Lezo institutua
Informatika 2010-11
INFORMAZIO DIGITALA Guk jasotzen eta erabiltzen dugun informazioa analogikoa da: soinuak, irudiak, testuak... Baina ordenagailuak, makina elektronikoa izanik, ez du hau besterik ulertzen: 1 (korrontea dago) eta 0 (korronterik ez). Beraz, ordenagailuarekin lan egiteko informazio guztia digitalizatu egin behar dugu lehenbizi, 1 eta 0 zenbakien bidez adierazi erregela batzuk jarraituta. INFORMAZIOA DIGITALIZATU:
SOINUAK IRUDIAK KARAKTEREAK ZENBAKIAK
Zenbakien digitalizazioa Zenbakiak adierazteko, guk 10 digitu erabiltzen ditugu: 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9. Digitu horiekin adierazten ditugu zenbaki guztiak. Sistema hamartarra deitzen zaio adierazpide horri. Ordenagailuak, 0 eta 1 besterik ulertzen ez duenez, sistema bitarra erabiltzen du. Ondoko taulak erakusten du zenbaki hamartar eta bitarren arteko baliokidetza: Hamartarra Bitarra 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
...
0 1 10 11 100 101 110 111 1000 1001 1010 1011 1100
Lezo institutua
Informatika 2010-11
Edozein sistematan adierazitako zenbaki bat, honela deskonposatu genezake:
8 8*100 8*102
hamartarra 1 1*10 1*101
8 8*1 8*100
1 1*4 1*22
bitarra 0 0*2 0*21
1 1*1 1*20
ehuneko
hamarreko
bateko
lauko
biko
bateko
Zenbaki bat sistema bitarretik hamartarrera pasatzeko:
1
1
0
0
1
1
0
1
128
64
32
16
8
4
2
1
11001101 = 128 + 64 + 8 + 4 + 1 = 205
Ariketak: 1.- Bihurtu 110011 zenbaki bitarra hamartarrera. 2.- Zabaldu ordenagailuko kalkulagailua (zientifikoa): Hasi/programak/gehigarriak/kalkulagailua/ikusi/zientifikoa Aukeratu Bin(bitarra) eta idatzi 110011 zenbakia
Zenbakia idatzi ondoren, Dec (dezimal edo hamartarra) sakatu eta bitarretik hamartarrera pasako du.
Lezo institutua
Informatika 2010-11
Zenbaki bat hamartarretik bitarrera pasatzeko:
Ariketa: 1.- Idatzi 37 zenbaki hamartarrean.
Karaktereen digitalizazioa Testu idatziak digitalizatzeko, bertako karaktereak banan-banan itzultzen dira bitarrera. Karaktere bakoitzari dagokion zenbaki bitar bat esleitzeko, ASCII taula erabiltzen da. Karaktere bakoitza adierazteko, 8 zenbaki bitar (0 edo 1) erabiltzen dira.
Hona ASCII taularen zati txiki bat, eskuineko zutabean karakterea eta ezkerrekoan dagokion zenbaki bitarrarekin:
Lezo institutua
Informatika 2010-11
Ariketa: 1.- Topatu Interneten ASCII taula eta bihurtu zure izena bitarrera. Gogoan izan, karaktere bakoitza adierazteko 8 zenbaki bitar erabili behar dituzula.
Informazio digitalaren neurria Ordenagailu baten oinarrizko informazio unitatea bit-a da: 0 edo 1. 8 bit-ek bytea osatzen dute. Byte baten bidez adierazi daitekeen zenbakirik altuena 255 da (11111111). IZENA BIT BYTE KILOBYTE MEGABYTE GIGABYTE TERABYTE
IKURRA b B KB MB GB TB
BALIOA
BYTE KOPURUA
8b 1024 B 1024 kB 1024 MB 1024 GB
1 1024 (~1000) 2 1024 B (~milioi bat Byte) 10243 B (~mila milioi Byte) 10244 B (~ mila bilioi Byte)
Datuen biltegiratzea adierazteko, goiko taulako unitateak erabiltzen dira Informatikan.
Ariketak: 1.-Orrialde batean 2000 karaktere sartzen dira gutxi gora behera. Kalkulatu 300 orrialdeko liburu batek zenbateko lekua beharko lukeen ordenagailuaren disko gogorrean. Gogoratu karaktere bat digitalizatzeko 8bit (1 byte) behar ditugula. 2.-DVD batek 4,7GBetako kapazitatea dauka eta CD batek aldiz 700MBetakoa. Kalkulatu zenbat CD sar ditzakegun DVD batean.