FERNANDO HERNANDEZEKIN HITZEGITEN Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea. INDAGAT-eko TALDEKIDEA
http://xiram.doe.d5.ub.es/indagat/
Eskola, teknologia eta berrikuntza. Ze arazo daude eta ze ordenatan? Ze aldaketa ekar edo sor dezake teknologia txertatzeak? Uste dut galdetzen didazula zerk bihurtzen duen benetan berritzaile teknologiarekin ikasteko esperientzia. Gizaki gehienoi gertaera konplexuen irudi azalekoenak geratzen zaizkigu. Hala, konputagailua eta hari lotutako teknologiak, Internet batik bat, ukitzen dutena aldatzen duten eta sortu dituenarentzat ere zaila dena egin dezaketen “mekanismo miragarri” bezala konfiguratu dira. Esate baterako, irakaskuntza hobetzea, ikasleak motibatzea, edo lankidetza sareak sortzea. Hortik dator teknologia horiek hezitzaile askori sortutako lilura, uste izan dutelako horietan dagoela egungo eskola aldatuko duen filosofoen harria. Baina, badirudi informazio eta komunikazio teknologiak txertatuz irakaskuntza testuinguruak eraldatzeko zailtasun nagusia dela egungo eskolako irakaskuntza nagusiki “irakaslean oinarritua” egotea. Egoera
horrek
eskola
eskaera
desberdinei,
eta
batzutan
kontraesankorrei, erantzun behar izatera darama. Batetik, nazioarteko erakunde zenbaitek (UNESCO, OCDE; Europako Batzordea…) ohartarazi dute garrantzitsua dela ikaslea Ezagutzaren Gizarterako heztea. Ikasleek modu kritikoan eta autonomoan pentsa dezaten, arazoei aurre egiten jakin dezaten, erraz komunikatzen, elkar onartzen eta errespetatzen, elkarrekin lan egiten eta IKTak intentsiboko eta estentsiboki erabiltzen ikas dezaten. Mota horretako jendea prestatzera bideratutako heziketa, autonomia eta irizpide profesional handiarekin. Baina baita ekipamendu onekiko eskolak ere; eguneratutako curriculumak, malguak eta ikasleen beharretara egokitzeko modukoak. Eta baita ikasleak benetan ikasi duenaren berri eman dezaketen ebaluazio sistemak ere.
Hala ere, lorpen mailan eta
estandarretan oinarritutako hezkuntza politika garatzen ari da, irakaskuntza gaietan
legeak
zorrozten
ari
dira,
horrek
dakarren
irakasleen
desprofesionalizatzearekin eta alineazioarekin. Oraindik ere ebaluazioaren gunerik garrantzitsuena ikasleak froga estandarizatuetan lortutako lorpenek eta irakaskuntza testuinguruetatik urrunduek osatzen dute. Azken batean, Hargreavesek (2003) argudiatu bezala, ez da uzten eskolek ikasleak Ezagutzaren Gizarterako hezten. Paradoxaz, gizarte esparru guztietan sormena eta asmatzeko gaitasuna baloratzen diren garaian, eskolan homogenotasuna sustatzen da. Sormena azaleratzeko deserregularizazioa defendatzen denean, eskola gero eta erregulatuagoa dago, eta bere bilakaera jorratzeko gero eta leku gutxiagorekin. IKTekin heziketa berritzeko eta hobetzeko gogoa duten hezitzaileek administrazio eta antolamendu egituren preso sentitzen dira. Hezkuntza komunitateek IKTetara sartzeak dakarren aldaketarako prestatuagoak dirudite, indarrean dagoen araudiak eta aurrekontuko zuzkidurak uzten diena baino. Hori horrela, beharrezkoa da ekimenak behetik gora sustatzea edo onartzea, horien alde eta ez kontra egiten duten egituren bidez. Eta testuinguru hori bideratzen da heziketa informaletik, Zarauzko Arte eta Historia Museokoa bezalako ekimenekin. Ez daukate heziketa zentroek daukaten presiorik eta zailtasunik, maniobrarako tarte handiagoa daukate eta eskaintzen dutenaren kalitatea hobetzeko ardura banatua, jakitun direlarik teknologia txertatzeak ikasketa prozesuak erakargarriago egiten dituela eta, gainera, prozesu horien emaitzak indartzen dituela, sormen eta lankidetzako alderdi berriak irekiz. IKTek ba al dute izaera bereziki transformatzailerik? Informazio
eta
komunikazio
teknologia
berriek
izaera
transformatzailea dute eta hiru efektu mota sortzen ditu. Lehenik eta behin, interesen egiturak aldatzen dituzte (pentsatzen duguna).
