan da, misio bat egin behar duela esan du. Bera konturatu gabe beraren atzetik joan naiz, nik ere lagundu nahi dut! Ailegatu gara, eta dena, makinaz beterik dago. Soinu arraroak entzuten dira. Ara, baina zer ari naiz entzuten? -Bihar goizean Lurra suntsitzeko prest izango gara. -Bai horixe, irrikitan nago, espazioko bakarrak izateko! -Jajaja, ja, jaja. Ez diet utziko, gaizto halakoak niri gezurtzen! Bere ondorioa izango dute, Jaja! Ovni bat hartuko dut eta Lurrara abiatuko nahiz ! Lurrera ailegatu naiz, txakur guztiak abisatuko ditut! -Guau gu ga! Bat batean txakur guztiak agertu dira ze farra! milaka eta milaka txakur! Bueno, entzun, hau da plana: Ailegatzen direnean estralurtarrei ipurdian hozka egingo diegu! Aditu didazue? Dagoenekoz dena bukatu da, ze poza! Estralurtar guztiak korrika joan ziren. Esan nuen bezala bere ondorioa izango zuten. Dagoenekoz beste jabe ona daukat! Eta oso pozik bizi naiz! Arlette Galvรกn


ASTRONAUTA Bazen behin astronauta izan nahi zuen mutiko bat. Aitor zuen izena eta Madrilen bizi zen. Txikitik asko-asko gustatzen zitzaizkion astronautak eta hegazkinak. Liburu bat ikusten ari zela, aurkitu zuen duela urte asko Neil Armstrong, Aldrin eta Collins Ilargira joan zirela eta berak ere, Ilargira nahi zuen joan. Apuntatu zen astronauta izateko eskola batera eta urtetan egon zen mota guztietako entrenamendu, praktika eta ikasketak egiten. Urte batzuk pasa ondoren astronauta bihurtuta zegoen eta orduan iritsi zitzaion Ilargira joateko aukera. Oso arriskutsua izan arren ez zuen bi aldiz pentsatu eta baietz esan zuen. Lehendabiziko saiakeran espaziuntzia jaurtiketan matxura bat gertatu zen eta astronautak aulki eyektableari esker salbatu ziren. Bigarren saiakeran dena ongi atera zen eta Ilargira iritsi ziren bidai luze baten ondoren. Espaziuntzia atea ireki zen eta eskalera batetik jeitsi zen Aitor. Ilargia zapaltzeko zorian zegoenean amaren ahotsa entzun zuen eta konturatu zen amets bat izan zela, eta eskolarako joateko ordua zela. Zeruan zegoen ilun oraindik. Ilargia ikusi zuen eta irri egiten zuela iruditu zitzaion.

Elur Bezunartea


Zer dago zulo beltz batean barruan?

Nik Xabi dut izena eta 6 urte ditut. Nire ametsa, NASAko langile garrantzitsua izatea da. Baina nire proiektu interesgarriena da ikustea zer dagoen zulo beltz baten barruan. Batzuek esten dute sartzen ba zarela ez zarela bueltatzen baina nire teoria da ez direla bueltatzen dena oso polita delako, eta demostratuko dut. (2 urte eta gero) Orain 9 urte ditut eta oso handia naiz, ordua da nire teoria egiaztatzeko!! Gaur espazio-ontzian sartuko naiz. Espaziora joango naiz banoa! Banoa! Agur! Espazioan nago, begira zulo beltz bat. Geldi! Eh? Ez da gelditzen Norbait etortzen da. Nor da? -A! kaixo ni Neil Amstrong dut izena. Zer egiten duzu hemen? -Ni zulo beltz batean sartu nahi dut. Hor dagoen horretan. Agur Neil Amstrong! Sartu naiz. Ala! Ze polita den dena Hawai dirudi! Begira Jake Streem. Duela 3 urte zulo beltz batean sartu zen eta ez zen bueltatu ez naiz arritzen! Bueno Joateko ordua da. Agur! Espazio-ontzian sartu eta eta etxera bueltatu naiz. Nire teoria egiaztatu ahal dut. Enara Mitxelena Kormenzana


IKI KATU FUTNIBERLARIA Bazen behin katu bat Iki izenekoa futnibertsoan (futbol unibertsoan) jolastu nahi duela. Egun batean Biti planetara joan zen bere 5 lagunekin Rafi urtxintxa, Tik untxia, Pok igela, Birri tximua eta Tino txakurra.

