BONOBO BETAURREKODUNEN EGIAZKO HISTORIA
Orain dela urte asko eta asko, aspaldi handian, hainbat bonobo oihanean bizi ziren, mangladi batean. Egun guztia fruitu eta baiak, intxaur eta haziak, sustrai eta kimu berriak jaten ematen zuten, eta, bonobo emeak lan eta lan aritzen ziren janaria biltzen, helduentzat eta umeentzat.
Bonobo arrak, arbolen artean, hitz eta pitz aritzen ziren, jan eta jan, esku-zartaka eta txaloka, eta enborretan jo eta jo. Soinua urrutitik aditzen zen, eta inguru hartako pangolinak eta nagiak, hain loti eta siestazaleak, saminez kexatzen ziren zarataz.
www.kalandraka.com www.pamiela.com
Hogeita hamar urtetik gora dira Adela Turin Italian ÂŤDalla parte delle bambineÂť ("Neskatoen alde") bilduma argitaratzen hasi zela, eta berehalaxe bihurtu zen toki askotan bi sexuen arteko berdintasunaren eta baterako hezkuntzaren erreferentzia. Denbora luzea joan da lehenbiziko argitalpen hura egin zenetik, baina liburu hauek beharrezkoak dira oraindik ere.