Ondorio
garrantzitsuak
ditu
horrek
lehentasunezkoa,
garrantzitsua, oinarrizkoa edo alperrekoa zer den erabakitzerakoan eta botere harremanak konfiguratzeko garaian. Bigarren, sinboloen izaera aldatzen dute (zerekin pentsatzen dugun). Lehen gizakia konparazioz eragiketa sinpleak egiten hasi zenean, korapiloa egiten edo zerbait gogoratzeko egurrean arrastoak egiten esate baterako, memoria prozesuaren egitura psikologikoa aldatzen hasi zen, gizakiaren nerbio-sistemako dimentsio biologikoetatik harago hedatuz. Prozesu horrek idazketa eta zenbaki sistemak eta abar garatuz jarraitu zuen eta zeinu deitzen diegun estimulu artifizialak edo norberak sortuak txertatzea ekarri zuen (Vigostky, 1979). Informazio teknologia berriek zeinuen errepertorio hori nabarmen hazteaz gain, horiek biltzeko, kudeatzeko, eta horien informazioa jasotzeko sistemak ere ugaldu egin dituzte. Hirugarren, komunitatearen izaera aldatzen dute (pentsamendua garatzen den esparrua). Une honetan, jende askorentzat esparru hori ziberespazioa izan daiteke, mundu ezagunaren eta birtualaren osotasuna, nahiz eta etxetik ez atera eta fisikoki inorekin ez erlazionatu. Teknologiaren potentziala ikusita, ze arazo planteatzen du IKTak hezkuntzan? Pedagogiaren hobekuntza edo berrikuntzaren eta IKTen arteko harremana aztertzen ditugunean arazoa bat dugu. Irakasleek eta hezkuntzako adituek IKTak ikasketari buruzko beraien sineskerietara egokitu ohi dituzte. Askoz ere gutxiagotan gertatzen da hezkuntzako profesionalek bat-batean irakaskuntza ulertzeko eta praktikan jartzeko
modua aldatzea, tresna berri bat topatu dutela eta. Hezkuntzaren historiak erakusten duen bezala, Administrazioak eta irakasleek nahiago izaten dute bitartekoak eta teknikak beraien hezkuntza ulertzeko modura egokitzea eta beste irakaskuntza moduak praktikan jartzea beraien usteak zalantzan jartzea baino. Uste horiek askotan, inplizituak eta gogoeta gutxikoak izaten dira. Horiexek dira oztoporik nagusienak eskolak eta irakasleek IKTei hezkuntza etekina ateratzeko, McClintock-ek (2000) argudiatu bezala. Teknologia multzo horren potentziala arakatzeko onartu eta jarraitu behar dira XX. mendearen hasieratik honako heziketaren ikuspegiak. Eskola Berriaren mugimenduak argi utzi du ikasleen papera, ezagutza, ebaluazioa eta hezkuntza komunitatea birpentsatzea garrantzitsua dela. Gero eta argiago dagoela dirudi egungo eskolaren egitura pedagogikoa eta antolatzailea ez dela IKTak txertatzeko egokiena. Batik bat, horien transformazio positiborako izatea nahi bada, produkzio, ekonomia eta kultur munduan gertatu den bezala. Ze potentziala
baldintza baliatzeko
bermatu eta
beharko
ikasketa
lirateke
prozesuentzat
teknologiaren agindutako
hobekuntza eta erreala lortzeko? McLintockek, urte luzeetan aztertzen eta ikertzen aritu ondoren, IKTak hezkuntzan erabiltzeko eta txertatzeko zazpi axioma proposatu zituen. McLintonek, funtsean, aldaketa bat proposatu zuen: irakaskuntza oinarritzea ikaslean, ezagutzan, ebaluazioan eta komunitatean; eta ez orain arte egin den bezala irakaslean. Ondorengo axioma hauetatik, itxuraz lehena bakarrik betetzen da, merezi du aztertu ondoren gure ondorioak ateratzea: 1. Funtsezkoa da gela guztiek abiadura handiko konexioa izatea