Bitira Ailegatu zirenean apuntatu ziren lehiaketa batera. 1. partiduan 1-2 geratu dira "Martzianoen" kontra. 2. partiduan 0-2 geratu dira "Itxeren" kontra. 3. partiduan 2-3 bukatu da "Pasomenen" kontra. 4. partiduan 1-3 bukatu dute "Arkenen" kontra. 5 partiduan 1-2 amaitu dute "Pirikeren" kontra.

Animaliek (den ekipo protagonista) finalean daude eta asko entrenatzen ari dira.

Gaur da finala "Posonen" kontra jolasten dute."Posonek" asko erasotzen hari dira baina 1. zatian ez dira golik egon. 2. zatian Animaliek eraso batean "kornera"bota dute. Pokek ateratzen du, hor dago Iki, Ikik buruz

¡¡¡GOOOOOOL¡¡¡

animaliak dira

txapeldunak.

Iki bueltatzen da bere etxera, datorrenean bere amari eta aitari erakusten dio Biti planetaren kopa.

Imanol Gamarra


PLUTOI EZ DA PLANETA Iepa, Joxeplaneta. Ni Lurre naiz beño launek “Ure” esate itea errutitik urdiñe ematen dotelako, gañea biztanle gihenak uretan tittot. Oain launek aurkeztuko dizkizuet: -Gaztenak hiru die, Merkurio da Zeres ta Eris, 2003UB313, beño handigoa; Zeres ta Eris berezik die, nanoak ahin zuzen e, nik ta Artizarrek earki asko pasatzeu bi hoikin; aizu: ta ez zait Artizar gustatzen anai-arrebak ongi ulertzeko, anai-arrebak. Bueno, nondik gindoazen? Bai? Ah bai! Atte Jupiter ta gure marimandona Saturno, Saturnina guretzat, Martitz forala edo txakur gorria, Urano ta Neptunok ez dakie ze esaten duen, hau da: -¿A dónde vas? -Manzanas traigo. -¿A que precio? -Coloradas. Eskerrak erdeaz itzeitten duela ta martitzek ez dittula ulertzen. Uy! Aztu in zat, Plutoi nere attuna da, gañea istorio onen protagonista da. Oain dula urte gutxi batzuk gertatu zen, argizagin kojuntzioan, hau da, planeta guzik elkarrizketa izaten duenen ta aurten Zeresen urtengatik erori zaigu. Beno, kasue da urtebetetzen ai giñela Plutoiek Zereseri hamar asteroide zor zizkiola. Martitz gurekin iritsi zenen plutoiera


urbildu ta Plutoiek multa jarri behar ziola uste zun beño... -Zu ez zara planeta,ez da? -Zer diozu?-erantzun zion plutoiek-Nanoa naizela? -Halaxe, zure lagun umeak bezalaxe!- in zun oihu Martitzek- Zure potroak bezalaxe! Ordun gure lagun Zeres etorri zen boxeolari bat balitz antzemanez. -Aizu nere attunak zuk beño potto geio dittula e, ez sartu nere attunan pottoakin e asteroide pile ditto e- orduntxe Martitzek batea atea ta Zeresek seittu bere loroakin- ze in bea iozo nere attunari pottoatan hio? Aaaama barkatu barkatu barkatu. Beño zerbatte falta zen hor, ta hara non, tipoa azaldu zen kantari. -Martiiiiiiiiiiiitz jo zak tronpetaaaaaaaaaaaa, txakur gorriak tronpeta jo du, Zeres gazteak pottoak ba ittu!- atte zen bere orbitako sokak joaz, saturnina atzetik lorek izar uxok botatzen. Martitz aserretu in zen ez zelako momentue. Pesta bukatzen Plutoiek zor zizikion asteroidek eman zizkion Zeresi, beño ez zun deus e konpontzen, ta ez dot literalki esan nahi. Urrengo argizagi konjuntzioan plutoien egoerangatik izan zen beño Martitz ez zen etorri epea berak jarri zulako. Plutoi asi zen itze etten. -Motelak, krisin nao ta zerbatte in nahi dot.


