AMODIOZKO GUTUNA Orain dela gutxi ezagutzen zaitut, duela lau bat urte edo. Eta zu ezagutu zintudan eguna gogoratzen dut oraindik gaur izango balitz bezala. Klaseko lehen eguna zen eta zu ikusi orduko berezia zinela ohartu nintzen, perfektua zinela uste nuen. Zure begi ilunak, zure ile tentea‌ baina batez ere zure irribarrea, zure irribarre distiratsua, edozein pertsona alaituko lukeen irribarreak berezi egiten zintuen. Elkarrekin pasatzen genituen udako egun luzeak, klasean pasatutako momentu gozoak... Zurekin igarotako une guzti horiek ez zaizkit burutik kentzen. Nire bizitzako urterik alaienak izan dira inoiz ahaztuko ez ditudanak. Hala ere, azkenaldian nire bihotza apurtu egin da. Ez dakit zer gertatzen zaizun, alboko klaseko neska batekin ligatzen ikusten zaitudala egunero. Ez duzu nitaz pentsatzen ala? Gauero nire buruarekin borrokan aritu naiz, pentsatzen, ia lorik egin gabe‌ Baina nire amets guztiak pikutara joaten dira zu nitaz gogoratzen ez zarela pentsatzean. Baliteke lehengoa ez izatea, aldatu izana, orain ez dakit zelakoa izango den gure arteko harremana, baina nire alboan behar zaitut. Ez naiz inoiz zutaz ahaztuko, zu zara goizetan ohetik jaikitzeko indarra ematen didana, bizitzeko gogoa ematen didana, klasera joateko gogoak ematen dizkidana. Azken urte hauetan nire sentimenduak ezkutatu ditut baina uste dut momentua heldu dela zuri aurreko guztia esateko. Nire amaiera heldu arte zutaz oroituko naiz. Nire alboan behar zaitut.