sare lokaletik (LAN) banda zabaleko sarera (WAN) 2. Eskolek bitarteko berriak txertatu behar dituzte ikasle guztientzat curriculumari dagokion guztian. 3. Eskolan bitarteko berriak erabiltzea kudeaketaren ikuspegi eraikitzailearen arabera irakasleen ekimenei erantzuten dien laguntza sistema baten ondorio izan behar du, eta ez administrazioak emandako agindu baten ondorio. 4. Zentroek baliabide teknologikoen erabilera diseinatu behar dute ikasleak bere heziketa propioa jasotzeko ahalmenean inbertsio bat izango balitz bezala. 5. Ikasle on batek heziketa esperientzia baten emaitza bezala ikasi izango duena aurreikusi dezaketen premisa alde batera utzi behar dute hezitzaileek. 6. Klaseak ikasleak eta irakasleak beraien artean, adituekin eta lagunekin, kulturarekin eta munduarekin interaktiboki komunikatzeko leku bihurtu behar dira. 7. Nahitaezkoa da sakon aztertzea eta zalantzan jartzea ikasteko “adin egokia” zein den eta zein ez, nork egin ditzakeen aukera pedagogiko egokiak eta nola funtzionatu behar duen heziketa prozesuaren kontrolak kontuei buruzko uste pedagogikoak. Nolakoak izan behar dute ikasketa testuinguru berri horiek? Ikasketari buruzko teoriek ez dute ematen errezeta bakar eta sinple bat maila kognitibo eta emozional handiko ikasketa prozesuak errazteko IKTak txertatzen dituzten ikasketa inguruneak diseinatzeko. Hala ere, ekarpen nagusienetako bat da ikasketa helburu mota desberdinek ikasketarako hurbiltze desberdinak behar dituztela. Eta konstatazio horrek zera planteatzera garamatza: irakaslearengan oinarritutako ikasketa ingurune tradizionalak ez direla ondo ezkontzen konputagailu bezalako
erreminta
batekin,
informazioaren
tratamenduarekin
zerikusia duten lan mota desberdinak egiteko pentsatutako erreminta batekin. Hala, IKTak txertatu nahi dituen ikasketa zentro batek aldatu beharko du irakasleengan oinarritutako klaseen aintzinako irudia, irakaskuntza ingurune dibertsifikatuak praktikan jartzeko, non ikasleak,
ezagutzak,
ebaluazioak
eta
komunitateak
paper
nabarmenagoa duten. Gure geletan irakaslea erosoago sentitu ohi da denbora, espazioa, edukia eta ebaluazioa menperatzen dituela uste duelako. Ez dirudi horrek testuingururik egokiena teknologia baten erabileran pentsatzeko zeinak, teorian, informazio bolumen handi baterako sarbidea eta kopia, errepikapena eta problemak ebazteko formulak aplikatzetik harago doazen ikasketa ekintzak egiteko bidea ematen dituen. Horregatik eman behar zaio protagonismo handiagoa ikasleari, ezagutzari, ebaluazioari eta komunitateari IKTak osatzen dituzten irakaskuntza eta ikasketa egoerak diseinatzerakoan eta praktikan jartzerakoan. Ikasketak
ikasleetan
oinarritzerakoan
ezagutzari,
gaitasunei,
jarrerei, ikasleak eskolara eramaten dituen sineskeriei arreta berezia jartzen dieten inguruneei buruz ari gara. Ikasketa ikasi beharreko materien eta ikasleen arteko zubia eraikitzea bezala ulertzen bada, ikaslearengan oinarritzen diren irakasleek ez dituzte begien bistatik galtzen zubiaren bi aldeak. Irakasleak ikasleak dakiena ulertzen saiatzen dira eta kontuan izan ditzake ikaslearen interesak eta pasioak. Ezagutzan oinarritutako irakaskuntza esaterakoan esan nahi dugu, alde batetik ikasleen aldez aurretiko ezagutzak kontuan izatea, eta bestetik ikasteko modua. Irakaskuntzaren ikuspegi horrek arreta jartzen die ikasi beharreko gaien ulermenaz ikasleek garatu beharreko
Gainera azpimarratzen du egiten denari zentzua ematea, ikasleei beren ikasketari buruzko gogoeta prozesuak garatzen laguntzea, informazio berriak haientzat zentzua izateko modua eginez eta hala ez badu argibideak eskatzera bultzatuz. Irakasleen artean oraindik indarrean dauden ideiak, haur eta gazteen arrazonamendu konplexuak egiteko zailtasunari buruzko ideiak, alde batera utzi ditu ebidentziak; izan ere, txikienak ere gai baitira pentsamendu konplexuak garatzeko, zeregin horretarako ingurune egokia baldin badute. IKTak modu efektiboan txertatzeko pentsatutako irakaskuntza inguruneak, ikaslean eta ezagutzan oinarritzeaz gain, ebaluazioan oinarrituak egon beharko dute. Ebaluazioaren gako nagusiak dira berrelikatzeko