-¿Crisis? ¿Que crisis ni que cispis?- bota zun Uranok. -Osasuna no a bajado!- Neptunok Beño attunak bazeuken erantzune prest ta hola eran tzun zun. -Osasuna ietxi da Neptuno, nerea lau malle gutxinez. Ordun Artizar agertu zen Jupiterren gitarra eskun autxie zeukela, istorio luzea da ta ez dot kontatuko beño kriston parrak bota nittun hue entzuten. Beno, giñen tokitik arrtizarrek aipatu zun. -Nik ez dot ulertzen zergatik zan oain nanoa planetaik zaharrena baldin baza. Ta hor zeon Merkurio re bere iritzie esateko. -Hortako zeba ez nautea neri jesten, ni gaztea naiz ta ez zu bezain beste beño ttikie rebai. -Ba aizu, ni zaharra izane naiz, beño bentajak ditto, lasai joaten naiz nere translazio mantsoa itten. Hoi zen ba bereizten zuna planeta ez izateko, ezetz asmatu, ain beño ain mantso zijoan ia ia ia ia ia ia urteik gabe zeola. Ortik aurrera badakizue egunez eguzkin ondoan ilagi erdie beño gutxiokoa agertzen bada ez da satelite bat izanen, ume baten poza izanen da, nere ta lurtar guzin attuna izanen da.

Jokin Barriola


ZER EGONGO DA ZULO BELTZEAN?

Bazen behin txakur bat. Txakurrak Bizkor zuen izena. Bere familiarekin bizi zen. Bizkor ajente sekretua zen, eta urtero misio bat egitera bidaltzen zuten, ikertzera. Urteko misio batean Bizkorri espaziora joateko eta zulo beltzaren barruan zer dagoen ikertzeko agindu zion bere nagusiak. Bizkorrek beldur

pixka

bat

zion

zulo

beltzean

sartzeari,

edozer

egon

zitekeelako hor barruan. Baina gogoratu zuen berak ez zeukala inoiz beldurrik. Bere nagusiak espaziontzi bat eman zion, eta espaziora abiatu zen. Hiru ordu kostatu zitzaion espazioara iristea. Baina azkenean iritsi zen. Espaziontzirako jantzia jarri eta espaziontzitik atera zen. Handik ateratzean ahozabaliz gelditu zen. Espazioa ERRALDOIA zelakoz. Bere eguzkitako betaurrekoak poltsikotik atera zituen Eguzkiak begietan kalterik ez egiteko. Eta zulo beltza batera abiatu zen. Zulo beltzak beldurra ematen zion Bizkorri, beltza zelakoz. Eta orain badaki zergatik deitzen dioten zulo beltza. Eguzkiari begira zegoen bitartean, zulo beltzak zurrupatu zuen Bizkor. - Aaaaaaaaaaaaaaaaaaa...! - oihukatu zuen Bizkorrek. Zulo beltza ikaragarria zen. Dena apurtua eta beltza, gaua zen beti. EZETZ! BROMA ZELA! Oso polita zen, planeta baten modukoa. Gozokilandia zuen izena. Dena gominolaz, karameloz, erregalizez, izozkiz... egina zegoen. Txakurra jaten eta jaten hasi zen. Ikarragarriena zen, gozokiak


berregiten zirela. Han, urrutian, etxetxo bat ikusi zuen txokolatezkoa. Orduan, Bizkor etxetxo horretara abiatu zen. Etxera iritsi zenean ez zegoen inor. Ideia

bat

bururatu

zitzaion:

beste

planetetako

jendea

Gozokilandiara ekartzea. Lurrera, Martitzera, Jupiterrera, Saturnora... joan zen eta jendea ekarri zuen. Eta txakurra esnatu egin zen. Dena amets bat izan zen. Eta pena eman zion amets horretatik esnatzeak, dena gezurra zelakoz. Orain bere ametsa espaziora joatea da eta zulo beltz batean sartzea, ea zer dagoen ikertzeko.

