Eskola 2 0 eta ikten erabilera ikastetxean

Page 1

Cursos Online Ikastaroak FEBRERO-ABRIL 2015 OTSAILA-APIRILA

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

V.1 IKASTAROA

Eskola 2.0 eta IKTen erabilera ikastetxean Aurkibidea 1.

Ikastaroaren aurkezpena

2.

Irakaskuntza gida

3.

Metodologia aktiboa

4.

Zeregin baten adibidea

5.

Tutoreak

1. IKASTAROAREN AURKEZPENA Eskola 2.0 eta IKTen erabilpena ikastetxean ikastaroaren jatorria hau da: Donostian UPV/EHUko Uda Ikastaroetako 2013ko edizioan Ekainaren 26, 27 eta 28an gazteleraz ospatu zen Las TIC como motor de transformación de un centro educativo izeneko mintegia. Hark sortutako interesa ikusirik ekimen formatibo hau sortu da egun haietan jaso ziren zenbait bideo erabiliz batik bat, baina oraingoan formatu birtualean.

Eskola 2.0 eta IKTen erabilpena ikastetxean ikastaro birtual honek zerikusia du Eskola 2.0 eta IKTen erabilpena ikasgelan ikastaroarekin biak elkar osagarriak direlako. Bata zein bestea aproposak dira irakasle batek behar dituen gutxieneko gaitasun digitalak eskuratu nahi dituztenentzat, gaitasun horiek funtsezkoak baitira irakasleen garapen profesionalerako. Eskola 2.0 eta IKTen erabilpena ikasgelan ikastaroa zuzenduta dago irakaslearen jarduerak gela barruan dituen IKT kezkei erantzuteko. Eskola 2.0 eta IKTen erabilpena ikastetxean ikastaroak lantzen dituen gaiak gehiago lotzen dira ikastetxeari ikasgelari baino.

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak ( udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


2/11

2. IRAKASKUNTZA GIDA 1 Zer ikasiko da Ikastaro honetan, ikastetxeetan eta eskoletan IKTei ematen zaien erabilera aztertuko da eta, prestakuntzaren arloan, irakasleek dituzten beharrei erantzuteko antolatu da. Ikastaroaren antolatzaileen iritziz, IKTen erabilera curriculumean sartuz eta txertatuz bultzatu beharko da. 1.1 Helburu orokorra IKTek Hezkuntzan duten presentziaren inguruan hausnartzea, hiru norabide edo eszenategi hauetan: • • •

Sare Sozialak ikastetxean eta hezkuntzan aurkeztea

Berrikuntza prozesuak ikastetxean nola ezarri eta gidatu

Berrikuntza pedagogikoa lortu duten adibideen aurkezpena

1.2 Helburu zehatzak • • • •

Sare sozialak zer diren eta nola erabil daitezkeen ikasgelan eta ikastetxean

Hausnartzea/aztertzea IKTak Hezkuntzan erabiltzearen esanahiari buruz IKTak modu sistematikoan nire ikastegian erabiltzeak izango duen eragina baloratzea/aztertzea

IKTei esker arrakastatsuak izan diren berrikuntza proiektuetan partaideen (irakasleak, ikasleak, gurasoak, zuzendaritza, administrazioa) jarduna aztertzea Hainbat IKT tresnak erabiltzen ikastea, argitalpenerako, sormenerako eta elkarlanerako

1.3 Gaitasunak Parte-hartzaileak, ikastaroa amaitzean, ikasia izango du: • Lankidetza gestionatzen • •

IKTen bidez berritzen

IKTak behar bezala erabiltzen

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


3/11

• • • • •

Blog pertsonala eta profesionala prestatzen

Hezkuntzan IKTen presentzian eta erabileran zerikusia duten hainbat faktoreren garrantzia aztertzen Berrikuntza pedagogikoa helburutzat hartuz IKTak ikastegietan aplikatzen

IKTak ikastegian arrakastaz erabiltzen diren kasuetan eragina duten faktorerik garrantzitsuenak bereizten, baloratzen eta ezagutzen Sare sozial batean parte hartzen

2 Nola eta zer ikasiko da Ikastaroa birtuala izango da batik bat. Hori dela eta, teleikasketako plataformetako bat erabiliko da, UPV/EHUko Uda Ikastaroak kudeatzen duena.