eta
ikuskatzeko
eta
ebaluatzen
dena
erabilitako
hezkuntzaren, helburuekin, prozesuekin koherentea izateko. Alde horretatik berrelikatzea baliagarriagoa da ikasleek unitate didaktiko edo lan proiektu batean lan egiten duten bitartean beren pentsamendua errebisatzeko erabiltzeko aukera dutenean. Ebaluaziorako praktika dibertsifikatuak martxan jartzeko erronkak ikasketa efektiboaren irakasle, sendi, ikasle eta Administrazioko langile askok ikasketa efektiboaren gaineko ereduak aldatu behar izatea dakar. Ebaluazio sistemarik gehienek bereziki azpimarratzen dute prozeduren eta ekintzen memorizazioa. Hala ere, behar bezala diseinatutako ebaluazioek irakasleei lagun diezaiekete irakasteko praktikak aldatu beharrean daudela pentsa arazten. Baina, gauza guztien gainetik, ebaluazio sistemak hezkuntzaren helburuekin koherentea izan behar du, ikasketa eta irakaskuntza prozesu osoan agertu behar da eta baliabide dibertsifikatuak erabili behar ditu, ikasleak benetan erakutsi ahal izan dezan benetan dakiena, beretzat modurik egokienean, bere ikasteko modu pertsonalaren arabera. Alde horretatik, IKTa balio handiko erreminta da ebaluaziorako bere prozesuak eta emaitzak errepresentatzeko eta komunikatzeko bertsatilitatearekin.
Nahiz eta ia ezinezkoa dirudien ebaluazioaren dimentsio “zigortzaile” eta kreditatzailetik aldentzeak, irakasleek eta ikasleek prozesu horretan aurkitu dezakete batzuk eta besteen aurrerapenak kalibratzeko elkarrizketa marko bat. Azkenik, ikasketaren teoria garaikideek iradokitzen dutela irakaskuntza inguruak komunitatean oinarrituak dauden heinean, ikasle gehienentzat ikasketa baldintzak errazten direla. Hori dela eta da bereziki garrantzitsua batzuk besteengandik ikasteko egoerak sortzea, hartara irakaskuntza eten gabe hobetuz. Badirudi ikastetxe bateko komunitate zentzua ikastetxean lan egiten duten helduen eraginpean dagoela nagusiki. Ikastetxe bateko helduen arteko harremanek beste edozein faktorek baino zerikusi handiagoa dute ikastetxeko izaeran eta kalitatean. Komunitatearen ikuspegitik irakaskuntza inguruak aztertuta ere kezka sortzen dute eskolaren testuinguruaren eta komunitatearen arteko loturek, kontuan hartuta familiak, ikastetxe komunitarioak, eskolaz kanpoko ekintzak eta enpresak. Ikasle eta ikasleentzat motibagarria izan daiteke lana besteekin banatzeko aukera izatea. IKTen indartzeak itxaropen handia sortu du Internet bezalako erremintek “azkenik” eskola eta mundua lotzeko izan dezaketen ahalmen dela eta. Eta horrek guztiak zer ikusteko du curriculum, eskola, ikasle eta irakasleen benetako aldaketekin? IKTak erabiltzeko proposamenak ez dira hutsean gertatzen. Irakaskuntzan horiek erabiltzera bideratutako gobernu programak edo irakasleek beraiek sustatutako ekimenak eta proiektuak egiten diren eskoletan sustrai sakonak dituzte antolamendu sistemek eta irakaskuntza eta ikasketa ulertzeko moduak. Askotan, gelak hustu behar dira edo lekuak egin konputagailuak sartzeko, obra txikiak egin behar dira sarera konektatu