JUNE ALDAREGIA


ENEKOREN AMETSAK

Bazen behin, Eneko izeneko mutil jakintsu bat. Eneko, herri txiki batean bizi zen eta oso gustora zegoen. Enekok, gau guztietan ametsak izaten zituen, gauero lau izaten zituen eta beti berdinak ziren: astronauta izatea, futbolaria izatea, Brasilgo erregea izatea eta bere lehengusina Maritxu ezagutzea nahi zuen. Egun batean, kaletik espazio-ontzi handi-handi bat ikusi zuen, haietako amets bat astronauta izatea zenez, espazio-ontzi handi horretan sartu zen. Zeuden botoi guztiak, sakatu zituen eta hitzetik hortzera, espazio-ontzia espaziorantz abiatu zen. Espazio-ontzia, Marten lehorreratu zen. Marten, estralurtar txiki batzuk zeuden eta estralurtarrak, Enekori erregetzat hartu zuten. Egun batzuk pasata, Eneko oso gustura zegoen sukaldari bikainak zirelako baina bere hiru ametsak egin nahi zituen (astronautaren ametsa betea zuen.) Bat-batean, Marte mugitzen hasi zen. Eneko planeta horretatik erori zen. Suertea izan zuenez, Lurra planetako Brasil herrialdean erori zen. Herrialde horretako kaleetan bere lehengusina Maritxurekin elkartu zen. -Kaixo lehengusina; nik Eneko dut izena. Nola deitzen zara? -Kaixo; ni Maritxu deitzen naiz. Nire herrialdean arazo handi bat dago. Ez dago erregerik eta horrela ezin da bizi. -Brasilgo erregea izan naiteke? Nire ametsa da-. Erantzun zuen Enekok. -Ongi da.


Urte batzuk pasa zirenean, Brasil lehen baino askoz hobeto zegoen eta gainera Maritxuren lagun batek, Enekori futbola erakutsi zion. Futbolaria bihurtu zen. Enekok oso pozik bizi zen eta Brasilen, bizitzen geratu zen. Egunero Enekok Maritxu ikusten zuen.

HIZTEGIA: Hitzetik hortzera= bat-batean Lehorreratu= espazio-ontzia lurra ukitzen duenean. June Gabarain


ZER AURKITUKO DU XABIERREK ESPAZIOAN? Bazen behin Xabier izeneko mutiko bat. Hiru urte zituen, eta gu baino askoz plastagoa zen. Gauza bat buruan sartzen zitzaionean ezin zitzaion atera, honela lortu zuen espaziora joaten, orain kontatuko dizuet: Xabier telebista ikusten ari zenean “unibertsoari” buruzko iragarki bat ikusi zuen, honelakoa: - E, zu ez duzu ongi usaintzen? Orduan probatu “ezpazio zuper guay”. Honela ulertu zuen perfume hori lortzeko espaziora joan behar zuela. Orduan galdetu zuen Xabierrek: - Amutxi al niz jun ezpaziora, mezudez? - EZ!!! - Ezkerrikazko, banua matxetak egutera!!! Xabier bere gelara sartu eta maletak egiten ari zenean pentxatu du “zur dagu ezpazioan” - Zur dagu ezpazioan? Zur bagu ezpazioan? Zer! - Isildu behingoz Xabier!!! -pus jakiteko jun bearko niz!!! Xabier bere amaren gelan sartu eta bi mila euro lapurtu dizkio karteratik gero kanpora atera eta taxi batean aeroportura joan zen, hor hegazkinaren sarrerak artu eta barnean sartu zenean esan zuen: - Ze txulu dun eguzkiña!!! emendik Unidadez Salameraz Azukaradaz (USA) jungo niz!!! Gerrikoa jarri eta minutu batzuetan USA zeuden eta esan zuen: - Zu ongi, emundik ezpaziora jungo niz! Xabier espaziontzi handi bat ikusi eta esan zuten “3,2,1 zerooooooooooo” Xabier gerrikoa jarri eta erran zuen: - Ez dut perfumea ikuzten bano buno es du inpurta ni dut jakin zur dagoen ezpazioan!!! Xabier iritsi zenean hau aipatu zuen: -Ulala hegan egun dezaket eta orain ba dakit zur daguen ezpazioan, planuta pilo bat eta izarrak!!! Xabier espazioan zegoen bitartean bere ama siesta botatzen ari zen baina ahaztu zitzaion esnagailua jartzen!!! Xabier Mokili hirumila laztan hasi zen berriro baina oraingoan salto egin eta puf.... desagertu egin zen eta Xabier bilatzen hasi zen. Bapatean, zulo beltz bat ikusi eta