30 ordu eskaini beharko dizkiote ikasleek ikastaroari. Bi fase izango ditu. Lehenengoa saio presentziala izango da, hiru ordu iraungo du eta bertan, ezaupideak azaldu eta parekatuko dira. Bigarren fasea erabat on-line izango da eta 3 aste iraungo du, astebete gehigarri batez gain; izan ere, azkeneko lanak jasotzeko, azken ebaluaziorako eta ikastaroari amaiera emateko izango da laugarren astea.

Lehenengo fasea 3 orduko aurrez-aurreko saioa bada, bigarren faseko 27 orduak birtualak izango dira 3 astetan banaturik. 3 asteko irakas-denbora horretako plangintzaren arabera, ikasleek astean 9 ordu sartu beharko dituzte, norberaren arabera antolatuko delarik. Esan bezala, ikastaroaren lehen zatia aurrez-aurreko saio bat izango da 3 orduko iraupena izango duena eta Bilboko Ingenieritza Goi Eskolan burutuko dena. Otsailaren 12an, arratsaldeko 17:00-20:00 ordu tartean. Gorago esan bezala, bigarren faseko 27 orduak birtualak izango dira, otasilaren 16tik Martxoaren 8a bitartean, eta teleikasketako plataformetako bat erabiliko du ikasleak, hain zuzen UPV/EHUko Uda Ikastaroak kudeatzen duen moodle plataforma.

Ikastaroaren bigarren faseak 3 multzo edo gai ditu eta beste hainbeste ponentzia. Gai-multzo bakoitzean, ikasleek lan praktiko bat egin beharko dute. Gai-multzo bakoitzerako, tutore edo bideratzaile baten laguntza izango dute ikasleek. Tutoreak edo bideratzaileak dinamizatu, lagundu eta zalantzak argituko dizkie. Tutoreak, era berean, dagokion gai-multzoari lotutako lana ebaluatuko du. Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


4/11

3 Irakas-materiala Irakas-material nagusienak hizlarien hitzaldietan grabatutako bideoak izango dira. Gainera, lanen beraien enuntziatuak ere material gehigarri bikainak dira, kontuan hartu beharrekoak. Dena den, ez da ahaztu behar ikastaroan irekitako foroak, iritziak eta hezkuntza-materialak trukatzeko topaguneak izango direla. 3.1 Gai-multzoak Ikastaroak hiru multzo ditu, hirurak gazteleraz eman ziren hitzaldietara lotuta daudenak. Hitzaldiak gazteleraz emanak izan arren gela birtualaren dinamika euskaraz garatuko da. Hona hemen gai-multzoak: •

1. multzoa: Procesos de innovación y gestión del cambio en la escuela: elementos estratégicos a tener en cuenta (hizlaria: Miquel Àngel Prats i Fernández)

2. multzoa: Proyectos de innovación pedagógica y liderazgo educativo: algunos ejemplos de transformación en la escuela (hizlaria: Miquel Àngel Prats i Fernández) 3. multzoa: Educar con Redes Sociales (hizlaria: Antonio Omatos Soria)

3.2 Multzo bakoitzaren egitura Multzo bakoitzean, hiru elementu daude: bideo bat, zeregin bat eta foro bat. Hiru elementu horiek banan-banan deskriba ditzagun:

Bideoak streaming formatu bidez eskaintzen dira eta, arazoak murrizte aldera, bideoak bi zerbitzaritan ipini dira. Hala, bideoak nahiko eroso eskura daitezke. Gainera, hitzaldi guztiak zati koherenteetan antolatu dira, une bakoitzean jorratako kontzeptuen eta gaien arabera, ikasleek behar bezala ikus eta ikas ditzaten. Zereginak edo jarduerak elementu giltzarriak dira ikasleen ikaskuntzarako. Informazio-iturri garrantzitsuena izango da, ez bakarra, ikasleen ebaluazioa egiteko.