ahal izateko. Baina, askoz gehiagorik aldatu beharrik ez da izaten zentroen espazio denbora egituran eta ikasketa-edukien planifikazioa ere ez. Aldatzen ez den beste elementu bat da curriculumaren izaera eta praktika. Ikastetxeek ez dute autonomiarik zer irakatsi erabakitzeko. Hezkuntza sistemaren, eskola ziklo bakoitzaren, ikasturte bakoitzaren eta gai bakoitzaren xedeak Hezkuntza Sailak finkatzen ditu. Nola irakatsi behar den erabakitzeko eragin handia du curriculumeko edukien aukeraketa eta artikulazioa egindako moduak. Ikus dezagun adibide bat. Curriculuma egin dutenek irakasgai multzo bat bezala egin badute (Gaztelania, Matematika, Natur Zientziak, Geografia eta Historia, Gorputz Heziketa, Hezkuntza Plastikoa eta Ikusmenezkoa, Gaztelania eta Literatura, ...) eta eskola urteetako urte bakoitzean ikasi beharreko gai kopuru jakin bat finkatu badute, irakasleek beren ikasturteari dagozkion gai guztiak “irakatsi” edo “bete” “beharko” dituzte, ikasleak “hutsunerik” izan ez dezan. Gainera, Ministeritzak kanpo ebaluazioko sistemaren bat aplikatzen badu eta galderak bideratzen baditu ikasleak oinarrizko galderak gogoratzen dituen eta formula egokiak aplikatzen dituen jakiteko, irakasleek ez dute aukera handirik izango irakasteari buruzko erabaki pedagogikoak hartzeko. Zergatik? Curriculuma egiteko modu hori irakaskuntzan oinarritua delako eta ez ikasketan. “Burua betetzeaz” arduratzen da eta ez “burua antolatzeaz”. Hori dela eta, irakaslearen zeregin nagusia “informazioa transmititzea” da, ez ikasleen artean ikasteko gogoa txertatzea, eta ezta arazoak planteatzeko eta konpontzeko informazioa interpretatzeko eta hari zentzua emateko ahalmena sustatzea ere. Eskolak ez du autonomiarik behar dituen baliabide materialak eta behar dituen bitartekoak erabakitzeko ere. Testu liburuen edukiak Ministeritzak edo editorialek erabakitzen dituzte. Ikus-entzunezko programen eta programa informatikoen edukiak, berriz, enpresek. Azkenik, Administrazioaren esku
egoten da eskolak jasoko duen baliabideen mota, kopurua eta kalitatea; izan ere, haien menpe baitaude aurrekontuak. Egungo eskolaren erronkarik nagusienetako bat da erabakitzea derrigorrezko eskolaldian herritarrak ze oinarrizko ikasketa egin behar dituen; hau da, gain-informazioaren garaian curriculumaren hautaketa eta sekuentzia egitea. Hain zuzen, horixe izan da beti derrigorrezko eskolaldiaren gakoa. Derrigorrezko eskolaldiak bermatu behar du gero eta ikasle talde zabalago eta anitzago batek oinarrizko ikasketa batzuk jasotzea eta garatzea, ondoren goi mailako ikasketak egiten jarraitzeko, lan egiteko, hiritar arduradun izateko eta gutxieneko gizarte armoniazko mundua egiten laguntzeko. Ze muga ditu diziplinazko curriculumak? Arazo horri erantzuteko diziplina akademikoetan oinarritutako curriculuma proposatzea izan da, derrigorrezko eskola orokortu zenetik. Aukera horren alde egin zuten hezkuntza sistemarik gehienek, nahiz eta arazo asko zekartzan. Diziplinazko planteamenduek garrantzia handiegia ematen diote jakintza purista eta abstraktuari, eta horrek aplikazioak gizarte arazoak alde batera uztea dakar. Orokorrean, diziplinazko curriculumak: • Botere zentro batetik irakaskuntza kontrolatzea errazten du; hala nola, Administraziotik, zuzendaritzatik, e.a. Horrek gizarte eta kultur errealitate desberdinak kontuan hartzea zailtzen du. • Irakasleen lanean eta paperean oinarritzen da ia guztiz. • Akademikoki ondo egokitutako jendearengan pentsatzen du eta beste gaitasun mota bateko ikasleen errekonozimendua eta balorazioa zailtzen ditu. • Ez ditu kontuan hartzen ikasleen izaera eta haien interesak. •
Balorazio orokor baten menpeko diziplinazko aukera eta
metodologietan zatitutako errealitatearen errepresentazioa aurkezten du.
