23 jone natura

Page 1

JONE VADILLO

23

2014KO MAIATZAREN 24a


Ekosistemak

3.Orria

Bizitzaren funtzioak

4.Orria

Bizidunen sailkapena

6.Orria

Zelulatik organismora

8.Orria

Espezie bereko bizidunen arteko harremanak

9.Orria

Espezie desberdinetako bizidunen arteko harremanak

10.Orria

Elika-katea

12.Orria

Elika-katearenmaila trofikoa

13.Orria

Zelulanitzak (Onddoak, Landareak eta Animaliak)

14.Orria

Landareen sailkapena

19.Orria

Lorerik gabeko landareak

20.Orria

Landare loredunak

21.Orria

2


Toki bakoitzeko inguruak eta han bizi diren bizidunek osatzen duten sistemari ekosistema deitzen diogu. Hiru ekosistema nagusi daude: Lurtarrak, urtarrak eta gizatiartua.

´

3


Izaki bizidunek honako hiru funtzio hauek betetzen dituzte: Elikadura-

edo

nutrizio-funtzioa:

Bizidun

guztiok

behar

ditugun

mantenugaiak lortzen ditugu funtzio honen bidez. Landareek, adibidez, inguruneko gai ez-organikoa kimikoki eraldatuz eta arnasketaren eta iraizketaren bidez lortzen dituzte mantenugaiak.Elikadura mota horri autotrofoa deritzo. Animaliek, berriz, beste bizidunak- landare zein animaliak- irentsi eta digeritzen dituzte. Elikadura mota horri heterotrofoa deritzo. Erlazio-funtzioa: Funtzio honen bidez gainerako bizi-funtzioak koordinatu eta

ingurunearekin

harremanetan

sartzen

da

organismoa:

beharrak

asetzeko, beste bizidunekin harremana izateko, bere burua babestekoeta ingurunean jazotzen diren aldaketei aurre egiteko.

Izurdeak taldeetan bizi dira eta, arriskuren bat dagoenean, kide txikiak elkartu egiten dira, eta kide helduek oztopo babesle bat osatzen dute haien inguruan.

4


Otso bakar batek ezin dio aurre egin karibu bati, baina taldean, otsoekinguratu eta aurre egingo diote. Ugalketa-funtzioa: Funtzio honen bidez, organismo biziak beren itxurako beste organismo batzuk sortzeko gai dira; horrela lortzen dute espezieek bizirik irautea. Dakizun bezala, bizidunek ugaltzeko hainbat modu dituzte: Hainbat bizidun zelulabakar erdibitze edo zatiketa bidez ugaltzen dira. Arrainak arrautzen bidez ugaltzen dira. Perretxikoak esporen bidez ugaltzen dira.

5


Bizidunak zelulabakarrak (Zelula bakarrez osatutakoak) edo zelulanitzak (hainbat zelulaz osatutakoak) izan daitezke. Zelulabakarrak: Paramezioa. Zelula bakarrez osatutako bizidunak berak bete behar ditu funtzio guztiak.

Zelulanitzak: jirafak

6


Zelulabakarrak

Moneroak Protoktistoak

Onddoak Zelulanitzak

Landareak Animaliak

7


Bizidun zelulanitzetan, zelula guztiak ez dira berdinak, eta, bete behar duten funtzioaren arabera, ehunetan elkartzen dira. Adibidez, zelula batzuek animaliaren babes-lana egiten dute; lan hori betetzeko, larruazala edo ehun epitelialaosatzen dute. Era berean, beste batzuek muskulu-ehuna osatzen dute, muskulu edo giharrak sortzeko; edo gantz-ehuna edo ehun

adiposoa osatzen dute, gantzak metatzeko; nerbio-ehuna, nerbioak eratzeko‌ Landareetan ere gauza bera gertatzen da.

Ehunak ere beren artean elkartzen dira, eta organoak

osatzen dituzte,

hauek ere elkartu egiten dira, eta aparatuak osatzen dituzte.Aparatu bateko organo guztiak elkarlanean aritzen dira bizitzarako nahitaezkoa den funtzioren bat betetzen.Azkenik,bizitzarako beharrezkoak diren funtzioak elkarlanean betetzeko gai diren elementu guztien multzoa dago :organismoa.

Muskulu

ehuna

Ehun epiteliala

Nerbio

ehuna


8

Hainbat bizidunek espezie bereko kideekin taldean bizitzeko joera dute, ugaldu eta biziraupena ziurtatzearren. Joera horri gregarismoderitzo. Sexu desberdinetako izakiek,

ugaltzeko eta kumeak hazi eta zaintzeko

elkartzen direnean, familiak sortzen dituzte. Espezie askotan, ar eta eme bikote batek umealdi bakar bat izaten du, eta hurrengo umealdietarako, bikotea aldatzen dute. Beste batzuetan, aldiz, ar bat eta eme bat bizitza osorako elkartzen dira;halaxe egiten dute kastoreek.