esan zuen: - Hemundik zaude Mokili hirumila? Ni ez dut ni emundik sartu bildurra dukat buno zuregatik egungo dut Xabier zulo beltzan sartu eta puf! espazioan zeuden eta erran zuen Xabierrek: -Orain badukit zulu beltzak utxik daudula, jungo gara ezpaziontzira, benga mokili hirumila. Xabier eta eta mokili hirumila espaziontzian sartu eta 3,2,1 zerooooooooooo. Berehala iritsi ziren NASAra eta hor taxi bat hartu eta etxera abiatu ziren. Iritxi zirenean Xabier, ohean sartu zuen Mokili hirumila eta gero bere ama esnatu zuen: - Amutxi ezpaziora jun niz eta badakit zer dagoen! -Utzi bakean Xabier! Xabierren amak Xabier oheratu zuen baina manta jartzen ari zionean Mokili 3000 ikusi zuen eta erran zuen: -Zer da hori? - Mokili hirumila da, geratu ahal dugu? - Beno, bale!!! Mokili hirumila, Xabier eta bere ama poz pozik bizi izan ziren.

JUNE LIZARRAGAGA


ANDERREN PENTSAMENDUAK Ni Ander naiz, imajinazio handiko ume bat naiz. Gaur osteguna da eta ez dut eskolaz kanpokorik izan. Etxean nengoela, kartulina bat hartu eta espazioa margotzen hasi naiz. Bukatu dudanean, arreta handia paratu diot neure marrazkiari eta galdezka hasi naiz: · Zer gertatuko zen Lurraren jabea izango banintz? · Eta izarren nagusia izango banintz? · Eta asteroideen jaun izango banintz? · Eta satelite naturalena? · Eta galaxiena? Horiei guztiei erantzun bat eman didate baina nire azken galderari... · Eta unibertsoaren jabe izango banintz? Galdera horrek ez du erantzunik. Nik, galdera horren erantzuna nahi nuen eta kaletik jendeari galdetzen joan naiz. Ez dut erantzunik lortu.


Oso nekatua nengoen hainbeste galdera egiteagatik. Amonaren etxearen ondoan nengoenez, etxera igo naiz. Eskailerak igotzen nengoela pentsatu dut... " Amonari galdetuko diot!" Amonari galdetu diot eta erantzun polit bat eman dit: –Zu unibertsoaren nagusi izango bazina, existitzen den guztia gobernatuko zenuke eta oso ongi tratatuko zenituzke planetak eta beste astroak. Gobernadore bikaina izango zinateke... Neu, oso ondo geratu naiz amonaren erantzunarekin. Orain asko gustatzen zait espazioa. Luar Alberdi Huarte


R2P2 ILARGIAN Egun batean, R2P2 eta bere laguna, Ilargira joan ziren. Errobot bat, Waliez izenekoa, aurkitu zuten, aspertua eta hotzak zegoena. Walie, R2P2 eta bere laguna oinez joan ziren. Hiruak, ilargiaren beste puntara joan nahi zuten, han zer zegoen ikertzeko. Horretarako, R2P2'k Spirit eta Oportunity deitu zituen. Geroago, Spirit eta Oportunity etorri ziren, bostak Ilargiaren beste puntara joan ziren. Asko ibili eta gero, ailegatu ziren. Ondoren, estralurtar gaizto bat zegoen, Lurra dominatu nahi zuena, bere planeta meteorito batek apurtu zuelako. Bostak hori jakin eta gero, estralurtar gaiztoaren planeta konpondu zuten. Gero, bost errobotak eta estralurtar gaiztoa lagunak egin ziren.

Martin Nanclares Garcia

EGUZKIA Bazen behin, zegon eguzkia beroa ematen eta bat-batean gaua egin zen eguzkia etxera joaterakoan gizon disdiratsu eta puntadun bat ikusi zuen eta maitemindu zen.

Hurrengo egunean eguzkia goiz-goiz esnatu zen, baino sardexka ezen agertu. Urte bat pasa ondoren azkenean pentsatu zuen ez ziola maite Bi egun pasa ondoren, gaua egun zen eta eguzkia etxera joan zen. Ahots bat entzun zuen esaten eguzkia. Eguzkia izutua galdetu zuen nor zela. Ahots erantzun zuen sardexka naiz. Sardexka ez zirela ikusiko gehiago.

Nahia Ochagavia


INOPPORTUNNITY Kaixo! Inopportunnity naiz eta Opportunnityren arreba naiz. Nire izena esaten duen bezala "patoso" halako bat naiz baina NASAkoak oso alditsuak dira eta esaten didate joatea planeetara eta laginak hartzea.