• Gerturatze pedagogiko instruktiboegia eta erreproduzitzaileegia erabiltzen du, aldez aurretik testu liburuek eta irakasleek liseritutako informaziotik abiatuta. . “Natural”tzat hartzen den curriculumaren kontzepzio errotu horrek galarazten ditu paradigma pedagogiko berriak eta IKTak planifikazioan erabiltzea eta praktikan jartzea. Curriculum integratuan oinarritutako irakaskuntzak hobetu al dezake IKTen txertatze prozesua? Eta hala uste dut, diziplinazko curriculumaren ikuspegi horren aurrean, curriculum integratuaren beharra sortzen da. Ze aukera eta arrisku dakartza curriculum integratuaren ikuspegiak? Diziplinazko curriculumaren kontzepzioa gainditzeak ordena psikologiko baten existentzia zalantzan jarriko luke (irakasten dena ikasleen garapen mailara egokitu behar da) eta baita sekuentziatu beharreko materia eta edukien aukeraketari lotutako diziplinazko ordena ere (teknologia ordenaren erreminiszentzia), eskolako, zikloko, gelako proiektu curricular ordenatu eta egonkorrean. . Esan nahiko luke onartzea orden ahori ez dela “naturala”, zenbait espezialistak dion bezala eta irakasle askok berretsi duen moduan eta ekarriko luke ikuspegi berri bat bilatu beharra, eskolan ulertzeko eta jokatzeko ikuspegi berri bat. Baztertzailea ez den ikuspegia, eskolako jakintza ordenatzeko modu bakar batek markatutakoa ez den ikuspegia. Erronka horri modu desberdinetara ekin dakioke. Horietako bat da integratutako curriculum baten bidez, baina ez hori azken helburutzat hartuta, baizik eta kontuan hartutan ola kuestionatzen eta aztertzen duen eskolako jakintza, norbanakoa eta norbanakoak gizarte errealitate desberdinekin dituen harremanak. Curriculum integratuaren ikuspegia sortu da aldaketa prozesuan den munduko norbanakoentzat
hezkuntzaren erronka berriei aurre egiteko bide bezala. Curriculum integratua txertatu nahi duten eskolek artxipielago izateari utzi nahi diote, diziplinek, sailen antolamenduek, eskola ordutegiek sortutako zatitutako uharte izateak markatutako artxipielago izateari utzi bilatzeko zubiak eta tunelak proiektu curricular alternatiboetara joateko, isolamendu hori gaindituta ikasleen alde jartzeko eta ez haien kontra. Diziplinazko edukiak oinarri ez baino beraiekin eta beraien artean erlazionatzeko moduak oinarri dituen proiektuak bilatzeko. Curriculum integratua “formato” bezala aurkeztu da eta formato horretatik ikasleei bizitza errealeko egoerekin zerikusia duten arazoetatik abiatuta ikertzen erakutsi nahi zaie. “Bizitza erreala” esaten diot ez gertukoari bakarrik, baizik eta baita egun jakintzek (diziplinazkoak edo ez) beren esparruetan ikerketa planteatzeko duten moduari ere. Hori guztia, egun jakintza antolatuek (zientifikotzat hartuek zein hala hartu gabeek)eta gizarte eta kultur errealitate desberdinek eskaintzen dituzten balizko aztergaien aniztasunarena aurrean eduki, jakin batzuk aukeratzeko dilemari aurre egiteko modu bezala. Alde horretatik, integratutako curriculumaren bidez ikasleak prozedurak ikasten ditu egiteko eta pentsatzeko modu bezala, azken helburu beti horiek izan gabe, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzen lagun diezaioten.