Foroak eztabaidarako guneak dira. Gai-multzo bakoitzean bi foro egongo dira: bat bideoan aurkeztutako kontzeptuak lantzeko eta sakontzeko eta beste foro bat gai-multzoari dagokion zereginaren garapenean laguntzeko. Gida honetako 4.3 Foroak atala ikusi. Ondoko irudian, ikastaroaren multzo baten egitura ageri da, multzoa osatzen duten elementu guztiek duten lekua erakusten delarik. Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


5/11

4 Jarduerak Asmoa ikastaroa praktikoa izatea da eta hainbat jarduera diseinatu dira, ikasleek egingo dituztenak: • E-porfolioa prestatzea (ikusi Irakaskuntza Gida honetako 4.1 atala) • •

Zereginak egitea (ikusi Irakaskuntza Gida honetako 4.2 atala)

Foroetan parte-hartzea (ikusi Irakaskuntza Gida honetako 4.3 atala)

4.1 E-porfolioa

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


6/11

Ikasleen lehenengo zeregina izango da blog bat sortzea, ikastaro honetarako bereziki prestatuko dena. Bloga e-porfoliotzat har daiteke, eta hor ikasleek ikasi dutenen ebidentziak erregistratuko dituzte eta, hala, ikastaroaren memoria izango den dokumentua osatzen joango da eta, horrez gain, ikastaroko irakasleekiko eta gainerako ikasleekiko harremanak erraztuko dira. Bestalde, bloga ikasleak berak administratuko du eta ikastaroak baino denbora gehiago iraungo duen baliabidea izango da. 4.2 Zereginak eta entrega datak

Parte hartzaileen digital trebetasun mailak desberdinak izango direla begi bistakoa da. Hori horrela, ikasleek ezagutza informatiko eta web zerbitzuak erabiltzeko gaitasun minimoak izan ditzaten aurrez-aurreko saio bat antolatu da. Saio honetan bi ataza dituen zeregin bat burutu beharko da Zeregina 0A (norberaren bloga sortu eta blogan lehen sarrera idatzi) eta Zeregina 0B (foroetan parte hartu, ikastaroko bideoen ikustea eta gela birtualeko norberaren profila editatu). Zereginaren helburu nagusia da oinarrizko ezagutza hauen bermea lortzea. Bi atazen egitea derrigorrezkoa da ikastaroaren martxa ona ziurtatzeko. Halere, jarduera bikoitza horrek ez du punturik ematen kalifikaziorako. Bestalde, ikasleak bere kabuz egiteko gai ikusten bada, aurrezaurreko saioara bertaratzea ekidin dezake. Ondoko taulan, zereginen egutegi laburra biltzen da:

Irakas-denbora

Multzoak

0 astea

1. astea

Otsailak 12 17:00-20:00

1. multzoa

aurrez-aurreko 2. multzoa saioa 3. multzoa Orduak

3 ordu

2. astea

3. astea

Otsailaren 16tik

Otsailaren 23tik

Martxoaren 2tik

Martxoaren 9tik

Otsailaren 22ra

Martxoaren 1era

Martxoaren 8ra

Martxoaren 15ra

Zeregina 1

4. astea

Ikastaroaren itxiera

Zeregina 2 Zeregina 3 9 ordu

9 ordu

9 ordu

Orduak

4.3 Foroak Gai-multzo bakoitzak foro bat dauka (Multzoaren foroa) eta dagokion bideoari buruzko kontzeptuen inguruan eztabaidatzeko ez ezik galderak egiteko gunea da. Gainera, zeregin bakoitzak badauka ere foro bat esleiturik (Zereginaren foroa) eta bidalitako lanari buruzko galdera publikoak egiteko gunea da. Bestalde, “Berriak eta albisteak” izeneko foroan ikastaroaren azken berriak argitaratuko dira. 5 Ebaluazioa Zereginak ebaluatzeko elementuak eta ikastaroa gainditzeko bete beharreko baldintzak: • Ikastaroa aprobetxatu dela egiaztatzeko baldintza hauek bete beharko dira: Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


7/11

  • • • •

Aurrez-aurreko jarduera bikoitza ongi bukatu (Zeregina 0A eta

Zeregina 0B)

Puntuagarriak diren hiru zereginen (Zeregina 1, Zeregina 2 eta Zeregina 3) artean 45 puntu lortu

Zeregin puntuagarri bakoitzak 25 puntu balio ditu

Zeregin puntuagarri bat gainditzeko, 15 puntu (%60a) lortu behar dira Zeregin puntuagarri bat balekotzat emateko, 10 puntu (%40a) lortu behar dira.