Nire arreba, dena ongi egiten duena, laguntzen dit hobetzen baina nik, berriz esaten dut, ezin dut hobetu.

Egun batean, horrela hasi zen nire fama, nik eta lagun batzuk espaziontzi batean Ilargira joan ginen laginak hartzera eta espaziontzi tik atera nintzen momentuan harri polit bat ikusi nuen eta hartu behar nuen momentuan, kable – gestio aparatuan sartu nuen eta ez, nire tripan zegoen, " proben poltsa". Ginenean, denak farrez lehertzen ari ziren, eta nik, nire etxera joan nintzen hausnartzera. Ailegatu nintzenean, nik kargatzen jarri nintzen eta ez dakit zergatik, pentsatu nuen- Joango naiz, nire dirua eta nire gauzekin desagertuko naiz NASAri eta nire arrebari ezer esan gabe.

Hiru egun pasa eta gero, planak eginak nituenLehenengo, kamuflagez joango nintzen hegazkin batean Boston arte eta han, Mike Richards izeneko mediku bat operazioi bat egingo zidan kable batzuk pixka bat ateratzeko eta handik, Rio de Janeiroko hondartzetan bizitza pasako nuen jolasten, nire kableetatik zukuak edaten, uran ...


Eta orain, hemen nago, nik, ezer balio zuena, erregeen lekuan, eta nire arreba, berriz, oso ona zena, NASAko probetan zegoena, ja ja.

Beno, agurtu behar nahi dudala eta.

naiz, limoizko zuku bat

Mikel Gortari


SAM eta LAIKA Sam tximua eta Laika txakurra, unibertsora joan nahi dute. Egunak pasa eta pasa, eta eguna ailegatu da. Oso pozik daude Sam eta Laika baina... arraroa da, bakoitzak bere espaziontzira igo da, Laika Errusiakoa da eta Sam Txinakoa da eta haien artean borrokak daude eta. Espaziora ailegatu direnean, bat-batean R2P2 errobotari ikusi dute. R2P2 errobotak, Laikari ostikada bat eman dio errobotak ez duelako espazioontzirik eta bere gustukoa da Laikarena. Errobotak barkamena eskatu dio Laikari. Sam tximua harrituta geratu da eta bere espazio-ontzira bueltatu da triste bere laguna Laikak ostikada bat hartu duelako. Sam sartu da Laikaren espazio-ontzira ikusteko nola dagoen Laika. Sam'ek esan dio Laikari errobotarekin hitzegiteko. Laikak hitzegin du errobotarekin, honek barkamena eskatu dio eta berriz lagunak izan dira.

Nekane Segura


IÑURRI TXIKIA Bazen behin Txipi izeneko iñurri txiki bat Unibertsoa ikusi nahi zuena. Berak Planetetan egon nahi zuen, baina, batez ere, Marten. Izarrak ikusi nahi zuen Txipik. NASA-ra Joan, izkutuan ezpaziontzi bat hartu eta Unibertsora abiatu zen. Gora-goragora eta Martera ailegatu zen. Dena disdiratsu zegoen. Bere atzetik ahots bat entzun zuen. Robot bat zen. Baina Txipik ez zekien robot bat zenik. Bere oin txiki-txikiak urdurituak zituen. Robotak esan zion: -Kaixo nola deitzen zara? - Ni Txipi naiz, eta zu? -Nik ez dakit nola deitzen naizen, nola iñork ez da Martera etortzen. -Ba, ni bai, izen polit bat jarriko dizut! Zer moduz Rotxo? - Bai, Rotxo gustatzen zait! -Oruan iñurria topo egin zuen eta zulo beltzara erori zen. -Ha, ha , ha!!! Rotxo, lagundu!!! -Bai, banoa! Bat- batean Txipi Unibertsoaren erdian flotatzen ari zen. -Txipi, ze susto eman diazun! Ongi zaude?-esan zion Rotxok. -Bai, bai, ongi nago! -Txipi nahi duzu beste Planetak bisitatu? -Bai, bai, bisitatu nahi ditut. Berriz ezpaziontzia hartu zuen eta Planetak bisitatzera joan ziren. Bat-batean Txipi oxigenorik gabe geratzen ari zen. -Rotxo, Rotxo!!! Oxigenorik gabe geratzen ari naiz. -Baina zer ahal dugu egin Txipi? -Ez dakit, hospital bat badago hemen? -Hemen? Ez! -Orduan hilko naiz!! -Ez, ez!! Lurrera bueltatuko gara! -Bai, goazen! Ezpaziontzia hartu eta Lurrara ailegatu eta NASA-ra Joan ziren. Kasko bat hatu eta berriro Martera joan ziren. -Nahiko duzu hemen bizi? -Bai, oxigenoa badut, ongi. Orduan iñurri txikia eta robota Marten bizitzera geratu zen. ODEI GONZALEZ