Testuinguru horretan
ikasleek hobeto ikusi eta frogatu dezakete informazioa tratatzeko erreminta indartsu moduan IKTen balore hezitzaile eta prestatzailea. Baina, batik bat, eskolako jakintza eguneratu izan dadin eta hobeto erantzun diezaion ikasleen (singularra eta orokorra eztabaidatzen duen multzo baten partaide bezala) errealitatearen eta esperientziaren esparru desberdinak arakatzeko oinarrizko “aldamio” beharrari. Ikuspegi horren aldeko ordena psikopedagogikoko arrazoiak honako hauek dira: - Ikasleak ez du espezializazio terminoetan pentsatzen. Eskolatzeak
berak osatzen du informazioa artikulatzeko modu bat diziplinazko ezagutzetan. Errealitatearen alderdiko galdera ulergarriei erantzuten dieten diziplina arteko gaiak gertuago daude pentsatzeko modutik, diziplinen bilaketa norabide bakarrekoak baino. - Proiektutako lanak ematen du testuingurua, diziplinak eta haien antolamendu ulermena abiatzeko balioko duen testuingurua. - Proiektuek eta gai didaktikoek problemak delineatzen dituzte. Problema horiek, diziplina partikularretan kokatuak ez baino materia desberdinetako edo diziplina baten esparruko “ikuspegi” desberdinetatik aztertu beharrekoak dira. - Proiektuek tarte zabalagoa uzten diote ikasleek ekindako ikasketari. Ikasleak hobeto jarraitu dezake bere erritmoa, diziplina partikular baten egituraren presiopean sentitu gabe, jakin behar denaren aldez aurreko sekuentziazko antolamendua edo erlaziozko baten erabakien menpe egon gabe. - Hala tratatutako proiektu edo gai bati esker, antolamendu estrategia eta ikasketa marko desberdinak garatu daitezke, diziplinazko planteamenduetako
edo
eskolako
jakintzak
antolatzeko
irakasleek
erabiltzen dituzten moduetako erredundantzia ekidinez. Curriculumarekiko
ikuspegi
hori
izateak
irakaskuntza
ulertzeko eta antolatzeko moduarengan ondorio garrantzitsuak al ditu? Hala da, eta hara nola laburtu daitezkeen: •
Diziplina anitzen ikuspegiak egin beharrak elkarrekin
harremanetan lan egiteko prest dagoen irakasle talde baten beharra dakar. Gainera, ez da egoten aldez aurretik egindako lanik eta horrek irakasleentzat lan gehiago sortzen du. •
Irakaslearen papera ikasleen laguntzaile izatea da eta saiatu
beharko du neutrala izaten, ikasleak bere ikuspuntuak ezarri ahal izateko, bereziki gai gorabeheratsuetan eta erantzun jakinik ez dutenetan. • Espazioak eta denborak dimentsio berria hartzen dute. Ikastetxe barruaren eta kanpoaren arteko barrera fisikoak pitzatzen has daitezke ikasketa
inguru
dibertsifikatuak
diseinatzen
hasteko
gai
bagara.
Ikastetxeetako ordutegiak ez du zertan 35, 40, 50 edo hirurogei minutuko klaseetan zatitua egonik, baizik eta ikasleek eta irakasleek behar beste denbora eskainiko diete proposatutako lanei. Gelak ikasketa gune izateari utziko dio eta talde desberdinek lekurik egokienean egingo dute lana: liburutegia, laborategia, informatika gela, e.a. Ikastetxeko espazioaren eta denboraren barru eta kanpoaren arteko horma erori egingo da ikasleak etxean jarraitu dezakeelako ikerketa lana egiten eta duen informazioa itsasten. Alde horretan daukate IKTek hezkuntzari eskaintzekorik gehiena. Curriculum integratuak zalantzarik gabeko abantaila pedagogikoak izan arren, Administrazioak, irakasleek eta familiek errezeloz begiratzen diote oraindik ere, eta uste dute gainditu ezinezko zailtasunak dituela. Alde batetik, arrazoia dute, ikuspegi horretatik pentsatzeak eta lan egiteak beldur asko gainditzea dakar, mentalitateak aldatzea, irakasteak esan nahi duena birplanteatzea eta informazioaren aroan ikastea, eta prozesu honetan irakaskuntza bideen papera, ebaluazio sistemak ikuskatzea eta irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza planak birkontsideratzea. Beldur dira jakintzaren “hutsuneak” gertatuko ote diren. Eskola terminoetako diziplinaren ezagutzak hainbesteraino txertatu du sekuentzialitate linealaren ideia, ezen zaila dela handik kanpoko alternatibak onartzea. Horregatik, normala da pentsatzea biderketaren ostean zatiketa datorrela, optikaren ondoren mekanika eta aditzaren ondoren aditz laguntzailea. Ezagutzaren gaineko beste ikuspegi bat erabiltzeak irizpide falta sortzen die irakasleei ikasleak beraien jakintza eraikitzen nola ari diren erabakitzeko eta gaitasuna eta ezagutza falta dute ikasleak behar bezala orientatzeko.