Ikastaroa aprobetxatu dela egiaztatzeko hiru lanen artean 45 puntu lortu beharko dira, aintzat harturik 10 puntura heltzen ez diren kalifikazioak ez direla konputatuko. Hori dela eta, hona hemen zenbait adibide:   

15 + 15 + 15 = 45  GAI 25 + 25 + 7 = 50  GAI

22 + 22 + 7 = 44  EZ GAI

Hiru lan puntuagarriak ebaluatzeko, irizpide hauek izango dira kontuan: • • • • • • • •

Lanen edukiak zuzen egitea

Balorazioak, iritziak … behar bezala oinarritzea

Entregatzen diren lanak dokumentazio egokiarekin hornitzea Jarrera positiboa eta parte-hartzailea

Foroetan parte hartzea, batik bat lankidetza eta ikaskideei laguntzea Baliabideak erabiltzerakoan eta aplikatzerakoan berritzea

Orijinaltasuna: jardueretarako aukeratutako gaietan, aurkezpenetan, eginiko lanetan, ea Agindutako lanak entregatzeko epeak betetzea

3. METODOLOGIA AKTIBOA Ikastaro honek irakaskuntza zentroetan IKTen erabilpena lantzen du eta metodologia aktibo bat erabiltzea proposatzen da. Hori dela eta, gai-multzo bakoitzak zeregin bat esleitua dauka eta ikasleak garatu beharko du. Ondorengo atalak egin beharreko zereginetako bat azaltzen du adibide gisa.

4. ZEREGIN BATEN ADIBIDEA

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


8/11

Zeregina 2 Miquel Àngel Prats irakaslearen hitzaldiarekin erlazionaturik dago eta web zerbitzu bat erabiliz hitzaldiari dagokion kontzeptu-mapa edo mapa mentala egin behrako du ikasleak, jarraian zereginaren enuntziatua erakusten da: Zertarako

Askoren iritziz, ideiak eskema bidez adierazita errazago konprenitzen eta ulertzen dira elkarrekin zerikusia duten ideien arteko loturak. Estrategia horri ikaskuntza bisuala esaten zaio eta, izen horren azpian, aukera hauek daude, besteak beste: mapa kontzeptualak, denbora lerroak, fluxu diagramak, Venn-en diagramak eta kausa-efektu diagramak. Zer egin behar da

CmapsTool web zerbitzua erabili, hitzaldiaren mapa mental bat egiteko. Mapa kontzeptuala (mentala) tresna indartsua da, ezaupideak adierazteko balio duena. Mapa kontzeptuala irakasteko nahiz ikasteko tresnatzat har daiteke.

Lan bikoitza da: beharrezkoa izango da CmapsTool tresna erabiltzen ikastea (hemen tutorial soil bat eta hemen tutorial osatuago bat), eta baita mapa kontzeptual bat prestatzen ikastea ere (hemen aholku batzuk klasean erabiltzeko eta hemen oinarri teorikoago bat). Hona hemen Ainhoa de Diego Astigarragak proposatutako bideotutoriala:

Behin hitzaldiaren mapa kontzeptuala eginda, artikulu bat idatziko da blogean. Artikuluan, sortutako mapa kontzeptuala txertatuko da. Nola argitaratuko dut blogean CmapsTool bezalako mapa bat bere izaera eta ezaugarriak galdu gabe? Ez da zaila eta hemen azaltzen du Ezequiel Layana argentinarrak nahiko argi, bi urratsetan: 1. Nire kontzeptu-mapa IHMC zerbitzari batera eraman 2. IHMC zerbitzarian dagoen nire kontzeptu-maparen helbidea blogean argitaratu Zer entregatu behar da eta nola Jarduera honen emaitza blog-eko artikulua da. Entrega gauzatzeko blogeko artikuluaren helbidea entregatuko da. Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San SebastiĂĄn / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