XAGU BAT MARTEN

Bazen behin kalean bizi zen sagu bat, etxe bat izan nahi zuen eta bat batean O.V.N.I handi eta polit bat ikusi zuen kalean: Ze polita den etxe hori eta gainera hutsik dago. Sagua lasai – lasai sartu eta aho zabalik geratu zen, botoi eta palanka asko zeuden eta ez zekien zer zelako, ukitzen hasi zenbat, batean -batean O.V.N.I a igotzen hasi zen eta sagua urduritzen hasi zen. Ez zekien zer egin O.V.N.I arekin. Ateratzea erabaki zuen eta Marten zegoela konturatu zen. Hor tejnolojia asko zegoen eta dena marzianoz betea . -sagua ezan zuen: -kaixo hemendik norbait badaki euskaraz ? -Bai euskara gure da ! O.V.N.I hori gurea da! -a bai ? Nire herrian aurkitu dut. -nire lagun batzuk joan direlako belarra jazotzera Lurrara -eta nola etorriko dira hona O.V.N.I a hemn badago ? -lasai hegan egiten etorriko dira. - baina egia da Marten dagoela bizitza ? -bai noski –

bueno ni Lurrara itzuli behear dut

- ez lasai hemen geratu al zara! -bale ze ongi ! Hor bizitzera geratu zen urte batzuk.

Oihane Borda


EGUZKIA ETA LURRA Lurra, borobila da. Astronautek esaten dute Lurra kanpotik urdina dela, lau zatitik hiru ura da. Bere buru ari buelta ematen du eta ere Eguzkiari. Eguzkia, borobila da, oso oso beroa dago. Eguzkia, Eguzki Sistemako izar nagusia da, barruko planetei beroa ematen die. Eguzkia eta Lurra , Eguzki sisteman ezagutu ziren, oso lagunak dira Eguzkiak beroa ematen diolako. Lurrari eta Lurrak biztanleak ematen diolako Eguzkiari. Egun batean, arratsaldean, Eguzkiak ez zuen argia ematen eklipse bat egon zelako. Lurra haserretu zen. Biztanleek ez zuten ematen egunak, hilabeteak. Urteak pasa ziren haserretuak, lagunak ez ziren egiten. Eguzkiak beroa ematen zuen baino Lurrak haserretuta jarraitzen zuen: beraien artean gorroto dira. Eguzkiak esan zuen behin baina gehiagotan ni ezin nintzen izan Eguzkia negarrez egon zen egun osoan. Gaua iritsi zenean Lurra haserretuta jarraitzen zuen. Ilargiak esan zion:- ni erdian jarri nintzen, horrela Eguzkiak ezin zuen argirik eman. Egunaz egin zenean Lurrak barkamenak eman zion Eguzkiari ez zinistea gaitik, horrela lagunak betiko egin ziren. Oihan Ruiz

NEIL AMSTROREN BIDAI GOXOA Espazioa ezagutzeko irrikaz zegoen gizona, Neil Armstrong deitzen zen. Egunero espazioaren inguruan ikertzen ematen zuen denbora. Ez zen espaziora joan nahi zuen pertsona bakarra, baina bai guztietatik gogo gehien zuena. Nasara gutun asko bidali zituen eta bertakoak aspertuta zeuden, baina halako batean, espaziora joateko baimena jaso zuen. Bere maletan asko gustatzen zitzaion txokolatezko philadelphia sartu eta espaziora joan zen. 1964Ko udan heldu zen eta han bandera jarri eta hain pozik zegoenez, txokolatezko philadelphia ahaztu zitzaion. Gero etorri ziren 32 tximu jan zuen philadelphia eta il zen, gero joan zen txakur bat probatu zuen philadelphia eta geratu zen tripako minarekin eta txokolatezko philadelphia or geratu zen.

Jon Rosales


Gozatu al dituzu gure ipuinak?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.