• Irakaskuntza prozesuan bitartekoen paperak esanahi eta dimentsio berria hartzen du. Izaera guztiz instruktiboko materialak, hala nola ikasleari mozteko,
itsasteko,
gogoratzeko,
aurrez
memorizatutako
formulak
txertatzeko, e.a. soilik eskatzen dieten testu liburuek edo ariketa orriek garrantzia galdu dute. Curriculum integratuaren xedea baita lan proiektuen bidez ikasleek informazioa erabil dezatela benetako arazoei aurre egiteko, informaziorik egokiena aukeratzeko gai izan daitezen eta informazio hori lotzeko eta interpretatzeko gai izan dadin, zentzua eman eta jakintza bihur dezan. Informazioa baita, erabiltzea uzten digun jakintza ez beste guztia. Horregatik da garrantzitsua informazio iturriak erabiltzen jakitea: liburuak, aldizkako argitalpenak, datu baseak, ikus-entzunezko dokumentuak, e.a. Eta horietarako bidea errazten dute IKTek. • Ikasketaren helburua bada ikasleak bizitzan zehar ikasten jarraitzeko oinarri bezala ikasitako gaiak ulertzeko bere modua eraikitzea, ebaluazioak utzi beharko du ikasleak egiteko gai dena erakusten, benetan ikasi duena adierazten. Horrela, ikasleei baleko erantzun bakar batekin erantzun daitezkeen galderak erantzuten soilik uzten dieten ebaluazio sistemak, ez dira sistemarik egokienak ikasleek ikasitakoa adierazteko, eta ezta irakasleek ikasleei ikasten jarraitzeko bideak eskaintzeko ere. • Administrazioa, ikastetxeetako zuzendaritza, irakasleak, ikasleak eta familiak ohituak daude beti ikasteko espazioa ikasgela dela, ikasteko denbora gaikako curriculum baten arabera zatitutako eskolako ordutegia dela eta ikasteko bide nagusia liburua dela. Beraz, alde horietako batean edozein aldaketa egiteko beharrezkoa da estamentu horiek guztiek parte hartzea berrikuntza honek dakarrenari buruzko elkarrizketa prozesuan. Horrela, curriculum diziplinatutik curriculum integratura pasatzeak zera ekarriko luke: - Administrazioak konfidantza gehiago jarri beharko luke eskolen autonomian eta haien baliabideetan.
-
Zuzendaritzak ikastetxearen planifikazio integrala planteatu
beharko luke non kontuan izango liratekeen ikasketa espazioen dibertsifikazioak eta IKTen erabilera intentsiboak eskatuko lituzketen antolamendu dimentsioak. - Irakasleek gaitasun eta ezagutza pedagogikoak bereganatu eta garatu beharko lituzkete, beraien “informazio transmisore” paperetik “ikasleen ikasketa erraztaile eta orientatzaile” paperera pasa ahal izan daitezen. Prestakuntza prozesu horretan, paper garrantzitsua hartzen du IKTen erabiltzeko teknikak eta haiek erabiltzeari buruzko gogoeta pedagogikoak. -
Ikasleari laguntzeko moduko ikasketa inguruak jarri behar
litzaizkioke, ikasketa prozesuan bere arduraren jabe izan dadin eta ikasteko arrazoiak bilatzearen garrantziaz jabetu dadin. - Zentroak ikasketa komunitate bihurtu behar lirateke, sendiek seme-alaben heziketarako laguntza eta orientazioa han aurkituko luketelarik; eta, era berean, partehartze handiagoa eta arduratsuagoa izango lukete eskolako ikasketetan.
Bukatzeko, IKTak erabilita hezkuntzak hobera egiteko, gauza askok aldatu beharko dute. Horietako asko irakasleen esku daude, egungo eskolan duten papera eta ardura birplanteatu beharko dute. Baina beste gauza asko irakasleen ekimen eta erabakitzeko ahalmenetik at daude, ikastetxearen zuzendaritzaren, Administrazioaren eta gizartearen beraren esku.