Gogoeta on baten eredua

Page 1

Neska izan nahi duen mutila Identitate eta genero kontuak Kaixo forokideak, Leire naiz eta aurten 3, 4 eta 5 urteko haurrekin nabil lanean. Beraz, ez nago gela zehatz batean soilik. Gora eta behera ibiltzen naiz, batetik bestera. Hala ere, 3 urteko gelan pasatzen dut denborarik gehien. Abantaila txiki bat ere izan dut: urte hasieratik nago bertan. Beraz, poliki-poliki ikasleak ezagutzen joan naiz eta bakoitzaren gorabeherak ikusten. Ondoren kontatu nahi dizuedana aspaldi buruan bueltaka darabildan gaia da. Nik dakidala gure fakultatean landu ez duguna, momentuz. Akaso, ez da gai arrunta ere. Aitzitik, oso zehatza, zehatzegia, izan daiteke baina, tira, nik azaldu egingo dizuet eta zuek zuon iritzia bota. Genero identitatearekin eta errolekin du zerikusia. Koka gaitezen bada. Bost urteko gela, ohikoa den legez, txokoetan banatuta dago. Eskulanen txokoa; jolas sinbolikoaren txokoa; eraikuntza txokoa eta marrazketa txokoa daukate. Hilabeteak aurrera egin ahala konturatu naiz ikasle bakoitzak nahiago duela txoko bat bestea baino gehiago. Mutil gehienek eraikuntza jokora eta sukalde aldera jotzen dute. Neska gehienek printzesa edo ama izan nahi dute edo koloreetako lepokoak egin. Badakit, oso tipikoa dela esaten ari naizen hori, baina errolak horrela banatuta daude oraingoz, gehienetan. Bestalde, adin honetarako genero identitatea nahikoa finkatuta egoten da. Genitalen ezagutzaz gain helduekin dituzten lotura eta identifikazioek nahikoa garbi erakusten diete haurrei euren sexua eta generoa zein den. Informazio bila aritu naiz eta horrela jaso dut Felix Lopezen, Salamancako unibertsitateko doktorearen, artikulu batean: Orientaciones evolutibas. Sexualidad en la etapa infantil. (nere itzulpena da):“(…) epe honetan, akaso, bereganatzen duten prozesurik garrantzitsuenetakoa da identitate eta errol sexualarena (…) identitate sexuala neska edo mutilaren sailkapenean datza eta bigarrena emakume eta gizonari emandako errolean; edo jasotakoan (…). Beraz, baditugu bi kontzeptu ezberdin. Identitate sexuala eta errola. Nik nire kasua identitate sexualean mugatu nahi dut oraingoan. Neska edo mutila izatearen sailkapenean, alegia. Jarraitu dezagun kasu zehatza kokatzen orduan: Aipatutako errol eta identitateak argi ikus daitezke bost urteko gelan. Hala ere, gela honetan, bada Mikel izeneko mutiko bat. Sarritan neskaren generoarekin identifikatzen du bere burua eta hala aurkezten du gainera. Baina joan nadin pausoz pauso. “Txoko librea” egiten dugun bakoitzean (bakoitzak nahi duen txokoan jolasten du eguneroko ordenari jarraitu beharrean) Mikelek jolas sinbolikoen txokoa aukeratzen du. Soineko, takoi eta poltsekin jolasten du; haurdun gelditzen da eta umea du; umea paseatzen du eta jaten ematen dio. Aspertzen denean edo bere ingurukoak


(neskak gehienetan) aspertzen direnean lepokoak egiten dituzte, jantzi eta jolastu. Errol kontuetaz ari gara hemen eta ez du garrantzia gehiagorik, printzipioz. Dena dela, honek ez ninduen harritu hasiera batean. Izan ere, gaur egun errolen aldaketa edo malgutasun hori ere nabaria da. Etxean ere, batzuetan behinik behin, aldatu direlako genero errolak. Noiz harritu ninduen egoerak orduan? Mikelen eta beste neskato baten arteko eztabaida entzun ondoren. Honela izan zen gutxi gorabehera: -Zu Mikel ez zara neska! –esaten zion Aidak. -Ni neska naiz!- Mikelek. -Ezetz ba!-Aidak harrituta-edo- Zu mutila zara! -Ni nahi dudana izango naiz- Mikelek haserre. -Andereño- Aidak- Mikel mutila da, ezta? Ez nuen jakin egoki erantzuten edo erreakzionatzen. Orduan hasi nintzen Mikelen hitzei erreparatzen. Askotan “nosotras” erabiltzen du “nosotros” beharrean. Beraien ‘neskak hemendik eta mutilak handik’ jolasetan, askotan, nesken aldera jotzen du Mikelek. Dena dela, kontu handiz egiten duela iruditzen zait; genero identitate “estandarra”-ren aurka egiten duela konturatzen dela pentsatzen dut batzuetan. Baina nire susmo hutsa da hori. Beraien tutoreari komentatu izan diot nire errezeloa baina berak ez dio inongo garrantzirik eman. Eta, egia esan, muturra sartu behar ez nuen lekuan sartzen ari nintzela iruditu zitzaidan. Beraz, erretiratu egin nintzen elkarrizketatik. Eta Mikelek neskatzat badu bere burua, zer?, esango didazue. Egia da, zer? Helduen munduan normalizatze bidean dagoen kontua dela ere esan daiteke. Baina, Mikel prestatuta egon daitekeen arren, nire kezka beste batzuk dira: • Halako egoera baten aurrean ingurukoak edo kanpo faktorea garenak prestatuta gaude? Alegia, helduak esan nahi dut. • Ikasleak krudelak izaten dakite (ez, kasu honetan haur hezkuntzan) baina 3. maila batean, esaterako? Edo 6. maila batean? • Eta gurasoak prestatu daude? Baina batik bat: eskola eta irakasleak prestatuta gaude? • Proiekturik egon beharko luke epe ertainera? • Nola jakin zuzen gabiltzala? Edo errolei lotuta dagoela Mikelen jarrera genero identitateari baino gehiago? Gaia zaila da. Informazio gutxi dago horren inguruan. Eta askotan ez dakit ikusten dudana eta errealitatea parekoak diren. Akaso, arazoak ikusten ditut ez dauden lekuan. Akaso, Mikelek genero identitatea ongi definitua izango du, mutil gisa. Baina bere zaletasunak errol estandarrak apurtuko dituzte. Bestalde, bere garrantzia baduela konturatzen naiz eta aipatu artikuluan ere horrela esaten du: “Bost eta sei urteez geroztik identitatearen mugiezintasunaz ohartzen


dira; alegia, genero identitatea aldatu ezin den gauza bat dela (printzipioz). Zortzi urterekin oso kontziente dira horretaz�. Beno, hori nire gogoeta eta horiek nire kezkak. Egia esan eta barrenak hutsituz, ez dakit oso zuzen nabilen gai honekin. Akaso, bizkorregi ari naizela halako kontu batean sartzen iruditzen zait. Izan ere, genero identitatearen garapena puri-purian bizi dute orain ume hauek. Zuen iritzia gustura jasoko nuke. Ur sakonegitan ari naiz sartzen inongo arrazoirik gabe? Mamuak ikusten ditut ez dauden lekuan? Edo ez? Beno, foroari hasiera emateko gaia dugu hau. Ea zer diostazuen. Animu! Hemen egongo naiz zuen erantzunei erantzuteko zain. Eskerrik asko!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.