Elkarrekin bizi diren espezie bereko izaki bizidunen multzoari kolonia deritzo. Koralak edo itsas- belakiak, koloniatan bizi dira, eta itsas hondoari eta elkarri itsatsirik arrezifeak eratzen dituzteeuren eskeletoen bidez. Talde bateko indibiduoen edo kideen artean funtzio edo eginkizunak argi eta garbi banatuta daudenean, kide horiek sozietateak osatzen dituztela esaten da. Hala egiten dute erle, inurri eta termitek.

9


Espezie desberdinetako kideen arteko harremanak elkarren arteko lehian oinarrituak dira askotan, eta espezie horietako bat kaltetua ateratzen da. Lehoia, arranoa eta hontza

beste espezie batzuk janez elikatzen dira.

Parasitoak edo bizkarroiak beste espezie batzuen bizkar bizi dira. Bi harreman horietan harraparitzaneta parasitismoan, alegia, espezie batek bestea kaltetzen du.

Baina bi espezieren arteko harremanak ez dira beti bietako baten kalterako izaten. Adibidez erromeroa

izeneko arrain txiki bat marrazoari edo

antzeko beste animali bati itsasten zaio, bentosa bati esker, eta horiek utzitako hondakinezelikatzen da. Komentalismo izeneko harremana da hori.

10


Lankidetzan

oinarritutako

harremanak

ere

eratzen

dira

espezie

desberdinetako kideen artean. Mutualismoa, esaterako, partaideen onura dakarren inori kalterik sortzen ez dion harreman mota bat da. Horrelakoa da landare eta intsektu askoren harremana.Elkartutako bi espezien arteko harremana estua eta iraunkorra denean sinbosia sortzen da.Sinbosiaren adibide garbiak dira: alga eta onddo bat elkartzen dira eta landare bakar bat osatzen dute.

11


Ekosistema bateko bizidunen artean sortzen diren elikadura-harremanei

elika-katea deritzo. Elika-katea bizidunek elikatzeko duten moduaren arabera hainbat mailatan banatzen dira: maila trofikoetan (elikadura-mailetan). Elika katearen maila trofikoa.

12

Ekoizleak: Elika-katearen oinarrizko mailetan daude. Lurreko ur eta gatz mineralez eta eguzkiaren energiaz baliatzen dira bizitzeko. Elikadura


autotrofoa dute, beren kabuz sortzen dituzte mantenugaiak. Landareak eta belarrak dira maila honetakoak. Lehen mailako kontsumitzaileak (belarjaleak): Ekoizleez elikatzen dira (belarrez eta landareez) Bigarren mailako kontsumitzaileak (haragijaleak): Animalia belarjaleez elikatzen dira. Hirugarren mailako kontsumitzaileak (haragijaleak): Hauek ere haragijaleak dira baina bigarren mailako kontsumitzaileez elikatzen da. Deskonposatzaileak:

bizidunen

deskonposizioan

laguntzen

dute

eta

deskonposatutako materia horretaz elikatzen dira. Horri esker, bizidun horien hondakinetako elikagaiak berriro ere lurrera itzultzen dira, eta ekoizleek elikatzeko behar duten materia bihurtzen dira.

13


Perretxikoak, onddo pozoitsuak, lizuna, ugerrak‌ onddoak dira. Onddoek izaki bizidunen bost taldeetako bat osatzen dute.

Materia organikoen

deskonposatzaile nagusiak dira.

Ez dira landareak: Onddoek ezin dute fotosintesirik egin, eta, ondorioz, bizidun

batzuengandik

lortzen

dituzte

mantenugaiak.

Elikadura

heterotrofoa dute. Ugalketa:Onddoen

ugalketa

konplexua

da,

hain

heterogeneoa

den

organismo-talde honetan espero den bezala. Onddo gehienak modu sexualean zein asexualean ugal daitezke, ingurumen-baldintzen arabera. Baldintza hauek genetikoki finkatuta dauden garapen-programak abiarazten dituzte onddoetan, eta ugalketa sexualerako edo asexualerako espezifikoak diren egitura espezializatuak sortzea eragiten dute. Onurak eta kalteak: Gizakion ikuspuntutik, onddo batzuk oso kaltegarriak dira: laboreak, elikagaiak,etxebizitzak, arropak eta abar hondatzen dituzte, eta batzuek gizakiari ere kalte egiten diote.Aldiz, beste batzuek ezinbestekoak dira zenbait elikagai lortzeko. Hainbat antibiotiko eta sendagai sortzeko oinarri gisa ere onddoak erabiltzen dira. Onddoak nonahi: Onddoak mundu guztian zabalduta daude. 100.000 espezie inguru ezagutzen dira.