9/11

Jarduera honi dagokion entrega egiteko botoia erabili. Botoia orri honen behealdean dago eta, botoia sakatuz gero, edizio-kaxa bat irekiko da. Kaxa horretan, esteka bat idatziko da, ondorengo irudian agertzen den moduan

Mapa kontzeptualak zertan diren Text2MindMap interneteko zerbitzu bat da, testu antolatu batetik irudi eskematiko batera pasatzea ahalbidetzen diguna. Abiapuntua testu bat da, kontzeptuen hierarkia desberdinei dagozkien koskak dituena, eta mapa kontzeptuala testuko hitzen ordenatik eta sartutako kosketatik ateratzen da. Hau da, testu bat idazten dugu aplikazioak berak eskaintzen digun kaxaren barruan. Gero, hitzen zerrenda mapa bat bihurtzen dugu, maneiatu dezakegun mapa bat, eta, jarraian, itxura txukunduko diogu, hala nola, estekaren kolorea edo tipografiaren tamaina, eta baita elementuek duten posizioa ere. Mapa guk nahi izan dugun bezala lortu dugunean, jpg irudi bat bezala gordeta geratuko da. Mapa mentalak sortzeko beste era bat da, erregistratu beharrik gabe eta doan. Hala, zirriborro bat egin dezakegu, tresna osoagoak eta sofistikatuagoak erabili aurretik

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastiรกn / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


10/11

5. TUTOREAK

Jesus Romo Uriarte Unibertsitatea: UPV/EHU Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza G.E.T. eposta: jesus.romo@ehu.es

Oskar Casquero Oyarzabal Unibertsitatea: UPV/EHU Ikastegia: Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.E eposta: oskar.casquero@ehu.es

Xabier Mujika Mujika

Jesus Romo. Industria Ingeniaritzako titulua 1986an lortu zuen eta Ingeniaritzako doktore titulua, berriz, 1996an. Bilboko Industria Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasle da. 2001etik 2013ra Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualeko zuzendaria izan da.

Oskar Casquero. Telekomunikazioetako Ingeniaritza titulua 2003an lortu zuen eta doktore titulua 2013an. Sistemen analista moduan aritu zen lanean Euskal Herriko Unibertsitateko Campus Birtualean eta, gaur egun, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea da. Bere ikerkuntza lana ikaskuntza ingurune pertsonalen (Personal Learning Environment edo PLE) inguruan egiten du.

Xabier Mujika.. Eskola maisua da, Magisteritza 1983an bukatu zuen EHU-n, ondoren Pedagogia ikasketak egin zituen EHUUPVn eta UNED-en. 1984az geroztik oinarrizko irakaskuntzan dihardu. 1999-2008ra ikastetxe bateko zuzendari lanean ere aritu zen. Egun, Berritzegune Nagusiko IKT programan dabil zerbitzu eginkizunetan.

eposta: maixu21@gmail.com

IĂąaki Murua Anzola

IĂąaki Murua. Zientzia Kimikoetan diplomatua eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, UNED-en, ikastegien antolaketa eta zuzendaritza espezialitatean, karrera amaierako sariarekin, 2001ean. Ikerketarako nahikotasuna-Ikasketa Aurreratuetako Diploma, UNED-eko Hezkuntza Fakultatean, 2007an. Pertsona helduen prestakuntzan aritu izan da beti, hainbat eremutan eta erantzukizun desberdinekin, bate zere euskalduntze munduan. Blog zalea, parte-hartzaile aktiboa eta ikerketak sarean eta sare bidez egiten dituena.

eposta: inakimurua@gmail.com

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San SebastiĂĄn / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


11/11

Victor Bermejo. Maisua izana da eta Irakaskuntza Zientzietan (Psikologia atalean) lizentziatua da. IKTaren esparruan lan egin du azken urteotan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatu dituen IKT Programen arduradun bezala ibilitakoa da. Victor Bermejo Gonzalez eposta: victorberm@gmail.com

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cverano@ehu.es / udaikastaroak@ehu.es ) Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastiรกn / Tel. (+34) 943.219.511 / 943.219.751; Fax. +34.943.219.598 http://www.ehu.es/cursosverano


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.