HIZTEGI TXIKI IRUDIDUNA Hegazti baten morfologia
Hegazti bat identifikatzeko, haren formari, mokoari eta hankei begiratzen diegu, bai eta, bereziki, haren gorputza, hegoak, buztana eta burua estaltzen dituen lumajearen koloreei ere.
Hegaztiaren burua Kopeta
Mokoa
Kaskoa edo buru-gaina Bekaina Begia
Mokoko barailak
Masaila
Eztarrialdea
Tukan bitelinoa Ramphastos vitellinus
Garondoa
Silueta Isatsa (errektriz edo lemari izeneko lumaz osatua)
Bizkarreko lumak: Ipurtxuntxurra eskapularrak Bizkarraldea
Tarina
Hegoak (lumaz estalitako gorputz-adarrak) Hegoko lumak: erremige edo arraun-luma izenekoak, hezurretara finkatuta dauden eta hiru multzotan sailkatzen Tartsoa direnak (lehen, bigarren eta Oina hirugarren mailako erremigeak), Behatzak eta tektriz edo estalgarri izenekoak, geruza iragazgaitza eratzeko gainjartzen direnak.
Spinus spinus
Paparra Sabela Bularra Saihetsaldea
Burua
Hegaztien hezurrak arinak dira, eta batzuetan barnehutsak. Hegazti gehienei birika boteretsuek eta aire-zakuek ematen diete hegan egiteko behar duten energia. Bihotzaren tamaina handiagoa izan daiteke hegazti migratzaileetan, hegan egiteko gaitasuna hobetzeko.
Lumak Urtean behin behintzat hegaztiek beren muda egiten dute: luma berriek zaharrak ordezten dituzte. Muda horrek lumajea berritzeko aukera ematen die, erabileraren ondorioz hondatzen baitzaie. Muden maiztasuna aldatzen da hegazti espeziearen arabera. Batzuengan urtean hiru aldiz gertatzen da; beste batzuek, berriz, hiru urte behar izaten dituzte lumak berritzeko. Espezie batzuen lumajeak oso koloretsuak izaten dira ugalketaren aurretik eta kolorez apalagoak gero, neguan; hala izaten da, esate baterako, ahateen kasuan. Arren lumajea, oro har, koloretsuagoa izaten da, emeei ez zaielako komeni deigarriak izatea, kamuflatuta egon behar dutelako beren arrautzak txitatu eta beren kumeak hazten dituztenean.
Lehen mailako erremige edo arraun-luma
Bizar zurrunak (bata besteari lotuta barbuletan dauden kakorratz ñimiño batzuen bidez)
Bexiloa Kalamua edo luma-orratza (zuztar barnehutsa)
Bizar bigun eta solteak
Errakia (zuztar trinkoa)
Lumatxa
Lumatxaren bizarrak leunak dira eta solte daude
Kalamua edo luma-orratza (zuztar barnehutsa)
Beltxarga heldua da hegaztirik «lumatsuena»: 25.000 luma ere izan ditzake!
Ikus dezagun nola egiten duen hegan hegazti batek Hegaztiek hegoei eraginez egin ohi dute hegan: Hegaztiek hegoak etengabe astinduz egiten dute hegan. Tarteka-marteka astintzeari uzten diote, planeatzeko (irudiko uso honek bezala), normalean buztaneko hego-lumak bilduta dituztela (baina horiek zabaldu egiten dituzte gorteatzen ari badira edo lurreratzeko unean).
Espeziearen arabera, hegaztiek honela ere egiten dute hegan: Bela-hegaldian: hegaztiak uzten die aire beroaren goranzko korronteei goialdeetara eraman dezaten, zirkuluak eginez. Goialdeko altuera handian dagoela, planeatu egiten du, belatzak egiten duen bezala. Planeatuz: hegaztia airean zehar irristatzen da hegoei eragin gabe. Hegaldi hori asko erabiltzen dute hegazti migratzaile handiek; amiamokoek, esate baterako. Airean geldirik: hegaztiak hegoak astintzen ditu bere lekutik mugitu gabe, harrapakin bat begiz jotzeko, belatz amerikarrak egiten duen bezala, edo hurrupatzeko, kolibriak bezala.
Goitik behera zuzen: hegaztia beherantz amiltzen da zuzen, hegoak tolestuta dituela, belatz handia edo martin arrantzalea bezala (ikus lerro hauen gaineko irudia).
Lehen zatia
PASERIFORMEAK (HEGAZTI KANTARIAK) 6.000 hegazti baino gehiago daude paseriformeen ordenan sailkatuta. Munduko hegazti guztien % 60 baino gehiago dira. Ingelesez, hegazti hauei songbirds esaten zaie, ÂŤkantatzen duten hegaztiakÂť. Izan ere, paseriforme hauek beste hegaztiek baino garatuagoa dute siringea (trakearen barruko organoa, hotsak sortzea errazten duena). Leku horretan dagoen kartilago batek mintz bat dardararazten du erresonantzia sortzen duten bi barrunberen aurrean. 25 espezie aurkeztuko ditugu hemen, eta gehienetan haien kantua edo ahotsa aipatuko dugu. Hegazti hauek kantua erabiltzen dute beren lurraldea zein den adierazteko. Oihuak, ordea, batez ere beldurra adierazteko balio du, edo bere kideekin kontaktua izateko. Hegazti baten eremu geografikoa aipatzen ez badugu, horrek esan nahi du Europan ikus dezakegula.
Birigarroa
paseriformeak
Amilotx urdina Cyanistes caeruleus Batez besteko tamaina (isatsa barne): 11,5 cm Batez besteko hego-luzera: 13 cm
Amilotx urdinak kaskoa, hegoak, buztana, hankak eta behatzak urdinak ditu. Aurpegia zuria du, mokotik abiatzen den eta begi gainetik pasatuz garondora iristen den zerrenda urdin batekin; sabel biribila, horia. Europan, Ipar Afrikan eta Asian bizi da. Amilotx urdinak zuhaitzetan bilatzen du jana. Haien hutsuneetan egiten du habia, baina berarentzat espresuki jartzen diren habia artifizialak ere gustuko ditu, baita postontziak ere (kontuz ibili, postaria!). Goroldioz egiten dute habia, eta artilez estaltzen dute. Txioka egiten du: ÂŤtsitsitsitsiÂť
– 1. irudi-orria –
paseriformeak Kaskabeltz handia Parus major Batez besteko tamaina (isatsa barne): 14 cm Batez besteko hego-luzera: 25 cm
Buru beltza, masail zuriak, bizkarralde berdea eta marra beltzekiko hegal sendoak dituen txori txiki ezagun honek sabela eta bularraldea horiak ditu. Baso eta lorategietan entzuten dira bere kantuak, askotariko melodiak, baita hots metalikozko bere oihuak ere. Kaskabeltza ez da geldirik egoten: zuhaitz eta hormetako pitzadurak aztertzen ditu, eta lurrean nahiz enborretan bilatzen du janaria. Bere elikadura askotarikoa da: intsektuak, armiarmak, fruituak, bihi-pikorrak… Honela egiten du: «titiu titiu», «sisisi sisisi»
Paseriformeen kumeak ez dira oso garatuak jaiotzen, eta gurasoek denbora luzez elikatu behar izaten dituzte habian. Mokoa irekitzen dute janaria jasotzeko. «Nidikolak» esaten zaie; haiek ez bezalakoak dira «nidifugoak», arrautzatik atera ondoren habia azkar uzten dutenak. Kaskabeltzak harrak eman ohi dizkie bere kumeei (40 aldiz ordubetean!).
– 2. irudi-orria –