14

Fotosintesia gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez landareek, algek, eta zenbait bakteriok


eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia inorganikoa (CO2 eta ura)

bere

hazkuntzarako

behar

duten

materia

organikoa

(glukosa)

bihurtzeko. Prozesu hau burutzeko gai diren organismoei fotoautotrofo deitzen zaie.Fotosintesiak argi energia eta karbono dioxidoa erabiltzen ditu triosa fosfatoa (glizeraldeido 3-fosfatoa, G3F) sortzeko. Landareak elikagai moduan erabil dezake edo beste gaiekin elkartu azukre monosakaridoak sortzeko (adibidez, glukosa). Horrela, beste zeluletara garraia daiteke, edo polisakarido eran biltegiratu daiteke (adibidez, almidoi eran) Iraizketa:Fotosintesia eta arnasketan, kaltegarriak diren hainbat hondakin sortzen dira eta horiek kanporatu behar dira. Landareek ez dute iraitz aparaturik baina estomen bidez kanporatzen

dituzte behar ez dituzten

oxigenoa, ura eta karbono dioxidoa. Arnasketa:Landareek gainerako bizidunek bezala bizi ahal izateko arnasa hartu

behar

dute

(oxigenoa

hartu

eta

karbono

dioxidoa

bota)

etengabe.Hostoen behealdeko zulotxo batzuei esker (estomei esker) artzen dute arnasa. Substantziak

garraiatzea,

bai

mantenugai

ez

organikoak

(izerdi

landugabea) ,bai substantzia organiko landuak (izerdi landua): Zurtoinak lurrazaletik urrun edukitzen ditu landarearen atal nagusiak, lehorreko animaliek jan ez ditzaten eta baita hostoek eguzki argi gehiago har dezaten ere. Zurtoinak izerdi landugabea (ura eta gatz mineralak) hostoetara garraiatzen du, eta fotosintesia gertatu ondoren, izerdi landua landarearen zati guztietara garraiatzen du.

15 Xurgatzea:Sustraiak, ura, gatz mineralak eta beste substantzia batzuk xurgatzen ditu. Zuku horri izerdi landugabea deitzen diogu.


16


Animalien sailkapena

Ornodunak

Ornogabeak

Azal mota ilez

azal gorria lumez

ezkatez soldatu soldatuak gabe

Ugaz-

Hegaz- Arra-

Tunak

tiak

moluskuak

inak

Narraz-

Anfibi-

tiak

oak

maskorra dute ez dute hankarik

anelidoak hiru pare intsektuak

ez dute maskorrik lau pare

hanka kopurua bost pare

araknidoak

krustazeoak

17

hanka ugari Miriapodoak


18


Loredunak

((Fanerogamoak)

Ugalketa

hazien

bidez)

eta

loregabeak

((Kriptogamoak) Ugalketa esporen bidez). Loredunak: Bi mota daude, Angiospermoak (Obuluak obulutegian) eta Gimnospermoak (obuluak agerian). Angiospermoak: Belarrak, zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak. Gimnospermoak: Zuhaixkak eta zuhaitzak. Loregabeak: Bi mota daude, Hodirik gabeak eta hodidunak. Hodirik gabeak: Goroldioak eta hepatikoak. Hodidunak: Garoak eta ekisetoak.

19


Goroldioak eta hepatikoak briofito izenaz dira ezagunak. Goroldioak hosto berde txikiak ditu, baina ez zurtoinik ez sustrairik. Hostoen bidez surgatzen ditu ura eta elikagaiak, eta leku hezeetan, lur, harri, edo enbor gainean hazten da. Hepatikoak antzeko lekuetan bizi dira. Mendialdeko inguru hezeetan, erreka eta iturri inguruetan.

Iraitzeak edo garoek eta ekisetoak: Iraitzeak sustraiak ditu (horien bidez xurgatzen ditu ura eta mineralak), bai eta adar askotako frondeei (hostoei) eusten dien zurtoin bat ere: errizoma.Sustraiak, tutu formako hodi edo baso batzuk ditu, eta horiek garraiatzen dituzte ura eta beste substantzia batzuk sustraietatik fondeetara. Talde berean sailkatzen dira Ekisetoak,

haien

artean

ezagunenak azeri-buztanak

20


Landare loredunak dira planetan hedatuenak. Loreen bidez ugaltzen dira;loreek haziak sortzen dituzte, eta horiek, egoera egokietan, landare berri bilakatzen dira. Landare loredunak itxura askotakoak izan daitezke, baina lorearen arabera bi taldetan banatzen dira: gimnospermoak (obuluak agerian) eta angiospermoak (obuluak obulutegian)

Loredun angiospermoa: bitxilorea Loredun gimnospermoa: gingkoa

21


22

Informazioa: Txanela 5. Maila 6.liburua


Argazkiak: Internet



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.